Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

147/2002 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 4498
  • Xedapen-zk.: 147
  • Xedapen-data: 2002/06/18
  • Argitaratze-data: 2002/08/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duen ekainaren 30eko 16/1994 Legeak ezartzen duenez, alde jakin bat parke natural deklaratu baino lehen, delako alde horretako natur baliabideen antolamendurako plana egin eta onetsi behar da.

Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Plana otsailaren 22ko 102/1994 Dekretuaren bidez onartu zen. Baina Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak "erabat deusez" deklaratu zuen dekretu hori (1997ko urriaren 24ko epaia), haren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onartuz.

Epai horren ondorioz, berriz izapidatu eta ikuskatu da Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Plana, halaxe jasotzen du eta Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duen ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 7. artikuluak.

Prozedura horren barruan, planak bete beharreko izapideak bete ditu: interesatuei entzunaldia eskaini zaie, plana jendaurrean jarri da, eta ukituriko interes sozial eta erakundezkoei kontsultatu zaie. Halaber, legez aurreikusitako txostenak egin dituzte, Planaren alde, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, Landaberrik eta Naturzaintza-Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseiluak.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko ekainaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duen ekainaren 30eko 16/1994 Legeak 6.2 artikuluan ezarritakoari men eginez, Aramaio, Abadi๑o, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Igorre, Izurtza, Lemoa eta Ma๑ariako udalerrietako antolamendu fisikorako eta lurralde antolamendurako baliabideak egokitu egingo dira Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Planak ezarritakoari. Egokitzapen hori burutzen den bitartean Planaren araubideak lehentasuna izango du udalerrietako antolamendu-bide horien aurrean.

Indarrik gebe geratzen da Urkiola Parke Naturala deklaratzen duen abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren 3. artikuluko 2. idatz-zatia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko ekainaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSษ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

  1. – Jatorria

  2. – Bermeak

  3. – Antolamenduko irizpide orokorrak eta helburuak

  4. – Parkearen kudeaketa eta administrazioa

  1. – Lurralde-esparrua

  2. – Ezaugarri fisikoak eta biologikoak

    1.2.1.– Esparru geografikoa

    1.2.2.– Klima

    1.2.3.– Gea

    1.2.4.– Azaleko hidrologia

    1.2.5.– Hidrogeologia

    1.2.6.– Landaretza eta Flora

    1.2.7.– Fauna

    1.2.8.– Paisaia

    1.2.9.– Jabetza banatzea

    1.2.10.– Biztanleak

    1.2.11.– Basoa

    1.2.12.– Azienda

    1.2.13.– Kultur ondarea

    1.2.14.– Ehiza eta Arrantza

    1.2.15.– Olgetarako alderdiak

    1.2.16.– Jarduera industrial eta ateratzekoak

  1. – Kontserbazio-egoera zehaztea

    2.1.1.– Baliabide hidrologikoak

    2.1.2.– Flora

    2.1.3.– Fauna

    2.1.4.– Paisaia

  2. – Diagnostikoa eta etorkizuneko aurreikuspena

  1. – Eremu ordenatua

  2. – Parke naturala

  3. – Babeserako zona periferikoa

  4. – Bestelako babes-erregimenak

  1. – Baliabideak ordenatu eta babesteko irizpide espezifikoak

    4.1.1.– Flora eta fauna

    4.1.2.– Baliabide hidrologikoak

    4.1.3.– Paisaia

    4.1.4.– Lurzorua

    4.1.5.– Kultur ondarea

    4.1.6.– Baliabide espeleologikoak

  2. – Erabilerak eta jarduerak antolatzeko irizpide espezifikoak

    1.– Toki-garapena

    2.– Baso-erabilera

    3.– Nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilera

    4.– Jarduera zinegetikoa

    5.– Erabilera publikoa

    6.– Eraikuntza eta azpiegiturak

    7.– Bideak

    8.– Ikerketa

  1. – Baliabideak kontserbatzeko

    5.1.1.– Baliabide hidrologikoak

    5.1.2.– Flora eta fauna

    5.1.3.– Paisaia

    5.1.4.– Lurzorua

    5.1.5.– Baliabide espeleologikoak

  2. – Erabilera eta jardueren antolamendurako

    5.2.1.– Suaren erabilera

    5.2.2.– Azienda-jarduera

    5.2.3.– Baso-jarduera

    5.2.4.– Olgetarako jarduera

    5.2.5.– Jarduera konstruktibo eta eraikuntzakoak

    5.2.6.– Ibilgailuen zirkulazioa

    5.2.7.– Industria- eta erauzte-jarduerak

    5.2.8.– Parkearen kudeaketatik kanpoko azpiegiturak

  1. – Babesteko zona berezia

    6.1.1.– Antolamendu-irizpideak

    6.1.2.– Arauak

  2. – Harrera-zona

    6.2.1.– Antolamendu-irizpideak

    6.2.2.– Arauak

  3. – Baso eta abeltzaintzarako zona

    6.3.1.– Antolamendu-irizpideak

    6.3.2.– Arauak

  4. – Abeltzaintza berriztatzeko zona

    6.4.1.– Antolamendu-irizpideak

    6.4.2.– Arauak

  5. – Babeserako inguruko zona

    6.5.1.– Arauak

  1. – Jatorria

    Urkiolako Parkearen Antolamendu Planak inguruko Baliabide Naturalei buruzko Antolamendu Plana (BNOP) jarraitzen du. BNOP kontzeptua, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesten duen 16/1994 Legean jasotzen da espresuki.

  2. – Bermeak

    Antolamendu Plan honetan ezarritako babes-erregimena bateragarria izango da eta ondoko puntu hauek bermatuko ditu:

  1. Administrazio Autonomikoaren, Estatuko Administrazioaren, Araba eta Bizkaiko Foru Administrazioen eta toki-korporazioen esleipenak gauzatzea ondoko arlo hauetan:

    • Jabari publikoko ondasunak.

    • Babesle eta Erabilgarritasun Publikoko mendiak, Mendiei buruzko Legerian xedatutakoaren arabera.

    • Ehiza eta arrantza.

  2. Badauden eskubide pribatuak erabiltzea.

  3. Ezingo da inolako ekintza publiko zein pribaturik egin eskubidearen titularraren edo jabearen berariazko baimenarekin, Lege Orokorretan jasotako zuzenbideko salbuespenetan izan ezik.

  4. Landa-inguruko jarduerak burutzea eta bertako baliabideen aprobetxatze ordenatua, erregimen pribatuan zein beste edozeinetan, Antolamendu Plan honetan ezarritako babes-helburuen arabera ezarritako mugak kaltetu gabe.

  5. Kalte-ordainak jasoko dituzte, BNOPan, eta Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzailean ezarritako mugak indarrean jartzeko asmoz jabetza pribatuaren edo legezko ondare-eskubide edo -interesen mugatzeak eragindako errenta galduz gero.

  6. Ingurunean lehentasuneko hobetze-neurriak aplikatzea.

  7. Desjabetzeko ondorioetarako, Administrazio eskudunen gaitasunak, eta Parke barruko lurretan inter vivos kostubidezko transmisioetan tanteo eta atzera egiteko eskubidea; hala ere, desjabetzearen kasuan desjabetze hori ezinbesteko ondasunak bakarrik hartuta egin behar da. Helburu horrekin, ondasunen zerrenda egingo da alegazio-aldia ezarriz eta errekurtsoa ezartzeko aukera emanez. Okupazio-premiako akordiora heldu ondoren bakarrik hasiko da desjabetze-espedientea.

    Desjabetzeko gaitasunak bakarrik burutu ahal izango dira jabeek edo eraginpeko ondasun eta eskubideen beste edozein titularrek administrazio publikoekin adosten ez dutenean aplikatu beharreko arau bereziaren ondoriozko kalteak ordaindu edo konpentsatzeko beste modu bat.

  1. – Antolamenduko irizpide orokorrak eta helburuak.

    Urkiolako Parke Naturalerako egindako antolamendu-proposamenak ondoko helburu hauek ditu:

    1. Herritarrek Urkiolako baliabide naturalak ordenarekin erabiltzea, espezieen eta ekosistemen aprobetxamendu eutsia, eta euren berritzea eta hobetzea bermatuz.

    2. Ekosistema naturalen eta paisaiaren berezitasuna eta aniztasuna zaintzea, eta Urkiolako interes geologikoko eremuak babestea.

    3. Oinarrizko prozesu ekologikoak eta Urkiolan basoan bizi diren flora eta faunako espezieen habitatak zaintzea, euren aniztasun genetikoa bermatuz.

    4. Ondare naturalaren produkzio-gaitasuna gordetzea.

  2. – Parkearen kudeaketa eta administrazioa

    Baliabide Naturalen Antolamendu Plan honetan aipatzen den Parkeko Organo Kudeatzailea, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesten duen 16/94 Legearen 25. artikuluan definitutakoa izango da.

  1. – Lurralde-esparrua

    Plan honek, dagokion Antolamendu Planoan mugatu eta irudikatuko den eremu geografikoan eragingo du. Bi eremu ditu. Barrualdekoa, Dokumentu honen I. Eranskinean irudikatutako eta II. Eranskinean deskribatutako muga geografikoaren lurraren identifikaziotik ondorioztatzen da.

    Kanpoaldekoak, 100 metroko banda perimetrala du barrualdekoaren inguruan, Landa Nukleo eta Industria Lurzoru bezala adierazitako lurrak kanpoan uzten ditu, eta Parke Naturalaren ingurune periferikoa osatzen du.

  2. – Ezaugarri fisikoak eta biologikoak

    Kapitulu honetan, aztertutako lurraldearen ezaugarri fisiko eta biologiko nagusiak adierazten dira. Alderdi horietan lan sakonagoak Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzailearen dokumentazio osagarrian eta Parketik egindako gainerako azterketa eta lan teknikoetan aurki daiteke:

    • "Parkearen Planoa 1:5.000 eskalara eta Landa Katastroa"

    • "Parkeko Flora eta Faunaren azterketa"; bertan, flora eta faunari buruzko katalogoa, eta 1:5.000 eskalako landare-komunitateen mapa bat aurkitzen dira.

    • "Urkiolako Parke Naturalaren Interes Kulturaleko Elementuen Katalogoa"

    • "Urkiolako Parke Naturaleko Onddoen inguruko Flora zaintzeko egoeraren balorazioa", eta ondoren, bertako espezien mikorrizaziora aplikatuz.

    • "Urkiolako Parke Naturaleko uraren gaineko eragina identifikatu, ebaluatu eta zuzentzea"

    • "Mugarra, Eskuagatx eta Baltzolako leize eta amildegien azterketa"

    • "Urkiolako Parke Naturalaren karakterizazio hidrologikoa"

    • "Urkiola-basoak" UP 18 mendiaren Antolamendu Proiektua", Abadi๑oko Udalarena

    • "Urkiolako Parke Naturaleko oilagorraren kudeaketako plan teknikoa" idaztea.

    • "Aramaioko mendiak kudeatzeko plana"

    • "Espezie mehatxatuen Katalogoan sartutako basoko hegazti harrapariak gorde eta erabiltzeko plan teknikoa" idaztea.

    • "Ugaztun haragijaleak gorde eta erabiltzeko plan teknikoa" idaztea.

    • "Urkiolako Parke Naturala bisitatzen duten lagunen iritzien azterketa".

      Kapitulu honetan adierazitako datuak iturri horretatik jaso dira, eta espazio honetan burutuko den antolamendu eta kudeaketaren arabera aldatzen direla ulertu behar da.

      1.– Esparru geografikoa

      Urkiolako Parke Naturala Araba eta Bizkaiko Lurralde Historikoen artean dago. Aramotz mendiak, Durangaldeko mendiek eta Arangio mendiak osatzen dute, kantauri/mediterraneo uren banalerroko mendiek.

      958,3 ha-ko luzera eta 83,8 Km-ko perimetroa ditu. Bi punturen arteko distantzia handiena 20,5 Km-koa da, hots, ipar-mendebaldeko mugatik (Aramotz) hego-ekialdekora (Tellamendi).

      Bertako mendi altuena Anboto da 1.330 metrorekin eta baxuena Zalloventa 240 metrorekin, lur-zati handiena 600 metrotik gora badago ere.

      Urkiolako Parke Naturala zortzi udalerritan banatuta dago. Azalera, udalerrien arabera, honela banatzen da:

      Udalerrien arabera antolatutako azalera Eremua

      Superficie ordenada por t้rminos municipales มrea

      Lurraldea Udalerria Parke Naturala Inguruko zona GUZTIRA

      Territorio Municipio Parque Natural Zona perif้rica TOTAL

      Araba / มlava Aramaio 857 236 1.093

      Guztira Araba 857 236 1.093

      Total มlava

      Bizkaia Abadi๑o 1.454 53 1.507

      Amorebieta-Etxano 99 51 150

      Atxondo 613 80 693

      Dima 1.498 208 1.706

      Durango 108 30 138

      Igorre 0 15 15

      Izurtza 50 10 60

      Lemoa 0 1 1

      Ma๑aria 1.279 117 1.396

      Guztira Bizkaia 5.101 564 5.665

      Total Bizkaia

      GUZTIRA 5.958 800 6.758

      TOTAL

      Iturria: Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saila

      Fuente: Departamento de Industria, Agricultura y Pesca

      2.– Klima.

      Urkiolako Parke Naturala osatzen duten mendiak, euren altuera eta kokapena dela-eta, kantauriko eta mediterraneoko uren banaketa osatuz, Ipar Atlantikoko perturbazioek mugatzen duten erregimen klimatikoaren mende daude. Ondorioz, urte osoan banatzen diren eurite ugari ematen dira. Udako hilabetetan euriteek behera egiten dute, eta udako eta neguko muturreko tenperaturak epelak dira. Zirkunstantzia horiek klima ozeaniko epela eragiten dute. 600 metrotik gorako lurrak, hotzagoak, epelaren gaineko termotipoan sartzen dira, eta kota horren azpitik erdi-epela bereizten da. Prezipitazio handiek, 1.500 mm ingurukoek, onbrotipo heze eta hiperhezeak ematen dituzte.

      Parkeko mendien hego-isurialdean, ozeanoaren eraginetik haizebera, klimaren kontinentalizazio eta mediterraneizazio arina antzematen da, prezipitazioak apur bat murriztuz.

      3.– Gea

      Bertan batez ere buztina, hareharria eta kareharria aurki daitezke. Estaltze kuaternarioak salbuetsita, material guztiak behe-kretazeokoak dira, serie bakoitza maila kronologiko diferenteari egokituz.

      Mendi-lerrokatze garrantzitsuenak, ia ehun metroko lodierako pakete batean kareharriz osatuta daude. Mazizo horietan, dolina, harpe eta antzeko formako disoluzio-zeinuen ezaugarriak erakusten dituzte.

      Estaldura kuaternarioak lodiera txikiko sedimentuak dira, elubiozko lurzoruak, hegal-higakinak, ibai-garraiaketak eta hodiak, lokatzak eta buztinak.

      Zona hori Bizkaiko antiklinalaren barne dago, eta haustura garrantzitsuena bezala Urkiolako faila du. Grabitateko faila da, eremua erabat gurutzatzen du hego-mendebaldetik Anboto eta Aramotz mendiak inguratuz.

      4.– Azaleko hidrologia

      Azaleko zein lurpeko urei dagokienean, Urkiolako azalera lau arro nagusitan bana daiteke. Zona karstikoak Parkearen zati nagusia hartzen du (azaleraren %60 inguru), batez ere kareharrizko haitz, eta ordoki eta depresio karstiko gisa. Zona honetan zirkulazio hidrikoa batez ere lurpetik doa, azaleko zirkulazioa ur-bide apurretara eta inguruko hegaletan ematen diren azaleratzetara mugatzen baita. Gainerako arroak kantauri eta mediterraneoko isurialdeen artean banatzen dira. Kantauriko isurialdea (Ma๑aria, Mendiola, Arrazola eta Aramaioko arroak) batez besteko aldapa handiko eta higadura-ahalmen handiko ur-ibilguz osatuta dago, nahiko distantzia laburretan isurketa-ur handia jasan behar duelako. Bestalde mediterraneoko isurialdeko (Urkiola eta Oleta errekak) lurrek batez besteko aldapa Urkiolaren kantauri aldeko kasuan baino txikiagoa dute. Bi isurialdeetan urteko euri-kopurua oso antzekoa izaten da.

      Ma๑aria ibaia, eta Mendiola eta Urkiola errekak salbuetsita, Urkiolako ur-ibilguak laburrak eta emari txikikoak dira. Garrantzi naturalistiko handia dute, balio handiko ekosistemak eusten baitituzte; ekonomiaren aldetik ere garrantzitsuak dira, hornikuntza edo produkzio hidroelektrikoaren helburua duten ur-bilketa ugari direla eta. Urkiolako ur ibilguek agorte-garaia dute, nahiko txikia; bertan, ibaiaren ur-emaria murriztu egiten da: uda eta udazkenaren zati bat. Klimak, lurrazaleko uraren zirkulazioarekin duen mendetasuna, eurite handien garaien ondoren azaltzen diren iturri txiki, iturburu eta erreka ugaritan islatzen da.

      5.– Hidrogeologia

      Parke Naturala, Aramotzeko unitate hidrogeologikoaren barne dago. Unitate horrek Parkeaz gain, Udalaitzeko mendigunea eta Ilurbe/Induso zona hartzen ditu, Dima udalerriaren barne. Arrezife-kareharriek, kalkarenita-bankuek eta material askeek iragazkortasun handia dute. Material horiek batez ere arroka-irtengune nagusietan eta Aramotz mendian aurkitzen dira.

      Bete normalean eurien bidez, zenbaitetan elur gisa, egiten da; hustuketa berriz, batez ere iturburuetatik eta, neurri txikiagoan, ur-ibilguetatik zuzenean. Akuifero karstikoak direnez iturburuek alde nabarmenak dituzte, l/s txikiko agorraldiaren balioekin eta zenbait m3/s-ko tontorrekin.

      Sektore karbonatuetako urek fazies bikarbonato kaltziko argia eta 350 mg/l baino mineralizazio txikiagoa dute orokorrean. Hala ere, mineralizazioa beste osaketa karbonatatu urgondarretako eraketetako urenak baino handiagoa da (Itxina, adibidez). Gertakari horrek erakusten du unitatearen kareharrien karstifikazio funtzional txikiagoa; horrenbestez isuriak, alderaketa eginez, motelagoak dira eta disolbatzeko aukera handiagoa dute.

      Parkearen eremuan bi azpiunitate identifika daitezke, Aramotz-Anboto eta Eskuagatx, eta lehendabizikoan bi sektore Aramotz eta Anboto. Parke Naturalean aurkitutako baliabideak orokorrean 23,5 Hm3/urte kalkulatu dira.

      6.– Landaretza eta Flora.

      Biogeografiari dagokionean, aztertutako eremuaren landaretzak, Eurosiberiar eskualdeko Kantauri/euskal sektorea (probintzia kantauriar-atlantikoa) definitzeko ezaugarriak ditu. Hala ere, banalerroko mendietan dagoenez, mediterraneoko eskualdeko zenbait ezaugarri azaltzen dira. Urkiolako Parke Naturalean bi landaretza-estai bereiz daitezke argi, eta bat datoz goian adierazitako termotipoekin: muinotarra (mesoepelarekin bat dator) eta menditarra (gainepelari gainjarri dakiokeena); bien arteko muga 550 eta 650 m artean dago, orientazioaren arabera.

      Urkiolak, landaretza zabalagoa izateko faktoreak hartzen dituen hainbat ezaugarri ditu:

      1. – 1.000 metrotik gorako zonetan florako elementu boreo-alpetarrak hazteko aukera ematen dute.

      2. – Kantauri/pirinio ardatzarekiko mendi horien jarraipen biogeografikoa; horrek, bertako flora-elementuen iraunkortasuna ekarri du.

      3. – Kareharrizko harkaitz-masen hedapen zabalak, altuera eta orientabidetan banatuta, mendiko ezaugarri azpimediterraneo eta mediterraneoko flora-elementuak agertzea errazten du.

        6.1.– Landaretza potentziala

        Estai muinotarraren landaretza potentziala Quercus robur-eko harizti atlantiarrez osatuko litzateke. Haranaren hondoko lurzoru onenetan hostogalkorreko hostozabaleko baso mistoa ezarriko da eta aldapetan harizti azidofiloa. Haltzadiak ubide-ertzetan ipiniko lirateke. Kareharri-substratuen gainean ia lurrik eta ur-atxikitze gabeko aldapatan, artadi kantauriarrak eta sastraka hostoiraunkorduneko kohortea. Oso eremu murriztuetan, Leungane-Artatxagango hormatzarren hego-ekialdean, Quercus faginea ezkameztiak egongo lirateke.

        Estai menditarreko landaretza potentziala pagadia litzateke; pagadi hori substratuaren arabera, azido edo eutrofoaren barne sar liteke. Hainbat hegal eguzkitsutan, hondar-lurzoru lehorretan, Quercus pyrenaica-ko ameztiak aurkituko genituzke.

        Zuhaitzez gain, faktore ekologiko sakonen ondorioz, hainbat gune beste hainbat elementuk beteko lituzkete: txilardi zohikaztuak eta zohikaztegiak, oso lurzoru azido, heze eta hotzetan, hartxingadien landaretza edo hartxingadi mugikorrak eta haitzebakien landaretza.

        6.2.– Gaurko landaretza

        Landaretza potentzialaren eraketa zaharrak oso murriztuak daude gizakien jardunaren ondorioz. Euren lekuan landaretza-komunitate berriak daude, aldaketa antropikoen ondorioz ordezkatzen dituztenak.

        Landaretza-moten gaur egungo banaketa:

        Landaretza-mota Azalera (ha) Parkean guztira (%)

        Tipo de vegetaci๓n Superficie (ha) Total del Parque (%)

        Eremu urbanizatuak / landaretzarik gabe 23 0,4

        มreas urbanizadas/Sin vegetaci๓n

        Baso naturalak 1.530 25,6

        Bosques naturales

        Sasiak eta otalurrak 795 13,3

        Matorrales y landas

        Larreak eta egitura belarkarak 560 9,4

        Pastos y formaciones herbแceas

        Kareharrizko harkaitzetako landaretza 1.302 21, 9

        Vegetaci๓n de roquedos calizos

        Baso-sailak 1.673 28,1

        Plantaciones forestales

        Lorategiak eta bestelakoak 76 1,3

        Jardines y otras

        Guztira Parke Naturala 5.958 100

        Total Parque Natural

        Iturria: Parkeko Flora eta Faunaren azterketa. Bertan egina

        Fuente: Estudio de la Flora y Fauna del Parque. Elaboraci๓n propia

        Zuhaitzez betetako zonek Parkearen erdia baino gehiago betetzen dute, erdia inguru baso naturalak da eta bestea landatua. Kareharrizko harkaitzen landaretza-portzentajea garrantzitsua azpimarra daiteke. Baso naturaletan pagoa nagusitzen da eta ondoren artea.

        Masa-mota Azalera (ha) Parkean guztira (%)

        Tipo de masa Superficie (ha) Total del Parque (%)

        Hariztia / Baso mistoa 50 0,8

        Robledal / Bosque mixto

        Haltzadia / Aliseda 81 1,4

        Ameztia / Marojal 9 0,1

        Urkidia / Abedular 33 0,6

        Pagadi azidofiloa / Hayedo acid๓filo 459 7,7

        Pagadi harritar kaltzikola / Hayedo petrano calcํcola 501 8,4

        Gailurreko baso mistoa / Bosque mixto de crest๓n 44 0,7

        Artadi kantauriarra / Encinar cantแbrico 353 5, 9

        Baso naturalak guztira / Total bosques naturales 1.530 25,6

        Iturria: Parkeko Flora eta Faunaren azterketa. Bertan egina

        Fuente: Estudio de la Flora y Fauna del Parque. Elaboraci๓n propia

        Baso landatuetan pinu radiata nagusitzen da 1.000 ha baino gehiago hartuz; ondoren, beste hainbat konifero daude.

        6.3.– Flora.

        Urkiolako Parke Naturaleko floraren behin-behineko katalogoan 660 taxon agertzen dira, horietatik 156 bereziki interesgarriak, ondoko sailkapenaren arabera:

        Maila Bereziak Antzemandako Bereziak Oso Bereziak Endemikoak (R) (LR) (RR) (E*)

        Categorํa Raras Raras localizadas Muy raras End้micas

        (R) (LR) (RR) (E*)

        Taxonak / Tแxones 100 12 35 12

        Iturria: Parkeko Flora eta Faunaren azterketa.

        Fuente: Estudio de la Flora y Fauna del Parque.

        Endemismo gisa hartzeak, esparru geografiko jakin bati erreferentzia egitea eskatzen du. Urkiolako Parke Naturalean ez dago bertan bakarrik aurki daitekeen espezierik. Dokumentu honetan endemiko bezala sailkatutako espezieak kantauriko erlaitzera eta Penintsulako iparraldeko mendietara mugatzen dira.

        7.– Fauna.

        Urkiolako Parke Naturalean gaur egun ezagutzen den fauna ornoduna, kiropteroak salbuetsita, 126 espeziek osatzen dute, mailatan banatuak, ondoko taula honen arabera:

        Mailak Arrainak Anfibioak Narrastiak Hegaztiak Ugaztunak

        Clases Peces Anfibios Reptiles Aves Mamํferos

        Espezie kop. 4 7 10 74 31

        1. บ especies

          Ehunekoa 3,2 5,6 7,9 58,7 24,6

          Porcentaje

          Iturria: Parkeko Flora eta Faunaren azterketa.

          Fuente: Estudio de la Flora y Fauna del Parque

          Urkiolako fauna batez ere jatorri eta/edo sakabanatze eurosiberiarrez osatuta dago, guztiaren %83 baino gehiagorekin. Era berean, jatorri mediterraneoko espezieak (%13), etiopiko ekialdekoak (%1) eta kosmopolitak (%3) daude.

          8.– Paisaia

          Paisaia Parkea HE-IM ardatza jarraituz gurutzatzen duten kareharrizko mendilerro nagusiek osatzen dute. Aldapa handiko, eta gailur zorrotzeko harkaitz-masa erraldoi horiek gainerako paisaiatik argi bereizten dira.

          Mendi horien behealdea artadi ilunez, pagadi trinkoz eta landaketa zabalez beteta dago; horrek, hainbat alderditan oso paisaia aberatsa eskaintzen du.

          Lautada karstikoek oso paisaia aberatsa eskaintzen dute, sasi, larre, harkaitz, pagadi eta pinudi zatiz osatua; kalitate estetikoa emango diote, bere formek lurreko topografiarako egokitzea kontuan hartuta.

          Haranak nagusiki landaketez beteta daude, hostozabalez osatutako basoz tartekatuak. Paisaia ingurune honetan artifizialagoa da; bertan, jabetzaren banaketaren ondorioz, forma geometriko ugari ikus daitezke. Hala ere, urte osoan erakusten duen kolore berdeak paisaia hau erakargarri bihurtzen du zenbait jenderentzat.

          9.– Jabetza banatzea.

          Urkiolako Parke Naturalean jabetza publikoko eta pribatuko hainbat mota aurki daitezke basoetan, hainbat udalen jabetzeko Erabilgarritasun Publikoko mendiak, Toki Erakundeen jabetzako Libre Erabiltzeko mendiak, partikularren lurrak (banakakoak edo taldekoak), saroiak eta, amaitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi erositako mendiak. Jabetzek hedadura diferentea dute, hektarea eskaseko jabetzetatik hasi eta, Abadi๑oko 18. Erabilera Publikoko Mendia bezala, 911 ha-ko lurrak arte. Ondoko taula honetan azalerak adieraziko dira, jabetza-moten arabera.

          Titulartasun publikoa Titulartasuna

          Titularidad p๚blica Titularidad

          EPko mendiak Erabilera librea Guztira pribatua

          Montes de U.P. Libre disposici๓n Total privada

          Azalera 1.695 365 2.060 3.898

          Superficie

          Ehunekoa 28,5 6,1 34,6 65,4

          Porcentaje

          Iturria: Urkiolako Parke Naturaleko Katastroa. Bertan egina

          Fuente: Catastro del Parque Natural de Urkiola. Elaboraci๓n propia

          10.– Biztanleak

          Santutegiaren ingurua izan ezik ez dago jendea bizi den nukleorik, baserri isolatuak, Parkeko zona baxuenetan sakabanatuak. Hala ere, Parkea oso gune gizatiartuan dago, berrogei kilometro baino gutxiagoko erradio batean milioi bat eta erdi biztanle inguru bizi dira eta.

          Parkean lurrak dituzten udalerriek 50.908 biztanle dituzte, ondoko modu honetan banatuta:

          Abadi๑o 6.806 Dima 1.064

          Amorebieta-Etxano 16.060 Durango 23.375

          Aramaio 1.384 Izurtza 276

          Atxondo 1.485 Ma๑aria 458

          Iturria: EUSTAT. 1996

          Fuente: EUSTAT. 1996

          11.– Basoa.

          Pagadi lepatuak edo pinu radiatako masak, kareharrizko harkaitzaren hertzeraino landatuak, Urkiolaren paisaia ezagunenaren zati dira. Bi ezaugarri horiek, inguruko landaretzaren gainean gizakiek izan duten eragina erakusten dute. Gaur egun, Parkearen azaleraren %54 basoz beteta dago, erdia naturala eta beste erdia landatua; lehenengoen adierazgarri nagusiak pagadiak lirateke, eta bigarrenean pinu radiatako masak.

          Basoek eskainitako ondasunak eta zerbitzuak aprobetxatzera zuzendutako jardueren multzo bezala ulertzen den basoaren erabilerak tradizio zabala du Urkiolan. Mendi horietatik nahiko hurbil jendea bizi izan denez, antzinatik, Urkiolako paisaia aldatu duen basoaren aprobetxamendu sakona eragin du. Esan daiteke apurka-apurkako baso-soiltzea, eta errentagarritasun ekonomikoa hobetzera zuzendutako basoko espezieak eta teknikak sartzeak, ezaugarri erabakigarriak izan direla Urkiolaren historian.

          Oro har, parkean zehar dauden diferentziak kontuan hartuta, Urkiolan baso-zonak bereiz daitezke: landaretza-mota nagusiak, lurzoruen produktibitatea, sartzeko erraztasuna (aldapak, baso-bideen dentsitatea), eta abar. Lautadak eta tontor karstikoak oso mugatuak daude baso-produktibitaterako; ingurune horietan, zuhaitzez eta sastrakez betetako guneek lurra babesten eta ura erregulatzen lan garrantzitsua betetzen dute. Parkeko lur emankorrenetan (Ma๑aria, Mendiola, Urkiola eta Oleta haranak), basoek, alderdi produzitzaileak eta babesleak uztartzen dituzte, izan ere inguruko herritarrentzat diru-sarrera iturri izateaz gain, lurzoruak sendotzen laguntzen dute, higadura eta lubizi-arriskua murriztuz. Era berean, uren isurketa gerarazten dute, eta horrekin batera, uholde-arriskua.

          12.– Azienda.

          Urkiolako Parke Naturala artzaintza-tradizioko zona da, eta bertan azienda-jarduera handia ematen jarraitzen da, titulartasun publikoko zein pribatuko lurretan. Uzta- eta larre-belardiak alde batera utzita, ia Parke osoa abereek estentsiboki erabiltzen dute, bere produktibitatearen arabera.

          Bi azienda-mota nagusi bereiz daitezke Parkean, ardi-azienda eta azienda larria. Ardia, "latxa" arrazakoa da, euskal mendietako ardi-arraza, esneduna, eta gazta eta mamien produkziora zuzendua. Azienda horrek jeztea amaitu ondoren erabiltzen du Parkea, ekaina eta abendua bitartean.

          Azienda larria, behiak zein zaldiak, haragia produzitzera zuzenduta dago. Abere hauek, ardiekin alderatuta, denbora luzeagoa ematen dute mendian eta ustiapenak txikiagoak dira. Parkeko aziendaren ezaugarri orokor gisa azpimarratu behar da artzaina ez dela artaldearekin egoten; horregatik azpiegitura-ekipo handia behar da aziendarako.

          Abeltzaintza-kudeaketako zazpi zona bereiz daitezke, bakoitza ezaugarri eta arazo espezifikoekin. Ondoko taula honetan, bakoitzean kalkulatutako azienda-erroldak adieraziko ditugu.

          Zona Behi-azi. Zaldi-azi. Ardi-azi. Ahuntz-azi. ALU

          Zona Vacuno Equino Ovino Caprino UGM

          Mugarra-Aramotz 245 104 2.046 453 723, 9

          Abadi๑o 118 98 469 - 286,4

          Ollargan - 15 - - 15,0

          Untxillatx - - - - -

          Atxondo 20 60 1.050 200 267,5

          Oleta - 30 800 - 150,0

          Aramaio 15 50 650 - 162,5

          Guztira / Total 398 357 5.015 653 1.605,3

          ALU / UGM 398 357 752 98

          Iturria: Nekazaritza Saila. Foru Aldundiak 1995

          Fuente: Departamentos de Agricultura. Diputaciones Forales 1995

          13.– Kultur ondarea.

          Urkiolako Parke Naturalaren eremuan gizakia bizi izan da Paleolitikoaren hasierako egunetatik, Bolinkobako leizeak egiaztatzen duen bezala, lurraldeko arte higikorraren toki azpimarragarrienetako bat. Beranduago, baino aspaldikoak ere, leizetan (Oialkoba, Albiztei, eta abar) eta aire zabalean (Saiputzuetako dolmena) dauden hileta-laginak dira.

          Zeramikako zenbait zatik Erromaren kulturaren lagina erakusten dute Urkiolako pasabideen bitartez. Erdi Aroari dagokionean, Axtxikiko eraikin harresitua da elementu nagusia.

          Une horretatik aurrera espazio horretan gizaki gehiago bizi dira, aziendarekin lotutako eraikuntzak nabarmenduz, eta neurri txikiagoan teileria eta errotak bezalako industria-jarduerekin lotutakoak.

          Dena den, Urkiola ezaguna da batez ere bere ondare erlijiosoagatik, nagusiki San Antonio Abadearen Santutegia, Santa Barbarako eta Kristoaren ermitak, galtzada, elurtegi eta antzekoengatik. Horrek guztiak, inguruneari, eta garapen mitologikoari eta eragindako mentalitateari lotuta, ez du parekorik Bizkaian ez eta Herrialde osoan ere.

          Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arabera, Urkiolako Parke Naturalaren esparruan, ondoren aipatuko ditugun Kultur Intereseko Ondare Ondasunak aurki ditzakegu:

          Izena Udalerria Auzoa Proposamena

          Demominaci๓n Municipio Barrio Propuesta

          San Antonio Abadearen Santutegia Abadi๑o Urkiola 1

          Santuario de los Santos Antonios

          Leguario Abadi๑o Urkiola 1

          Kanpandorrea / Campanario Abadi๑o Urkiola 1

          Mendizabal Zentral Hidroelektrikoa Ma๑aria Urkuleta 1

          Central Hidroel้ctrica Mendizabal

          Urkola Baserria / Caserํo Urkola Ma๑aria Urkiola 1

          Santa Krutz ermita / Ermita de la Santa Cruz Aramaio Etxaguen 2

          Santo Kristo ermita / Ermita del Santo Cristo Abadi๑o Urkiola 2

          Santos Remedios eta Santa Apolonia ermita Abadi๑o Urkiola 2

          Ermita de los Santos Remedios y Santa Apolonia

          Olaetxe baserria / Caserํo Olaetxe Abadi๑o Atxarte 2

          Atxarteko errota / Molino de Atxarte Abadi๑o Atxarte 2

          San Lorenzo ermita / Ermita de San Lorenzo Ma๑aria Aldegoiena 2

          Iturria: Euskal Kultur Ondarearen Zentroa.

          Fuente: Centro de Patrimonio Cultural Vasco.

          1. proposamena: Euskal Autonomia Erkidegoko Monumentu / Multzo Monumentala bezala aitortzeko proposatutako ondare-ondasunak

          2. proposamena: Udal-mailan babestu ahal izateko proposatutako ondare-ondasunak

            Ondare arkeologikoari dagokionean, hainbat elementu daude, horietako zenbait ustezko arkeologia-zona (UAZ) bezala babesten dituzte, beste batzuentzat berriz Monumentu izendatzeko proposamena dago.

            Izena Babesa

            Belatxikietako leizea (Amorebieta-Etxano) UAZ

            San Bizente Zarra ermita (Dima) UAZ

            Santa Lucia ermita (Durango) UAZ

            Silibrankako leizea/Babes-lekua (Ma๑aria) UAZ

            Kobazar II leizea (Ma๑aria) UAZ

            Jentilkoba leizea (Ma๑aria) UAZ

            Albiztei leizea (Abadi๑o) UAZ

            San Antonio Abadearen Santutegia (Abadi๑o) UAZ

            Olaetxeko burdinola (Abadi๑o) UAZ

            Izarragako teileria (Aramaio) UAZ

            Anbotosteko dolmena (Aramaio) UAZ

            ARC-13 leizea (Dima) Monumentua

            Artatxagako tumulua (Durango) Monumentua

            Azkondoko leizea (Ma๑aria) Monumentua

            Kobagorri IV leizea (Ma๑aria) Monumentua

            Oyalkobako leizea (Abadi๑o) Monumentua

            Kobazarra leizea (Abadi๑o) Monumentua

            Saiputzuetako dolmena (Abadi๑o) Monumentua

            Axtxikiko barruti gotortua (Abadi๑o) Monumentua

            Asuntzeko leizea (Abadi๑o) Monumentua

            Iturria: Euskal Kultur Ondarearen Zentroa

            14.– Ehiza eta Arrantza.

            Ehizak eta arrantzak ez dute garrantzi handirik Urkiolako Parke Naturalean, eta esan daiteke bertan ez dela arrantzarik egiten. Parkean gaur egun ez dago ehiza-barrutirik edo -aterperik; hala ere ehiza zona zehatzetara mugatzen da.

            Ehiza, espezie migratzaileetan oinarritzen da: oilagorra, usoa eta birigarroak. Horretarako, oilagorraren kasuan zenbait gune mugatu daude, eta usoa edo birigarroentzat zenbait postu baimendu.

            Espezie zinegetiko sedentarioak eskasak dira; bertan, Euskal Herriko kantauriko isurialdearen testuinguruan Parke Naturalean ugari dauden erbiak azpimarratuko genituzke. Basurde gutxi daude, eta Parke Naturalaren mugetan ehizatzen dute. Duela gutxi orkatzak Parke Naturala birkolonizatu du, oraindik ale gutxi badira ere.

            Zenbait eper gorri geratzen dira, aprobetxamendu zinegetikoa jasateko aukerarik gabe. Migrazio-pasaeran ehizatutako zenbait espeziek ere habiak Parkean ipintzen dituzte, oilagorra, pagausoa, birigarro arrunta edo garraztarroa.

            15.– Olgetarako alderdiak.

            Adierazpen ugariren bidezko olgetarako erabilera, Urkiolako Parke Naturalaren erabilera nagusietako bat da.

            Inguruko haitzulo eta leizeetarako bisiten jatorria, mendizaletasuna eta alpinismoa edo lehen esplorazio zientifiko edo kirol-mailakoa bezain zaharra da. Olgetarako erabileraren barne Santutegiko eremuaren erabilera erlijiosoa sartuz gero, bere antzinatasuna eta intentsitateari buruzko edozein iruzkin soberan dago agerikoa delako.

            Santutegirako erromesaldi turistiko eta erlijiosoaren aitzakiarekin sortutako ostalaritzako lokalak alde batera utzita, Parkearen gainerako lekuetan olgetarako erabilera ia ez da jarduera ekonomikoetara lotuta izango. Halaber, historian zehar ez da bere aprobetxamendu integralik eta antolamendu orokorrik eman.

            Parke Naturala jende ugari bizi den tokietatik hurbil izateak, bertara bisitari asko inguratzen dira: mendizaleak, eskalatzaileak, espeleologoak, igandezaleak, ehiztariak eta abar. Eurei lotutako ezaugarriek txangozale (bisita laburrak, normalean egun batekoak), ez-turistiko (gaua bertan pasatzea barne hartuko lukeena) bezala definitzen dituzte. Hala ere, etorkizunean ez da baztertu behar turismo berdeko formulak gauzatzea, ingurunerako jarduera eta garapen ekonomikoa eragingo duten formulak.

            Parkea jende askok bisitatzeak zailtasunak eragin ditzake bertan ematen diren erabilerak bateragarri egiteko, zainketa barne hartuta. Ondorioz, erabilera publikoaren eta berari lotutako olgeta-alderdien arautzea oso garrantzitsua da; bereziki Parkea bera, erabilera publikoa eta bertara hurbildutako bisitariak areagotu egin direla kontuan hartuta.

            16.– Jarduera industrial eta erauzketak.

            Urkiolako Parke Naturalean, industria-jarduera bakarrak kareharrien ustiapenarekin lotuta daude. Parkearen barrualdean, edo alboan, aktibitatea duten bost harrobi daude. Harrobi horiek erantsitako mapan adierazten dira.

            Parkearen barruan Atxarte eta Atxa-txiki daude, "Untzillatx" 16 zenbakidun HOan, eta Zalloventako harrobia.

            Azkenik, Markomin Goikoa eta Mutxateko harrobiak Parkearen inguruan daude baina bertan sartu gabe.

            Irekita dauden harrobi horiez gain, izan dira gaur egun itxita dauden beste hainbat, adibidez, Pol-polen ingurukoa, Anbotoren magalean dagoena eta Ma๑aria eta Amorebietako marmol-harrobiak.

  1. – Kontserbazio-egoera zehaztea.

    1.– Baliabide hidrologikoak.

    Urkiolaren ezaugarriei esker zona hau hainbat ibairen iturburu da, horregatik bertako uren ezaugarri fisikoek eta kimikoek isurialde-arroetan eragina dute. Inguruko herriguneak hornitzeaz gain, ur-ibilgu horietako zenbaitek, milioi bat lagunetik gorako horniketa-sistemaren barneko Urrunagako urtegiaren arrorantz drainatzen dute. Ezaugarri horiek kontuan hartuta, Urkiolako hidrologiari arreta berezia eskaini behar zaio.

    Azaleratze karbonatatuekin zuzenean lotutako ia ur guztiek kalitate ona erakusten dute osagai kimiko nagusiei dagokienean. Hori logikoa da kontuan hartuta azaleratze horietan ia ez dagoelako kutsatzailea izan daitekeen iturbururik. Kalitate-arazoak puntualki bakarrik eman daitezke Parke Naturaletik kanpo dauden erauzketa-jardueretatik hurbil dauden uretan.

    Era berean, azaleratze garrantzitsu samarrak, inguruko udalerri edo herrixkek hartzen dute zuzenean. Erabilitako baliabidearen bolumen osoak unitatearen multzorako ez du baliabide berriztagarrien %10 (3,3 Hm3/urte) gainditzen unitate hidrogeologikora lotutako urte ertain batean.

    Industria- edo hiri-isurketa garrantzitsuen arazorik gabe, Urkiolako kutsadura-foku nagusiak batetik azienda-azpiegituretan ganadu-kontzentrazioak dira, landutako larreak, bainuontziak,... eta bestetik jatorri antropikoko hondakin solido eta likidoak. Horren parean, Urkiolan badira urarekin lotutako beste hainbat perturbazio, adibidez, ur-ibilguen kalitatea arriskuan jartzen duten aprobetxamendu hidrikoak arautzeko premia, edo Urkiolako hainbat tokitan higaduraren aurka lan egiteko beharra. Datozen urteetan lehentasuna izan behar dute eragin negatibo hauek guztiak kontrolatu eta poliki-poliki kentzea.

    2.– Flora.

    Urkiolako flora interesgarria hazten den giroen analisitik ondoko ondorio hauek atera daitezke:

  1. – Oso espezie berezietako (RR) gehienak harkaitzetan hazten dira (%41), batez ere arrail eta pitzaduretan, eta laiotzean. Hostozabalen basoak oso espezie berezien %24ren babesleku dira, kantauriko artadiak izanik ondoen ordezkatzen dituztenak.

    Eremu higroturbosoek, azalera-hedapenean gutxiengoak, aitzitik espezie horien lagin zabala biltzen dute (%22), eta horrek aipatutako giroak Parkeko baliagarrienen artean kalifikatzeko balio dute. Larre harritarra eta menditarretan maila honetan ia ez dituzte maila honetako espezieak hartzen.

  2. – Antzemandako espezie berezietarako (LR), harkaitzek baldintza hobeak eskaintzen dituzte eta proportzio handiena bertan biltzen da. Maila honetako beste bi espezie mendietako larreetan era azaltzen dira.

  3. – Espezie bereziak (R) giro diferenteetan antzera banatzen dira: harkaitzak (37), hostozabalez osatutako baso naturalak (32), larre-sastrakak (32) eta ingurune higroturbosoak (25).

    Harkaitzetan, flora-balio handieneko habitata pitzadurek eta arrailek, itsaslabarretako behealdeek eta laiotzetako hainbat eremuk, goialdeetan, irudikatzen dute. Bestalde, hostozabalen basoetan, baso mistoetan, pagadietan eta artadi kantauriarretan biltzen da maila honetako flora adierazgarriena.

    Larre-sastraken artean, larre harritarretako florak berezitasun handiagoa du, eta ondoren estai menditarrekoak. Berriz ere ordea, eremu higroturbosoen balioa azpimarratu behar da, Urkiolako espezie berezien %21 aurkitzen baita bertan.

  4. – Endemikoen kasuan (E*) egiaztatu da, era berean, harkaitzetako berezko taxonen espezializazioa (9), batez ere laiotzetan; horietatik hiru bakarrik heltzen dira berezi izatera. Gainerako endemismoak sastraka-larreetan azaltzen dira: bi espezie txilardi kaltzikolan, eta bat substratu azidoko baso argi eta sastraketan.

    3.– Fauna

    Egindako azterketen arabera, Urkiolako Parke Naturalaren ezaugarri eta komunitate edo agregakin interesgarriak gordetzen dituzten 23 eremu identifikatu dira. Eremu horiek ondoko arrazoiengatik dira interesgarri:

  1. – Habia egiteko tokiak daude.

  2. – Anfibioak ugaltzeko hezegune egokiak.

  3. – Eta orokorrean, faunaren egonkortasuna eta asentatzeko ezinbesteko edozein funtzio garatzeko gune ezagunak edo aukera dutenak.

    Urkiolako faunaren espezieak lau mailatan bana daitezke:

    • Duela gutxi desagertuak: ugatza, barboa, errutiko hegatsgorria eta ur-zozoa.

    • Birpopulatuak: amuarrain arrunta eta ortzadar-amuarraina, eper gorria, iparraldeko erbia eta untxia.

    • Kolonizatzaile naturalak: bisoi europarra eta orkatza

    • Historikoki bertan bizitzen jarriak. Beste espezie guztiak

      Urkiolan bizi diren espezie ugari, hainbat legek babesten dituzte. Estatu-mailan, hirurogeita hamalau Espezie Mehatxatuen Katalogo Nazionalean sartuta daude. Besteetatik, hiru arrantzatu eta hamabi ehizatu egin daitezke, horretarako ezarritako arauak errespetatuz. Europako legeriak, Hegaztien inguruko Arteztarauaren bidez 19 espezie babesten ditu, Habitaten inguruko Arteztarauak beste hamabost babesten dituen bitartean.

      Urkiolan aplika daitezkeen Basoko fauna babesteko asmoz egindako nazioarteko gainerako hitzarmenen arabera, Bernako hitzarmenak 106 espezie babesten ditu, Bonn-eko Hitzarmenak 30 espezie eta Washintongoak 15 espezie.

      4.– Paisaia

      Urkiolako paisaian gizatiartze handia ematen da, gizakiak aspalditik lurralde hau erabili eta okupatu izan duelako. Hala ere, oso paisaia aberatsa da, kalitate handikoa Euskal Herri mailan.

      Paisaiaren aldaketa handienak azpiegituretan ematen dira; azpimarratzekoa da tentsio altuko linea, Santutegiko zona iparretik hegora gurutzatzen duena, eta BI-623 errepidea, trafiko handikoa, Parkea norabide berean erditik gurutzatzen duena. Azpiegitura horiei harrobiek eragindako aldaketa gehitzen zaizkie, oso garrantzitsuak ingurune horretan.

      1. – Diagnostikoa eta etorkizuneko aurreikuspena

        Urkiolako Parke Naturalean balio natural garrantzitsuak biltzen dira, bertan egiten den erabilerak mehatxatzen baditu ere. Ekosistemen eboluzioaren aurreikuspena egiteko zailtasuna izan arren, kontuan hartu beharreko aldagaiak handiak direnez, erabileren zein alderdi kaltegarri burutzen diren lurraldean zehaztu daiteke.

        Ondoko taulan, eskema moduan, lurralde honetan ematen diren erabileren alderdi zehatzen antolaketa-faltak ekosistemetan izango lituzketen ondorioak erakutsiko dira.

        Erabilera Antolamendurik ezean planteatutako hipotesia Etorkizunean ekosistema eta/edo pertsonengan ondorioak

        Ehiza 1. Zati handi batean ehizarako zona librea Jarduera zinegetikoa behar bezala kudeatzeko ezintasuna.

        Toki-iraungitzeko arriskua

        Ehiza 2. Olgetarako ibilbide interesgarriekin bat datozen postu-lineak Olgetarako jarduerarekin gatazka

        Istripu zinegetikoen aukera

        Basoa 3. Basoen azaleraren murriztea, produkzio-gaitasun Higadura-prozesuen gehikuntza

        txikiagoko zonak oihandu ez direlako. Uren kalitatearen galera

        Pagadi motzen birsorkuntza naturalik ez. Dibertsitate-galera

        Basoa 4. Sute-arriskuak areagotzea Pertsonak eta hauen jabetzak arriskuan

        Higadura handitzea

        Uren kalitatearen galera

        Flora eta faunako espezieak desagertzeko arriskua

        Basoa 5. Interes bereziko zonetan oihantzeak Ingurumenaren kalitatearen galera

        Higadura-prozesuen areagotzea

        Uraren kalitatearen galera

        Basoa 6. Baso-bideak ordenarik gabe gehitzea Habitat-aren kalitatea galtzea. Soinu eta maiztasuna

        areagotzea.

        Paisaia, landaretza, uren kalitatea eta faunan kalteak

        Basoa 7. Plangintzarik gabeko baso-ebaketak Bide, uraren bide, paisaia eta abarretan kalteak

        Toki-garapena 8. Landako biztanleek bertako jarduerak alde batera uztea Landa jendez hustea. Paisaia aldatzea

        Abeltzaintza 9. Ordenarik gabeko artzaintza Azpiartzaintzako eta gainartzaintzako fenomenoak agertzea

        10. Aldaketak, erabiltzeko moduan Landareen osaketan aldaketak

        Aniztasun-galera

        Beste hainbat erabilerarekin gatazka

        Abeltzaintza 11. Haranetan areagotzea. Mendiko artzaintza marjinal Abeltzaintza-arloan aldaketak (gehikuntza/murriztea espezien

        bezala hartzea arabera)

        Abeltzaintza 12. Ordenarik gabeko olgeta areagotzea Abeltzaintza-sektorearekin gatazkak

        Abereei eragozpenak

        Larreen kalitate-galera (zanpatu, hondakinak)

        Abeltzaintza 13. Kontrolik gabeko ahuntz-artzaintza Espezieak desagertzeko arriskua.

        Birsorkuntza naturalari eta baso-landaketei kalteak

        Abeltzaintza 14. Abeltzaintzako azpiegitura egokirik ez izatea: askak Uren kutsadura

        Abeltzaintza 15. Abeltzaintzako azpiegiturak leku okerrean kokatzea Uren kutsadura

        Olgeta 16. Arroka-hormak eskalatzea Espezie mehatxatuei habiak egiten eragozpenak eragitea

        Istripuen arriskua areagotzea

        Olgeta 17. Pic-nic, azpiegiturarik gabe Sute-arriskua areagotzea (barbakoak)

        Zaborrak botatzea

        Erabilera Antolamendurik ezean planteatutako hipotesia Etorkizunean ekosistema eta/edo pertsonengan ondorioak

        Olgeta 18. Mendi-aterpeak Mendi-aterpeak areagotzea

        Olgeta 19. Ibilgailu motordunen sarrera erregulatzea Habitat-aren kalitate-galera

        Sute-arriskua areagotzea

        Olgeta 20. Bide-ibilaldiak eta ibilbideak Lurraldea jende gehiegik bisitatzea ingurunean kalteak

        eraginez: fauna, flora, paisaia, arriskuak; bai eta jardueran

        tradizionaletan ere.

        Olgeta 21. Leizeak Lurpeko baliabideetan eragina: eraketak, habitatak

        eta istripu-arriskua.

        Harrobiak 22. Harrobi gehiegi sortzea Paisaiaren eta habitataren kalitate-galera

        Flora berezia desagertzeko arriskua

        Espezie mehatxatuei habiak egiten eragozpenak eragitea.

        Azpiegiturak 23. Azpiegiturak ordenarik gabe eraikitzearen aurrean ahultasuna Paisaiaren kalitatearen galera

  1. – Eremu ordenatua.

    Antolamendu Plan honek ordenatutako eremua, Ordenazio Planean mugatzen diren lurrez osatuko da.

  2. – Parke Naturala.

    Eremu ordenatuaren barne, Urkiolako Parke Naturala, Antolamendu Planoan adierazitako lerro perimetralak mugatu eta koordenatuak III. eranskinean jasotzen dituen pikotxen bidez identifikatuko da. Lur horiek Parke Naturala bezala hartuko dira, 16/94 Legean xedatutakoaren arabera.

  3. – Babeserako zona periferikoa

    Eremu ordenatuaren barne Parke Natural bezala hartzen ez diren lurrak, babeserako zona periferikoa osatuko dute, 16/1994 Legearen arabera.

    Plan honekiko lur horietan, 6.5.1. idatz-zatian jasotako mugak bakarrik aplikatuko dira.

  4. – Bestelako babes-erregimenak

    Parke Natural bezala definitutako lur guztiak, ondoren adieraziko dugun moduan sailkatuko dira:

  1. – Erregimen zinegetiko bereziko zona, ez da zona librerik baimentzen.

  2. – Urkiolako Parke Naturaleko erreka eta ibai guztiak arrantzarako debekatuta izango dira.

  3. – Babes bereziko Lurzoru Ez Urbanizagarria, ez da bizitzeko etxe berririk egitea baimenduko, ez eta eraikin edo azpiegitura gehiago egitea ere, dagokion idatz-zatian definitzen diren moduan Parkean baimendutako erabilera eta jarduerekin lotuta ez badaude, edo interes orokorrekoak ez badira.

    Puntu honetatik kanpo geratuko da harrera-zona, 6.2 idatz-zatian definitua, eta Antolamendu Planoan irudikatua.

  1. – Baliabideak ordenatu eta babesteko irizpide espezifikoak

    1.– Flora eta fauna

  1. – Parkean bizi diren fauna eta florako espezieak zaindu, euren berezitasuna eta aniztasuna gordez.

  2. – Habitat eskasak eta/edo ahulak babestea, horrela eskatzen duten espezie, populazio eta komunitateak zaintzeko neurri zehatzak ezarriz.

  3. – Populazioen garbitasuna zaintzea, edo Urkiola bertakoak ez diren azpiespezieak edo arraza geografikoak sartzeko aukera saihestuz.

    2.– Baliabide hidrologikoak

  1. – Uraren kalitatea, lurrazalekoa zein lurpekoa, zaintzea, gutxieneko emari ekologikoak ziurtatuz.

  2. – Uren Legeak horrela definitutako ur-ibilguen ertzak, bideak eta erriberak zaintzea. Bertako egitura edo landaretza aldarazi dezaketen lanek izan ditzaketen inpaktuak minimizatuko dira.

  3. – Parkearen plangintza hidrologikoa egitea, bilketen eta eroapenen, isurtze puntualen, eta ibilgu edo erriberetan egindako aldaketen inbentarioa eginez. Alderdi horiek aztertu ondoren, Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak (EKPZ) ura behar duten edo bere kalitatean eragin dezaketen jarduerak planifikatuko ditu, ur-ibilguen emari ekologikoen zaintzea kontuan hartuta.

    3.– Paisaia

  1. – Edozein eraikin berriren diseinuan, inguruko paisaiarekin bat etorriko diren materialak, koloreak eta formak erabiltzeko kontuan hartzea.

  2. – Paisaia degradatuko zonak berreskuratzeko lehentasunen programa zehaztea; lehentasuna, bistan dauden guneek izango dute.

  3. – Paisaiaren inpaktua bereziki kontuan hartu azpiegitura linealetan eta asko ikusten diren zonetan egindako jardueretan.

  4. – Baso edo ganaduaren jardunek, esku-hartze zonetan forma geometrikoegiak sor ez ditzaten ahalegintzea.

  5. – EKPZk paisaiaren berezitasunak adieraziko ditu, paisaian babestu behar diren elementu natural zein kulturaletan, bere babes-ingurunea mugatuta eta bere ikus-eremua kontuan hartuta.

    4.– Lurzorua

  1. – Lurzoruaren baliabidea zaintzearen alde lan egin, bere galera minimizatzeko behar diren ekintzak burutuz.

  2. – %50 baino aldapa handiagoko azaleretan zuhaitzak egon daitezen ahalegindu.

    5.– Kultur ondarea

  1. – Kultur ondareko elementuei balorea ematen ahalegindu, arkitektura eta/edo paisaiaren arloko zaharberritzeko neurriak bultzatuz eta/edo burutuz.

  2. – Ikerketa arkeologikoa eta kulturala bultzatzea, Urkiolak Euskal Herriko kultur ondareari egindako ekarpena aberasteko.

  3. – Urkiolako kultur ondarearen hezkuntza-balioak zabaltzea, orokorrean gizartearen kultura aberasteko asmoz.

    6.– Baliabide espeleologikoak

  1. – Parkearen aberastasun espeleologikoa babestea, barrunbeen kanpoaldean zein barrualdean erabilera eta jardunen ondorioz degradazioa saihestuz.

  2. – Barrunbeetan ikerketa espeleologikoa laguntzea.

  3. – Azpiegiturak behar ez dituzten bisita-kopuru handieneko leizeetan, olgeta arinerako formulak bilatzea.

  1. – Erabilerak eta jarduerak antolatzeko irizpide espezifikoak

    1.– Toki-garapena

  1. – Parkearen inguruko bizilagunak Parkearen kudeaketan inplikatzea, jendearen integrazioa, Parkeak eskaini behar duen zerbitzuetara lotutako jarduera ekonomikoak bultzatuz.

  2. – Parketik, bere aukeren arabera, bere ingurune hurbileko ekonomiaren aniztasuna lagunduz, eta Parke Naturalaren helburuekin bat etorriko diren jarduera ekonomikoen garapena bultzatuz.

  3. – Urkiolako Parke Naturala, bere eragin-eremuaren produktu eta zerbitzuetarako erreferentzia izan dadin ahalegintzea, Parkeko dibulgazio-bideetatik Parkea dagoen toki-esparruaren sustapen ekonomikoa orokorrean eta turistikoa bereziki bultzatuz.

  4. – Inguruko landa-populazioaren prestakuntza sustatzea, ingurune naturalaren eta ingurumeneko praktiken erabileraren hobekuntza perfekzionatu eta osatzeko.

    2.– Baso-erabilera

  1. – Urkiolan zuhaitzek gaur egun betetzen duten azalerari eustea, basoko masa horien mota guztietako onurak eskuratzeko.

  2. – Bertako masak hobetzea eta zainketa sustatzea, bere eratze zuzena, oparotasuna eta iraunkortasuna ziurtatuz.

  3. – Kokapenagatik eta beste erabileretara egokitzeko aukera ez dagoen tokietan gomendatzen diren eremuen landaretza klimatikorantz eboluzio mailakatua sustatzea. Bestalde, degradatutako zonen zaharberritzea sustatzea.

  4. – Parkearen egoera fitosanitario egoki baten alde lan egitea. Basoko izurrite eta gaixotasunak kontrolatzea, pertsona edo ingurunean ondorio kaltegarririk ez duten tratamendu egokien bidez.

  5. – Koniferoen produkzio-birpopulaketak, jarduera hori burutzeko nahiko gaitasuna duten eta jarduera horrek eragin garrantzitsuak izango ez dituen zonetara mugatzea. Edozein kasutan, baliabide naturalei nahikoa babesa bermatuko dieten metodoak eta teknikak erabili, batez ere higadura-prozesuak saihestuz.

  6. – Landaketa berriak egin baino, aurreko baldintzak betetzen dituzten produkzio-birpopulaketen errentagarritasuna areagotzea sustatzea.

  7. – Baso-suteak prebenitu, antzeman eta aurre egiteko behar diren neurriak hartzea.

  8. – EKPZn, baso-jarduerarekin lotutako ondoko alderdi hauek definituko dira:

  1. – Basoetan jarduteko eta basoak hobetzeko neurriak.

  2. – Basoko eta berritzeko lanetarako diru-laguntza erregimenaren espezialitateak, jabeei, euren mendiak berritu eta egoera onean zaindu dezaten bihotz emateko.

    3.– Nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilera

  1. – Urkiolako Parke Naturalean nekazaritza-jarduera tradizionalak zaindu eta garatzeko behar diren neurriak sustatzea, era horretan euren balio kultural eta naturalen zainketan lagunduz.

  2. – Errentagarritasun ekonomiko handiagoa lortzeko eta kalitatezko nekazaritza-produktuak sortzeko, gaur egungo produkzio-sistemak hobetzea.

  3. – Parke naturaleko larreak zuzen erabili daitezen planifikatzea. Organo kudeatzaileak jabe publiko eta pribatuen, eta abeltzainen artean arbitraje-lana egingo du larreetako baliabideen erabilera arrazionala lortzeko.

  4. – Parke-inguruan erregimen estentsiboan artzaintzarekin lotutako alderdi guztiak behar bezala antolatzea, artzaintzara zuzendutako eremuen produktibitatea hobetzera zuzendutako neurriak aplikatuz; larreak sortzen eta hobetzen oinarrituko dira, bai eta azienda zuzen erabiliz aprobetxatzen ere. Horrek halaber, planteatutako premietara eta inguruko ezaugarrietara egokituko diren azpiegiturak eskatzen ditu.

  5. – Baliabideen baso eta abeltzaintzako erabilera bultzatuko da, beharrezko esperimentazio-lineak sortuz, eta basoen eta animalien jabeen artean akordioak sustatuz.

    4.– Jarduera zinegetikoa

  1. – Parkeak bere osotasunean kudeaketa zinegetikoko unitatea osatzen du. Organo Kudeatzaileak eta bertako zerbitzu teknikoak espezie zinegetikoen aprobetxamendu eta zainketa zuzenaren alde lan egingo dute, lurzoruaren titularren eta ehiza-eskubideen esleitzaileen arabera.

  2. – Parkeko Organo Kudeatzaileak jarduera hau antolatzeko Plan teknikoak egingo ditu, ehizak Parkean burutzen diren gainerako jardueretan izan dezakeen eragina murrizteko. Arreta berezia eskainiko zaio ehiza-postuen linearen eta olgetarako beste hainbat jardueren artean. Bestalde, ondoko alderdi hauek bilduko ditu:

  1. – Espezie zinegetiko bakoitzerako erabilera-plan bat proposatzea.

  2. – Jarduera horrek eragin ditzakeen mozkinak banatzeko mekanismoak aurreikustea, bai eta fauna zinegetikoak eragindako kalteen ondorioz jabeei konpentsazioak ere.

    5.– Erabilera publikoa

  1. – Bisitariei Bakeaz gozatzeko aukera emango dien olgetarako erabilera agintzea, ondoko alderdi hauek kontuan hartuta:

  1. – Ekipamenduak: informazio- eta interpretazio-zentro bat sortzea, atsedenerako tokiak prestatzea pic-nic egiteko azpiegiturak ezarriz, aparkalekuak egitea eta Parkeko hainbat azpiegitura lotuko dituen ibilbide-sarea sortzea.

  2. – Informazioa: Parkeko seinaleen bateratzea eta informazio-dokumentazioa prestatzea, Parkeko elementu naturalena zein bisitariek jarraitu behar dituzten arauena

  3. – Olgetarako jarduerek ingurunean eragin dezaketen aldi bateko eta behin betirako inpaktuak zuzentzea.

  1. – Balio tradizional edo interesekoen —kulturalak zein naturalak— ezagutza sustatzea, Urkiolako Parke Naturalean burutuko diren olgetarako jardueren bitartez.

  2. – Olgetarako erabilerako zerbitzuak harrera-zonan kontzentratzea.

  3. – Anbotoko ibilbideen erabilera murriztea, presioa Parkeko Mendebaldean kokatzen direnetara desbideratuz.

  4. – Aisiarako kudeaketan, ingurune horretan jarduerak burutzen dituzten federazio eta elkarteak inplikatzea.

    6.– Eraikuntza eta azpiegiturak

  1. Urkiolako Santutegiaren eta inguruko eremu turistiko eta erlijiosoari dagokion zonan, Santutegia, aterpetxea, gasolindegia, ostatuak eta inguruko basoak barne hartuta, Plan Berezia egingo da. Plan horren barne sartu ahal izango dira baso eta nekazaritzako zonarekin muga egiten duten eremuak.

  1. – Plan Berezia, bere formulazioari eta izapideari dagokionean, Lurzoruaren Legean xedatutakora egokituko da.

  2. – Plan Bereziak, gutxienez, ondoko hau bete beharko du:

    1.– Bertako eraikinen erabilerak eta ezaugarriak arautu eta ezartzea, bai eta eraikuntza berriak eta erabilera berriak ezartzeko aukera ere.

    2.– Sarrera, ibilgailuentzako eta autobusentzako aparkalekua, pic-nic guneak, eta kultur jardueretarako eremuak.

    3.– Bertako eraikinen erabilerek eta kontzentrazioek eskatzen dituzten beharrezko azpiegiturak (saneamendua, uraren banaketa, eta abar) aurreikustea.

    4.– Parkeko informazio-elementuen instalazioa arautzea.

  1. – Parke Naturalean eraikuntza asko ahalik eta gehien murriztuko dira, aukerako eraikuntza-ahalegina harrera-zonan kontzentratuz.

  2. – Eraikuntza eta azpiegitura berriak Parkearen inguruan ezarri beharko dira, eragin ditzakeen inpaktuak ahalik eta gehien murriztuz.

    7.– Bideak

  1. – Urkiolako bideak, errepideak eta pistak ondoko modu honetan sailkatuko dira:

  1. – Iragaite librea: BI-623 errepidea eta Santutegiko zona urbanizatua.

  2. – Iragaite baimendua: olgetarako eremuetara heltzeko Parke Naturaleko pista eta bideak.

  3. – Iragaite mugatua: gainerako pista eta bideak.

  1. – Pista berria irekitzeko, Parkearen Kudeaketako Organo Arduradunaren baimen espresa beharko da. Aldez aurretik, sustatzaileak txosten bat aurkeztu beharko du. Txosten horretan bide berria irekitzeko beharra justifikatu behar da, bertan daudenek ez dituztelako bilatzen dituzten helburuak betetzen. Txostenean ere hainbat diseinu-aukera aurkeztu, obraren eragina ebaluatu eta eman daitekeen ingurumen-inpaktua murrizteko behar diren neurriak proposatu beharko dira. Bide berriaren ibilbidean ez legoke %10ekoa baino aldapa handiagorik, paisaian inpaktu negatiboak saihesteko ez bada behintzat. Ur-pasabideak, iraunkorrak zein urtarokoak, gainditzeko egin beharreko obrak ere bertan adierazi beharko dira.

  2. – BI-623 errepideak, Bizkaiko errepideei buruzko otsailaren 18ko 2/93 Foru Arauan adierazitakoa jarraituko du.

    8.– Ikerketa

  1. – Urkiolako Parke Naturalak sustatuko dituen ikerketa-jarduerak ondoko multzo orokor hauen barne egongo dira:

  1. – Baliabide naturalen oinarrizko inbentarioak.

  2. – Urkiolako Parke Naturalean burutzen diren prozesu naturalen ezagutza.

  3. – Parke Naturalaren kudeaketak eragindako prozesuen ezagutza.

  4. – Parke Naturalean dauden inpaktuak zuzentzera aplikatutako ikerketa

  1. – Baliabideak kontserbatzeko

    1.– Baliabide hidrologikoak

  1. 1 km2-tik gorako isurialdeko arro-ibilguetan, 15 metroko mugarritze-lineako gutxieneko banatokia errespetatuko da. Banatoki hori, lur naturala aldatzeko edozein esku-hartzetan aplikatuko da (eraikuntzak, instalazioak edo edozein motako altxatzeak, finkoak zein desmuntatzekoak, lur-berdinketak eta lur-mugimenduak, eta abar), nekazaritza eta basoko lanei, azpiegituren instalazioei edo obra publikoei edo behar bezala justifikatutako kultur ondarea babesteko ekintzei buruzkoak izan ezik.

  2. Gaur egungo baldintza naturala alda ditzakeen 1 km2-tik gorako isurialdeko arro-ibilguetan egindako edozein esku-hartzek ingurune fisikoaren ezaugarrien zainketa bermatu beharko du. Kasu guztietan ingurumen naturalarekiko eta, hala badagokio, kultur intereseko ondarearekiko errespetu osoa exijitu beharko da, bai eta eragin izan ahal dituzten inpaktuekiko ere.

  3. Hiriarteko komunikazio-azpiegiturek okupatutako marjinetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibai eta Erreken Marjinak Ordenatzeko Sektoreko Lurralde Planaren F.2. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

  4. EKPZk, helburu fitosanitario, zoosanitario edo ongarritzekoekin produktu kimikoak erabiltzeko baldintzak zehaztu ahal izango ditu uraren garbitasuna gordetzeko.

  5. Urean kutsadura eragin dezakeen edozein ekintza berrik, sor ditzakeen efluenteen sistema araztailea izan beharko du, eta hori Parkeko Organo Kudeatzaileak baimenduko du.

    2.– Flora eta fauna

  1. Parke Naturalean ez dauden espezie basatiak edo basati bihur daitezkeenak sartzeko edo itzultzeko, dagokion plan teknikoa izan beharko du. Plan horrek gutxienez hainbat objekturen erakusketa egingo du, espezie berriak sartzeak ingurumenean izandako eraginaren ebaluazioa, eta espezie horren jarraipen- eta kontrol-plana bilduko ditu, eta Parkeko Organo Kudeatzaileak onartu beharko du. Ez da sarrerarik onartuko Parkeko espezietan eragin negatiboa izan dezakeela uste bada, bereziki "Espezie Mehatxatu" bezala sailkatuta daudenekiko.

  2. Helburu komertzialekin egiten den landare edo onddoen bilketa, Parkeko Organo Kudeatzaileak baimendu beharko du.

  3. Norberak kontsumitzeko egindako landare edo onddoen bilketa, Parkeko Organo Kudeatzaileak arautu dezake.

    3.– Paisaia

  1. Paisaiaren aldaketa eragingo duten erabilera-aldaketak egin aurretik, Parkeko Organo Kudeatzaileak txostena egingo du. Txosten hori derrigorrezkoa eta loteslea izango da aldaketak 5 ha baino azalera handiagoan edo EKPZk zehaztutako paisaiaren berezitasunen batean eragiten badu.

    4.– Lurzorua

  1. Parkeko Organo Kudeatzaileak arautu edo debekatu ahal izango ditu jarduerak burutzea onartu ezin diren lurzoru-galerak, irristatzeak, edo ziklo hidrologikoaren edo uraren kalitatearen aldaketak ematen diren tokietan.

    5.– Baliabide espeleologikoak

  1. Debekatuta dago, lurpeko eraketa geomorfologikoetako elementuak kaltetu, bildu edo errotik ateratzea: estalaktitak, estalagmitak, kristalak, edo beste edozein motako eraketak.

  1. – Erabilera eta jardueren antolamendurako

    1.– Suaren erabilera

  1. Debekatuta dago espazio irekietan eta leizeetan edo barrunbeetan sua egitea, dagokion zerbitzu eskudunak abeltzaintzarako edo basorako baimena ematen ez badu, edo olgetarako eremuetan egokitutako lekuetan ez bada.

    2.– Azienda-jarduera

  1. Parkeko Organo Kudeatzaileak ahuntz-aziendaren larratzea baimendu ahal izango du lurren jabearekin adostu ondoren. Baimen horretan, abeltzainak bete beharko dituen kontrol-mekanismoak, egunak eta tokiak adieraziko dira.

    • Kontrolatu gabe egongo diren espezie horretako animaliak abandonatuta daudela ulertuko da.

  2. Ganadua kontrolik gabe dagoela ulertuko da, euren jabea edo arduraduna une oro ganadua zaintzen ez dagoenean.

    3. Baso-jarduera

  1. Batez ere hostozabalez betetako mendietan, baso-soilketak oso kasu berezietan bakarrik baimenduko dira, eta bertan jabeak aurretik zeuden espeziekin mendia berrituko du bi urteko epean; zailtasun teknikorik balego antzeko beste zuhaitz-motak erabili ahal izango ditu. Salbuespen gisa, erabilera-aldaketarako baimena eman ahal izango da.

  2. 5 ha jarraitu baino azalera handiagoko baso-soilketak egiteko Organo Kudeatzailearen baimena beharko da, ebaketak ingurunean izandako eragina promotoreak justifikatu ondoren.

  3. Parkeko Organo Kudeatzaileak mugak ipini ahal izango dizkie ebakitzeko metodoei, ateratzekoei eta garaiari. Ingurumenarentzako oso eragin handia duten aprobetxamenduak antzemanez gero, Parkeko Organo Kudeatzaileak aprobetxamendua geratu ahal izango du, Parkearen helburuekin bat datozen baliabideekin egiten denean.

  4. Edozein motako baso-aprobetxamenduk lurrean, ur-ibilbideetan, azpiegituretan edo bideetan eragindako kalteak, aprobetxamendua burutzen duenak konpondu beharko ditu aprobetxamendua amaitu eta gehienez 6 hilabeteko epean. Parkeko Organo Kudeatzaileak, aprobetxamendua emateko prozeduran, berreskuratze horren berme-kontzeptu gisa fidantza ezarriko du.

  5. Basoa berritzeko edozein lanek Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena beharko du, horretarako, tokira egokitzeko irizpide teknikoak jarraituko ditu.

  6. Batez beste %50etik gorako aldapako lursailetan, landaketa berrietarako gutxienez 60 urteko txandako espezieak erabili beharko dira.

  7. Baso berritzeak, lurraren prestaketa edo garbiketak egiteko makinen erabilerak ondoren adierazitako arauak jarraituko ditu:

    • %50etik gorako aldapetan ezingo da makina autopropultsaturik erabili.

    • %30 eta %50 bitarteko aldapetan, zuloak egiteko, sastrakak kentzeko eta airean erretenak egiteko makinak erabili ahal izango dira.

    • %30etik beherako aldapetan makinak erabili ahal izango badira ere, ezingo da lurzoruan eta paisaian eragin handiko basoko lanik egin, adibidez, belarri bidezko azpizolatzeak, terrazak edo ildo-bizkarrak.

  8. %30etik gorako aldapak dituzten lurren deforestazioa suposatuko duten erabileren aldaketara zuzendutako edozein motako lanak egitea debekatuta dago.

  9. Sute baten ondoren, lurra babesteko aurretik zegoena baino landare-estalki ahulagoa ezartzea ekarriko duen erabileren edozein aldaketa debekatzen da.

    4.– Olgetarako jarduera

  1. Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak edo, planik ezean, Parkearen Organo Kudeatzaileak, bestelako jarduerak zuzen gauzatzea eta/edo ekosistemen funtzionamendu zuzena asko aldatuko duen olgetarako edozein jarduera debekatuko du. Debeku hori osoa edo zona batzuetara murriztua izan daiteke sentikor bezala hartzen dituzten egunetan.

    • EKPZk muga espezifikoak ezarriko ditu hegazti harkaiztarren habiak egiteko tokietatik hurbil burutzen diren jardueretarako.

  2. Debekatuta dago olgetarako egurra moztea, baldin eta ez den aprobetxamendu komertzial baimendurako.

  3. Kanpatzea debekatuta dago, baldin eta Parkeko Organo Kudeatzaileak baimena ematen ez badu.

  4. Olgetako helburuarekin motordun ibilgailuen zirkulazioa debekatuta dago, baimendutako bide eta tokietan izan ezik.

  5. Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak, Urkiolako Parke Naturalean egingo den olgeta arautu beharko du ondoko alderdi hauek kontuan hartuta gutxienez:

    • Aterpeei buruzko arauak.

    • Pic-nicaren antolaketa.

  6. Hezkuntza-azpiegiturako edozein instalazio Parkeko Organo Kudeatzaileak baimendu behar du: Parketik kanpoko pertsona edo erakundeen mende dauden eraikinak, taulak, seinaleak, eta bar.

  7. Prestatu gabeko jendeak barrunbe bat bisitatzen laguntzeko helburu izango duten babes-elementuen edozein instalazio: iltzeak, sokak eta abar, eta horretarako leizearen barruan egon behar badute, Parkeko Organo Kudeatzailearen baimen espresa izan beharko dute.

    5.– Jarduera konstruktibo eta eraikuntzakoak

  1. Urkiolako Parke Natural osoan ez da jendea bizitzeko eraikin berririk egitea baimenduko.

  2. Edozein eraikin berri egiteko eta daudenak handitzeko Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena beharko dute. Edozein kasutan eraikuntza eta jarduera horiek, Antolamendu Plan honen zaintzeko helburuekin uztartu daitezkeen erabileren osagarri izan beharko dute. Edonola ere, gutxienez ondorengo hirigintzako eta eraikuntzetako parametro hauek eta EKPZk sar ditzakeenak errespetatuko dira:

    • Ondoko eraikuntza-erabilera hauek baimendu dituzte:

      Nekazaritza eta abeltzaintza, edo basoko ustiapenari lotutakoak, egoitza-erabilera espresuki saihestuta.

      Nekazaritza eta abeltzaintzako, edo basoko eraldaketako landa-industrietara lotutakoak.

      Parke Naturalaren erabilera publikoarekin eta ekipamenduarekin lotutakoak, bertako ekimena izan ala ez, edozein kasutan, bere baimenarekin eta bertako helburuekin bat etorrita.

    • Bertako baserriak konpondu, handitu eta hobetzeko obrek eraikinaren ezaugarri nagusiak eta bere balio arkitektonikoak errespetatu beharko dituzte. Inolaz ere, ondorioz eraikitako azalera ez da lanak hasi aurrekoak baino %20koa baino handiagoa izango.

    • Baimendutako eraikuntza-erabileretarako exijitutako gutxieneko lursaila ondoko hau izango da:

      Babes bereziko zona: 50.000 m2, eta 25.000 m2-ko harrera-lursaila.

      Zonak: Baso/Abeltzaintza eta abeltzaintza-birsorkuntza: 25.000 m2, eta 10.000 m2-ko harrera-lursailarekin.

      Parke Naturalaren ekipamendu eta erabilera publikoarekin lotutako eraikinak lursailari buruzko exijentziaz kanpo geratzen dira.

    • Baimendutako eraikigarritasun-koefizientea ondoko hau izango da:

      Babes bereziko zona: 0,01 m2/m2.

      Zonak: Baso/Abeltzaintza eta abeltzaintza-berritzea: 0,02 m2/m2.

    • Oin bakarreko eraikin berriek gehienez 4 metroko altuera izango dute eta bi oinekoek 8.

  3. Harrera Zonan ez da aurreko araua jarraituko.

  4. Kanpoko publizitatea, seinaleak, bideak markatzea, errotuluak, plakak edo oroitzapen-monumentuak edo mendietako postontziak Parkeko Organo Kudeatzaileak baimendu beharko ditu.

    • Denden izenak adieraziko dituzten kartelak ez dira "Kanpoko Publizitate" bezala hartuko. Kartel horiek alabaina, Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak erabakiko dituen neurri, mota eta antzeko irizpideak jarraitu beharko dituzte, parkearen estetika orokorra kontuan hartuta.

      6. Ibilgailuen zirkulazioa

      1. Parke Naturalean murrizketak dauden bide eta pistetan motordun ibilgailuen erabilera debekatuta dago. Bide horiek bakarrik Parkeko Zerbitzuek (zaintza, laguntza, salbamendu, eta abar) erabili ahal izango dituzte, bai eta nekazaritza- eta baso-erabileretarako, eta mendi-aterpeetara hurbiltzeko ere. Parkeko Organo Kudeatzaileak beste hainbat erabilera baimendu ditzake.

    • Baso eta abereen jabeek, eta aterpeetako arduradunek, kasurako sortuko den erregistroan izena eman beharko dute.

    • Aurreko puntuan sartu ez dituzten beste erabiltzaile guztiek bertan ibiltzeko baimena eskatu beharko dute Parkeko bulegoetan edo dagokion Udaletxean. Baimena, egun mugatuetarako emango da, gidari eta ibilgailu jakin baten alde, eta non sartuko diren adieraziz.

    • Baimendutako igarotze-pisten ertzetan ezingo da aparkatu, ez eta bide horretatik atera ere, baimendutako ibilgailuak izan ezik.

      1. Adieraziko diren leku zehatzetatik kanpo ezingo dira ibilgailuak aparkatu, baimendutako ibilgailuak ez badira.

        7.– Industria- eta erauzte-jarduerak

      1. Parke Natural osoan industria-jarduera berriak instalatzea debekatuta dago. Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena eskatuko duten eskulangintza-motako nekazaritza eta industriako jardueren instalazioa salbuetsiko da.

      2. Bertako edozein sekziotan meatze-aztarnategien eta gainerako baliabide geologikoen edozein aprobetxatze debekatu da. Era berean ezingo dira aztarnategi eta baliabide horien ustiapen- edo ikerketa-baimenak eman.

        Aurreko debekuek ez dute eraginik izango:

    • Indarreko legeriaren arabera, bildutako erreferentziako beste hainbat interes publikokoekiko lehentasunekoak aitortuko diren etorkizuneko eta erauzteko jardueretan.

    • Ustiapenean erauzteko aprobetxamenduak Baliabide Naturalen Antolamendu Plan hau indarrean sartzean, eta dagoeneko emandako esplorazio- edo ikerketa-baimenek har ditzaketen erauzte-aprobetxamenduetan. Aprobetxamendu horiek meatze- eta ingurumen-legeria zorrotz betez egin beharko dira, bai eta dagokien Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak ezar ditzakeen muga espezifikoak ere. Bereziki, Zalloventako harrobiaren kasuan, Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak bere ustiapenaren muga maximoak definituko ditu, Meatzeen Administrazioak kontuan hartu beharko duena dagozkien ustiapen- eta zaharberritze-planak onartzean.

    • Gaur egun itxita dauden harrobiak ingurumen-arloan berreskuratzeko beharrezko lanetan (edo ustiapenak), eta bereziki Atxa-txikiko eta Atxarteko harrobiek, ingurumen-mailan berreskuratzera zuzendutako ustiapen-prozesua jarraituko dute. Gehien kaltetutako zona, Atxarteko harrobiaren Ustiapen Proiektuaren azken faseari dagokion planoan definitu da. Mila, bederatziehun eta laurogeita hamaseian Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuak egindako Osoko Batzarrak aldeko txostena egin zuen. Txosten hori II. Eranskinean irudikatuko da.

      Ingurumena berreskuratzeak, ingurune horietan edozein motako meatze-erauzte amaitzea ekarriko du. Atal honetan ezarritakoaren arabera egingo diren erauzte-aprobetxamenduek Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena beharko dute, Patronatuaren Osoko Batzarrak txostena egin ondoren.

      8.– Parkearen kudeaketatik kanpoko azpiegiturak

      1. Ezingo dira energia, fluidoak, telekomunikazioen seinaleak edo antzekoak garraiatzeko aireko azpiegitura berriak eraiki, eta daudenak lurperatu egin beharko dira; salbuespen gisa airetik joan daitezke, derrigorrez jarraitu beharreko Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterketak hori adierazten duenean. Tentsio baxuko linea elektrikoak eta telefono-lineak saihestu egingo dira, Parkeko Organo Kudeatzaileak baimendu behar dituen parkeko barne-zerbitzurako. Arau hori betetzetik salbuetsi ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegorako interes orokorreko bezala aitortutako azpiegiturak.

      2. Urkiolako Parke Naturala gurutzatu behar duten linea-azpiegiturak, BI-623 errepidearen ingurura mugatuko dira, eta horretarako harrera-zona, eta baso eta abeltzaintzako zona erabiliko dituzte, EAEko interes orokorreko azpiegitura garrantzitsuen kasuan espresuki xedatzen dena izan ezik.

      3. Parkearen barruan ezingo da zabortegirik ezarri.

  1. – Babesteko zona berezia

    Landaretzaren, faunaren, geomorfologiaren eta/edo paisaiaren ezaugarriengatik eta eraldaketa txikiko ekosistemak daudenez, kontserbaziorako oso zona interesgarriak dira. Orokorrean aldapa handiko zonak dira.

    Bitan banatzen dira; lehendabizikoak Untzillatx - Anboto - Zabalandi – Arangio lerrokatzeak hartzen dituen kare-harrizko tontorraren eremuak hartzen ditu, inguru horietako aldapatsuenak, eta Parkearen hego-ekialdeko zati osoa. Zona hori zaintzeko oso interesgarria da, bertan, jarraipenik ez duten balio natural handiko eremuak aurkitzen baititugu; azpimarratu behar dira Durangaldeko tontorrak (paisaian garrantzi handia, eta flora eta fauna berezia dituztenak) eta pagadi zabalak.

    Bigarren zona Neberazarra eta Errelletabasoko aldapetara zabaltzen da, Hegoaldetik Iturriotzera jaisten da eta IMerantz luzatzen da, Mugarra tontorra hartzen duen ipar-mendebaldeko muturrean dagoen zona karstikoaren ingururaino. Bere naturaltasunagatik zein ordezkaritzagatik oso landare-formazio interesgarriko lurrak dira. Era berean garrantzi handia du Mugarran kokatutako hegazti-faunak, populazio faltziforme garrantzitsuz osatua. Azkenik, zona horren zati handi baten paisaia-balio handia nabarmentzen da, batez ere Neberazarra inguruan.

    1.– Antolamendu-irizpideak.

  1. – Esparrua gordetzea eta zonako oreka naturala eta bertako prozesu naturalak zaintzea, bertako baliabide natural eta kulturalen osotasuna bermatuz.

  1. – Balio natural handiko zonak gorde eta hobetzea.

  2. – Zonako balio naturalistikoa bultzatzea, gehiegi degradatutako edo eraldatutako eremuak hobetuz eta zaharberrituz.

  1. – Bertako landaretza berritzea eta gordetzea sustatzea eta kanpoko espezieak poliki-poliki kentzea berritzeak bertako landaretzako gaur egungo masak bateratzeko edo bertan sortutako "zuloak" ixteko aukera ematen duen zonetan.

  2. – Zona degradatuak berreskuratzea sustatzea, arreta berezia eskainiz harrobiak eta hauekin lotutako azpiegiturak berreskuratzeei.

  3. – Aurreko helburuekin lotuta baliabide naturalak aprobetxatzea.

  4. – Naturaren interpretazioa eta ikerketa.

  5. – Administrazioak Parke Naturalean lurrak erosteko edozein politika zona hau osatzen duten lurrei zuzendu beharko zaie, eta bereziki aldapa handiko lurrei.

  6. – Anbotoko kordalaren olgetarako presioa beste hainbat zonatara desbideratzea.

    2.– Arauak

  1. – Lurzoruaren erabileran edozein aldaketa emateko Parkeko Organo Kudeatzaileak onartu beharko du.

  2. – Basogintza, abeltzaintza, ehiza, olgeta edo hezkuntzarekin lotuta ez dagoen edozein jarduera Parkeko Organo Kudeatzaileak espresuki baimendu beharko du.

  3. – Aurretik espezie exotiko bidez birpopulatutako lurren gainean egiten den edozein birpopulatze berriaren %10 gutxienez (azaleran edo oin-zenbakian) Landaretza Potentzialeko Mapan adierazitako bertako zuhaitz-espeziez osatuta egongo da. Ehuneko hori ibar edo depresiotan ezarriko da, bai eta aldapa handieneko mendi-mazeletan, beti urte-sasoi ekologista bakoitzerako espezie egokiak erabiliz.

  4. – Gaur egun zuhaitzik ez duten lurretan, edozein oihaneztatzetan, Landaretza Potentzialeko Mapan adierazita, %25 gutxienez bertako hostozabalak izan behar dute.

  5. – Edozein ikerketa-jarduera, dagokion plana aurkeztu ondoren egin ahal izango da bakarrik. Plan hori Parkea Kudeatzeko Organoak onartu beharko du.

  6. – Igarotzea, eskalada, arroka-hormak oinez igarotzea eta orokorrean ingurune hauetan olgetarako egiten den edozein jarduera Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzailean arautuko da denboran, tokian eta forman.

  7. – Ez da eraikuntzarik, fabrika-obrarik, itxiturarik edo ingurune naturala kaltetuko duen edozein motako jarduerarik onartuko, daudenak zaintzeko, modu tradizionalean erabiltzeko edo handitzeko ez bada. Lan horiek Parkeko Organo Kudeatzaileak onartu beharko ditu, eta bolumen, eraikuntza-baldintza eta inguruko eraikuntza tradizionalaren materialetara egokitu behar dira.

  8. – Kalean publizitatea debekatuko da, erabilera publikoko informazio-adierazleak izan ezik, beti ere eragin bisual negatiborik eragiten ez badute.

  1. – Harrera-zona

    Urkiolako Santutegia eta bere ingurunea, eta ekosistemak barne hartzen dituen eremua. Ekosistema horiek Urkiolako Mendatearen eta Erreketegana-gainaren arteko bide-zatian daude.

    Kultur eta paisaiaren interes altuko, eta balio naturalistiko handiko zona da, hainbat ekosistema nagusi biltzen dituelako. Tradizionalki, bisitariak biltzen diren tokia.

    1.– Antolamendu-irizpideak

  1. – Bisitariak hartzea eta Parkearen ezaugarri natural eta kulturalei buruz informazioa eskaintzea.

  2. – Oinezkoei atseden-lekuak, eta egonaldi luzeagoak egiten dituztenei olgetarako eremuak eta azpiegiturak eskaintzea.

  3. – Baso-gune interesgarriak, eta jarduera etnologiko eta erlijioso tradizionalak arautu, sustatu eta babestea.

  4. – Parkeari buruzko informazioaren hedapena sustatzea.

  5. – Bisitariari natura errespetatzeko beharra ikusaraztea.

  6. – Zona horretako eremu naturalen balio didaktikoa sustatzea.

  7. – Olgetarako eta egonaldirako zonen neurriak EKPZk zehazten dituen premietara egokitzea.

    2.– Arauak

  1. – Ezohizko arrazoiengatik (kirol-probak, festak edo azpiegitura eragingo duten ezohizko obrak, eta abar) zona horretan jarduerak burutu behar direnean, Parkeko Organo Kudeatzaileak hiru hilabete baino gutxiagorako baimena eman ahal izango du, jarduerak ingurunean izango duen eragina aztertu ondoren. Onuradunak, ezohizko jarduera amaitzean azpiegitura altxatu beharko du, lurra aurreko egoerara itzuliz. Baimena, gutxienez hilabete lehenago egin beharko da.

  2. – Lurzoruaren erabileraren edozein aldaketa Parkeko Organo Kudeatzaileak onartu beharko du.

  3. – Ibilgailuak ezingo dira, horretarako baimendutako lekuetatik kanpo aparkatu.

  4. – Megafonoak edo edozein tresna bolumen altuan erabili ahal izateko Parkeko Organo Kudeatzaileak baimena eman beharko du.

  1. – Baso eta abeltzaintzarako zona.

    Zona hori Ma๑aria – Otxandio errepidearen bi aldeetara zabaltzen da, eta I๑unganaxpe eta Artaungo eremuen lurrak barne hartzen ditu. Baso eta abeltzaintzarako balio produktibo altuko edo ertaineko lurrak dira, aipatutako erabilerek eraldatutako zonak nagusituz.

    1.– Antolamendu-irizpideak

  1. – Inguruko abeltzaintza eta basoetako produkzio-gaitasunaren zainketa eta hobekuntza.

  2. – Balio natural altuko zonak zaindu eta hobetzea.

  3. – Parkeko Organo Kudeatzaileak, zona honetan baso eta abeltzaintzako erabileraren lehentasuneko garapenerako behar diren neurriak arbitratuko ditu, oinarri gisa, nekazaritza, abeltzaintza eta basoko erabileraren jarraibideak hartuz, eta jabe eta erabiltzaileen elkartearen arabera.

    2.– Arauak

  1. – Erabilerak eta Jarduerak antolatzen dituen Arau Orokorra jarraituko da.

  1. – Abeltzaintza berriztatzeko zona

    Parkearen ipar-mendebaldeko muturrean dago, Aramotz-etik Mugarra tontorraren ingurura zabaltzen da. Lurralde honen ezaugarri nagusia harritsua izatea eta bere altitudea dira, eta bertan oso formazio karstiko bereziak aurkituko ditugu. Lurralde honetan dagoen landaretza urria artzaintza bidez aprobetxatzen da eta bertako baldintza naturalek beste edozein motako landaretzaren garapena mugatzen dute.

    1. Antolamendu-irizpideak

  1. – Inguruko abeltzaintza-potentziala hobetu, larreetako produkzioa areagotuz.

  2. – Jokabide horiek eskatzen dituzten zonak berreskuratu eta berriztatu.

  1. – Abeltzaintzako programak sustatzea, zonako erabiltzaileen eta euren elkarteen arabera.

  2. – Ingurunearekin bat ez datozen eraikinak berritu eta integratzea.

  3. – Ingurune naturala berritzea, abeltzaintzakoak ez diren interes ekonomiko eskaseko beste hainbatek okupatutako tokietan.

  1. – Eremu honen barne sartutako kontserbazio-balio handiko zonak babestea.

  2. – Zona karstikoak osatzen duen berezitasun geomorfologikoaren erabilera didaktikoa sustatzea.

    2.– Arauak

  1. – Erabilerak eta Jarduerak zuzentzeko Arau Orokorrak jarraituko dituzte.

  1. – Babeserako inguruko zona

    Parke Naturalaren inguruko 100 metroko banda perimetrala da. Zona horretatik kanpo geratuko dira landa-nukleoak eta industria-lurzoruak. Zehatz-mehatz zona horretatik kanpo geratuko dira Dimako Artaun nukleoa, Ma๑ariako Urkuleta nukleoa, eta Ma๑ariako San Lorenzo ermitaren inguruko industria-lurzoru kontsolidatua.

    1.– Arauak

  1. – Abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1. f) artikuluan ezarritakoaren arabera, Parkeko organo kudeatzaileak, babeseko zona periferikoan, mugatu edo baliogabetu ahal izango du, Parkearen errealitate fisikoan eragin dezakeen edo alda dezakeen edozein jarduera, 16/1994 Legearen 1. artikuluan jasotzen diren bere aitorpena eragiten duten helburuekin lotuta.

Ondorengo instalazio publiko edo pribatuak, obrak edo jarduerak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusitakoekin eta berau garatzen duen araudiarekin batera, Lege horretan aurreikusitako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-erregimena jarraituko du.

  1. – Jarduerak, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Indibidualizatuekin.

  1. – BI-623 errepidea zabaltzea.

  2. – 50 metro baino gehiagotan ur-ibilguan, ertzetan eta landaretza naturalean aldaketa eragingo duen edozein obra- edo instalazio-mota.

  3. – Ibaien eta erreken emarien erregimenean aldaketak eragiten dituzten erregularizazio hidrologikoak, adibidez, bideratzeak, presak eta desbideratzeak, ibilguaren bidearen aldaketa, ibilguari lotutako ekipamendu komunitarioko instalazio eta ibilguen okupazioa.

  4. – Parkea gurutzatuko duten energia, fluidoak, telekomunikazio-seinaleak edo antzekoak, tentsio baxuko linea elektrikoa eta Parkearen zerbitzurako telefono linea salbuetsita.

  1. – Ingurumen Inpaktuko Ebaluazio Sinplifikatuko jardunak.

  1. – Gaur egun Parke Naturalean aurkituko ez ditugun basoko animalia-espezieak edo basati bihurtzeko gaitasuna dutenak bertan sartzea, berriak eta garai batean bazeudenak.

  2. – Olgetarako eredu berriak sortzea

  3. – 500 m baino bide eta suebaki luzeagoak egin eta zabaltzea.

Baliabide Naturalen Antolamendu Plan hau betetzen ote den egiaztatzeko, kontrola eta jarraipena egingo da. Kontrol hori Jarraipen Plan batean jasoko da, eta honek BNOPren helburuak betetzeko maila ebaluatuko du, egindako jarduera eta inbertsioen emaitzen ondorioak aterako ditu eta antzemandako arazoak konpontzeko irtenbideak proposatuko ditu.

Plan horrek, naturaren babesean eta zainketan egindako aurrerapenak eta erabilera eta jardueren eboluzioa islatuko ditu. Plana, Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzailearen indarreko epea amaitzean egingo da. Metodologia, kasu bakoitzari dagokiona izango da eta denboran bertan errepika dadin aukera eman behar du, Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Parke Naturalen Sarerako irizpide zehatzak erabakitzen ez baditu.

  1. – Fauna

    Ekosistemen kontserbazio-egoerari buruz informazioa eskainiko duten adierazleak bilatzen saiatuko dira:

  1. – Hegazti harrapari harkaiztarren errolda: kate trofikoaren piramidea osatzen duten espezieen dinamika: sai arrea, sai zuria, belatz handia.

  2. Faunako komunitateen egitura eta osaera: Parke Naturala irudikatzen duten fauna-komunitateen osaera-motak ezagutzea.

  3. – Interes zinegetikoko espezieen errolda.

  1. – Landaretza

    Ondoko alderdi hauetan gutxienez emango diren aldaketak aztertuko dira:

  1. – Landareek okupatutako azaleran aldaketak.

  2. – Estalduran aldaketak

  3. – Birsorkuntza naturalaren ebaluazioa

  4. – Egoera fitosanitarioa

  5. – Erabilerek landaretzan duten eragina

  1. – Paisaia

    Ondoko arrazoiek eragindako aldaketak aztertuko dira:.

  1. – Erabilera-aldaketak

  2. – Paisaian aldaketak: Harrobiak, elektrizitate-lineak, azpiegitura linealak, komunikazio-antenak

  1. – Urak

  1. – Ur-ibilera nagusien eboluzioa aztertuko da

    1.– Landaretzan

    2.– Faunan

  2. – Horniketa-puntu nagusietan uraren kalitatearen analisia

  1. – Baso-erabilera

  1. – Baso-jardueraren eboluzioaren estatistika zona bakoitzean

  1. – Abeltzaintzako erabilera

  1. – Abeltzaintza-jardueraren eboluzioaren estatistika zona bakoitzean.

  1. – Erabilera publikoa

  1. – Hurbiltzeen kontrola puntu nagusietan edo olgetarako azpiegitura

  2. – Erabilera publikoak eragindako inpaktuen kontrola: landaretzan eta lurzoruan eragindako kalteak, zaborrak

10. II. ERANSKINA / 10.– ANEXO II

Atxarte harrobiaren eragin handieneko zona, Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuaren mila, bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hamaikako erabakiaren arabera.

Parkearen perimetrala osatzen duten pikotxen kokapen geografikoa

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

1 521.494 4.781.276

2 521.835 4.781.037

3 521.847 4.781.129

4 521.886 4.781.184

5 521.943 4.781.147

6 521.966 4.781.092

7 522.416 4.781.060

8 522.447 4.781.037

9 522.456 4.780.933

10 522.553 4.780.773

11 522.619 4.780.693

12 522.717 4.780.569

13 522.817 4.780.429

14 522.854 4.780.354

15 522.831 4.780.306

16 522.785 4.780.237

17 522.898 4.780.183

18 522.948 4.780.170

19 523.074 4.780.173

20 523.202 4.780.165

21 523.773 4.780.080

22 523.970 4.780.001

23 524.106 4.779.938

24 524.138 4.779.904

25 524.705 4.778.755

26 524.954 4.778.648

27 524.957 4.778.562

28 525.536 4.778.515

29 525.726 4.778.490

30 525.917 4.778.477

31 526.055 4.778.514

32 526.429 4.778.465

33 526.992 4.778.307

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

34 527.097 4.777.973

35 527.065 4.777.928

36 527.155 4.777.942

37 527.206 4.777.851

38 527.389 4.777.910

39 527.400 4.777.861

40 527.285 4.777.641

41 527.633 4.777.408

42 527.527 4.777.150

43 527.453 4.776.988

44 527.378 4.776.999

45 526.187 4.777.452

46 525.987 4.777.488

47 526.433 4.776.883

48 526.794 4.776.807

49 526.859 4.776.766

50 526.819 4.776.654

51 526.776 4.776.350

52 526.625 4.776.091

53 526.881 4.776.019

54 526.897 4.775.981

55 526.989 4.775.743

56 527.270 4.775.571

57 527.119 4.775.509

58 527.181 4.775.369

59 527.372 4.775.383

60 527.785 4.774.140

61 528.235 4.773.946

62 528.255 4.773.959

63 528.259 4.773.979

64 528.232 4.773.991

65 528.219 4.773.989

66 528.208 4.774.026

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

67 528.234 4.774.058

68 528.295 4.774.142

69 528.328 4.774.101

70 528.421 4.774.024

71 528.466 4.773.990

72 528.548 4.773.928

73 528.632 4.773.875

74 528.723 4.773.822

75 528.810 4.773.758

76 528.883 4.773.724

77 528.914 4.773.609

78 528.968 4.773.813

79 528.407 4.775.386

80 528.314 4.775.542

81 528.399 4.775.829

82 528.416 4.775.896

83 528.389 4.775.957

84 528.390 4.776.015

85 528.356 4.776.092

86 528.421 4.776.207

87 528.674 4.776.392

88 528.806 4.776.288

89 529.380 4.775.855

90 529.396 4.775.787

91 529.443 4.775.749

92 529.533 4.775.652

93 529.567 4.775.594

94 529.592 4.775.549

95 529.636 4.775.497

96 529.653 4.775.451

97 529.678 4.775.374

98 529.695 4.775.376

99 529.756 4.775.363

100 529.807 4.775.334

101 529.826 4.775.319

102 529.884 4.775.256

103 529.908 4.775.181

104 529.911 4.775.124

105 529.887 4.775.091

106 529.921 4.775.039

107 529.927 4.774.991

108 529.947 4.774.951

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

109 530.032 4.774.965

110 530.242 4.774.855

111 530.294 4.774.843

112 530.338 4.774.814

113 530.538 4.774.674

114 530.566 4.774.606

115 530.687 4.774.532

116 530.669 4.774.476

117 530.810 4.774.454

118 530.917 4.774.376

119 530.923 4.774.333

120 530.934 4.774.255

121 530.938 4.774.181

122 530.970 4.774.108

123 531.086 4.774.001

124 531.074 4.773.922

125 531.109 4.773.804

126 531.110 4.773.777

127 531.167 4.773.695

128 531.164 4.773.661

129 531.210 4.773.623

130 531.397 4.773.810

131 531.465 4.773.879

132 531.504 4.773.920

133 531.455 4.773.826

134 531.292 4.773.500

135 531.307 4.773.419

136 531.334 4.773.302

137 531.397 4.773.025

138 531.413 4.772.977

139 531.487 4.772.898

140 531.513 4.772.923

141 531.577 4.772.754

142 531.930 4.772.703

143 531.999 4.772.780

144 532.089 4.772.828

145 532.144 4.772.945

146 532.164 4.773.050

147 532.169 4.772.849

148 532.204 4.772.768

149 532.328 4.772.698

150 532.352 4.772.725

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

151 532.456 4.772.685

152 532.528 4.772.507

153 532.543 4.772.542

154 532.635 4.772.531

155 532.668 4.772.497

156 532.744 4.772.425

157 532.718 4.772.315

158 532.922 4.772.231

159 532.839 4.772.182

160 532.840 4.772.084

161 533.006 4.772.096

162 533.179 4.771.857

163 533.317 4.771.874

164 533.361 4.771.820

165 533.684 4.771.927

166 533.833 4.771.831

167 533.719 4.771.770

168 533.854 4.771.564

169 533.940 4.771.230

170 534.009 4.771.004

171 534.122 4.770.968

172 534.201 4.770.947

173 534.237 4.770.889

174 534.283 4.770.787

175 534.670 4.770.815

176 534.785 4.770.558

177 534.834 4.770.648

178 534.898 4.770.640

179 534.910 4.770.772

180 535.035 4.770.680

181 535.003 4.770.623

182 535.001 4.770.580

183 535.070 4.770.561

184 534.987 4.770.431

185 535.353 4.770.411

186 535.179 4.770.088

187 535.262 4.769.616

188 535.074 4.769.341

189 535.106 4.769.372

190 535.137 4.769.395

191 535.167 4.769.415

192 535.213 4.769.446

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

193 535.283 4.769.500

194 535.326 4.769.517

195 535.365 4.769.536

196 535.400 4.769.553

197 536.186 4.769.519

198 536.509 4.769.261

199 536.363 4.768.780

200 535.914 4.768.325

201 535.637 4.768.502

202 535.604 4.768.540

203 535.557 4.768.597

204 535.519 4.768.641

205 535.451 4.768.701

206 535.383 4.768.757

207 535.345 4.768.711

208 535.311 4.768.670

209 535.242 4.768.630

210 535.200 4.768.606

211 535.150 4.768.578

212 535.126 4.768.623

213 535.100 4.768.675

214 535.076 4.768.723

215 535.043 4.768.695

216 535.009 4.768.723

217 534.997 4.768.743

218 534.971 4.768.767

219 534.940 4.768.784

220 534.943 4.768.869

221 534.933 4.768.901

222 534.952 4.768.914

223 534.897 4.768.954

224 534.880 4.768.969

225 534.838 4.768.982

226 534.786 4.769.002

227 534.723 4.768.982

228 534.687 4.768.987

229 534.618 4.768.957

230 534.559 4.768.926

231 534.530 4.768.925

232 534.467 4.768.947

233 534.446 4.768.933

234 534.427 4.768.923

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

235 534.380 4.768.890

236 534.371 4.768.872

237 534.300 4.768.833

238 534.274 4.768.829

239 534.243 4.768.841

240 534.214 4.768.854

241 534.183 4.768.893

242 534.176 4.768.939

243 534.159 4.768.987

244 534.122 4.768.994

245 534.078 4.769.022

246 534.055 4.769.029

247 534.009 4.769.037

248 533.936 4.769.035

249 533.882 4.769.071

250 533.837 4.769.132

251 533.817 4.769.155

252 533.755 4.769.212

253 533.657 4.769.226

254 533.637 4.769.201

255 533.583 4.769.180

256 533.533 4.769.153

257 533.473 4.769.122

258 533.421 4.769.080

259 533.411 4.769.063

260 533.399 4.769.048

261 533.363 4.769.022

262 533.315 4.768.993

263 533.268 4.768.952

264 533.228 4.768.892

265 533.217 4.768.832

266 533.203 4.768.784

267 533.179 4.768.705

268 533.099 4.768.735

269 527.192 4.775.528

270 532.933 4.768.621

271 533.304 4.767.696

272 533.189 4.767.364

273 533.131 4.767.314

274 533.105 4.767.180

275 533.124 4.767.099

276 533.007 4.766.530

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

277 532.966 4.766.124

278 532.851 4.766.100

279 532.812 4.765.929

280 532.691 4.765.509

281 532.335 4.766.639

282 531.866 4.766.444

283 531.828 4.766.502

284 531.694 4.766.491

285 531.627 4.766.678

286 531.524 4.766.671

287 531.526 4.766.768

288 531.460 4.766.755

289 531.320 4.766.740

290 531.272 4.766.825

291 531.365 4.766.898

292 531.339 4.766.968

293 531.171 4.766.988

294 531.296 4.767.100

295 531.247 4.767.127

296 531.271 4.767.155

297 531.270 4.767.254

298 531.300 4.767.307

299 531.271 4.767.396

300 531.262 4.767.489

301 531.248 4.767.555

302 531.874 4.767.802

303 531.840 4.767.847

304 531.830 4.767.877

305 531.844 4.767.947

306 531.851 4.768.004

307 531.940 4.768.362

308 532.142 4.768.512

309 532.302 4.768.630

310 532.397 4.768.820

311 532.776 4.768.956

312 532.857 4.769.294

313 532.500 4.769.292

314 532.218 4.769.066

315 532.345 4.769.497

316 532.358 4.770.087

317 532.225 4.770.314

318 532.170 4.770.327

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

319 532.009 4.770.425

320 531.981 4.770.445

321 531.944 4.770.473

322 531.888 4.770.513

323 531.762 4.770.595

324 531.737 4.770.610

325 531.699 4.770.607

326 531.629 4.770.602

327 531.468 4.770.593

328 531.378 4.770.570

329 531.339 4.770.564

330 531.311 4.770.561

331 531.217 4.770.550

332 531.192 4.770.545

333 531.122 4.770.551

334 531.072 4.770.560

335 531.031 4.770.566

336 530.701 4.770.571

337 530.552 4.770.569

338 530.345 4.770.652

339 530.155 4.770.688

340 530.076 4.770.719

341 530.004 4.770.749

342 529.913 4.770.684

343 529.757 4.770.574

344 529.559 4.770.435

345 529.494 4.770.391

346 529.367 4.770.331

347 528.863 4.770.039

348 528.773 4.769.985

349 528.626 4.769.894

350 528.441 4.769.775

351 528.429 4.769.767

352 527.983 4.769.937

353 527.802 4.770.017

354 527.709 4.770.066

355 527.661 4.770.143

356 527.497 4.770.355

357 527.397 4.770.454

358 527.352 4.770.466

359 527.052 4.770.540

360 526.981 4.770.554

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

361 527.006 4.770.680

362 526.971 4.770.920

363 526.980 4.771.055

364 526.974 4.771.231

365 526.866 4.771.501

366 526.746 4.771.786

367 526.623 4.772.092

368 526.231 4.772.405

369 526.162 4.772.542

370 526.078 4.772.774

371 525.906 4.772.696

372 525.049 4.772.639

373 524.531 4.772.403

374 523.313 4.773.725

375 523.294 4.773.699

376 523.265 4.773.719

377 523.215 4.773.782

378 523.736 4.773.786

379 523.854 4.773.765

380 524.012 4.773.770

381 524.761 4.773.938

382 524.728 4.774.054

383 525.033 4.774.379

384 525.323 4.774.560

385 525.548 4.774.677

386 525.063 4.775.315

387 524.727 4.775.513

388 524.448 4.775.931

389 524.469 4.776.293

390 524.081 4.776.518

391 523.596 4.776.831

392 523.319 4.777.082

393 522.807 4.777.285

394 522.318 4.777.408

395 522.301 4.777.446

396 522.181 4.777.498

397 522.162 4.777.484

398 521.780 4.777.865

399 521.955 4.778.007

400 522.101 4.777.975

401 522.203 4.777.951

402 522.268 4.777.912

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

403 522.274 4.778.106

404 522.421 4.778.434

405 522.188 4.778.618

406 521.879 4.778.730

407 521.785 4.778.919

408 520.987 4.779.779

409 520.737 4.780.635

Piketa UTM X UTM Y

Piquete UTM X UTM Y

410 520.672 4.780.597

411 520.589 4.780.814

412 520.516 4.781.431

413 520.608 4.781.521

414 520.725 4.781.601

415 520.902 4.781.549

416 521.340 4.781.376