Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

268/2001 DEKRETUA, azaroaren 6koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 6311
  • Xedapen-zk.: 268
  • Xedapen-data: 2001/11/06
  • Argitaratze-data: 2001/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, Osasun Sailaren egitura ezarri du, eta bere esku utzi ditu hurrengo arlo hauek:

  1. Osasun-plangintza eta antolamendua.

  2. Osasun publikoa eta elikagaien higienea.

  3. Zaintza epidemiologikoa.

  4. Antolamendu farmazeutikoa.

  5. Sailari loturiko edo haren menpeko organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta elkarte publikoak zuzentzea, lege eta erregelamenduekin bat etorriz.

  6. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

    Dekretu honetan Osasun Sailaren egitura zehazten da, aipaturiko aurrekariarekin bat, eta legegintzaldi honetan Jaurlaritza osatzeko egin den Koalizio-ituneko osasun-arloko programa-atalei jarraiki.

    Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak Euskadiko Sistema Sanitariorako ezarri zituen antolabideak nahi dira sendotu sailaren egitura berriarekin; hartara, joan den legegintzaldian hasitako jarduera politikoarekin jarraituko da, Legearen bidez Jaurlaritzako Osasun Sailaren esku geratu ziren eginkizunak garatuz eta Osasun Sistemari dagozkion zuzendaritza, plangintza eta programazioaren eginkizunak hobetuz.

    Eginkizun horien artean bi nabaritzen dira: bata, Euskadiko Osasun Planaren garapen eta kudeaketarekin lotutakoa eta, bestea, planarekin eta aseguramendu-ahalmenarekin erlazionatutako prestazio sanitarioak ebaluatzeko behar diren azterlanekin lotutakoa.

    Joan den legegintzaldian lan garrantzitsuari ekin zitzaion, zeren sailaren egiturak sendotu egin baitziren plangintza eta programazio ekonomikoaren arloan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak ezarritako helburuak betetzeko. Oraingoan, berriz, lortutako lorpenak gogortzeari ekingo zaio, baita Koordinazio Sanitarioa eta kanpoko erakundeekin Osasun Sailak dituen erlazioak hobetzeari ere. Hori guztia errotzeko, Garapen eta Lankidetza Sanitarioko Sailburuordetza eratuko da eta bere menpean geldituko dira Ikerlan eta Garapen Sanitarioko Zuzendaritza, Laguntza Kabineteko Zuzendaritza eta Araubide Juridikoko Zuzendaritza. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza, bere aldetik eta dekretuak aurreikusten duenez, sailburuaren menpe geldituko da.

    Osasun Sailburuordetza berriak biltzen dituen arloak dira, izan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen aurreikuspen programatikoak betetzearekin zuzen erlazionatutako saileko arloak. Osasun Sailburuordetzak ondoko arloak bilduko ditu: Osasun Finantziazio eta Kontratazioko arloa, Osasun Plangintza eta Antolamendukoa, Osasun Publikokoa eta Farmaziakoa, arlo guztiok zuzendaritza-maila organikoa dutela. Farmaziako arloan arrazionaltasun administratiboko ahalegin handia egin da, eraginkortasuneko eta ekonomia administratiboko helburu nabarmena lortzeko, zeren antolaketa-unitate berean batu baitira lehen bananduta zeuden baina adierazle komuna duten arloak, hots, prestazio farmazeutiko eta ortoprotesikoaren kudeaketari dagozkionak eta Farmazia-antolamenduari dagozkionak.

    Lurralde zuzendaritzek berdin jarraitzen dute, osasun barrutietan Osasun Sailak dituen organo periferiko gisa; euren egitura hierarkikoari dagokionez, Osasun Sailburuordetzapean gelditzen dira.

    Ondorioz, Osasun sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko azaroaren 6ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Osasun Sailari dagozkio osasun-politikari buruzko Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak proposatzea eta betearaztea, uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren 12. artikuluarekin bat etorriz. Lehendakariaren dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioko sailak eratu, ezabatu eta aldatzeari buruzkoa da, eta sail horien eginkizunak eta jarduteko arloak ere zehazten ditu.

Aurreko artikuluan aipatutako eskumenak baliatu ahal izateko, Osasun Sailak ondoko antolamendu orokorra eratu du:

  1. Organo nagusiak:

    1. ¿ Osasun sailburua.

    2. ¿ Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

    1. ¿ Garapen eta Lankidetza Sanitarioko Sailburuordetza.

    1. ¿ Araubide Juridikoko Zuzendaritza.

    2. ¿ Ikerlan eta Garapen Sanitarioko Zuzendaritza.

    3. ¿ Laguntza Kabineteko Zuzendaritza.

    1. ¿ Osasun Sailburuordetza.

    1. ¿ Osasun Publikoko Zuzendaritza.

    2. ¿ Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritza.

    3. ¿ Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritza.

    4. ¿ Farmaziako Zuzendaritza.

  2. Lurralde organoak.

    Osasun Sailak osasun barruti bakoitzean dituen lurralde zuzendaritzak.

  3. Kide anitzeko organoak:

    1. ¿ Euskadiko Sanitate Kontseilua eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Osasun Barrutietako Kontseiluak, ekainaren 22ko 260/1999 Dekretuak sortuak.

    2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Elikaduraren Higiene eta Segurtasun Kontseilua, maiatzaren 2ko 79/2001 Dekretuak sortua.

    3. ¿ Osasun Publizitatea Kontrolatzeko Batzordea, osasun-publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuak, osasun-publizitatea arautzen duenak, dionaren arabera sortua.

    4. ¿ Urgentziako Osasun Garraioen Sarea Aztertu eta Arrazoibideratzeko Batzordea, uztailaren 11ko 173/1983 Dekretuak sortua.

    5. ¿ Osasun Saileko Aholku Batzordeak. Batzordeok sortu ziren bai araudi erregulatzailearen arabera eta baita abuztuaren 3ko 240/1993 Dekretuan, hots, Osasun Saileko Aholku Batzordeen Araubideari buruzkoan, aurreikusitako araubidearen arabera ere. Hona hemen batzordeok:

    1. ¿Minbiziaren Aholku Batzordeak.

    2. ¿Gaixotasun Kardiobaskularren Aholku Batzordeak.

    3. ¿Sortzetiko Anomalien eta Gaixotasun perinatalen Aholku Batzordeak.

    4. ¿ Diabetearen Aholku Batzordeak.

    5. ¿ Aho-hortzen Osasunaren Aholku Batzordeak.

    6. ¿ Opiazeo Tratamenduen Aholku Batzordea.

    7. ¿ Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordea.

    1. ¿ C.M.B.D. ezartzeko Jarraipen-Batzordea, azaroaren 3ko 303/1992 Dekretuaren arabera sortutakoa. Dekretu horretan ospitaleetako altaren gutxienezko xehetasunak arautzen dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ospitaleetako Alten Erregistroa eratzen da.

    2. ¿ Laguntza Etikoko Batzordeak Kreditatzeko Batzordea, Laguntza Etikoko Batzordeak Eratu eta Kreditatzeari buruzko otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuak sortua.

    3. ¿ Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordea, martxoaren 17ko 45/1998 Dekretuak sortua. Dekretu horrek, Ospitaleetako Larrialdi Zerbitzuetako Jarduera Klinikoen Erregistroko dokumentuen eta Ospitaleetako Historia Klinikoen edukia ezartzen du, eta dokumentu eta Historia Kliniko horien balorazioa, kontserbazioa eta garbiketa arautzen ditu.

  4. Administrazio Instituzionala.

    Osakidetza ente publikoa, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak sortua, Osasun Sailari atxikita dago.

  1. ¿ Osasun sailburuari dagokio erabiltzea bai ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzaren Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak eta baita indarrean dagoen legeriak dekretu honen 1. artikuluan zehazturiko esparruan ematen dizkion eskumenak ere.

  2. ¿ Saileko organo gorena denez, berari dagokio saileko organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.

  3. ¿ Sailburuari ondokook ere badagozkio:

    1. Izendapen libreko postuen hornidura, deialdi publikoa egin ondoren, baita aldi baterako langileak izendatzea ere.

    2. Saileko organoen arteko eskumen-gatazkak ebaztea eta beste sail eta organismoekiko eskumen-gaiak planteatzea.

    3. Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak ebaztea.

    4. Osakidetza Ente Publikoak kudeatuko duen eta Vitoria-Gasteizko Erizaintza Eskolak garatuko duen jardueraren plangintzako, antolamenduko eta ebaluazioko goi-ahalmenak erabiltzea, administrazio-tutoregoaren agerpide gisa.

Osasun sailburua kontseiluburu aritzen dela, eta haren zuzendaritza nagusipean, Zuzendaritzako Kontseilua eratuko da, hurrengo arloetan laguntza emateko: plangintza orokorra egitean, eta osasun-politikak zein horien inguruko egintza publiko sanitarioak eskatzen dituzten jarduketen jarraipena egiterakoan. Kontseilu honen kideak hauek izango dira: Garapen eta Lankidetza Sanitarioko sailburuordea, Osasun sailburuordea, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia eta Osasun sailburuak zehaztuko dituen pertsona guztiak.

Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritzari dagokio, hierarkikoki saileko sailburuaren menpe, ondoko eskumenak erabiltzea:

  1. Sailari dagokion kudeaketa ekonomiko eta aurrekontuzko jarduera egitea.

  2. Sailari atxikitako pertsonala administratu eta kudeatzea, horretarako Euskal Funtzio Publikoaren Legeak, bere 10. artikuluan, zehazten dituen eskumenak erabiliz.

  3. Sailak egindako pertsonal-aurreikusmenak ebaluatzea eta saileko plantillak eta lanpostuen zerrenda egiteko proposamenak betetzea.

  4. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP) izenekoaren elkarlanean, pertsonalaren prestakuntzako eta hobekuntzako planak eta programak bultzatzea.

  5. Organo eskudunek pertsonalari buruz lortutako akordioen eta hartutako ebazpenen berri behar den moduan ematea saileko zerbitzuei, eta akordio eta ebazpen horiek betetzen diren ala ez zaintzea.

  6. Proposamenak prestatzea saileko zerbitzuen barne-antolamenduari, arrazionaltasunari eta informatizazioari buruz eta bertako lan sistemei eta metodoei buruz, saileko gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunekin koordinatuta.

  7. Sistema informatikoei buruz Osasun Sailari dagokion kudeaketa administratiboa zuzendu eta koordinatzea, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekin egin behar diren hitzarmenak sartuta.

  8. Lanpostuen banapen fisiko eta hornidurarekin eta erreforma-lanekin erlazionatutako saileko unitateen jarduerak zuzentzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari gai horretan esleitutako eskumenen kaltetan joan barik. Saileko bulegoen barne-erregimena eta baita ere sailari atxikitako ondarearen eta ondare horren horniduraren administrazio eta kontserbazioa atenditzea eta zaintzea.

  9. Erregistro Nagusia, Artxiboa, Liburutegia eta saileko gainerako dokumentazio-zentroak antolatu eta zuzentzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunei dagozkien eskumenen kaltetan joan gabe.

  10. Euskal Herriko Ogasun Nagusiari, Antolamenduari edo Informatikari dagozkien gaiekin erlazionatutako eskumenak kudeatzea, baldin eta komunak badira, sail guztietarako direlako.

  11. Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaien igorpena izapidetzea.

  12. Administrazioaren erreforma eta eraberritzeko arloan organo eskudunak emandako iniziatibak eta jarraibideak garatzeko eta gauzatzeko behar den euskarria bermatzea, sailaren jardute-eremuaren barruan.

  1. Saileko kontratazio-organo ohikoa izatea, saileko beste organoei gai horretan espezifikoki ematen zaizkien ahalmenen kaltetan joan barik.

  2. Saileko gastuei baimena ematea, indarrean dagoen legediak ezarritakoaren arabera, 18.000 eurora heldu arte. Kantitate horretatik aurrera, gastuaren aurre-onarpena Osasun sailburuak eman behar du.

    Kontratazio-arloko idatz-zati hau ez da aplikatuko, saileko beste organo batzuek eskumena dutenean.

  1. Osasun Saileko Lan segurtasun eta osasuneko Unitatea sortu, zuzendu eta koordinatzea, 78/2000 Dekretuak araututakoaren arabera.

  2. Aurreko idatz-zatietan aipatutakoekin zerikusia dutela, emango zaizkion beste eginkizun guztiak.

  1. ¿ Garapen eta Lankidetza Sanitarioko Sailburuordetzak ondoko jardute-arloak zuzendu eta koordinatuko ditu:

    1. Garapen eta lankidetza sanitarioa.

    2. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoarekiko erakunde-harremanak.

    3. Kalitate eta atentzio soziosanitarioko politikak betetzea.

    4. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea garatzea.

    5. Profesio sanitarioak garatzea.

    6. Laguntza teknikoa eta aholkularitza sanitarioa.

    7. Eusko Legebiltzarrarekiko eta beste erakunde batzuekiko harremanak.

    8. Osasuneko lurraldeen arteko Kontseiluarekiko harremanak.

    9. Giza-komunikabideekiko harremanak eta saileko kanpo-harremanak.

    10. Europako Batasuneko osasun-politikak.

    11. Azterlan eta txosten juridikoen aholkularitza eta emisioa.

  2. ¿ Garapen eta Lankidetza Sanitarioko Sailburuordetzari dagokio ondoko eginkizunak betetzea, eskumena duen arloetan:

    1. Sailaren ordezkapena izatea, erakundeen arteko harremanetan eta sailen arteko koordinazio-organoetan, beste organismoei, euren eskumen-esparruagatik, emango zaizkien organoen arteko harreman espezifikoen kaltetan joan barik, eta sailburuak erakunde-mailan ordezkatzeko duen goi-eginkizuna kontuan hartuta.

    2. Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzen jarduketa-planak ezartzea, euren kudeaketa gainbegiratzea eta behar diren zerbitzuko instrukzio eta aginduak ematea.

    3. Xedapen-proiektuen proposamena egitea, ezarritako ekintza-politikarekin bat etorrita.

    4. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.

    5. Bestelako eginkizunak: indarrean dagoen ordenamenduak emango dizkionak, Jaurlaritzako sailburuorde guztientzat komunak direnak, izaera orokor gisa datozelako, eta sailburuak berariaz haren esku utziko dituenak.

  3. ¿ Garapen eta Lankidetza Sanitarioko Sailburuordetzapean hierarkikoki ondoko hauek daude: Araubide Juridikoko Zuzendaritza, Ikerlan eta Garapen Sanitarioko Zuzendaritza eta Laguntza Kabineteko Zuzendaritza.

  1. ¿ Araubide Juridikoko Zuzendaritzari ondoko eskumenak erabiltzea dagokio:

    1. Jaurlaritzako Kontseiluaren gain jarri behar diren gaiak koordinatu, informatu eta izapidetzea, bai eta argitaratu behar diren xedapen eta administrazio-egintzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan sartzea.

    2. Osasun Sailari eta bere menpe edo atxikita dauden erakundeei ukitzen dituzten gaietan, lege-aurreproiektuen eta xedapen orokorren elaborazioa eta izapidea zuzendu, bultzatu eta koordinatzea.

    3. Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak koordinatu eta bideratzea, Lehendakariordetzako organo eskudunaren bitartez.

    4. Sailean eragina duten gaietan koordinazio juridikoa eta legeriaren garapena bultzatzea; hartara, egokitzat jotako legeriari, jurisprudentziari eta doktrinari buruzko azterlanak sustatuko dira.

    5. Administrazioko izapideak eskatzen dituen zuzenbidezko txostenak ematea eta, aholkuak eta irizpenak emanez, zera egiten laguntzea, saileko organoek eta, kasu denean, sailari atxikita edo bere menpean dauden erakundeek gauzatzen dituzten egintzen prozedura-egokitzapena eta oinarritze juridikoa egiten laguntzea.

    6. Ebazpen-proposamenak izapidetu, informatu eta aurkeztea, saileko organoen ebazpenen aurka formulatuko diren errekurtsoei dagokienez.

    7. Ebazpen-proposamenak informatzea, kasu denean, bide judizialera jo aurreko erreklamazioei dagokienez, Farmaziako Zuzendaritzak eta Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritzak ebatzi behar dituzten gaietan.

    8. Sailean eta atxikita edo menpean dauzkan erakundeetan eragina duten prozedura judizialen jarraipena egitea eta, behar diren habilitazioen bidez, lankidetzan aritzea haien ordezkaritzan eta auzibidezko nahiz auzibidetik kanpoko defentsan.

    9. Sailaren jardueragatik gertatzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak ireki eta izapidetzea.

    10. Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoaren kontsultak formalizatzea, apirilaren 13ko 187/1999 Dekretuan ezarritako kasuetan.

  2. ¿ Artikulu honetan ematen diren eginkizunak behar den moduan bete ahal izateko, Araubide Juridikoko Zuzendaritzak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu juridikoak funtzionalki koordinatuko ditu.

Ikerlan eta Garapen Sanitarioko Zuzendaritzari ondoko eskumenak erabiltzea dagokio:

  1. Osasun sailburuari laguntzea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko Administrazio Kontseiluko lehendakari den aldetik dituen eginkizunetan, bai eta bileren aurretiko lan teknikoak prestatzea eta sailburuordetzako lanari laguntza teknikoa ematea.

  2. Euskadiko Sistema Sanitarioaren kalitateari eta hobekuntzari buruzko ikerlanak eta proposamenak egitea.

  3. Gizarte-zerbitzuetan erantzukizuna duten organismo eta erakundeekin lankidetza-hitzarmenak bultzatu eta proposatzea, atentzio soziosanitarioko politikak betetzeko.

  4. Azterlanak eta tresna berrien diseinurako ekintza-proposamenak egitea, Euskadiko Sistema Sanitariaori atxikitako baliabide sanitarioen kudeaketa hobetzeko.

  5. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileentzako euskalduntze eta hizkuntza-normalizazio planak eta programak, enteak berak bideratu beharrekoak, gainbegiratzea.

  6. Tutorego orokorra gauzatzea, zerbitzu sanitarioen erabiltzaileek euren eskubideak erabili eta euren obligazioak bete ditzaten.

  7. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen garapena sustatu eta bultzatzea, Osakidetza Ente Publikoko organo eskudunekin baita Osasun Sailarekin ere koordinaturik, gaiaren arabera.

  8. Profesio sanitarioak hobetzeko eta garatzeko diren ikerlanak eta proposamenak egitea.

Laguntza Kabineteko Zuzendaritzari ondoko eskumenak erabiltzea dagokio:

  1. Sailburuari laguntzea Osasun Sailari atxikitako eskumenak betetzen.

  2. Estrategia sanitarioak proposatu eta diseinatzea, ezarritako lehentasunen arabera.

  3. Eusko Legebiltzarrarekiko eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko sailaren harremanak koordinatu eta bideratzea, Lehendakariordetzako organo eskudunaren bitartez.

  4. Europako Batasuneko Erakundeekiko sailaren harremanak koordinatu eta bideratzea, Jaurlaritzako Lehendakaritzako organo eskudunaren bitartez.

  5. Osasun Sistema Nazionalaren Osasuneko Lurraldeen arteko Kontseiluarekiko sailaren harremanak koordinatu eta bideratzea.

  6. Gizarte-komunikabideekiko sailaren harremanak, irudi-lanak eta kanpo-harremanak zuzentzea.

  7. Sailaren ekintza publikoak eta ofizialak antolatzea.

  8. Sailaren argitarapen eta publizitate jarduera zuzendu eta koordinatzea.

  1. ¿ Osasun Sailburuordetzak, hierarkikoki saileko sailburuaren menpe, ondoko jarduteko arloak zuzendu eta koordinatuko ditu:

    1. Zainketa sanitarioa eta osasun publikoa.

    2. Zentroak eta zerbitzu sanitarioak antolatzea.

    3. Irakaskuntza, ikerkuntza eta ebaluazio sanitarioa.

    4. Euskadiko Osasun Plana zuzendu, koordinatu eta betearaztea.

    5. Antolamendu farmazeutikoa.

    6. Prestazio sanitarioak.

    7. Zerbitzu sanitarioen kontratazioa eta aseguramendua

  2. ¿ Osasun Sailburuordetzari dagokio ondoko eginkizunak betetzea, eskumena duen arloetan:

    1. Sailaren ordezkapena izatea, erakundeen arteko harremanetan eta sailen arteko koordinazio-organoetan, beste organismoei, euren eskumen-esparruagatik, emango zaizkien organoen arteko harreman espezifikoen kaltetan joan barik, eta sailburuak erakunde-mailan ordezkatzeko duen goi-eginkizuna kontuan hartuta.

    2. Sailburuordetzari esleitutako arloetan, berari atxikitako zuzendaritzen eta lurralde zuzendaritzen jarduketa-planak ezartzea, euren kudeaketa gainbegiratzea eta behar diren zerbitzuko instrukzio eta aginduak ematea.

    3. Xedapen-proiektuen proposamena egitea, ezarritako ekintza-politikarekin bat etorrita.

    4. Osasun-politikak garatzea, sistema sanitarioaren plangintza estrategikoa ezarriz, eta Euskadiko Osasun Planarekin zerikusia duten jarduketak, antolamendu tekniko eta profesionala eta sistema sanitarioaren ebaluazioa koordinatuz.

    5. Lankidetza eta kooperazioko hitzarmenak izenpetzea erakunde, korporazio eta organismoekin.

    6. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Erakunde Nagusiarekin programa-kontratua izenpetzea.

    7. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Zerbitzu Sanitarioko Erakundeekin programa-kontratuak izenpetzea, beren jarduketa-esparrua Autonomia Erkidegoan kokatzen bada.

    8. Zerbitzu sanitarioen kontratazioa gauzatzea, kontratatutako prestazioak modu orokorrean osasun-barruti baterako baino gehiagorako direnean.

    9. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.

    10. Oso larritzat jotako arau-hauste sanitarioengatiko zigor-espedienteak ebaztea eta, kasu denean, sailburuari proposamen pertinentea igortzea, espedienteak ebazteko eskumena Gobernuko Kontseiluak duenetan. Era berean, zigortzeko ahalmena erabiliko du legeria sanitarioan aurreikusitako arau-hausteak gertatzen direnean, ahalmen hori beste organo batek ez badu.

    11. Larrialdi-espedienteak onartzea, hala jasotzen baita apirilaren 8ko 77/1997 Dekretuaren 10.2 artikuluan. Dekretu horretan Osasun Sailak zerbitzu sanitarioak ituntzeko oinarriak ezartzen dira.

    12. Bestelako eginkizunak: indarrean dagoen ordenamenduak emango dizkionak, Jaurlaritzako sailburuorde guztientzat komunak direnak, izaera orokor gisa datozelako, eta sailburuak espresuki haren esku utziko dituenak.

    1. Behar den laguntza teknikoa ematea, Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskolak egindako jarduerari buruz Osasun Sailari dagokion tutoregoa betetzeko.

  3. ¿ Osasun Sailburuordetzapean zuzen eta hierarkikoki ondoko hauek daude: Osasun Publikoko Zuzendaritza, Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritza, Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritza eta Farmaziako Zuzendaritza.

Osasun Publikoko Zuzendaritzari ondoko eskumenak erabiltzea dagokio:

  1. Osasun publikoa babesteko eta sustatzeko politikak garatu eta betetzea.

  2. Gaixotasunen zainketa, analisi epidemiologikoa eta prebentzioa gauzatzea.

  3. Agintaritza sanitarioa den aldetik, indarrean dagoen legerian aurreikusitako ahalmen administratiboak erabiltzea kontrol sanitariorako, arriskuen ebaluaziorako eta parte-hartze publikorako ondoko kasuetan: elikagaien higiene eta segurtasunean, uren kontsumo publikoan, ingurunearen osasun-egoeran eta osasun publikoarekin erlazionatutako gainerako jarduketetan.

  4. Baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, zuzendaritzaren jardun-arloetako gaietan, lurralde zuzendaritzei dagozkien eskumenei kalterik egin gabe.

  5. Jarduketa sanitarioak koordinatzea, elikagai-alertako egoerak edo antzerakoak gertatzen direnean.

  6. Osasun Sailaren lankidetza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriekin proposatzea, eskumena duten arloetan, laguntza tekniko-materiala koordinatzea eta baterako estrategiak diseinatzea.

  7. Osasun publikoko laborategietako sarea koordinatu, programatu eta zuzentzea.

  8. Osasun publikoari buruzko zigor-espedienteak ebaztea, arau-hausteak arinak eta larriak direnean.

  9. Establezimenduak ixteko edo etenarazteko zigorrik ez duten neurri ablatorioak hartzea, zuzendaritzako arloetan.

  1. ¿ Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzari ondoko eskumenak erabiltzea dagokio:

    1. Antolamendu teknikoarekin, erregistroarekin, zerbitzu-katalogazioarekin, zentro eta establezimendu publiko zein pribatuekin erlazionatutako administrazio-jarduketak garatzea.

    2. Administrazio Sanitarioari dagokion antolamendu tekniko eta profesionaleko jarduera garatzea, aseguru libreko erakunde, mutua, erakunde laguntzaile, lan-arriskuen prebentzio-zerbitzu eta beste zentro sanitario batzuen aldetiko zerbitzu-prestazioari buruz.

    3. Irakaskuntza eta prestakuntza sanitarioa sustatzea.

    4. Egiaztatze tekniko eta profesionaleko jarduera gauzatzea.

    5. Publizitate sanitarioa kontrolatzea.

    6. Ikerketa sanitarioa sustatu eta planifikatzea.

    7. Prozesu eta teknologia sanitarioen ebaluazioarekin eta auditoriarekin erlazionatutako administrazio-jarduketak garatzea.

    8. Baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, zuzendaritzaren jardun-arloetako gaietan.

    9. Prestazio sanitarioen zorroari buruzko eta biztanleriaren osasun-beharrizanak atenditzeko behar diren baliabideei buruzko jarraibideak eta irizpide estrategikoak proposatzea.

    10. Asistentzia-planak proposatzea, baita bide estrategikoak eta sanitate-irizpide orokorrak ere zerbitzu sanitarioak kontratatzeko.

    11. Lehentasuneko erantzukizuna gauzatzea Euskadiko Osasun Plana osatzen duten osasun-helburuak proposatzerakoan, baita kontrol sanitarioko adierazleak proposatzea eta betetze-mailei buruzko ebaluazio-txostenak egitea.

    12. Zentro sanitario eta publizitate sanitarioari buruzko zigor-prozedurak ebaztea, arau-hausteak arinak eta larriak direnean.

    1. Establezimenduak ixteko edo etenarazteko zigorrik ez duten neurri ablatorioak hartzea, zuzendaritzako arloetan.

      1. ¿ Saileko Estatistika Organo Espezifikoa, azaroaren 28ko 238/2000 Dekretuak araututakoa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzari atxikitzen zaio.

Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritzari ondoko eskumenak erabiltzea dagokio:

  1. Osasun Saileko eskumen-arloan, zerbitzu sanitarioen kontratazio publikoa zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea; horretarako, estrategiak taxutuko ditu, analisiak eta kudeaketa tresnak egin eta finkatu, eta kontzertazioa egiteko behar diren baldintza ekonomiko oinarrizkoak eta komunak proposatu.

  2. Autonomia Erkidegoko sanitate-aseguramendu publikoko erregistro nagusia eramatea, gaur eguneko "Osasun Txartel Indibidualaren erabiltzaileak" fitxategiaren bidez zein ordezkatuko duenaren bidez; Osasun Txartel Indibidualak (OTIk) eskatuko dituen arau teknikoak proposatzea; eta bide judizialera jo aurreko erreklamazioak ebaztea, indarrean dagoen sanitate-aseguramendu publikoko erregimeneko altei eta bajei buruz.

  3. Interpretazio eta aplikazio homogeneoko irizpideak jartzea, asistentzia sanitarioagatiko diru-itzuleraren gaietan; zuzendaritzari dagokio gai horretan formulatuko diren bide judizialera jo aurreko erreklamazio guztiak ebaztea, batez ere, 19.000 eurotik gorako eskabideak.

  4. Osasun-zerbitzuak eta horien prezio-politikak ituntzeko jarraibide estrategikoak eta irizpide orokorrak proposatzea.

  5. Orobat, irizpide orokor bereiziak proposatuko ditu programa-kontratuen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko zerbitzu sanitarioen antolakundeei helburuak eta aurrekontuetako baliabideak ezartzeko. Eta erosketa-plan orokorrak ezarriko ditu, hala behar duten prestazioetarako.

  6. Herritarrek prestazio sanitarioez baliatzea bermatzen duten mekanismoak jartzea.

Farmaziako Zuzendaritzari ondoko eskumenak erabiltzea dagokio:

  1. Jarduketa administratiboak garatzea ondokoekin erlazionatutakoak: atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbitzuen antolamenduarekin, albaitaritza-medikamentuak banandu eta dispentsatzeko establezimendu eta zerbitzuen antolamenduarekin, pentsu medikamentosoen fabrikazio eta banapenaren antolamenduarekin, eta albaitaritza-erabilerako autotxertoen elaborazioaren antolamenduarekin.

  2. Medikamentuen legeria gauzatzearekin zerikusia duten jarduketa administratiboak garatzea.

  3. Medikamentuen eta produktu sanitarioen erabilera arrazionala sustatzea.

  4. Medikamentuei buruz Informatzeko Euskal Zentroa (MIEZ) eta farmakozainketarekin zerikusia duten jarduketak zuzendu eta koordinatzea.

  5. Preskripzio farmazeutikoaren eraginkortasuna eta kalitatea sustatu eta bultzatzea hornitzaile sanitarioekin koordinaturik eta, batez ere, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoarekin.

  6. Prestazio ortoprotesikoen katalogoa eta prezioak proposatzea eta, kasu denean, prestazio horiei dagozkien bide judizialera jo aurreko erreklamazioak ebaztea.

  7. Ortopediako sektorearekiko lankidetza proposatu eta garatzea, prestazio ortoprotesikoaren burutzapena bermatzeko.

  8. Farmazia-bulegoekiko kontzertazioa proposatu eta garatzea, prestazio farmazeutikoen eta atentzio sanitarioaren gaietan.

  9. Antolamendu Farmazeutikoari buruzko zigor-prozedurak ebaztea, arau-hausteak arinak eta larriak direnean.

  10. Osasun sailburuari zera proposatzea, establezimenduak ixteko edo etenarazteko zigorrik ez duten neurri ablatorioak har ditzala, Antolamendu Farmazeutikoko arloetan, 11/1994 Legearen 44 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorrita.

  1. ¿ Osasun Saileko lurralde zuzendaritzak organo periferikoak dira. Lurralde zuzendaritza bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-barruti bat izango du jarduera-eremu.

  2. ¿ Osasuneko lurralde zuzendaritzetako titularrek zuzendari-maila organikoa izango dute, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. ¿ Lurralde zuzendaritzei dagokie, hierarkikoki Osasun Sailburuordetzapean daudela eta bakoitza bere osasun-barrutian, saileko gaien administrazio eta kudeaketa periferikoa. Batez ere hurrengo eskumen hauek izango dituzte:

    1. Osasun publikoa dela eta, sailak prestatzen dituen programak eta ekintzak gauzatzea. Hori aurrera eramateko, osasun-barruti bakoitzean indarrean dagoen lurralde antolamenduaren egitura hartuko da kontuan, eta beharrezkoak diren ekintzak egingo dira ikuskaritzari eta osasun-kontrolari dagokienez.

    2. Jarduteko baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, Elikagaien Sanitate Erregistro Orokorrean inskribatu beharrik gabeko jardun, industri eta establezimenduen kasuetan.

    3. Osasun publikoko gaietan, zentro sanitarioetan, antolamendu farmazeutiko eta publizitate sanitarioan gertatutako arau-hausteengatiko zigor-prozedurei hasiera ematea, prebentzioko edo kautelako neurriak hartuz, establezimenduak ixteko edo eteteko neurriak barne; eta zigor-prozedura guztiak izapidetu eta izapidetzea, administrazio-unitate berezi legez.

    4. Herritar ororentzat ziurtatzen diren osasun-prestazioen estaldurari eusteko egin behar diren egitekoak gauzatzea, hala nola:

      • Indarrean dagoen osasun-sistema publikoko altak eta baxak izapidetzea eta ebaztea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aseguramenduko erregistro nagusia eratzeko beharrezkoa den kudeaketa egitea.

      • Erabiltzaileek euren osasun-barrutian dituzten zerbitzu sanitarioen estalduraz, erabileraz eta sarbideaz behar diren azterlanak egitea; jendearen satisfazio-mailari buruzko informazioa baita zerbitzu sanitario publikoetan nahiz itunduetan jaso diren kexak eta erreklamazioak eskatu eta biltzea.

      • Asistentzia sanitarioagatik izandako diru-itzulerei buruzko espedienteak izapidetzea, eta 19.000 eurora arte eskatzen duten espedienteak ebaztea. Izapidetu eta ebatzi ere egingo dira prestazio ortoprotesikoari dagozkion espedienteak.

      • Aldez aurreko homologazioa egitea eta, kontrataziorako berebiziko organoa denez, osasun-zerbitzuak eskaintzeko itunak izapidetzea, izenpetzea, gorabeherak ebaztea, jarraipena egitea eta ebaluatzea zentro sanitario eta ospitale pribatuekin, bai eta bestelako erakunde eta antolakundeekin ere. Hori guztia kontratatutako prestazioak euren osasun-barrutira doazenean, sailean ezartzen diren jarraibide eta irizpideen arabera.

      • Programa-kontratuen itunak izapidetzea, izenpetzea, gorabeherak ebaztea, jarraipena egitea eta ebaluatzea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko zerbitzu sanitarioen antolakundeekin. Horretarako, sailean ezartzen diren norabide eta irizpideei jarraituko zaie.

      • Zerbitzu sanitarioen kontratazio-espedienteak izapidetu, jarraitu eta ebaluatzea, beren ebazpena Osasun Sailburuordetzari dagokionean eta organo horrek emango dituen instrukzioekin bat etorrita.

Dekretu honetan aipatzen diren organoetako titularrak gaixo badaude, postuan azaldu ez, edo postua bete gabe geratzen bada, honela egingo dira ordezkapenak:

  1. Garapen eta Lankidetza Sanitarioko Sailburuordetzako titularraren eta Osasun Sailburuordetzakoaren ordezkapena organo horietako zuzendariei dagokie, dekretu honen 2. artikuluan agertzen diren hurrenkeran; zuzendari horien ordezkapena, hurrenkeran aurrekoari. Hurrenkeran agertzen den lehenengo zuzendariaren ordezkapena Garapen eta Lankidetza Sanitarioko Sailburuordetzako titularrari dagokio, edo Osasun Sailburuordetzakoari.

  2. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritzako titularraren ordezkapena, Araubide Juridikoko zuzendariari dagokio.

  3. Lurralde zuzendari bakoitzaren ordezkapena bere zuzendariordeei dagokie, dekretu honetako bigarren xedapen gehiagarrian agertzen den hurrenkeraren arabera.

  4. Zuzendariordeen ordezkapena haietako bakoitzaren zuzendariari dagokio.

  1. ¿ Dekretu honetan aurreikusten den egitura lanpostuen zerrenden bidez garatu arte, dagokion zuzendaritzari arduraturiko eginkizunen zuzentze teknikoa eta administratiboa lortzearren, sailean hurrengo zuzendariordetza hauek daude:

    Osasun Plangintza eta Ebaluazioko Zuzendaritzan:

    • Osasun Plana

      Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritzan:

    • Koordinazio ekonomikoa.

      Lurralde zuzendaritzetan:

    • Osasun Publikoa.

    • Aseguramendu eta Kontratazioa.

      Ondorioz, desagertu egiten dira otsailaren 2ko 65/1999 Dekretuko bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen diren ondoko hauek: Farmaziako Zuzendariordetza eta Osasun Planerako Lurralde Unitateak izeneko hiru zuzendariordetzak.

  2. ¿ Osasun Publikoko Zuzendariordetzek eta Aseguramendu eta Kontrataziokoek, batetik, dagokion osasuneko lurralde zuzendaritzaren mendekotasun organikoa dute, eta, bestetik, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren eta Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritzaren mendekotasun funtzionala, hurrenez hurren; mendekotasun funtzional hori lurralde zuzendaritzarekin konpartituko da.

Bakarra.¿ Amaitu gabeko espedienteak.

Dekretu hau indarrean jartzeko garaian bideratzen ari diren espedienteak dekretuaren arabera eskumena duten organoek erabakiko dituzte.

Dekretu hau indarrean jartzen denean, indarrik gabe geldituko da otsailaren 2ko 65/1999 Dekretua, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Osasun sailburuari ahalmena ematen zaio, dekretu honen garapenerako behar diren beste xedapen eman ditzan.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen , 2001eko azaroaren 6an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLAN IRIBAR.