Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

102/2000 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, hotel-establezimenduen antolaketa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 3307
  • Xedapen-zk.: 102
  • Xedapen-data: 2001/05/29
  • Argitaratze-data: 2001/06/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiren irudia turismo helmuga erakargarri, anitz eta kalitatezko gisa proiektatzeko eta hedatzeko, beste lehentasunak beste direla, beharrezko gertatzen da botere publikoek turismo-eszenategi berriaren eskariei egoki diezaien dagoen araudia.

Turismo-jarduera inguru berriari, gero eta handiagoa eta anitzagoa den eskaera batek exijitzen duenari egokituko bazaio, gomendagarria da hotel-ostatuen araupetze berria eratzea, araupetutako turismo-jarduera gisa ez ezik, baita turismo-baliabide gisa ere.

Eskaintza turismo-baliabidetzat hartzean, kalitatearekin, euskarritasunarekin, enpleguarekin eta erabiltzaileen eta kontsumitzaileen aurreko bermearekin lotuta dauden irizpideei ere erantzuten zaie.

Turismoa Antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legea argitaratu zenean, euskal turismo-sektorearen antolaketarako eta garapenerako oinarriak ezarri ziren, turismo-jardueraren antolaketan batua eta sistematikoa eskaini zelarik. Turismo-enpresen araupetzea eta, horien barnean, bereziki, turismo-ostaturako zirenena, izango litzateke nabarmen genezakeen atala.

Dekretu honen xedea turismorako hotel-establezimenduen trataera bateratua eskaintzea da.

Turismorako hotel-ostatuen zerbitzuetan ager daitezkeen erak araupetzen ditu Dekretu honek, era horretan hala enpresentzat nola mota honetako ostatuen erabiltzaileentzat beharrezko eta komenigarri gertatzen den erantzun integrala ematen delarik segmentu honen garapenari begira.

Aipamen berezia egin behar da funtzionamenduari, prezioei eta erreserbei buruzko kapituluari buruzko V. kapituluari dagokionez. Aipatu kapituluan turismo-establezimenduetako prezioen eta erreserben erregimenari buruzko 1978ko irailaren 15eko Aginduko oinarrizko arauak ageri dira, funtsezko edukia aintzat hartuta.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko maiatzaren 29ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako hau

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko eran eta profesional gisa, eta beste zerbitzu osagarri batzuk eduki zein eduki ez, pertsonei, prezio bidez, ostatua eskaintzen diharduten hotel-establezimenduak dira Dekretu honi lotuta daudenak.

  2. – Honako hauek daude araudi honetatik salbuetsita:

    1. Turismo-apartamentuak, kanpinak, oporretarako turismo-etxebizitzak, etxe partikularretan ematen den ostatua, nekazal turismorako establezimenduak eta berariazko araupetzea duten gainontzeko establezimendu guztiak.

    2. Ostatariak edukitze soila, aldi baterako edo etxebizitzaren zati baten azpierrentamenduaren bidez bada ere, hiri-errentamenduei buruzko erregimen juridikoa aplikagarri gertatzen deneko balizkoetan.

Hotel-establezimenduak publikotzat hartuak izango dira. Hala eta guztiz ere, establezimendu bakoitzaren Zuzendaritzak erabaki ahal izango du zeintzuk izango diren zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeko barruko erregimenari buruzko arauak, zuzenbidearen araberakoak eta, beti ere, bezeroen eskubideei eragiten ez dietelarik eta publizitatea bermatzeko moduan erakutsiak direlarik.

  1. – Honako hauek izango dira turismorako hotel-establezimenduak sailkatuko direneko multzoak:

    1. multzoa: Hotelak, bertan bi mota bereiztuta: hotelak eta hotel-apartamentuak.

    2. multzoa: Pentsioak.

  2. – Xedapen honen ondorioetarako, honakoak hartuko dira:

    1. Hoteltzat: Jantoki zerbitzuaz edo jantoki zerbitzurik gabe eta beste zerbitzu osagarri batzuekin, ostatua eskaintzen duten establezimenduak, eraikin oso bat edo beraren atal banandu bat erabiliaz eta berari dagozkion sailak bertan bakarrik erabiltzekoak diren sarrerak, igogailuak eta eskailerak izanik, baldin eta xedapen honek ezartzen dituen betekizunak betetzen badituzte. Salbuespen moduan, arkitektura-multzo bateratua eratzen duten eta hotel-zerbitzuak eskaintzen dituzten eraikinak bat baino gehiago izatea onartuko da.

    2. Hotel-Apartamentutzat: Hotel batek bere dituen betekizunak beteaz, egitura eta zerbitzuak direnak direlako, ostaturako unitate bakoitzaren barruan elikagaiak kontserbatzeko, maneatzeko eta hartzeko instalazio egokiak dituzten establezimenduak, egongela-jangela, sukaldea, logela eta bainugela edo komuna gutxienez izango dituelarik edo, bestela, arestian aipatutako gelak bere baitara biltzen dituen estudioa delarik.

    3. Pentsiotzat: Ostatua eskainita eta zerbitzu osagarriak izan zein izan ez, Dekretu honetako III. Kapituluan hotelen multzorako exijitzen diren gutxieneko betekizunak biltzen ez dituzten establezimenduak.

  3. – 1. Multzora bilduta dauden establezimenduak izarren bidez bereiztuko diren 5 kategoriatan sailkatuko dira.

    Pentsioen multzoa 1 eta 2 izarrez identifikatuko diren 2kategoriatan sailkatuko dira.

  4. – Osagarri gisa eta hotel-establezimenduen lehiakortasuna indartzeko xedearekin, establezimenduon kalifikazio-sailkapenerako eredua ezarriko da, kalitatearen hobekuntzarako prozedura mailan oinarri hartuta. Eredu horrek "Iso 9002 Araua", "I.C.H.E. (Espainiako Hotel-Kalitatearen Institutua) Araua" eta "E.F.Q.M. (European Foundation Quality Management) Araua" bilduko ditu bere baitara.

    Euskadiko hotel-establezimenduak beren gogoa halakoxea bada atxikiko zaizkio sailkapenerako eredu honi.

  1. – Establezimenduari dagozkion multzoa, era eta kategoria azaltzen dituen bereizgarria erakusten duen plaka arautua ezarri beharko dute hotel-establezimendu guztiek sarrera nagusiaren aldamenean.

  2. – Metalezko errektangelua izango da plaka eta ,bertan, urdin turkesa koloreko hondoaren gainean, multzoari eta erari dagokien hizkia edo hizkiak azalduko dira (H Hotelentzat; HA Hotel-apartamentuentzat; P, Pentsioentzat), bai eta kategoriari dagozkion izarrak ere, 1. Eranskineko irudian adierazten diren eran eta neurrietan. Urre kolorekoak izango dira hotelen eta hotel-apartamentuen izarrak eta zilar kolorekoak, berriz, pentsioen izarrak.

  1. – Ezein hotel-establezimenduk ezingo ditu erabili bere taldea, era edo espezializazioa direla-eta, dagozkion izendapenak edo adierazgarriak ez direnak, eta ezingo du, ezta ere, ezartzen zaion kategoria ez den besterik agerrarazi.

  2. – Galarazita dago establezimenduen izenburu edo izenpe gisa, "turismoa", "aterpetxea", "turismorako etxea", "ostatua", "ostatari-etxea", "fonda" bezalako hitzak, parekoak edota eratorritakoak, baita antzekoak ere, erabiltzea; debekatuta dago, halaber, hotel-establezimenduaren sailkapenari edota espezializazioari buruzko nahastea eragin dezaketen inizialak, laburdurak edo hitzak erabiltzea.

  3. – Galarazita dago hotel-ostaturako establezimendu bat irekitzea edo martxan jartzea administrazioaren manuzko baimenik izan gabe eta sailkapenerako ezarrita dagoen prozedurari egokitu gabe. Horrelako jarduerak Turismoaren Antolaketari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legean aurreikusitako lege-hausteen eta zehapenen erregimenaren arabera zigortuko dira.

  1. – Establezimendua baimendua eta sailkatua izan deneko establezimenduaren izena, multzoa, era eta kategoria nahastea ezinezko gertatzeko moduan azalduko dira hotel-establezimenduen publizitate, agiri edo faktura guztietan; hala behar denean, emaniko espezialitatea ere agerrarazi ahal izango da, baita 3.4 artikuluaren arabera egoki lekiokeen sailkapen kualitatiboa eta hurrengo artikuluan zehazten den "Energi Eraginkortasunaren Egiaztagiria" duenentz ere.

  2. – Ostatu hartzeko unitate bakoitzean, ikusteko moduko toki batean azalduko dira, eredu ofizialean, establezimenduaren erregistro zenbakia eta unitate horretan ostatu hartzeko baimendutako toki kopurua.

  1. – Turismo-ostatua hartzeko enpresek, establezimenduak abian jarri baino lehen, jarduerarako baimena eta sailkapena eskatu beharko dituzte Lurraldeko Bulegoan edo Turismo Administrazioaren organo periferikoan, dituzten eskumenak direla kausa, beste erakunde batzuei hartzea dagokienaren kalterik gabe. Horretarako, ondoren adierazten diren agiriak eraman beharko dira, eskariarekin batera:

    1. – Eskatzailearen nortasun fisikoa edo juridikoa egiaztatzen duen agiria.

    2. – Higiezinaren jabetza-eskriturak. Eskaria jabea ez den pertsona batek gauzatzen duenean, higiezina hotel-establezimendu gisa ustiatzeko prest dagoela egiaztatzen duen agiria.

    3. – Hala behar denean, Herri Administrazioaren aurrean, establezimenduaren legezko ordezkaritza bereganatzen duenaren identifikaziorako agiria.

    4. – Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Alta Agiriaren kopia, edo pareko agiria. Jarduerarako baimenaren eta sailkapenaren ebazpena hartzen denetik zenbatzen hasita, hilabeteko epearen barruan aurkeztu ahal izango da agiri hori.

    5. – Irekitzeko Udal Lizentzia.

    6. – Erantzukizun Zibilari dagokion arrisku-estaldura egiaztatzen duten agiriak.

      Dekretu honek araupetzen dituen establezimenduen ustiapenaren titularrek jarduerak eragin litzakeen arriskuak bermatzen dituen erantzukizun zibileko asegurua izan beharko dute, honakoak izango direlarik gutxieneko estaldurak:

      Toki kopurua:

      <=25 toki 26-75 toki >75 toki

    1. hotelak: 50 milioi / 300.506,05 euro 75 milioi / 450.759,08 euro 100 milioi / 601.012,1 euro

    2. pentsioak 25 milioi / 150.253,03 euro 50 milioi / 300.506,05 euro 50 milioi / 300.506,05 euro

    1. – Egite-memoriaren kopia. Beraren jatorrizko aleak eskumeneko batek sinatua beharko du egon eta dagokion Elkargo Ofizialaren oniritzia izan eduki beharko du, berariaz azalarazi beharko delarik sarbidea erraztea sustatzeko araudia eta suteen aurreko segurtasunari eta prebentzioari buruzko araudia betetzen direla.

    2. – Logelen zerrenda, eta oniritzidun planoen honako kopiak hauek:

      • Solairuen banaketaren eskalazko planoa, areto bakoitza zertarako den adierazita.

      • Solairuen banaketaren eskalazko planoa, akotatua.

      • Ebakidura-planoa.

      • Suteak prebenitzeko elementuen (alarma eta detekzio sistemak eta abar) eta suteen aurka babesteko elementuen (BIE, su-itzalgailuak, eta abar) kokapen-planoa.

        1. – Eskatzaileek Lurralde Bulegoetan beren esku izango dituzten jarraibide teknikoak jarraitu beharko dituen "Norberaren Babeserako Plana".

          "Harrera-lekuan edo Atezaindegian" "segurtasun gutunontzia" egongo da, 35 cm x 35 cm-koa. Beraren kanpoko aldea kristalezkoa izango da, errotulu hau edukiko du: "Larrialdietarako Zerbitzuek soilik erabiltzekoa", eta barruan, arestian aipatu diren jarraibide teknikoetan zehazten diren agiriak utziko dira.

          1. – Hiru izar edo gehiago dituzten hotel-establezimenduek Energiaren Euskal Erakundeak luzatutako "Energi Eraginkortasunaren Egiaztagiria"-ren kopia ere eramango dute.

  2. – Establezimendu bat pentsio gisa sailkatua izan dadin eskatzen denean, aurreko 7.1.G eta 7.1.H ataletara bildutakoaren ordez, atal horietan aipatzen diren agirietan agerrarazi beharreko datu guztiak ageri direneko memoria aurkeztu ahalko da, oinplanoak eta fatxadaren argazkiak erantsita.

  3. – Bestelako agiriak: Turismo Administrazioak ofizioz galdatu ahalko du izan nahi diren multzoan, eran edo kategorian sailkatzeko, bai eskatzailearen, bai beste Administrazio batzuen, edo bai beste erakunde publiko zein pribatu batzuen proposamenaren aldeko gerta daitekeen beste edozein agiri, berariaz adieraziko delarik zer denbora-epe ematen den agiri horiek lortzeko.

    Beste Herri Administrazio edo organo batzuen txostenak eskatzen direnean, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 82 eta 83. artikuluetan xedatutakoari begiratuko zaio.

Ostatua proiektaturik egonez gero, ezaugarrien, instalazioen eta zerbitzuen arabera legokiekeen kategoria adieraz diezaien eska diezaiokete enpresek Turismo arloan eskumena duen Sailari, eta horretarako behar besteko zehaztasunez eta xehetasunez eginiko memoria aurkeztuko dute, blokeko edo ostatu multzoko gela, instalazio eta zerbitzu orokor bakoitzaren helburua eta azalera agerrarazten dituen ostatuaren eskalazko planoa ere erantsita.

Turismo Administrazioak honelako balizkoetan eman dezakeen kategoriaren izaera, adierazlea baino ez da izango, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.g) artikuluan esleituriko informazioarekin eta orientazioarekin loturiko betebeharrak betetzearen ondorioetarako, eta proiektua egitean kontsulta egiteko aurkeztutako memoriari, planoei eta gainontzeko agiriei erabat doitzen zaionean baino ez zaio loteslea gertatuko.

  1. – Aurreko artikuluan ezarritako agiriak establezimendua kokatuta dagoen Lurralde Historikoko Turismo Administrazioaren Lurralde Bulegora edo organo periferikora zuzenduko da, eta bertan egiaztatuko da bidezkoa denentz eta ekingo zaio baimen emateko eta sailkatzeko dagokion izapideari.

  2. – Eskariak exijitzen diren betekizunak bete ezean, dagokion Turismo Administrazioaren Lurralde Bulegoko edo organo periferikoko arduradunak era frogagarrian eskatuko dio doakionari antzemaniko akatsak hamar eguneko epean zuzen ditzan, hala egiten ez badu, eta horretarako emango den ebazpenaren ondoren, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela adieraziz.

  3. – Doakienek ez dute zertan aurkezturik dagoeneko Turismo arloan eskumena duen Sailaren esku dauden agiriak, eta halakoetan, eskarian agerrarazi beharko dituzte, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian eta abenduaren 17ko 2225/1993 Errege Dekretuaren 4. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera eta bertako betekizunak beteaz, aurkeztu zituzteneko data eta organoa edo saila.

  4. – Behin espedientea osatuta, dagokion Turismo Administrazioaren Lurralde Bulegoak edo organo periferikoak egin den eskariaren bidezkotasunari buruzko txosten teknikoarekin batera helaraziko du Turismoaren Antolaketa-Zuzendaritzara, bidezko izatera, establezimenduaren jarduerarako baimena eta sailkapena luzatua izateko xedearekin.

  5. – Ebazpena emateko eta doakionari beraren berri emateko epea 4 hilabetekoa izango da. Eskaerak izapiderako eskumena duen organoaren erregistroan sarrera izan duen datatik hasiko da zenbatzen, halakorik gertatuz gero, behar bezala zuzendua izan ondoren, eta Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan aipaturiko eten-epearen deskontua eginda.

  6. – Turismo gaietan eskumena duen organoak, ondorio horietarako ezarrita dagoen epearen barruan, berariazko ebazpenik jakinarazi ezean, doakienek uler dezakete beren eskaerak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazitako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, balioetsi egin direla isiltasun administratiboaren bidez.

  7. – Jarduerarako baimena eta sailkapena independente izango dira beste erakunde batzuek, dagozkien eskumenak direla kausa, eman beharrekoekiko.

  1. – Emaniko sailkapenak bere horretan iraungo du berori gauzatzean kontuan hartu ziren betekizunak betetzen diren bitartean.

  2. – Hotel-establezimenduen kategoriaren berrikuspena ofizioz edo alderdi baten eskariz gauzatu ahalko da. Eraikina edo instalazioak esleituta daukan kategoriarekin bat ez datozenean, eta dagokion espedientea instruitu ondoren, beste kategoria bat esleituko du Turismo Administrazioaren organo eskudunak.

  1. – Turismo gaietan eskumena duen Sailari jakinarazi egin beharko zaio, aldez aurretik, baimenduta dauden ostatu-establezimenduei eragin nahi zaien berrikuntza oro, horretarako baimena eman dezan.

  2. – Dekretu honek ezartzen dituen ondorioetarako, gainazalean, kapazitatean edo establezimenduak direnak diren aldetik daukaten sailkapenean eragina izanik, azpiegiturari edo ezaugarriei dagozkienean gauzatzen diren aldarazpen guztiak hartuko dira funtsezko berrikuntzatzat.

  3. – Berrikuntzetarako baimena emateko prozedura Kapitulu honetan ezartzen dena izango da, eta doakionak eskaera egin ondoren, eskumena duen Turismo Administrazioaren Lurralde Bulegoak edo organo periferikoak Dekretu honetako 7. artikuluan ezarrita dauden agirietatik derrigor zeintzuk aurkeztu behar diren adieraziko dio.

  1. – Titularra edo izendapena aldatuz gero, edo gainazalean, kapazitatean edo establezimenduak direnak diren aldetik daukaten sailkapenean eraginik ez duten aldarazpenak gauzatuz gero, aldarazpenok gauzatu eta hilabeteko epean jakinaraziko zaizkio Turismo Administrazioari, 7. artikuluan adierazitako agirietatik, beroriek justifikatzen dituztenak aurkeztuta.

  2. – Halaber, edozein hotel-establezimendu ixten denean, hilabeteko epean jakinarazi beharko zaio Turismo Administrazioaren dagokion Lurralde Bulegoari edo organo periferikoari. Aldi baterako itxi arren, egoera horrek bederatzi hilabetez baino luzaroago iraunez gero, establezimenduaren behin betiko baja eragingo da. Itxi egin dela jakinarazi ezean, ofizioz izapidetuko du Turismo Administrazioak baja Turismo Enpresen Erregistroan.

  1. – Turismo gaietan eskumena daukan Sailak, ematen diren inguruabarrak beren osotasunean haztatuta, era arrazoituan eta salbuespen gisa, dispentsa eman ahalko dio establezimendu jakin bati jardueraren baimenerako eta sailkapenerako dauden betekizunetatik bati edo batzuei dagokienean.

  2. – Arkitektura balio berezi egiaztatua duten edo eskualdean edo inguruan ohiko duten arkitekturaren araberakoak diren eraikinetan kokatutako establezimenduen egoerei begiratuko zaie, besteak beste, eta era berezian manuzko neurriei dagokienean, dispentsa horiek orekatu egin beharko direlarik arkitekturaren arte balioaren edo beste konpentsazio-faktore batzuen bidez.

  3. – Hala ere, dispentsa neurria eraikinaren segurtasunari dagokion edo eragin diezaiokeen instalazioen, zerbitzuen edo elementuen gainekoa denean, beraren segurtasuna bermatuko duten beste irtenbide alternatibo batzuk hartu beharko dira, eta manuz, onirizpen teknikoan esku hartzen duten entitateek hala agerraraziko dute era teknikoan eta agirien bidezkoan, baldin eta, proiektuaren berezitasunak hala eratorrita, behar bezala justifikatu behar dela uste badute. Turismo Administraziora aurkezten diren agirietan, berariaz agerraraziko da establezimenduak indarrean dagoen araudiak ezarritako eraikinetako segurtasun baldintzak eta suteen aurreko babeserakoak betetzen dituela.

Hotel-establezimenduek, behin baimena emanda, ofizioz emango dute izena Turismo Enpresen Erregistroan, bertan ezarritako prozedurarekin bat etorririk.

  1. – Establezimenduaren titularra den enpresak, 7.1.C artikuluan adierazitako legezko ordezkaria ez ezik, bezeroaren aurrean eta Turismo Administrazioaren aurrean enpresaren kudeaketaren erantzukizunak bereganatuko dituen pertsona bate ere izendatuko du.

  2. – Enpresa titularrak zeregin horietarako askatasunez izendatutako pertsonari dagokion edozein aldaketa gertatzera, eskumena duen Turismo Administrazioari jakinarazi beharko zaio aldaketa jazo eta hilabete iragan baino lehen.

  1. – Kapitulu honetako manuak hotel-establezimendu guztiei aplikatzekoak izango dira, beraien era, kategoria eta, halakorik izatera, espezializazioa direnak direlarik ere, hori guztia izan ditzakeen berezitasunen aplikazioaren kalterik gabe.

  2. – Instalazioen eta zerbitzuen kalitatea kontuan hartuta eta kapitulu honetan, multzo, era eta kategoria bakoitzerako ezartzen diren gutxieneko betekizunen oinarriaren gainean gauzatuko da hotel-establezimenduen sailkapena.

  1. – Sarbideak:

    HOTELA / HOTEL-APARTAMENTUA PENTSIOA

    5 izar 4 3 2 1 2 1

    Bezeroentzako sarrerarik BAI BAI BAI BAI BAI BAI BAI

    Zerbitzuarentzako sarrerarik BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

    Bezeroentzako eskailera. Manuzko 1΄5 m. 1΄4 m. 1΄3 m. 1΄2 m. 1΄1 m. 1 m. 1 m.

    gutxieneko zabalera

    Zerbitzuarentzako eskailerarik BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

    Igogailuak, manuzkoak solairu zenbakiarekin B+1 B+1 B+2 B+2 B+3 EZ EZ

    Karga-jasogailuak, manuzkoak solairu B+2 B+2 B+3 EZ EZ EZ EZ

    zenbakiarekin

    Korridoreak. Manuzko gutxieneko zabalera 1΄75 m. 1΄60 m. 1΄50 m. 1΄30 m. 1΄20 m. 1 m. 1 m.

  2. – Hiru izar edo gehiago dituzten hotel-establezimenduen sarrerek eta irteerek bikoitzak beharko dute izan, elkarren txandan itxiko direlarik. Bost izarreko kategorian, markesina edo estalkia izango du sarrera nagusiak.

  3. – Igogailurik izatea manuzkoa denean, solairu guztiak lotu beharko dituzte beroriek.

  4. – Bost, lau eta hiru izarreko establezimenduetako korridoreek soinu-material xurgatzailez estalita egon beharko dute beren luzera guztian. Korridoreetarako ezarritako gutxieneko zabalerak %15ean gutxitu ahalko dira baldin eta logelak korridorearen alde bakar batean badaude, baina inoiz ere ez dira metro bat baino estuagoak izango.

5 izar 4 3 2 1 2 1

Klimatizazioa – aire egokitua BAI BAI BAI, EZ EZ EZ EZ

esparru

nobleetan

soilik

Ur beroa higiene ontzietan BAI BAI BAI BAI BAI BAI BAI

  1. – Behar beste elementu jaulkitzaile izango dira denontzako esparruetan. Logeletan eta bainugeletan ere izango dira, eta honakoek graduaziorako agintea edukiko dute.

  2. – Manuzkoak izango dira berogailuak hotel-establezimendu guztietan, klimatizazioa – aire egokitua dagoenetan salbu; gela guztietan martxan ibili beharko du berogailuak, baita logeletan eta bainugeletan ere, baldin eta giroaren hotz-beroak hala eskatzen badu.

  3. – Ataria, egongelak, jantokiak eta tabernak hartzen dira "Esparru Nobletzat".

5 izar 4 3 2 1 2 1

Kanpoaldeko harrerarako zerbitzua BAI EZ EZ EZ EZ EZ EZ

Ekipaiarako morroia / Mandatu mutila BAI BAI EZ EZ EZ EZ EZ

Logeletako zerbitzua Egunean Establezi- Establezi EZ EZ EZ EZ

24 orduz menduak menduak

ezartzekoa ezartzekoa

Garbiketa eta lisaketa zerbitzua. Jantziak BAI BAI BAI BAI BAI EZ EZ

itzultzeko gehienezko epea 48 ordukoa,

eta 24koa premiazkoa izanez gero

Gaueko zainketa-zerbitzua BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

Harrera edo atezain-lekua BAI BAI BAI BAI BAI BAI EZ

Ekipaiarako tokia BAI BAI BAI BAI BAI EZ EZ

Denontzako komunak (Komuna eta konketa) BAI BAI BAI BAI BAI EZ EZ

Solairuetako ofizioak BAI BAI BAI BAI BAI, EZ EZ

solairuko

14 gelatik

gora izanez

gero

Taberna BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

Garaje/aparkalekua, gutxienez leku bat %25 %20 EZ EZ EZ EZ EZ

izango duten gelekiko %:

Denentzako telefonoa BAI BAI BAI BAI BAI BAI BAI

Telefonoa eta Interneterako konexioa logeletan BAI BAI BAI BAI BAI EZ EZ

Faxa edo komunikaziorako bestelako zerbitzu BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

elektronikoa

Internetekin lotutako ordenagailuak bezeroek BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

erabiltzeko

Kutxa gotor orokorra, dohainik (gordailuak BAI BAI BAI BAI BAI BAI EZ

ordainagiri bidez egingo dira)

Banakako kutxa gotorra BAI BAI, BAI, EZ EZ EZ EZ

gelen gelen

%60an %40an

baino baino

gehiagotan gehiagotan

Botikina BAI BAI BAI BAI BAI BAI BAI

  1. – Zerbitzu alorreko gelak, bezeroentzat direnetatik erabat bananduta egongo dira hotel-establezimenduetan.

  2. – Harrera-lekua edo atezaindegia bezeroentzako harremanetarako gunea izango da administrazio, arreta eta informazio ondorioetarako, eta zeregin hauetarako erabiliko da, besteak beste: ostaturako erreserbekin loturiko arretarako; sarrera-fitxa betetzeko; erreklamazioei erantzuteko; fakturak luzatzeko; ostatariek hartzen dituzte gutunak, gaztiguak eta mezuak hartzeko, gordetzeko eta bezeroei emateko; eta inguruetako turismo-baliabideei buruzko informazioa emateko.

    1. – Areto hauetan izango dira erreklamazioetarako orri ofizialak, sarrera-fitxa, ikuskaritza-liburua, prezioen zerrendaren eredu ofiziala, inguruetako turismo-baliabideei buruzko informazioa, eta 7.1.I artikuluan aipatu den segurtasun-gutunontzia.

    2. – Bost izarreko kategorian bereiztuta egongo dira atezaindegia eta harrera-lekua, nahiz eta bi alderdi banandutan izanik, espazio fisiko berberean koka daitezkeen.

  3. – Denok erabiltzeko komunak derrigorrezkok direla zehazten deneko establezimenduek, behar beste komun izango dute; denek erabiltzen dituzten aldeetan kokatuta egon beharko dute, bezerorik gehien biltzen direneko alderdietatik hurbil; eta independenteak beharko dute izan emakumezkoentzat direnek eta gizonezkoentzat direnek, 10 gela baino gutxiago dituzten establezimenduetan izan ezik.

    Izar bateko pentsioetan, sei tokiko, denok erabiltzeko bainugela bat izango da (bainuontzia edo dutxa, komuna eta konketa izango ditu).

  4. – Behar adinako sarritasunaz egin beharko da garbitasuna eta egunean behin gutxienez.

  5. – Hotel-establezimenduaren zerbitzuak direnak direla, izen, sarrera eta kategoria propioarekin baina ustiapen-unitate berera bilduta, erantsitako jatetxe, kafetegi edo taberna-zerbitzuak eskaintzen direnean, instalazio komunak bien artean erabiliak izan ahalko dira, baldin eta ostatuan, jatetxean, kafetegian edo tabernan daudenen bezeroen eskubideei kalterik eragiten ez bazaie, eta baldin eta bataren zerbitzuen kategoria bestearenena baino eskasagoa ez bada.

    1. – Jantoki-zerbitzua, nahiz eta hotel-establezimendu guztietan izan daitekeen, ez da derrigorrezkoa. Establezimendu guztiek, beraiek hala nahita, egin ahal duten eskaintzatzat hartuko dira janarien zerbitzuak, eta bertan ostatu hartu duten bezeroei soilik edota joan nahi duen orori eman ahalko zaizkio. Lehenengo kasuan, pentsio osoa –ostatua eta jatorduak biltzen ditu bere baitan (gosaria, bazkaria eta afaria)-, pentsio-erdia edota ostatua eta gosaria eskaintzen dituzten erregimenak eskaini ahalko dira.

    2. – Jantoki-zerbitzua emanez gero, zuzendaritzak zehazten duen ordutegiaren barruan gauzatuko da, jatordu nagusi bakoitzaren kasuan, gutxieneko epeak 2 ordu eta erdikoa izan beharko duelarik. Jendeak ikusteko moduko toki batean jarriko da ordutegi hori.

    3. – Lau izar edo gehiago dituzten establezimenduek geletan gosaltzeko zerbitzua eskaini beharko dute. Kategoria baxuagoko establezimenduetan, berriz, establezimenduaren aukerakoa izango da zerbitzu hori. Hiru orduko epea bilduko du, gutxienez, bi kasuetan ere.

  6. – Garajea/aparkalekua eraikin berean edo hitzartutako beste batean kokatuta egongo dela ulertuko da; bigarren kasuan, ibilgailuak aparkatzeko zerbitzua eskaintzeko langileak izango dituzte establezimenduek.

5 izar 4 3 2 1 5 4 3 2 1 2 1

Egongelaren m2 / lekuko 2 1΄6 1΄5 1 1 1΄5 1΄2 1 0΄8 0΄6 BAI BAI

(egongela) (egongela)

Jantokiaren m2 / lekuko 3 2΄5 2΄5 1΄5 1΄5 2΄5 2 1΄6 1΄3 1 — —

Arropazaindegia BAI BAI EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ

  1. – Hotelen kategoria bakoitzari guztira dagozkion azalerek, egongelak edo jantokiak antolatzeko egoki irizten zaion eran birbana daitezkeen modulu globalak osatzen dituzte, eta areto horietako bakoitzak, gutxienez, guztira izan behar den azalera global horren %25 hartu beharko du, haietako bakoitzak, beti ere, 10 m2 izan beharko duelarik gutxienez.

  2. – Irakurtzeko, telebista ikusteko eta jolasetarako guneak egongelaren ataltzat konputatu ahalko dira, baldin eta egongela erabat ezabatzen ez bada. Egongelari edo jantokiari dagozkion alderdietan dauden taberna-barrek okupatzen duten azalera, ordea, ez da egongelaren ataltzat konputatuko.

  1. – Gutxienez, jantokiko lekuen %50entzako jatorduak batera maneatzeko besteko gaitasuna eta instalazioak eduki beharko dituzte sukaldeek.

  1. – Hotelen multzora bildutako establezimendu guztiek aldagela independenteak izango dituzte emakumezko eta gizonezko langileentzat. Halaber, komunak ere independenteak izango dira eta dutxak, konketak eta komunak (ontziak) izango dituzte.

  2. – Establezimenduak jantoki-zerbitzua ematen badu, sukaldetik bereiztuta egongo den langileentzako jangela izango da 5, 4 eta 3 izarreko establezimenduetan, baina, hala ere, bezeroen jangelak bete ahalko duen zeregin hori jatordu eta gosari zerbitzuaren ordutegitik landa.

5 izar 4 3 2 1 5 4 3 2 1 2 1

Batentzako logelak, logela 10 9 8 7 7 9 8 7 6 6 7 6

guztien %10 edo gehiago: m2

Birentzako logela: m2 17 16 15 14 12 14 13 12 11 10 12 10

Birentzako logela 15 14 13 12 11 — — — — — — —

egongelarekin: logelaren m2

Birentzako logela 12 10 10 9 8 — — — — — — —

egongelarekin: egongelaren m2

Egongela duten birentzako %20 %10 — — — — — — — — — —

logelen %

Jangelaren azalera — — — — — 12 12 11 10 9 — —

ostatu-unitatean (m2)

Estudioak — — — — — 24 22 20 18 16 — —

(egongela-jangela-logela): m2

Suiteak BAI EZ EZ EZ EZ — — — — — EZ EZ

Suiteak: logelaren m2 17 16 15 14 12 — — — — —

Suiteak: egongelaren m2 12 10 10 9 8 — — — — — — —

Sabaien altuera 2΄7 2΄7 2΄6 2΄5 2΄5 2΄7 2΄7 2΄6 2΄5 2΄5 2΄5 2΄5

m. m. m. m. m. m. m. m. m. m. m. m.

Bainugela osoa birentzako geletan 5 4΄5 4 3΄5 3΄5 5 4΄5 4 3΄5 3΄5 — —

(bainuontzia edota dutxa, bideta,

komuna eta konketa): m2

Bainugela osoa batentzako geletan 4΄5 4 4 3 3 4΄5 4 3΄5 3 3 — —

(bainuontzia edota dutxa, bideta,

komuna eta konketa): m2

Bainugela osoen gutxieneko kopurua % % % % — Bi <5 1, 1 1 — —

100 100 50 25 pertso- per- beti soilik soilik

nako tsona, ere 4 4

1 1 pertsona pertsona

>4per- bitartean bitartean

tsona,

2

Komuna (dutxa, komuna EZ EZ 3΄5 m2 3 m2 3 m2 EZ EZ > 4 >4 >4 BAI, EZ

–ontzia- eta konketa) pertsona, pertsona, pertsona, 3

1 2 2 m2

  1. – Ostatu diren gela guztiak sartzeko atearen kanpoko aldean itsatsiko den zenbaki baten bidez identifikatuko dira. Osagarri gisa, beste identifikazio-markaren batzuen bidez ere ezagutuko ahalko dira.

    Gelak solairu batean baino gehiagotan daudenean, identifikatzeko erabiltzen den lehenengo zenbakiak edo zenbakiek solairua adieraziko du/dute, eta gainontzekoak edo gainontzekoek, logelaren zenbakia.

    Gelen azalera zehazterakoan, logelen barruan dauden horma-armairuak ere konputatu ahalko dira beraien azalera moduan; halaber, logelaren barruan dagoen korridorearen %50era arte ere gelaren osagai gisa konputatu ahalko da, beti ere 1,5 m2 –ko azalera muga izanik.

  2. – Logelen konputu osoan sartuta egongo dira suiteak eta egongela duten birentzako logelak.

    Birentzako bi gelak edo gehiagok, bakoitza dagokion bainugelarekin, eta gutxienez egongela batek osatzen duten multzoa hartuko da suitetzat.

    Egongela duten birentzako logelak ez dira ezinbestekoak izango hiru izar edo gehiago duten establezimenduetan, baina halakorik izatera, adierazitako azalera eduki beharko du.

  3. – Txapitula-sabaia duten geletan, ezarritako gutxieneko altuera edukiko du gutxienez azaleraren %50ek eta gainontzekoa 1,50 m baino altura handiagokoa izango da.

  4. – Logela batek, "terrazadun logelatzat" hartu ahal izateko, kategoria bakoitzerako adierazitako azalera eduki beharko du gutxienez, eta terrazaren azalera alde bat utzita konputatuko da. Gutxieneko zabalerak 1΄60 m-koa izan beharko du.

  5. – Berrogeita hamar lekuko edo kopuru horren zatikiko, higikortasuna urrituta duten pertsonek lehentasunez ostatu hartzeko toki bat eduki beharko dute hotel establezimendu guztiek. Esandakoaz gain, 10 lekutik edo kopuru horren zatikitik batean, komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonek era autonomoan ostatu hartu ahal izateko moduko laguntza teknikoak edukiko dira.

  1. – Edozein kategoriatako hotel-apartamentuetan ostatu hartzeko unitateetako sukaldeetan, honakoa izango da hornidura: labea, hozkailua, ke-erauzgailua; sutegia, harri-aska eta kategoriari eta edukierari dagokien behar adinako tresneria. Plantxa (bezeroak eskatuz gero), irabiagailua eta lauskigailua 5 eta 4 izarreko kategorietan baino ez dira izango ezinbesteko.

  1. – Kanpora ematen duten kristaldun hutsune irekigarri bat edo gehiago edukiko dute logela guztiek. Hutsune horien gutxieneko azalera 1,20 metro koadrokoa izango da, markoa/ak kontuan hartu gabe.

  2. – Bezeroak hala nahi badu, argitasuna sartzea erabat eragotziko duen iluntzeko sistema eraginkorra edukiko dute gela guztiek.

  1. – Hotel-establezimenduetako logela guztiek, kalitateari dagokionean establezimenduaren kategoriaren araberakoak izango diren altzari, tresna eta instalazio hauek izango dituzte:

    1. Batentzako edo birentzako ohea, edo batentzako bi ohe. Oheon gutxieneko neurriak honakook izango dira:

      KATEGORIA BIRENTZAKOAK: BATENTZAKOAK:

      5 izar 2 m luze x 1,80 m zabal 2 m luze x 1 m zabal

      4 izar 2 m luze x 1,50 m zabal 2 m luze x 0,90 m zabal

      Gainontzekoetan 1,90 m luze x 1,35 m zabal 1,90 m luze x 0,90 m zabal

    2. Mesanotxe bat edo bi, zenbatentzako gela den.

    3. Besaulki, butaka edo aulki bat ostatariko, eta mahai edo idazmahai bat.

    4. Maleta-tokia.

    5. Armairua, hormakoa edo bestelakoa, behar adina erretilurekin edo apalekin eta esekigailurekin.

    6. Ohe-aldameneko alfonbra bat edo bi, zenbateko logela den, baldin eta logelako behegaina alfonbra batez edo moketaz erabat estalia ez badago.

    7. Ohe-buruko bi lanpara edo ezarkin.

    8. Elektraindar-instalazioaren ekipamendu guztiak itzaltzeko gailua, logelen sarreran ezarria.

  2. – Izar bateko pentsioei ez zaie exijituko "c", "d", "f" eta "h" ataletara bildutakoa. Bi izarreko pentsioei, berriz, ez zaie exijituko "d" atalera bildutakoa

  1. – Bezeroak hala eskatuz gero, bi ohe gehigarri erabili ahalko dira gehienez logela bakoitzeko, baldin eta logelon azalera, ohe bakoitzeko, exijitutako gutxieneko azaleraren %25 baino handiagoa bada.

  2. – Ohe gehigarriak ezartzea salbuespenezko gertaera izango da eta oheon baldintzei dagokienean, establezimenduaren kategoriari exiji dakizkiokeen egonkortasuna, erosotasuna eta neurriak izango dituzte. Establezimenduaren titularraren aukeran lotzen den erabakia da, beti ere, ohek gehigarriak jartzearena.

  3. – Hotel-apartamentuetan, ohe bihurtzen den sofa era iraunkorrean jarri izanak ez du apartamentuaren lekuak gehitzerik ekarriko, plaza gehiagokoa izateko baimena emanda eduki ezean.

  4. – Bezeroak hala eskatzen duenean, 2 urtetik beherakoentzako sehaskak ezarriko dira edozein logelatan.

  1. – Geletako bainugelek edo komunek aireztapen zuzena edo bortxatua edukiko dute, eta airea etengabe berriztatuko da.

  2. – Higiene-ontziez gain, honako tresnak eta instalazioak izango dira bertan:

    1. Argi-gunea eta ispilua konketaren gainean.

    2. Apaintzeko objektuetarako arasa.

    3. Korronte-hartunea.

    4. Bainuontzietan eta dutxetan gortinak edo manparak; 4 eta 5 izarreko establezimenduetan ezinbestekoak izango dira manparok.

    5. Bainugelako alfonbratxoak.

    6. Bainugela osatzen duen higiene-ontzi bakoitzerakoa toaila joko bana ostatarientzat.

    7. Bainugelako aulkitxoa.

    8. Paperontzia edo higiene-ontzia.

    9. Lau eta bost izarreko hoteletan, ile-lehorgailua.

  1. – Hotel-establezimenduek espezializazioaren onarpena eskura dezakete Turismo-Administrazioaren eskutik (hondartzakoa, motela, bainu-etxea, eta abar) bai geografi kokapenaren eta instalazioen berezitasunen edo ematen dituzten zerbitzuen, eta bai establezimenduaren eskariaren tipologiaren arabera ere.

  2. – Espezialitate jakin bati atxiki ahal izateko, Dekretu honetan edo ondoren argitara daitezkeen beste xedapen batzuetan horretarako exijitzen diren betekizunak bete beharko ditu. Espezialitate horren araberako publizitatea egiteko aukera darama berekin espezializazioak.

  3. – Honako hauek dira hotel-establezimenduei onar dakizkiekeen espezialitateak:

    1. Hondartzako hotela.

    2. Errepideko hotela.

    3. Hotel-bainuetxea.

    4. Landa-Hotela.

    5. Arkitektura-balio berezidun hotela.

  4. – Aurreko atalean xedatutakoa, Turismo arloko eskumenak dituen Sailburuaren Aginduz, eta merkatuaren eskari berrien arabera, espezialitate berriak gehitzeko edo arautzeko egon daitekeen aukeraren kalterik gabe ulertzen da.

  1. – Hondartzako hotela.

    Itsasoko hondartza bateko lehen lerroan edo, gehienez, bertatik 250 metrora dauden establezimenduak sailkatuko dira hondartzako hotel gisa, beti ere, xedapenetan itsasertzeko lerroari, alderdiei, zerbitzuei eta segurtasun distantziei buruz, lege edo arau bidez ezarritako mugen barne, hondartza hori bertara heltzeko modukoa denean.

    Espezialitate horretako hotelek, denontzako terrazak, bezeroentzako egokitutako berdeguneak edo kanpoko aldean estalitako jantokiak badauzkate, %25etan gutxituko ahalko dituzte egongeletarako edo jantokietarako exijitzen zaizkien gutxieneko azalerak.

  2. – Errepideko Hotela.

    Errepideetatik hurbil egonik, garajea edo aparkalekua erantsita duten sailetan ostatu ematen duten establezimenduak dira. Eraikin edo bloke batean edo gehiagotan daude gelak baina, azken kasua gertatzera, euretariko bakoitzak bere sarrera independentea eduki beharko du kanpoko aldetik, eta halakoetan "motel" izena hartu ahal izango dute.

    Derrigor eduki beharreko plaka normalizatua aparte utzita, establezimenduek lekurik badutela edo beteta daudela adieraz dezakete, adierazle horrek, zailtasunik gabe, errepidetik eta baita gauez ere, irakurtzeko modukoa izan beharko duelarik.

    Espezialitate honetako hotelak izar batekoen edo bikoen kategorian baino ezingo dira sailkatu.

    Garajeak edo bakoitzarentzako aparkalekuak izan beharrean, ostatu hartzeko adina leku izango dituen aparkaleku nagusia eduki ahal izango dute.

    Honelako establezimenduetan jantoki zerbitzua izango duen kafetegia izan daiteke jantokiaren ordez.

    Hoteletarako exiji daitezkeen gutxieneko kopuruei dagokienean, %50eko murrizketa egin dakieke, bai denok erabiltzekoak diren egongelen eta alderdien azalerari, eta bai ohe gehigarriei dagokienean, 27.1. artikuluan adierazitako gutxieneko portzentaje aplikagarriari ere.

    Bi izarreko establezimenduetan, guztien %10ekoa izango da, gutxienez, bainugela osoa eduki behar duten gelen portzentajeak.

  3. – Hotel-bainuetxea. Establezimendu batek, beraren espezialitatea dela kausa, bainuetxetzat hartua izan ahal izateko, halakotzat onartua beharko du egon osasun publikoaren alorrean eskumena duen erakundearen aldetik, eta honako baldintza hauek ere bete beharko ditu:

    1. Bezeroek ur termaletarako sarbidea eduki behar dute.

    2. Medikuen edo termen instalazioak eta hotelekoak independenteak izango dira.

    3. Ostatu hartzeagatiko fakturazioa eta medikuaren edo termen tratamenduari dagokionak bereiztuta egongo dira, bi zerbitzuak bere baitara biltzen dituen paketean denean salbu. Halakoetan batera egin ahalko da fakturazioa, baina zerbitzu ezberdinen batuketa baino merkeagoa izango da.

  4. – Landa-Hotela.

    Landan edo hiri-inguruetatik urruti kokaturik, eskualdean edo inguruan ohiko den arkitekturaren arabera altxatutako eraikinetan dauden hotel-establezimenduak hartuko dira landa-hoteltzat.

    Altzariak eta establezimendua eraikitzeko erabilitako material ikusgarriak tipikoak izango dira eskualdean edo inguruan.

    Jantoki-zerbitzua eskainiko dute establezimendu hauek eta eskualdean edo inguruan tipiko diren platerak emango dituzte nagusiki.

    40 pertsonarentzako lekua izango dute, gehien jota, establezimendu hauek.

  5. – Arkitektura-balio berezidun hotela.

    Establezimenduari espezialitate hau emateko, berariazkotasun bereziaz zuzkitzen duten ezaugarriak batu beharko ditu objektiboki, besteak beste direla, historiari, arteari eta inguruarekiko egokitzapenari dagokienean.

  1. – Gelak erabili ahal izateko, nahitaez bete beharreko betekizuna izango da bezeroa aldez aurretik inskribatzea, egiaztatzeko beharrezko gertatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituelarik berorrek.

  2. – Harrera gauzatu baino lehen, sarrera fitxa edo agiria emango zaie turismo-zerbitzuaren erabiltzaile guztiei eta, bertan, gutxienez, izena, kategoria, sarrera eta irteera egunak, ostatu-unitatearen identifikazioa, logela erabiliko duten pertsona kopurua, ohe gehigarririk eskatu denentz eta prezioa azalduko dira. Enpresak agiri horren kopia bat gordeko du erabiltzaileak bete eta sinatutakoan, eta urtebetez izango du Turismo-Administrazioaren esku izango delarik eta administrazio ondorioetarako froga balioa edukiko duelarik.

  3. – Halaber, hartua den unean, behar bezalako informazioa eman beharko zaio bezeroari abenduaren 24ko 317/1996 Dekretuan araututako turismo-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideen eta betebeharren eregimenari buruz.

  1. – Zerbitzu guztien prezioen ahalik eta publizitaterik handiena egingo da, eta era nabarmenean eta erraz aurkitzeko moduan erakutsiko dira harrera-lekuan edo atezaindegian. Eredu ofizialaren arabera iragarriko dira prezioak, eta bana-banan azalduko da zerbitzu bakoitzaren prezioa, ezinezko gertatuko delarik iragarritakoak baino prezio handiagoak kobratzea.

  1. – Egunetan zenbatuko da gelen prezioa, bertan zenbat gau ematen den kontuan hartuta. Egun bakoitza, kontrako hitzarmena dagoenetan salbu, eguerdiko 12etan amaituko da.

  2. – Erabiltzen duen gela ordu horretarako lagatzen ez duen bezeroak, egotaldia beste egun batez luzatzen duela ulertuko da, eta hotelaren konpromisoek hala uzten baldin badute gertatuko da horrela.

  3. – Ostatuaz eta beste zerbitzuez gozatzeko aukera establezimenduaren eta bezeroaren edota beraren ordezkariaren artean adostutako denboraz luzatuko da.

  4. – Une horretan batentzako gelarik ez dela eta, bezeroak berak bakarrik birentzako gela bat erabiliz gero, inola ere ezingo zaio birentzako gela baten prezioaren %80 baino kopuru handiagorik exijitu.

    Atal honetan ezarritako prezioaren murriztapenetik at daude eurentzat bakarrik den egongela duten gelak eta suiteak.

  5. – Bi urtetik beherako umeentzako sehaskak ezarriz gero, dohaineko zerbitzua izango da.

  6. – Ohe gehigarri bakoitzaren ezarpena ezingo da jartzen deneko batentzako gelaren prezioaren %60 baino altuagoa izan, ez eta gelaren prezioaren %35 baino altuagoa ere, gela birentzakoa izanez gero.

    Gelaren azalera aintzat hartuta, bigarren ohe gehigarria ezarriz gero, beraren prezioa ezingo da batentzako gela baten %40 baino altuagoa izan, ez eta gelaren prezioaren %25 baino altuagoa ere, gela birentzakoa izanez gero.

  1. – Ostatu-sariak ostaturako unitatearen eta berari erantsitako edota establezimendu guztiarenak diren zerbitzuen erabilera biltzen dituela ulertuko da, eta ezi daiteke prezioan inolako gehigarririk kobratu azken horiek erabiltzeagatik.

  2. – Honakoak dira establezimendu guztiaren zerbitzutzat hartuko direnak: igerilekuak, hamakak, olanak, aulkiak, zabuak eta igeritokiek, hondartzek edo lorategiek beren dituzten altzariak.

  3. – Jantoki-zerbitzua duten hotelak direnean, jendaurrean erakutsitako prezioen artean, ostatuari eta zerbitzu komunei dagozkienak ez ezik, jatorduei eta berau osatzen duten zerbitzu solteei dagozkienak ere ezarriko dira.

    Jatordu-pentsioaren prezioa ezin izan daiteke gosariari, bazkariari eta afariari dagozkien prezioen batuketaren %85 baino altuagoa izan.

    Pentsio osoaren prezioa, ostatuari eta jatordu-pentsioari dagozkionen batuketa egitean suertatzen dena izango da.

    Pentsio osoko edo pentsio-erdiko erregimenari eutsi nahi dion bezeroa derrigortuta dago hitzartutako prezioa ordaintzera, nahiz eta inoiz edo behin erregimen horiek beren baitara biltzen dituzten zerbitzuetako bat edo beste erabili ez. Ezin izango dira zerbitzu horiek beste batzuen bidez konpentsatu edo beste egun batzuetara aldatu.

  4. – Establezimenduek ez dute pentsio osoko erregimena zertan derrigor eskaini baldin eta egotaldiak 48 ordutik beherakoak badira.

    Bezeroek, egokien irizten diotelako, establezimenduarekin hitzartzen duten pentsio-erregimenera doituko dute beren egotaldia, eta establezimenduak ezin derrigor ditzake egotaldia erregimenen arteko era zehatz batera doitzera.

  5. – Enpresak bezeroen kontura gehi ditzake bezerook erabiltzen dituzten aparteko zerbitzuak, adostasun-txartela izenpetu ondoren.

  1. – Ezarrita dauden prezioen arabera, bezeroari emaniko zerbitzuen faktura luzatu beharko dute establezimenduek. Gai honekin lotutako guztia araupetzen duten arauetan xedatutakoari egokituko zaio faktura.

  2. – Erabilitako ostatu-unitatea eta 31.2 artikuluan aipatzen den sarrera-fitxaren zenbakia gutxienez azalaraziko dira beti ere. Halaber, era zeharo argian bilduko dira emaniko zerbitzuak, egunetan eta kontzeptutan behar bezala xehatuta eta, beharrezko gertatzen denean, 40. artikuluan adierazten den kalte-ordainaren ziozko zenbatekoa.

Dekretu honek araupetzen dituen turismo-ostaturako establezimendu guztiek eduki beharko dituzte erreklamazio orriak turismo-zerbitzuen erabiltzaileen esku, eta dagokien araudian ezarritakoaren arabera, behar bezala ikusteko moduan iragarri beharko dute badituztela.

  1. – Hitzartutako ezaugarriak dauzkaten ostatu-unitateak bezeroen esku jarri beharko ditu establezimenduaren titular denak.

    Bezeroek ostatu-unitate zehatzak erreserbatu –kopurua eta kokapena zehaztuta- eta baldin eta enpresak baieztatu baditu, derrigortuta egongo da adostutako egunean beraien esku jartzera.

  2. – Bezeroak erreserba bat idatziz eskatuz gero, establezimenduak baieztatu egin beharko du, gehienez jota 10 eguneko epean eta bertan adostutako prezioa ere batuta, erasota uzteko bide ematen duen edozein sistema erabiliz.

  3. – Aurreko bi zenbakietan adierazitakoaren ondorioetarako, hala beretzat nola hirugarrenentzako diharduen enpresa moduan, hotel-establezimenduekin zerbitzuak kontratatzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa hartuko da bezerotzat.

Erreserbak egiten direnean, eta ostatuari dagokionean fakturatu beharreko prezioaren aurrerakin gisa, ostatu eta zerbitzu-unitateko, seinale moduan egun bateko prezioari dagokion zenbatekoa eskatu ahalko dute gehien jota hotel-establezimenduek, erreserbak barne hartzen duen hamar edo berorren zatiki bakoitzeko.

Seinale edo aurreratzen den diru hori gordailuan edukiko da ostatuaren fakturazioa egin arte edo, 40. artikuluan arautzen diren irizpideekin bat etorrita, erreserbaren deuseztapenaren zioz dagokion kitapena egiten ez den bitartean.

Hotel-establezimenduak, inolako ordainketarik edo seinalerik gabe, erreserba baieztatzen duenean, nahitaez eutsi beharko dio erreserba horri zehaztutako egunaren arratsaldeko 6ak arte, gutxienez lau egun arinago egin behar izango den kontrako jakinarazpen berariazkoa egiten denetan salbu. Baldin eta bezeroak dirua edo seinalea aurreratu badu, establezimenduak orduen aldetiko inolako mugarik gabe eutsi beharko dio, lehendabiziko egunean, aldez aurretik gauzatutako erreserbari.

Aurreikusitako epean aurkezten ez bada, aurreratu duen dirua itzulia izan dakion daukan eskubidea galduko du bezeroak.

Bezeroak ez badu deuseztatzen erreserba gelan sartzeko finkatutako eguna baino zazpi egun lehenago, enpresak beretzat gordeko du seinale gisa jarritako kopurua, 38. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Dekretu honetan arautzen denaren aurka gauzatzen diren arau-hausteek administrazio-erantzukizuna eragingo dute eta, beharrezkoa gertatuz gero, Turismoaren Antolaketari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legean ezarritako zehapenetariko bat edo batzuk ezarriz burutuko da.

Dekretu honen III. Kapitulura bilduta dauden aginduak, ingurugiroari, eraikuntzari, makineriaren instalazioari eta funtzionamenduari, osasunari, segurtasunari, suteak prebenitzeko, itzaltzeko eta halakoetako ebakuazio sistemei eta, berariaz, sarbidea errazteko daudenei, bai eta aplikagarri gerta lekiekeen bestelako edozeini dagokienean indarrean dauden xedapenek ezar dezaketenaren kalterik gabe ulertzen dira.

Dekretu honetan ezarritakoaren aurkako diren xedapen guztiak indarrik gabe geratu dira.