Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

306/2001 DEKRETUA, azaroaren 20koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa ezartzen duena (hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 2318
  • Xedapen-zk.: 306
  • Xedapen-data: 2001/11/20
  • Argitaratze-data: 2002/04/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 20ko 306/2001 Dekretua 2001eko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (230 zenbakia), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

  • Dekretuaren 10.b) artikuluan, 21386. orrialdean, honakoa dioenean:

    “Lurraldea antolatzeko instrumentuei buruzko txostenak prestatzea Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen eremuaren barruan...”

    honakoa esan behar du:

    “Lurralde eta hiri antolaketarako instrumentuei buruzko txostenak prestatzea Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen eremuaren barruan,....”

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.