Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

348/1999 DEKRETUA, 1999ko urriaren 5ekoa, gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzko Dekretua, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko Dekretua, etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko Dekretua eta ondare hiritu eta eraikia bereoneratzeko babespeko jarduerei buruzko Dekretua aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4379
  • Xedapen-zk.: 348
  • Xedapen-data: 1999/10/05
  • Argitaratze-data: 1999/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak, uztailaren 30eko 211/1996, 212/1996, 213/1996 eta 214/1996 Dekretuen bidez honako hauei buruzko arau-esparrua arautu zuen: gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoari, etxebizitza arloko finantza neurriei eta hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko jarduera babestuei.

Xedapen horiek martxoaren 24ko 62/1998 Dekretuak aldatu zituen. Aldaketa hori martxoaren 24ko 61/1998 Dekretuak zehazten zuen inguruan eman zen, hain zuzen, etxebizitza eta lur arloan, babesgarri izan daitezkeen egintzei dagokienez, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interesak ezartzen zituena.

Azken dekretu hau, etxebizitza eta lur arloan, babesgarri izan daitezkeen egintzei dagokienez, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasak ezartzen dituen urriaren 5eko 339/1999 Dekretuak baliogabetu duenez eta dekretu honek ezartzen duen interes-tasa aurrekoarena baino txikiagoa denez, bidezko da finantza neurriei buruzko aipatutako dekretuak aldatzea, neurri horien onuradunengan kasuan kasuko finantza hobekuntzek ondorioak izan ditzaten.

Ekainaren 25eko 2/1999 Legeak, ekonomiaren, aurrekontuen eta finantzazioaren arloan 1999 urterako neurri osagarriak ezartzeari buruzkoa, 5.4. artikuluan xedatzen du diruz lagundu daitezkeen programen interes-moten egungo bilakaera egokitu ahal izango dela; beti ere, mailegu-eragiketen finantza-zamaren murrizketaren bitartez egiten denean eta eragin horietarako, dagozkion xedapenak eta hitzarmenak aldatu ahal izango direla.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko urriaren 5an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzko uztailaren 30eko 211/1996 Dekretuaren 7. artikuluko 2. idatz-zatia aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

"2.– Honako hau izango da interes-tasa lagundua, beti ere efektibotzat joko dena:

  1. Dekretu honen 1. artikuluko a), b) eta c) lerroaldeetan jasotako kasuetan: 100eko 2ko interes garbia urteko.

  2. Dekretu honen 1. artikuluko d) lerroaldeetan jasotako kasuan: 100eko 2ko interes garbia urteko, maileguaren lehenengo lau urteetan zehar. Bosgarren urtetik aurrera ezetsi egingo da laguntza."

  1. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 7. artikuluko bigarren idatz-zatia aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

    "2.– Zatikako ordainketa hori, interesdun mailegutzat hartuko da, 100eko 1,5ekoa izango da urteko benetako intere-tasa, gehienez ere hogei urteroko amortizazio epea eta hileko kuota konstanteak."

  2. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 10. artikuluko seigarren idatz-zatia aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

    "6.– Aurreko artikuluetan adierazi diren sustatzaileentako maileguez gain, Finantza Erakundeek eta Dekretu honen 2. artikuluan ezarritako salmenta prezioa edo beheragokoa duten etxebizitza sozialen sustatzaileek, banku-deskonturako eragiketak itundu ahalko dituzte, obraren esleipendunen eraikitzaileen eta aipatutako eraikitzaileek bere deskonturako aurkezten dituzten obraren egiaztapenen onurarako, Kreditu Erakundeekin izenpetutako Hitzarmenean itundutako baldintzen arabera.

    Dekretu honetan xedatutakoa berariaz betetzekotan, banku-deskonturako eragiketatzat zera hartzen da: Kreditu-Etxeak eraikitzaileari ordainketa-eskubidea emanez obraren egiaztapen baten zenbatekoa aurreratzen dionak.

    Eragiketa horretan sortutako interesak ordaintzeko era, Kreditu-Etxeekin izenpetutako dagokion finantza Hitzarmenean zehaztuko da eta eragileak ordaindu beharko du.

    Deskontu-bidearen zenbatekoa gehienera, hipoteka maileguei ezarritako zenbateko gehienezko bera izango da eta iraupena hiru urtekoa gauzatzen denetik aurrera.

    Eraikuntza-obrari amaiera emandakoan, sustatzailearen eta Kreditu-Etxearen arteko hipoteka mailegua gauzatuko da. Hipoteka mailegu horrek artikulu honen 1. idatz-zatian aipatutako betekizun eta goi-muga berak bete beharko ditu, honako salbuespen hauek izan ezik:

    • Epea: 23 urtekoa gehienez ere, deskontu-eragiketa gauzatzen denetik.

    • Gabealdia: 3 urtekoa gehienez ere, deskontu-eragiketa gauzatzen denetik.

    • Mailegu kualifikatuaren interes-tasa: mailegua onestean deskontu-eragiketan indarrean dagoena izango da, deskontu-eragiketan finkatutako mugaegun eta gainerako aldagaiak gordez.

      Deskontu-eragiketa eta sustatzailearentzako mailegua batera badaude, bietan xedatutako zenbatekoen gehiketa, sustatzailearentzako maileguan egindako amortizazioak kenduta, ezin izango da legez finkatutako finantzaketaren gehienezko zenbatekoa baino handiagoa izan."

  3. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 12. artikuluko bigarren eta hirugarren idatz-zatiak aldatu egin dira eta aurrerantzean honelaxe diote:

    "2.– Hitzarmen bidez erregimen pribatupean sustatutako eta berri-berritan eskuratzen diren etxebizitza sozial eta eranskinen erosleentzako interes-tasa lagundua, beti ere benetakotzat hartuko dena, 100eko 1,5eko interes benetakoa izango da urteko.

    Interes-tasen laguntza atxikitako eta ez atxikitako eranskinei ere hedatuko zaie, beti ere eroslea sustaketa bereko etxebizitzarena ere izanez gero, azken kasu horretan.

    Interes-tasaren laguntza maileguaren gabezia-aldira ere hedatuko da, onuradunak gabezia horretaz baliatzen bada.

  1. – Jabari, gozamen edo azalera eskubidean emateko diren etxebizitza sozialen sustatzaileentzako interes-tasa lagundua, 100eko 1,5ekoa izango da, eta errentan emateko diren etxebizitza sozialen sustatzaileentzako, 100eko 0ko interes benetakoa izango da urteko."

  2. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 13. artikuluko 2 d) idatz-zatia aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

    "d) Sustatzaile publikoak hala eska dezanean egingo da sustapen gastuei dagokien dirulaguntzaren ordainketa, sustapenaren aldibaterako kalifikapena lortu eta gastua justifikatu ondoren.

  3. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 19. artikuluko a) eta c) idatz-zatiak aldatu egin dira eta aurrerantzean honelaxe diote:

    "a) Eskegileen ponderatutako urteko irabaziak lanbide arteko gutxienezko soldata baino 2,5 aldiz handiagoak ez izatea. Edonola ere, urteko ponderatutako irabaziek ezin izango dute lanbide arteko gutxienezko soldata baino 1,7 aldiz txikiagoak izan, etxebizitzak, jabetzapean, gozamenpean, azalera-eskubidepean edo errentan erosteko aukerarekin uzten badira edo 0,65 aldiz lanbide arteko gutxienezko soldata, erosteko aukerarik gabe eta errenta-erregimenpean uzten badira etxebizitzak.

    Gutxienezko irabazien egiaztagiririk ez da aurkeztu beharko errentan utzitako etxebizitzen kasuan erosteko aukerarik gabe, eskegileek beren ohizko etxebizitzaren errenta-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak eskuratzen dituztela ziurtatzen badute, Gizarte bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean eta osagarrizko arauetan ezartzen denaren arabera.

    Salbuespenez, irabaziak gehienez lanbide arteko gutxienezko soldata baino 3,5 aldiz handiagoak izan daitezke, dekretu honen 2. artikuluan aurreikusitako moduan.

    1. Etxebizitza sozialen eskegileek, beste etxebizitza baten jabari, azalera eskubide edo gozamenaren titularrak ez izatea, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1997ko azaroaren 12ko Aginduaren, Euskal Autonomi Elkarteko administrazioaren jabetzako etxebizitza sozialak adjudikatzeari buruzkoa, 3. artikuluko 4 a) idatz-zatiak edo bere ordez egon daitekeen beste arauren batek ezarritakoaren arabera.

      Esleipenaren jardunbideari hasiera ematen dion Aginduaren aurre-aurreko bi urteetan etxebizitzaren gabezia egiaztatu beharko dute etxebizitza eskatzen duen elkarbizitza unitateko kide guztiek eta gabezia egoera horretan jarraitu beharko dute etxebizitza sozialaren esleipena gauzatzen den arte.

      Dena den, etxebizitza sozialaren onuradun izan ahalko dira, beste etxebizitza baten jabariaren titularrak izanik, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1997ko azaroaren 12ko Aginduaren, Euskal Autonomi Elkarteko administrazioaren jabetzako etxebizitza sozialak adjudikatzeari buruzkoa, 3. artikuluko 4 b) eta 4 c) idatz-zatietan edo bere ordez egon daitekeen beste arauren baten jasotako kasuetako baten barruan egon izana agiri bidez egiaztatzen duten eskegileak. Eskegileak beste etxebizitza baten titularrak diren kasu hauetan, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduz horretarako zehazten den jardunbidearen arabera jokatuko da".

  4. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 21. artikuluko 1, 2 eta 5 idatz-zatiak aldatu egin dira eta aurrerantzean honelaxe diote:

    "1.– Kreditu Erakundeek ematen dituzten maileguak ez ordaintzetik sor daitezkeen hipoteka eragiketak izan ezik, etxebizitza sozialak, bigarrenez edo ondorengo aldietan inorenganatzeko, hipoteka maileguari dagokion notario-eskritura edo, sustaketa zuzeneko erregimen publikoko etxebizitza sozialen kasuan, salerosketa ordainketa berandutuarekin notario-eskritura burutu dadin egunetik hasi eta hamar urte igaro ondoren baino ezingo dira osoan edo zati batean inter vivos transmititu. Salbuespenez eta behar bezala justifikatutako arrazoi bereziak eman daitezenean, epealdi hori bete baino lehen inorenganatu ahal izango dira, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko kasuan kasuko Lurralde ordezkariaren arauzko baimena lortu dadinaren baldintzapean.

    Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hileko epea igaroz gero inorenganatzeko berarizko baimena jaso gabe, ezespen-ondorioak izango ditu.

  1. – Era orokorrean, transmitituriko etxebizitza amortizatzeko ordaintzeke dauden kopuru guztiak ordaindu egin beharko dira.

    Oraindik oso-osorik ordaindu gabe dagoen etxebizitza sozial bat trasmititzeagatik hirugarren pertsona bat zordun egoeran subrogatzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko kasuan kasuko Lurralde ordezkariaren baimena beharko da beti, eta bestela honelako kasuren bat gertatu behar da: zorra aurrez eta berez eta besterik gabe kitatzea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa denean hartzekoduna, edo hipotekako maileguaren korriturako emandako subsidiazioa kitatzea, beste etxebizitza sozial guztien kasurako.

    Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hileko epea igaroz gero inorenganatzeko berarizko baimena jaso gabe, ezespen-ondorioak izango ditu.

  1. – Artikulu honetako lehenengo idatz-zatiak aipatzen duen baimena lortuta edo hipoteka maileguari dagokion notario-eskritura edo, sustaketa zuzeneko erregimen publikoko etxebizitza sozialen kasuan, salerosketa ordainketa berandutuarekin notario-eskritura bukatu dadin egunetik hasi eta hamar urte igaro ondoren eta amortizatzeke zeuden zenbatekoak ordaindu daitezenean, etxebizitza sozial baten titularrak errentan utzi ahal izango du etxebizitza eta behar bezalako arrazoiak eman daitezenean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko kasuan kasuko Lurralde ordezkariak horretarako baimena aurrez ematen badio. Organu horrek bisatuko du errentamendu kontratua eta maizter berriak etxebizitza sozial bat erosteko baldintzak betetzen dituen ala ez ziurtatu beharko du. Urteko gehienezko errentak ez du gaindituko errentamendu kontratua egiten denean aplikagarri izan dadin salmenta prezioaren 100eko 4a".

  1. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 27. artikulua aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

    "27. artikulua.– Onartutako eta bazter utzitakoen zerrendak.

  1. – Espedientea aztertu ondoren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde ordezkariak jardunbidean onartutako eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendak egingo ditu.

    Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hileko epea igaroz gero, etxebizitza sozialak esleitzeko espedienteei berariazko baimena ez emateak ezespen-ondorioak izango ditu.

  2. – Behin-behineko zerrenda horiek doazkienei jakinaraziko zaizkie; horretarako, dagokion Lurralde Ordezkaritzako egoitzan jarriko dira ikusgai bakarrik hamabost eguneko epean zehar.

  3. – Behin-behineko zerrenda horiek onartzen dituen ebazpenaren aurka erreklamazioak aurkeztu ahal izango zaizkio Lurralde ordezkariari, jendaurrean dagoen azken egunaren biharamunetik hamabost eguneko epean zehar.

  4. – Aurkeztutako erreklamazioak aztertutakoan, prozeduran onartutako eta bazter utzitakoen behin betiko zerrendak gertatuko ditu Lurralde ordezkariak. Zerrenda horiek artikulu honen 2. idatz-zatian finkatutako eran jakinaraziko dira.

    Behin betiko zerrendak onartzen dituen ebazpenaren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari, jendaurrean dagoen azken egunaren biharamunetik hile bateko epean zehar."

  1. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 28. artikuluko 1 idatz-zatia aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

    "1.– Onartutako eta bazter utzitakoen zerrenda irmoa izan dadinean administrazio bidean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzak etxebizitzak esleituko dizkie onartutakoen zerrendan daudenei. Aurretik hautatuen eta zain daudenen zerrenda egingo da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1997ko azaroaren 12ko Aginduan eta horren ordezko xedapenetan xedatutakoaren arabera. Hautatuen eta zain daudenen zerrendak dekretu honen 27. artikuluko 2. idatz-zatian finkatutako eran jakinaraziko dira.

    Zerrenda horiek onartzen dituen ebazpenaren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari, jendaurrean dagoen azken egunaren biharamunetik hile bateko epean zehar."

  2. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 37. artikuluko b) idatz-zatia aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

    "b) Jubilatua izatea edota minusbaliatua edota tratu txarrak jasatzen dituen emakumea dela egiaztatu."

    Hirugarren artikulua:

  1. – Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 3. artikuluari bosgarren idatz-zati bat gehitzen zaio, hauxe:

    "5.– Ez dira kontutan hartuko dirusarrera gisa salerosketa kontratua egin ostean aurkeztutako errentaren aitorpen gehigarrietan jasotakoak, ezta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kasuan kasuko aitorpenean sartuta egon behar zuten baina sartu ez diren dirusarreren egiaztagiriak ere, dirusarrera aitorpen edo egiaztagiri horien bidez eskagileek egiaztatu ahal bazuten dekretu honen 8. artikuluko 1 c) idatz-zatian jasotako betekizuna betetzen zutela, hau da, gutxieneko dirusarrerena."

  2. – Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 5. artikuluko 3 eta 4 idatz-zatiak aldatu egin dira eta aurrerantzean honelaxe diote:

    "3.– Etxebizitzen azalera erabilgarria 90 metro karraturainokoa izan daiteke, 1. idatz-zatian definitutakoetan eta 120 metro karraturainokoa artikulu honetako 2. idatz-zatian definitutakoetan.

    Etxebizitzek uztailaren 30eko 214/1996 De-kretuaren IV. Eranskinean, ondare hiritu eta eraikia bereoneratzeko babespeko jarduerei buruzkoa, edo horren ordezko arauetan jasotako bizigaitasun baldintzak bete beharko dituzte. Era berean, etxebizitzak ezin izango dira hirigintzaren aldetik antolamendutik kanpora kalifikatuta egon.

  1. – Dekretu honetan agindutakoa betetzeko, artikulu honetako lehenengo bi idatz-zatietan aipatutako jarduerak ez dira babesgarritzat joko, hauetatik eratorritako alogera kontratuek, bost urteko epe hori baino lehen maizterrek jabetza eskuratzea ekar dezaketen klausulak jasotzen badituzte. Ez dira jarduera babesgarritzat joko maizterrek betetzen ez badute dekretu honen 7.4.c) artikuluan xedatutakoa."

  1. – Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 7. artikuluko 4 c) aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

    "c) Eskabidea egin denekoaren aurreko bi urteen barruan beste etxebizitza baten jabe izan diren erosleek ezin izango dituzte berarizko dirubideak jaso, ezta finantzaketa eskatzen duten etxebizitzaren erosketa gauzatu aurretik beste etxebizitza baten jabe ere egiten badira."

  2. – Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 13. artikuluko bigarren idatz-zatia aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

    "2.– Aurreko artikuluetan aipatutako eragileentzako maileguez gain, Dekretu honen 9., 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoaren berdina edo txikiagoa den salmenta edo errenta prezioa duten Finantza-Etxeek eta babes ofizialeko etxebizitzen eragileek, banku-deskonturako eragiketak itundu ahal izango dituzte, obraren esleipendunen eraikitzaileen alde, aipatutako eraikitzaileek bere deskonturako aurkezten dituzten obraren egiaztapenetarako, hain zuzen, Kreditu-Etxeekiko hitzarmenean itundutako baldintzen pean.

    Dekretu honetan xedatutakoa berariaz betetzekotan, banku-deskonturako eragiketatzat zera hartzen da: Kreditu-Etxeak eraikitzaileari ordainketa-eskubidea emanez obraren egiaztapen baten zenbatekoa aurreratzen dionak.

    Eragiketa horretan sortutako interesak ordaintzeko era, Kreditu-Etxeekin izenpetutako dagokion finantza Hitzarmenean zehaztuko da eta eragileak ordaindu beharko du.

    Deskontu-bidearen zenbatekoa gehienera, hipoteka maileguei ezarritako zenbateko gehienezko bera izango da eta gehienezko iraupena hiru urtekoa gauzatzen denetik aurrera.

    Eraikuntza obra amaitutakoan, mailegu hipotekarioa gauzatuko dute sustatzaileak eta Kreditu-Erakundeak. Mailegu horrek artikulu honetako 1. idatz-zatian ezarritako betekizunak eta goi-mugak bete beharko ditu, honako salbuespen hauekin:

    • Epea: 23 urtekoa gehienez ere, deskontu-eragiketa gauzatzen denetik.

    • Gabealdia: 3 urtekoa gehienez ere, deskontu-eragiketa gauzatzen denetik.

    • Mailegu kualifikatuaren interes-tasa: mailegua onestean deskontu-eragiketan indarrean dagoena izango da, deskontu-eragiketan finkatutako mugaegun eta gainerako aldagaiak gordez.

      Deskontu-eragiketa eta sustatzailearentzako mailegua batera badaude, bietan xedatutako zenbatekoen gehiketa, sustatzailearentzako maileguan egindako amortizazioak kenduta, ezin izango da legez finkatutako finantzaketaren gehienezko zenbatekoa baino handiagoa izan."

  3. – Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 15. artikuluko hirugarren eta laugarren idatz-zatiak aldatu egin dira eta aurrerantzean honelaxe diote:

    "3.– Erosleen interes-tasa lagundua, beti ere benetakotzat hartuko dena eta, Dekretu honen 3. artikuluak ezarritakoaren arabera, diru-sarrera neurtuen zenbatekoa kontuan izanik ezarriko dena, ondokoa izango da:

    • Etxebizitza-jabetza lehenengoz eskuratzeko egitamu berezian sarturiko onuradunak: 100eko 1,5eko interes benetakoa urteko.

    • Lanbide arteko gutxienezko soldataren 3,5, bider arteko diru-sarrera neurtuak dituzten onuradunak: 100eko 2ko interes garbia urteko.

      Interes-tasaren laguntza maileguaren gabezia-aldira ere hedatuko da, onuradunak gabezia horretaz baliatzen bada.

      1. – Alokatzeko babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileentzako eta errentan emateko diren etxebizitzen erosleentzako interes-tasa lagundua, 100eko 2ko interes garbia urteko izango da. Laguntza hori gorde egingo da hala gabezia-aldian nola kitapen-aldian, berarizko maileguetan, eta indarrean dagoen bitartean, obraren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan, baldin eta etxebizitzen xedea mantentzen bada eta dekretu honen 8.2 artikuluan jarririko baldintzak betetzen badira. Osterantzean, laguntzaren aurretiaz baliogabetuko da, kaltetu gabe horregatik 8.3 artikuluan jasoriko laguntzak itzultzeari buruz esaten dena.

        Dena dela, babespeko alogerarako erosten bada etxebizitza, interes-tasa lagundua 100eko 0koa izango da, beti ere maizterrek ordaindu beharreko gehienezko errenta finkatzeko oro har etxebizitza sozialetarako finkatua ezartzea hautatu badu onuradunak."

        Laugarren artikulua:

      1. – Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 26. artikuluko bigarren eta laugarren idatz-zatiak aldatu egin dira eta aurrerantzean honelaxe diote:

        "2.– Honako hau izango da subsidiatutako interes-tasa:

        1. Birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxieneko soldata 3,5 bider baino handiagoa ez denetan, beti ere egin beharreko obrak egitura edo eraikitzearen aldetiko egokipenerako edo etxebizitzen bizigaitasun baldintzen egokipenerako edo elebarriek erabiltzeko egokipenerako partidak jasoz gero, dekretu honetako 3. artikuluko 3., 4. eta 6. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera: urteko interes efektiboaren 100eko 2koa.

        2. Amortizazio aldirako adierazitako termino berberetan hedatuko da subsidiazio gabezia aldira.

          1. – Pertsona fisikoek merkataritzarako lokaletan burutzen dituzten Osoko Birgaikuntzako babestutako jarduerak finantzatzeko kualifikatutako maileguen interes-tasen subsidiazioa, bertan burutzen dituzten edo burutuko dituzten ekintza edo negozioen arabera interes nagusiko ekintza edo negozioen katalogoan 1. edo 2. kategoria jasoa dutenen kasuan, subsidiatutako interes-tasa urteko interes efektiboaren 100eko 2koa izan dadineko eran ezarriko da."

      2. – Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 31. artikuluko hirugarren idatz-zatia aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

        "3.– Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, sustatzaileei diruz lagunduko die, mailegulariarentzako mailegutik sortutako interes-tasa honako hau izateko beharrezkoa den interes-tasa:

        1. Etxebizitzen sustaketa, emakida jabetzan egiten denean: 100eko 2ko urteko interes efektiboa.

        2. Etxebizitzen sustaketa, emakida alogeran egiten denean, artikulu honetan jasotako baldintzen arabera dagoeneko errentan dauden etxebizitzak barne:

    • Osoko bereoneratzea denean: 100eko 1,5eko urteko interes efektiboa.

    • Bereoneratze isolatua denean: 100eko 2ko urteko interes efektiboa."

      1. – Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 42. artikuluari idatz-zati berria eransten zaio, hauxe:

        "4.– Ez dira kontutan hartuko dirusarrera gisa salerosketa kontratua egin ostean aurkeztutako errentaren aitorpen gehigarrietan jasotakoak, ezta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kasuan kasuko aitorpenean sartuta egon behar zuten baina sartu ez diren dirusarreren egiaztagiriak ere, dirusarrera aitorpen edo egiaztagiri horien bidez eskagileek egiaztatu ahal bazuten dekretu honen 23. artikuluko 3 b) idatz-zatiaren azken lerroaldean jasotako betekizuna betetzen zutela, hau da, gutxieneko dirusarrerena."

      2. – Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren gehigarrizko laugarrenxedapenari bigarren idatz-zati bat eransten zaio, hauxe:

        "Urtero finkatuko dira Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduz, uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren II. kapituluaren 3. atalean jasotako finantza neurriak emateko baldintzak.

  1. 1; 2.6; 3.1, 3.2, 3.3, 3.5; eta 4 artikuluetan xedatutakoa aplikagarri izango zaie dekretu hau indarrean jarri ostean aurkezten diren eskabideei.

    2.2 eta 3.4 artikuluetan xedatutakoa aplikagarri izango zaie dekretu hau indarrean jarri ostean eskatzen diren mailegu-onespenei.

    2.7 eta 2.8 artikuluetan xedatutakoa aplikagarri izango zaie dekretu hau indarrean jarri ostean ematen diren ebazpenei.

    2.1, 2.5 eta 2.9 artikuluetan xedatutakoa aplikagarri izango zaie dekretu hau indarrean jarri ostean ematen diren esleipen prozedurari hasiera emateko aginduei.

    2.3 eta 2.4 artikuluetan xedatutakoa aplikagarri izango zaie dekretu hau indarrean jarri ostean izenpetzen diren hitzarmenei.

    Vitoria-Gasteizen, 1999ko urriaren 5ean.

    Lehendakaria,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

    eta Ingurugiro sailburua,

    FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.