Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

7/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 4093
  • Xedapen-zk.: 7
  • Xedapen-data: 2001/07/16
  • Argitaratze-data: 2001/07/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8.c) artikuluan, honako ahalmen hau egozten zaio Lehendakariari: "Jaurlaritza-sailak sortzea edo ezabatzea dakarten Dekretuak ematea, herri-xahupideak gehitzea ekarri ez dezatenaren baldintzapean, eta bai Sailen aginte-eremuen banaketaren ezein aldaketa ere".

Arestian Lehendakari jaunak Legebiltzarrean azaldu zuen Gobernu-Programa modu eraginkorrean burutu beharrak bidezko egiten du Administrazioko sailen egitura eta sailek izan dituzten eskumenak egokitzea; orain arte izan dituztenak, izan ere, urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuan ezarritakoak izan baitira. Jaurlaritzaren eginkizun politiko administratiboak bere horretan jarraitu dezaten nahi da, ezelango etenik gabe. Orain arte Administrazioak izan duen eraketa eta dekretu honen bidez sortzen dena moldatu nahi dira.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8.c) artikuluak egozten dizkidan eskumenen arabera, hauxe

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egitura osatzen duten sailak eta beren egiteko eta jardun-arloak finkatzea da dekretu honen xedea.

Honako sail hauek izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak:

  1. Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

  3. Herrizaingo Saila.

  4. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

  5. Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Saila.

  6. Osasun Saila.

  7. Kultura Saila.

  8. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila.

  9. Garraio eta Herri Lan Saila.

  10. Nekazaritza eta Arrantza Saila.

Sailen lehentasun hurrenkera aurreko artikuluan ezarritakoaren araberakoa izango da.

  1. ¿ Autonomia Estatutuak, Jaurlaritzaren Legeak eta beste lege-xedapen batzuk Lehendakariari ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organoen laguntza izango du Lehendakariak. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura eta egitekoak Dekretu-bidez zehaztuko dira. Jaurlaritzaren Lehendakaritzak honako eginkizun hauek izango ditu:

    1. Jaurlaritzaren bozeramailetza.

    2. Jaurlaritzaren informazio eta komunikazio politika komunikabideekiko.

    3. Gizarte eta erakunde harremanak.

    4. Europako Gaiak, Mugaren bi aldeen arteko Lankidetza eta Eskualdeen arteko Lankidetza, Euskal Gizataldeak eta Euskal Etxeak, eta Garapen Lankidetza.

    5. Euskadi kanpoan ordezkatu eta ezagutaraztea.

    6. Aukera berdintasuna genero arloan.

  2. ¿ Emakumearen Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Mujer administrazio mailako erakunde autonomoa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago.

  3. ¿ Jaurlaritzaren Lehendakaritza Sailtzat joko da aurrekontu ondorioetarako.

Lehendakariordeari aitor dakizkion eskumenak direnak direla, ondoren zehazten diren egiteko eta jardun-arloak dagozkio Jaurlaritzaren Lehendakariordetzari:

  1. Jaurlaritzaren Idazkaritza.

  2. Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste instituzioekiko harremanak eta komunikazioak.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioen arteko lankidetza, koordinazioa, plangintza bateratua eta artikulazioa bultzatzea eta garatzea.

  4. Autonomiaren garapenerako politika eta, xede horretarako, sailen jarduerak koordinatzea.

  5. Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa.

  6. Legezkotasunaren barne kontroleko eta aholkularitza juridiko orokorreko egitekoak gauzatzea.

  7. Eusko Jaurlaritza eta bere organoak auzietan ordezkatu eta defendatzea.

  8. Administrazioa modernizatzeko prozesua koordinatu, zuzendu eta sustatu, eta bai administrazio eta gobernu elektronikoak ere.

  9. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

  10. Euskal Herriko Zuzenbide Zibil Foral eta berezi kontserbatu, aldatu eta garatzea.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8. eta 16. artikuluetan Lehendakariari eta Jaurlaritzari egozten zaizkien eskumenez gain eta lehendakariordeari gaineratzen zaizkion eskumenez gain, 2. artikuluan aipatzen diren sailek, hurrengo artikuluetan zehazten diren egitekoak burutuko dituzte euren titularren ardurapean eta dagozkien jardun-arloetan.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak zuzendu, landu, kudeaketa orokorra egin, eta bai jarraipena eta arta eramatea ere. Horietaz gain, aurrrekontuei buruzko programazioa.

    2. Barneko ekonomi kontrola, kontabilitatea eta erantzukizun kontableak.

    3. Finantza politika eta finantza erakundeekiko harremanak.

    4. Diruzaintza, zorrak egitea eta bermeak ematea.

    5. Aseguruen bitartekaritza-jarduera baimentzea eta kontrolatzea.

    6. Gizarte prebisiorako erakundeak, alor honetan Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Sailak dituen eskumenekin batera.

    7. Ondarea eta kontratazioa.

    8. Ekonomi Ituna, Estatuarentzako kupoak eta lurralde historikoen ekarpenak.

    9. Eskualdaketaren gai diren eskumen eta zerbitzuen balorazioa; eta Estatuarekiko finantza-fluxuak finkatzea, Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez.

    10. Zergen administrazioa eta erreklamazio ekonomiko administratiboak.

    11. Ekonomiaren plangintza.

    12. Herrialdeetako politika.

    1. Azterlan eta metodo ekonomikoak. Ekonomiaren koiuntura eta aurreikuspena.

    2. Estatistika.

    1. Funtzio publikoa, administrazio antolamendua eta langileen araubidea, hots, juridikoa eta ordainketari buruzkoa.

    2. Toki Administrazioaren arloan legeek eta araudiek Jaurlaritzari egozten dizkioten egitekoak burutzea.

    3. Hainbat sailetarako diren zerbitzuak eta jarduera editoriala.

    4. Informazio sistemak eta telekomunikazio korporatiboak.

    5. Euskal herri-administrazioen antolaketaren eta prozeduraren erregimena.

    6. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    7. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE) eta Euskal Estatistika Erakundea (EEE) administrazio mailako erakunde autonomoak eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, S.A. (EJIE) baltzu publikoa sail honi atxikitzen zaizkio.

Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari:

  1. Autonomia Estatutuan ezartzen diren eskumenak, bai erregimen orokorpekoak eta bai erregimen berezipekoak ere, etapak eta mailak barne sartuz; eta goi mailako hezkuntza eta bai bizitzan zehar koalifikazioak eskuratu edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerak ere.

  2. Zientzia alorreko politika; teoria eta aplikazio mailako ikerketak sustatzea eta koordinatzea.

  3. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

  4. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Herrizaingo Sailari:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Ertzaintza.

    2. Hauteskunde administrazioa.

    3. Herri babesa.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetatiko gurpilezko trafikoko polizia.

    5. Jokoa, posturak eta ikuskizunak.

    6. Segurtasun arloko transmisioak eta komunikazioak.

    7. Poliziaren ibilgailuak.

    8. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    9. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomo administratiboa sail honi atxikitzen zaio.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari:

    1. Industriari buruzko politika.

    2. Teknologi berrikuntza.

    3. Euskal gizartean, ezagutzaren eta informazioaren aroko gizartea garatu eta sustatzea, beti ere administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak kaltetu gabe.

    4. Meategiak.

    5. Energia.

    6. Artesautza sustatzea eta indartzea.

    7. Merkataritza.

    8. Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundeak.

    9. Prezioen politika.

    10. Kontsumoa.

    11. Turismoa.

    12. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    1. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitako erakunde eta baltzuak: Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Zuzenbide Pribatupeko ente publikoa eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (ISEB).

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Sailari:

    1. Aginte Judizialarekiko harremanak zaintzea.

    2. Justizi Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea.

    3. Zigor establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, jarduera eta zigorrei buruzko legeak betetzea, Zigor Administrazioko organo nagusiei legeek ematen dizkieten eskumenak erabiltzea bereganatuz.

    4. Notariak eta jabego erregistratzaileak izendatzea.

    5. Elkarte, fundazio eta elkargo profesionalei buruzko erregimen orokorra, sailek, beren eremu barruan, horiekiko izan ditzaten harremanen kaltetan gabe.

    6. Giza Eskubideen sustapena.

    7. Euskararen erabilpena arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizi Administrazioan.

    8. Lan arloari buruzko legeek lan harremanei buruz ezartzen dutena burutzea.

    9. Enpleguaren eta lanpostuari egokitzearen aldeko politika

    10. Gizarte ekonomia: kooperatibak eta akziokako lan baltzuak.

    11. Gizarte ongizate eta zerbitzuak.

    12. Gizarte bazterkeriaren aurkako borroka.

    1. Boluntariotza.

    2. Familia babestea.

    1. Inmigrazioa.

    2. Drogamenpekotasunak.

    3. Gizarte Segurantza zerbitzuen zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa egitea, horren araubide ekonomikoa kudeatzea eta aurreikuspen soziala.

    4. Laneko arriskuei aurre hartzea.

    5. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    6. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Sail honi atxikita geldituko dira: Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN) administrazio mailako erakunde autonomoa eta Trebaketa eta Enplegua Sustatzeko akziorako baltzu publikoa (EGAILAN, S.A.).

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Osasun Sailari:

    1. Sanitatearen plangintza eta antolamendua.

    2. Osasun publikoa eta elikadura-higienea.

    3. Zainketa epidemiologikoa.

    4. Farmazien eraketa.

    5. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    6. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Osakidetza Zuzenbide Pribatupeko ente publikoa sail honi atxikita egongo da.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kultura Sailari:

    1. Kirolak.

    2. Gazteria eta gizarte garapena.

    3. Historia- eta arte-ondarearen kudeaketa eta zainketa; museo, liburutegi eta artxibategiak.

    4. Hizkuntza politika.

    5. Euskararen sustapena.

    6. Arte eta kultura mailako jardunak eta horien hedapena.

    7. Gizarte komunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena.

    8. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    9. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Helduen Alfabetatze Berreuskalduntze Erakundea (HABE) eta Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea (SHEE) administrazio mailako erakunde autonomoak, Euskal Irrati Telebista (E.I.T.B.) Zuzenbide Pribatupeko ente publikoa, eta Euskadiko Orkestra, A.B. baltzu publikoa Sail honi atxikita egongo dira.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari:

    1. Lurraldea eta itsasertzak antolatzea.

    2. Lurra eta hirigintza.

    3. Etxebizitza.

    4. Arkitektura, eraikuntza eta kalitatea eraikuntzan.

    5. Ingurugiroa.

    6. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    7. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (V.I.S.E.S.A.) eta Ingurugiroaren Kudeaketarako IHOBE, S.A. Ingurugiro Hobekuntza baltzu publikoak sail honi atxikita egongo dira.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Garraio eta Herri Lan Sailari:

    1. Urak.

    2. Trenbideak.

    3. Bide sarea.

    4. Lurretikako, itsasotikako, ibaietikako eta kabletikako garraioak.

    5. Heliportuak eta aireportuak.

    6. Portuak eta itsas arazoak.

    7. Kanalak eta ureztaketak.

    8. Metereologia.

    9. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    10. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Eusko Trenbideak, S.A. (E.T.), Bilboko Metrorako Ingeniaritza, A.B. (IMEBISA) eta Euskadiko Kirol Portua, A.B. baltzu publikoak sail honi atxikita egongo dira.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Nekazaritza eta Arrantza Sailari:

    1. Nekazaritza eta landa ingurunearen sustapena eta antolamendua.

    2. Baliabide naturalak antolatzea, baso eta natura zaintzako zerbitzua.

    3. Abeltzaintza eta mendiak.

    4. Kontinenteko ehiza eta arrain aberastasuna ustiatzeko araubidea.

    5. Arrantza.

    6. Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industriak eta komertzializazioa.

    7. Nekazaritzako elikagai politika: nekazaritza¿elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, horiei jatorri izena ematea eta kalitatea zaintzea. Mahastizaintza eta enologia.

    8. Nekazaritza, itsaso eta arrantzarako gaitzea.

    9. Nekazaritza eta ozeano ikerketa, dekretu honetako 8.b) artikuluan ezartzen denarekin batera.

    10. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    11. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Sail honi atxikitako baltzu publioak: NEIKER Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B. eta Mendikoi-Nekazaritza Garapenerako Institutua, A.B.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretua indarrik gabe geratu da.

Dekretu honetako azken xedapenetatik lehenengoan jasotakoa bete dadinerarte eutsi egingo zaie Jaurlaritzaren Lehendakaritzako, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako eta Jaurlaritzaren Sailetako egitura eta egitekoak finkatzen dituzten arau organikoei.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.