Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

132/2000 DEKRETUA, uztailaren 11koa, Euskararen Aholku Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren araudia aldatzeko eta bateratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3076
  • Xedapen-zk.: 132
  • Xedapen-data: 2000/07/11
  • Argitaratze-data: 2000/07/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

10/1982 Legeak, Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezkoak, 29. artikuluan, euskararen erabileraren normalkuntza-lanean laguntzeko harreman-organoa eratzea aurreikusten du, esandako legea ezarri eta gauzatzeari begira erakundeen ahaleginak aztertu, bideratu eta koordinatzeko, hain zuzen.

Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeko ekainaren 18ko 156/1996 Dekretuaren bitartez, aipatutako helbururako sortutako Euskararen Aholku Batzordearen araubidea aztertu eta egituratu zen.

Dekretu horrek hainbat moldaketa izan ditu Euskararen Aholku Batzordearen funtzionamendu-arauak euskararen erabileraren normalkuntzak denboran zehar ekarri dituen beharrei egokitzeko.

Moldaketak, hain zuzen ere, lau izan dira: uztailaren 16ko 183/1996 Dekretu bidezkoa, uztailaren 30eko 208/1996 Dekretu bidezkoa, abenduaren 10eko 288/1996 Dekretu bidezkoa eta urriaren 5eko 343/1999 Dekretuaren bitartez eginikoa. Orain, berriro ere, beste aldaketa batzuk egiteko beharra sortu da. Egin beharreko moldaketen artean aipagarriena da organo horri berariaz aitortzen zaiola Eusko Jaurlaritzak 1998ko uztailaren 28an onarturiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenari buruzko jarraipen-lanak egiteko ardura. Gainerako aldaketak, berriz, Aholku Batzordearen funtzionamendua hobetzeari begirako eguneratze eta doitze teknikoaren aldetiko moldaketak dira.

Horiek horrela, moldaketa horiek beste dekretu baten bitartez onartzeak lehen aipaturiko dekretuaren bosgarren aldaketa egitea ekarriko luke, eta, jakina, horrek kide anitzeko organo horren antolamenduaren eta funtzionamenduaren esparru orokorra osatzen duen araubidearen sakabanatze handiagoa sortuko luke oraindik.

Hortaz, komenigarritzat jo dugu dekretu honen bitartez araubide horretan oraingo moldaketak txertatzea eta orain artean dekretu bidez onarturiko xedapen guztiak baterabiltzea.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko uztailaren 11an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

1.a.¿ Lehendakaria: Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.

2.a.¿ Lehendakariordea: Kultura sailburua.

3.a.¿ Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

4.a.¿ HABEko zuzendari nagusia.

5.a.¿ Euskal Irrati Telebista erakundeko zuzendari nagusia edo ordezkari izendatzen duena, erakunde horretako nahiz atxikita duen sozietate publikoren bateko zuzendari izaera izan beharko duela.

6.a.¿ Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak izendatutako ordezkaria.

7.a.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatutako ordezkaria.

8.a.¿ Ondorengo erakundeek eta organismoek proposatuta izendatuko diren bokalak:

  1. hiru foru aldundietako ordezkari bana, gutxienez zuzendari mailakoak;

  2. Euskal Udalen Elkarteko (EUDEL) ordezkaria;

  3. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) ordezkaria;

  4. Euskaltzaindiko ordezkaria.

    a.¿ Gehienez ere berrogei bokal. Hizkuntza-normalkuntzaren prozesuan eraginik duten arloetako pertsona ezagunen artean aukeratuko dira bokal horiek. Kultura sailburuak proposatuko ditu bokalen kopurua eta zerrenda, eta euskararen hizkuntza-komunitatearen lurraldeetako ordezkariak izateari begiratuko zaio.

    a.¿ Idazkaria, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatua. Idazkariak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzu teknikoen laguntza izango du.

    1. ¿ Batzorde Osoaren bileretara, eztabaidatzekoak diren gaietako adituak eraman ahal izango dira. Aditu horiek hitza izango dute baina ez botorik.

  1. ¿ Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko berezko bokal ez direnen kargualdia bi urtekoa izango da, eta kargualdi hori berriztatzerik izango da.

  2. ¿ 3.1 artikuluko 6, 7 eta 8. idatz-zatietan adierazitako Aholku Batzordearen Batzorde Osoko bokalen artean hutsik izanez gero, horren berri emango zaio proposamena edo aukera egin duen erakunde edo organoari, geratzen den kargualdirako beste bokal bat proposatu edo aukera dezan hilabeteko epean.

  1. ¿ Aholku Batzordearen Batzorde Osoko lehendakari kargua hutsik egonez gero, edo bera kanpoan nahiz gaixorik izanez gero, edo bestelako legezko arrazoirik gertatzen bada, Kultura sailburuak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak edo honek Euskararen Aholku Batzordeko kideen artean izenda dezanak ordezkatuko dute, hurrenkera horretan hain zuzen.

  1. Jaurlaritzak eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea.

  2. Euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei.

  3. Hizkuntzari loturiko gaietan eskumenik duten herri-aginteen jarduera koordinatua bermatzeko neurriak proposatzea.

  4. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egingo duen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren zirriborroari buruzko txostena egitea, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztu baino lehen, eta, ondoren, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenari eta betetze-mailari buruzko txostena egitea, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztu baino lehen.

  5. Batzorde-atal Iraunkorrak egingo duen ekintzen urteko oroitza onartzea.

  6. Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak ekintzen urteko oroitzan txertatuko du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenari buruzko ebaluazioa.

  7. Legeek edo erregelamenduek aitortutako beste edozein egiteko.

  1. Lehendakaria.

  2. Kultura sailburua.

  3. Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

  4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkaria.

  5. Euskararen Aholku Batzordearen Idazkaria.

  6. Batzorde-atal berezietako lehendakariak, Batzorde Osoko kide ere izango direla.

  7. Batzorde Osoak 3.9 artikuluan aurreikusitako kideen artean izendaturiko beste bost kide, euskararen hizkuntza-komunitatearen lurraldeetan euskarak duen egoera eta erabilera ezagutu eta harremana dutelako izendatuak hain zuzen.

  1. Euskararen Aholku Batzordearen gaien ohiko tramitazioa, Batzorde Osoaren bilerarik ez denean.

  2. Aholku Batzordearen ekintzen urteko oroitza egitea, Batzorde Osoak onar dezan.

  3. Legeek, erregelamenduek edo Aholku Batzordearen Batzorde Osoak agindutako beste edozein gai.

Batzorde-atal bereziak iraunkorrak izan daitezke, eta eratzeko ebazpenean jasotakoarekin bat etorriz jardungo dute.

  1. ¿ Batzorde-atal berezi horien egitekoak izango dira: Batzorde Osoari eta Batzorde-atal Iraunkorrari beren egitekoak betetzen laguntzea eta Euskararen Aholku Batzordeak eska ditzan oinarrizko azterketak egitea.

  2. ¿ Batzorde-atal berezien jarduketa Aholku Batzordearen Batzorde Osoaren orientazio eta jarraibideei lotuko zaie, eta jarduketa horri buruz eska diezazkien argibide guztiak emango dizkiote Batzorde Osoari.

  3. ¿ Batzorde-atal berezien osakera bakoitzaren eratze-ebazpenaren araberakoa izango da. Kideak, bestalde, Aholku Batzordeari aitorturiko egitekoekin zerikusirik duten lagunak izango dira, harreman-organo horretako kideak izan edo ez.

  4. ¿ Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Euskararen Aholku Batzordearen idazkaria batzorde-atal berezi guztietako kide izango dira.

  1. Lehendakaria: Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

  2. Idazkaria: Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko idazkaria.

  3. Bokalak:

    • Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko ordezkaria, kartografia arloan eskumena duen antolaketa atalekoa hain zuzen.

    • Ogasun eta Herri Administrazio Saileko ordezkaria, toki araubidearen arloan eskumena duen antolaketa atalekoa.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako foru-aldundietako ordezkari bana.

    • Euskal Udalen Elkarteko (EUDEL) ordezkaria, elkarte horrek izendatua.

    • Institutu Geografiko Nazionaleko ordezkaria.

    • Euskaltzaindiko kidea, erakunde horrek izendatua.

    • Gehienez ere beste sei bokal. Bokal horiek Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko ditu toponimiako eta euskarako aditu ezagunen artean.

      1. ¿ Toponimiako Batzorde-atal Bereziko bokalak Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira eta Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko bokalekin batera utziko dute kargua azken hauen kargualdia bukatzean.

        Toponimiako Batzorde-atal Bereziko bokalek kargualdi bat baino gehiago izan dezakete.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aholkuak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko toponimoak bildu, berreskuratu, zerrendatu eta gordetzeko beharrei eta lehentasunei buruz.

  2. Kasu bakoitzean eskumena duen administrazioak eskatzen duen guztietan, izen ofizialen normalizazioari buruzko aholkuak ematea.

  3. Mapetan, liburuetan, errotuluetan eta komunikabideetan, orokorrean, toponimoak erabiltzeko eta idazteko irizpideak eta arauak proposatzea.

  4. Toponimia arautzeko Eusko Jaurlaritzak egin ditzan xedapen orokorrei buruzko txostena egitea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, toponimoen izen ofizialak aldatzeko edo egokitzeko eska ditzaten irizpenak ematea.

  5. Batzorde-atalaren ekintzen urteko oroitza egitea eta Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde-atal Iraunkorrari aurkeztea, Euskararen Aholku Batzordearen urteko oroitzan sartzeko.

  6. Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak toponimiaren arloan eska diezazkion oinarrizko azterketak egitea.

Lehena.¿ Euskararen Aholku Batzordeak kontuan izan beharko ditu bere egitekoak gauzatzerakoan, antzeko organismoen, eta, bereziki, euskararen lurraldeetako organismoen, jarduketak. Aholku Batzordeak organismo horiekiko harremanak eta lankidetza sustatuko ditu, euskararen hizkuntza-komunitateen batasun soziolinguistikoari eusteko eta bizitasun linguistikoa bultzatzeko.

Indarrik gabe geratzen dira ekainaren 18ko 156/1996 Dekretua eta horren aldaketa diren uztailaren 16ko 183/1996 Dekretua, uztailaren 30eko 208/1996 Dekretua, abenduaren 10eko 288/1996 Dekretua eta urriaren 5eko 343/1999 Dekretua, bai eta maila bereko edo txikiagoko xedapenak ere dekretu honetan ezarritakoaren aurkakorik diotenetan.

Lehena.¿ Dekretu honetan ezarri ez direnetan eta Euskararen Aholku Batzordeak onar ditzan jarduera-arauetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoei buruz zehaztutakoa izango da ezargarri.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko uztailaren 11an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.