Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

218/1999 DEKRETUA, maiatzaren 11koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen baita. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2334
  • Xedapen-zk.: 218
  • Xedapen-data: 1999/05/11
  • Argitaratze-data: 1999/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Unibertsitate Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren arabera, unibertsitate institutuak nagusiki zientzia eta teknika arloetako ikerkuntzan edo artegintzan diharduten zentroak dira; zentro horiek irakaskuntza espezializatuekin edo doktorego-kurtsoekin lotutako irakaslanak burutu ditzakete, eta beren arloko gaietan aholkularitza teknikoa eman dezakete. Aipatutako legeak xedatzen duenez, unibertsitate institutuak sortzea dagokion autonomia erkidegoak erabakiko du, Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak proposatuta eta Unibertsitate Kontseiluak bere txostena eman ondoren.

Ildo beretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 25.2 artikuluak dio unibertsitate institutuak funtsean ikerketa-zentroak direla. Horrelakoak sortzeko edo horiek unibertsitatean sartzeko honako hauek bete beharko dira:

  1. Izen handiko ikertzaileen zientzia-taldeak aldez aurretik egotea, egiaztatutako ikerketa-irizpideak dituztenak.

  2. Kalitate bikaina egiaztatzea unibertsitateaz kanpoko ebaluazio baten bitartez.

  3. Unibertsitate institutuan ordezkatutako zientzia-ezagueraren helburuaren interes estrategikoa.

  4. Dirulaguntza arruntaz kanpoko diru-baliabideak, erakunde publiko edo pribatuekin izenpetutako ikerketa-kontratu edo –proiektuen bitartez lortutakoak.

  5. Institutua sortuz lortu nahi diren helburu zientifikoak unibertsitate departamentu batean lortu ezinaren zergatia.

    Azkenik, 25.3 artikuluak xedatzen duenez, unibertsitate institutuak sortzea eta ezabatzea Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio, Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren proposamenez eta Unibertsitate Kontseiluak txostena egin eta gero.

    Martxoaren 18ko 70/1985 Dekretuaren bidez onartu ziren Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuek, bestalde, unibertsitate institutuekin zerikusia duten hainbat alderdi arautzen dute: zein mota ezberdin dauden —propioak, atxikiak, mistoak eta unibertsitateartekoak—, Gizarte Kontseiluari horiek sortzeko eskabidea egiteko zein izapide egin behar den, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko memorian zer jaso behar den.

    Logika, Ezagutza, Mintzaira eta Informazioko Unibertsitate Institutuaren xede nagusia prozesu kognitiboen diziplinarteko ikerketa da, eta bereziki mintzaira eta arrazoitzearena, baliabide eta tresna formalak —logikoak, matematikoak eta informatikoak—, zein filosofiko-kontzeptualak erabiliz, bai eta diziplina zientifiko enpirikoetatik eratorritako teknikak ere.

    Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak 1997ko otsailaren 19an eskatu zuen Logika, Ezagutza, Mintzaira eta Informazioko Unibertsitate Institutua sortzea, eta hori burutzeko izapide guztiak bete dira.

    Ondorioz, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren proposamena eta Unibertsitate Kontseiluaren zein Zientzi Politikarako Zuzendaritzaren aldeko txostenak ikusita, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko maiatzaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Institutuaren jarduerak hura sortzearren aurkezturiko memorian jasotakoari jarraituz burutuko dira; beraren oinarrizko finantzazioak, berriz, ez du bat ere kargurik sortuko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

Lehena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari eskumena ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa garatzeko arauak eman ditzan.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko maiatzaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 atalean xedatzen duenez, aldizkari horretan argitaratutako testuetan izandako tipografia edo imprimaketa-hutsak zuzentzea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatu zuen maiatzaren 11ko 218/1999 Dekretuan (1999ko maiatzaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 96 zk.), lehen aipatutakoen moduko huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

  • Euskerako testuan, 8312. orrialdean, hau dioenean:

    "4. atala.– Plangintza eta Europako Gaietarako zuzendaria."

    hau esan behar du:

    "4. atala.– Plangintza eta Europako Batasuneko Politiken zuzendaria."

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.