Arautegia
Inprimatu10/2000 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 466
- Xedapen-zk.: 10
- Xedapen-data: 2000/01/18
- Argitaratze-data: 2000/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Jaurlaritza osatzeko 1999-2003 legegintzaldirako koalizio akordioa betetzearren, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardute-arloak finkatzeko Lehendakariak urtarrilaren 4an emandako 1/1999 Dekretuak sailak berrantolatu ditu eta azken xedapenetako lehenengoan sail bakoitzaren egituren antolaketa eta eginkizunei dagokienez jarraitu beharreko irizpideak finkatu ditu.
Aipatutako dekretuaren 15. artikuluak Garraio eta Herri Lan Sailari zein egiteko eta jardute-arlo dagozkion arautzen du. Saila behar bezala kudeatu ahal izateko, dekretu honek ezartzen dituen antolaketa eta egitekoak hiru irizpidetan oinarritzen dira: egitekoen koordinazioa, antolaera sinpletzea eta deskontzentrazioa, administrazio kudeaketarekin lotutako eskumenei dagokienez batik bat.
Horretarako, eta Zerbitzu Zuzendaritzaren izaera horizontala indartzearren, aipatutako organoak hartuko ditu bere gain Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabineteak zituen egitekoak, eta azken hori desagertu egingo da oraingo egitura organikotik. Kontratazio organoa ere izango da Zerbitzu Zuzendaritza.
Beraz, Garraio eta Herri Lan Sailak sailburuordetza bat eta bost zuzendaritza izango ditu. Lehen kapituluaren lehen atalean Sailaren egitura orokorra arautuko da eta bigarren kapituluan, berriz, organoen artean egitekoak nola banatuko diren zehaztuko da. Saileko kargudunen artean eskumenak nola banatu lehen kapituluaren bigarren atalean ezarriko da.
Ondorioz, Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko urtarrilaren 18an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Garraio eta Herri Lan Sailak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardute-arloak finkatzeko Lehendakariak urtarrilaren 4an emandako 1/1999 Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkion jardute-arloei dagozkien egitekoak burutuko ditu, dekretu honetan ezarritakoari jarraikiz.
Aurreko artikuluan aipaturiko gaiei dagozkien egitekoak burutzeko, bada, Garraio eta Herri Lan Saila honela banatuko da:
Organo nagusiak:
¿ Garraio eta Herri Lan sailburua.
¿ Zerbitzu Zuzendaritza.
¿ Garraio eta Herri Lan Sailburuordetza.
¿ Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.
¿ Garraio Zuzendaritza.
¿ Uren Zuzendaritza.
¿ Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Lurralde organoak:
¿ Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzua.
¿ Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzua.
¿ Arabako Uren Lurralde Zerbitzua.
¿ Bizkaiko Uren Lurralde Zerbitzua.
¿ Gipuzkoako Uren Lurralde Zerbitzua.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko kontsulta edo/eta koordinaziorako organo kolegiatu hauek Garraio eta Herri Lan Sailaren menpe egongo dira:
¿ Merkantzia arriskutsuen garraiori dagokionez, Merkantzia Arriskutsuen Garraioaren Koordinaziorako Euskal Batzordea.
¿ Meteorologiari dagokionez, Meteorologiako Euskal Batzordea.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko errepideen plan orokorreko sarearen plangintzari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordea.
¿ Portuei dagokienez, Portuen Aholku Kontseiluak.
¿ Inbertsio hidraulikoak koordinatzeari dagokionez, Euskadiko Uraren Mahaia.
Garraio eta Herri Lan Sailari atxikita egongo dira administrazio instituzionaleko erakunde hauek:
¿ "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SA" sozietate publikoa.
¿ "Ingeniería para el Metro de Bilbao, SA / Bilboko Metrorako Ingeniaritza, AB" sozietate publikoa.
¿ Garraio eta Herri Lan sailburuak eskumen hauek ditu: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritakoak, eta urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren indarrez Sailari dagozkion egitekoen eta jardute-arloen eremuan, indarrean dagoen legeriak ematen dizkion guztiak, beste ezein organori eman ez bazaizkio.
¿ Sailaren organo gorena den heinean, gainontzeko organoak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu.
¿ Agindu zaizkion egiteko horiek behar bezala burutzeko Zuzendaritza Kontseilu baten laguntza izango du bere zuzendaritzapean Garraio eta Herri Lan sailburuak. Kontseilu horren eginkizun nagusia Sailaren politika zehaztea izango da eta Garraio eta Herri Lan sailburuordeak, Saileko bost zuzendariek, eta sailburuak izendaturiko gainontzeko aholkulari eta konfiantzako pertsonek osatuko dute.
¿ Zuzendaritza Kontseiluak bere egitekoak behar bezala burutu ahal izateko behar dituen informazioa eta laguntza eman beharko dizkiote Saileko gainontzeko organoek.
Garraio eta Herri Lan sailburuordeak, beti ere sailburuaren aholku eta esanetara, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako eskumen hauek izango ditu:
Sailburuak hala eskatzen dionean Sailaren ordezkari izatea.
Sailburuordetzaren jardueren programazioa egitea.
Sailburuordetzaren eta haren menpeko organo eta erakundeen jarduerak bideratu, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea.
Sailburuordetzaren menpeko organo eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
Beste sailekin, eta Sailburuordetzarekin harremanak dituzten bestelako erakundeekin komunikatzeko organo gisa jardutea.
Sailburuordetzari dagozkion jardute-arloen barruan xedapen orokorretarako proiektuak egin eta sailburuari proposatzea.
Sailburuordetzaren agintepeko organo eta erakundeen lana zuzentzeko aginduak ematea.
Sailburuordetzaren jardute-arloari dagozkion zigor-espedienteei hasiera eman eta alor bakoitzean bete beharreko arauei jarraikiz sailburuari edo Jaurlaritzaren Kontseiluari eman ez zaizkien edo ez dagozkien zigor-espedienteak ebaztea.
Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen egintza eta ebazpenen kontra legeriaren arabera bidezko diren errekurtsoak ebaztea.
Indarrean dauden legezko xedapenek emandako gainontzeko eskumen, ahalmen, eskubide eta egitekoak.
Sailburuordearen agintepean edo, Zerbitzu zuzendariaren kasuan, sailburuarenean, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako eskumen hauek izango dituzte zuzendariek:
Zuzendaritzaren jarduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta nola burutzen diren ikustea.
Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, horrek ezertan galarazi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari eman zaizkion eskumen orokorrak.
Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko proposamenak egitea goiko organoei.
Zerbitzu Zuzendaritzari laguntzea Sailaren ekonomiaren programazioa egiten eta Zuzendaritzarekin zerikusia duten gaietan azterlanak diseinatu eta burutzen.
Zuzendaritzaren eskumenetan sartzen diren espedienteak izapidetzeko behar diren gastuetarako baimena eman, gastua gauzatzea erabaki eta betebeharrak bere gain hartzea, Jaurlaritzaren Kontseiluarentzat gordetako gaietan izan ezik.
Aurrekontu-aplikazio batetik bestera kreditu transferentziak egiteko baimena eman dezaten proposamena egitea horretarako eskumena duten organoei.
Zuzendaritzaren jardute-arloko administrazio egintzak eta erabakiak hartzea.
Zuzendaritzaren eskumena diren gaietan eta haren menpe dagoen beste organo bati berariaz atxiki ez zaizkionean, tasa eta prezio publikoak kudeatu eta likidatzea, bai eta zerga kudeaketako egintzen kontrako aukerako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.
Zuzendaritzaren menpeko organoen egintza eta ebazpenen kontra legeriaren arabera bidezko diren errekurtsoak ebaztea.
Kasuan kasuko zuzendaritzak izapidetutako espedienteei buruzko agiri publiko edo pribatuen kopia kautotuak egitea, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren eskumenak.
Indarrean dauden legezko xedapenek ematen dizkieten gainontzeko eskumen, ahalmen, eskubide eta egitekoak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko zuzendari guztientzakoak direnak.
Garraio eta Herri Lan sailburuordeak ondorengo jardute-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:
Garraioaren azpiegitura.
Errepide eta trenbideen sarea.
Herri-lanak.
Lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioa.
Garraioaren logistika.
Urak, ustiaketa eta obra hidraulikoak, ubide eta ureztaketak barne.
Euskal Autonomia Erkidegoko meteorologia zerbitzua.
Portuak eta itsas gaiak.
Heliportu eta aireportuak.
¿ Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari dagokio:
Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpideko trenbide azpiegituren arloa arautzeko aurreproiektuen espedienteak egitea.
Trenbide azpiegituretan eta haiek mantentzean egin beharreko inbertsioen plangintza eta programazioa egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekiko elkarlanean.
Trenbideen azpiegituretarako eskualdekako plan bereziak taxutzea.
Trenbideen azpiegituretako jarduketak burutzeko behar diren hirigintza antolamenduko planak eta bestelako langaiak egin eta aldarazteko ekimena.
Trenbideen azpiegituretarako proiektuak erredaktatu eta onartzea.
Trenbideen azpiegituretako obrak zuzendu eta kontrolatzea.
Bilboko Hiri Trenbideari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren aginpidekoak diren proiektu, obra eta bestelako jarduketak egitea.
Trenbide azpiegituretako jarduketak burutzeko behar diren ondasun eta eskubideen jabetza kentzea, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eskumenak.
Trenbideen azpiegituren alorreko ikerketa eta teknologien garapena bultzatzea.
EAEko Errepideen Plan Orokorraren Sareko errepideen mailaketa eta izenen gaineko proposamenak egitea eta euskal administrazioen titularitateko bide-sareko gainontzeko errepideen koordinazioa bultzatzea, kasuan kasuko administrazioekiko elkarlanean.
EAEko Errepideen Plan Orokorra arautzeko proiektuen espedienteak eta plan horren Aurrerapena eta proiektua egitea.
EAEko Errepideen Plan Orokorra berraztertzeko behar diren jarduketak egin eta plan horren ohizko zein aparteko aldaketak prestatu eta proposatzea.
Lurralde Historikoetako foru organoek bideen plangintza eta koordinazioaren gainean egiten dituzten proposamenei buruzko txostenak egitea, EAEko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean aurreikusi bezalaxe (azaroaren 8ko 2/1991 Legeak aldatu zuen aurrekoa).
EAEko Errepideen Plan Orokorra gainbegiratu eta programa eta arau teknikoei dagokienez egoki burutzen ari den zaindu, eta plan hori behar bezala burutzeko beste administrazio batzuekiko koordinazioa sustatzea.
EAEko Errepideen Plan Orokorraren Batzordeari laguntza tekniko eta administratiboa ematea.
EAEko Errepideen Plan Orokorra lurralde eta hirigintza planeamenduarekin eta ukitzen dituen gainontzeko plangintza sektorialekin uztartzea, horrek ezertan galarazi gabe gainontzeko sailen ahalmenak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainontzeko lurralde administrazioen artean errepide gaietako lankidetza eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiboa gauzatzeko bideak proposatu eta prestatzea.
Saileko gainontzeko zuzendaritzek hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta obren proiektuak erredaktatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa ematea.
Gainontzeko sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak egin eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.
Zuzendaritzari dagozkion gaietarako diru-laguntzak emateko bideak proposatzea.
Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman eta txostenak egitea.
Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.
¿ Garraio eta Herri Lan sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren aginduei jarraikiz, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak, gainera, "Ingeniería para el Metro de Bilbao, SA. - Bilboko Metrorako Ingeniaritza, AB" sozietate publikoari administrazio-babesa emango dio eta haren kudeaketa ikuskatuko du, eta gauza bera egingo du Zuzendaritza honi emandako ahalmenekin lotutako beste sozietate publikorik sortuz gero.
¿ Garraio zuzendaritzari dagokio:
Lurreko garraioaren arloa arautzeko aurreproiektuen espedienteak eta haien goi mailako ikuskaritza burutzea.
Merkantzien eta bidaiarien garraioen plangintza, antolamendua eta koordinazioa egitea, bai eta garraioen inguruko jarduera lagungarri eta osagarriena ere.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide eta tranbien plangintza egin, horiek ezarri, antolatu, ustiatu eta ikuskatzea, aurreko artikuluaren lehenengo paragrafoko b) eta c) idatz-zatietan adierazitakoaren kaltetan gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbideetako paso nibelak jarri, aldatu eta kentzeari buruzko erabakiak hartzea.
Autonomia Erkidegoaren trenbideen jabari publikoko eremuan obrak eta instalazioak egiteko baimenak emateari buruzko erabakiak hartzea, horrek ezertan galarazi gabe, Euskadiko ondareari dagokionez, kasuan kasuko organoek dauzkaten ahalmenak.
Trenbideen zaintzari buruzko arauak ez betetzeagatik zigor-espedienteak izapidetzea.
Sailaren gainontzeko eskumenen barruan, trenbidea arautzen duen Estatuko legeriak Lurreko Garraioen zuzendari nagusiari ematen dizkionak, Garraio eta Herri Lan sailburuordeari berariaz emandakoak izan ezik.
Kable bidezko garraio zerbitzuetarako emakida, baimen, ustiaketa eta ikuskaritzen gainean Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak.
Aireko garraio, aireportu eta heliportuen gainean Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak.
Garraioaren inguruko logistika garatzea EAEan.
Garraio lanean edo garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietan aritzeko lanbide-gaikuntza eskuratu, egiaztatu eta kontrolatzeari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak, bai eta garraioko profesionalen prestakuntza lanen gainean dituenak ere.
Garraio batzorde arbitralen inguruan Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak.
Zuzendaritzaren jarduketa eremuari dagozkion diru-laguntzak nola bideratu proposatzea.
Zuzendaritzari zuzenean dagozkion gaiei buruzko irizpenak eta txostenak egitea.
Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.
¿ Garraio eta Herri Lan sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren aginduei jarraikiz, Garraio Zuzendaritzak, gainera, "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SA" sozietate publikoari administrazio-babesa eman eta haien kudeaketa ikuskatuko du, eta gauza bera egingo du Zuzendaritzari emandako ahalmenekin zerikusia duen beste sozietate publikorik sortuz gero.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumenen eremuan, egiteko hauek dagozkio Uren Zuzendaritzari:
Erabat Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden arroetako uren plangintza eta haren jarraipena eta berrazterketa burutzea, Uren abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen 13.3, 38.4 eta 39.2 artikuluetan ezarritako irizpideei jarraikiz, eta hainbat erkidego hartzen dituzten arroetako uren plangintzan parte hartzea.
Zuzendaritzaren jarduketen eremuko obra eta instalazioen plangintza eta programazioa burutzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekiko elkarlanean.
Uraren administrazio publikoa antolatzeko era proposatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko urak, obra hidraulikoak eta meteorologiako zerbitzua arautzeko xedapenen aurreproiektuak taxutzea.
Jabari publiko hidraulikoen gaineko legezko zortasunak, emakidak eta baimenak eman, aldatu eta iraungitzeari buruzko erabakiak hartzea; erkidegoaren barruko arroetako zortasuna duten eremuen eta ibaien zaintzarako aldeen gaineko baimenei buruzko erabakiak hartzea.
Erkidegoaren barruko arroetan isurketak egiteko baimenak eman, aldi baterako eten, aldatu eta iraungitzeari buruzko erabakiak hartzea.
Erkidegoaren barruko arroetako ur baliabideak Uren Legearen 41., 53., 54. artikuluetan arauturako babes araubide berezien menpe jartzea, bai eta Uren Legean eta hura garatzeko xedapenetan aurreikusitako bestelako araubideen menpe ere, baldin eta Jaurlaritzaren Kontseiluari ez badagokio.
Uren Erregistroa, ur pribatuen katalogoa eta hondakin uren isurketen errolda eramatea.
Erabiltzaileen Elkarteen estatutuak eta ordenantzak onartzea eta uren legerian horien inguruan emandako gainontzeko eskumenak.
Halakorik izanez gero, uren, ustiaketen eta bestelako obra hidraulikoengatiko tasa eta kanonetan sartzen diren osagaien ordaina zenbatekoa izango den proposatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpideko azpiegitura hidraulikoko obrak egiteko proiektuak onartu eta burutzea, ubideak eta ureztaketakoak barne direla; haiek zaindu eta, hala badagokio, ustiatzea, eta obra eta instalazio hidraulikoekin zerikusia duten teknologiak aztertu, ikertu eta egunean jartzea.
Zuzendaritzari agindutako jarduketak burutzeko behar diren desjabetzeak egiteko ahalmena, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eskumenak.
Urak eta obra hidraulikoak direla eta, toki erakundeei, entitate eta partikularrei laguntzak nola eman proposatzea.
Uren legeria bete eta Meteorologiako Euskal Zerbitzuak funtziona dezan beste administrazioekin eta gainontzeko pertsona publiko nahiz pribatuekin behar diren hitzarmen eta lankidetza bideak proposatu eta burutzea.
Ur kontinentalen kalitatearen analisi eta kontrola burutzea, ur baliabide eta ustiapenen plangintza eta kudeaketarako eskurantzak erabiltzeko beharrezkoa dena; plangintza hidrologikoa betez, uren kalitatea hobetzeko helburu eta programak proposatu eta haien jarraipena egitea, ukitutako gainontzeko sailekiko elkarlanean.
Uren gaineko legeria ez betetzeagatik zigor-espedienteak izapidetzea.
Aforoak eta hidrologia azterlanak egitea, eta uhaldien gaineko informazioa jasotzea; jabari publiko hidraulikoak eta ur kontinentalen kalitatea babesteari dagokionez uraren administrazioak dituen aginpideak erabiltzea, azken horretarako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekiko elkarlanean.
Estatuko antolaketa hidraulikoan eta ur gaietako koordinazio organoetan parte hartzea.
Oro har, 1994ko maiatzaren 31ko Hitzarmenak agindutako egitekoak, Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpideko arroetako ur baliabide eta ustiaketen araubidearen ondorio diren gainontzeko eskurantzak, eta haiek zaindu ahal izateko behar diren ekintzak proposatu eta gauzatzea, ukituriko gainontzeko sailekiko elkarlanean.
Meteorologiako Euskal Zerbitzuari dagokionez iragarpenak, azterlanak eta koordinazioa burutzea eta informazioa biltzea, ekainaren 5eko 158/1990 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako eskurantzak baliatuz.
Zuzendaritzari zuzenean dagozkion gaiei buruzko irizpenak eta txostenak egitea.
Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.
¿ Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Uren Lurralde Zerbitzuek honako eginkizun hauek izango dituzte:
Uren zuzendariak adierazitako obra hidraulikoen proiektuak erredaktatzea.
Kasuan kasuko lurraldeko obrak zuzentzea.
Legezko zortasun eta jabari publiko hidraulikoei buruzko emakida eta baimenak, legezko zortasun eta ibaien zaintzako eremuetarako baimenak eta isurketa baimenak gaitzat dituzten espedienteak hasi, izapidetu eta haiei ebazpena emateko proposamena egitea.
Uren zuzendariak Zuzendaritzaren gaiei buruz eskatutako txostenak egitea.
Emakidak eta baimenak hartu dituztenek kasuan kasuko agirietan jasotako baldintzak betetzen dituztela ikusi, zaindu eta kontrolatzea.
Ibaiak zaindu eta, ur legeria betetzen ez bada, hala salatzea.
Oro har, Uren Zuzendaritzaren lan alorrean, zuzendariak agindutako edo bere ordez egiteko esandako gainontzeko egitekoak.
¿ Aurreko artikuluan jasotako eskurantzei dagokienez, Lurralde Zerbitzuen lurralde eremua honakoa izango da:
Arabako Uren Lurralde Zerbitzuari Ebroren eta ura Ebro ibaian isurtzen duten ibaien arro hidrografikoek hartutako lurraldea dagokio.
Bizkaiko Uren Lurralde Zerbitzuari Kalera ibaitik hasi eta Artibairaino, biak barne direla, ura Bizkaiko itsasora isurtzen duten ibaien arro hidrografikoek hartutako lurraldea.
Gipuzkoako Uren Lurralde Zerbitzuari Deba ibaitik hasi eta Bidasoaraino, biak barne direla, ura Bizkaiko itsasora isurtzen duten ibaien arro hidrografikoek hartutako lurraldea.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari dagokio:
Autonomia Erkidegoaren portu azpiegituretako inbertsioen plangintza eta programazioa egin eta haiek mantentzeaz arduratzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekiko elkarlanean.
Portu azpiegitura berrien plangintza egin eta garatzea.
Portuetako plan sektoriala erredaktatu eta taxutzea; hirigintza planeamendu orokorra garatuz portuetako zerbitzu aldeak antolatzeko edo azpiegitura obrak zuzenean egiteko planak erredaktatu eta taxutzea.
Portualdeak hartzen dituzten hirigintza antolamenduko plan eta arauen gainean derrigor onartu beharreko txostenak egitea.
Onartutako plan eta programen barruan, obra eta instalazioetarako proiektuak onartu eta haiek burutzea.
Portu azpiegiturako obra eta instalazioak egiten direla ikuskatu eta kontrol tekniko eta ekonomikoa gauzatzea.
Zuzendaritzaren esku dauden jarduketak burutzeko behar diren ondasun eta eskubideen jabetza kentzea, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eskumenak.
Beste administrazioekin eta gainontzeko pertsona publiko nahiz pribatuekin behar diren hitzarmen eta lankidetza bideak proposatu eta burutzea, Zuzendaritzaren esku dauden gaiei dagokien legeria bete dadin.
Portuetako zerbitzu aldeak nola erabili behar diren arautu eta haien garapenaren plangintza eta programazioa egitea, lurraldea antolatzeko eta hirigintza planifikatzeko tresnen arabera.
Portu bakoitzaren zerbitzuei buruzko eta haren zaintzaren gaineko arautegiak gertatu eta haiek betetzen direla zaindu.
Zuzendaritzaren esku dauden gaietako legeria hausteagatik zabaldu beharreko zigor-espedienteak izapidetzea.
Indarrean dagoen legedian aurreikusten diren portuko zerbitzuak ematea, ordenamendu juridikoan arauturiko kudeaketa-eren bidez.
Jabari publikoko portuguneen gaineko emakidak eta baimenak eman, aldatu eta iraungitzeari buruzko espedienteak izapidetu eta haiei buruzko erabakiak hartzea.
Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.
Jabari publikoko portugunea norberarentzat erabiltzeagatik edo ustiaketa berezia egiteagatik ordaindu beharreko tasak zenbatekoak izango diren proposatzea, bai eta Zuzendaritzaren ardurapeko alorretan zerbitzuak eman edo jarduerak burutzeagatik ordaindu beharrekoak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoari itsas- eta ibai-garraioaren inguruan dagozkion eskumenak.
Euskal Autonomia Erkidegoari itsas-salbamenduaren inguruan dagozkion eskumenak.
Itsas garraioko profesionalen birziklaketa eta hobekuntzarako irakaskuntzak, Sailaren eskumenekoak badira, Itsas Arduralaritza Eskolak ematen dituenak barne, azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuari jarraituz.
Zuzendaritzaren ardurapeko gaiei dagozkien diru-laguntzak nola eman proposatzea; Kostaldearen Legeak arauturiko herri-lanak euskal itsasertzean egiteko beste administrazio batzuekiko elkarlanean jarduteko diru-laguntzak nola eman proposatzea.
Zuzendaritzarekin zerikusi zuzena duten azterlan eta ikerketak egitea.
Zuzendaritzari dagozkion gaiak arautzeko xedapenen aurreproiektuen gaineko espedienteak burutzea.
Zuzendaritzari zuzenean dagozkion gaiei buruzko irizpenak eta txostenak egitea.
¿ Bizkaia eta Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuek honako eginkizun hauek izango dituzte beren lurraldean dauden portuetan:
Portuetako obrak zuzentzea.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak adierazitako portuetako obra eta instalazio proiektuak erredaktatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasak eta jabari publikoko portugunea norberarentzat erabili edo haren ustiaketa berezia egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak kudeatu eta likidatzea.
Herri-lanak zuzendu edo ikuskatzeko adituen lana burutzeagatiko tasa orokorra edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak ordainaraztekoa den beste edozein tasa kudeatu eta kitatzea.
Zerbitzuek kudeatu eta likidatu dituzten tasa eta prezio publikoen kudeaketaren kontra aurkeztutako aukerako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.
Zuzendaritzak izapidetutako emakidak eta baimenak eman, aldatu eta iraungitzeko espedienteen gaineko txostenak egitea, bai eta indarrean dagoen legedian ezarritako kasuetan eta Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak eskatuz gero.
Emakidak eta baimenak hartu dituztenek kasuan kasuko agirietan jasotako baldintzak betetzen dituztela zaindu eta kontrolatzea, portualdeak eta bertako erabilpen eta jarduerak zaindu eta kontrolatzea, bai eta portu bakoitzeko zerbitzu eta zaintza arautegietan ezarritakoa betetzen dela begiratu eta kontrolatzea ere; indarrean dagoen legeria ez betetzeagatiko salaketak egitea.
Oro har, portuko erabilpen eta instalazioak antolatzeko gaietan ezarritakoa betetzeko eta jabari publikoko portugunea kudeatu, ustiatu eta mantentzeko behar diren ekintzak egitea.
¿ Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio:
Garraio eta Herri Lan sailburuari laguntza tekniko-juridiko eta admnistratiboa ematea.
Kontratazioen alorrean, kontratazio-organoa izatea, dekretu honetan eta araubide juridikoan oro har ezarritako gaitasun eta mugak dituela. "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SA" sozietate publikoari dagokionez, erreklamazioak ebaztea, kalte-ordainak zehaztea eta abenduaren 30eko 48/1998 Legearen 51. artikuluan eta harekin bat datozen gainerakoetan ezarritako beste neurriak erabakitzea. Ur, energia, garraio eta telekomunikazioen arloetan kontratuak egiteko prozedurak ezartzen ditu lege horrek, 93/38/CEE eta 92/13/CEE Zuzentarauak ordenamendu juridiko espainiarrera egokitzeko lege horren ezarpen-eremuan sartu beharreko kontratazioei dagokienez.
Saileko organoak haien artean koordinatzea, haiek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko gainontzeko organoekin koordinatzea, bai eta, hala badagokio, beste administrazio edo erakunde batzuekin ere.
Saileko organoak Europako Erkidegoko instituzioekin koordinatzea eta haien arteko gaien eta harremanen izapidetzea bideratzea, Lehendakaritzaren barruan horretarako eskumena duen organoaren bitartez.
Jaurlaritzaren Kontseiluaren edo haren ordezko organoen iritzipean jarri behar diren gaiak eta aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko egintza eta xedapenak bidaltzeko izapideak egitea.
Sailaren arloak programatu, koordinatu eta, hala badagokio, azterlan eta txosten ekonomikoak koordinatu eta izapidetzea.
Zerbitzu Zuzendaritzaren eginkizunekin zerikusia duten gaiez arduratzen diren organoetan parte hartzea.
Sailaren menpeko organo eta sozietateen funtzionamendu eta ekoizpenari buruz aldian-aldian azterlanak egitea, bai eta horien bilakaera ekonomikoari buruzkoak ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eskumenak galarazi gabe, eta harekiko elkarlanean.
Halakorik izanez gero, beste sail edo administrazio batzuek Sailaren jardute-arloan eragin ekonomikoa duten planak gertatzeko burutzen dituzten prozesuetan parte hartzea Sailaren ordezkari gisa.
Gainontzeko organoekiko elkarlanean, ekonomiaren aldetik Sailaren lan joera nagusien plan eta programak egitea, aurrekontuaren aurreproiektua egiterakoan zein artezpideri jarraitu behar zaion zehaztu eta erabaki ahal izateko.
Sailaren beste zuzendaritzekin batera aurrekontuen aurreproiektua burutzea, haren jarraipena eta kontrola.
Sailaren ardurapeko gaietan kontratazio-espedienteak koordinatu eta izapidetzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak (azaroaren 7ko 16/1997 Legeak aldatua) 10.1 artikuluan pertsonalaren alorrean Sail bakoitzari ematen dizkion eskumenak betetzea, bai eta erabili beharreko gainontzeko legerian emandakoak ere.
Zerbitzu nagusiak eta Sailaren erregistro orokorra antolatu eta administratzea, eta lan sistema eta metodoak koordinatzea, horrek ezertan galarazi gabe organo eskudunei dagozkien eskurantzak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpenak arautzen dituen apirilaren 7ko 67/1998 Dekretuaren 10. artikuluak Sail bakoitzari ematen dizkion egitekoak burutzea.
Indarrean dagoen legediaren arabera antolaketa eta informatikaren arloetan Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea.
Sailak sortarazitako arauak koordinatu, egin eta kontrolatzea, eta lege aholkularitza gainontzeko Zuzendaritzekiko elkarlanean, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren eskumenak.
Sailean sortzen diren gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, beste organo batzuen lana ez bada behintzat.
Administrazioa eraberritu eta modernizatzeko eskumena duen organoak proposatzen dituen ekimen eta artezbideak Sailean garatu eta burutzeko behar den euskarria bermatzea.
Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkion gainerako egitekoak.
¿ Kontratazio Mahaia, Ogasun eta Herri Administrazio eta Garraio eta Herri Lan sailburuen 1996ko uztailaren 12ko Aginduz sortua, Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita egongo da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak ematen dizkion eskumenak izango ditu, bai eta erabili beharreko gainerako legeetan emandakoak ere.
¿ Garraio eta Herri Lan sailburuordearen postua hutsik badago edo titularra kanpoan nahiz gaixo izanez gero, Saileko zuzendariei egokituko zaie ordezkapena egitea eta horretarako dekretu honen II. kapituluan ageri den hurrenkerari jarraituko zaio.
¿ Garraio eta Herri Lan Saileko zuzendarien postuak hutsik badaude edo titularrak kanpoan nahiz gaixo izanez gero, haiei dagozkien egiteko eta eskumenak hierarkiaren arabera zuzenean titularraren gainetik dagoen agintariak beteko ditu, edo horrek izendaturikoak, egoerak dirauen artean.
Indargabeturik geratzen dira Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailaren antolaketa eta eginkizunak ezartzen dituen uztailaren 18ko 384/1995 Dekretua, Garraio eta Herri Lan Sailaren antolaketa eta eginkizunak ezartzen dituen Dekretua aldatzen duen irailaren 8ko 224/1998 Dekretua, eta dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko nahiz beheragoko xedapen guztiak.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko urtarrilaren 18an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
ÁLVARO AMANN RABANERA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Indargabetzen du: 224/1998 DEKRETUA, irailaren 8koa, Garraio eta Herrilan Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen Dekretua aldatzen duena.
- Partzialki indargabetutakoa: 306/2001 DEKRETUA, azaroaren 20koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Indargabetutakoa: 20/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituena.
- Indargabetzen du: 384/1995 DEKRETUA, uztailaaren 18koa, Garraio eta Herrilan Sailaren egitura eta egitekoak finkatzeko dena.