Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

169/2000 DEKRETUA, irailaren 1ekoa, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4212
  • Xedapen-zk.: 169
  • Xedapen-data: 2000/09/01
  • Argitaratze-data: 2000/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen 10. artikuluaren bitartez, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra sortu zen, gizarte-ongizateko eskumenak dituen sailari atxikita. Halaber, 2. Xedapen Gehigarriak zera esaten du, Legea indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, gizarte-ongizateko eskumenak dituen sailaren sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartuko duela.

Dekretu honen bitartez, erroldaren edukia zehaztu, erakundeak inskribatzeko prozedura ezarri eta erakundearen eta pertsona boluntarioaren arteko akordioa edo hitzarmena egiteko agiri normalizatuaren eredua sortzen da.

Administrazio publikoen eta erakundeen arteko harremanek lankidetza, osagarritasuna eta partaidetza dute oinarri.

Gaur egun ezinezkoa da gizartearen behar berriei administrazio publikoetatik bakarrik erantzutea. Beraz, erantzukizunak eta jarduketak administrazio publikoen eta borondatezko gizarte-elkartasuneko erakundeen artean banatuta bakarrik lortuko da gizarte justu eta berdintasunezkoa.

Beraz dekretu honen bitartez, lehenengo eta behin, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbat boluntariotzako erakunde dauden jakin nahi da, ondoren "Euskal Boluntariotzaren Kontseilua" eratzeko eta Eusko Jaurlaritzak alor horretan dituen eskumenak gauzatzeko. Hauek dira eskumen horiek:

  • Boluntariotzaren baliabideen katalogo publikoa egitea.

  • Boluntariotzari buruzko agiri-fondo eta datu-base bat osatzea, dauden foroak koordinatzeko.

    Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoak dioenari jarraituz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko irailaren 1ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Autonomia Erakidegoko Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren araudia onartzea da Dekretu honen xedea. Errolda hori Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen bitartez sortu zen, gizarte-ongizate alorreko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita. Dekretu honen beste helburuetako bat boluntariotzari buruzko beste zenbait alderdi arautzea da.

Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean erakunde hauek inskribatu ahal izango dira: batetik, boluntariotzako erakunde deitzen direnak, hau da, gehien bat boluntarioz osatuta egonik, beren egitasmo eta proiektu gehienak boluntario horien bitartez betetzen dituztenak, 17/1998 Legearen arabera, eta, bestetik, izaera hori eduki ez arren, beren jardueren barruan boluntarioek parte hartzen duten programak dituztenak. Erakunde horiek EAEaren eskumeneko elkarte, fundazio edo kirol-elkarteen erregistroetan egon behar dute inskribatuta, edo, beren eraketa, egoitza edo helbide sozialagatik hala badagokie, antzeko erregistroetan.

Kasu guztietan, erakundeen izaera juridikoa dena dela, baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Legez eratuta egotea.

  2. Berezko nortasun juridikoa izatea.

  3. Irabazi-asmorik ez izatea.

  4. Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen 3. artikuluan interes orokorrekotzat jotzen diren programak edo proiektuak gauzatzea.

Inskripzioa borondatezkoa izango da boluntariotzako erakundeentzat. Inskribatuta egoteak parte hartzeko eta biltzeko gune den Boluntariotzako Euskal Kontseiluan parte hartzeko aukera emango die, baita administrazio publikoek beren eskumenen barruan dirulaguntzak emateko eta jarduerak sustatzeko egiten dituzten programetan esku hartzeko ere.

  1. – Inskripzioan datu hauek eman behar dira:

    1. Erakundearen izena.

      b) IFZ.

    1. Erakundearen izaera juridikoari dagokion erregistroan inskribatu izanaren agiria.

    2. Helbide soziala, egoitza edo Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaritza.

    3. Erakundearen xedea eta burutzen dituen interes orokorreko jarduerak.

    4. Zein esparrutan lan egiten duen.

    5. Laguntza jasoko duen populazioaren ezaugarriak.

    6. Jardueraren lurralde-eremua.

    7. Legezko ordezkaria eta boluntariotzaren arduraduna.

    8. Erakundearen giza-baliabideak.

    9. Elkarteen kasuan, onuragarritasun publikoko aitorpena, baldin badute.

    10. Boluntarioek burututako programa eta jarduerak.

    11. Aseguru poliza.

    12. Boluntariotzako barne estatutua.

  2. – Inskripzio-datuak egunera edukitzeko eta aldaketen berri izateko, Erroldan inskribatutako erakundeek aurreko puntuan aipatzen diren datuetan gertatzen diren aldaketak eta, oro har, erroldarentzat interesgarri izan daitezkeen antolamendu eta funtzionamendu kontuak jakinaraziko ditu, besteak beste: estatutuen aldaketak, federazio eta konfederazioen sorrera edo bereizketak, Zuzendaritza Batzordearen edo Gobernu Organoaren eta administrazioaren osaketa, entitatearen desegitea eta interesgarri izan daitekeen beste edozein.

Boluntzariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen 8. artikuluaren e) letrako 4. paragrafoan xedatutakoaren ondorioz, boluntarioak dituzten erakundeek, beren izaera juridikoa dena dela, aseguru poliza bat egin beharko diete honako hauek estaliko dituena: asistentzia sanitarioa, heriotza eta balioezintasuna eta boluntario-jardueran izandako istripuak eta besteri eragindako kalte-galerak.

Horretarako egin beharreko erantzukizun zibileko polizak 50 milioiko kapitala izango du gutxienez (300.506,05 euro).

Boluntarioak dituzten erakundeek agiri hauek aurkeztu behar dituzte Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean sartzeko:

  1. Izaera juridikoaren arabera dagokion erregistroaren agiria, bertan istribatuta dagoela frogatzen duena.

  2. Erakundeko Boluntarioen Barne Estatutuaren kopia. Bertan, gutxienez, boluntarioak hartzeko eta baztertzeko irizpideak eta horien betebehar eta eskubideak jasoko dira.

    Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen Lehenengo Xedapen Gehigarrian aurreikusitakoaren ondorioetarako, Dekretu honetako II. Eranskinean erakundearen eta pertsona boluntarioaren arteko konpromisoa edo akordioa gauzatzeko eredu normalizatua eskaintzen da.

  3. Aseguru-polizaren kopia eta, horrekin batera, urte horretako aseguru-prima ordaindu izanaren jatorrizko ordainagiriaren kopia eta aseguratutakoen zerrenda.

  4. Erakundearen eratze agiriaren kopia. Eratze agiri horrek behar bezala legeztatuta egon behar du.

  5. Dekretu honetako II. Eranskinean eskaintzen den inskripzio-agiri normalizatua behar bezala beteta.

  1. – Erroldaren eta Fundazio eta Elkarteen Erregistroen arteko lankidetza beharrezkoa denez, Erregistroek Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren berri emango diete beren eraketa hasierako inskripzioaren bitartez formalizatu nahi duten entitate berriei eta, bereziki, boluntarioak dituztela adierazi dutenei, erroldan ere inskriba daitezen.

  2. – Fundazio eta Elkarteen Erregistroetan jadanik inskribatuta dauden erakunde boluntariodunen kasuan, beren estatutuetan elkartearen xedeari buruz xedatutakoa hartuko da aintzat. Ondorio horietarako –eta horietarako bakarrik– erregistroetako arduradunek elkarteen xedeari begiratuta ustez boluntariotzako erakunde diren entitateen zerrenda bidaliko diote Erroldako arduradunari. Behin agiriak aztertuta, Erroldako arduradunak erakundeok Boluntzariotzako Errolda Orokorrean sartzeko izapideak eguneratu eta osatuko ditu.

Dekretu honetan prozedurari buruz jasotzen ez diren alderdietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hori aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoa beteko da.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari eskumena ematen zaio Dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko eman behar diren xedapenak emateko. Halaber, eskumena ematen zaio I. eta II. eranskinetan, egoki iritziz gero, aldaketak egiteko eta Dekretu honetako 5. artikuluan aipatzen den aseguru polizako zenbatekoa eta ezaugarriak ere aldatzeko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Donostia-San Sebastiánen, 2000ko irailaren 1ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Erroldako zka.:

Alta

Baja

Aldaketa

Erakundearen izena:

I.F.Z.

Elkartearen egoitza:

Helbidea

Herria

Posta kodea

Lurralde historikoa edo probintzia

Telefonoa eta faxa

Legezko ordezkaria:

Izen-abizenak

Entitatean duen kargua

Boluntariotzaren arduraduna

Izaera juridikoa:

Elkartea

Elkarteen federazioa

Fundazioa

Erlijio-erakundea

bestelakoa

erregistroan inskribatuta zenbakiarekin

Entitatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badago, bete ezazue erkidego honetan duen ordezkaritzaren datuak:

Izena

Helbidea

Herria

Posta kodea

Lurralde historikoa

Telefonoa eta faxa

Legezko ordezkaria:

Izen-abizenak

Entitatean duen kargua

Boluntariotzaren arduraduna

Erakundearen jarduera-eremua

Gizarte zerbitzuak

Komunitatearentzako zerbitzuak, oro har

Minusbaliotasun fisiko, psikiko edo

sentimenezkoak.

Adineko pertsonak

Haur, gaztetxo eta gazteen babesa.

Emakumea

Gutxiengo etnikoak

Etorkinak eta errefuxiatuak

Droga-menpekotasunak

Pertsona marjinatuak eta gizartetik baztertuak

edo marjinatuak izateko arriskua dutenak

Presoak, preso ohiak

Gaixotasunen batek jotakoak edo horien senideak

Beste batzuk

Komunitatearen garapena

Komunitatea oro har

Auzo-mugimenduak

Kolektibo bereziak

Kultura eta kirola

Oro har

Artistikoa

Kultura ondarea

Hizkuntza ondarea

Aisia eta tarte libreak

Kirola sustatzea eta egitea

Beste batzuk

Garapenerako lankidetza

Ingurumena

Komunitatearen sentsibilizazioa

Ingurumenaren babesa

Beste batzuk

Beste Batzuk

Hezkuntza

Ikerketa

Babes zibila

Asoziazonismoaren edo boluntariotzaren

sustapena eta babesa

Beste batzuk

Hartzaileak sexuaren arabera

Berdin dio

Gizonak

Emakumeak

Hartzaileak adinaren arabera

Berdin dio

Haurrak

Gaztetxoak

Gazteak

Helduak

Adinekoak

Jardueraren lurralde-esparrua

Toki mailakoa

Lurralde historikoa

Euskal Autonomia Erkidegoa

Estatua

Nazioartekoa

Erakundearen helburuak

Erakundeak burutzen dituen jardueren azalpen laburra

Erakundearen giza-baliabideak:

Boluntarioen kopurua

Zuzendaritza lanetan

Bestelako lanetan

Boluntario iraunkorrak

Noizbehinkako boluntarioak

Erakundeko bazkide diren boluntarioak

Bazkideak

Ordaindutako langileak

Lanaldi osokoak

Lanaldi partzialekoak

Ordezko gizarte-zerbitzukoak

Aseguru poliza: ezaugarriak eta kontingentziak.

Boluntarioen barne-estatutua.

Izen-abizenak: Adinez nagusia. NAN zka.: Ordezkatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundearen izena: (elkartea, fundazioa, bestelakoa). Erakundean duen kargua: (lehendakaria, administratzailea, etab.) Erakundearen helbidea: Herria: ,

Kalea:

Dagokion erregistroa (elkarteena, fundazioena, beste bat): Erregistroko zenbakia:

Izen-abizenak:

Adinez nagusia. NAN zka.:

Helbidea: herria: , kalea:

(Pertsona boluntarioa adin txikikoa bada edo tutoretzapean badago, gurasoak edo tutorea ere agertuko dira, eta baimena ematen dutela adierazteko, sinatu egingo dute entitatearen ordezkariaren eta boluntarioaren ondoan.)

Eta agiri honen bitartez, erakundeko barne estatutuan boluntarioak onartzeko ezarritako irizpideei eta Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen 8.3 artikuluari jarraituz, akordio/konpromiso hau sinatu dugu:

  1. Pertsona boluntarioaren konpromisoa

    jaunak/andreak jarraian aipatzen den denbora-aldian beherago zehazten diren interes orokorreko jardueretan aritzeko konpromisoa hartzen du. Jarduerok irabazi asmorik gabeko erakundearen bitartez burutuko ditu, aipatzen diren proiektu edo egitasmoen barruan, era desinteresatuan, elkartasunagatik, borondatez eta askatasunez, eta ez lan edo funtzionario harreman baten edo obligazio pertsonal edo juridiko baten ondorioz. Beraz, ez du inolako ordainsari ekonomikorik jasoko, ezta ordaindutako lanbide-zerbitzurik ordezkatuko ere

    Jarduerok bi data hauen artean burutuko ditu: eta ......................................

    Jarduerak:

    (Zehaztu jarduerak behar beste eta aipatu zein egitasmo edo proiekturen barruan dauden)

    a)

    b)

    c)

    d)

  2. Erakundearen onarpena.

    Irabazi asmorik gabeko erakundeak onartu egiten du jaunaren/andrearen konpromisoa.

  3. Pertsona boluntarioaren eskubideak

    1. Erakundean aktiboki parte hartzea; erakundeari buruzko informazioa jasotzea, bereziki, helburuei, antolaketa-egiturari eta funtzionamenduari buruzkoa, eta entitatearen barruan partaidetza-organoak sortzea eta horietan parte hartzea.

    2. Erakundearen egitasmo eta proiektuak diseinatzen, egiten, burutzen eta ebaluatzen laguntzea, baldin eta horietan parte hartzen badu, eta boluntario den aldetik eragiten dioten erakundeko hainbat alderdiri buruzko iritzia ematea.

    3. Boluntario gisa egiten duen lanak eskatzen duen teknika-, giza- eta prestakuntza-laguntza jasotzea eta bere ezaugarriei ondoen egokitzen zaizkion jarduerei buruzko orientabideak izatea.

    4. Boluntario gisa egiten duen lanagatik beste norbaitek jaso ditzakeen kalte-galerak estaliko dituen aseguru-poliza bat izatea.

    5. (Aukerakoa) Bere jarduerak ekarri dizkion gastuengatiko ekonomi-ordaina jasotzea, muga hauen barruan:

    6. Jarduerak bere inguru hurbilenean burutzea, egitasmoek edo programek horretarako aukera ematen badute.

    7. Tratu diskriminatzailerik ez jasotzea. Aitzitik, tratua zuzena izango da eta bere askatasuna, duintasuna, intimitatea eta sinismenak errespetatuko dira.

    8. Jarduerak segurtasun eta higieneko baldintza egokietan betetzea, jardueraren beraren izaera eta ezaugarrien arabera.

    9. Gizarteari eman dion laguntza aitortzea eta errespetatzea.

    10. Boluntariotza askatasunez uztea, horren berri eman ondoren.

    11. Ordenamendu juridikoak boluntarioari aitortzen dizkion gainontzekoak.

  4. Boluntarioaren betebeharrak

    1. Bere aukeren eta borondatearen barruan, erakundeari laguntzea eta horretan parte hartzea eta lan egitea.

    2. Erakundearekin hartutako konpromisoak betetzea, horren helburuak eta gobernu-arauak errespetatzea.

    3. Esleitu zaizkion zereginak arduraz burutzea eta erakundeko arduradunek ematen dizkioten jarraibideak betetzea.

    4. Erakundeak antolatzen dituen prestakuntza-jardueretan eta ematen dituen zerbitzuen kalitateari eusteko behar direnetan parte hartzea.

    5. Boluntario jardueran jaso edo ezagutu duen informazioa isilpean gordetzea.

    6. Bere laguntza jasotzen duten pertsonen edo pertsona-taldeen eskubideak errespetatzea.

    7. Boluntario-kreditazioa eta erakundearen ezaugarria egoki erabiltzea.

    8. Bere esku uzten diren baliabide materialak zaintzea.

    9. Boluntario-lana indarrean dagoen legerian ezarritako printzipioen arabera betetzea.

    10. Antolamendu juridikoan boluntarioei buruz ezartzen direnak.

    11. Ezartzen diren segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea.

  5. Akordioa/konpromisoa hausteko arrazoiak.

    1. Hitzartutako epea amaitzea.

    2. Alderdietako edozeinek bere betebeharrak nabarmen ez betetzea.

    3. Hitzartutako jarduerak bete ezin izatea.

    4. Erakundea desagertzea.

      jauna/andreajauna/andrea

      (Erakundearen ordezkaria) (Boluntarioa)

      (Eredu honetan eduki gehiago ere sar daiteke, alderdi biek egoki irizten dioten eran, indarrean dagoen antolamendu juridikoa aintzat hartuta.)