Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

77/2002 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen egitekoak, osaera eta jarduketa erregimena ezartzeari buruzko Dekretuaren bosgarren aldaketa egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 2020
  • Xedapen-zk.: 77
  • Xedapen-data: 2002/03/26
  • Argitaratze-data: 2002/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

4/1990 Legearen azken xedapenetako lehenengoak finkatzen duen legezko agindua betez, 263/1990 Dekretua onetsi zen, hain zuzen, urriaren 2koa eta Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen egitekoak, osaera eta jarduketa erregimena finkatzen dituena.

Ondoren, 277/1992, 288/1995 eta 397/1999 dekretuen bidez aldatu egin zen aurreko lerroaldean aipatutako dekretuaren 6. artikulua, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen osaera egokitzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horren egitekoak eta jardute eremuak finkatzeko dekretuei, batetik, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa finkatzen duten dekretuei, bestetik.

Oraintsu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan egitura berria onartu da eta, ondorioz, horri egokitu beharra dago Batzorde horren osaera.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoa bat datorrela eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko martxoaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.¿ Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen egitekoak, osaera eta jarduketa erregimena ezartzeari buruzko urriaren 2ko 263/1990 Dekretuaren 6.1 artikulua aldatzea. Honelaxe dio aurrerantzean:

Honako osaera hau izango du Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen Plenoak:

Batzordeburua: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua.

Batzordeburuordea: Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate sailburuordea.

Bokalak:

Ingurumen sailburuordea edo bere ordez izendatzen duen Sailburuordetza horretako zuzendari bat.

Honako sail hauetako ordezkari bana, sailburuorde edo zuzendari izango dena:

  1. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

  2. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

  3. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

  4. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

  5. ¿ Osasun Saila.

  6. ¿ Kultura Saila.

  7. ¿ Garraio eta Herri Lan Saila.

  8. ¿ Nekazaritza eta Arrantza Saila.

    Lurraldearen Antolamendurako eta Biodibertsitate zuzendariak

    Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurraldeburuak.

    Foru Aldundietako ordezkari bina.

    Estatuko administrazioko ordezkari bat.

    Euskal Autonomia Erkidegoan ezarpen handiena duen udalerrien elkarteetako hiru ordezkari, bat Lurralde Historiko bakoitzeko."

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 26a.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta

Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.