Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

124/2001 DEKRETUA, uztailaren 3koa, Gizarte Ongizaterako Kontseiluaren funtzionamendu-araudia eta osaera finkatzen dituen dekretua bigarrenez aldatzeko dena. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 4342
  • Xedapen-zk.: 124
  • Xedapen-data: 2001/07/03
  • Argitaratze-data: 2001/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Gizarte Ongizaterako Kontseiluaren funtzionamendu-araudia eta osaera finkatzen dituen dekretua bigarrenez aldatzen duen uztailaren 3ko 124/2001 Dekretua 2001eko uztailaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (138 zk.) argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

088. orrialdean, euskarazko testuan, 8. artikuluko g) idatz-zatian, hau jarri beharrean:

"Sindikatuen, enpresarioen erakundeen, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioen, erabailtzaileen, gizarte-laneko boluntarioen eta profesionalen ordezkari diren bi batzordekide."

Hau jarri behar du:

"Sindikatuen, enpresarioen erakundeen, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioen, erabailtzaileen, gizarte-laneko boluntarioen eta profesionalen ordezkari diren hamar batzordekide."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.