Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

218/1999 DEKRETUA, maiatzaren 11koa, zeinaren bitartez Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2220
  • Xedapen-zk.: 218
  • Xedapen-data: 1999/05/11
  • Argitaratze-data: 1999/05/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 6a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLAN IRIBAR.

Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean azaldutako gobernu-programaren arabera, gomendatzekoa da Administrazioak aurreko legegintzaldian izan duen sail-egitura aldatu eta beste modu batera antolatzea.

Aipaturiko diseinu hori Lehendakariaren urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuan jaso zen. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu ziren, eta haien egiteko eta jardun-arloak finkatu ziren dekretu horren bidez.

Marko berri horren barruan, Nekazaritza eta Arrantza Saila ezartzen da berriz ere (haren eskumen-eremua eta jardun-arloa "unitate naturala" baita), Euskal Autonomia Erkidegoko hiritarrek nekazaritza- eta arrantza-arloan dituzten beharrizan eta igurikapenei erantzun ahal izateko funtsa eduki dezan.

Hala, 2000ko Agendaren bidez Europako Batasunean nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzarako ezarriko den marko berriaren negoziazio eta ezarpen egokia aipa daiteke hiritarren igurikapen horien artean.

PAC edo Nekazaritza Politika Komunaren erreforma berriarekin sortuko den ereduaren ezarpen eta kudeaketak eragina izango du Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta arrantza-ingurunean; gauzak horrela, beharrezkoa da gure autonomia erkidegoko Administrazioak foro europar horretan presentzia eta pisua eduki dezan, eta, horretarako, premiazkoa da Sail honen eraketa.

Bestetik, ezagun da Euskal Autonomia Erkidegoko landa-ingurunearen eta itsasertzekoaren garapenak ondorio garrantzitsu eta funtzioanitzak dakarzkiola euskal gizarte osoari. Eta garapen hori Euskal Herriaren diseinu sozioekonomikoaren eta hiri-ingurunearekiko harremanetako orekaren mendean ez ezik, inguru moderno, erakargarri eta emankorra egiteko eta, hala, bizilagun, jarduera eta inbertsio berriak erakartzeko behar diren egitura eta baldintzak eratu eta sortzeko ahalmenaren mendean egongo da. Zeregin zail eta neketsu hori Euskal Herriarentzako erronka da, eta aurre egingo bazaio, helburu eta xedetzat nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza dituen Saila behar da.

Hori guztia dela eta, Nekazaritza eta Arrantza Sailari esleitutako eskumen eta egitekoak argi eta zehatz azaldu behar zaizkio euskal gizarteari, bera baita Administrazio honek eskainitako zerbitzu eta jardueren jasotzailea eta azken onuraduna. Gogoan har dezagun eskumen eta egiteko horien bitartez beteko duela Sail honek objektibotasun eta eraginkortasunez bere eginkizun nagusia: euskal hiritarrei zerbitzu egitea.

Beraz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, aldez aurretik Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko maiatzaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Egitekoak eta jardun-arloak.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren 16. atalaren edukiak garatzeko, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren jardun-arloak hauek izango dira:

    1. Nekazaritzaren lehiakortasuna sustatzea.

    2. Nekazaritza eta abeltzaintzaren antolamendua.

    3. Landa-garapena eta landa-inguruneko jardun ekonomikoaren dibertsifikazioa.

    4. Natur baliabideen antolamendua, itsasoan zein lehorrean.

    5. Euskal nekazaritzaren eta landa-ingurune osoaren garapen jasangarri eta funtzioanitza bermatu eta sustatzea.

    6. Ehizako eta arrantza kontinentaleko ondasunak baliatzeko araubidea.

    7. Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantzako elkarte, erakunde eta korporazio profesionalak.

    8. Nekazaritzako eta landa-inguruneko prestakuntza.

    9. Nekazaritzako, elikagaigintzako, arrantzako eta ozeanografiako ikerketa.

    10. Nekazaritzako, arrantzako eta nekazaritzako elikagaien industriak eta komertzializazioa.

    11. Nekazaritzako elikagaien kalitatea.

    12. Mahastizaintza eta enologia.

    1. Jatorrizko deiturak eta nekazaritzako elikagaien kalitatearen bereizgarriak.

    2. EBko nekazaritza-politika komunak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailea.

    3. Arrantzaren antolamendua, itsas arrantza, itsaski-bilketa, itsas hazkuntzak.

    4. Arrantzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko egituren plangintza eta sustapena.

    5. Nabigazio eta arrantzako prestakuntza eta kirol-nabigazioko irakaskuntza.

    6. Arrantza-eskualdeen garapena.

  2. atala.¿ Egitura orokorra.

    Aurreko atalean aipaturiko jardun-arloetako eskumenak erabiltzeko, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ondoko egitura orokor hau hartu du:

    1. Kide bakarreko organoak:

      1. ¿ Nekazaritza eta Arrantza sailburua.

      1. ¿ Plangintza eta Europako Batasuneko Politiken Zuzendaritza.

      2. ¿ Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.

      1. ¿ Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.

      1. ¿ Nekazaritza Zuzendaritza.

      2. ¿ Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritza.

      3. ¿ Landa Garapeneko Zuzendaritza.

      4. ¿ Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritza.

  3. ¿ Arrantza Sailburuordetza.

  1. ¿ Arrantza Zuzendaritza.

  2. ¿ Azpiegituretako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritza.

    1. Organo kolegiatuak.

      1. ¿ Nekazaritza Politikako eta Landa Garapeneko Batzordea.

      2. ¿ Arrantza Politikako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Batzordea.

      3. ¿ Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala (1997ko maiatzaren 7ko Agindua).

      4. ¿ Arrantzako Aholku Mahai Nazionala (1996ko uztailaren 23ko Agindua).

      5. ¿ Mendi Nekazaritzako Batzordea (210/90 Dekretua).

      6. ¿ NATURZAINTZA Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua, ekainaren 30eko 16/1994 Legearen bidez sortua.

      7. ¿ Landaberri, apirilaren 8ko 10/1998 Legearen bidez sortua.

      8. ¿ Landa Garapeneko Kontseilu Aholkularia, apirilaren 8ko 10/1998 Legearen bidez sortua.

    2. Administrazio instituzionala:

      Mendikoi Nekazaritza Garapeneko Institutua, A.B. eta Neiker Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B. herri-sozietateak Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita daude, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren bitartez.

    3. Atxikitako beste erakunde batzuk:

      Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita daude, halaber, ondoko erakunde hauek:

      1. ¿ Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Landa Errentamenduen Tartekaritza Batzak (94/1983 Dekretua).

      2. ¿ Izurri Hilkariei buruzko Arauteriaren Garapen eta Aplikazioko Batzorde Teknikoa (1990eko otsailaren 15eko Agindua).

      3. ¿ "Chacolí de Bizkaia-Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea (1994ko martxoaren 1eko Agindua).

      4. ¿ "Chacolí de Getaria-Getariako Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea (1989ko irailaren 21eko Agindua).

      5. ¿ Nekazaritza Ekologikoaren Euskal Kontseilua (229/1996 Dekretua).

  1. atala.¿ Sailburua.

  1. ¿ Nekazaritza eta Arrantza sailburuari hau dagokio: batetik, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26 eta 28. ataletan finkaturiko eskumenak betetzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren indarrez Sailari dagozkion egiteko eta jardun-arloetan, indarrean dauden legeek egozten dizkioten eskumenak betetzea, beti ere dekretu honetan ohartemandakoarekin bat etorriz.

  2. ¿ Saileko organo gorena denez, Saileko organo eta jarduera guztien zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola egingo ditu.

  3. ¿ Sailburuari dagozkio, halaber, ondoko egiteko hauek:

    1. Aukerako izendapeneko lanpostuak betetzea, eta aldi baterako langileak izendatzea.

    2. Saileko organoen artean eskuduntzei buruz sortzen diren gatazkak ebaztea eta beste Sail eta erakunde batzuekiko eskumen-arazoak planteatzea.

    3. Espresuki esleitzen zaizkion egitekoak, edota, Jaurlaritzako sailburuei orokorrean esleitutakoak izanik, komunak diren gainerako egitekoak.

PLANGINTZA ETA EUROPAKO Batasuneko Politiken ZUZENDARITZA

  1. atala.¿ Plangintza eta Europako Gaietarako zuzendaria.

  1. ¿ Aurreko atalean adierazitako eskumenak betetzeko, Plangintza eta Europako Batasuneko Politiken zuzendariaren laguntza eta aholkularitza izango du sailburuak, haren mendeko zuzen eta hierarkikoa baita zuzendari hori.

  2. ¿ Plangintza eta Europako Batasuneko Politiken Zuzendaritzak eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Behar duen laguntza ematea sailburuari, Nekazaritza eta Arrantza Sailari esleitutako eskumenak betetzeko, baita eskumen horien inguruko irizpide eta jarduera-planak ezartzeko ere.

    2. Nekazaritza, arrantza eta landa ingurunea antolatu eta sustatzeko kontuetan, Sailak Europako erakunde publiko zein pribatuekin dituen solaskidetza eta, oro har, harremanak bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bitartez.

    3. Sailari dagozkion eskumenen barruan izanik, Europako Batasunaren helburuetan eragina duten programazio-agiri bakarrak diseinatzea.

    4. Sailaren gainerako organoekin elkarlanean aritzea beste Administrazioekiko harremanei dagokienean.

    5. Europako Batasunaren arau eta politikak egin eta aplikatzeko lanetan Eusko Jaurlaritzak duen partaidetza garatzeko koordinazio-neurriak betetzea, indarrean dauden hitzarmen eta arauekin bat etorriz.

    6. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin dituen harremanak bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organo eskudunaren bitartez.

    7. Sailaren plan estrategikoen gertaketa eta plan horien jarraipen-txostenen gertaketa koordinatzea, Saileko sailburuordetzekin elkarlanean.

    8. Informazio-sistemen, estatistikaren, eta azterketa eta analisien alorreko kudeaketa eta koordinazioa betetzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenak ezertan urratu gabe. Uztailaren 30eko 202/1996 Dekretuaren bidez araututako Sailaren Organo Estatistiko Espezifikoa ere zuzendaritza honi atxikita dago.

    9. Aurreko idazatietan aipaturiko egitekoekin loturik, zuzendaritza honi eslei dakizkion beste egiteko guztiak.

  1. atala.¿ Zerbitzu Orokorren zuzendaria.

    Sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Zerbitzu Orokorren zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

    1. Sailaren aurrekontuaren aurregitasmoa egitea, eta haren jarraipena eta, oro har, Sailaren kudeaketa ekonomikoa koordinatzea.

    2. Sailari atxikitako langileak administratu eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. atalak horri buruz zehazten dituen eskumenak erabiliaz eta dekretu honen 3. atalean aurreikusitako salbuespena eginda. Hori guztia Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunei dagozkien eskuduntzak ezertan urratu gabe ulertu behar da.

    3. Sailak langile-premiei buruz egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta Saileko lanpostuen plantilak eta zerrendak proposatzea.

    4. HAEE / IVAP Instituto Vasco de Administración Pública / Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, langileen prestakuntza eta hobekuntzako planak eta programak sustatzea.

    5. Europako Batasunaren nekazaritza-politika komunak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.

    6. Organo eskudunek langileei buruz lortutako akordioen eta hartutako erabakien berri zuzena ematea Saileko zerbitzuei, jakinaren gainean egon daitezen, eta akordio eta erabakiok betetzen direnentz begiratzea.

    7. Saileko beste organoekin batera eta Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunekin batera koordinaturik, Saileko zerbitzuen eta Sailean erabiltzen diren lan-sistema eta metodoen barne-egituraketari, arrazoizko antolamenduari eta informatizazioari buruzko proposamenak prestatzea.

    8. Lanpostuen banaketa fisiko eta ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten Saileko unitate guztien jardunak zuzentzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari gai honetan esleitutako eskumenak ezertan urratu gabe. Horrez gain, Saileko bulegoen barne-araubidea zaindu eta babestuko du, eta Sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratu eta iraunaraziko ditu.

    9. Saileko Errejistro Nagusia, Agiritegia, Liburutegia eta gainerako agiri-zentroak antolatu eta zuzentzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunei dagozkien eskuduntzak ezertan urratu gabe.

    10. Sail guztiei orokorrean esleitutakoak eta, beraz, komunak izanik, indarreko legeen arabera Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskadiko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan.

    11. Saileko zerbitzu juridikoak egituratzea eta Saileko organoei aholkularitza juridikoa ematea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak arlo horretan dituen eskumenak ezertan urratu gabe.

    12. Unean-unean indarrean dauden subentzio-egitarauekin bat etorriz, laguntza edo subentzioren baten banaketa Sailaren ardura izanez gero, delako laguntza edo subentzio horren erabilera egokia bermatzeko behar diren ekintza guztien kudeaketa proposatu eta burutzea, Saileko zuzendaritzekin elkarlanean.

    1. Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari eta Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztu behar zaizkien gaiak bidaltzeko izapideak egitea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapen eta administrazio-egintzak bidaltzeko izapideak ere.

    2. Sailaren interesik prozedura judizialen batean sartuta egonez gero, delako interes horri egin beharreko jarraipena egitea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organo eskudunaren bitartez.

    3. Sailak Arartekoarekin eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin dituen harremanak koordinatu eta bideratzea, organo eskudunen bitartez beti ere.

    4. Sailaren kontratazio-organoa izatea.

    5. Sailean kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.

    6. Administrazioaren eraberritze eta modernizazioko organo eskudunak bultzatutako ekimen eta irizpideak Sailaren barruan garatu eta gauzatzeko behar den euskarria bermatzea.

    7. Aurreko idazatietan aipaturiko egitekoekin lotuta, zuzendaritza honi eslei dakizkion beste egiteko guztiak.

  1. atala.¿ Sailburuordeak.

  1. ¿ Sailburuordetza bakoitzaren buru sailburuorde bat izango da, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren mende.

  2. ¿ Sail honetako sailburuordeei ondoko egiteko orokor hauek dagozkie:

    1. Sailburuordetzaren jarduerak eta haren mendeko zuzendaritzen, organoen eta administrazio-atalenak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea.

    2. Jarduteko politikak prestatu eta sailburuari proposatzea.

    3. Sailburuordetzaren mendeko zerbitzuei eman beharreko zirkular, jarraibide eta xedapenak ematea, behar bezala jardun dezaten.

    4. Sailburuari laguntza teknikoa ematea, zeinek bere ardurapeko gaietan.

    5. Xedapen-proiektuetarako proposamenak egitea, ezarritako jardun-politikarekin bat etorriz.

    6. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako erabakien aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.

    7. Indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkien gainerako egitekoak, edota, Jaurlaritzako sailburuordeei orokorrean esleitutakoak izanik, komunak diren gainerako egitekoak.

      1. atala.¿ Zuzendariak.

      1. ¿ Zuzendaritza bakoitzaren buru zuzendari bat egongo da, zein berari dagokion sailburuordearen mende.

      2. ¿ Zuzendariek ondoko egiteko orokor hauek izango dituzte:

        1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat etorriz.

        2. Zuzendaritzako jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, sailburuordeak emandako jarraibideen arabera.

        3. Zeinek bere eskumen-eremuko planak edo jardun-programak proposatzea organo arduradunei.

        4. Haiei esleitutako eginkizunak betetzeko behar diren administrazio-egintzak ematea.

        5. Errekurtsoak ebaztea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

        6. Aplikatu beharreko arauteria sektorialean aurreikuspen espezifikorik egon ezean, zigor-espedienteak ireki eta ebaztea, zeinek bere eskumen-eremuaren barruan.

        7. Indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkien gainerako egitekoak, edota, Jaurlaritzako zuzendariei orokorrean esleitutakoak izanik, komunak diren gainerako egitekoak.

  1. atala.¿ Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.

  1. ¿ Sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari ondoko jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea dagokio:

    1. Nekazaritzaren eta basogintzaren sustapen eta antolamendua.

    2. Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako egituren erreforma.

    3. Nekazaritzako, basogintzako, arrantzako eta elikagaigintzako industrien eta komertzializazioaren sustapena.

    4. Nekazaritzako elikagaien kalitatea sustatu eta defendatzea.

    5. Jatorrizko deiturak eta elikagaien kalitatearen bereizgarriak.

    6. Merkatuetan esku hartzea, Erakunde Ordaintzaileak bere gain hartutako eskumenen markoan.

    7. Konpentsazio-ordainak eta Nekazaritzaren Orientazio eta Bermerako Europar Fondoaren laguntzak.

    8. Landa-garapeneko programen kudeaketa, Sailaren eskumen-eremuaren barruan.

    9. Landa-garapenarekin eta nekazaritza-sektorearen funtzioaniztasunarekin zerikusia duten politika eta arautegi europarrak garatu eta kudeatzea, baita nekazaritzako elikagaien eraldaketa eta komertzializazioari dagozkionak ere.

    10. Erakunde eskudunei landa-garapeneko ekimenak proposatzea, Landa Garapeneko apirilaren 8ko 10/1998 Legean aurreikusitako helburuak lortzeko, eta Landaberriren baitan sortzen diren lan-taldeen jarduna bultzatzea.

    11. Landa Garapeneko Legearen arabera Landaberriren txostena behar duten gaiak prestatu eta bultzatzea.

    12. Nekazaritzari, basogintzari eta landa-inguruneari buruzko prestakuntza.

    1. Nekazaritzako, elikagaigintzako eta basogintzako ikerketa.

    2. Natur baliabideen antolamendua, itsasoan zein lehorrean.

  2. ¿ Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren mende Nekazaritza Zuzendaritza, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritza, Landa Garapeneko Zuzendaritza eta Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritza izango dira. Mendekotasun organiko hori urratu gabe, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritza funtzionalki Arrantza Sailburuordetzaren mendean egongo da arrantzako eta ozeanografiako ikerketaren inguruko gaietan.

  1. atala.¿ Nekazaritza Zuzendaritza.

    Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Nekazaritza zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

    1. Nekazaritzako ustiategien ekoizpen-egituren lehiakortasuna hobetzeko programak eta jarduerak egitea, sustapenekoak barne.

    2. Landareen ekoizpen eta osasuneko eta abereen ekoizpen eta osasuneko programak eta jarduerak egitea.

    3. Nekazaritzako produktuen Merkatu Antolaketa Komunari, prezioei eta konpentsazio-neurriei buruz Europako Batasunak egiten dituen politiken jarraipena eta haien inguruko proposamenak egitea, Plangintza eta Europako Batasuneko Politiken Zuzendaritzarekin koordinaturik.

    4. PAC edo nekazaritza-politika komunaren baitako jardun-programak prestatu eta koordinatzea.

    5. Europako Batasuneko nekazaritza-politika komunak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza-organoa izatea.

    6. Nekazaritza eta abeltzaintzako merkatuetan esku hartzeko eta merkatuok arautzeko jarduna kudeatzea.

    7. Natur baliabideen kutsadura saihestu edo gutxitzen duten laborantza-moduei buruzko programak egitea.

    8. Hazien eta mintegiko landareen antolamendu, kontrol eta ekoizpena.

    9. Nekazari Ganberekiko eta Landa Errentamenduen Tartekaritza Batzekiko harremanetarako organoa izatea.

    10. Eraldaketako nekazaritza-sozietateen eraketa, errejistroa eta kontrola kudeatzea.

    11. Martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuan Nekazaritzako Ustiategien Errejistroari buruz aurreikusten diren eginkizunak betetzea.

    12. Landa Errentamenduen Errejistro Berezia kudeatzea.

  2. atala.¿ Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritza.

    Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

    1. Nekazaritzako elikagaien industrien lehiakortasuna hobetzeko programak eta jarduerak prestatu eta gauzatzea.

    2. Nekazaritzako Elikagaien Industrien Errejistroa kudeatzea, gainerako errejistro administratiboekin elkarlanean.

    3. Nekazaritzako elikagai industrien inbertsioak sustatzeko programak eta jarduerak prestatu eta gauzatzea.

    4. Nekazaritzako elikagaien sektore jakin batzuen eraldaketa eta komertzializazioa antolatu eta sustatzeko programak prestatu eta gauzatzea.

    5. Nekazaritzako elikagaien komertzializazio eta eraldaketaren inguruko eta Euskal Autonomia Erkidegoko kalitate-bereizgarrien inguruko ekintza komunitarioen ondoriozko programak kudeatzea, Plangintza eta Europako Batasuneko Politiken Zuzendaritzarekin elkarlanean.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta, batez ere, kalitate-marka edo kalitate-bereizgarriren bat duten elikagaien sustapen eta publizitateari buruzko programak eta jarduerak prestatu eta kudeatzea, edo halakoetan laguntzea.

    7. Jatorrizko deiturak eta elikagaien kalitatearen bereizgarriak ezarri eta kontrolatzea; sektoreko enpresak bultzatzea halakoak erabil ditzaten; eta kontseilu arautzaileak edota kudeaketa- eta kontrol-erakundeak sortu eta kontrolatzea.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartzea.

    9. Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitatea kontrolatzea ekoizpenean, eraldaketa industrialean, biltegiratzean, garraioan eta handizkako zein txikizkako banaketan.

    10. Nekazaritzako elikagaien kalitatea defendatzeko jarduerak zuzentzea.

    11. Pentsu eta ongarrien kalitatea kontrolatzea, ekoizpenean, eraldaketa industrialean, biltegiratzean, garraioan edota merkaturatzean.

    12. Arauak egokitzearekin loturiko jarduerak zuzentzea, nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren kalitate-ezaugarriak normalizatu, tipifikatu eta arautzeari dagokionean.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazari-elkarteak eta nekazaritzako elikagaien profesioarteko erakundeak aitortu, errejistratu eta sustatzea.

    2. Ardo eta edari alkoholdunen botilatzaile eta ontzien errejistroa, produktu enologikoen errejistroa, eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko operadoreen errejistro-zerrenda kudeatzea. Abere-elikaduraren sektorean errejistratu eta baimenduta dauden establezimendu eta bitartekarien zerrenden kudeaketa koordinatzea.

    3. Hiltegietako gai arriskugarriak kudeatzeko programak eta jarduerak prestatzea, arlo horretako erakunde edo organoekin elkarlanean.

  3. atala.¿ Landa Garapeneko Zuzendaritza.

    Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Landa Garapeneko zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

    1. Landa Garapeneko apirilaren 8ko 10/1998 Legean xedatutakoaren ondorioz Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion eskumenguztiak bultzatu, bete eta koordinatzea.

    2. Landaberriri beharrrezko duen laguntza tekniko eta administratiboa ematea.

    3. Landa-garapeneko jardun-programak prestatu eta koordinatzea, Europako Batasunaren arau eta ekimenen markoan.

    4. Landa-garapenaren alorrean Europako Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta erakunde kolegiatuetan Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion ordezkaritza eta eginkizunak betetzea.

    5. Mendi-nekazaritzako eskualdeetarako eta alde behartsuetarako programak egin eta koordinatzea.

    6. Agente ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko plan eta programetan parte hartzeko modua bultzatu eta garatzea.

    7. Landa-eremuetako jardun ekonomikoa dibertsifikatzeko jarduerak egitea eta landa-ingurunearen funtzioaniztasunari eustea.

    8. Landa-ingurunean enpresa txiki eta ertainak sortzeko erraztasunak eta laguntza ematea.

    9. Nekazaritza eta landa-garapeneko prestakuntza antolatu eta sustatzea.

    1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari nekazaritza- eta landa-gaietako heziketa arautuko ikasketa-programak proposatzea.

    2. Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuaz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kaliatea hobetu ahal izateko.

    1. Nekazalturismoko ostatu-modua sortzeko azaroaren 8ko 295/1988 Dekretuaren ondoriozko jarduerak betetzea.

    2. Mendikoi Nekazaritza Garapeneko Institutua, A.B. herri-sozietatea Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak erabiltzea, eta landa-garapenaren arloan edo nekazaritza- eta landa-gaietako prestakuntza-arloan eginkizunen bat betetzen duten erakundeen jarraipen eta kontrola egitea, edo erakunde horien inguruan Sailari esleitu zaizkion gainerako ahalmenak baliatzea.

  4. atala.¿ Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritza.

    Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko natur baliabideak antolatzea, itsasoan zein lehorrean.

    2. Natur baliabideen antolamendurako planak egin, tramitatu eta berrikustea, Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

    3. Babesturiko naturaguneen deklarazioa sustatzea.

    4. "Natura 2000" izeneko sare ekologiko europarrean sarturik dauden eta garrantzi komunitarioa duten tokiak proposatu eta kudeatzea.

    5. Nekazaritza eta Arrantza Sailak parke naturaletako patronatuetan eta NATURZAINTZA Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseiluan parte hartzeko organoa izatea, baita zuzendaritzari esleitutako gai eta eginkizunekin loturiko organo edo erakundeetan parte hartzeko tresna ere.

    6. Babesturiko Naturaguneen Sarearen helburuak betetzeko behar diren ekintzak burutzea, Euskal Herriko natura babesteko 16/1994 Legearen 11. atalean xedatutakoarekin bat etorriz.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko Naturaguneen Sarearen Errejistroa kudeatzea.

    8. Natur ingurunea eta ekosistemak ezagutzeko eta haien zabalkundea egiteko txostenak, azterketak eta ikerlanak egitea.

    9. Ehizako eta arrantza kontinentaleko ondasunak baliatzeko araubidea zehaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei esleitutako eskumenen eremuan, azaroaren 25eko 27/1983 Legean ezarritakoaren arabera. Ehizan eta arrantza kontinentalean bete beharreko eskakizunak zehaztea eta jarduera horietarako gaitasun-azterketak antolatzea.

    10. Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoa kudeatzea, eta espezie horiek kudeatzeko planak egitea, foru aldundiekin koordinaturik, Euskal Herriko natura babesteko 16/1994 Legearen 50.3 atalean xedatutakoarekin bat etorriz.

    11. Animaliak babesteko neurriak garatzea, urriaren 29ko 6/1993 Legearen arabera.

    12. Suteen eta natur inguruneari kalte egiten dioten gainerako jardueren aurka borrokatzeko eta halakoak saihesteko ahaleginetan laguntzea administrazio-organo eskudunei.

    1. Nekazaritzako, elikagaigintzako, arrantzako eta ozeanografiako I+G edo ikerketa eta garapenaren plangintza eta programazioa egitea, arlo horretako jardun-ildoak bultzatu eta kudeatuaz, Arrantza Zuzendaritzarekin batera, zeinek bere eskumen-eremuaren baitan.

  1. atala.¿ Arrantza Sailburuordetza.

  1. ¿ Sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Arrantza sailburuordeari ondoko jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea dagokio:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko uretako arrantza, itsaski-bilketa, akuikultura eta itsas hazkuntzak antolatzea.

    2. Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.

    3. Nabigazio eta arrantzako prestakuntza.

    4. Kirol-nabigazioko irakaskuntza.

    5. Arrantzaleen kofradiak, arrantzako elkarte profesionalak eta arrantzako ekoizleen erakundeak.

    6. Arrantza-eskualdeen garapen sozioekonomikoa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskumenen barruan.

    7. Arrantzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko azpiegiturak.

    8. Arrantza eta ozeanografiako ikerketa.

  2. ¿ Arrantza Sailburuordetzaren mende daude, organikoki, Arrantza Zuzendaritza eta Azpiegituretako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritza, eta, funtzionalki, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritza¿arrantzako eta ozeanografiako ikerketaren inguruko gaietan¿.

  1. atala.¿ Arrantza Zuzendaritza.

    Arrantza sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Arrantza zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

    1. Arrantza-enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntza ekonomikoak dibertsifikatzeko programak diseinatu eta gauzatzea.

    2. Diru-laguntzen artikulazioa proposatzea eta jardun-arlo guztietako programak eta jarduerak prestatu eta betetzea, Europako Batasuneko arauekin bat etorriz.

    3. Itsaski-bilketa, akuikultura eta itsas hazkuntzak antolatu, kudeatu eta sustatzea.

    4. Nabigazio eta arrantzako prestakuntza antolatu eta kudeatzea.

    5. Kirol-nabigazioko irakaskuntzaren eta titulazioen inguruko antolamendua eta kudeaketa burutzea.

    6. Itsasoko kirol-arrantza antolatu eta kudeatzea, eta horretarako baimenak luzatzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-flotari laguntza eta babesa ematea, hala egiteko eskatzen duen egoerarik suertatuz gero.

    8. Arrantza-sektorerako ezarritako tresna eta bermeekin loturiko neurriak kudeatu eta bultzatzea, arrantza-eskubideen eta antzerakoen erabilera kolektiboari dagokionean, batez ere.

    9. Arrantzaleen kofradiekiko, arrantzako elkarte profesionalekiko eta arrantzako ekoizleen erakundeekiko harreman-organoa izatea.

    10. Arrantza-sektorearen beharrizan eta berezitasunentzako finantza-tresna egokiak aztertu eta sustatzea.

    11. Arrantzaren Orientazioko Finantza Tresna Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzea, eta Autonomia Erkidegoaren ordezkari aritzea Jarraipen Batzordean.

    12. Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeak ezarritako lizentzia, baimen edo emakidak ematea, eta legean jasotzen diren errejistro eta gainerako tresnen ardura hartzea.

    1. Arrantza-ikuskapenaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak betetzea, Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuaren jardun eraginkorra bermatzeko behar diren jarduerak eginaz.

    2. Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legearen 21.5. atalean aurreikusitako txostena egitea, Euskal Autonomia Erkidegoaren itsasoan isurketak egiteko baimenak emateko, aldi baterako indargabetzeko, aldatzeko edo iraungitzeko erabakiak baino lehen.

    3. Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzarekin elkarlanean aritzea arrantzako eta ozeanografiako ikerketa-kontuetan.

    4. Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzarekin elkarlanean aritzea kalitate-bereizgarriak sustatzeko eta erabiltzeko kontuetan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartzean ere, jarduera horiek arrantzako produktuekin zerikusirik badute.

  2. atala.¿ Azpiegituretako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritza.

    Arrantza sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Azpiegituretako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

    1. Jardun-programak egin eta proposatzea, arrantza-eskualdeen gainbehera eragozteko, edota eskualde horiek Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako eskualdeen parean jartzeko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari dagokionez.

    2. Arrantza-eskualdeetako azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko planak eta programak egin eta proposatzea.

    3. Herri Administrazioen politikak eta jarduerak koordinatzeko eta haiekin elkarlanean aritzeko proposamenak egitea, politika eta jarduera horiek eraginik badute a) idazatian jasotako helburuetan.

    4. Arrantza-eskualdeen garapenaren alorrean Europako Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta erakunde kolegiatuetan Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion ordezkaritza eta eginkizunak betetzea.

  1. atala.¿ Nekazaritza Politikako eta Landa Garapeneko Batzordea.

  1. ¿ Sailaren planak eta jardun-programak egin eta proposatzea dagokio Nekazaritza Politikako eta Landa Garapeneko Batzordeari, nekazaritzarekin eta landa-eremuen garapenarekin loturiko gaietan.

  2. ¿ Sailburuaren lehendakaritzapean, ondoko hauek izango dira batzordekideak: Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea, Plangintza eta Europako Batasuneko Politiken zuzendaria, Zerbitzu Orokorren zuzendaria, Nekazaritza zuzendaria, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendaria, Landa Garapeneko zuzendaria, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako zuzendaria, foru aldundien ordezkari bana (zuzendari nagusiaren maila edo hortik gorakoa eduki behar dute) eta idazkari bat (sailburuak izendatuko du).

  1. atala.¿ Arrantza Politikako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Batzordea.

  1. ¿ Sailaren planak eta jardun-programak egin eta proposatzea dagokio Arrantza Politikako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Batzordeari, arrantzarekin eta arrantza-eskualdeen garapenarekin loturiko gaietan.

  2. ¿ Sailburuaren lehendakaritzapean, ondoko hauek izango dira batzordekideak: Arrantza sailburuordea, Plangintza eta Europako Batasuneko Politiken zuzendaria, Zerbitzu Orokorren zuzendaria, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendaria, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako zuzendaria, Arrantza zuzendaria, Azpiegituretako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko zuzendaria, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari bana (zuzendari nagusiaren maila edo hortik gorakoa eduki behar dute), eta idazkari bat (sailburuak izendatuko du).

  1. atala.¿ Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala.

  1. ¿ Nekazaritzako elkarte profesionalei entzuteko organoa da Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala, eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-politika taxutzean eta haren jarraipena egitean sektore profesionalak hartzen duen partea instituzionalizatzea du ardura. Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionalaren ondorioak ez dira ez aginduzkoak ez lotesleak Administrazioarentzat.

  2. ¿ Sailburuaren lehendakaritzapean, gutxienez Nekazaritza eta Arrantza Sailaren, foru aldundien, nekazaritzako elkarte profesionalen eta nekazaritzarekin loturiko erakundeen ordezkariak izango dira mahaikideak, arau bidez zehaztu dadin eran, hain zuzen ere.

  3. ¿ Mahaiak, gutxienez, hiru hilabeterik behin egingo du osoko bilkura, eta beharrezkotzat hartzen dituen batzordeak eratu ditzake bere baitan.

  1. atala.¿ Arrantzako Aholku Mahai Nazionala.

  1. ¿ Arrantzako elkarte profesionalei entzuteko organoa da Arrantzako Aholku Mahai Nazionala, eta Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-politika taxutzean eta haren jarraipena egitean sektore profesionalak hartzen duen partea instituzionalizatzea du ardura. Arrantzako Aholku Mahai Nazionalaren ondorioak ez dira ez aginduzkoak ez lotesleak Administrazioarentzat.

  2. ¿ Sailburuaren lehendakaritzapean, gutxienez Nekazaritza eta Arrantza Sailaren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, arrantza-sektoreko erakunde eta elkarte profesionalen eta arrantza-sektorearekin loturiko erakundeen ordezkariak izango dira mahaikideak, arau bidez zehaztu dadin eran, hain zuzen ere.

  3. ¿ Mahaiak, gutxienez, hiru hilabeterik behin egingo du osoko bilkura, eta beharrezkotzat hartzen dituen batzordeak eratu ditzake bere baitan.

Ordezkapenen araubidea.

Sailburuordetzetako eta haien mendeko zuzendaritzetako titularren postuak bete gabe egonez gero, edo titularrok kanpoan edo gaixorik egonez gero, hierarkian gorago dagoen hurrengoak beteko ditu aipaturiko titularrei esleitutako egiteko eta eskumenak, egoerak dirauen bitartean eta sailburuak bestelako erabaki berariazkorik eman ezean.

Plangintza eta Europako Batasuneko Politiken Zuzendaritzako edo Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako titularren postuak bete gabe egonez gero, edo titularrok kanpoan edo gaixorik egonez gero, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea izango da haien ordezkoa.

ALDI BATERAKO XEDAPENAK

Dekretu honetan xedatutakoaren aurka ez dauden bitartean, eta dekretu hau garatzeko eta 16, 17, 18 eta 19. ataletan aipaturiko organo kolegiatuak antolatzeko eman daitezen arauak indarrean jarri arte, indarrean egongo dira ondoko xedapen hauek:

  1. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1996ko uztailaren 23ko Agindua, zeinaren bitartez Arrantzako Aholku Mahai Nazionala arautzen baita.

  2. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1997ko maiatzaren 7ko Agindua, zeinaren bitartez Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala arautzen baita.

Jaurlaritzako Sailen estatistikarako organo bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuan xedatutakoa urratu gabe egingo da Organo Estatistiko Espezifikoaren atxikipena (dekretu honen 4. atalean egindakoa).

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren jardun-arlo eta eskumenei dagokienez, indargabeturik daude arau hauek:

  1. Urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretua, zeinaren bitartez Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen baita; eta, espresuki, aldi baterako xedapenetariko bigarrena.

  2. Azaroaren 7ko 471/1995 Dekretua, zeinak finkatzen baitu Nekazaritza eta Arrantza Saileko jardun-eremuetako zehapen-prozeduren arloko eskumenak noren esku dauden.

  3. Azaroaren 7ko 472/1995 Dekretua, zeinak aldatzen baitu Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen dekretua.

  4. Azaroaren 12ko 255/1996 Dekretua, zeinaren bitartez Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena aldatzen baita.

Indargabeturik daude, era berean, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin loturiko gaietan dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden gainerako xedapen guztiak.

Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza sailburuari dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan, eta zuzendaritzaren azpiko maila duten unitate organikoak elkartu, sortu edo ezaba ditzan, hala egiteak gastuaren gehikuntzarik ez badakar.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko maiatzaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LAHIGALGA.