Arautegia
Inprimatu25/2000 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Euskadiko Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia bigarrenez aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 37
- Hurrenkera-zk.: 830
- Xedapen-zk.: 25
- Xedapen-data: 2000/02/08
- Argitaratze-data: 2000/02/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Europako 1103/97 eta 974/98 Erregelamenduen babesean, euroa txanpon bakar gisa ezartzeak; eta bai erregelamendu horiek garatzeko, euroa sartzeari buruzko 46/1998 Legeak ¿abenduaren 17an eman zenak¿ ere, beharrezko egiten dute Euskadiko Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudian aurreikusitako txanpon-unitateak egokitzeko araudi-neurriak ezartzea. Aipatu araudia abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuaren bitartez onetsi zen, eta azaroaren 11ko 252/1997 Dekretuaren bitartez aldatu zen. Halaber, beharrezkoa da behar diren xedapen gehigarriak ezartzea, egungo makinak txanpon bakarrari egokitzeko.
Bestalde, joko-makinen azpisektorean izandako eskarmentua dela-eta, beharrezkoa da joko-makinei buruzko aipatu araudiaren 44. artikuluan aurreikusitako instalazio-baimenari egitura zabalagoa ematea, establezimenduko titularraren eta enpresa operatzailearen titularraren arteko harremanari egonkortasun handiagoa emateko hain zuzen ere.
Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, eta Jokoaren Euskal Kontseiluak txostena egin duelarik, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoa alde dela, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, eta 2000ko otsailaren 8an egindako bileran, eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Euskadiko Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudiko 8. a), b) eta k); 10. a) eta 44.2 artikuluak aldatzea; honako hau da izango da euren testua:
A) 8. a), b) eta k) artikulua
"a) Partidaren prezioa ez da izango 25 pezetatik edo euro baten 20 zentimotik gorakoa."
"b) Makinak eman dezakeen sari edo irabazi handiena ez da izango partidaren gehienezko prezioaren 600 halako baino handiagoa; jokoaren programan ezin daiteke egon (gehienezko balio honetatik gorako batuketa egiten duten sarien artean) inolako erlazio sistematikorik ezta aurretiaz ezarritakorik ere."
"k) Jokorako aretoetan, partidaren prezioaren 1.200 halako den saria ematen duten "B" motako makinak jarri ahal izango dira. Makina hauek, "B" motako gainontzekoetarik argi eta barki diferentziatu beharko dira, eta aurreko aldeko gainazalean "joko-aretoetako makina berezia" esaldia beharko dute eduki idatzita. Jokorako lokal hauetan, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimena emanda, "B" motako makinak elkarrekin konektatu ahal izango dira. Elkarrekin konektaturiko makinen bitartez, kontzeptu guztiak batuta lor daitekeen sariak ez du gainditu behar 450.000 pezetako edo 2.700 euroko gehienezko muga. Halaber, erabiltzaileak uneoro ikusteko moduan, agerian egon beharko du: elkarrekin konektaturiko makinen bitartez pilaturiko zenbatekoa."
10 a) artikulua
"a) Apustuaren gehienezko balioa 1000 pezetakoa edo 6 eurokoa izango da. Legez korritzen duen diruaren ordez fitxak erabiltzea baimendu dezake Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, betiere diruaren funtzio beretarako erabiliz gero, eta berme berak badituzte, hots, diruarenak."
44.2 artikulua
"Instalazio-baimenaren iraupena: establezimenduko titularrak eta enpresa operatzaileak libreki erabakitzen dutena izango da, baina ezingo da izan ez hiru urte baino laburragoa, ez eta sei urte baino luzeagoa ere. Betiere, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, adostutako epearekin, diligentziatu beharko du instalazio-baimena, hala baliagarria izan dadin. Instalazio-baimena indarrik gabe utzi ahal izango da, alde bietariko batek, baliagarritasunaren mugaeguna baino bi hilabete lehenago, denuntziatzen badu. Halakorik egiten ez bada, instalatzeko baimena berriztaturik geratuko da, lehendik eman zen moduko beste epe baterako hain zuzen."
¿ Dekretu hau indarrean sartzen denetik, eta 2002ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, fabrikatzaile edo inportatzaileek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari eskatu ahal izango diote, B eta C motako makinen eta makina laguntzaileen modeloak baliozkotzeko; hain zuzen ere, egun horretatik aurrera eurotan ustiatu ahal izan ditzaten. Horretarako, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
Makinaren aurreko aldearen argazki bat, eta bai makinaren parte guztiena ere, erabiltzaileentzat prezioei eta irabazte-planei buruzko informazioa ere jasotzen duena hain zuzen.
Joko-programa gordetzen duen memoriaren mikroprozesadorean modeloa edo haren aldakia homologatzeko erabakian ezarritako identifikazio-datuak aldatzen badira, aldaketa horien eta memoria berriaren aipamena, identifikazio-datu berriak eta guzti.
Fabrikatzaileak edo inportatzaileak emandako ziurtagiria, homologatzeko erabakian ezarritako joko-parametroak ez direla aldatu egiaztatzen duena; hartan, partidaren, apustuen eta gehienezko sariaren prezio berriak jaso beharko dira.
¿ Xedapen honetan aurreikusten diren makinen homologazioak baliozkotzeko prozesuari dagokionez, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak makina aurkezteko eskatu ahal izango die interesatuei; eta, baliozkotze hori emateko, makinen betekizun eta ezaugarriei buruz beharrezko jotzen duen beste edozein agiri osagarri ere.
¿ Aurreko prozeduraren arabera baliozkotu ez diren makinak, ustiapenetik erretiratu beharko dira, aldaketa egiteko zehazten den epe-muga baino lehen, abenduaren 17ko 46/1998 Legeak ezarritakoa betez.
¿ Abenduaren 7ko 46/1998 Legean eurora egokitzeko aurreikusi ziren aldi ezberdinetan zehar, ustiapenak izango dituen ondorioetarako, dekretu hau indarrean sartzen denetik eta baita gero ere, homolagatu ahal izango dira B eta C motako makinak eta makina laguntzaileak; betiere, irabazte-planetan adierazten diren sariak, partidaren prezioaren multiploak badira, eta makinek pezetetan, eurotan edo bi txanponetan ¿aldian aldikoan¿ ustiatzeko behar diren gailu teknikoak baldin badituzte. Horretarako, homologazio eskariarekin batera aurkeztu beharreko agirietan, gailu tekniko horiei dagozkienak ere aurkeztu beharko dira.
Makina-modelo horiek homologatzeko ez da eskatuko dekretu honetan eskatzen den baliozkotzea.
¿ Halaber, joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen modeloak, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera ustiatzen hasteko, homologatu ahal izango dira.
Betiere, baliozkotze eta homologazio prozesu guztietan honako hauek eskatuko dira:
Partidaren prezioa edo apustuen prezioa, makinan azalduta egotea, eta partida edo apustua egiteko erabili den txanpon berdinarekin ordaintzea sariak.
Makinaren informazioak, erabiltzaileak irabazien planak ulertuko dituela bermatzea.
Eurora egokitzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legean ezarritakoari egokitu beharko zaizkio: Euskadiko Autonomia Erkidegoan indarra duen araudian jasotako "A" motako makinak eta jokorako sistemak eta instalazioak; bestela, ustiapenetik erretiratu beharko dira.
ALDI BATERAKO XEDAPENA
Dekretu hau indarrean sartu baino lehen emandako instalazio-baimenak, baliagarriak izango dira, egin ziren egunean eman zitzaien epea iragan arte. Baimen horien luzamenduek hiru urteko epea izango dute, bitartean beste baimen bat ematen ez bada; epe hori amaitzen denean, baimenak iraungi direla ulertuko da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrerako hilabeteko epearen barruan jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko otsailaren 8an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: 308/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa; zeinaren bitartez onartu egiten baita Euskal Autonomi Elkarteko joko-makimen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia.
- Indargabetutakoa: DEKRETUA, 2009ko azaroaren 17koa, Joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duena.