Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

147/2000 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko egitura eta egitekoak finkatzen dituen Dekretua eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura organikoa ezartzen duen Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 177
  • Hurrenkera-zk.: 3968
  • Xedapen-zk.: 147
  • Xedapen-data: 2000/07/28
  • Argitaratze-data: 2000/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, kendu eta aldatzeko eta horien zereginak eta jarduera esparruak finkatzeko urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoarekin bat etorriz, otsailaren 16ko 99/1999 Dekretuaren bitartez, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko egitura eta egitekoak finkatu ziren. Bestalde, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko egitura organikoa urtarrilaren 9ko 1/1996 Dekretuaren bitartez ezarri zen.

Aurreko legegintzaldian sektore publikoaren dimentsionamenduaz irekitako hausnarketa-prozesuaren ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen antolamenduaren azterketa bateratua egitea erabaki zen, Ogasun eta Herri Administrazio Sailean funtzio publikoko eta giza-baliabideetako gaiez arduratzen diren organoen eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zereginen mugei buruzko azterketa baten oinarri izan zedin. Azterketa hori eginda, bidezkoa da emaitzak aintzat hartuta egin beharreko arau-aldaketak egitea.

Ildo horretatik, beharrezko iritzi zaio hautaketa alorreko eskumenak nori dagozkion argitzeari, eremu bakoitzean horren ardura duen organoa identifikatuz. Halaber, hautaketa prozesuetan kanpoko profesionalak parte hartzeko bidea ere ireki da eta horien egokitasuna egiaztatzeko ahalmena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari eman zaio.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazio Planaren jarraibideekin bat etorriz, De-kretu honen bitartez, telekomunikazioen administrazio-sare korporatiboa kudeatzeko eskumena berresleitu da.

Azkenik, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen otsailaren 16ko 99/1999 Dekretuaren bitartez kontratazio organoari zegozkion eskumenak neurri batean banatu egin zirenez, gai hori ere zehaztu egin da.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko uztailaren 28ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"c) Telekomunikazioetako administrazio-sare korporatiboa Jaurlaritzaren jarraibideen eta aplikagarri den araudiaren arabera kudeatzea."

"2. Halaber, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko kontratazio-organoari dagozkion eskumenak izango ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuarekin bat etorriz, salbu eta 50.000.000 pezetako (300.506,05 Euro) edo gutxiagoko hasierako aurrekontua duten kontratuen edo kontratuzko izaera eta helburua duten hitzarmenen kasuan, baldin eta arau honetan eskumena berariaz beste organo bati eman bazaio."

"Dekretu honetako 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio Funtzio Publikoko Zuzendaritzari:

  1. Funtzio publikoaren arloko arau orokorren proiektuak lantzea eta lege-aurreproiektuak eta xedapen orokorren proiektuak Zuzendaritza honen gain eragina izan dezaketen gaietan derrigorrez informatzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza lantzea beste sail batzuekin batera.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta horren erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioak, bitarteko funtzionarioak eta lan-kontratudun langile finko zein behin-behinekoak hautatzeko prozesuetako oinarriak egitea.

  4. Osakidetza ente publikoan, Euskal Polizian, unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetan eta Segurtasun-Administrazioko laguntza-zerbitzuetan sartzeko hautaproben deialdietako oinarriei buruzko derrigorrezko irizpena ematea. Horrelakoetan berariazko irizpena eman beharko da hautaketa prozesuko alderdi tekniko eta metodologikoei buruz. Horretarako, organo emaileak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundekaren lankidetza eskatu ahal izango du.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aldi baterako zerbitzuak emateko behar diren tresnak kudeatzea.

  6. Lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko oinarri-arauak gertatzea.

  7. Izendapen askeko lanpostuak betetzeko eta aldi baterako langileak izendatzeko deialdiak derrigorrez informatzea.

  8. Lanpostuen zerrendak lantzea, lanpostu horien baloraketa eta beroien ezaugarriak definitzeko lanak gidatuz.

  9. Funtzionarioen administrazio egoeren deklarazioa egitea eta lanean berriro sar daitezela onartzea, dagokion sailaren edo erakunde autonomoaren txostena aztertu ondoren. Lan-kontratuko langile finkoen kontratuak eteteari ebazpena ematea.

  10. Langileak prestatzeko eta hobetzeko politika diseinatu eta planifikatzea.

  11. Langileei dagozkienetan sor daitezkeen administrazio eta lan mailako gorabeherak informatzea eta horiei ebazpena ematea, beste sailei edo erakunde autonomo batzuei espreski emanda ez badaude eskumen horiek.

  12. Funtzio publikoaren arloko irizpenak lantzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek edo bere erakunde autonomoek hala eskatutakoan.

  1. Aldi baterako lan-kontratuko langileen kontratazioak informatzea eta bitarteko funtzionarioak izendatzea eta lanetik botatzea, eskumen hori Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren esku dagoenean.

  2. Karrerako funtzionario edo lan-kontratuko langile izateko deialdietako hautaprobak gainditu dituzten izangaiak beren lanpostuez jabetu daitezen onartzea edo, hala behar izanez gero, kontratatzea, eskumen hori Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokionean.

  1. Langileen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioan lan egiten duten langileei ordaintzeko sistema eta langile horiei dagozkien aurreikuspen-sistemak kudeatzea.

  3. Gradu pertsonalen eta, hirurtekoen ondorioetarako, Administrazioan egindako zerbitzuen norbereganaketa eta aldaketa onartzea, eskumen horiek Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkionean. Horien erabilpena zein artezpideri lotu beharko zaion ere finkatuko du, baldin eta eskumen hori beste sail batzuei edo erakunde autonomoei izendatu bazaie.

  4. Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzak giza-baliabideen alorrean burutzen dituen sailarteko ekimen etaproiektuek eragindako neurri razionalizatzaileak ezartzea.

  5. Oro har, giza-baliabideekin lotutako politika garatu, kontrolatu eta gauzatzea, Jaurlaritzak ezarritako artezpideei jarraituz.

  6. Indarrean dauden legeek emandako beste edozein egiteko betetzea.

"Hona hemen Hautaketa-zerbitzuaren egitekoak:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publiko guztietan karrerako funtzionario edo lan-kontratudun finko gisa sartzeko komunak izango diren programa eta gutxieneko eduki homogeneizatzaileei buruzko irizpena ematea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 30.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Eskatzen zaionean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioak, bitarteko funtzionarioak, lan-kontratudun finkoak eta aldi baterako lan-kontratudunak hautatzeko prozesuetako alderdi tekniko eta metodologikoei buruzko irizpena ematea, baita Osakidetza ente publikoan, Euskal Polizian, unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetan eta Segurtasun Administrazioko laguntza-zerbitzuetan sartzeko hautaprobei buruzko irizpena ematea ere.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioak, bitarteko funtzionarioak, lan-kontratudun finkoak eta aldi baterako lan-kontratudunak hautatzeko prozesuak kudeatzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunekin koordinatuta.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zuzendaritza-estamentu profesionala berariaz aukeratzea.

  5. Euskal administrazio publikoek egindako deialdietako hautaketa-prozesuetako epaimahaietan parte hartzea, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 31.2 artikuluari jarraiki.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batzuetako bitarteko funtzionarioak eta lan-kontratudunak aukeratzea, baldin eta administrazio horiek berek eskatzen badiote edo egiteko hori ordenamendu juridikoak agintzen badio.

  7. Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 92.3 artikuluak lege horretako 2. xedapen gehigarria dela-eta aipatzen duen toki-erakundeetako funtzionarioen hautaketan parte hartzea, hala badagokio.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako foru-erakundeei, udalei eta toki-administrazioko beste erakundeei beren langileak aukeratzeko prozesuetan laguntzea. Horretarako, lankidetza-itunak eta lankidetza-hitzarmenak ezarriko dira. Era berean, elkarlan hori derrigorrezkoa izango da lege-arauren batean agintzen denean.

  9. Aldi baterako zerbitzuak beteko dituzten langileen aukeraketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko gainontzeko administrazioek egindako eskariei erantzutea. Helburu horretarako eta ez besterako, beharrezko diren tresnen kudeaketan parte hartuko du.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek deitu eta kudeatutako hautaketa prozesuetan parte hartzeko kanpoko profesionalek derrigorrez behar duten egiaztagiria ematea.

  11. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoei langileen hautaketaren alorrean zerbitzuak emateko kreditatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak inskribatzeko ezartzen diren tresnak kudeatzea.

  12. Estatuko edo atzerriko antzeko eskola eta erakundeekin harremanak izatea eta hautaketa-gaietan esperientziak trukatzea.

  1. Liburutegi Nagusiarekin koordinatuta, Zerbitzuaren eskumeneko gaiei buruzko bibliografia eskuratzeko politika zehaztea.

  2. Euskal Administrazio Orokorrean eta erakunde-administrazioan diharduten beharginen lan-sustapenerako prozesuak balioesteko eratutako kide anitzeko organoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-administrazioetan edo toki-administrazioetan helburu berberarekin antolatutako organoetan parte hartzea, erakunde horiek eskatu edo ordenamendu juridikoak aginduz gero.

  1. Prestakuntza Zerbitzuarekin elkarlan estuan, hautaketarako prestakuntza-ikastaroak taxutu eta aurrera eramaten parte hartzea eta praktika-aldien jarraipena egitea.