Arautegia

Inprimatu

81/2001 DEKRETUA, 2001eko maiatzaren 8koa, Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea sortu eta arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2632
  • Xedapen-zk.: 81
  • Xedapen-data: 2001/05/08
  • Argitaratze-data: 2001/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Justizia Administrazioak, Autonomia Erkidegoan ezarritako informatika-sistemetan informazio ugari eduki arren, ez dauka informazio horren trataerarako sistematika egituraturik, garatu diren edo gara daitezkeen azterketen bidez gobernuaren erabaki politikoetan eragina izateko.

Azterlan horiek, garatu behar diren politikak berregokitzeko aukera emango lukete, eta gatazkak judizializatzetik eratortzen diren gizarte-arazoak antzemateko baliagarriak izango lirateke.

Zentzu honetan, egokitzat jotzen da lan-talde bat sortzea, adierazitako helburuak betetzeko bide egokia delako eta Justizia Administrazioaren eremuan orain arte egindako jarduketen osagarria gainera. Talde horrek, besteak beste, ondokoa aztertuko du: delinkuentziaren proiekzioa, prozesuen denborak, hartu beharreko neurriak, neurri horien eraginkortasuna, justiziaren kostuak, familia, gizarte eta ekonomia-gatazken judizializazioa, eta abar.

Horrela, beraz, Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea izeneko organoa sortzen ¿eta jaiotzen¿ da, Justiziarekin ¿bere adierarik zabalenean¿ zuzeneko harremana duten hainbat pertsona elkartuz, beste gizarte-erakunde batzuekin lankidetzan zerbitzu publiko eraginkor eta modernoa lortzen laguntzeko.

Aztergune honetan, izango dituen egitekoen diziplinarteko izaera eta bete nahi dituen helburuak kontuan izanik, Justizia Administrazioarekin erlazionatuta dauden eremu eta lanbide-jarduera ezberdinetako profesionalak barne hartuko dira (legelariak, ekonomistak, informatikoak, soziologo juridikoak, zuzenbidearen filosofoak eta abar).

Euskal Autonomia Estatutuaren 35.3 artikuluak, 13.1 artikuluari loturik, Autonomia Erkidegoari esleitzen dizkio, zehazki Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, Justizia Administrazioaren beharrizanei arreta eskaintzeari buruzko eskumenak. Eskumen hauek azaroaren 6ko 1684/1987 Errege Dekretuarekin baliatzen hasi ziren, eta martxoaren 1eko 410/1996 eta martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretuen bitartez egindako eskualdaketen ondorioz, beharrizan horietara hobeto egokitzen den garapena eskaintzen dute.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuak, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari esleitzen dio, besteak beste, Justizia Administrazioari buruzko azterlanak sustatzea eta antolatzea, Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiko Dokumentazio Judizialeko Zentroarekin eta Justiziako gainerako instituzio eta organoekin lankidetzan. Eta hori aurrera eramateko, Justizia Administrazioaren EAEko Aztergune bat eratzea aurreikusten da.

Hori guztia kontuan izanik eta Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiari entzun ondoren, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Idazkaritzak 2001eko maiatzaren 8an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu honen helburua Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea sortu eta arautzea da, Justizia Administrazioarekin erlazionatuta dauden gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko kontsulta eta aholkularitza-organoa izan dadin.

Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea, Justizia Administrazioarekin erlazionatuta dauden gaiei buruzko ikerketak, eztabaidak, azterketak eta jarduteko proposamenak egiteko gunea izango da, eta zerbitzu publiko horren eskaintzan diharduten edo jarduketaren bat egiten duten erakunde, profesional eta agenteen topaleku izango da.

  1. ¿ Justizia Administrazioaren EAEko Azterguneari ondoko funtzioak dagozkio:

    1. Justizia Administrazioari eta honi loturik dauden edo osagarriak diren jarduera alternatiboei (gatazkak epaiketatik kanpo ebaztea, prebentzio-justizia eta abar) buruzko azterlanak egitea.

    2. Diziplinarteko ikuspegiarekin, EAEko Justizia Administrazioaren errealitatea, beste Administrazio batzuetan hasitako edo proposatutako esperientzia eta erreformak, eta beste herrialde batzuetako sistema juridikoen zuzenbide konparatua aztertzea.

    3. Bulego judizialaren antolaketa, funtzionamendua eta legeria aldatzeko proposamenak egitea. Jarduketa-eremu honetako eskumenei arreta berezia eskainiko zaie.

    4. Justizia Administrazioari loturik dauden Zuzenbideko Estatu Sozial eta Demokratikoaren balioak gizartean hedatzeko azterlanak egitea eta neurriak proposatzea.

    5. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, aurreko hizkietan adierazitako jarduketen ondoriozko informazioak hedatzea, eta EAEko Justizia Administrazioaren egoerari buruzko txosten bat egitea urtero.

    6. Haren antolaketa eta funtzionamendu-araudia lantzea.

  2. ¿ Dagozkion funtzioak betetzeko, Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiko Dokumentazio Judizialeko Zentroarekin eta Justizia Administrazioari loturik dauden estatuko nahiz atzerriko erakunde, organo eta zerbitzuekin lankidetzan jardungo du.

  1. ¿ Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea ondoko kideez osatuta egongo da:

    Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendaria, azterguneko burua ere izango delarik.

    • Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria.

    • Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendaria.

    • Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaria (EUSTAT), edo bere ordez jartzen duen pertsona.

    • Emakumearen Euskal Erakundearen (EMAKUNDE) ordezkari bat.

    • Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen zuzendaria.

    • Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiaren mahaikide bat EAErako.

    • Auzitegi Nagusiaren Gobernu Salaren ordezkari bat, Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatua.

    • Fiskal bat, Auzitegi Nagusiaren fiskalburuak izendatua.

    • Idazkaritza Judizialaren ordezkari bat, idazkari judizialen Lankidetza-Organoak izendatua.

    • Dokumentazio Judizialeko Zentroko kide bat, Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatua.

    • Kriminologiaren Euskal Institutuaren ordezkari bat.

    • Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ordezkari bat.

    • Abokatutzaren Euskal Kontseiluaren lehendakaria, edo bere ordez jartzen duen pertsona.

    • Prokuradoreen Elkargoaren ordezkari bat, dekanoek, ados jarri ondoren, izendatua.

    • Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoak izendatutako ordezkari bat.

    • Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoak izendatutako ordezkari bat.

    • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren talde psikosozialen koordinatzailea.

    • Gizarte eta Informazio-Zientzien Fakultateko ordezkari bat, bertako dekanoak izendatua.

    • Ekonomia-Zientzien Fakultateko ordezkari bat, bertako dekanoak izendatua.

    • Oñatiko Soziologia Juridikoko Institutuko ordezkari bat.

    • Bake-Epaileen ordezkari bat, Euskal Herriko Bake-Epaileen Elkarteak izendatua.

    • Ordezkari sindikal bat, EAEko Justizia Administrazioan diharduten sindikatuek ados jarrita izendatu beharko dutena, edo bestela, Administrazio horretako sindikatu nagusiak izendatuko duena.

  2. ¿ Idazkari gisa, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzako teknikari batek jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe.

  3. ¿ Azterguneak, landu behar dituen gaien arabera egokitzat jotzen dituen adituei parte hartzeko gonbitea egingo die.

  1. ¿ Aztergunea ohiko izaeraz urtean bi aldiz bilduko da, eta ohiz kanpoko izaeraz lehendakariak, bere kabuz edo Azterguneko kideen erdiak hala eskatuta, deialdia egiten duenean.

  2. ¿ Lehendakariari dagokio Aztergunearen bileren deialdia egitea, gutxienez hamabost eguneko aurrerapenarekin, bai eta gai-zerrenda finkatzea ere. Deialdia egiteko epea, presakako kasuetan, laburragoa izan daiteke.

  3. ¿ Justizia Administrazioaren EAEko Azterguneak arlo bakoitzerako lan-batzorde edo lan-talde bereziak eratu ahal izango ditu, Dekretu honetan aurreikusten diren zereginak betetzeko, eta, landu beharreko gaien arabera, bidezkotzat jotzen dituen adituen lankidetzaz balia daiteke.

  4. ¿ Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren kaltetan izan gabe, Azterguneak bere funtzionamendu-arauak landu ahal izango ditu, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak onartu beharko ditu.

Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari adskribiturik egongo da, eta Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari egokituko zaio Azterguneari behar duen laguntza tekniko eta administratiboa ematea.

  1. ¿ Dekretu hau bete eta garatzeak sortutako gastuak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrekontuaren kargura finantzatuko dira.

  2. ¿ Azterguneko kide izateagatik ez da ordainsaririk jasoko. Hala ere, bileretara joateagatik, joan-etorrietarako dietak eta kalte-ordainak jasoko dira.

    Azterguneko kideak bileretara joateagatik sortutako gastu horiek zerbitzuak eskaintzeagatiko kalte-ordainei buruzko aurreikuspenetara egokituko dira, alegia, Goi-Karguen Ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legeak, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak, hori aldatzen duen abenduaren 19ko 515/1995 Dekretuak, eta aplikatu behar den gainontzeko legeriak ezartzen dituzten aurreikuspenetara.

Lehena.¿ Ordezko araubidea.

Prozedura-gaiei eta Dekretu honetan aurreikusten ez diren gai guztiei dagokienez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean organo kolegiatuei buruz adierazten dena aplikatuko da.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio Justizia Administrazioaren EAEko Aztergunearen osaeran beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko, eta Dekretu hau garatu eta betetzeko bidezko diren xedapenak emateko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko maiatzaren 8an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.