Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

251/1999 DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren exekuzioa koordinatzeko Sailarteko Batzordea arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 2757
  • Xedapen-zk.: 251
  • Xedapen-data: 1999/06/15
  • Argitaratze-data: 1999/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Gizarte Gaiak

Testu legala

Otsailaren 5eko 2/1988 Legearen bitartez Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea sortu zen. Lege horren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira, besteak beste, erakunde horren zereginak: EAEko politika, ekonomia, kultura eta gizarte bizitzaren alor guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen benetako eta egiazko berdintasuna lortzeko arauak lantzea, eta herri agintariek horiek erabil ditzaten indar egitea; Euskal Administrazioak emakumeen egoerari eragiteko burutu behar dituen jardun programetarako lankidetza neurriak hartzea; eta Eusko Jaurlaritzako sailei aholkuak eta laguntza ematea eta emakumearen aldeko zerbitzugintza sustatzea.

Lege horren 4. artikuluak beste zeregin batzuk ere egozten dizkio Emakumearen Euskal Erakundeari: alde batetik, bi seksuen arteko benetako berdintasuna eragozten edo zailtzen dituzten oztopoak kentzeko arau plan bat aurkeztu behar du legegintzaldi bakoitzaren hasieran Euskal Autonomia Erkidego osoan ezartzeko; eta bestetik, emakumea Euskadin zein egoeratan dagoen ebaluatzeko txosten bat eta herri agintaritzek arlo horretan izan duten jokaerari buruzko oroitza-txosten bat ere egin beharko du egutegi urte bakoitzaren hasieran.

Ildo horretan, eta Eusko Jaurlaritzako sailak eta sailoi atxikitako erakundeak gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzen gehiago inplikatzeko eta arlo horretako jardunak hobetu eta koordinatzeko, apirilaren 6ko 97/1993 Dekretuaren bitartez eratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumezkoentzako Ekintza Positiborako Planaren exekuzioa koordinatzeko Sailarteko Batzordea. Ordutik hona batzorde hori da Emakumearen Euskal Erakundea eta sailak elkarrekin hitz egin eta koordinatzeko gunea.

Batzorde hori abiatu zenetik aurrera, Emakumearen Euskal Erakundearen eta sailen arteko elkarrizketa eta koordinazioa nabarmen hobetu da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak sailarteko batzorde horri buruzko zenbait erabaki hartu ditu lan metodologian sakonduz gizonezkoen eta emakumezkoen aukera berdintasunerako ekintza positiboak diseinatzen eta betetzen aurrera egiteko eta sailen programa eta planetan generoaren ikuspuntua ezartzeko zeharka. Halaber, sail bakoitzak pertsonal teknikoa izenda dezala erabaki da, pertsonal horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Plana hobeto koordinatu eta jarraitzeko.

Erabaki horiek jaso eta sailarteko batzorde hori egungo egoerara egokitu nahian, Sailarteko Batzordea berriro arautzen da, Eusko Jaurlaritzaren egungo egiturara moldatu eta batzordean lantalde teknikoa sortzeko.

Ondorioz, Lehendakaritzaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko ekainaren 15ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren exekuzioa koordinatzeko Sailarteko Batzordea arautzea da eta, baita ere, Sailarteko Batzordearen Talde Teknikoa sortzea batzorde horren barruan. Batzorde hori Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundeari atxikita egongo da eta hurrengo artikuluetan datozen osaera, aginpideak eta jarduera araubidea izango ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Plana gauzatzea koordinatzeko Sailarteko Batzordeak honako egitekoak ditu:

  1. Urtearen hasieran programa-dokumentu bat onartu, urte horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planeko (EEEPP) zein ekintza burutuko diren jasoko duena. Horretarako, sail bakoitzak dokumentu batean zehaztuko ditu zein ekintza burutuko duen eta zein baliabide erabiliko duen.

  2. EEEPPa betetzeko sail bakoitzak hartu behar dituen neurriak koordinatu.

  3. Aipatutako plana garatzeko eta gauzatzeko egokitzat jotzen diren ekintzak proposatu Eusko Jaurlaritzari eta parte hartzen duten sailei.

  4. Sailen eta sailon erakunde autonomoen eta Emakumearen Euskal Erakundearen arteko elkarrizketarako organo iraunkorra izan.

  5. EEEPPa gauzatzeko Sailarteko Batzordeko kideen bitartez, lankidetzan aritu kide bakoitzaren saileko gainerako administrazio atalburuekin nahiz sail bakoitzari atxikitako erakundeen administrazio atalburuekin aipatutako plana garatu eta gauzatzeko, saileko beste organo batzuei dagozkien kordinatze lanen kalterik gabe.

  6. Urte amaieran urteko jarraipen txostena onartu. Txosten horretan burutako ekintzak eta erabilitako baliabideak zehaztuko dira eta EEEPPean aurrikusitako helburuak lortu diren baloratuko da. Horretarako, sail bakoitzak burutu dituen ekintzen eta erabili dituen baliabideen berri emango du horretarako berariaz diseinatutako tresnak erabiliz.

  7. Izenda dakizkiokeen beste zenbaitzuk.

Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeentzako Ekintza Positiboen Planaren exekuzioa koordinatzeko Sailarteko Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

  1. Batzordeburua: Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria.

  2. Batzordeburuordea: Lehendakaritzaren idazkaria. Batzordeburuaren egiteko guztiak egingo ditu batzordeburua ez dagoenean.

  3. Bokalak:

    • Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria.

    • Eusko Jaurlaritzako sailek izendatutako pertsona bana; sailburuorde maila izango dute.

  4. Idazkaria: Emakumearen Euskal Erakundearen idazkari nagusia. Hori ez dagoenean edo gaixorik dagoenean, bokal gazteenak egingo ditu idazkari lanak.

  1. ¿ Batzordeak osoko bilkuratan jardungo du; eta azpibatzordeetan ere bai, gai espezifikoak aztertzeko. Osoko bilkuran aukeratuko dira azpibatzordeak osatuko dituzten pertsonak.

  2. ¿ Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, azpibatzordeek aukera berdintasunean adituak diren pertsonak izendatu eta sartu ahal izango dituzte azpibatzordeetan. Adituok hitz egiteko aukera izango dute baina ezingo dute botorik eman.

  1. ¿ Batzordeak bi osoko bilkura arrunt egingo ditu gutxienez urtean: bat, urtearen hasieran; eta bestea, urtearen amaiera aldean.

  2. ¿ Horretaz gain, batzordeak ezohiko osoko bilkurak egin ditzake batzordeburuak edo kideen bi herenek eskatzen dutenean.

  3. ¿ Batzordeko kideen bi herenek ezohiko osoko bilkura eskatu nahi badute, idatziz egin beharko dute eskaria. Eskari horretan aztertuko diren gaien proposamena eta zergatia adierazi beharko dituzte. Horrelakoetan, eskabidea jaso ondoko hamabost egunetarako egin beharko du batzordeburuak ezohiko osoko bilkurarako deia. Gai zerrendak eskatu diren puntuak jasoko ditu nahitaez; hala ere, batzordeburuak beste puntu batzuk ere sartu ahal izango ditu.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboen Planaren exekuzioa hobeto koordinatzeko eta jarraitzeko, Sailarteko Talde Teknikoa sortu da. Talde tekniko horrek honako egitekoak izango ditu: behar den informazioa lortu, proposamenak egin eta, azken finean, laguntza teknikoa eskaini Sailarteko Batzordeko kideek egin behar dutena behar bezala egin dezaten.

  2. ¿ Sailarteko Talde Teknikoan hamahiru pertsona tekniko izango dira: Eusko Jaurlaritzako sailek izendatutako pertsona bana; eta, baita ere, Emakumearen Euskal Erakundeko Plangintza, Azterlan eta Dokumentazio arduraduna, Programak Bultzatzeko arduraduna eta Prestakuntzako arduraduna.

  3. ¿ Emakumearen Euskal Erakundeko Plangintza, Azterlan eta Dokumentazio arduradunak koordinatuta, urtean bitan bilduko da, gutxienez, proposamenak lantzeko; geroago Sailarteko Batzordeak propasamenok aztertuko eta, hala badagokie, onartuko ditu.

Dekretu hau indarrean sartzen den egunaren biharamunetik hasi eta hamar egun balioduneko epean izendatuko dira izendatu gabe dauden bokalak; dekretu honetako 3. artikuluko c) idatz-zatian adierazten direnak, hain zuzen. Sailarteko Talde Teknikoa osatzen duten pertsonak ere epe berean izendatuko dira.

Indargabe geratzen dira apirilaren 6ko 97/1993 Dekretua ¿Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren exekuzioa koordinatzeko Sailarteko Batzordea sortzeari buruzkoa¿ eta uztailaren 27ko 385/1995 Dekretua, aurrekoa aldatzekoa dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko ekainaren 15ean.

Lehendakaria,