Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

306/2001 DEKRETUA, azaroaren 20koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 6622
  • Xedapen-zk.: 306
  • Xedapen-data: 2001/11/20
  • Argitaratze-data: 2001/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren irailaren 17ko 19/2001 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen uztailaren 16ko 7/2001 Dekretua aldatzekoa, onartu ondoren, Administrazioko Sailen egitura berrantolatu egin da, Lehendakariak proposaturiko gobernatzeko programan indar politiko berri batek parte hartuko duenez.

Berrantolaketa horren ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sail berriari, lurraldearen eta itsasertzen antolamendua eta ingurumen arloaz gain, uren, kanalen eta ureztaketen eremuak ere eman zaizkio, lehen Garraio eta Herri Lan Sailaren eskumen zirenak; bai eta natur-baliabideak eta basoa eta izadia zaintzeko zerbitzuak antolatzeko arloa ere, lehen Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskumen zirenak. Aldiz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sail berriaren eskumen izatera pasatu dira lurzorua eta hirigintza, etxebizitza eta arkitektura, eraikuntza eta eraikuntza-kalitatearen arloak.

Sailaren eskumen-eremuan izan den aldaketak nabarmen eragin du bere egitura organikoan ere, eta horrek, bere funtzio eta antolamoldeak errealitate berrirako birformulatu eta egokitzera behartu du. Horixe da, hain zuzen, Dekretu honen xedea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko azaroaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Irailaren 17ko 19/2001 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen uztailaren 16ko 7/2001 Dekretua aldatzekoan, xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren organoa da Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila, eta honako jardute-arlo eta egiteko hauek dagozkio: lurraldea eta itsasertza, urak, kanalak eta ureztaketak antolatzea, natur-baliabideak eta, basoa eta izadia zaintzeko zerbitzua antolatzea eta ingurumenaren arloa.

Aurreko artikuluan aipatutako arloekiko eskumenak bete ahal izateko, honako organo hauek osatuko dute Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren egitura:

  1. Organo nagusiak:

    1. ¿ Sailburua

    2. ¿ Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza

    3. ¿ Zerbitzu Zuzendaritza

    4. ¿ Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate Sailburuordetza:

      1. Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza

      2. Biodibertsitatearen Zuzendaritza

    5. ¿ Ingurumen Sailburuordetza:

      1. Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza

      2. Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako Zuzendaritza

      3. Uren Zuzendaritza

  2. Lurralde organoak:

    Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde bulegoak.

  1. ¿ Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari honako organo hauek atxikitzen zaizkio:

    1. Maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusitako Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordea eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordea.

    2. Euskal Herriko Ingurumen Batzordea, urtarrilaren 10eko 28/1989 Dekretuz sortutakoa.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoaren Ingurumenerako Aholku Batzordea, otsailaren 27ko 3/1998 Legez sortutakoa.

    4. Euskal Herriko Natura zaintzeko Aholku Batzordea- Naturzaintza

    5. Euskadiko Uraren Mahaia

    6. Ingurumenarekiko Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak

    7. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua, Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak egozten dizkion zeregin eta egitekoez.

    8. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua.

  2. ¿ Era berean, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari atxikitzen zaio "Sociedad Pública de Gestión Ambiental, IHOBE, S.A." baltzu publikoa.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuari honako hauek dagozkio:

  1. ¿ Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluan aipatzen diren eskumenak eta Sailari dagozkion egiteko eta jardute-arloan indarrean dauden legeek eman diezazkioketenak, uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuarekin (irailaren 17ko 19/2001 Dekretuak aldatu zuenarekin) bat etorriz, Saileko beste organo bati atxikita ez badaude.

  2. ¿ Aholkulariek eta sailburuak berak izendatutako konfidantzako langileek lagunduko diote Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuari bere egitekoak betetzen bere goi mailako zuzendaritzapean.

  3. ¿ Haren ardurapean jarrita dauden egitekoak behar bezala bete ahal izateko, Saileko organoek kasu bakoitzerako behar den informazioa eta laguntza eskainiko diete Kabinetearen Zuzendaritzari eta konfidantzako gainerako langileei.

  4. ¿ Zuzendaritza-Kontseilu batek Sailaren politika gainbegiratu, jarraipena egin, jarduerak oro har antolatu eta agintzen zaizkion gaien gaineko laguntza eskainiko dio bere titular izango den sailburuari. Zuzendaritza-Kontseilua sailburuordeek, zuzendariek, aholkulariek eta konfidantzako gainerako langileek osatuko dute, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren zuzendaritzapean.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko sailburuordeek honako egiteko hauek bete beharko dituzte nork bere jardute-eremuaren barruan eta sailburuaren zuzendaritzapean eta agintepean, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 30. artikuluan xedatzen denaren arabera:

  1. Sailburuordetzaren eta horren menpeko organoen ekintzen ardura izan, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea.

  2. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.

  3. Sailburuaren jardute-eremuak diren arloetako xedapen orokorrei buruzko proiektuak lantzea eta, hala behar izanez gero, sailburuari aurkeztea.

  4. Sailburuaren eskumeneko gaietan bidezkotzat jotako ebazpenak proposatzea sailburuari, horiek izapidetzea Sailburuordetzari dagokion kasuetan. Bestetik, sailburuordearen eskumeneko gaiak ebaztea.

  5. Sailburuordetzarekin harremanak dituzten gainerako sailekiko eta, erakunde eta entitate publiko eta pribatuekiko komunikazio-organo izatea.

  6. Indarrean dauden xedapenek eman diezazkieten eskumen, ahalmen, prerrogatiba eta egiteko guztiak.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 31. artikuluan xedatzen denaren arabera, sailburuordearen agintepean, edo Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Kabinetearen Zuzendaritzaren kasuan sailburuaren agintepean, zuzendariek antolaketa unitate baten zuzendaritza hartzen dute beren ardurapean, eta honako eskumen hauek egozten zaizkie:

  1. Zuzendaritzaren jarduerak zuzentzea, koordinatzea, bultzatzea eta horien jarraipena egitea, dagokion Sailburuordetzako titularrak edo, Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Kabinetearen Zuzendaritzaren kasuan, sailburuak emandako instrukzioei jarraituz.

  2. Zuzendaritzako zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzak arlo horretan egotzita dituen eskumen orokorren kalterik gabe.

  3. Egokitzat jotako ebazpenen proposamena sailburuordeari, edo Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan sailburuari, egitea, ebazpen horiek izapidetzea Zuzendaritzari dagokionean. Bestetik, bere eskumeneko gaiak ebaztea.

  4. Indarrean dauden lege xedapenek ematen dizkioten gainerako eskumen, ahalmen, prerrogatiba eta egitekoak.

Kabinetearen Zuzendaritzatik sailburuak zuzeneko laguntza jasoko du. Zuzendaritza honi, Saileko zuzendarienak diren egiteko orokorrez gain, ondoko beste egiteko eta jardute-eremu hauek dagozkio:

  1. Sailburuari laguntza ematea, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari atxikitako eskumenen erabileran.

  2. Kudeaketarako barne planak eta txostenak lantzeko koordinatzea eta horien jarraipena egitea.

  3. Sailburuari Sailaren eskumen-arloen gainean aritzeko irizpideak proposatzea.

  4. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta beste erakunde batzuekin dituen harremanak bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzari dagozkion eskumenak kaltetu gabe.

  5. Sailaren organoek Europako Batasuneko erakundeekin dituzten harremanak koordinatu eta bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkion eskumenak kaltetu gabe.

  6. Sailak gizarte-komunikabideekin dituen harremanez arduratzea.

  7. Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialak antolatzea.

  8. Sailaren argitalpenak koordinatzea.

Honako egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean:

  1. Sailburuari laguntza teknikoa, juridikoa eta administratiboa ematea.

  2. Saileko organoen arteko administrazio-harremanak koordinatzea, baita organo horien eta Jaurlaritzaren gainerako organoen artekoak eta, behar izanez gero, bestelako herri administrazioen edo erakunde publiko zein pribatukoen artekoak ere.

  3. Saileko beste zuzendaritzekin koordinatzea, Saileko aurrekontuen aurreproiektua landu, jarraitu eta gainbegiratzeko.

  4. Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomi Gaietako Ordezko Batzordearen menpe jarri beharreko espedienteak eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea.

  5. Sailari, gainerako Zuzendaritzekin koordinatuz, aholku juridikoak ematea.

  6. Sailaren esparruan kontratazio-organo bezala aritzea, ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuak, Herri-administrazioetako kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzeko denak, eta aplika daitezkeen gainerako xedapenek Sailari esleitzen dizkioten ahalmen eta mugak errespetatuz.

  7. Saileko kontratazio-espedienteak izapidea.

  8. Espedienteak izapidetzeko behar diren gastuetarako baimenak onartzea.

  9. Sailari edo Sailaren menpeko edo atxikitako edozein erakunderi eragiten dieten arloen gaineko Lege-aurreproiektuak eta izaera orokorreko xedapenak zuzendu, bultzatu, koordinatu, dagokionean landu, izapidetu eta kontrolatzea.

  10. Sailari eragiten dioten arloen gaineko txosten juridikoak eta azterlanak zuzendu eta egitea; eta baita izaera juridikoko dokumentazio-zerbitzuak eta base dokumentalak kudeatzea ere.

  11. Sailaren organo aholkuemaileei eta hari atxikitako gainerako erakundeei lege-aholkularitza, aholkularitza eta laguntza eskaintzea.

  12. Sailak izenpetu beharreko akordioen eta hitzarmenen gaineko txosten juridikoak egitea; baita derrigorrezko legezkotasun-txostenak ere, beste organo batzuei esleitutakoak izan ezik.

  1. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena egin eta kontrolatzea, eta Auzibide-Zuzendaritzarekiko harremanak izatea Lurraldea Antolamendu eta Ingurumena partaide deneko gaiei eta horien gainean eman diren ebazpenei dagokionez.

  2. Sailaren jardueraren inguruan sor daitezkeen ondarezko erantzukizunari buruzko prozedurak koordinatu eta jarraipena egitea, horien gaineko amaierako ebazpena eman arte; Uren Zuzendaritzaren jardueraren esparruan sor daitezkeenak izan ezik.

  1. Saileko langileen arloa planifikatzea, kontrolatzea eta horren kudeaketa koordinatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10.1 artikuluan aipatzen diren egitekoak betetzeko eskuduna baita.

  2. Saileko zerbitzu orokorrak antolatu eta administratzea eta sailburuordetza, zuzendaritza eta lurralde bulegoetako lan sistemak eta metodoak koordinatzea.

  3. Saileko aplikazio informatikoak koordinatu eta kudeatzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunek izan ditzaten eskumenen kalterik gabe.

  4. Saileko erregistro orokorra kudeatzea.

  5. Elkartearen arauak eta elkarte horretako zuzenbidearekin lotura duten gaiak ikertzea eta araudi hori betetzen dela ziurtatzeko neurriak hartzea.

  6. Administrazioa berritu eta gaurkotzeko organo eskudunak emandako ekimen eta jarraibideak garatu eta burutzeko beharrezko euskarria bermatzeko organo erantzule gisa jardutea, Jaurlaritzaren programaren aurreikuspenak garatzeko Sail honen jardute-eremuaren barruan.

  7. Indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak egotz diezazkiokeen egiteko guztiak

Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate Sailburuordetzak honako jardute-eremu hauen ardura eta honako hauek koordinatuko ditu, sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean:

  1. Lurralde eta itsasertzen antolamendurako politika planifikatu, programatu eta koordinatzea.

  2. Lurraldearen antolamenduaren eta biodibertsitatearen arloko araudia lantzea.

  3. Bere eskumen-eremuari dagozkion eta lurraldearen antolamenduari buruzko legerian jasotako baimenak ematea.

  4. Lurraldearen eta itsasertzaren antolamenduaren, eta biodibertsitatearen arloan egiten diren koordinazio-foroetan parte hartzea.

  5. 4/1990 Legean aurreikusitako lurraldearen antolamendurako tresnak sustatu, landu eta izapidetzea.

  6. Lurralde-informazioko sistema bat lantzea.

  7. Biodibertsitatea eta bere baliabideak zaintzea.

  8. Ingurumenaren gaineko eraginaren Deklarazioa egitea, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozeduraren menpe dauden lurraldearen antolamendurako planen gainean.

Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio.

  1. Lurraldearen Antolamenduari buruzko 4/1990 Legean aurreikusitako lurraldea eta itsasertza antolatzeko instrumentuak prestatu eta izapidetzea Eusko Jaurlaritzaren eskumenen arloan, Jaurlaritzaren sailei egotzitako eskumenen kalterik gabe.

  2. Lurraldea antolatzeko instrumentuei buruzko txostenak prestatzea Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen eremuaren barruan, eta organo horien gainean 4/1990 Legeak Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari egotzi zizkion gainerako egitekoak burutzea.

  3. Jaurlaritzaren Kontseiluak hartu beharreko akordioei buruzko proposamenak prestatzea, 4/1990 Legeko 26.1 artikuluan Eusko Jaurlaritzari egotzitako egitekoei dagozkienetan.

  4. Lurraldearen antolamenduaren arloan proiektu arauemaileak lantzea.

  5. Itsasertzak babesteko plangintza egitea, kalitate-estandarrak ezarri eta mantenimendua zainduz.

  6. Lurraldea berritzeko ekintza bereziak gauzatzea, batez ere, industria-aurrien arazoa duten aldeak berritzeko.

  7. Lurralde informazioko sistema bat lantzea.

  8. Autonomia Erkidegoko erakundeek egin beharreko kartografia prestatzea, bai eta Jaurlaritzaren eskumenak betetzeko beharrezko kartografia ere.

  9. Azpiegitura kartografikoaren mantenimendua kontrolatzea.

  10. Kartografia arloan eskumena duten gainerako herri administrazioekin batera kartografia gaiak koordinatzeko ekintzak.

  11. Kartografia gaiak sustatzeko ekintzak

  12. Sailari dagozkion jarduerak burutzeko desjabetzeko duen ahalmena erabiltzea, Jaurlaritzaren Kontseiluaren, nahiz lurzoru eta hirigintzaren arloan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak dituen eskumenak kaltetu gabe.

  1. Indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak eman diezazkiokeen egiteko guztiak.

Biodibertsitatearen Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

  1. Azterlanak, txostenak, planak eta estrategiak lantzea, biodibertsitatea zaindu eta babesteko eta bertako baliabideak modu jasangarrian erabiltzeko.

  2. Ekologi balio handiko aldeetako eta ekosistema sentikorretako sektorekako plangintza egitea.

  3. Baliabide naturalak antolatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko lurreko eta itsasoko eremuetan.

  4. Baliabide naturalak antolatzeko planak landu, izapidetu eta berraztertzea, Euskal Herriko natura zaintzeko ekainaren 30eko 16/1994 Legean ezarritakoa betez.

  5. Babestutako naturguneen deklarazioa sustatzea.

  6. "Natura 2000" Europako sare ekologikoaren barruan dauden Garrantzi Komunitarioko tokiak proposatu eta kudeatzea.

  7. Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak, Parke Naturaletako Patronatuetan, Euskal Herriko Natura Zaintzeko Aholku Batzordean (Naturzaintzan) eta egotzi zaizkion arlo eta funtzioekin zerikusia duten organo edo erakunde guztietan parte har dezan organoa izatea.

  8. Babestutako naturguneen Sarearen helburuak betetzeko behar diren ekintzak gauzatzea, Euskal Herriko Natura Zaintzeko 16/1994 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  9. Euskal Autonomia Erkidegoko Naturguneen Sarearen erregistroa kudeatzea.

  10. Txingudiko Badia antolatu eta zaintzeko Plan Berezian jasotako aurreikuspenak garatzeko jarduerak burutzea.

  11. Urdaibai Biosfera Erreserbaren kudeaketa bultzatu eta koordinatzea.

  12. Basa eta itsas flora eta faunan mehatxupean dauden espezien Euskal Katalogoa kudeatzea, eta kudeaketarako planak garatzea Foru Aldundiekin elkarlanean, Natura Zaintzeko 16/1994 Legearen 50.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Sailarenak diren arloetako hezkuntza, prestakuntza eta sentiberatze-planak lantzea.

  2. Genetikoki eraldatutako organismoak segurtasunez transferitu, manipulatu eta erabiltzeko behar den babesa bermatzea.

  1. Indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak eman diezazkiokeen egiteko guztiak.

Ingurumen Sailburuordetza Eusko Jaurlaritzaren ingurumen organoa da eta Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorrak eta gainerako lege-xedapenek ezarritakoaren arabera, Saileko sailburuak gainbegiratuta, ondorengo jardute-eremuak gidatu eta koordinatzen ditu:

  1. Ingurumenarekiko politika planifikatu, programatu eta koordinatzea.

  2. Ingurumenean eragiten duten jarduerak koordinatzea eta horiek izan dezaketen efektu kutsatzailea kontrolatzea.

  3. Bere eskumen-eremuari dagozkion eta ingurumenaren gaineko legerian jasotako baimenak ematea.

  4. Ingurumenaren gaineko eraginaren deklarazioa egitea, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedurapean dauden programa eta proiektuei buruz.

  5. Ingurumenari buruzko arauak prestatzea.

  6. Ingurumena eta urari buruzko topaketa-foroetan parte hartzea.

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

  1. Ingurumenean eragina duten jardueren administrazio-kudeaketa egitea, sailkatutako jardueretarako baimena emateko prozeduran neurri zuzentzaileak ezartzeko txosten-proposamena barne, eta sektorekako araudian begietsitako baimenak lortzeko baldintza eta betebeharrena, Uren Zuzendaritzari bere esparruan aitortu zaizkion eskumenak kaltetu gabe.

  2. Ingurumenari buruzko sektorekako araudian aurreikusitako lizentziak eta baimenak lortzeko administrazio prozedurak koordinatzeko izango diren neurriak hartzera bultzatzea.

  3. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurak izapidetzea eta ingurumenaren gaineko eraginaren deklaraziorako proposamenak lantzea.

  4. Atmosfera kutsatzen duten eta zarata sortzen duten fokoak kontrolatzea.

  5. Hondakinei buruzko plan zuzentzaileak prestatzea; horien jarraibideetara jarri beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan garatzen diren hondakinen ekoizpen edo kudeaketa publiko zein pribatuko jarduerak.

  6. Hondakinen trafikoa ikuskatu eta kontrolatzea.

  7. Hondakinak ekoiztu eta kudeatzeko baimen-proposamenak lantzea, deklarazioak fiskalizatu eta urteko ekoizpen eta kudeaketaren gaineko memoriak egitea.

  8. Administrazio erregistroak sortu eta horien mantenimendua egitea.

  9. Ontziki-hondakinak kudeatzeko sistema integratuetarako baimen-proposamena, ontzikiak prebenitzeko enpresa-planak onartzea eta ontzikiak jaso, sailkatu eta birziklatzeari buruzko informazioa kudeatzea.

  10. Lurzoru kutsatuak kontrolatu eta ebaluatzea, lurzoru kutsatuak berreskuratu, babestu eta aurreikusteko neurriak zehaztu eta ezarriz.

  11. Ekoizpen prozesuetan ingurumen ondorioak aurreikusi, murriztu eta gutxitzeko teknikak aplikatzea sustatzea.

  12. Eta zuzenbidezko ordenamenduak egozten dizkion guztiak.

Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

  1. Euskal Herriko Ingurumeneko Esparru-Programa bultzatzea ingurumen-politikaren plangintza eta programazioa prestatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako erakunde publikoen ekimenekin batera aipatutako programa hori eratuko duena.

  2. Ingurumen gaiaren plangintza koordinatzea eta ingurumen arloko azterlanak egitea beste arloekiko lankidetzan.

  3. Ingurumenaren egoerari buruzko memoria prestatzea

  4. Euskal Herriko Ingurumen Batzordearen eta Euskal Herriko Ingurumenaren Aholku Batzordearen idazkari izatea eta horiei laguntza teknikoa ematea.

  5. Ingurumenari buruzko informazioa kudeatzea, ingurumenari buruzko datutegia osatuz.

  6. Araudia lantzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekiko koordinazioan.

  7. Zaintza, ikuskaritza eta kontrolerako lanak betetzea, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko ingurumenari buruzko legezko xedapenek ezarritako eremuaren barruan, eta betiere, Uren Zuzendaritzari bere esparruan aitortu zaizkion eskumenak kaltetu gabe.

  8. Atmosferaren ingurumen-kalitatea ebaluatu eta kontrolatzea.

  9. Hiriko ingurumenaren jasangarritasuna sustatzea XXI Agenda bultzatuz.

  10. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruko I+G jarduerak sustatzea.

  11. Eta zuzenbidezko ordenamenduak egozten dizkion guztiak.

Uren Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

  1. Erabat Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden arroetako uren plangintza eta haren jarraipena eta berrazterketa burutzea, Uren abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen 13.3, 38.4 eta 39.2 artikuluetan ezarritako irizpideei jarraikiz, eta hainbat erkidego hartzen dituzten arroetako uren plangintzan parte hartzea.

  2. Zuzendaritzaren jardueren eremuko obra eta instalazioen plangintza eta programazioa burutzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean.

  3. Uraren administrazio publikoa antolatzeko era proposatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko urak eta obra hidraulikoak arautzeko xedapenen aurreproiektuak taxutzea.

  4. Jabari publiko hidraulikoen gaineko legezko zortasunak, emakidak eta baimenak eman, aldatu eta iraungitzeari buruzko erabakiak hartzea; erkidegoaren barruko arroetako zortasuna duten eremuen eta ibaietako polizi aldeen gaineko baimenei buruzko erabakiak hartzea; bai eta euskal itsasertzari dagozkion uretan industri hondakin kutsatzaileak isurtzeko baimenak ematea ere.

  5. Erkidegoaren barruko arroetan isurketak egiteko baimenak eman, aldi baterako eten, aldatu eta iraungitzeari buruzko erabakiak hartzea.

  6. Erkidegoaren barruko arroetako ur baliabideak Uren Legearen 41., 53., 54. artikuluetan arauturako babes araubide berezien menpe jartzea, bai eta Uren Legean eta hura garatzeko xedapenetan aurreikusitako bestelako araubideen menpe ere, baldin eta Jaurlaritzaren Kontseiluari ez badagokio.

  7. Uren Erregistroa, ur pribatuen katalogoa eta hondakin-uren isurketen errolda eramatea.

  8. Erabiltzaileen Elkarteen estatutuak eta ordenantzak eta uren legerian horien inguruan emandako gainontzeko eskumenak onestea.

  9. Halakorik izanez gero, uren, ustiaketen eta bestelako obra hidraulikoengatiko tasa eta kanonetan sartzen diren osagaien ordaina zenbatekoa izango den proposatzea.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpideko azpiegitura hidraulikoko obrak egiteko proiektuak onartu eta burutzea, ubideak eta ureztaketakoak barne direla; haiek zaindu eta, hala badagokio, ustiatzea, eta obra eta instalazio hidraulikoekin zerikusia duten teknologiak aztertu, ikertu eta egunean jartzea.

  11. Zuzendaritzak gauzatuko dituen lanei buruzko proiektu teknikoak gainbegiratzea.

  12. Urak eta obra hidraulikoak direla eta, toki erakundeei, entitate eta partikularrei laguntzak nola eman proposatzea.

  1. Uren legeria bete dadin beste administrazioekin eta gainontzeko pertsona publiko nahiz pribatuekin behar diren hitzarmen eta lankidetza bideak proposatu eta burutzea

  2. Itsas-lehorreko jabari publikoko babes-zorpeko aldea erabili eta bertan jarduerak burutzeko administrazio-baimenak, nahiz itsasertza babesteko behar diren gainerako baimenak kudeatzea eta horien gaineko txostenak egitea.

  1. Uren gaineko eta kostaldeei buruzko legeria ez betetzeagatik zigor-espedienteak izapidetzea.

  2. Uren kalitatearen analisia eta kontrola burutzea, ur-baliabide eta ustiapenen plangintza eta kudeaketarako eskumenak erabiltzeko beharrezkoa dena; plangintza hidrologikoa betez, uren kalitatea hobetzeko helburu eta programak proposatu eta haien jarraipena egitea, ukitutako gainontzeko sailekiko elkarlanean.

  3. Aforoak eta hidrologia azterlanak egitea, eta uhaldien gaineko informazioa jasotzea; jabari publiko hidraulikoa eta uren kalitatea babesteari dagokionez uraren administrazioak dituen aginpideak erabiltzea.

  4. Estatuko antolaketa hidraulikoan eta ur gaietako koordinazio organoetan parte hartzea.

  5. Oro har, 1994ko maiatzaren 31ko Hitzarmenak agindutako egitekoak burutzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpideko arroetako ur baliabide eta ustiaketen araubidearen ondorio diren gainontzeko eskumenak erabiltzea, eta haiek zaindu ahal izateko behar diren ekintzak proposatu eta gauzatzea, ukituriko gainontzeko sailekiko elkarlanean.

  6. Zuzendaritzari zuzenean dagozkion gaiei buruzko irizpenak eta txostenak egitea.

  1. ¿ Egiteko nagusiak.

    Hierarkikoki, sailburuaren zuzeneko agintzapean eta, eginkizunei dagokienez, zuzendari bakoitzaren agintzapean, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren Lurralde Bulegoetako buruek ondorengo eginkizun hauek dituzte egotzita, nork bere lurralde historikoaren eremuan:

    1. Legeak eta xedapenak betetzearen ardura izatea, Sailari egotzitako eskumenei dagokienez.

    2. Lurralde Bulegoetako zerbitzu orokorrak administratzea.

    3. Bulegoa osatzen duten dependentzia eta organoetako jarduerak koordinatzea.

    4. Indarrean dauden gainerako xedapenek egozten dizkieten ahalmen, aginpide eta eginkizunak betetzea.

  2. ¿ Uren arloko berariazko egitekoak.

    1. Obra hidraulikoen proiektuak prestatzea.

    2. Kasuan kasuko lurraldeko obrak zuzentzea.

    3. Legezko zortasun eta jabari publiko hidraulikoei buruzko emakida eta baimenak, legezko zortasun eta ibaien zaintzako eremuetarako baimenak eta, ur kontinentaletara eta itsasertzera isurketak egiteko baimenak gaitzat dituzten espedienteak hasi, izapidetu eta haiei ebazpena emateko proposamena egitea.

    4. Emakidak eta baimenak hartu dituztenek kasuan kasuko agirietan jasotako baldintzak betetzen dituztela ikusi, zaindu eta kontrolatzea.

    5. Ibaiak zaindu eta, ur eta kostaldeen legeria betetzen ez bada, hala salatzea.

  3. ¿ Uren jarduera-eremuko eskumenei dagokienez, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren Lurralde Bulegoen eremua honakoa izango da:

    1. Araban, Ebroren eta ura Ebro ibaian isurtzen duten ibaien arro hidrografikoek hartutako lurraldea dagokio.

    2. Bizkaian, Kalera ibaitik hasi eta Artibairaino, biak barne direla, ura Bizkaiko itsasora isurtzen duten ibaien arro hidrografikoek hartutako lurraldea.

    3. Gipuzkoan, Deba ibaitik hasi eta Bidasoaraino, biak barne direla, ura Bizkaiko itsasora isurtzen duten ibaien arro hidrografikoek hartutako lurraldea.

  1. Sailburuari egotzitako eskumen eta egitekoak sailburuordeek beteko dituzte, dekretu honetan azaltzen diren hurrenkeraren arabera, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren kalterik gabe.

  2. Sailburuordeei egotzitako eskumen eta eginkizunak beraien menpeko zuzendariek beteko dituzte, dekretu honetan agertzen diren hurrenkeraren arabera.

  3. Zuzendariei egotzitako eskumen eta egitekoak dagozkien sailburuordeek beteko dituzte.

  4. Zerbitzu zuzendariaren eta lurralde bulegoetako buruen ordezkoak sailburuak kasuan kasurako erabakitzen duenaren arabera beteko da.