Arautegia

Inprimatu

90/2000 DEKRETUA, maiatzaren 23koa, Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 107
  • Hurrenkera-zk.: 2429
  • Xedapen-zk.: 90
  • Xedapen-data: 2000/05/23
  • Argitaratze-data: 2000/06/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluan portuak Autonomia Erkidego honen eskumen esklusiboen artean jaso ziren, horrek ezertan galarazi gabe Konstituzioaren 149.1.20 artikuluan xedatutakoa.

Eskumen horren ondorioz, maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuaren bidez, Estatuak portuen arloko zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzteko Akordioa onartu zen, eta horren 1. eranskin gisa transferitutako portu eta portu-instalazioen zerrenda bat jaso zen.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera, Garraio eta Herri Lan Sailari dagokio gai honen inguruko jardun-arloa.

Garraio eta Herri Lan Sailak bere esku utzitako portuetan egin edo burutu dituen plan eta jarduketek portuen arloan eskumenak dituzten erakundeak eta portuetan lan egiten duten agente ekonomiko eta sozialak ere ados egotea edo, gutxienez, jakinaren gainean izatea eskatzen dute, eskuarki; eta, horretarako, ohikoa da bilerak egitea.

Horiek horrela, ekainaren 4ko 359/1991 Dekretuaren bidez "Portu Batzarrak" izenekoak sortu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ardurapeko portuetan burutu beharreko jarduketen inguruan aholkuak eman, kontsultei erantzun eta eztabaidatzeko organo gisa. Batzar horiek ordea, portuen neurriak, itsasontziak, egindako arrantza eta bestelako gora-beherak kontuan izanda, euskal kostaldean garrantzitsuentzat jotzen ziren lau portuetarako soilik sortu ziren; hau da: Bizkaian, Bermeo eta Ondarroako portuetarako, eta Gipuzkoan, Getaria eta Hondarribiko portuetarako. Horietako bakoitzak Portu Batzar bat du, eta batzar bakoitzaren osaera arestian aipatutako sorrera Dekretuak, eta alderdi hori aldatzeko Garraio eta Herri Lan sailburuak 1992ko urtarrilaren 13an onartutako Aginduak ezartzen dute.

Orain sortu behar den Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa Administrazio honi portuen eta itsas gaien arloan sortu zaizkion erronka eta behar berriei erantzuteko sortu da; eta izenak berak dioen legez, Garraio eta Herri Lan Sailak bere eskumenak gauzatzerakoan igortzen dizkion gaiak aztertu, horien gaineko txostena egin eta aholku ematea du helburu.

Portu Batzarrak ez bezala, Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku utzitako portu guztietarako lan egingo du, baina ez da portuetara soilik mugatuko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, itsas eta ibaiko garraioan, itsas salbamenduan eta, oro har, itsas gaitzat jotzen den arloan dagozkion eskumenen eremua hartuko du.

Bestetik, gaur egun Euskadiko Portuen Legearen aurreproiektua idazten ari da, eta Lege horrek ere jasoko kontsulta organo hau, nahiz eta agian beste izen batekin jaso. Beraz, argi dago organo hau aldi baterako organo gisa sortuko dela: Portuen Legea onartu arte.

Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa sortuz, Konstituzioaren 9.2 artikuluan zerbitzu publikoetarako ezarritako parte hartzeko printzipio orokorra betetzen da. Zerbitzu publiko horietan, jakina, portu-zerbitzuak ere sartzen dira, eta toki administrazioek, batzarrek eta bestelako erakunde publiko nahiz pribatuek badute horietan zer esanik.

Ondorioz, Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko maiatzaren 23an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,

  1. Garraio eta Herri Lan Sailak portu eta itsas gaien arloan prestatu eta bidaltzen dizkion gai, plan eta legezko xedapenetarako proiektuak analizatu, aztertu, eztabaidatu eta txostenak egitea.

  2. Garraio eta Herri Lan Sailari Euskal Autonomia Erkidegoko portuetako jarduera eta bizitzaren, eta azpiegituren inguruan pizten diren arazoei buruzko iritziak eta iradokizunak igortzea.

  1. Lehendakaria: Garraio eta Herri Lan sailburuordea.

  2. Lehendakariordea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria. Lehendakariaren kargua hutsik dagoenean, edo kanpoan edo gaixorik dagoenean, haren ordez jardungo du.

  3. Bokalak:

    • Bizkaiko eta Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuetako buruak.

    • Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkari bat.

    • Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren ordezkari bat.

    • EUDELen hiru ordezkari.

    • Bilbaoko Nautika eta Itsasontzi Makinetako Goi Mailako Eskola Teknikoaren ordezkari bat.

    • Pasaiako Instituto Politécnico Náutico-Pesqueros-en ordezkari bat.

    • ADIMDEren ordezkari bat.

    • Arrantzaleen Kofradien bi ordezkari.

    • Arrantzako ontzi-jabeen bi ordezkari.

    • Arrantzako produktuen saltzaileen bi ordezkari.

    • Itsasoko kirolzaleen bi ordezkari.

    • Nautikako kluben bi ordezkari.

    • Uretako jardueretako kluben bi ordezkari.

    • Portuen arloan ordezkaritza gehienen duten sindikatuen bi ordezkari.

    • Merkataritza Itsasontzietako Ofizialen Elkargoaren ordezkari bat.

    • Euskadiko Ontzi-ustiatzaileen Elkartearen ordezkari bat.

    • Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbararen ordezkari bat.

    • Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundearen ordezkari bat.

    • Itsas arrantzako tituludunen elkartearen ordezkari bat.

    • Ontziolen ordezkari bat.

    • Merkataritza Itsasontzien Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat.

    • Bilboko Portuko Agintaritzaren ordezkari bat.

    • Pasaiako Portuko Agintaritzaren ordezkari bat.

    • Bizkaiko eta Gipuzkoako bi portuzain, bat lurralde historiko bakoitzetik.

      1. ¿ Erakundeetakoak ez diren ordezkariek, ofizialki onartutako elkarte edo federazioetakoak behar dute izan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.