Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

10/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Establezimenduen Erregistroa eta establezimenduak instalatzeko, zabaltzeko eta tokiz aldatzeko jardunbidea arautzen dituen Erregelamendua onartzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 608
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 2002/01/15
  • Argitaratze-data: 2002/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Urtarrilaren 9ko 5/1996 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Establezimenduen Erregistroa eta establezimenduak instalatzeko, zabaltzeko eta tokiz aldatzeko jardunbidea arautzen dituen Erregelamendua onartu zuen.

Uztailaren 16ko Industriari buruzko 21/1992 Legearen 21.2 artikuluak honakoa xedatzen du: Estatuko Industria Establezimenduen Erregistroa sortu arren, horrek ez die kalterik egingo autonomia erkidego bakoitzak bere lurraldean erregistroak ezartzeko dauzkan eskumenei.

21/1992 Legearen azken xedapen bakarra kontuan hartzen badugu, Estatuko Industria Establezimenduen Erregistroa arautzen duten 21etik 27ra bitarteko artikuluak oinarrizkoa dira; izan ere, hala dago ezarrita Konstituzioaren 149.1 eta 13. artikuluetan.

Dekretu hori indarrean egon den bitartean agerian geratu da bereiztu egin behar direla Industria Erregistroan derrigorrean erregistratu beharra eta industria segurtasunaren berezko arloa. Bestalde, industria segurtasunaren arlotzat jotzen da honakoa: zenbait aparailu, ekipo edo produktu industrial jakinek bete behar dituzten baldintza eta betekizunen gaineko arau multzoa; eta arau multzo hori betetzea ezinbesteko betekizuna edo betebeharra da behar bezala funtzionatzeko.

Industria segurtasunaren arloko araudiaren helburua da industria jarduerek eragindako istripu eta ezbeharretatik babestea, arriskuak gutxitzea eta prebenitzea. Erregistroaren gaineko araudiaren helburuak, ordea, 5/1996 Dekretuko 1. artikuluko 2. paragrafoan daude xedatuta. Hona hemen helburuok:

  1. Industria jarduerarekin eta industria jardueraren inguruko zerbitzuen gainean beharrezkoa den informazioa izatea.

  2. Industria jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazioaren publizitate tresna izatea.

  3. Eusko Jaurlaritzako sailen arteko jarduerak koordinatzeko tresna izatea.

  4. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak aipatzen dituen Urteko Estatistika Programak eta Estatistikako Euskal Planetan zehaztutako operazio estatistikoak egiteko datu zehatzak ematea arlo operatiboan Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistika Erakundea eratzen duten erakundeei.

    Bestalde, Industriari buruzko Legean eta Estatuko Industria Establezimenduen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 28ko 697/1995 Errege Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuz gero, industria establezimenduak derrigorrean inskribatu behar dira industria erregistroan, baina inskripzioaren helburua industria establezimenduen aitorpena egitea baino ez da, eta inskribatuta egoteak ez du eraginik izan behar industria establezimenduen industria-jardueretan.

    Beraz, erregistroaren helburuak kontuan hartuta, nabarmendu nahi da erregistroko inskripzioa industria establezimenduek egiten duten aitorpena baino ez dela. Eta, horretarako, egoki ikusi da araudi mailan bereiztea erregistroko inskripzioa eta industria segurtasunaren kontrola; izan ere, industria segurtasunak berezko bitartekoak ditu kontrolerako, adibidez, martxan jartzeko agiria. Beraz, ez da beharrezkoa Industria Establezimenduen Erregistroan ere berriro kontrola egitea.

    Hori guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Establezimenduen Erregistroa arautzen duen Erregelamenduaren 11. artikuluaren edukiaren zati bat indargabetu egin behar da, eta, bereziki honako aipamen hauek: «behin-behinekoz inskribatuko da» eta «Instalazioek arauz betebeharrekoak bete dituela egiaztatzea aurrebaldintza bat da Erregistroan behin betiko inskribatua izateko».

    Azkenik, esan behar da xedapen hau Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 10.30 artikuluan xedatutakoaren babesean eman dela; izan ere, artikulu horrek eskumen esklusiboa aitortzen dio industria arloan Euskal Autonomia Erkidegoari.

    Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko urtarrilaren 15ean egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honakoa

  1. – Erregelamenduko 11. artikuluko 1 paragrafoa zati batean indargabetzen da. Horretarako, ezabatu egin beharko da paragrafoko azken lerroa: «Eskabide horren ondorio gisa Erregistroan behin-behinekoz inskribatuko da».

  2. – Erregelamenduko 11. artikuluko 2. paragrafoa oso-osorik indargabetzen da.

Bakarra.– Era berean, indargabetu egiten dira dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.