Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

132/2000 DEKRETUA, uztailaren 11koa, Euskararen Aholku Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren araudia aldatzeko eta bateratzeko dena. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 3273
  • Xedapen-zk.: 132
  • Xedapen-data: 2000/07/11
  • Argitaratze-data: 2000/07/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzkoak, 24.1 artikuluan ezartzen du Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariak egingo duela argitaratutako testuak sartzerakoan egin diren tipografia edo inpresio mailako hutsen zuzenketa, dela ofizioz, dela organo edo erakunde interesdunaren eskabidez. Hutsek agiriaren edukia aldatzen dutenean edo edukiari buruzko zalantzak sorrarazten dituztenean egingo dira zuzenketa horiek.

Uztailaren 11ko 132/2000 Dekretuan, Euskararen Aholku Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren araudia aldatzeko eta bateratzeko denean, horrelako hutsak hauteman direnez, huts horiek zuzendu egingo dira. Dekretu hori 2000ko uztailaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 134 zenbakikoan.

12394. orrialdeko onespen-formulan, hau dioen lekuan:

“Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko uztailaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren,”

hau esan behar du:

“Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko uztailaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren,”

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.