Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

339/1999 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, etxebizitza eta lur arloan, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasak ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4376
  • Xedapen-zk.: 339
  • Xedapen-data: 1999/10/05
  • Argitaratze-data: 1999/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak, etxebizitza eta lur arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasak arautu zituen martxoaren 24ko 61/1998 De-kretuaren bitartez.

Kreditu-erakundeekin 1998ko ekitaldirako izenpetutako finantzaketarako lankidetza-hitzarmena luzatuta dago egun, hitzarmenkideek hartutako akordioaren indarrez.

Etxebizitza eta lur arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez dekretu honen indarraldian zehar eman daitezkeen maileguen interes-tasak arautuko dituen xedapen berri honen bidez, aurreko dekretuan ezarritako irizpideei jarraitzen zaie, hipoteka-merkatuko interes-tasen jaitsiera finkatuz.

Ekainaren 25eko 2/1999 Legeak, ekonomiaren, aurrekontuen eta finantzazioaren arloan 1999. urterako neurri osagarriak ezartzeari buruzkoak, 5.4. artikuluan xedatzen du diruz lagundu daitezkeen programen interes-moten egungo bilakaera egokitu ahal izango dela; beti ere, mailegu-eragiketen finantza-zamaren murrizketaren bitartez egiten denean eta eragin horietarako, dagozkion xedapenak eta hitzarmenak aldatu ahal izango direla.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko urriaren 5ean izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. ¿ Artikulu honetako 5. puntuan adierazitako jarduera babesgarrientzat 1999ko finantzaketarako lankidetza-hitzarmenaren esparruan kreditu-erakundeek ematen dituzten mailegu kualifikatuentzako urteko hasierako interes tasa aipatutako finantzaketarako lankidetza-hitzarmenean araututakoaren arabera finkatuko da lehenengo urtean zehar, honako honen arabera:

    Dekretu hau indarrean jartzen denetik 1999ko abenduaren 31ra bitartean onartzen diren maileguentzako benetako interes-tasa izango da 100eko 80 bider 1999ko abuztuari dagokion "Erakundeak guztira" erreferentzia indizea.

  2. ¿ Kreditu-erakundeekin 1999ko ekitaldirako izenpetutako finantzaketarako lankidetza-hitzarmena luzatuz gero, mailegu kualifikatuen urteko hasierako interes-tasa honelaxe finkatuko da, hitzarmen horretan finkatutakoaren arabera:

    1. 2000ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31 bitartean onetsitako maileguentzako benetako interes-tasa izango da 100eko 80 bider 1999ko azaroari dagokion "Erakundeak guztira" erreferentzia indizea.

    2. 2000ko apirilaren 1etik ekainaren 30 bitartean onetsitako maileguentzako benetako interes-tasa izango da 100eko 80 bider 2000ko otsailari dagokion "Erakundeak guztira" erreferentzia indizea.

  3. ¿ Lehenengo urtetik aurrera interes-tasa aldakorra izango da, finantzaketarako lankidetza-hitzarmenean araututakoaren arabera.

  4. ¿ "Erakundeak guztira" erreferentzia indizeari egindako aipamen guztiak jotzen dira Espainiako Bankuaren Estatistika Buletinean argitaratzen den Altxor eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren 1991ko otsailaren 4ko Ebazpenean definitutako indizeari eginak.

  5. ¿ Artikulu honetan xedatutakoak eragiten dituen etxebizitza arloko jarduera babesgarriak honako hauek izango dira, berariazko arautegietan xedatutakoa betez:

    1. Babes ofizialeko etxebizitzen sustaketa.

    2. Babes ofizialeko lehenengo etxebizitzaren erosketa.

    3. Tasatutako prezioa duten etxebizitzen erosketa.

    4. Babespeko errentarako diren etxebizitzen erosketa.

    5. Berroneratzeko jarduerak.

    6. Etxebizitza sozialak erregimen pribatuan sustatu eta erostea.

    7. Batez ere babes ofizialeko etxebizitzetarako izango den lur arloko jarduera babesgarriak.

Indargabetuta gelditzen dira etxebizitza eta lur arloan 1998an kreditu-erakundeek emandako mailegu kualifikatuen interes-tasa ezartzen duen 61/1998 Dekretua, martxoaren 24koa, eta dekretu honen aurka doakeen maila berdineko edo txikiagoko beste xedapen oro.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko urriaren 5ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.