Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

116/2002 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasak ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 3189
  • Xedapen-zk.: 116
  • Xedapen-data: 2002/05/28
  • Argitaratze-data: 2002/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak, etxebizitza eta lurzoruaren arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasak arautu zituen abenduaren 6ko 307/2000 Dekretuaren bitartez.

Etxebizitza eta lurzoruaren arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez dekretu honen indarraldian zehar eman daitezkeen maileguen interes-tasak arautuko dituen xedapen berri honen bidez, aurreko dekretuan ezarritako irizpideei jarraitzen zaie.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko maiatzaren 28an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe.

  1. ¿ Artikulu honetako 5. puntuan adierazitako jarduera babesgarrientzat 2002. urterako izenpetuko den finantzaketarako lankidetza-hitzarmenaren esparruan kreditu-erakundeek ematen dituzten mailegu kualifikatuentzako urteko hasierako interes-tasa, aipatutako finantzaketarako lankidetza-hitzarmenean araututakoaren arabera finkatuko da lehenengo urtean zehar, jarraian adierazi bezala:

    • Dekretu hau indarrean jarri denetik 02/06/30era bitartean onartzen diren maileguak: 2002ko otsailari dagokion ¿Erakundeak guztira¿ erreferentzia indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

    • 02/07/01etik eta 02/09/30era bitartean onartzen diren maileguak: 2002ko maiatzari dagokion ¿Erakundeak guztira¿ erreferentzia indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

    • 02/10/01etik eta 02/12/31ra bitartean onartzen diren maileguak: 2002ko abuztuari dagokion ¿Erakundeak guztira¿ erreferentzia indizea %85 bider egitetik lortutako benetako interes-tasa aplikatuko zaie.

  2. ¿ 2002. urterako Kreditu Erakundeekin izenpetutako finantza Lankidetza-hitzarmena luzatuz gero, mailegu kualifikatuen benetako interes-tasa ere Hitzarmen horretan zehaztutako baldintzen arabera erabakiko da, hots, jarraian adierazi bezala:

    • 03/01/01etik eta 03/03/31ra bitartean onartzen diren maileguak: 2002ko azaroari dagokion ¿Erakundeak guztira¿ erreferentzia indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

    • 03/04/01etik eta 03/06/30era bitartean onartzen diren maileguak: 2003ko otsailari dagokion ¿Erakundeak guztira¿ erreferentzia indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

    • 03/07/01etik eta 03/09/30era bitartean onartzen diren maileguak: 2003ko maiatzari dagokion ¿Erakundeak guztira¿ erreferentzia indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

    • 03/10/01etik eta 03/12/31ra bitartean onartzen diren maileguak: 2003ko abuztuari dagokion ¿Erakundeak guztira¿ erreferentzia indizea bider %85 eragiketaren emaitza izango da benetako interes-tasa.

  3. ¿ Maileguaren lehenengo urtetik aurrera interes-tasa aldakorra izango da, finantzaketarako Lankidetza-hitzarmenean araututakoaren arabera. Maileguen kuotak seihilero sorraraziko dira.

  4. ¿ ¿Erakundeak guztira¿ erreferentzia indizeari egindako aipamen guztiak Espainiako Bankuaren Estatistika Buletinean argitaratzen den Altxor eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren 1991ko otsailaren 4ko Ebazpenean definitutako indizeari buruzkoak dira.

  5. ¿ Artikulu honetan xedatutakoak eragiten dituen etxebizitza eta lurzoru arloko jarduera babesgarriak honako hauek izango dira, berariazko arautegietan xedatutakoa betez:

    1. Babes ofizialeko etxebizitza bezala kalifikatuta dauden eraikuntza berriko etxebizitzak errentan emateko, saltzeko edo norbera bizitzeko sustapenak.

    2. Babes ofizialeko etxebizitzak eta erabilitako etxebizitza askeak eskuratzea.

    3. Etxebizitza babespean alokatzea eta babespeko alogeran emateko etxebizitzak erostea.

    4. Urbanizatutako eta eraikitako ondarea eraberritzea.

    5. Berehala eraikitzeko lurzorua urbanizatzea, lurzoruaz kostu bidez aurretik jabetzea barne hala badagokio, eta, halaber, lurzoruaz kostu bidez jabetzea edozein Herri Administrazioren menpe lurzoruaren ondare publikoak osatzeko, betiere babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko lehentasunarekin.

Indargabetuta gelditzen dira etxebizitza eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeek emandako mailegu kualifikatuen interes-tasa ezartzen duen 307/2000 Dekretua, abenduaren 26koa, eta dekretu honen aurka doakeen maila berdineko edo txikiagoko beste xedapen oro.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko maiatzaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.