Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

309/1999 DEKRETUA, uztailaren 27koa, zeinaren bitartez aldatzen baita Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3500
  • Xedapen-zk.: 309
  • Xedapen-data: 1999/07/27
  • Argitaratze-data: 1999/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Maiatzaren 11ko 218/1999 Dekretuaren bidez, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzional berria finkatu zen.

Aipaturiko dekretuaren aurreko Sailaren egituran, eta Europako Batasuneko arauen eremuan soilik, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren eta Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren artean banatu ziren, hurrenez hurren, Erakunde Ordaintzailearen barne-auditoretzako eta kontabilitateko eginkizunak. Izan ere, erakunde hori irailaren 26ko 425/1995 Dekretuaren bidez sortu zen, nekazaritza-politika komunak eragindako gastuak ordaintzeko.

Alde batetik, premiazkoa da aipaturiko bi eginkizunak Nekazaritza eta Arrantza Saileko zuzendaritza ezberdinetan banatzea, eginkizun horiek bateraezinak baitira atal organiko berberaren mendean, eta, bestetik, komenigarria da kontabilitateko eginkizunak Saileko kudeaketa ekonomikoko lan-taldeari esleitzea. Hortaz, beharrezkoa da eginkizun horiek berrantolatzea eta onetsi berri den egituran ezarritako atal organiko berrietan kokatzea, eta beharrezkoa da egitura berria ezarri duen dekretua aldatzea.

Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, aldez aurretik Lehendakaritzak onartu, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko uztailaren 27an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"i) Europako Batasunaren nekazaritza-politika komunak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan soilik.

  1. Aurreko idatz-zatietan aipaturiko egitekoekin loturik, zuzendaritza honi eslei dakizkion beste egiteko guztiak."

"e) Europako Batasunaren nekazaritza-politika komunak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen kontabilitateko lanak egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan soilik."

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

IÑAKI GERENABARRENA MARTINEZ DE LAHIDALGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.