Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

124/2001 DEKRETUA, uztailaren 3koa, Gizarte Ongizaterako Kontseiluaren funtzionamendu-araudia eta osaera finkatzen dituen dekretua bigarrenez aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 4119
  • Xedapen-zk.: 124
  • Xedapen-data: 2001/07/03
  • Argitaratze-data: 2001/07/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legeren 16. artikuluaren bitartez, Gizarte Ongizaterako Kontseilua eratu zen. Geroztik, dekretu batzuen bitartez garatu egin zen kontseilu hori. Hara hemen dekretu horiek: funtzionamendu-araudiaren eta osaeraren gaineko irailaren 16ko 298/1998 Dekretua; azken dekretu hori aldatzen duen azaroaren 3ko 298/1998 Dekretua, hots, Gizarte-Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea argitaratu ondoren beharrezko diren aldaketak ezartzen dituena.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1999ko uztailaren 15eko Aginduaren bitartez, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren funtzionamendu-araudia onartu zen. Eta Irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen denez, kontseiluren osoko bilkurari dagokio kontseiluaren funtzionamendu-araudia onartu eta aldatzea. Bestalde, aipatu aginduaren 10. artikuluan ezartzen denez, Gizarte Ongizaterako Kontseiluari dagokionez, borondatea agertzeko eta ebatziak hartzeko organo gorena: osoko bilkura da.

1998ko maiatzaren 11n egindako batzarrean, Gizarte Ongizaterako Kontseiluaren Osoko Bilkurak, aztergaitako 3. puntuari dagokionez, honako hau erabaki zuen: irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 8. artikuluan jasotakoarekin bat, Euskordezko Batzorde Iraunkorra eratzea. Erabaki horretan bertan, hiru foru aldundietako ordezkariek Eskuordezko Batzorde Iraunkorrean izatea ebatzi zuten, txandaka, hasieran Arabako Foru Aldundiko batzordekidea, gero Bizkaiko Foru Aldundiarena, eta azkenik Gipuzkoako Foru Aldundiarena ¿lurraldeen izenen orden alfabetikoari jarraikiz. Udalen ordezkariek, halaber, txandak egiteko modu bera erabiltzea erabaki zuten. Bestalde, erakunde sindikalei, erabiltzaileei, gizarte-laneko boluntarioei eta profesionalei dagozkien ordezkariek euren artean ebatziko dituzte ordezkatze-erak.

Urte bian jardun eta gero, egun Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurako kideek Eskuordezko Batzorde Iraunkorreko kide gehiago izan beharra aztertu dute. Eta hori hala da, batetik, lurralde historikoetako foru aldundiak barruan izateak duen garrantzia eta udaleen ordezkatze-ahalmen handiagoa direla-eta, eta, bestetik, alde sozialak ordezkari gehiago izateko egindako eskabidea dela-eta. Hortaz, 2000ko ekainaren 28an egindako batzarrean, Gizarte Ongizaterako Kontseiluaren Osoko Bilkurak, aztergaietako 2. puntuari dagokionez, Eskuordezko Batzorde Iraunkorreko kideak gehitzea erabaki zuen, 12tik 20ra

Parteen ¿erakundearen eta parte sozialaren¿ parekotasunaren antolamendu-jarraibideei eustearren, Eskuordezko Batzorde Iraunkorrak honelaxe hartuko ditu beste zortzi kide: parteetariko bakoitzetik beste 4 kide hartuaz. Gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen 16.2 artikuluak jasotzen ditu aipatu antolamendu-jarraibideak

Erakundeen parteari dagokionez, foru aldundiek ordezkari bat izan beharrean hiru izango dituzte, eta, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek.

Parte sozialari dagokionez, batzordekide-ordezkariak sei izatetik 10 izatera igaroko dira, eta hori korrelazioz eta kide horien jatorrizko antolakundeak aldatu gabe egin beharko da.

Eta esandakoaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko uztailaren 3ko batzarrean aztertu eta onartu ostean, honako hau

"8. Artikulua.¿ Batzorde Iraunkorreko kideak.

  1. ¿ Eskuordezko Batzorde Iraunkorrak kide hauek izango ditu:

    1. Kontseiluko lehendakaria, Batzorde Iraunkorrekoa ere izango dena.

    2. Kontseiluko lehendakariordea, Batzorde Iraunkorreko lehendakaria ez dagoela honen ordeak egingo dituena.

    3. Gizarte Ongizate zuzendaria.

    4. Droga Gaietarako idazkaria.

    5. Lurralde Historikoetariko bakoitzaren ordezkari den batzordekide bat (hiru guztira).

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen ordezkari diren hiru batzordekide.

    7. Sindikatuen, enpresarioen erakundeen, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioen, erabiltzaileen, gizarte-laneko boluntarioen eta profesionalen ordezkari diren bi batzordekide."

      AZKEN XEDAPEN BAKARRA

      Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra dekretu honek.

      Vitoria-Gasteizen, 2001eko uztailaren 3a.

      Lehendakaria,

      JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

      Justizia, lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

      SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.