Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

179/2002 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Euskararen Aholku Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren araudia aldatzeko eta bateratzeko zen Dekretuaren aldaketa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 4402
  • Xedapen-zk.: 179
  • Xedapen-data: 2002/07/16
  • Argitaratze-data: 2002/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, Euskararen Erabilpena Arauzkotzezkoak, 29. artikuluan, euskararen erabileraren normalkuntza-lanean laguntzeko harreman-organoa eratzea aurreikusten du, esandako legea ezarri eta gauzatzeari begira erakundeen ahaleginak aztertu, bideratu eta koordinatzeko, hain zuzen.

Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeko ekainaren 18ko 156/1996 Dekretuaren bitartez, aipatutako helbururako sortutako Euskararen Aholku Batzordearen araubidea aztertu eta egituratu zen.

Dekretu horrek hainbat moldaketa izan ditu Euskararen Aholku Batzordearen funtzionamendu-arauak euskararen erabileraren normalkuntzak denboran zehar ekarri dituen beharrei egokitzeko.

Moldaketak, hain zuzen ere, lau izan dira: uztailaren 16ko 183/1996 Dekretu bidezkoa, uztailaren 30eko 208/1996 Dekretu bidezkoa, abenduaren 10eko 288/1996 Dekretu bidezkoa eta urriaren 5eko 343/1999 Dekretuaren bitartez eginikoa. Uztailaren 11ko 132/2000 Dekretuaren bitartez, berriz, Euskararen Aholku Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren araudia aldatu eta bateratu zen.

Bestalde, 1998ko uztailaren 28an, Gobernu Kontseiluak onartu eta bere egin zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, Euskararen Aholku Batzordeak urte bereko ekainaren 24an burutu eta onarturiko plana. Ondoren, Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia berretsi zuen.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak, corpus-plangintzari eta euskararen kalitateari dagokionez hain zuzen, datozen urteotarako terminologia-lanaren plangintza egitea agintzen du VI.3.3.a atalean.

Horri lotuta, Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala arautzen duen otsailaren 29ko 38/2000 Dekretuan bigarren artikuluan ezarrita dagoenari jarraiki, Itzulpen Zerbitzu Ofizialari dagokio euskarazko administrazio-hizkeraren nahiz lege- eta administrazio-terminologiaren batasuna, normalizazioa eta garapena bultzatzea. Horiez gain, eremu hauetako lankidetza bultzatuko du beste herri-administrazio, erakunde publiko eta pribatuekin.

Bestalde, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 5eko 34/2002 Dekretuaren 16.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari dagokio euskararen corpusa estandarizatzea eta modernizatzea. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak bideratu eta sustatu nahi duen terminologiaren produkzio, kudeaketa eta hedapena finkatuko dituen plangintza jarriko du abian, terminologiako erabiltzaile estrategikoen esku jartzeko gomendatutako terminologiak.

Hortaz, esandako hori guztia bideratzeko, Euskararen Aholku Batzorde honen barruan, Terminologia Batzordea eratuko da, batzorde-atal berezi gisa. Terminologia alorreko lehentasunak finkatu, lan-proposamenak egin, terminologi lanerako irizpideak eman eta termino bat baino gehiago dagoenean termino hobetsia proposatu, landutako terminologi lanei onespena eman, finkatutako terminologiak zabaltzeko bideak proposatu eta terminologia horien erabilera gomendatzea izango dira batzorde-atal berezi honen egiteko nagusiak.

Terminologiaren normalizazioak dituen berezitasunak direla eta, Terminologia Batzordeak erregimen berezia izatea komeni da, eta eskumenik izatea esparru horretako proposamenak egiteko eta gomendioak emateko.

Aipatu diren berezitasun horietan oinarrituta, halaber, Terminologia Batzordean gai horrekin zerikusirik duten hainbat jakintza-gaitako, arlotako eta erakundetako ordezkariak izatea komeni da.

Bestalde, Aholku Batzordearen Batzorde Osoan herri-administrazioen izenean Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkaria izango da aurrerantzean.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko uztailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"3.1 artikulua.¿

6.a.¿ Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak izendatutako ordezkaria, gutxienez zuzendari mailakoa.

7.a.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatutako ordezkaria, gutxienez zuzendari mailakoa.

8.a.¿ Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.

9.a.¿ Ondorengo erakundeek eta organismoek proposatuta izendatuko diren bokalak:

  1. hiru foru aldundietako ordezkari bana, gutxienez zuzendari mailakoak;

  2. Euskal Udalen Elkarteko (EUDEL) ordezkaria;

  3. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) ordezkaria;

  4. Euskaltzaindiko ordezkaria.

    a.¿ Gehienez ere hogeita hamar bokal. Hizkuntza-normalkuntzaren prozesuan eraginik duten arloetako pertsona ezagunen artean aukeratuko dira bokal horiek. Kultura sailburuak proposatuko ditu bokalen kopurua eta zerrenda, eta euskararen hizkuntza-komunitatearen lurraldeetako ordezkariak izateari begiratuko zaio.

    a.¿ Idazkaria, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria izango da. Idazkariak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzu teknikoen laguntza izango du."

"Laugarren artikulua.¿ 1.¿ 3.1 artikuluko 6, 7, 8, 9 eta 10. idatz-zatietan aipatutako bokalak Kultura sailburuak izendatuko ditu Agindu bidez.

  1. ¿ Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko berezko bokal ez direnen kargualdia bi urtekoa izango da, eta kargualdi hori berriztatzerik izango da.

  2. ¿ 3.1 artikuluko 6, 7, 8. eta 9. idatz-zatietan adierazitako Aholku Batzordearen Batzorde Osoko bokalen artean hutsik izanez gero, horren berri emango zaio proposamena edo aukera egin duen erakunde edo organoari, geratzen den kargualdirako beste bokal bat proposatu edo aukera dezan hilabeteko epean."

"Hamalaugarren artikulua.¿ 1.¿ Hona Toponimiako Batzorde-atal Bereziaren osakera:

  1. Bokalak:

    • Kartografia arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Saileko ordezkaria.

    • Toki araubidearen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Saileko ordezkaria

    • Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako foru-aldundietako ordezkari bana.

    • Euskal Udalen Elkarteko (EUDEL) ordezkaria, elkarte horrek izendatua.

    • Institutu Geografiko Nazionaleko ordezkaria.

    • Euskaltzaindiko kidea, erakunde horrek izendatua.

    • Gehienez ere beste sei bokal. Bokal horiek Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko ditu toponimiako eta euskarako aditu ezagunen artean."

"Hamaseigarren bis artikulua.¿ Euskararen Aholku Batzordearen barruan Terminologia Batzordea dago, batzorde-atal berezi gisa, kontuan hartzekoa baita terminologia normalizatzeko lanen izaera eta berezitasuna eta, bestetik, terminologia lanetan erakunde publikoek zein pribatuek dihardutela. Batzorde-atal iraunkorra da eta terminoak finkatu, hobetsi, zabaldu eta erabiltzeko gomendioak emango ditu. Bestalde, hurrengo artikuluetan ezarritako araubide bereziaren arabera jardungo du."

"Hamaseigarren ter artikulua.¿ 1.¿ Hona Terminologia Batzordearen osakera:

  1. Lehendakaria: Hizkuntza Politikarako sailburuordea

  2. Lehendakariordea: Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria

  3. Idazkaria: Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko idazkaria

  4. Ondorengo erakundeek eta organismoek proposatuta izendatuko diren bokalak:

    • EAEko Administrazioko ordezkariak:

    • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaria

    • HAEEko ordezkaria

    • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuko ordezkaria

    • EAEko Administrazioaz kanpoko ordezkariak:

    • Euskaltzaindiko ordezkaria

    • UZEIko ordezkaria

    • Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuko ordezkaria

  5. Gehienez ere beste 6 bokal, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuak terminologian eta euskaran aditu direnen artetik. Izendapen honetarako euskararen hizkuntza-komunitatearen lurraldeetako ordezkariak izateari ere begiratuko zaio.

  6. Lantzen den terminologia eremu jakinaren arabera, beste aditu batzuk ere izenda ditzake Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, batzordeko kideen lanaren lagungarri. Lana amaitu arteko izendapena izango dute kide hauek.

    1. ¿ Terminologia Batzordeko kideak Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira eta Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko bokalekin batera utziko dute kargua azken hauen kargualdia bukatzean.

      Terminologia Batzordeko bokalek kargualdi bat baino gehiago izan dezakete."

"Hamaseigarren quater artikulua.¿ Terminologia Batzordeko bokalen artean, beste erakunde edo organo batek proposatutako edo aukeratutakoen artean hain zuzen, hutsik gertatuz gero, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak horren berri emango dio bokala proposatu edo aukeratu zuen erakundeari edo organoari. Erakunde edo organo horrek hilabete izango du geratzen den kargualdirako beste bokal bat proposatzeko edo aukeratzeko."

"Hamaseigarren quinquies artikulua.¿ Terminologia Batzordeak honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Terminologi alorrean dauden lehentasunak finkatzea.

  2. Lan-proposamenak egitea eta urteko jarduera-planetan jasotzea.

  3. Terminologi lanerako irizpideak ematea.

  4. Termino bat baino gehiago dagoenean termino hobetsia proposatzea.

  5. Landutako terminologi lanei onespena ematea.

  6. Finkatutako terminologia zabaltzeko bideak proposatzea eta terminologia zabaltzea.

  7. Onetsitako terminologien erabilera gomendatzea.

  8. Batzordearen ekintzen urteko oroitza egitea eta Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde-atal Iraunkorrari aurkeztea, Euskararen Aholku Batzordearen urteko oroitzan sartzeko.

  9. Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak terminologiaren arloan eska diezazkion oinarrizko azterketak egitea."

Bakarra.¿ Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko uztailaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.