Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

160/2000 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 3824
  • Xedapen-zk.: 160
  • Xedapen-data: 2000/07/28
  • Argitaratze-data: 2000/09/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardute-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaz, berriro egituratu dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa antolatzen duten sailak.

Sailaren egitura organikoa arautzen duen otsailaren 28ko 176/1995 Dekretua indarrean jarri zenetik izandako esperientziak eta aldi horretako arau-aldaketek, batez ere Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak ekarritakoek, Saileko zenbait organo eta zerbitzu funtzionalki berrantolatu beharra ekarri dute, Sailaren egitura organikoa egungo funtzionamendu-beharrizanetara egokitzeko eta organo sortu berriak egokiro kokatzeko, esate baterako, Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea eta Ingurugirorako Aholku Batzordea. Halaber, beharrizan berezi eta zehatzetan oinarrituta sortutako organoak desagertaraziko dira, gaur egun halako beharrizanik ez denean.

Era berean, organo batzuk kentzeak eta bateratzeak egitekoen banaketa berria eta Saila berrantolatzea ekarri dute. Ondorioz, komenigarria da dekretu honen harmena, Saileko organo nagusien eta lekuan lukukoen oinarrizko egitekoak finkatzeari ekitea; hori horrela, organo horiek osatzen dituzten administrazio-unitateak ez dira zehazten, eta izendatzen zaizkien egitekoak ere ez dira finkatzen. Geroago arautuko dira egiteko horiek.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko otsailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta beroien egitekoak eta jardute-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren organoa da Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila, eta honako jardute-arlo eta egiteko hauek dagozkio: lurraldea eta itsasertza antolatzea, hirigintza, etxebizitza, arkitektura eta ingurugiroa.

Aurreko artikuluan aipatutako arloekiko eskumenak bete ahal izateko, honako organo hauek osatuko dute Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura:

Organo nagusiak:

  1. ¿ Sailburua

  2. ¿ Zerbitzu Zuzendaritza

  3. ¿ Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailburuordetza:

    1. Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza

    2. Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza

    3. Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza

  4. ¿ Ingurugiro Sailburuordetza:

    1. Ingurugiroaren Kalitatearen Zuzendaritza

    2. Ingurugiroko Baliabideen Zuzendaritza

      Lurralde organoak:

      Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde ordezkaritzak.

  1. ¿ Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari honako komisio hauek atxikitzen zaizkio:

    1. Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordea eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordea, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusitakoak.

    2. Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea, abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretuz sortutakoa.

    3. Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua, abenduaren 4ko 20/1997 Legez sortutakoa.

    4. Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea, urtarrilaren 10eko 28/1989 Dekretuz sortutakoa.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoaren Ingurugirorako Aholku Batzordea, otsailaren 27ko 3/1998 Legez sortutakoa.

  2. ¿ Era berean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari honako baltzu publiko hauek ere atxikitzen zaizkio:

    1. "Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A./Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A." (VISESA) baltzu publikoa.

    2. "Sociedad Pública de Gestión Ambiental, IHOBE, S.A. (Ingurugiro Hobekuntza-Mejora del Medio Ambiente)" baltzu publikoa.

  3. ¿ Era berean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari honako organo hauek ere atxikitzen zaizkio:

    1. Nahitaezko Desjabetzako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde epaimahaiak.

    2. Ingurugiroarekiko Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak

    3. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatoa, Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak egozten dizkion zeregin eta egitekoez.

    4. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua.

  1. ¿ Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari honako hauek dagozkio:

    1. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. artikuluan aipatzen diren eskumenak eta Sailari dagozkion egiteko eta jardute-arloan indarrean dauden legeek eman diezazkiotenak, urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuarekin bat etorriz, Saileko beste organo bati atxikita ez badaude.

    2. Sailaren eskumeneko espedienteak izapidetzeko gastu-baimenak onartzea, horien kopurua dela-eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskumena direnen kalterik gabe, gastuok honakoak direnean:

      • Obra, zerbitzu eta horniketak kontratatzeko espedienteak, horien aurrekontuak, dagozkien zergak kenduta, ehun milioi, hogeita hamar milioi eta hogeita bost milioi pezetatik gorakoak badira, hurrenez hurren.

      • Kontsultoretza eta asistentziako, zerbitzuen errentamendu eta izaera administratibo berezi edo administratibo pribatuko kontratuen espedienteak,horien aurrekontuak, dagozkien zergak kenduta, hogeita bost milioi pezetatik gorakoak badira.

      • Nahitaez desjabetzeko hogeita bost milioitik gorako espedienteak

      • Zerbitzu Zuzendaritzako espedienteen bi milioi pezetatik gorako gastuak, idatz-zati honetan adierazitako mugez.

      • Beste idatz-zatietan adierazi bako berrehun eta berrogeita hamar milioitik gorako urte anitz izaerako gastuak.

  2. ¿ Aholkulariek eta sailburuak berak izendatutako konfidantzako langileek lagunduko diote Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari bere egitekoak betetzen bere goi mailako zuzendaritzapean.

  3. ¿ Haren ardurapean jarrita dauden egotekoak behar bezala bete ahal izateko, Saileko organoek kasu bakoitzerako behar den informazioa eta laguntza eskainiko diete aholkulariei eta konfidantzako gainerako langileei.

  4. ¿ Zuzendaritza Kontseilua izango da. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua izango du buru eta sailburuordeek, zuzendariek, aholkulariek eta konfidantzako gainerako langileek osatuko dute. Kontseilu horrek Sailaren politika prestatze-lanetan lagunduko dio sailburuari.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko sailburuordeek honako egiteko hauek bete beharko dituzte nork bere jardute-eremuaren barruan eta sailburuaren zuzendaritzapean eta agintepean, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 30. artikuluan xedatzen denaren arabera:

  1. Sailburuordetzaren eta horren menpeko organoen ekintzen ardura izan, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea.

  2. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.

  3. Sailburuaren jardute-eremuak diren arloetako xedapen orokorrei buruzko proiektuak lantzea eta, hala behar izanez gero, sailburuari aurkeztea.

  4. Sailburuaren eskumeneko gaietan bidezkotzat jotako ebazpenak proposatzea sailburuari, horiek izapidetzea Sailburuordetzari dagozkion kasuetan. Bestetik, Sailburuordearen eskumeneko gaiak ebaztea.

  5. Gainerako sailekin eta Sailburuordetzarekin harremanak dituzten erakunde eta entitate publiko eta pribatuekin komunikazio-organo jardutea.

  6. Sailburuordetzaren eskumeneko espedienteei izapideak egiteko beharrezko gastu-baimenak onartzea, Saileko zuzendariei egotzitako eskumenen kalterik gabe.

    • Obra, zerbitzu eta horniketak kontratatzeko espedienteak, horien aurrekontuak, dagozkien zergak kenduta, ehun milioi, hogeita hamar milioi eta hogeita bost milioi pezetatik beherakoak badira, hurrenez hurren.

    • Kontsultoretza eta asistentziako, zerbitzuen errentamenduko eta izaera administratibo berezi edo administratibo pribatuko kontratuen espedienteak, horien aurrekontuak, dagozkien zergak kenduta, hogeita bost milioi pezetatik beherakoak badira;baita nahitaez desjabetzeko espedienteak ere, hogeita bost milioi pezetara arte.

    • Aurreko idatz-zatietan adierazi gabeko berrehun eta berrogeita hamar milioi pezetatik beherako urte anitz izaerako gastuak

  7. Indarrean dauden xedapenek eman diezazkieten eskumen, ahalmen, prerrogatiba eta egiteko guztiak.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 31. artikuluan xedatzen denaren arabera, sailburuordearen agintepean edo, Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan, sailburuaren agintepean zuzendariek antolaketa unitate baten zuzendaritza hartzen dute beren ardurapean, eta honako eskumen hauek egozten zaizkie:

  1. Zuzendaritzaren jardunen ardura izatea, koordinatzea, bultzatzea eta horien jarraipena egitea, dagokion Sailburuordetzak edo, Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan, sailburuak emandako instrukzioei jarraituz.

  2. Zuzendaritzako zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzak arlo horretan egotzita dituen eskumen orokorren kalterik gabe.

  3. Egokitzat jotako ebazpenen proposamena sailburuordeari edo, Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan, sailburuari egitea, ebazpen horiei izapideak egitea Zuzendaritzari dagokionean. Bestetik, bere eskumeneko gaiak ebaztea.

  4. Kontratazio-organo jardutea bere Zuzendaritzaren eremuan, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legeak eta ezar daitezkeen xedapenek ematen dizkioten ahalmen eta mugez.

  5. Zuzendaritzaren eskumeneko bi milioi pezetatik beherako espedienteen izapideak egiteko beharrezko gastu-baimenak onartzea.

  6. Indarrean dauden lege xedapenek ematen dizkioten gainerako eskumen, ahalmen, prerrogatiba eta egitekoak.

Honako egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean:

  1. Sailburuari laguntza teknikoa, juridikoa eta administratiboa ematea.

  2. Saileko organoen arteko harremanak koordinatzea, baita organo horien eta Jaurlaritzaren gainerako organoen artekoak eta, behar izanez gero, bestelako herri administrazioen edo erakunde publiko zein pribatukoen artekoak ere.

  3. Saileko zuzendaritzekin koordinatzea Saileko aurrekontuen aurreproiektua landu, jarraitu eta gainbegiratzeko.

  4. Saileko kontratazio-espedienteei izapideak egitea.

  5. Sailari, gainerako zuzendaritzekin koordinatuz, aholku juridikoak ematea.

  6. Sailak ematen dituen arauak koordinatzea, behar izanez gero prestatzea, eta kontrolatzea.

  7. Sailean sor daitezen arazoak ikertu eta horiei buruzko txostenak egitea, arazook beste zuzendaritza batzuei egotzita ez daudenean.

  8. Sailaren organo aholkuemaileei lege-aholkularitza,aholkularitza eta laguntza eskaintzea.

  9. Saileko langileen arloa planifikatzea, kontrolatzea eta horren kudeaketa koordinatzea, eskuduna izanik Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10.1 artikuluan aipatzen diren egitekoak betetzeko.

  10. Saileko zerbitzu orokorrak antolatu eta administratzea eta sailburuordetza, zuzendaritza eta lurralde ordezkaritzetako lan sistemak eta metodoak koordinatzea.

  11. Saileko aplikazio informatikoak koordinatu eta kudeatzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunek izan ditzaten eskumenen kalterik gabe.

  12. Saileko erregistro orokorra kudeatzea.

  1. Hiri-jabetzaren ganbaren arloan Sail honi atxikitako egitekoak.

  2. Europako Elkartearen arauak eta elkarte horretako zuzenbidearekin lotura duten gaiak ikertzea. Bestetik, Europako Elkarteko politika eta arautegiak prestatu eta aplikatzen Eusko Jaurlaritzak parte har dezan koordinazio-neurriak burutzea, indarreango arauekin bat etorriz, sail honetako organoek Europako erakundeekin dituzten harreman eta gaiek izapideak bideratuz Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bidez.

  1. Administrazioa berritu eta gaurkotzeko organo eskudunak emandako ekimen eta jarraibideak garatu eta burutzeko beharrezko euskarria bermatzeko organo erantzule jardutea, Jaurlaritzaren programaren aurreikuspenak garatzeko Sail honen jardute-eremuaren barruan.

  2. Indarreango zuzenbidezko ordenamenduak egotz diezazkion egiteko guztiak.

Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailburuordetzak honako jardute-eremu hauen ardura eta honako hauek koordinatuko ditu sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean:

  1. Lurraldearen eta itsasertzaren antolamendua eta hirigintza.

  2. Etxebizitza.

  3. Arkitektura.

Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

  1. Lurraldearen Antolamenduari buruzko 4/1990 Legean aurreikusitako lurraldea eta itsasertza antolatzeko instrumentuak prestatu eta izapidetzea Eusko Jaurlaritzaren eskumenen arloan, Jaurlaritzaren sailei egotzitako eskumenen kalterik gabe.

  2. Hirigintza antolatzeko instrumentuen izapideak koordinatu eta kontrolatzea eta, behar izanez gero, prestatzea, eta Eusko Jaurlaritzaren eskumen-eremuan betetzea kudeatzea.

  3. Lurraldea eta hirigintza antolatzeko instrumentuei buruzko txostenak prestatzea Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen eremuaren barruan.

  4. Jaurlaritzaren Kontseiluak hartu beharreko akordioei buruzko proposamenak prestatzea, 4/1990 Legeko 26.1 artikuluan Eusko Jaurlaritzari egotzitako egitekoei dagozkienetan.

  5. Lurraldea eta hirigintza arloko proiektuak prestatzea.

  6. Industri-aurriek eragindako zonetako hirigintza eguneratzeko ekintza bereziak.

  7. Hirigune historikoak eta hondatutako areak osoan bereoneratzen laguntzeko ekintza bereziak.

  8. Autonomia Erkidegoko erakundeek egin beharreko kartografia prestatzea, bai eta Jaurlaritzaren eskumenak betetzeko beharrezko kartografia ere.

  9. Azpiegitura kartografikoa mantentzen dela kontrolatzea

  10. Kartografia arloan eskumena duten gainerako herri administrazioekin batera kartografia gaiak koordinatzeko ekintzak

  11. Kartografia gaiak sustatzeko ekintzak

  12. Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzarekin koordinatuz, lurzoru eraikigarria eskuratzeko egin beharreko ekintzak kudeatzea etxebizitza arloko Sailaren jarduerak burutzeko.

  1. Sustapen publikoko poligonoak urbanizatzeko obrak antolatu, programatu, kudeatu eta kontrolatzea.

  2. Titularitate publikoa izan eta Sailari atxikita dagoen lurra administratzea Euskadiko Ondareari buruzko Legeak aurreikusitako esparruan, eta lur horren inbentario berezia prestatu, antolatu eta kontrolatzea, aipatutako legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

  1. Desjabetzeko espedienteen izapideak egitea eta Sailak garatutako ekintzen ondorio diren balio justuak onartzea.

  2. Bere egitekoak betetzeko Zuzendaritzak parte hartzen duen ondare-eragiketei lotutako ondasun higiezinen baloraketa teknikoak egitea Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin lankidetzan, eta ogasun higiezinen beste balorazio batzuk ere egitea edo horietan lankidetzan jardutea, aipatutako Sail horrek eskatuta.

  3. Indarreango zuzenbidezko ordenamenduak eman diezazkion egiteko guztiak

Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari honako eginkizunak betetzea dagokio:

  1. Sustapen zuzeneko etxebizitza sozialen alorreko obrak planifikatu, programatu, kudeatu eta kontrolatzea, eta lur eta hirigintza gaietako jardunak Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzarekin koordinatzea.

  2. Proiektu teknikoak idaztea eta obrak zuzendu eta ikuskatzea etxebizitza sozialen sustaketetan edo, behar izanez gero, funtzio horiek betetzeko laguntza teknikoa ematea.

  3. Sailak sustatutako itunpeko babes ofizialeko etxebizitzen sustaketen inguruko proiektuen azterketa eta aholkularitza teknikoa eta, behar izanez gero, kontrola eta jarraipena aipatutako sustapenetako obra horiek burutzean.

  4. Sailak bultzatutako babes ofizialeko sustapen itunduei buruzko proiektuak aztertzea eta horiei aholkularitza teknikoa eskaintzea.

  5. Sailak bultzatutako eraikitze- edo bereoneratze-obrak hartzearen kontrol teknikoa, horretan zerikusirik izan dezaten zuzendaritzekin lankidetzan.

  6. Proiektuak Gainbegiratzeko Bulego jardutea eta proiektuak ikuskatzeko berariazko zerbitzurik ez duten Eusko Jaurlaritzako Sail bati baino gehiagori dagozkien eraiketa obrak hartzearen kontrol teknikoa egitea, beroiek hala eskatuz gero, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari sailen eraikinen arloan dagozkion eskumenen kalterik gabe.

  7. Eraiki eta zaharberritzearen inguruko arazoak ikertu, aztertu eta kontrolatzea; etxebizitza eraikuntzetako eta urbanizazio obretako eraikin-kalitatea sustatzea eta eraikitze, zaharberritze eta eraikuntza-kalitatearen alorretan arautegi-proiektuak gertatzea.

  8. Arkitektura aldetik bitxiak diren eraikinak zaharberritzea.

  9. Eraikinen kalitatea kontrolatzeko entseiu-laborategien kreditazioak eman eta berritzea eta arlo horretan lanak eta entseiuak burutzea.

  10. Indarreango zuzenbidezko ordenamenduak egotz diezazkion egiteko guztiak

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio:

  1. Etxebizitza gaietako jardunak planifikatu eta programatzea.

  2. Izaera ekonomikoko estudio, txosten eta argitalpenak egitea, etxebizitzaren alorrean politika eraginkorra eta koherentea gauzatzeko.

  3. Sailaren eraikuntza, etxebizitza eta diseinu arloko estatistika-planak prestatzea eta administrazioaren informazio sistemak kudeatzea, errealitate sektoriala eta horren bilakaera egoki ezagutzen dela bermatzeko.

  4. Etxebizitza alorreko finantza-neurriak kudeatzea ekonomiari, finantzari eta administrazioari dagozkienetan.

  5. Titulartasun publikoko etxebizitzak administratu eta kudeatzea.

  6. Itundutako babes ofizialeko etxebizitzen deialdiak egitea eta kudeatzea, baita horien ondasunak esleitzea ere.

  7. Sailak etxebizitzen alorrean daraman politikaren prozesuetan eragiten duten hitzarmenak eta arauak prestatzea eta laguntza juridikoa eskaintzea.

  8. Indarreango zuzenbidezko ordenamenduak eman diezazkion guztiak

Ingurugiro Sailburuordetza Eusko Jaurlaritzaren ingurugiro organoa da eta Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorrak eta gainerako lege-xedapenek ezarritakoaren arabera, Saileko sailburuak gainbegiratuta, ondorengo jardute-eremuak gidatu eta koordinatzen ditu:

  1. Ingurugiroarekiko politika planifikatu, programatu eta koordinatzea.

  2. Ingurugiro baliabide hauek babestea: biodibertsitatea, urak, itsasertza, lurzorua eta atmosfera ingurugiroa

  3. Ingurugiroan eragiten duten jarduerak koordinatzea eta horiek izan dezaketen efektu kutsatzaileak kontrolatzea.

  4. Ingurugiroarekiko heziketa, hezkuntza eta sentsibilizazioa.

  5. Ingurugiroari buruzko arauak prestatzea

  6. Ingurugiroari buruzko topaketa-foroetan parte hartzea.

Ingurugiroaren Kalitatearen Zuzendaritzari honako hauek dagozkio:

  1. Ingurugiroan eragiten duten jarduerak antolatzea eta, hala dagokionean, atmosferatutako emisioei eta Euskal Herriko itsasertzeko lurralde-uretan egiten diren isurketa industrial eta kutsatzaileei buruzko neurri zuzentzaile egokiak ezartzea lizentziak emateko eta jarduerak abian jartzeko baimenak emateko.

  2. Atmosfera ingurunearen kalitatea ebaluatu eta atmosfera-kutsatzaileak ¿kutsatzaile akustikoak barne¿ murrizteko planak prestatzea.

  3. Hiri-hondakin solidoak kudeatzeko esparru-planifikazioa prestatzea eta ontzien eta ontzi-hondakinen kudeaketa-sistema integratuak baimendu, ikuskatu eta zehatzea.

  4. Hondakin arriskutsuei eta beste hondakin mota batzuei buruzko plan zuzentzaileak prestatzea, zeinen jarraibideetara jarri beharko baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan garatzen diren ekoizpen edo kudeaketa publiko zein pribatuko jarduerak.

  5. Hondakin arriskutsuak edo bestelako hondakinak baimentzea; hondakinak kudeatzeko azpiegiturak kokatu, ezarri eta ustiatzeko baldintza teknikoak definitzea eta hondakinak kudeatzeko sistema emergenteak ingurugiro ikuspegitik balidatzea.

  6. Lurzoru kutsatuak kontrolatu eta ebaluatzea, lurzoru kutsatuak berreskuratu, babestu eta aurreikusteko neurriak zehaztu eta ezarriz.

  7. Ikuskatze-lanak betetzea Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko ingurugiroari buruzko legezko xedapenek ezarritako eremuaren barruan.

  8. Ekoizpen prozesuetan ingurugiro ondorioak aurreikusi, murriztu eta gutxitzeko teknikak aplikatzea sustatzea

  9. Eta zuzenbidezko ordenamenduak egozten dizkion guztiak

Ingurugiroko Baliabideen Zuzendaritzari honako hauek dagozkio:

  1. Biodibertsitatea babestu eta airea, ura eta lurzorua ingurugiro baliabideen egoera aztertzea, baliabideok kontserbatzeko eta horiek mantentzeko moduko programa, plan eta estrategiak prestatu eta proposatuz.

  2. Urak eta itsasertza babestea, kalitate-estandarrak finkatuz eta horiek mantentzen direla zainduz eta, hala dagokionean, erabilera eta jardueren baimen administratiboa emanez itsas-lurreko jabetza publikoa babespeko zortasun-zonan.

  3. Lurzorua orokorrean babestea, kalitate-estandarrak finkatuz eta haren erabilerarik egokienei buruzko lurralde antolamenduaren berri emanez, beraren balio ekologikoaren arabera.

  4. Euskal Herriko Ingurugiroari buruzko Esparru Programa bultzatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako erakunde publikoen ekimenekin batera ingurugiro-politikaren planifikazio eta programazioa prestatuz, aipatutako programa hori konformatzeko.

  5. Ingurugiroaren egoerari buruzko memoria prestatzea, gutxienez hiru hilabeterik behin.

  6. Balio ekologiko handiko zonen eta ekosistema sentikorren sektore plangintza.

  7. Ingurugiro-eraginari buruzko deklarapena ematea, izapide hori bete behar duten proiektu, programa eta planei dagokienez.

  8. Ingurugiroarekiko hezkuntza-, heziketa- eta sentsibilizazio-planak prestatzea.

  9. Ingurugiroari buruzko informazioa kudeatzea, ingurugiroari buruzko ¿datu dokumental zein kartografikoei buruzko¿ datutegia konformatuz, hori zabaltzea errazteko.

  10. Hiriko ingurugiroaren mantengarritasuna sustatzea XXI Agenda bultzatuz.

  11. Eta zuzenbidezko ordenamenduak egozten dizkion guztiak

Egitura organikoari dagokionez, sailburuaren agintzapean eta, eginkizunei dagokienez, zuzendari bakoitzaren agintzapean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro ordezkariek ondorengo eginkizun hauek dituzte egotzita, nork bere lurralde historikoaren eremuan:

  1. Legeak eta xedapenak betetzearen ardura izatea, hirigintza-, lurralde- eta itsasertz-antolamenduaren eta etxebizitzaren alorretan Sailari egotzitako eskumenei dagokienez.

  2. Ordezkaritzako zerbitzu orokorrak administratzea.

  3. Ordezkaritza osatzen duten dependentzia eta organoetako jarduerak koordinatzea.

  4. Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen bigarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondorioz eta etxebizitza eta lurzoruari buruz Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak emandako ebazpenen ondorioz sortutako egoera juridikoak formalizatzeko behar beste eskritura ematea.

  5. Indarrean dauden gainerako xedapenek egozten dizkieten ahalmen, aginpide eta eginkizunak betetzea.

  1. Sailburuari egotzitako eskumen eta egitekoak sailburuordeek beteko dituzte, dekretu honetan azaltzen diren hurrenkeraren arabera, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren kalterik gabe.

  2. Sailburuordeei egotzitako eskumen eta eginkizunak beraien menpeko zuzendariek beteko dituzte, dekretu honetan agertzen diren hurrenkeraren arabera.

  3. Zuzendariei egotzitako eskumen eta egitekoak dagozkien sailburuordeek beteko dituzte.

  4. Zerbitzu zuzendariaren eta lurralde ordezkarien ordezkoak sailburuak kasuan kasurako erabakitzen duenaren arabera beteko da

Honako hauek indargabetzen dira: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 28ko 176/1995 Dekretua, Nerbioi Ibaizabal Eskualdeko Kalitate Batzordea sortzeari buruzko abuztuaren 10eko 281/1984 Dekretua eta dekretu honetan ezarritakoaren kontrako maila bereko edo beheragoko bestelako edozein xedapen

Vitoria-Gasteizen, 2000ko uztailaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta ingurugiro sailburua,

FRANCISO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.