Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

58/2001 DEKRETUA, martxoaren 27koa, merkataritzagune handiak ezarri, aldatu eta handitzekoa (hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 3345
  • Xedapen-zk.: 58
  • Xedapen-data: 2001/03/27
  • Argitaratze-data: 2001/06/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Merkataritzagune handiak ezarri, aldatu eta handitzeko martxoaren 27ko 58/2001 Dekretua 2001eko martxoaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (63 zk.). Dekretu horretan, era horretako hutsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

  • Dekretuko 6. artikuluko 3. paragrafoko g) idatz-zatian, honakoa dioenean:

    “Oinplanoen (1:250 eskala), akotatuen, aurretiko bisten eta ebakiduren plano orokorrak, kokagunearena (1:10.000 eskala) eta aurreikusitako lur sail eta aparkalekuetarako sarbideenak (1:20.000 eskala). Hiru aletan aurkeztu beharko da dokumentazio hori guztia.”

    honakoa esan behar du:

    “Oinplanoen (1:250 eskala), akotatuen, aurretiko bisten eta ebakiduren plano orokorrak, kokagunearena (1:10.000 eskala) eta aurreikusitako lur sail eta aparkalekuetarako sarbideenak (1:2.000 eskala). Hiru aletan aurkeztu beharko da dokumentazio hori guztia.”

    7. artikuluko 4. paragrafoan, honakoa dioenean:

    “Jardundako guztiaren kontu emango zaio hurrengo artikuluan araututako Merkataritzagune Handietarako Batzordeari, bi hilabeteko epean artikulu horretako 3. paragrafoko a) idatz-zatian adierazitako txostena eman dezan.”

    honako hau esan behar du:

    “Jardundako guztiaren kontu emango zaio 10. artikuluan araututako Merkataritzagune Handietarako Batzordeari, bi hilabeteko epean artikulu horretako 3. paragrafoko a) idatz-zatian adierazitako txostena eman dezan.”

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.