Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

243/2000 DEKRETUA, azaroaren 28koa, etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko Dekretua, etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko Dekretua eta hiritu eta eraikitako ondarea bereoneratzeko jarduera babestuei buruzko Dekretua aldatzen dituena (hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 512
  • Xedapen-zk.: 243
  • Xedapen-data: 2000/11/28
  • Argitaratze-data: 2001/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko Dekretua, etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko Dekretua eta hiritu eta eraikitako ondarea bereoneratzeko jarduera babestuei buruzko Dekretua aldatzen dituen azaroaren 28ko 243/2000 Dekretua 2000ko abenduaren 1ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (231 zk.), eta dekretu horren testuan aipatutakoen moduko hutsak gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

7 artikuluan, 21654. orrialdean, honako hau dioenean:

"..., 0,85 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gaindituko eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 50.000 pezetatik gorakoa izango."

honakoa esan behar du:

"..., 0,85 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gaindituko eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 85.000 pezetatik gorakoa izango."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.