Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 39
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 1999/01/04
  • Argitaratze-data: 1999/01/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Europako Kontseiluak maiatzaren 3an onartutako 974/98 zenbakidun Araudi Komunitarioan (EE) ezarritakoaren arabera, hots, euroaren ezarpenari buruzko araudi horretan ezarritakoaren arabera, Europako Moneta Batasuneko kide den edozein Estatu gaituta dago moneta nazionalean sortutako bere zor publikoa transizio aldian eurotan berrizendatzeko.

Euskadiko Zor Publikoa eurotan berrizendatzea onuragarria izango da zalantzarik gabe; izan ere, pezetetan egindako jaulkipen zaharrak eta eurotan egindako jaulkipen berriak merkatuan batera ez egoteak merkatuaren zatiketa ekiditea ekarriko du berekin, eta horrek zorraren likidezia areagotu egingo du; kontuan hartzen badugu, bestalde, Eusko Jaurlaritzak euroaren ezarpen eta egokitzapen prozesuari bultzada irmoa eman nahi izan diola, bidezkoa da Euskadiko Zor Publikoa eurotan berrizendatzeko prozesuari ekitea.

Zeuden aukeren artean, Estatuko Zor Publikorako proposatutako bihurtze prozedura berbera hautatu du Eusko Jaurlaritzak; aukeratutako prozedura titular bakoitzak duen zor erreferentzia bakoitzeko banakako saldoak berrizendatzean datza, izan ere, prozedura hori baita dauden aukera ezberdinen ondoriozko biribiltzeak minimizatzen dituena.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Xedapena eta berrizendapenaren esparrua.

    Euskadiko Zor Publikoaren honako jaulkipen hauek guztiak berrizendatzen dira: pezetetan izendatutako eta Bilboko Balore-burtsaren Kontuko Idazpen Sisteman jasotako jaulkipenak, beti ere, 1999ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoak badira eta egun horretan zirkulazioan badaude. Prozedura hori ez da aukerazkoa izango jaulkipen horietako baloreen titularrentzat.

  2. atala.¿ Berrizendapena egiteko eguna.

    Egin beharreko berrizendapen guztiak batera egingo dira 1999ko lehenengo asteburuan. Euskadiko Zor Publikoa eurotan berrizendatzeko data, ondorio guztietarako, honako hau izango da: 1999ko urtarrilaren 4a.

  3. atala.¿ Berrizendatze prozeduraren printzipio orokorrak.

  1. ¿ Berrizendapena balore kode bakoitzeko norberaren kontuko eta hirugarrenen kontuko saldo bakoitzaren gainean egingo da, Bilboko Balore-burtsaren Kontuko Idazpen Sistemak sistema horretako kide diren atxikiriko entitateei kreditutako saldo bakoitzaren gainean hain zuzen ere.

    Alabaina, baldin eta atxikiriko entitateetako hirugarrenen kontuaren titularren baten balore-kodeko saldo nominala erregistro bat baino gehiagok osatuta balego, berrizendapena erregistro bakoitzean egin beharko litzateke.

  2. ¿ Berrizendapena egiteko, Europako Kontseiluak euroaren ezarpenari buruzko hainbat xedapen emateko ekainaren 17an onartutako 1103/97 zenbakidun Araudi Komunitarioaren (EE) 1. atalean zehaztutako bihurtze tasa aplikatuko zaio goiko atalean aipatutako saldo bakoitzari, Bilboko Balore-burtsako merkatua 1998ko azken egun baliagarrian ixten den unean aplikatu ere.

  3. ¿ Bihurtze tasa aurreko atalean ezarritakoaren arabera aplikatuta saldo nominal bakoitzerako ateratzen den zenbatekoa euroen zentimo hurbilenera joaz biribilduko da, horrela ezartzen da-eta Europako Kontseiluak ekainaren 17an onartutako 1103/97 zenbakidun Araudi Komunitarioan, zeinean, euroaren ezarpenari buruzko hainbat xedapen ematen baitira.

    Lehenengo ataleko bigarren lerroaldean adierazitako kasuan bihurtze tasa eta ondoren egin beharreko biribiltzea erregistro bakoitzari aplikatuko zaizkio; gauzak horrela, aipatutako titularren saldo nominala saldo horien batuketaren emaitza izango da.

  4. ¿ Euskadiko Zor Publikoaren saldo nominalak euroen zentimotan adieraziko dira.

  5. ¿ Berrizendapena egin ondorengo balore-kode bakoitzaren saldo nominala bihurtze tasa aplikatutakoan eta biribiltzea egindakoan berrizendatutako banakako saldoen batuketaren emaitza izango da.

  6. ¿ Eusko Jaurlaritzak behar daitezen kontabilitate doiketak egingo ditu jaulkitako guztizkoa eta, norberaren kontua eta hirugarrenen kontua berrizendatu izanaren ondorioz, atxikiriko entitateei kreditaturiko saldoak koadratzeko.

  7. ¿ Ez da biribiltzearen ondoriozko likidaziorik egingo eskudirutan.

  8. ¿ Baloreen ezaugarri guztiek aldaketarik gabe jarraituko dute, salbu eta berrizendapenaren kontu unitatea.

  1. atala.¿ Alemaniako markotan egindako jaulkipenaren berrizendapena.

    Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari baimena ematen zaio 1992ko abenduan egindako 200 milioi markoko jaulkipena, unea iristen denean, indarreko legerian ezarritakoari jarraiki berrizenda dezan.

  2. atala.¿ Baimenak.

  1. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari eta Bilboko Balore-burtsaren Sozietate Zuzentzaileari baimena ematen zaie, Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko eman beharreko agindu, zirkular eta jarraibide eraginkor guztiak eman ditzaten.

  2. ¿ Baloreen eta beste tresna finantzarioen negoziazio, konpentsazio eta likidazioari dagokienez, Bilboko Balore-burtsaren Sozietate Zuzentzaileari baimena ematen zaio 1999ko urtarrilaren batetik aurrera bere prozedura operatiboen kontu unitatea aldatzeko pezeta unitatetik euro unitatera.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

    Bakarra.¿ Indarrean sartzea.

    Dekretu hau 1999ko urtarrilaren batean sartuko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

    Lehendakaria,

    JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

    Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8, c) atalean, honako ahalmen hau egozten zaio Lehendakariari: «Jaurlaritza-sailak sortzea edo ezabatzea dakarten Dekretoak ematea, herri-xahupideak gehitzea ekarri ez dezatenaren baldintzapean, eta bai Sailen aginte-eremuen banaketaren ezein aldaketa ere».

    Arestian Lehendakari jaunak Legebiltzarrean azaldu zuen Gobernu-Programa modu eraginkorrean burutu beharrak bidezko egiten du Administrazioko sailen egitura eta sailek izan dituzten eskumenak birrantolatzea; orain arte izan dituztenak, izan ere, urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan ezarritakoak izan baitira. Jaurlaritzaren eginkizun politiko administratiboak bere horretan jarraitu dezaten nahi da, ezelango etenik gabe. Orain arte Administrazioak izan duen eraketa eta dekretu honen bidez sortzen dena moldatu nahi dira.

    Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8, c) atalak egozten dizkidan eskumenen arabera, hauxe

  1. atala.¿ Xedea.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egitura osatzen duten sailak eta beren egiteko eta jardun-arloak finkatzea da dekretu honen xedea.

  2. atala.¿ Administrazioaren egitura.

    Honako sail hauek izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak:

    1. Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

    2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

    3. Herrizaingo Saila.

    4. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

    5. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

    6. Osasun Saila.

    7. Kultura Saila.

    8. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila.

    9. Garraio eta Herri Lan Saila.

    10. Nekazaritza eta Arrantza Saila.

  3. atala.¿ Sailen lehentasun hurrenkera.

    Sailen lehentasun hurrenkera aurreko atalean ezarritakoaren araberakoa izango da:

  4. atala.¿ Jaurlaritzaren Lehendakaritza.

  1. Autonomia Estatutuak, Jaurlaritzaren Legeak eta beste lege-xedapen batzuk Lehendakariari ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organoen laguntza izango du Lehendakariak. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura eta egitekoak dekretu-bidez zehaztuko dira. Jaurlaritzaren Lehendakaritzak honako eginkizun hauek izango ditu:

    1. Jaurlaritzaren bozeramailetza.

    2. Gizarte eta erakunde harremanak.

    3. Analisia eta komunikazioa.

    4. Emakumea.

    5. Kanpo harremanak.

  2. ¿ Emakumearen Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Mujer administrazio mailako erakunde autonomoa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago.

  3. ¿ Jaurlaritzaren Lehendakaritza Sailtzat joko da aurrekontu ondorioetarako.

  1. atala.¿ Jaurlaritzaren Lehendakariordetza.

    Lehendakariordeari aitor dakizkion eskumenak direnak direla, ondoren zehazten diren egiteko eta jardun-arloak dagozkio Jaurlaritzaren Lehendakariordetzari:

    1. Jaurlaritzaren Idazkaritza.

    2. Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste instituzioekiko harremanak eta komunikazioak.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioen arteko lankidetza, koordinazioa, plangintza bateratua eta artikulazioa bultzatzea eta garatzea.

    4. Autonomiaren garapenerako politika eta, xede horretarako, sailen jarduerak koordinatzea.

    5. Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa.

    6. Legezkotasunaren barne kontroleko eta aholkularitza juridiko orokorreko egitekoak gauzatzea.

    7. Eusko Jaurlaritza eta bere organoak auzietan ordezkatu eta defenditzea.

    8. Administrazioa modernizatzeko eta eraberritzeko prozesua bultzatu, horren zuzendaritza eta koordinazioa.

    9. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

  2. atala.¿ Egitekoak eta jardun-arloak banatzea.

    Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8. eta 16. ataletan Lehendakariari eta Jaurlaritzari egozten zaizkien eskumenez gain eta lehendakariordeari gaineratzen zaizkion eskumenez gain, 2. atalean aipatzen diren sailek, hurrengo ataletan zehazten diren egitekoak burutuko dituzte euren titularren ardurapean eta dagozkien jardun-arloetan.

  3. atala.¿ Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak zuzendu, landu, kudeaketa orokorra egin, eta bai jarraipena eta arta eramatea ere. Horietaz gain, aurrrekontuei buruzko programazioa.

    2. Barneko ekonomi kontrola, kontabilitatea eta erantzukizun kontableak.

    3. Finantza politika eta finantza erakundeekiko harremanak.

    4. Diruzaintza, zorrak egitea eta bermeak ematea.

    5. Aseguruen bitartekaritza-jarduera baimentzea eta kontrolatzea.

    6. Ondarea eta kontratazioa.

    7. Ekonomi Ituna, Estatuarentzako kupoak eta lurralde historikoen ekarpenak.

    8. Eskualdaketaren gai diren eskumen eta zerbitzuen balorazioa; eta Estatuarekiko finantza-fluxuak finkatzea, Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez.

    9. Zergen administrazioa eta erreklamazio ekonomiko administratiboak.

    10. Ekonomiaren plangintza.

    11. Herrialdeetako politika.

    12. Azterlan eta metodo ekonomikoak. Ekonomiaren koiuntura eta aurrikuspena.

    1. Estatistika.

    2. Funtzio publikoa, administrazio antolamendua eta langileen araubidea, hots, juridikoa eta ordainketari buruzkoa.

    3. Toki Administrazioaren arloan legeek eta araudiek Jaurlaritzari egozten dizkioten egitekoak burutzea.

    4. Hainbat sailetarako diren zerbitzuak eta jarduera editoriala.

    5. Informazio sistemak eta telekomunikazio korporatiboak.

    6. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    7. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE) eta Euskal Estatistika Erakundea (EEE) ) administrazio mailako erakunde autonomoak eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, S.A. (EJIE) baltzu publikoa sail honi atxikitzen zaizkio.

  1. atala.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

    Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari:

    1. Autonomia Estatutuan ezartzen diren eskumenak, bai erregimen orokorpekoak eta bai erregimen berezipekoak ere, etapak eta mailak barne sartuz; eta goi mailako hezkuntza.

    2. Zientzia alorreko politika; teoria eta aplikazio mailako ikerketak sustatzea eta koordinatzea.

    3. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    4. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. atala.¿ Herrizaingo Saila.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Herrizaingo Sailari:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Ertzaintza.

    2. Hauteskunde administrazioa.

    3. Herri babesa.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetatiko gurpilezko trafikoko polizia.

    5. Jokoa, posturak eta ikuskizunak.

    6. Transmisioak eta komunikazioak.

    7. Poliziaren ibilgailuak.

    8. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    9. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomo administratiboa sail honi atxikitzen zaio.

  1. atala.¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari:

    1. Industriari buruzko politika.

    2. Teknologi berrikuntza.

    3. Meategiak.

    4. Energia.

    5. Artesautza sustatzea eta indartzea.

    6. Merkataritza.

    7. Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundeak.

    8. Prezioen politika.

    9. Kontsumoa.

    10. Turismoa.

    11. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    12. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Sail honi atxikitako erakunde eta baltzuak: Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Zuzenbide Pribatupeko ente publikoa eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (ISEB).

  1. atala.¿ Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari:

    1. Aginte Judizialarekiko harremanak zaintzea.

    2. Justizi Administrazioaren jardunerako balibideak jartzea.

    3. Zigor establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, jarduera eta zigorrei buruzko legeak betetzea, Zigor Administrazioko organo nagusiei legeek ematen dizkieten eskumenak erabiltzea bereganatuz.

    4. Notariak eta jabego erregistratzaileak izendatzea.

    5. Elkarte, fundazio eta elkargo profesionalei buruzko erregimen orokorra, sailek, beren eremu barruan, horiekiko izan ditzaten harremanen kaltetan gabe.

    6. Giza Eskubideen sustapena.

    7. Euskararen erabilpena arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizi Administrazioan.

    8. Lan arloari buruzko legeek lan harremanei buruz ezartzen dutena burutzea.

    9. Enplegu politika eta enplagurako gaitzea.

    10. Gizarte ekonomia: kooperatibak eta akziokako lan baltzuak.

    11. Gizarte ongizatea.

    12. Drogamenpekotasunak.

    1. Giarte prebisiorako erakundeak.

    2. Gizarte Segurantza zerbitzuen zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa egitea eta horren araubide ekonomikoa kudeatzea.

    1. Laneko arriskuei aurre hartzea.

    2. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    3. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Sail honi atxikita geldituko dira: Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN) administrazio mailako erakunde autonomoa eta Trebaketa eta Enplegua Sustatzeko akziokako baltzu publikoa (EGAILAN, S.A.).

  1. atala.¿ Osasun Saila.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Osasun Sailari:

    1. Sanitatearen plangintza eta antolamendua.

    2. Osasun publikoa eta elikadura-higienea.

    3. Zainketa epidemiologikoa.

    4. Farmazien eraketa.

    5. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    6. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Osakidetza Zuzenbide Pribatupeko ente publikoa sail honi atxikita egongo da.

  1. atala.¿ Kultura Saila.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kultura Sailari:

    1. Kirolak.

    2. Gazteria eta gizarte garapena.

    3. Historia- eta arte-ondarearen kudeaketa eta zainketa; museo, liburutegi eta artxibategiak.

    4. Hizkuntza politika.

    5. Euskararen sustapena.

    6. Arte eta kultura mailako jardunak eta horien hedapena.

    7. Gizarte komunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena.

    8. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    9. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Helduen Alfabetatze Berreuskalduntze Erakundea (HABE) eta Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea (SHEE) administrazio mailako erakunde autonomoak, Euskal Irrati Telebista (E.I.T.B.) Zuzenbide Pribatupeko ente publikoa, eta Euskadiko Orkestra, A.B. baltzu publikoa Sail honi atxikita egongo dira.

  1. atala.¿ Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari:

    1. Lurraldea eta itsasertzak antolatzea.

    2. Hirigintza.

    3. Etxebizitza.

    4. Arkitektura.

    5. Ingurugiroa.

    6. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    7. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (V.I.S.E.S.A.) eta Ingurugiroaren Kudeaketarako IHOBE, S.A. Ingurugiro Hobekuntza baltzu publikoak sail honi atxikita egongo dira.

  1. atala.¿ Garraio eta Herri Lan Saila.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Garraio eta Herri Lan Sailari:

    1. Urak.

    2. Trenbideak.

    3. Bide sarea.

    4. Lurretikako, itsasotikako, ibaietikako eta kabletikako garraioak.

    5. Heliportuak eta aireportuak.

    6. Portuak eta itsas arazoak.

    7. Kanalak eta ureztaketak.

    8. Metereologia.

    9. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    10. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Eusko Trenbideak, S.A. (E.T.) eta Bilboko Metrorako Ingeniaritza, A.B. (IMEBISA) baltzu publikoak sail honi atxikita egongo dira.

  1. atala.¿ Nekazaritza eta Arrantza Saila.

  1. ¿ Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Nekazaritza eta Arrantza Sailari:

    1. Nekazaritza eta landa ingurunearen sustapena eta antolamendua.

    2. Baliabide naturalak antolatzea, baso eta natura zaintzako zerbitzua.

    3. Abeltzaintza eta mendiak.

    4. Kontinenteko ehiza eta arrain aberastasuna ustiatzeko araubidea.

    5. Arrantza.

    6. Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industriak eta komertzializazioa.

    7. Nekazaritzako elikagai politika: nekazaritza¿elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, horiei jatorri izena ematea eta kalitatea zaintzea. Mahastizaintza eta enologia.

    8. Nekazaritza, itsaso eta arrantzarako gaitzea.

    9. Nekazaritza eta ozeano ikerketa, dekretu honetako 8 b) atalean ezartzen denarekin batera.

    10. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.

    11. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  2. ¿ Sail honi atxikitako baltzu publioak: NEIKER Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B. eta Mendikoi-Nekazaritza Garapenerako Institutua, A.B.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organoen egitura eta egitekoei buruzko erabakia hartu artean, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak beteko ditu, organo horiei dagokienez, langilegoari, kontratazioari, baliabide materialei eta informatikoei eta ekonomiaren eta aurrekontuaren kudeaketari buruzko eginkizunak.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK BIGARRENA

  1. ¿ Ezabatutako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza kendu egiten da.

  2. ¿ Zuzendaritza horretako eginkizunak, giza-baliabideak eta baliabide materialak Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Programazio Zuzendaritzak hartzen ditu.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

  1. ¿ Ezabatutako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza, eta Lehiakortasun Sailordetzako, Industri Antolamendu eta Administraziorako Sailordetzako eta Estrategi eta Plangintza Sailordetzako organoak eta unitateak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak hartzen ditu. Horietaz gain, ezabatutako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzako eta Turismo Sailordetzako organoak eta unitateak ere beretzat hartzen ditu.

  2. ¿ Ezabatutako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Zerbitzu Zuzendaritza kendu egiten da.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENETATIK LAUGARRENA

  1. ¿ Ezabatutako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza Sailordetzak eta Arrantza Sailordetzak osatzen dute Nekazaritza eta Arrantza Saila.

  2. ¿ Zerbitzu Zuzendaritza sortzen da Nekazaritza eta Arrantza Sailean.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Honako dekretu hauek indargabetzen dira: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretua; eta aurrekoa aldatzen duten otsailaren 7ko 139/1995 Dekretua eta uztailaren 2ko 11/1998 Dekretua.

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    Dekretu honetako azken xedapenetatik lehenengoan jasotakoa bete dadinerarte eutsi egingo zaie Jaurlaritzaren Lehendakaritzako, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako eta Jaurlaritzaren Sailetako egitura eta egitekoak finkatzen dituzten arau organikoei.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

  1. ¿ Sailburuek, Jaurlaritzari buruzko Legeko 26.2 atalean xedatutakoaren arabera, lehendakariari aurkeztuko dizkiote euren sailei dagozkien arautegi organikoei buruzko egitasmoak, onarpena eman diezaien. Sailburuei izendatutako jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie egitasmook.

  2. ¿ Arautegi horiek beteko dituzten eraketa irizpideak: egiturak soildu, egiteko-arloak batu, eduki zabaleko egiteko-arloak eraiki, egiturazkoak ez diren staff egiteko-arloak identifikatu eta informazioaren teknologiez ahalik gehien baliatu.

  3. ¿ Administrazioa Eraldatzeari eta Eraberritzeari buruz Jaurlaritzaren programan aurrikusitakoak jaso beharko dituzte arautegi organikook. Era espresoan zehaztu beharko dituzte, euren jarduera-eremuen barruan, arlo horretan organo eskumendunak emandako jarraibideekiko atxikimendua eta horien exekuzioa.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak burutuko ditu Ogasun eta Herri Administrazio Sailak.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun beretik izango du indarra dekretu honek.

    Vitoria-Gasteizen, 1999ko urtarrilaren 4an.

    Lehendakaria,