Arautegia
Inprimatu256/2000 DEKRETUA, 2000ko abenduaren 5ekoa. Dekretu honen bidez, ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela arautu eta Europako Batasuneko estandarri egokitu da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 5863
- Xedapen-zk.: 256
- Xedapen-data: 2000/12/05
- Argitaratze-data: 2000/12/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ezintasunak dituzten pertsonentzako ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela sortu eta arautu zuen Dekretuak ¿urriaren 17ko 236/1989 Dekretuak¿ agerian utzi duenez, txartela lanabes eraginkorra da pertsona horiek gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko; izan ere, mugitzeko arazo larriak izanik garraiobide publikoak erabiltzeko mugatuta dauden hainbat pertsonak komunitateko esparruetara eta zerbitzuetara euren kabuz, euren ibilgailu partikularretan, abiatu beharra dute, eta behin helmugara helduta, txartelak ibilgailua uzteko ematen dizkien abantailez baliatzen baitira. Aipatu dekretua maiatzaren 20ko Gizarte Zerbitzuen 6/1982 Legearen eta ezinduak gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen babesean egin zen, eta lege horretako 60. artikuluak berariaz ezartzen duenez, udalek behar beste neurri hartu behar dituzte mugikortasun-arazo larriak dituzten ezinduen ibilgailuak aparkalekuan uzten errazteko.
Europako Batasuneko Kontseiluak irizpide berbera dauka; izan ere, ezintasunak dituzten pertsonen aukera-berdintasunez diharduenean, egokitzat jotzen baitu mugikortasun mugatua duen edonork laneratzen eta gizarteratzen lagunduko dizkioten neurri gehigarriez baliatzeko aukera izan behar duela, eta, horretarako, era berean egokitzat jotzen du erkidego osoko ekintza bat egitea, ezinduen joan-etorri askea errazteko eta horiek beren ibilgailuak aparkalekuan uzteko txartelak estatu kide guztietan uler eta onar daitezen.
Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legeak sarturiko berrikuntzarik nagusietarako bat da, hain zuzen, herritarrek gizarte-zerbitzuak eskura ditzaten bermatzea, besteak beste, pertsonen eta giza taldeen gizarteratzea sustatzeko asmotan.
Ildo horretan, aipatu legeak gizarte-zerbitzuak berariazko babes-sistematzat, antolatutzat eta Gizarte Segurantzatik bereiztutzat etaerantzukizun publikokotzat hartu ditu, zeinaren helburua ez baita "ongizate-estatua" deitutarikoaren lorpenak mantentzea soilik, baizik eta beharrizan larrienak antzeman eta beteko direla bermatzea ere bai. Hala, gizarte-zerbitzuen sistema zuzentzen dituen printzipioen artean berdintasunaren eta unibertsaltasunaren printzipioa aldarrikatzen du; printzipio horren arabera, bada, gizarte-bazterketak saihesteko eta gainditzeko, pertsona baztertuen eta behartsuentzako ekintza positiboko neurriak hartuko dira.
Ekintza positiboko neurri horien artean nabarmendu beharra da ezintasunak dituzten pertsonei abenduaren 4ko 20/1997 Legea (Irisgarritasuna sustatzen duen legea) argitaratzeak ekarri dien onura; izan ere, lege horrek behartzen baititu herri aginteak mugikortasun mugatua duten pertsonek bakarrik erabil ditzaketen aparkalekuak erreserbatzera.
1998ko ekainaren 4an, Europako Batasuneko Kontseiluak batasuneko kideak diren estatutuentzako gomendio bat onartu zuen, batasuneko estatu kide guztiek onartutako estandar bati jarraiki, ezinduentzat ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela ezar dezaten, eta txartelen jabeak Europa osoan ibilgailuak aparkalekuan uzteko abantailez balia daitezen, betiere erabiltzailea une horretan dagoen herrialdean indarrean dauden arauei jarraiki.
Honako dekretu honen xedea ¿zeina aipatutako urriaren 18ko 5/1996 Legeko 9.2 eta 10.1 artikuluek Eusko Jaurlaritzari gizarte-zerbitzuak planifikatzeko eta horien gaineko arauak garatzeko ematen dizkion ahalmenen ondorioz egiten baita¿ hauxe da, hain zuzen: ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela Europako Batasuneko estandarrari egokitzea, eta txartela emateko baldintzak ezartzea.
Ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela emateko prozedurari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak egindako berrikuntzak txertatu ditu.
Hori dela-eta, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluak bere oniritzia eman eta gero, Eusko Jaurlaritzako Batzorde Juridiko Aholku-emailearekin adosturik, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak proposaturik, eta 2000ko abenduaren 5ean egindako saioan Gobernu Kontseiluan eztabaidatu ondoren, honako hau
Dekretu honen helburua da, hain zuzen, ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela arautzea eta Europako Batasuneko estandarrari egokitzea, 1998ko ekainaren 4an Kontseiluak emandako gomendioari jarraiki (dekretu honetako I. eranskinean dago gomendioa). Era berean, honen bidez, Europako Batasuneko gainerako administrazio publikoek ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzea onartzen da.
Honako pertsona hauek izan daitezke ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartelaren titularrak, hau da, hori lortu eta erabiltzea izango dutenak: Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko biztanleak izanik eta urritasun fisiko zein psikiko larri bat nozituz, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein foru aldunditako Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako aldeko irizpena lortu badute. Ezintasunak dituzten pertsonentzako ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela erabiltzeko eskubide berbera izango dute Europar Batasuneko gainerako administrazio publikoek egindako txartelen titularrek, betiere 1998ko ekainaren 4an Europar Batasuneko Kontseiluak emandako gomendioari jarraiki egindako estandarraren araberakoak badira darabiltzaten txartelak.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalek ematen duten txartela, honako dekretu honetako 6. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoan izango du baliozkotasuna; nolanahi ere, Europako Batasuneko kideak diren estatu guztietan ere erabili ahalko da, kasuan kasuko udalek ibilgailuen antolamendurako eta zirkulaziorako berariazko ezarritako arauei jarraiki.
¿ Ibilgailua aparkalekuan uzteko txartelaren ezaugarriak dekretu honetako I. eranskinean azaldutakoak dira.
¿ Ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela erabiltzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
Ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan berori garraiatzen denean bakarrik erabili ahal izango da.
Txartela ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik eta agintaritza eskudunak azter dezan halaxe eskatu badu.
Txartela baliozkoa izango da horretarako seinalatutako lekuetan aparkatzeko, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere, ezinbesteko denboraz, eta ondoko salbuespenak kontuan izanik:
Oinezkoentzako aldeak, nasak edo espaloiak eta oinezkoentzako pasabideak.
Gelditzea debekatuta dagoen lekuak.
Ibiak edo larrialdiko irteerak ixten dituzten lekuak.
Zirkulazio erraiak murrizten dituzten eremuak ("bigarren ilara").
Gizarte-zerbitzuetan eskumena duen sailak editatu eta doan banatuko die hala eskatzen dieten udalei segidan azaltzen diren agiriak:
¿ Ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela eskatzeko inprimaki estandarizatua.
¿ Ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela.
¿ Europar Batasuneko kideak diren estatutuetan txartela erabiltzeko ezarritako baldintzen laburpena, Europako Komisioak berak horren gainean emandako informazioa jasoz.
Interesdunaren bizitokiko udalak eman beharko dio txartela, honako prozedura honi jarraiki:
¿ Espedientea hasiko da interesdunak edo haren legezko ordezkariak eskaturik, dekretu honetako II. eranskineko inprimaki estandarizatuaren bidez. Inprimakia eskatzailearen bizitokiko udaletxean hartu eta bete ondoren, bertan entregatu beharko da.
¿ Espedientea hasteko eskabidea bete beharrekoak bete ezean, eskatzaileari eskatuko zaio 10 eguneko epean akatsa zuzen dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzan, eta, era berean, ohartaraziko zaio ezen hori egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1. eta 42.1. artikuluetan ezarri bezala.
¿ Udalak eskabidearen kopia izapidetuko die kasuan kasuko lurralde historikoari dagokion foru aldundian Gizarte Ongizate-gaietan eskuduna den sailari, bertan Balorazio eta Orientazio Unitateen bidez 45 eguneko epean txartela emateko nahitaezko txosten loteslea egin dezaten, 1971/199 Errege Dekretuko III. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideen arabera (errege dekretu hura minusbaliotasun-maila onartu, deklaratu eta kalifikatzeari buruzkoa da). Foru aldundietako Balorazio eta Orientazio unitateek egin ahalko dute irizpen hori, dekretu honetako III. eranskinean erantsitako eredu lagungarriari jarraiki.
¿ Balorazio eta Orientazio Unitateak egindako irizpena espedienteari erantsiko zaio; Udalak ebatziko du eskabidea irizpenarekin bat etorriz, eta interesdunari jakinaraziko dio erabakia hiru hilabeteko epean, kasuan kasuko udaleko erregistroan ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartelerako eskabidea sartu zenetik kontatzen hasita. Epe horren barruan berariazko ebazpenik eman ezean, eskabidea onartu dela ulertu beharko da; nolanahi ere, berariazko ebazpena emateko obligazioa izango du udalak, betiere ebazpena berreste aldera.
¿ Eskatzaileak eskubideari uko eginez gero edo eskabidean atzera eginez gero, udala ebazpena ematera behartuta egongo da, eta ebazpenean kasuan kasuko inguruabarrak kontuan hartuko ditu, eta aplikatzekoak diren arauak aipatuko.
¿ Ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela ematea onartu ondoren, titularrari aurkeztuko zaio, sina dezan, eta, behin sinatu ondoren, kasuan kasuko udalak plastifikatuko du eta interesdunari entregatuko dio.
¿ Udalak txartelarekin batera Europako Batasuneko estatu kideetan txartela erabiltzeko baldintzen laburpena emango dio interesdunari, hala eskatuz gero.
¿ Txartela bost urtean behin berritu beharko da titularraren bizitokiko udaletxean; nolanahi ere, baliteke aldaketak egotea titularraren ezintasunaren balioespenean eta harrez geroztik txartela indarrean ez egotea. Txartela berritzeko, dekretu honetako 6. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraituko zaio.
¿ Baldin eta Balorazio eta Orientazio unitateek egindako irizpena behin betikoa bada, txartela berritzeko administrazio-prozedura interesdunak eskaturik hasiko da, eta ez da beharrezkoa izango balorazio unitateen irizpen berri bat eskatzea, udalek berariaz eskatzen badituzte izan ezik.
Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legeko 10.6. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzari dagokio, gizarte-zerbitzuen arloan eskuduna den sailaren bidez, gizarte-zerbitzuei buruzko estatistikak koordinatzea eta taxutzea, baita beroiek mantentzea ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistiken apirilaren 23ko 4/1996 Legearen arabera.
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 143ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren kalterik gabe, eta aurreko paragrafoan aurreikusitako helburuarekin, bai foru aldundiek baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalek gizarte-zerbitzuen arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako Sailari bidaliko dizkio tramitatutako txartelez (ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartelez( dituen beste datu.
Dekretu hau indarrean hasi aurretik ezinduak garraiatzen dituzten ibilgailuak aparkalekuan uzteko txartelak emateko hasitako prozedurei dekretu berau aplikatuko zaizkie.
Gaur egun, 236/1989 Dekretuan ezarritakoan oinarritutako "ezinduak garraiatzen dituzten ibilgailuak aparkalekuan uzteko txartela" duten pertsonek gehienez sei hilabeteko epean entregatu beharko dute, eta haren truke Europar Batasuneko estandarra egokitutako eta "ezinduentzako txartela ibilgailua aparkalekuan uzteko" izenburuko txartela jasoko dute, honako dekretu honetan ezarri bezala. Txartel berriak trukatutako txartelaren indarraldi berbera mantenduko du.
236/1989 Dekretua baliogabetzen da, baita dekretu honen edukiaren kontra egiten duten maila bereko edo gutxiagoko xedapen guztiak ere. Dekretu horren bidez, ezinduak garraiatzen dituzten ibilgailuak aparkalekuan uzteko txartela sortu eta txartelaren ezaugarriak ezarri ziren.
Lehena.¿ Araubide osagarria.
Dekretu honetan administrazio-prozeduraz buruz aurreikusten ez denari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eskumena dauka dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar beste xedapen emateko.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
Ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartelaren tamaina osoa ondokoa da, Europar Batasuneko ereduaren arabera:
Luzera: 106 mm.
Zabalera: 148 mm.
Ezinduentzako txartela urdin argia izango da, gurpildun aulkia irudikatzen duen ikur zuria izan ezik, eta atzealde urdin ilunaren gainean egongo da.
Ibilgailua aparkalekuan uzteko ezindunentzako txartela plastifikatuta egongo da, titularrak sinatzeko utzitako tokia izan ezik; toki hori atzealdeko ezkerrean egongo da.
Ibilgailua aparkalekuan uzteko ezindunentzako txartelak aurrealde eta atzealdea izango ditu, bakoitza bi erditan banaturik goitik behera.
Aurrealdeko ezkerreko erdian ondokoak agerraraziko dira:
Gurpildun aulkiaren ikur zuria atzealde urdin ilunaren gainean;
Noiz arte erabil daiteke txartela;
Txartelaren zenbakia;
Txartela egin duen agintaritza edo erakundearen izen eta ikurra.
Eusko Jaurlaritzako logotipoa.
Aurrealdeko eskuineko erdian ondokoak agerraraziko dira:
"Ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela" inskripzioa karaktere handietan, euskara eta gaztelaniaz. Jarraian, nahikoa urrun eta karaktere txikietan "Tarjeta de estacionamiento" Europar Batasuneko gainerako hizkuntzetan.
"Europako Erkidegoetako eredua" inskripzioa euskara eta gaztelaniaz.
Atzealdean, Espainiaren adierazlea: E, Europako Batasuneko ikurraren barruan: hamabi izarretako zirkulua.
Atzealdeko ezkerreko erdian ondokoak agerraraziko dira:
¿ Titularraren abizenak;
¿ Titularraren izena;
¿ Titularraren sinadura edo baimendutako beste edozein marka, halaxe xedatu badu legeriak;
¿ Titularraren argazkia.
Atzealdeko eskuineko erdian ondokoak agerraraziko dira:
¿ Adierazpena:
"Txartel honen jabeak baimena dauka ibilgailuak aparkalekuetan uzteko abantailez baliatzeko, Europar Batasuneko estatuetan.";
¿ Adierazpena:
"Txartela ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin."
Adierazpenak euskara eta gaztelaniaz agertuko dira, aurrealdeko eskuin erdiaren inskripzioak izan ezik.
Izen-abizenak:
NAN:
Helbidea:
Kalea:
PK:
Telefonoa:
LEGEZ ORDEZKATZEN DUEN PERTSONAREN DATUAK
Izen-abizenak:
NAN:
Helbidea:
Kalea:
PK:
Telefonoa:
Goian aipatutako ezinduaren lege-ordezkaria naiz
Ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela ematea, atzealdean agertu baldintzak kontuan izanik, eta 2000ko abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuan ezarritakoa betez. Dekretu horren bidez, ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela Europako Erkidegoetako ereduari egokitu zaio eta txartel hori emateko baldintzak ezarri dira.
2000ko __________________ (a)ren ___ (e)an
Eskatzailea.
Lege ordezkaria.
Iz. _____________________
Iz. _____________________
HONEKIN BATERA DOAN DOKUMENTAZIOA:
Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
Ezintasun mailaren onarpena.
Nortasun-agiriko argazki bi.
Ezinduaren lege ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
KO UDALEKO ALKATE-UDALBURU JAUN/ANDREA
Lurralde Historikoa:
IBILGAILUA APARKALEKUAN UZTEKO EZINDUENTZAKO TXARTELA ERABILTZEKO BALDINTZAK.
Baimen hau titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan berori garraiatzen denean bakarrik erabili ahal izango da.
Txartela ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik eta agintaritza eskudunak azter dezan halaxe eskatu badu.
Txartela baliozkoa izango da horretarako seinalatutako lekuetan aparkatzeko, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere, ezinbesteko denboraz, eta ondoko salbuespenak kontuan izanik:
Oinezkoentzako aldeak, nasak edo espaloiak eta oinezkoentzako pasabideak.
Gelditzea debekatuta dagoen lekuak.
Ibiak edo larrialdiko irteerak ixten dituzten lekuak.
Zirkulazio erraiak murrizten dituzten eremuak ("bigarren ilara").
2000ko abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuaren bidez, ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela Europar Batasuneko ereduari egokitzen zaio eta txartel hori emateko baldintzak ezarri dira. Eta Dekretu horren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Balorazio eta Orientazio Unitateko nahitaezko irizpen loteslea eman da, zertarako eta Ezinduentzako Txartela emateko espedientea osatzeko; txartel horren titularra ondokoa da:
Izen-abizenak:
NAN:
Abenduaren 3an, ezintasun mailaren onarpen, adierazpen eta sailkapenari buruz emandako 1971/1999 Errege Dekretuaren III. Eranskinean ezarritako baremoaren araberako osasun-azterketa egin ostean, erabaki da Ezinduentzako Txartela EMATEA/EZ EMATEA, ondokoa kontuan izanda
IRIZPENA
1.¿ IRIZPENAREN IZAERA
ALDEKOA KONTRAKOA
Gurpildun aulkia erabiltzen du derrigorrean A) 3 urte baino gutxiago
Ibiltzeko, makila bi erabiltzen du derrigorrean B) Ohean beti egon behar delako
Noragabe ibil daiteke, baina kontrolatzeko C) Bestelako mugikortasun-arazoak
zailak diren jokabide oldarkor edo gogaikarriak (7 puntu baino gutxiagoko baremoa)
agertzen ditu; urritasun psikiko larrien
ondorioz, garraiobide normalizatuak erabiltzeko
zailtasunak ditu
Bestelako mugikortasun-arazoak
(Gutxienez 7 puntu, baremoaren arabera)
(X jarri kasuan kasuko letraren ondoko itzalez estalitako laukian)
2.¿ IRIZPEN HONEN INDARRALDIA
ALDI BATERAKO Berrikuspenerako hurrengo data: 20¿/¿/¿ (gehienez, 5 urte)
BEHIN BETIKO Irizpen hau baliozkoa izango da geroko berriztapenerako, Udalak lehenago berariaz eskatzen ez badu (2000ko _______(a)ren _________(e)ko Dekretuaren 8. Artikulua).
(X jarri itzalez estalitako laukian)
2000ko _____________(a)ren __________(e)an
Iz.: Balorazio eta Orientazio Unitatearen arduraduna.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetzen du: 236/1989 DEKRETUA, urriaren 17koa, minusbaliodun pertsonak garraiatzan dituzten ibilgailuentzako estazionamendu txartela sortuz eta berorren ezaugarriak ezarriz.
- Indargabetutakoa: 50/2016 DEKRETUA, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela arautzen duena.