Arautegia
Inprimatu90/2000 DEKRETUA, maiatzaren 23koa, Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 107
- Hurrenkera-zk.: 2429
- Xedapen-zk.: 90
- Xedapen-data: 2000/05/23
- Argitaratze-data: 2000/06/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
-
- XEDATU DUT :
- 1. artikulua ¿ 1.¿ Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen eskumenen barruan portu eta itsas gaietako aholkuak eman, kontsultei erantzun eta eztabaidatzeko organo gisa.
- 2. artikulua ¿ Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoaren eginkizunak honakook izango dira:
- 3. artikulua ¿ Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoak hartzen dituen akordioak eta prestatzen dituen txostenak ez dira lotesleak izango. Txostenak eskatzea aukerakoa izango da.
- 4. artikulua ¿ 1.¿ Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa honakoek osatuko dute:
- 5. artikulua ¿ Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoko idazkari-lanak Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako teknikari batek egingo ditu. Boza bai, baina boturik ez du izango.
- 6. artikulua ¿ Aztertu beharreko gai-zerrenda Portu Batzarretako bati agindutako eginkizunetan sartzen bada bete-betean, eta hartzen duen eremua ere Bermeo, Ondarroa, Getaria edo Hondarribiko portuetako batera mugatzen bada soilik, kasuan kasuko Portu Batzarrerako deia egingo da, ekainaren 4ko 359/1991 Dekretuan eta hura aldatzeko Garraio eta Herri Lan sailburuaren 1992ko urtarrilaren 13ko Aginduan ezarritakoari jarraikiz.
- 7. artikulua ¿ Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa gutxienez hiru hilabetean behin elkartuko da, lehendakariak deituta. Lehendakariak, egoki baderitzo, portuen eremuan garatu beharreko jarduerekin erlazionaturiko beste sail, administrazio eta erakundeetako ordezkariei, eta dituzten ezagupenak kontuan izanik komenigarritzat jotzen dituen pertsonei ere bilkurarako dei egin ahal izango die. Hala deituta joaten direnek boza bai, baina ez dute botorik izango.
- 8. artikulua ¿ Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoak, Dekretu honetan berariaz adierazten ez diren gaietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13 4/1999 Legearen bidez aldatuak, II. Tituluaren II. Kapituluan ezarritako eran jokatuko du.
- AZKEN XEDAPENAK
- Lehenengoa. Baimena ematen zaio Garraio eta Herri Lan sailburuari Dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan, eta egoerak hala eskatzen badu, Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoaren osaera alda dezan.
- Bigarrena. Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoak aldi baterako sortzen da, zehazki Euskadiko Portuen Legean indarrean jarri arte.
- Hirugarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
- XEDATU DUT :
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluan portuak Autonomia Erkidego honen eskumen esklusiboen artean jaso ziren, horrek ezertan galarazi gabe Konstituzioaren 149.1.20 artikuluan xedatutakoa.
Eskumen horren ondorioz, maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuaren bidez, Estatuak portuen arloko zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzteko Akordioa onartu zen, eta horren 1. eranskin gisa transferitutako portu eta portu-instalazioen zerrenda bat jaso zen.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera, Garraio eta Herri Lan Sailari dagokio gai honen inguruko jardun-arloa.
Garraio eta Herri Lan Sailak bere esku utzitako portuetan egin edo burutu dituen plan eta jarduketek portuen arloan eskumenak dituzten erakundeak eta portuetan lan egiten duten agente ekonomiko eta sozialak ere ados egotea edo, gutxienez, jakinaren gainean izatea eskatzen dute, eskuarki; eta, horretarako, ohikoa da bilerak egitea.
Horiek horrela, ekainaren 4ko 359/1991 Dekretuaren bidez "Portu Batzarrak" izenekoak sortu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ardurapeko portuetan burutu beharreko jarduketen inguruan aholkuak eman, kontsultei erantzun eta eztabaidatzeko organo gisa. Batzar horiek ordea, portuen neurriak, itsasontziak, egindako arrantza eta bestelako gora-beherak kontuan izanda, euskal kostaldean garrantzitsuentzat jotzen ziren lau portuetarako soilik sortu ziren; hau da: Bizkaian, Bermeo eta Ondarroako portuetarako, eta Gipuzkoan, Getaria eta Hondarribiko portuetarako. Horietako bakoitzak Portu Batzar bat du, eta batzar bakoitzaren osaera arestian aipatutako sorrera Dekretuak, eta alderdi hori aldatzeko Garraio eta Herri Lan sailburuak 1992ko urtarrilaren 13an onartutako Aginduak ezartzen dute.
Orain sortu behar den Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa Administrazio honi portuen eta itsas gaien arloan sortu zaizkion erronka eta behar berriei erantzuteko sortu da; eta izenak berak dioen legez, Garraio eta Herri Lan Sailak bere eskumenak gauzatzerakoan igortzen dizkion gaiak aztertu, horien gaineko txostena egin eta aholku ematea du helburu.
Portu Batzarrak ez bezala, Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku utzitako portu guztietarako lan egingo du, baina ez da portuetara soilik mugatuko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, itsas eta ibaiko garraioan, itsas salbamenduan eta, oro har, itsas gaitzat jotzen den arloan dagozkion eskumenen eremua hartuko du.
Bestetik, gaur egun Euskadiko Portuen Legearen aurreproiektua idazten ari da, eta Lege horrek ere jasoko kontsulta organo hau, nahiz eta agian beste izen batekin jaso. Beraz, argi dago organo hau aldi baterako organo gisa sortuko dela: Portuen Legea onartu arte.
Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa sortuz, Konstituzioaren 9.2 artikuluan zerbitzu publikoetarako ezarritako parte hartzeko printzipio orokorra betetzen da. Zerbitzu publiko horietan, jakina, portu-zerbitzuak ere sartzen dira, eta toki administrazioek, batzarrek eta bestelako erakunde publiko nahiz pribatuek badute horietan zer esanik.
Ondorioz, Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko maiatzaren 23an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,
¿ Organo hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailari atxikiko zaio, baina ez da haren egitura hierarkikoan sartuko.
Garraio eta Herri Lan Sailak portu eta itsas gaien arloan prestatu eta bidaltzen dizkion gai, plan eta legezko xedapenetarako proiektuak analizatu, aztertu, eztabaidatu eta txostenak egitea.
Garraio eta Herri Lan Sailari Euskal Autonomia Erkidegoko portuetako jarduera eta bizitzaren, eta azpiegituren inguruan pizten diren arazoei buruzko iritziak eta iradokizunak igortzea.
Lehendakaria: Garraio eta Herri Lan sailburuordea.
Lehendakariordea: Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria. Lehendakariaren kargua hutsik dagoenean, edo kanpoan edo gaixorik dagoenean, haren ordez jardungo du.
Bokalak:
Bizkaiko eta Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuetako buruak.
Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkari bat.
Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren ordezkari bat.
EUDELen hiru ordezkari.
Bilbaoko Nautika eta Itsasontzi Makinetako Goi Mailako Eskola Teknikoaren ordezkari bat.
Pasaiako Instituto Politécnico Náutico-Pesqueros-en ordezkari bat.
ADIMDEren ordezkari bat.
Arrantzaleen Kofradien bi ordezkari.
Arrantzako ontzi-jabeen bi ordezkari.
Arrantzako produktuen saltzaileen bi ordezkari.
Itsasoko kirolzaleen bi ordezkari.
Nautikako kluben bi ordezkari.
Uretako jardueretako kluben bi ordezkari.
Portuen arloan ordezkaritza gehienen duten sindikatuen bi ordezkari.
Merkataritza Itsasontzietako Ofizialen Elkargoaren ordezkari bat.
Euskadiko Ontzi-ustiatzaileen Elkartearen ordezkari bat.
Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbararen ordezkari bat.
Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundearen ordezkari bat.
Itsas arrantzako tituludunen elkartearen ordezkari bat.
Ontziolen ordezkari bat.
Merkataritza Itsasontzien Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat.
Bilboko Portuko Agintaritzaren ordezkari bat.
Pasaiako Portuko Agintaritzaren ordezkari bat.
Bizkaiko eta Gipuzkoako bi portuzain, bat lurralde historiko bakoitzetik.
¿ Erakundeetakoak ez diren ordezkariek, ofizialki onartutako elkarte edo federazioetakoak behar dute izan.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko maiatzaren 23an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
ÁLVARO AMANN RABANERA.