Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

343/1999, DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Euskararen Aholku Batzordea eraldatzeko Dekretuaren laugarren aldaketa egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4173
  • Xedapen-zk.: 343
  • Xedapen-data: 1999/10/05
  • Argitaratze-data: 1999/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

  1. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emango edo ukatuko du ikastegia eratzeko eta jarduteko baimena, agindu baten bidez. Agindu horretan, baimena emateko baldintzak, ikastegiko titularrak bere gain hartzen dituen betebeharrak eta baimendutako ikasketak emateko betekizunak zehaztuko dira.

  2. ¿ Baimena emateko espedientea, eskaera aurkeztu eta gehienez ere sei hilabeteko epean erabaki beharko da, eta epe horren barruan jakinarazi beharko da hartutako ebazpena.

  3. ¿ Honelako ikastegiak eratu eta jarduteko baimena eskuratzeko eskabidean, dekretu honetan finkatutako datu eta agiri guztiak jasoko ez balira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastegiaren titularrarengana edo haren izenean eskaera-prozedura egin duen pertsonarengana joko luke, hamar egunekoa baino laburragoa ez den epearen buruan eskabideak dituen hutsak konpondu ditzan. Bitarte horretan etenda geldituko da ebazpena hartzeko finkatutako epea. Titularrak, edo haren izenean espedientea hasi duen pertsonak, adierazitako hutsak osatuko ez balitu, ukatu egingo litzaioke eskatutako baimena.

  1. ¿ Aurreko atalean aipatutako eskabidean, ezinbestean aurkeztu beharrekoa espedienteari hasiera emateko, ondoko datuak jasoko dira:

    1. Ikastegia sustatzen duen pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazioa.

    2. Ikastegiaren izen zehatza.

    3. Ikastegiaren helbidea eta, hala balegokio, ikasketak emango direneko egoitza bakoitzarena.

    4. Baimena eskuratuz gero, eman nahi diren ikasketen zehaztapena.

  2. ¿ Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

    1. Ikastegiaren sustatzaileen nortasunaren egiaztagiria, juridikoki frogatzeko moduan. Hala badagokio, erakunde sustatzailearen estatutuak eta ikastegia eratzeko eta dagozkion ikasketak emateko borondatea adierazten deneko erakunde horretako gobernu-organoaren erabakiaren egiaztagiria, eta erakundearen izenean diharduen pertsonak horretarako gaitua dagoela frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dira.

    2. Ikastegiaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko araudia. Araudi honek bat etorri beharko du konstituzioko printzipioekin, eta katedra-, ikasketa- eta ikerketa-askatasunen bidez gauzatzen den askatasun akademikoaren printzipioa bete beharko du, osoki eta modu eraginkorrean.

    3. Ikastegiaren sustapenaren eta oinarritzat hartuko den hezkuntza-sistema darabilen unibertsitatearen arteko Hitzarmenaren egiaztagiria, edo sustatzaile honi ikasketa horiek emateko ahalmena ematen dion titulu juridikoaren egiaztagiria.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak eskaini nahi dituen ikastegia ikasketa horiek emateko oinarritzat hartzen duen hezkuntza-sistemaren jatorrizko herrialdeko legediarekin bat etorriz eratuta dagoela frogatzen duen egiaztagiria.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoan honelako ikasketak eskaini nahi dituen ikastegian ematen diren tituluak eta titulu horiek eskuratzeko beharrezko ikasketa-planak oinarritzat hartzen den hezkuntza-sistemaren jatorrizko herrialdean behar bezala onartzen direla frogatzen duen egiaztagiria.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ikastegian emango diren ikasketek jatorrizko herrialdean erabateko baliozkotasuna dutela frogatzen duen egiaztagiria.

    7. Ikastegia, hezkuntza-sistemari dagokionez, jatorrizko herrialdeko botere publikoei dagokien ikuskaritzaren mende gelditzen dela frogatzen duen egiaztagiria.

  3. ¿ Aurreko zenbakiko d) eta g) bitarteko idatz-zatietan jasotako betekizunak, biak barne, oinarritzat hartutako hezkuntza-sistemaren jatorrizko herriak Espainiako estatuan duen ordezkaritza ofizialak luzatutako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.

  4. ¿ Era berean, ikastegiko titularrak, eman nahi dituen ikasketei buruzko justifikazio-memoria aurkeztu beharko du, eta ondokoak zehaztu beharko ditu bertan:

    1. Emango diren ikasketak, ikasketa horiek zein kurtsotan hasiko diren ematen eta ikasketa horiek guztiz ezartzeko prozesua burutzeko egutegia.

    2. Gehienez eskainiko den ikaspostuen kopurua, ikastegia jarduera osoan ari denean gehienez egongo den ikaspostuen kopurua, ikastegian ikasi ahal izateko finkatuko diren baldintzak eta, hala badagokio, ikasleen nazionalitatea.

    3. Ikasketa hauek ezartzeko egokitasuna adierazten duten arrazoi akademikoak, profesionalak edo eskariari dagozkionak.

    4. Titulazioa ezartzeko planaren arabera, ikastegian arituko diren irakasleen plantila, irakasle horien titulazioa eta ardura zehaztuz. Irakasle hauek ezin izango dute, inolaz ere, zerbitzu aktiboko egoera administratiboan dauden Unibertsitateko Irakasleen Kidegokoak izan.

    5. Administrazio-langileen plantila, kategoriak eta prestakuntza zehaztuz.

    6. Ikastegiak dituen instalazioen ezaugarri zehatzak eta instalazio horien planoak. Horrekin batera, emateko aurreikusitako titulazio, ikasle, irakasle eta irakasle ez diren gainerako langileen egokitzapena, eta eskaini nahi diren ikasketen ezaugarriak zehaztu beharko dira halaber memoria batean. Ikastegiaren titulartasun juridikoa zehaztu beharko da halaber eta, hala badagokio, titularrari ikastegiaren instalazioak erabiltzeko ahalmena ematen dion titulu juridikoa. Titulu juridikoa aurkeztuz gero, ikastegia jardunean dagoen bitartean instalazioak erabili ahal izateko bermea aurkeztu beharko da. Beste instalazio batzuetara aldatuz gero, Hezkuntza Sailak leku-aldaketa hori baimendu beharko du, instalazio berriak ikastegiak burutu beharreko jardueretarako egokiak direla ziurtatu ondoren, ikastegia eratzeko baimendutako baldintzetan betiere.

    7. Ikasketak emateko oinarritzat hartuko diren ikasketa-planak eta plan horien justifikazio-memoria.

  5. ¿ Era berean, eskaini nahi diren titulazioa edo titulazioak ematen diren aldirako aurreikusitako diru-sarrera eta gastuen aurrekontua aurkeztu beharko da, aurreikusitako finantziazio-iturriak, eta proiektuaren bideragarritasun finantzarioa ahalbidetzen duten oinarrizko azterketa ekonomikoak zehaztuz. Horrekin batera, ikasketa-beka eta -laguntzatarako bereizitako portzentaia ere zehaztu beharko da, hala badagokio, baldin eta beka eta laguntza horiek emateko, ikasleen emaitza akademikoak ezezik, haien baldintza sozioekonomikoak ere aintzakotzat hartzen badira. Horretarako, ikastegirako aurreikusitako finantzaketa ekonomikoa ziurtatzen duten berme finantzarioak aurkeztu beharko dira, abal, ondare-berme, hipoteka-berme edo bestelako bermeen bidez.

  1. ¿ Baimena eskatzen duen ikastegiaren eta, ikasketak ematerakoan, oinarritzat hartzen den hezkuntza-sistema darabilen atzerriko unibertsitatearen arteko hitzarmenean, edo ikastegiari ikasketa horiek emateko ahalmena ematen dion titulu juridikoan, ondoko zehaztapenak jasoko dira, ikasketa horien maila egokia bermatzearren:

    1. Ikasle-kopuruaren arabera egongo den irakasle-kopuru osoa, eta irakasle hauen prestakuntza akademikoa, titulazio bakoitzaren maila eta, hala badagokio, bakoitzaren ardura zehaztuz.

    2. Ikastegian diharduten irakasleen eta ikasleen kopuruaren arabera, behar izango diren administrazioko langileak.

    3. Ikasketak emateko erabiliko diren instalazioen ezaugarriak eta azalera, ikasle-kopuruaren arabera.

    4. Irakaskuntzarako erabiliko diren liburutegiaren eta laborategien ezaugarriak eta zuzkidura, eta, hala badagokio, ikastegia osatzen duen hezkuntz-komunitatearen gainerako zerbitzuenak ere bai.

  2. ¿ Instalazioen ezaugarriek beren baitan hartuko dituzten irakaskuntza-jarduerak burutu ahal izateko behar diren baldintza egokiak bete beharko dituzte betiere.

  1. ¿ Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean, beste herrialde batzuetan indarrean dauden hezkuntza-sistemen araberako unibertsitateko ikasketak ematen dituzten ikastegien erregistro bat sortuko da, eta berau Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren menpeko Unibertsitate Zuzendaritzari atxikia egongo da.

  2. ¿ Erregistro horretan, aurreko zenbakian aipatutako ikastegiak inskribatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan eratu eta jarduteko baimena jaso ondoren.

  3. ¿ Erregistro horretan idazpen bat egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan eratu eta jarduteko baimena jaso duen ikastegi bakoitzeko. Idazpen horretan ondoko datuak jasoko dira: ikastegiaren izena, egoitza, ikastegi horren titularra den pertsona edo erakundearen izena, baimendutako ikasketak, ikasketa horiek indarrean dauden herrialdeen izena, eta ikasketa horiek emateko oinarritzat hartzen den hezkuntza-sistema darabilten ikastegiaren edo ikastegien izena. Honekin batera, ikastegi horiek eratu eta jarduteko baimenean jasotzen diren bestelako baldintza guztiak ere erregistro honetan zehaztu beharko dira. Baimenaren oinarrizko baldintzetan egiten diren aldaketa guztiak ere bertan jasoko dira.

  4. ¿ Erregistroa publikoa izango da. Publikotasuna idazpenen edukia jasotzen duen ziurtagirien bidez gauzatuko da, eta horretarako, informazio-oharpen sinple bat edo emandako informazioaren egiazkotasuna ziurtatzen duen bestelako agiriren bat luzatuko da.

  5. ¿ Beste herrialde batzuetan indarrean dauden sistemen araberako unibertsitateko ikasketak ematen dituen ikastegi bat eratu eta jarduteko baimena, eta, hala badagokio, baimen horren baliogabetzea edo jarduerak bertan behera utzi izana erregistroan inskribatu ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak horren berri emango dio Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari. Era berean, baimenean jasotako titulazioak emateko oinarrizko baldintzetan eragina duten aldaketa oro jakinaraziko dio.

  1. ¿ Beste herrialde batzuetan indarrean dauden hezkuntza-sistemak oinarritzat hartuta, Espainiako estatuko tituluekin homologatu ezineko titulazioak lortzera bideratutako unibertsitate-mailako ikasketak emateko Euskal Autonomia Erkidegoan eratu eta jarduteko baimena jaso duten ikastegiak jatorrizko herrialde horietako hezkuntza-agintaritzaren kontrolpean egongo dira, baimendutako baldintzak betetzeari eta burutzen dituzten jardueren garapenari dagokien alor guztietan. Horregatik, agintaritza horiek nahi dutenean ikuskatu ahal izango dituzte ikastegi hauek jardunean dauden bitartean, eta ikastegi hauek behartuta egongo dira baimendutako baldintzei buruz zein burutzen dituzten jardueren garapenari buruz eskatzen zaizkien datu eta agiri guztiak agintaritza horien esku uztera.

  2. ¿ Ikuskaritzaren ondorioz, baimena eskuratzeko eskatutako betekizunen bat edo titularrak bere gain hartutako konpromisoren bat betetzen ez dela frogatuko balitz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hautemandako okerrak edo hutsuneak zuzentzeko eskatu ahal izango luke, eta epe bat finkatu ahal izango luke zuzenketa horiek egiteko.

  1. ¿ Ikasketak emateko baimena baliogabetu egin ahal izango luke baimen hori eman duen agintaritzak, baldin eta, ikastetxearen titularrari leporatzekoa den kausaren baten ondorioz, baimen hori emateko eskatutako betekizunak beteko ez balira.

  2. ¿ Baimena baliogabetu aurretik, dagokion espedientea irekiko da, eta ikastegiko titularrari esateko dituenak aditzera emateko aukera emango zaio. Dena den, baimena eskuratzeko beharrezko baldintzaren bat betetzen ez dela frogatuko balitz, eta ikastegi titularrari okerrak zuzentzeko eskatu ondoren, ez betetze horrek bere horretan jarraituko balu, baimen hori baliogabetu egingo litzateke orduan. Era berean, baimena emateko eskatutako baldintzetakoren bat behin eta berriz beteko ez balitz, orduan ere baliogabetu egin ahal izango litzateke emandako baimena.

Ikastegiak bere borondatez bere jarduna bertan behera utzi nahi izanez gero, eratu eta jardun ahal izateko eskatu behar izan duenaren antzeko baimena eskatu beharko du. Nolanahi ere, ikastegiaren jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen denean, ikastegi horretan ikasketak burutzen ari diren ikasleei, ikasketak ohiko moduan burututa, ikasketa horiek amaitu arte jarraitzeko aukera eman beharko zaie.

  1. ¿ Dekretu honetan aipatzen diren ikastegiek ezin izango dituzte hartu unibertsitateko auziei buruzko legediak gure unibertsitate-sisteman indarrean dauden titulazio ofizialetarako erabiltzen dituen izendapenak.

  2. ¿ Dekretu honetan jasotako ikastegietan emango diren ikasketak, oinarritzat hartutako hezkuntza-sistema darabilen unibertsitateko edo unibertsitateetako titulazioekin bat datorrena izango da, eta sistema hori berariaz adierazi beharko da baimen-eskabidean.

  3. ¿ Aurreko idatz-zatian aipatutako ikasketei ezin izango zaie, inolaz ere, gure unibertsitate-sisteman indarrean dauden titulu ofizialekin bat datozen izenak edo titulu ofizial hauetakoren batekin nahasgarriak izan litezkeen izenak eman, ezta itzulpen bidez dagozkienak ere, horren berri berariaz ematen ez bada behintzat.

Dekretu honetan aipatutako ikastegiak eratu eta jardun ahal izateko baimenak ez du, berez, ikastegi horietan ematen diren ikasketak Espainiako estatuan automatikoki homologatzeko eskubiderik ematen, eta homologazio hori goi-mailako hezkuntzako atzerriko titulazioen homologazioari buruzko araudi orokorrak dioenaren arabera erabakiko da.

  1. ¿ Dekretu hau indarrean sartu aurretik baimena eskatu duten ikastegiak baimentzeko espedienteak, dekretua indarrean sartu eta lau hilabeteko epean ebatziko dira, dekretu honetako 2. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

  2. ¿ Baimena eskatzean aurkeztutako dokumentazioan Dekretu honetan eskatutako agiri guztiak jasoko ez balira, edo agiri horiek Dekretuan adierazitako baldintzak beteko ez balituzte, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastegiko titularrarengana joko luke hutsune hori zuzendu dezan, dekretu honetako 2.7. artikuluan aurreikusitako baldintzetan eta ondorioekin.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko irailaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Euskararen Aholku Batzordea eraldatu eta osakera berria emateko ekainaren 18ko 156/1996 Dekretuaren bitartez hasitako bidean, garrantzizkotzat jo da euskararen erabileraren normalkuntzan diharduten lagunen harremanetarako eta parte hartzeko organo moduan eratzea Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoa.

Hori horrela, komenigarri iritzi zaio hizkuntza-normalkuntzaren arlo desberdinetan diharduten pertsona ezagunen kopurua areagotzeari, dauden beharrei egoki erantzun ahal izateko.

Bestalde, Batzorde Osoko kideen izendapena Kultura sailburuaren Agindu bidez egingo da; ez da prozedura hori erabiliko Batzorde Osoan duten karguagatik dauden kideen kasuan. Gainera, kideak batzar guztietan izango direla bermatzeari begira, hainbat organok, erakundek eta entitatek ordezkoak izendatzeko aukera ezarri da.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko urriaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"3.1. aartikulua.¿ 9.a.¿ Gehienez ere berrogei bokal. Hizkuntza-normalkuntzaren prozesuan eraginik duten arloetako pertsona ezagunen artean aukeratuko dira bokal horiek. Kultura sailburuak erabakiko ditu bokalen kopurua eta zerrenda, eta Euskal Herriko lurraldeetako ordezkariak izateari begiratuko zaio".

"4. artikulua.¿ 1.¿ 3.1. artikuluko 6, 7, 8 eta 9. idatz-zatietan aipatutako bokalak Kultura sailburuaren Agindu bidez izendatuko dira".

Bestalde, 3.1 artikuluko 5, 6, 7 eta 8. Idatz-zatietan adierazitako Batzorde Osoko kideek ordezkoak izendatu ahal izango dituzte, erakunde bakoitzak ezargarri dituen arauen arabera. Nolanahi ere, Euskararen Aholku Batzordeak finkatuta dituen edo finka ditzakeen mugak errespetatu beharko dituzte."

Bakarra.¿ Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko urriaren 5ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.