Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

415/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (Isurialde kantauriarra) behin betiko onesten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 819
  • Xedapen-zk.: 415
  • Xedapen-data: 1998/12/22
  • Argitaratze-data: 1999/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena

Testu legala

Zioen adierapenean, XIII. idazatian, kooperatiben eta Administrazioaren inguruan, «erabilgarritasun publikoa» kontzeptua sartu zen, Euskadiren interes orokorrari laguntzen dioten kooperatiben izaerari atxikitzeko.

Hain zuzen ere, III. idazpuruak kooperatiben eta Administrazioaren arteko harremanak arautzen ditu eta 137.2 atalean agintzen duenez, beren jarduerekin Euskadiren interes orokorra sustatzen laguntzen duten kooperatibak herri-onurakotzat hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, arauz ezartzen diren prozedura, araubide eta eskakizunen arabera.

Gogorarazi beharrik ere ez dago Autonomia Erkidegoan kooperatiben elkartegintzarako ekimenak izan duen eta egun ere duen garrantzia hainbat sektore garrantzitsutan, hala nola, industrian, irakaskuntzan eta etxebizitzetan, besteak beste.

Agerikoa da, halaber, kooperatiba-sozietate bati herri onurako izaera aintzatestea oso baliabide aparta gerta dakiokeela bere bilakaerako, erakundeen laguntza eta babesa jasotzeko, eta, horrekin, mugimendu kooperatibistak bazkideei ez ezik oro har gizarteari ere eskaintzen dion zerbitzurako.

Suposizio eta aurrekari horiekin, dekretu honen xedea legeetan egindako aurreikuspena —aipatutako manuan jasotzen da hori— garatzea eta arautzea da. Autonomia erkidego honetako kooperatiba-sozietateek herri onurako izaera lortzeko eta, kasua bada, baliogabetzeko edo kentzeko bete beharreko araubidea, prozedura eta betekizunak ezarriko dira.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenari eta interesatuta dauden gainerako organo aholkulariei entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko otsailaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.– Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzea. Araudia dekretu honen eranskinean azaltzen da.

Dekretu honetan administrazio prozedurari buruz aurreikusi gabe geratu diren gaietan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezko diren xedapenak eman ditzan.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko otsailaren 2an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

  1. atala.–

    Beren jarduerekin Euskadiren interes orokorraren alde egiten duten kooperatiba-sozietateei herri onurako izaera aintzatesteko, baliogabetzeko edo kentzeko, araudi honetan propio ezarritako prozedurei jarraituko zaie.

  1. atala.–

    Beren jarduerekin Euskadiren interes orokorraren alde egiten duten kooperatiba-sozietateei herri onurako izaera aintzatetsi ahalko zaie, araudi honetan ezartzen diren betekizunen eta prozeduraren arabera.

  2. atala.–

    Aurreko atalean esandako ondorioetarako, Euskadiren interes orokorraren alde egiten dutela aintzatesteko, kooperatiba-sozietateek, funtsezko xedeen artean, alor hauek izan beharko dituzte: gizarte laguntza, gizartea, hezkuntza, kultura, zientzia eta ikerketa, kirola, osasuna, garapenerako lankidetza, ingurugiroa babestea, gizarte ekonomia sustatzea, gizarte eta hiritarren arteko bakea bultzatzea edo antzerakoak.

  3. atala.–

    Herri onurako izaera jasotzen duten kooperatiba-sozietateek eskubide hauek izango dituzte:

    1. Agiri guztietan «herri onurakoa» aipamena erabiltzeko, erakundearen izenaren ostean.

    2. Beren jardueren alorrekin zuzenean loturik dauden xedapen orokorrak egiteko eta sozietateentzat garrantzi handikoak diren programak prestatzerakoan hitza izateko, kasuan kasuko federazio nahiz konfederazioen bitartez.

    3. Ekonomia, zerga eta administrazio mailan kasuan kasu ezartzen diren salbuespenak, hobariak, dirulaguntzak eta bestelako onurak izango dituzte.

  1. atala.–

    Herri onurako izaera jasotzeko, kooperatiba-sozietateek betekizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Estatutuetan ezarritako xedeek araudi honen 3. atalean aipatutakoak izan beharko dute.

    2. Ez dute irabazi-asmorik izango. Estatutuetan honako hauek jasotzen dituzten kooperatiba-sozietateak hartuko dira irabazi-asmorik gabekotzat:

      • Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiborik sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.

      • Sozietatearen kapitalean bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrekoek nahiz borondatezkoek, ez dute diruaren legezko korritutik gorako interesik sortzerik izango, horiek eguneratzerik izango den arren.

      • Artezkaritza-Kontseiluko karguak dohainik beteko dira. Hala ere, diru-konpentsazioak izango dira Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.

      • Langile bazkideen edo, kasua bada, lan-bazkideen eta norbere konturako langileen ordainketek ez dute gainditzerik izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko kategoria eta jardueraren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.

    3. Herri onurako izaera lortzeko eskabidea aurkeztu zen eguna baino bi urte lehenago gutxientez, jadanik eratuta egon beharko dute, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan behar den moduan inskribatuta, funtzionamenduan, etenik gabe, eta estatutuetako helburuak gauzatzen.

    4. Dela zuzenean dela zeharka, merkataritza-sozietateetan partaidetza gehiengoaren titular badira, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean egiaztatu egin beharko dute partaidetza hori. Horren titular izateak araudi honen 3. atalean adierazitako helburuak hobeto lortzen laguntzen duela ere egiaztatu beharko dute.

  2. atala.–

    Bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibek ere eskatu ahal izango dute herri onurako izaera, baldin eta araudi honen aurreko atalean ezarritako betekizunak betetzen badituzte, nola haiek hala beroien bazkideek nahiz federatuek.

  1. atala.–

    Herri onurako izaera jasotzeko, kooperatiba-sozietateek eskabide bat aurkeztu beharko dute Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean aurreikusitako bideen bitartez. Eskabide horretan datu hauek jasoko dira:

    1. Eskatzailearen sozietatearen izena, identifikazio fiskalerako zenbakia eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan egindako inskripzioaren datuak.

    2. Araudi honen 5. atalean ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak, arrazoiak eta egintzak.

    3. Eskabidearen eguna eta lekua.

    4. Artezkaritza-Kontseiluko lehendakariaren eta idazkariaren izenpea, eskabidea egiteko, eta herri onurako izaera eskatzeko Artezkaritza-Kontseiluak hartutako erabakia.

  2. atala.–

    Eskabidea behar bezala betetzen ez bada edo aurreko atalean aipatutako agiriak falta baditu, hamar eguneko epea emango zaio interesatuari akatsa zuzentzeko. Agindutakoa bete ezean, eskabidea alde batera laga dela esan nahiko duela ohartarazten zaio. Administrazioa behartuta dago eskabidearen gaineko erabaki adierazia ematera. Hala dago aginduta Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1. eta 42.1 ataletan.

  3. atala.–

    Eskabidea aurkeztuta, eta kasua bada, zuzenduta, espedientea hobeto zehazteko, ezagutzeko eta ebazteko egokitzat edo komenigarritzat joz gero, argibideak, frogak edo txosten-eskabideak egitea ebatzi ahalko du ofizioz Gizarte Ekonomiako zuzendariak.

    Legeak hala aginduta, txostenak eskatuko dizkie alorraren arabera eskumenak dituzten sailei. Txostenak, ez baitira lotesleak izango, hogei eguneko epean egin beharko dira.

    Gizarte Ekonomiako zuzendariak jendaurrean jartzeko aldi bat ebatziko du, eskabidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Horrela, interesatuta dagoen edonork espedientea aztertu ahalko du eta alegazioak jarri ahalko ditu, hogei eguneko epean.

  4. atala.–

    Espedientea izapidetuta eta erabaki-proposamena idatzi aurretik, Gizarte Ekonomiako zuzendariak interesatuak jakinaren gainean jarriko ditu, alegazioak jarri eta agiriak eta justifikatzeko agiriak aurkez ditzaten, egokitzat joz gero.

  5. atala.–

    Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren agindu baten bidez emango edo ukatuko da herri onurako izaera. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Agindu hori azkena izango da administrazio bidean. Beraz, horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen legeak ezartzen dituen moduan eta epeetan.

  6. atala.–

    Lau hilabetekoa izango da dekretu honen arabera egindako eskabideak ebazteko epea. Epe horretan erabaki adierazirik ematen ez bada, eskabideak ezetsi egin direla esan nahiko du, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. atalean ezarritako ondorioetarako. Hori gorabehera, lege horrek ebazpen adierazia emateko obligazioa ezartzen dio Administrazioari.

  1. atala.–

    Herri onurako izaera eman zaien kooperatiba-sozietateek aipatu izaera galdu egin dezakete, baldin eta:

    1. Araudi honen 5. atalean ezarritako betekizunetatik edozein bete gabe uzten badute.

    2. Sozietatea desegin egiten bada.

    3. Sozietateak kooperatibaren kalifikazioa galdu egiten badu.

    4. Beste motako bateko sozietate bihurtzen bada; hala ere, aldatu den sozietateak herri onurako izaera eskatzeko eskubidea izango du kasuan kasu aplikatzekoa den araudiaren arabera.

    5. Kooperatiba-sozietate berri bat sortzen bada bai lehendik zeuden bi ego gehiago batuz, bai lehendik zeuden kooperatiba bi edo gehiago zurgatuz; hala ere, sozietate berriak herri onurako izaera eskatzeko eskubidea izango du.

    6. Kooperatiba-sozietate bat edo batzuk sortzen badira lehendik zegoen bat banatzearen ondorioz; hala ere, sozietate berriak herri onurako izaera eskatzeko eskubidea izango du.

  2. atala.–

  1. – Araudi honen 13. ataleko a) idazatian aurreikusitako kasuan, herri onurako kooperatiba-sozietatearen izaera baliogabetzeko, eta ondorioz, izaera horri dagozkion eskubideak kentzeko, araudi honetako 9. ataletik 11. atalera bitartean ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Araudi honen 5. atalean ezarritako betekizunetatik edozein bete gabe uzten den edo eskubideak galtzen diren unetik aurrera izango ditu ondorioak baliogabetzeak.

  2. – Atal horretako b)-tik f)-ra arteko idazatietan jasotako kasuetan, automatikoki baliogabetuko eta kenduko dira, hurrenez hurren, herri onurako kooperatiba-sozietatearen izaera eta izaera horri dagozkion eskubideak. Ez da administrazioaren deklaraziorik beharko.

    28/1997 Dekretuaz behin betiko onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen 8. atalak, Ingurune Fisikoaren antolamendua izenekoa, lurrazaleko uren babesa jasotzen du antolamendu-kategorien artean, ibai eta errekek eta horien babes-zonak osatua. Horien antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planera jotzen du. Bi isurialdeen arazoak, kantauriarra eta mediterraniarra, desberdinak direnez, ibaiertzak eta errekaertzen antolamenduari dagokionez, agiria isurialde bakoitzaren arabera idatzi da, dekretu honen gai izanik isurialde kantauriarri dagokion plana.

    Kantauri isurialdeko ibaiertzak eta errekaertzak behar bezala antolatzea da gure herrian dauden erronketatik handiena. Gure ibaiek lantzean behin sortarazten dituzten uholdeak direla eta izaten diren gertakari penagarrien ondorioz, aztertu beharra dago berariaz eta sakonki gaia. Gure bailara eta haranen egitura geografikoa gehi duten sakontasuna eta lur falta dira, dauden ibar azalera apurrak zuzenean kolonizatzeko joera piztu dutenak, ertzak antolatzeko irizpideak ez datozela bat gure ibaien antolamendu egokitik sortutako beharrizanekin.

    Plan honek Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen zehaztapenak garatzen ditu bi bideri jarraituz, bata, irizpideak zehaztu eta gauzatuz uholdeak saihesteko ubideei eman beharreko babesari dagokionez, eta bestetik ubideen ertzak babesteko irizpideak finkatuz, erriberako landarediaren balio ekologikoen arabera, ubide bakoitzeko tarteak antolatzeko irizpideetan bukatzeko, ertzetan eman daitezkeen erabilera desberdinei dagokienez, batez ere hirigintza eta eraikuntza arloko erabilerei.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (Kantauri isurialdea) hau gauzatze prozesu luze baten ondorio da, honako hauetan jasotako informazio eta arau alde guztiak jasotzen dituena: ur eta kostaldeei buruzko legedietan, Plan Hidrológico Norte III, Uholdeak Prebenitzeko Plan Integralean (UPPI), ingurune fisikoari buruz egindako azterlanetan, epe labur eta ertainera egin beharreko ubiderapenei buruzko aurreikuspenetan, zubiei dagokien ondare kulturalaren azterlanetan eta, azkenik, indarreango hirigintza plangintzaren ebaluaketan.

    Lurralde Plan Sektorial honen funtsezko proposamen da ibaibide guztiak arazo homogeneoko ibaitartetan eta zonatan banatzea honako hiru osagaien analisiaren arabera: ingurugiro, hidrauliko eta hirigintza.

    Ingurugiroari dagokionez, planak lau eremu bereizten ditu berariaz: lehentasunezko interes naturalistikoko zonetako ertzak, ondo artatutako erriberako landaredia duten ertzak, higadura- eta lerradura-arriskua edo/eta akuiferoen urrakortasuna duten, irristaketa edota akuiferoen zaurgarritasun arriskua duten zonetako ertzak eta berreskuratzeko premia duten ertzak.

    Hidraulika-osagaiari dagokionez, planak zortzi mailatan tartekatzen ditu ibai eta errekak, 1 eta 10 km.2 bitarteko azalera duten adar-arroko erreketatik 600 km.2 baino handiagoko adar-arroa duten ibaitarteetaraino.

    Azkenik, hirigintzari dagokionez, planak lau alde desberdintzen ditu: landa-eremuko ertzak, hiriarteko komunikazioetarako azpiegiturek betetzen dituzten ertzak; garatutako eremuetako ertzak; eta hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten eremuetako ertzak.

    Aipatutako alde bakoitzaren arabera eta finkatutako tartekatze eta zonifikazioaren arabera aplikatzen da araudia. Planaren helbururik nagusia da osagai bakoitza bere neurrian integratzea, haran hondoan kokatutako lurren hirigintza ahalmena bateratuta uholdeetatik sortutako arazo hidraulikoarekin eta ertzen egoera naturalak zaintzearekin.

    Gainera, planak zenbait irizpide jasotzen ditu urtegien ertzak antolatzeko bai eta hirigintza prozesutik sortutako muga batzuk ere ibai eta erreka estaldurari dagokienez.

    Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra

Euskal Autonomia Erkidegoko Ibairtzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala (Kantauri isurialdea) behin betiko onetsi da. Horren araudia dekretu honen eraskinean jasotzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA

EAEko IBAIERTZAK ETA ERREKAERTZAK

A.– ALDERDI OROKORRAK

A.1.– LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN GAIA

A.2.– ANTOLAMENDU-EREMUA

A.3.– ITSASOKO ETA LEHORREKO HERRI-JABARIAREKIKO MUGAKIDE DIREN ITSASADARREN ETA LURREN INGURUKO BERARIAZKO ALDERDIAK

A.4.– DEFINIZIO TERMINOLOGIKOAK

B.– ERTZAK ZONATAN ETA IBAITARTETAN BANATZEA

B.1.– ERTZAK ZONATAN ETA IBAITARTETAN BANATZEA

B.2.– ERTZAK ZONATAN BANATZEA BEREN INGURUGIRO-OSAGAIAREN ARABERA

B.3.– IBAIBIDEAK ARRO HIDRAULIKOKA IBAITARTETAN BANATZEA

B.4.– ERTZAK ZONATAN BANATZEA BEREN HIRIGINTZA-OSAGAIAREN ARABERA

C.– ARAUDI OROKORRA

C.1.– UBIDE GUZTIETAN APLIKATZEKO ARAUDIA

C.2.– INTERES KULTURALEKO ELEMENTUAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIA

C.3.– HORNIDURA-URTEGIAK ETA UR-KAPTAZIOAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIA

C.4.– UBIDEETATIK HURBIL DAUDEN AZPIEGITUREI BURUZKO ARAUDIA

D.– BERARIAZKO ARAUDIA INGURUGIRO-OSAGAIAREN ARABERA

D.1.– OINARRIZKO ARAUDIA

D.2.– LEHENTASUNEZKO INTERES NATURALISTIKOKO ZONETAKO ERTZETARAKO ARAUDIA

D.3.– ONDO ARTATUTAKO LANDAREDIA DUTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

D.4.– HIGADURA- ETA LERRADURA- ARRISKUA EDO/ETA AKUIFEROEN URRAKORTASUNA DUTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

D.5.– BERRESKURATZEKO PREMIA DUTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

E.– UHOLDEAK PREBENITZEARI ETA JARDUKETA HIDRAULIKOEI BURUZKO BERARIAZKO ARAUDIA

E.1.– LURPEAN GERA DAITEZKEEN ZONEI BURUZKO BERARIAZKO ARAUDIA

E.2.– JARDUKETA HIDRAULIKOEI BURUZKO BERARIAZKO ARAUDIA

F.– BERARIAZKO ARAUDIA HIRIGINTZA-OSAGAIAREN ARABERA

F.1.– LANDA-EREMUKO ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

F.2.– HIRIARTEKO KOMUNIKAZIOETARAKO AZPIEGITUREK BETETZEN DITUZTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

F.3.– GARATUTAKO EREMUETAKO ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

F.4.– HIRI-GARAPEN BERRIEK EGITEKO POTENTZIALA DUTEN EREMUETAKO ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

F.5.– ARAUDI OSAGARRIA

G.– LAP APLIKATZEKO ARAUDIA

G.1.– AGIRIAREN OSAKETA

G.2.– EAEko IBAIERTZAK ETA ERREKAERTZAK ANTOLATZEKO LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN (Isurialde Kantauriarra) ZEHAZTAPENEN IZAERA LOTESLEA EDO/ETA ORIENTATZAILEA

G.3.– AXEDAPEN GEHIGARRIAK

G.4.– ALDI BATERAKO XEDAPENAK

G.5.– PLANAREN JARRAIPENAREN MEMORIA

G.6.– LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN BERRIKUSPENA

G.7.– LAParen ALDAKETA

G.8.– LAParen INTERPRETAZIO A

A.– ALDERDI OROKORRAK

A.1.– LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN GAIA

EAEko Ibaiertzak eta Errekaertzeak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planak Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen irizpideak, Lurrazaleko Uren inguruko 5.2.D —5.2. Ingurune Fisikoaren Elementu eta Prozesuei buruzko Artezpide Orokorrak— eta 6.8.7. —6.8. Ingurune Fisikoaren Antolamendu Kategoriak— epigrafeei dagozkienak, garatzen eta xehetasunez azaltzen ditu.

A.2.– ANTOLAMENDU-EREMUA

LAParen aplikazio-eremua honakoek osatzen dute: beren urak Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetan isurtzen dituzten arro hidrografiko kantauriarretako ibaibide guztien —sortzen direnetik itsasoratzen diren arte— bi aldeetan dauden 100 metro zabalerako lurzoru-zerrenden multzoak eta urtegien inguruko 200 metro zabalerako lurzoru-zerrendek.

LAParen aplikazio-eremua bat dator Kalera, Karrantza, Kadagua, Aguera ibaien arroen Bizkaiko Lurralde Historikoko zatiekin, Artibai, Lea, Oka, Sollube, Estepona, Butroe, Gobela, Asua, Galindo, Barbadun eta Nerbioi eta Ibaizabal ibaien arroen lurralde osoarekin eta zuzenean Bizkaiko itsasertzean itsasoratzen diren kostaldeko erreken gainerako arro txikiekin. Halaber bat dator Bidasoa, Urumea eta Oria ibaien arroen Gipuzkoako zatiekin, Jaizubia, Oiartzun, Añorga, Inurritza, Urola, Narrondo, Deba eta Saturraran ibaien lurralde osoarekin eta zuzenean Gipuzkoako itsasertzean itsasoratzen diren kostaldeko erreken gainerako arro txikiekin.

A.3.– ITSASOKO ETA LEHORREKO HERRI-JABARIAREKIKO MUGAKIDE DIREN ITSASADARREN ETA LURREN INGURUKO BERARIAZKO ALDERDIAK

Itsasadarren ingurune espazialetan, LAP honetan barne hartutako ertzen antolamenduko irizpideen aplikazioa, dagokion moduan, Itsasertzen Legeriatik eratorritako erregulazioaren bidez koordinatuko da. LAParen dokumentazio grafikoan, adieraziko ditugu itsasoko eta lehorreko herri-jabariaren mugabanaketa-lerroak.

Ildo horretatik, itsasoko eta lurreko herri-jabariarekiko mugakide diren lurretarako Itsasertzen Legeriak ezartzen dituen mugapenez eta 196/1997 Dekretuak, itsasoko eta lurreko herri-jabariko babeserako zortasun-zonetako erabileren baimenei buruzkoak, araututako jardunbideaz gain, plan honetatik eratorritako erregulazioak ere bete beharrekoak izango dira.

Gainera:

  • Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremuari dagokionean LAPak 5/1989 Legetik, Urdaibai Biosfera Erreserba Babesteari eta Antolatzeari buruzkotik, eratorritako antolamendura igorriko gaitu.

  • Inurritza Itsasadarraren Biotopo Babestu deklaratutako eremuari dagokionean LAPak aipatutako deklaraziotik eratorritako arautzera igorriko gaitu.

  • Txingudiko Arearen eremuari dagokionean LAPak Txingudiko Natur Baliabideak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezitik eratorritako antolamendura igorriko gaitu.

  • Azkenik, LAAetako interes naturalistikoko areen zerrenda irekian barne hartutako eremuetan (Zierbenako eremua, Pobeñako padurak eta La Arena hondartza, Lea eta Berriatuko kostaldeko ibarrak, Urola ibaiaren bokalea, Inurritzako itsasadarra eta dunak, Oria ibaiaren itsasadarreko paduraguneak), 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra, izango da aplikagarri berorren aldi baterako hirugarren xedapenean adierazitakoaren arabera.

    Horrezaz gain, Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren 50. artikuluak ezarritakoari jarraiki, itsasadarrei eragiten dien planoen eta proiektuen edozein aldaketa edo zabalpeni, jada baimenduta, gauzatuta edo gauzatzeko prozesuan dagoena izan daitekeenari, aipatutako Lege horretan barne hartutako ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko edozein jardunbide aplikatu ahal izango zaio, ingurugiroan kalte esanguratsurik izan dezakeen kasuetan.

    A.4.– DEFINIZIO TERMINOLOGIKOAK

    LAP honi dagokionean honakoa izango da araudi honetan barne hartutako kontzeptu nagusien definizio terminologikoa:

    Ibaia: 10 Km.2 baino gehiagoko adar-arroa duen ibaibidea.

    Erreka: 1 -10 Km.2 arteko adar-arroa duen ibaibidea.

    Isurketa: Km.2 1 baino gutxiagoko adar-arroa duen ibaibidea.

    Urtegia: Presa handi baten bidez haran baten ahoa ixteko euste artifiziala (15 metro baino gehiagoko altuera edo 500.000 m.3 baino gehiagoko euste-bolumena).

    Ubide-zabalera: Gehienezko ohiko ur-goraldietan uren mailak definitutakoa dugu.

    Gehienezko ur-goraldiaren emaria elkarren hurreneko 10 urtetan, korrontearen portaera hidraulikoaren adierazgarri izango direnetan, zehar izandako gehienezko urteko emarien batez besteko gisa lortzen da.

    Erribera: Ubideen aldeko zerrenda, ur-maila txikien eta gehienezko ohiko ur-goraldiek definitutakoaren artekoa.

    Ertz: Ubidearen eskuinaldean eta ezkerraldean berorrekiko mugakide den lurra.

    Eragin-eremu: Bat dator Uren Legean definitutako ubideen jagoletza-zonarekin eta Itsasertzen Legean definitutako itsasoko eta lurreko herri-jabariaren babeserako zortasun-zonarekin eta ertzen gehienezko zabalera mugatzen du, LAPean barne hartutako araudiaren aplikazioari dagokionean.

    Ubideak babesteko lerroak edo ubide-erretiroak: Ubidearen alde banatan eraikuntzarako edo urbanizaziorako gutxieneko erretiro-lerroak ezarri dira.

    Dena dela ubidearen eta gutxieneko erretiro-lerroaren artean ibaia eta hurbileko hiri-bilbea elkarri egokitzeko jarduketak egin ahal izango dira, hala nola, parkeak, oinezkoentzako erriberako pasealekuak edo oinezkoentzako ibairako sarbideak.

    Adar-arroa: ibaibide batek eta bere ibaiadarrek drenatutako azalera topografiko osoari deitzen diogu adar-arroa, beti ere ibaibideko sekzioarean barruan eta sekzio horretako uretatik gora.

    B.– ERTZAK ZONATAN ETA IBAITARTETAN BANATZEA

    B.1.– ERTZAK ZONATAN EDO/ETA IBAITARTETAN BANATZEA

    1. – Ibaiertzak eta errekaertzak ondoren adierazi bezala banatuko dira zonatan edo/eta ibaitartetan LAP honen bidez:

      1. – Ertzak zonatan banatzea ingurugiro-osagaiaren arabera.

      2. – Ibaibideak ibaitartetan banatzea beren arro hidraulikoen arabera.

      3. – Ertzak zonatan banatzea beren hirigintza-osagaiaren arabera.

        LAP honen eremuaren puntu bakoitzari aplikatu beharreko araudia osagai bakoitzaren arabera dagozkion araudiak batera aplikatzetik lortutakoa izango da.

    2. – Udal-plangintzak lurzoru urbanizaezineko ubideen ertzetan «Lurrazaleko Urak Babesteko Lurzoru Urbanizaezina» kategoria ezarriko du, LAP honetatik eratorritako zonekin. Lurrazaleko urak babesteko lurzoru urbanizaezin horrek plan honen araudiaren F.1 atalaren 1. puntuan definitutako zabalerak izango ditu ertz bietan.

    3. –Aurreko puntuan adierazitakoaz gain, udal-plangintzak, ubidearen bi aldeetako 100 metroko zerrendari dagokionean, Lurraldearen Arloko Plan honetan jasotako irizpideak hartu beharko ditu barne.

      B.2.– ERTZAK ZONATAN BANATZEA BEREN INGURUGIRO-OSAGAIAREN ARABERA

      Ingurune fisikoa babesteko zonak beren balio ekologikoak, paisajistikoak, produktiboak eta zientifiko-kulturalak artatzea, higadura edo akuiferoen poluzioa bezalako arrisku jakin batzuen aurrean babestea eta beren berezko bokazioarekin bat ez datozen erabilerak eta jarduerak direla eta degradatutako enklabeak berreskuratzea bermatzeko egokitasunari dagozkionak dira.

      Lau zona berezi desberdindu dira berariaz, ingurugiro-babeserako oinarrizko politika orokor baten gai izan behar duten koalifikazio berezirik gabeko zonez gain:

      Lehentasunezko interes naturalistikoko zonetako ertzak.

      Ondo artatutako landaredia duten ertzak.

      Higadura- eta lerradura-arriskua edo/eta akuiferoen urrakortasuna dituzten zonetako ertzak (LAAetako baldintzatzaile gainjarriak).

      Berreskuratzeko premia duten ertzak.

      Hori zerrendatzeko ordena definitutako babes-moten artean ezarritako hierarkiari dagokio. Dena dela zonak ez dira beren artean baztergarriak.

      Zonatan banatze hori grafikoki islatu dugu ertzak antolatzeko mapen bilduman. Ingurugiro-osagaiaren alderdiak, 1/25.000 eskalara.

      Honakoa da aurrerago aipatutako zona berezi horien definizioa:

      Lehentasunezko interes naturalistikoko zonak.

      Honakoak joko dira lehentasunezko interes naturalistikoko zonak:

  • Parte natural edo biotopo babestu deklaratutako zonak.

  • Urdaibai Biosfera Erreserbako eta Txingudiko Areako Baliabide Naturalak Babesteko eta Antolatzeko Plan Bereziko eremuak.

  • «Natura 2000» Europako Sare Ekologikoan barne hartzeko proposatutako lekuak.

  • Lehentasunezko Interes Naturalistikoko Areak, Ingurugiro Sailordetzak argitaratutako EAEko Intereseko Espazio eta Enklabe Naturalen Katalogoan barne hartutakoak eta LAAetan interes naturalistikoko area gisa jasotakoak.

    Ondo artatutako landaredia duten ertzak

    Mota hau ubideetako erriberetan eta ertzetan dagoen landarediaren artapen-egoeraren arabera definitzen da, zaintzea komeni den landaredia duten ertzak dituzten ibaitarteak hautatuz.

    Higadura- eta lerradura-arriskua edo/eta akuiferoen urrakortasuna duten ertzak.

    Honakoak hartuko dira barne zona honetan:

  • Higadura- edo/eta lerradura-arriskua duten zonatako ertzak (LAAetako baldintzatzaile gainjarriak). Ubidetik gertu dauden lurzoru ahulak edo/eta mendi-hegalen ezegonkortasuna duten areak dira, higadura-arazoak eta maila bateko zein besteko lerradurak izateko arriskua dutenak. Honakoak hartu dira barne kategoria honetan:

  • Higadura aktiboko zonak

  • Lurrazaleko lerradurak

  • Mendi-hegaletako ezegonkortasuna.

  • Akuiferoen urrakortasuna duten zonak (LAAetako baldintzatzaile gainjarriak). EAEko Akuiferoek Poluzioaren aurrean duten Urrakortasunaren Maparen arabera (Ingurugiro Sailordetza), honela definitutako zonak dira:

  • Akuiferoen oso urrakortasun altuko zonak.

  • Akuiferoen urrakortasun altuko zonak.

    Berreskuratzeko premia duten ertzak.

    Hondakindegiak, zabortegiak, hondeaketak, betelanak, ubiderapen-lanak eta abar direla eta degradatutako lurrak dira. Halaber kategoria honetan hartu dira barne beste edozein arrazoi dela eta beren kalitate ekologikoa gutxitu duten edo gomendioen arabera aktiboki birsortu behar diren zonak.

    B.3.– IBAIBIDEAK ARRO HIDRAULIKOKA IBAITARTETAN BANATZEA

    LAPean barne hartutako ibaibide guztiak puntu bakoitzeko adar-arroaren azaleraren arabera 8 ibaitartetan banatzea ezarri da.

    Honako eskala proposatu da hain zuzen ere:

    Ibaitarteak Adar-arroaren azalera

    (Km.2)

    VI 600 Km.2 <A

    V 400 Km.2 <A² 600 Km.2

    IV 200 Km.2 <A ² 400 Km.2

    III 100 Km.2 <A ² 200 Km.2

    II 50 Km.2 <A ² 100 Km.2

    I 10 Km.2 <A ² 50 Km.2

    0 1 Km.2 <A ² 10 Km.2

    00 A ² 1 Km.2

    VI eta I arteko mailetako ibaitarteak 10 Km.2 baino gehiagoko adar-arroa duten ibaibideei dagozkie. Horien azterketa partikularra orrialde grafikoen bildumetan garatu dugu 1/25.000 eskalara, hidraulikaren, ingurugiroarenen eta hirigintzaren inguruko osagaiak kontuan izanik.

    0 mailako ibaitarteek, 1 eta 10 Km.2 arteko adar-arroa duten ibaibideei dagozkienek, erreka edo erretena dute izena eta grafikoki islatu ditugu planaren kartografian, nahiz eta beren ertzen ezaugarriak ez izan berariazko azterketa xehe baten gai.

    00 mailako ibaitarteak askotan aldizkakoak izaten diren eta Km.2 1eko arrora iristen ez diren ibaibideei dagozkie eta isurketa deitu ohi zaie.

    Hona horiek xeheago:

    1. Bizkaiko itsasertzera isurtzen duten ibaiak:

      VI mailako ibaitarteak (600 km.2 < A)

      Nerbioi ibaiaren arroa

      Nerbioi, 0 -24,4 km (Ibaizabalekiko elkargunea)

      V mailako ibaitarteak (400 < A ² 600 Km.2)

      Nerbioi ibaiaren arroa

      Nerbioi, 24,4 - 37, 3 km (Larrunberekiko elkargunea).

      Ibaizabal ibaiaren arroa

      Ibaizabal, 0 - 6,6 km (Autopistarako peajearen zubiaUsansolon).

      Kadagua ibaiaren arroa

      Kadagua, 0 - 14,6 km (Izalderekiko elkargunea).

      IV mailako ibaitarteak (200 < A ² 400 Km.2)

      Nerbioi ibaiaren arroa

      Nerbioi, 37,3 - 47, 3 km (Palancarekiko elkargunea)

      Ibaizabal ibaiaren arroa

      lbaizabal, 6,6 - 22,8 km (S. Antoniorekiko elkargunea)

      Kadagua ibaiaren arroa

      Kadagua, 14,6 - 24,7 km (San Cristobal errekarekiko elkargunea)

      III kategoriako ibaitarteak (100 < A ² 200 Km.2)

      Nerbioi ibaiaren arroa

      Nerbioi, 47,3 - 58,4 km (Pagatxarekiko elkargunea)

      Altube, 0 - 10,7 km (Argaitzarekiko elkargunea)

      Ibaizabal ibaiaren arroa

      Ibaizabal, 22,8 - 32,3 km (Solozabalekiko elkargunea)

      Arratia, 0 - 5,5 km (Indusirekiko elkargunea)

      Kadagua ibaiaren arroa

      Kadagua, 24,7 - 36 km (EAEko muga)

      Herrerias, 0 - 6,4 km (Rodaiegarekiko elkargunea).

      Izalde, 0 - 1 km (Herreriasekiko elkargunea).

      Artibai ibaiaren arroa

      Artibai, 0 - 2 km (Ondarroa herrirako sarrera).

      Oka ibaiaren arroa

      Oka, 0 - 4 km (Golakorekiko elkargunea).

      Karrantza ibaiaren arroa

      Karrantza, 0 - 1,8 km (Riosecorekiko elkargunea)

      Barbadun edo Mercadillo ibaiaren arroa

      Barbadun, 0 - 6,5 km (Birutxitik gertu, Galdames udalerrian).

      Butroe ibaiaren arroa

      Butroe, 0 - 19,5 km (Karmelo Etxegarai kalean ibai honen gainean dagoen zubia).

      II kategoriako ibaitarteak (50 < A ² 100 Km.2)

      Nerbioi ibaiaren arroa

      Nerbioi, 58,4 - 67,8 km (A-4907 errepideko zubia).

      Altube, 10,7 - 18 km (Ventillasekiko elkargunea)

      Ibaizabal ibaiaren arroa

      Ibaizabal, 32,3 - 38,4 km (Puztinarekiko elkargunea)

      Arratia, 5,5 - 12,7 km (Gorbea errekarekiko elkargunea)

      Elorrio, 0 - 5 km (Buztinarekiko elkargunea)

      Kadagua ibaiaren arroa

      Herrerias, 6,4 - 10 km (Ibalzibarrekiko elkargunea).

      Izalde, 1 - 7,7 km (Okondo udalerriko Jandiola auzoa gurutzatzen duen errekarekiko elkargunea).

      Artibai ibaiaren arroa

      Artibai, 2 - 16,5 km (Urkorekiko elkargunea)

      Oka ibaiaren arroa

      Oka, 4 - 6,9 km (Mikienerekiko elkargunea)

      Karrantza ibaiaren arroa

      Karrantza, 1,8 - 6 km (Presarekiko elkargunea)

      Barbadun edo Mercadillo ibaiaren arroa

      Barbadun, 6,5 - 12 km (Limonekiko elkargunea)

      Butroe ibaiaren arroa

      Butroe, 19,5 - 29,7 km (Caprinicosekiko elkargunea)

      Galindo ibaiaren arroa

      Galindo, 0 - 1,6 km (Ballontirekiko elkargunea)

      Aguera ibaiaren arroa

      Aguera, 0 - 2,5 km (Ubegiarekiko elkargunea)

      Lea ibaiaren arroa

      Lea, 0 - 8 km (Telleria errekarekiko elkargunea)

      Asua ibaiaren arroa

      Asua, 0 - 8,5 km (gutxi gorabehera zurratze-fabrikatik gora dagoen lehen norian kokatutakoa; aprobetxamendu hidroelektrikorako erabilitako noria).

      I kategoriako ibaitarteak (10 < A ² 50 Km.2)

      Nerbioi ibaiaren arroa

      Nerbioi, 67,8 - 76,5 km (Gituri errekarekiko elkargunetik behera)

      Altube, 18 - 23,4 km (Etxebarria etxetik hurbil, Urkabustaiz eta Zuia udalerrien arteko mugan)

      Arnauri, 0 - 7 km (Larroñoko Alaneta errekarekiko elkargunetik gertu)

      Ibaizabal ibaiaren arroa

      Ibaizabal, 38,4 - 44,7 km (Lasartekorekiko elkargunea)

      Amorebieta, 0 - 3 km

      Arratia, 12,7 - 21,6 km (Unagarekiko elkargunea)

      lndusi, 0 - 9,5 km

      Mañaria, 0 - 5,4 km (Erienbekorekiko elkargunea)

      Solozabal, 0 - 5,6 km (Okarekiko elkargunea)

      Elorrio, 5 - 11,3 km (Lasartekorekiko elkargunea)

      Kadagua ibaiaren arroa

      Herrerias, 10 - 16,3 km

      Izalde, 7,7 - 15,9 km (Eskorretarekiko elkargunea)

      Artibai ibaiaren arroa

      Artibai, 16,5 - 22,6 km (Aranbaltzekiko elkargunetik gertu)

      Urko, 0 - 6,8 km (Atibar eta Iteriagarra errekekiko elkargunea)

      Oka ibaiaren arroa

      Oka, 6,9 - 13 km (Mundaka errekarekiko elkargunea)

      Karrantza ibaiaren arroa

      Karrantza, 6 - 11 km (Peñarandarekiko elkargunea)

      Callejo, 0 - 3,4 km.

      Las Escaleras, 0 - 2 km (Bernales errekarekiko elkargunea)

      Barbadun edo Mercadillo ibaiaren arroa

      Barbadun, 12 - 14,5 km (Sopuerta udalerriko Zubitik hurbil).

      Goritza, 0 - 7,5 km (gutxi gorabehera BI-V-5014 errepideko zubiaren azpian, Arcentales udalerriko Tranburrios auzoan).

      Cotorrio, 0 - 2,5 Km (errekarekin eskuinaldetik elkartzen da)

      Butroe ibaiaren arroa

      Butroe, 29,7 - 37 km (BI-121 errepideko zubia)

      Galindo ibaiaren arroa

      Galindo, 1,6 - 9,7 km (Madrarekiko elkargunea)

      Ballonti, 0 - 3,9 km (Portugaleteko elkargunearen inguruan gutxi gorabehera, A-8an)

      Aguera ibaiaren arroa

      Aguera, 2,5 - 11 km

      Lea ibaiaren arroa

      Lea, 8 - 20 km (BI-130 errepideko zubia).

      Asua ibaiaren arroa

      Asua, 8,5 - 15,3 km (Basobaltzarekiko elkargunea)

      Gobela ibaiaren arroa

      Gobela, 0 - 3 km (Itzerekiko elkargunea)

      Estepona ibaiaren arroa

      Estepona, 0 - 5,3 km

      Sollube ibaiaren arroa

      Sollube, 0 - 2,9 (Artolarekiko elkargunea)

      Ea ibaiaren arroa

      Ea, 0 - 1,5 km (Albitxerrekarekiko elkargunea)

      Kalera ibaiaren arroa

      Kalera, 0 - 10,2 km (Rebeludesekiko elkargunea)

    2. Gipuzkoako itsasertzera isurtzen duten ibaiak

      VI mailako ibaitarteak (600 Km.2 < A)

      Bidasoa ibaiaren arroa

      Bidasoa, 0 (Santiago Zubiaren azpian dagoen itsasadarraren puntua) - 10,2 Km (Endararekiko elkargunea)

      Oria ibaiaren arroa

      Oria, 0 (A-8 autopistaren bidezubiaren azpian dagoen itsasadarraren puntua) - 28,1 Km (Asteasurekiko elkargunea)

      V mailako ibaitarteak (400 < A ² 600 Km.2)

      Oria ibaiaren arroa

      Oria, 28,1 - 37,5 Km (Albisturrekiko elkargunea)

      Deba ibaiaren arroa

      Deba, 0 (itsasoko bokalea, GI-638 errepidearen zubi azpitik 850 metro behera) - 19,4 Km (Maltzaga, Egorekiko elkargunea)

      IV mailako ibaitarteak (200 < A ² 400 Km.2)

      Urumea ibaiaren arroa

      Urumea, 0 (itsasoko bokalea, Kursaal Zubitik 150 metro behera) - 21,5 Km (Urruzunorekiko elkargunea)

      Oria ibaiaren arroa

      Oria, 37,5 - 52,7 Km (Amundarainekiko elkargunea)

      Urola ibaiaren arroa

      Urola, 0 (N-634ko zubi zaharraren azpian dagoen itsasadarraren puntua) - 26,6 Km (Ibaiederrekiko elkargunea)

      Deba ibaiaren arroa

      Deba, 19,400 - 37,4 Km (San Prudentzio)

      III mailako ibaitarteak (100 < A ² 200 Km.2)

      Urumea ibaiaren arroa

      Urumea, 21,5 - 31,4 Km (Añarberekiko elkargunea)

      Oria ibaiaren arroa

      Oria, 52,8 - 58,1 Km (Estandarekiko elkargunea)

      Leizaran, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 6,9 Km (Onlloko errekarekiko elkargunea)

      Araxes, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 5,0 Km (Gaztelu erretenarekiko elkargunea)

      Urola ibaiaren arroa

      Urola, 26,6 - 34,5 Km (Ormaola errekarekiko elkargunea)

      Ibaieder, 0 (Urolarekiko elkargunea) - 1,5 (Errezilekiko elkargunea)

      Deba ibaiaren arroa

      Deba, 37,4 - 42,2 Km (Aramaiorekiko elkargunea)

      Oñati, 0 (Debarekiko elkargunea) - 5,9 (Arantzazurekiko elkargunea)

      II mailako ibaitarteak (50 < A ² 100 Km.2)

      Oiartzun ibaiaren arroa

      Oiartzun, 0 (Pasaiako Portuko bokalea, portu-zerbitzurako zubiaren azpian dagoen itsasadarraren puntua) - 3,4 Km (Saroberekiko elkargunea)

      Urumea ibaiaren arroa

      Añarbe, 0 (Urumearekiko elkargunea) - Añarbeko urtegia

      Oria ibaiaren arroa

      Oria, 58,1 - 63,1 Km (Mutiloarekiko elkargunea)

      Leizaran, 6,9 - 30,2 (Nafarroarekiko muga)

      Araxes, 5,00 - 12,4 (Nafarroarekiko muga)

      Amezketa, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 2,6 Km (Intzaleiko errekarekiko elkargunea)

      Agauntza, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 9,6 Km (Lauzti errekarekiko elkargunea)

      Estanda, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 2,1 Km (Arriaranekiko elkargunea)

      Urola ibaiaren arroa

      Urola, 34,5 - 47,6 Km (Altzolako errekarekiko elkargunea)

      Ibaieder, 1,5 - 4,2 Km (Aratzekiko elkargunea)

      Deba ibaiaren arroa

      Deba, 42,2 - 47,3 Km (Bustintegi erretenarekiko elkargunea)

      Ego, 0 (Debarekiko elkargunea) - 1,5 (Gorosta errekarekiko elkargunea)

      Arantzazu, 0 (Oñatirekiko elkargunea) - 2,3 (Eguzkitza errekarekiko elkargunea)

      I mailako ibaitarteak (10 < A ² 50 Km.2)

      Bidasoa ibaiaren arroa

      Endara, 0 (Bidasoarekiko elkargunea) - Endarako urtegia

      Jaizubia ibaiaren arroa

      Jaizubia, 0 (Txingudiko Badiako bokalea, Amute zubitik 150 m behera) - 3,4 (Ugalde erretenarekiko elkargunea)

      Oiartzun ibaiaren arroa

      Oiartzun, 3,4 - 10,2 Km (Arditurri errekarekiko elkargunea)

      Sarobe, 0 (Oiartzunekiko elkargunea) - 1,2 Km (Xenpelar errekarekiko elkargunea)

      Urumea ibaiaren arroa

      Urruzuno, 0 (Urumearekiko elkargunea) - 2,0 Km

      Añorga ibaiaren arroa

      Añorga, 0 (Tximistarri kalako bokalea) - 2,0 Km (Ibaeta erretenarekiko elkargunea)

      Oria ibaiaren arroa

      Oria, 63,1 - 72,2 Km

      Artxodi, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 1,2 Km (Manterola errekarekiko elkargunea)

      Santio, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 5,2 Km (Aiako San Pedro)

      Asteasu, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 5,0 Km

      Zelai, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 10,0 Km

      Basabe, 0 (Araxesekiko elkargunea) - 0,8 Km (Errotaran errekarekiko elkargunea)

      Albiztur, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 5,0 Km

      Amezketa, 2,6 - 8,5 Km

      Bedaio, 0 (Amezketarekiko elkargunea) - 3,6 Km (Inpernu errekarekiko elkargunea)

      Berostegi, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 0,6 Km (Bekoetxeko errekarekiko elkargunea)

      Amundarain, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 8,2

      Urtxubi, 0 (Amundarainekiko elkargunea) - 2,0 Km

      Agauntza, 9,6 - 21,0 Km (Akaitz errekarekiko elkargunea)

      Estanda, 2,1 - 7,2 Km (Gesaltxo errekarekiko elkargunea)

      Arriaran, 0 (Estandarekiko elkargunea) - Arriaran urtegia

      Sta. Lutzi, 0 (Estandarekiko elkargunea) - 5,0 Km (Urkiola errekarekiko elkargunea)

      Ursuaran, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 6,2 Km (Atxu errekarekiko elkargunea)

      Mutiloa, 0 (Oriarekiko elkargunea) - 2,2 Km (Zerain errekarekiko elkargunea)

      Inurritza ibaiaren arroa

      Inurritza, 0 (itsasoko bokalea, oinezko pasabidearen azpian dagoen puntua) - 2,5 Km (Ola errekarekiko elkargunea)

      Urola ibaiaren arroa

      Urola, 47,6 - 59,0 (Barrendiola erretenarekiko elkargunea)

      Altzolarats, 0 (Urolarekiko elkargunea) - 7,2 (Granada errekarekiko elkargunea)

      Goltzibar, 0 (Urolarekiko elkargunea) - 1,0 (Zastarrain errekarekiko elkargunea)

      Ibaieder, 4,2 - Ibaieder urtegia

      Errezil, 0 (Ibaiederrekiko elkargunea) - 6,6 (Zeabil errekarekiko elkargunea)

      Aratz, 0 (Ibaiederrekiko elkargunea) - 3,4 (Erreka Gorrirekiko elkargunea)

      Katuin, 0 (Urolarekiko elkargunea) - 1,9 (Errasti errekarekiko elkargunea)

      Narrondo ibaiaren arroa

      Narrondo, 0 (Urola itsasadarrarekiko elkargunea) - 5,2

      Deba ibaiaren arroa

      Deba, 47,3 - 54,8 (Egozibar errekarekiko elkargunea)

      Kilimon, 0 (Debarekiko elkargunea) - 2,5

      San Lorenzo, 0 (Debarekiko elkargunea) - 1,5

      Ego, 1,5 - 7,2

      Aixola, 0 (Egorekiko elkargunea) - 1,5

      Mallabia edo Zabaleta, 0 (Egorekiko elkargunea) - 0,6 (Berano errekarekiko elkargunea)

      Ubera, 0 (Debarekiko elkargunea) - 2,2 (Atxotegi errekarekiko elkargunea)

      Antzuola, 0 (Debarekiko elkargunea) - 4,2 (Antzinako errekarekiko elkargunea)

      Angiozar, 0 (Debarekiko elkargunea) - 2,3 (Otzaileko errekarekiko elkargunea)

      Urkulu, 0 (Oñatirekiko elkargunea) - Urkulu urtegia

      Oñati edo Ubao, 5,9 - 11,8 (Aldaba errekarekiko elkargunea)

      Arantzazu, 2,3 - 10,2 (Billotza errekarekiko elkargunea)

      Araotz, 0 (Arantzazurekiko elkargunea) - 1,2

      Aramaio, 0 (Debarekiko elkargunea) - 9,4 (Aspistiko errekarekiko elkargunea)

      Saturraran ibaiaren arroa

      Saturraran, 0 (itsasoko bokalea, GI-638 errepideko zubitik 700 metro behera) - 1,8 (Artzai errekarekiko elkargunea)

      0 mailako ibaitarteak (1 < A ² 10 Km.2)

      LAParen informazio grafikoan adierazitako erreken multzoari dagozkio, berariazko identifikaziorik gabe.

      00 mailako ibaitarteak (A ² 1 Km.2)

      LAParen dokumentazio grafikoan barne hartzen ez diren gainerako erreka txiki edo aldizkako isurketen ibaibideei dagozkie.

      Ibaitartetan banatze hori grafikoki islatu dugu ertzak antolatzeko mapen bilduman. Hidraulika-osagairen alderdiak, 1/25.000 eskalara.

      B.4.– ERTZAK ZONATAN BANATZEA BEREN HIRIGINTZA-OSAGAIAREN ARABERA

      LAPean barne hartutako ubide guztien ertzak zehatz-mehatz banatu dira zonatan beren hirigintza-garapen orokorraren mailaren arabera:

    1. – Landa-eremuko ertzak.

    2. – Hiriarteko komunikazioetarako azpiegiturek betetzen dituzten ertzak.

    3. – Garatutako eremuetako ertzak.

    4. – Hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten eremuak.

      Zonatan banatze hori grafikoki islatu dugu ertzak antolatzeko mapen bilduman. Hirigintza-osagaiaren alderdiak, 1/25.000 eskalara.

      Ezarritako lau zonak honela definitzen dira:

      Landa-eremuko ertzak.

      Hiriarteko komunikazioetarako azpiegiturek betetzen ez dituzten hirigintza-garapenik gabeko ertzak dira.

      Ertz horiek oro har bat datoz hirigintza-plangintzan urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruekin.

      Hiriarteko komunikazioetarako azpiegiturek betetzen dituzten ertzak.

      Hiriarteko komunikazioetarako azpiegiturek —autopistek, autobiek, sare orokorreko errepideek eta trenbideek— betetzen dituzten hiri-garapeneko zonen kanpoaldeko perimetroan dauden ertzak dira.

      Garatutako eremuetako ertzak.

      Jada nahiko finkatutako hiri-garapenaren prozesua duten ertzak ditugu honakoak. Kategoria honetan, egun hirigintza-plangintzetan hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoruen zati handi bat ez ezik, honakoak ere hartzen dira barne: hirigintza-plangintzetan landa-auzune gisa definitutako eremuei dagozkien lurrak, lurzoru urbanizagarri edo urbanizaezin gisa sailkatutako ibaiertzetan zehar dauden lurzoruen artean tartekatutako dimentsio txikiko ibaitarte interstizialak eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako herrietako kanpoaldean dauden baina ibaiertzen antolamendu espazialari dagokionean jada erdifinkatutako eraikuntza-garapenaren maila duten sektoreak. Talde honetan barne hartutako lurzoru urbanizagarri edo urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruen ibaitarte interstizialen artean bazter utzi dira interes berezia duten elementu naturalak dituztenak edo nekazaritza-balio berezia duten lurzoruei dagozkienak.

      Hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten eremuak.

      Hirigintza-plangintzan aurreikusten denaren arabera hirigintza-okupazioko prozesu berriak izango dituzten ertzei dagozkienak dira. Oro har bat etorri ohi dira eraikuntza-okupazioaren profil baxua duten lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako sektoreekin edo horien artean kokatutako ibaitarte interstizialekin.

      Gaur egun landa-eremuko ertz gisa ebaluatutako ibaitarte jakin baten sailkapena aldatzera behartzen duten hirigintza-birsailkapenak gertatzen direnean, ertz horiek hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten ertzatzat joko dira, lurzoruaren sailkapen berriaren arabera hiri-lurzoru, lurzoru urbanizagarri edo urbanizatzeko egoki izan.

      C.– ARAUDI OROKORRA

      C.1.– UBIDE GUZTIETAN APLIKATZEKO ARAUDIA

      Beren ingurugiroaren, hidraulikaren eta hirigintzaren inguruko ezaugarrietatik eratorritako zehaztapenak aplikatzerakoan ubide-tarte edo ertz bakoitzari dagozkion berariazko zehaztapenak edozein izanik ere, LAP honetan bere aplikazio-eremuko ubide eta ibaibide guztietan aplikatu beharreko honako baldintza orokorrak zehazten dira.

      C.2.– INTERES KULTURALEKO ELEMENTUAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIA

      1. – Hirigintza-garapenak ibaien inguruan konfiguratu izan dira maiz eta hori dela eta, horien ertzetan interes kulturala duen eraikuntza-ondare aberatsa sortu da. Horri berariaz ibaiaren presentziari lotutako ingeniaritza-obrak (zubiak, noriak, burdinolak, errotak eta abar), askotan duten balio historikoa, etnografikoa eta testigantzazkoa dela eta zaintzeko modukoak direnak, gehitzen badizkiogu, ulertzekoa izango da LAParen araudian ibaiertzetan kokatutako interes kulturaleko elementuak babesteko jarraibideak eta irizpideak barne hartzea.

      2. – Interes kulturaleko zubiak.

        Antzinako zubi batzuek, duten bide-funtzionaltasuna edozein mailatakoa izanik ere, zalantzan jarri ezin den kultur balioa dute. Dena dela, batzuetan oztopo hidrauliko izan ohi dira uholdeen prebentzioari dagokionean.

        Kasu horietan, eta batez ere hiri-zonen barruan kokatutako interes kulturaleko zubiei dagokienean, kasu bakoitza banaka aztertu beharko da udal-plangintzan, arazo hidraulikoa konpontzea eta zubiak artatzea eta horien inguruko hiri-ingurunea ahalik eta gehien errespetatzea bateragarri izateko aukerak aztertuz.

        Interes kulturaleko zubiak hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten zonetan kokatutakoak badira, komenigarria izango litzateke udal-plangintza idazterakoan zonaren azterketa hidrauliko orokorra egitea eta aldi berean hirigintza-garapenari ekin baino lehen esku hartzeko aukera desberdinak ebaluatzea.

        7/1990 Euskal Kultur Ondarearen Legearen arabera kultur ondasuntzat, kalifikatu nahiz inbentariatutzat, jotzen diren zubiak beren kalifikazio-espedientean definitutako babes-erregimenaren edo aipatutako legean aurreikusitako babes-erregimen orokorraren arabera hartu beharko dira barne hirigintza-plangintzetan.

        Dena dela, LAP honetatik zaintzeko ahalik eta ahalegin handiena egiteko politika eta interes kultural handiena duten zubien kasuan horiek artatzearekin bateragarri izango diren alternatiba eta irtenbide hidraulikoak hartzea iradokitzen da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskainitako balorazioaren arabera:

        INTERES KULTURALEKO ZUBIAK (BIZKAIA)

        IZENA IBAIA UDALERRIA BALORAZIOA *

        Zubizaharra Kadagua Balmaseda A-1

        Etxebarria 5 Urko Etxebarria A-2

        Anuntzibai Altube Laudio A-3

        Elizondo Ibaizabal Abadino B-1

        La Punta Galindo Barakaldo B-2

        Las Delicias Artibai Berriatua B-3

        San Anton Nerbioi Bilbo B-4

        Udaletxea Nerbioi Bilbo B-5

        Arandia Ibaizabal Durango B-6

        San Pedro Kadagua Güeñes B-8

        Zaramillo Kadagua Güeñes B-9

        Ondarroarako errepidea Lea Lekeitio B-10

        Larrabeiti Ibaizabal Lemoa B-11

        Behekobolu Artibai Markina-Xemein B-12

        Zubialdea Lea Munitibar B-13

        Zubizaharra Artibai Ondarroa B-14

        Ondarroa 1 Artibai Ondarroa B-15

        Markijana Nerbioi Arrai-Aiara B-16

        Otazu Nerbioi Arrai-Aiara B-17

        Quejana/Kexaa 1 Izalde Arrai-Aiara B-18

        Murga dorrea Izoria Arrai-Aiara B-19

        Zubibarri Nerbioi Arrai-Aiara B-20

        Berriatu Artibai Berriatua B-24

        Ubilla dorrea Artibai Markina-Xemein B-25

        Munitibar 6 Lea Munitibar- B-26

        Arbatzegi-Gerrikaitz

        • Iturria: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila

          INTERES KULTURALEKO ZUBIAK (GIPUZKOA)

          IZENA IBAIA UDALERRIA BALORAZIOA *

          Amube Urrestilla Azpeitia A-1

          Klaustroa 1 eta 2 Ubao Oñati A-2

          Garibai Oñati Oñati A-3

          Zorroza Oria Usurbil A-4

          Zubizaharra Oria Alegia A-5. Santiago bidea

          Aitxu-Erroka Urola Urretxu B-1

          Akiso Aramaio Arrasate B-2

          Alzola Deba Elgoibar B-3

          Benta Txiki Oria Ikaztegieta B-4

          Deba Deba Deba B-5

          Enparan Urola Azpeitia B-6

          Ergobia Urumea Astigarraga B-7 Santiago bidea

          Iraeta Urola Zestoa B-8

          Isasaga Urola Azkoitia B-9

          Jaturabe Arantzazu Oñati B-10

          Loiola Urola Azpeitia B-11

          Nafarroa Oria Tolosa B-12 Santiago bidea

          Osintxu Deba Bergara B-13

          Ozaeta Deba Bergara B-14

          Sasiola Deba Deba B-15

          Ubereta Araxes Lizartza B-16

          Urto Leizaran Berastegi B-17

          Yarza Oria Beasain B-18

          Zubiaurre Urola Zestoa B-19

          Zubimusu Oria Billabona - Zizurkil B-20 Santiago bidea Zubitxo Zelai Ibarra B-21

          Zubizaharra Deba Bergara B-22

          Zubizaharra Leizaran Elduain B-23 Santiago bidea

          Fagollaga Urumea Hernani C-27 Santiago bidea

          Zubizaharra Oria Legorreta C-66 Santiago bidea

          Ibares Oria Arama - Ordizia D-1 Santiago bidea

          Zubiaundi Oria Segura D-2 Santiago bidea

        • Iturria: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila

      3. – Hirigune historikoak.

        Monumentu-multzo deklaratutako edo euskal kultur ondareko elementu gisa inbentariatutako hirigune historiko batzuk ibaiertzetan, potentzialki urpean gera daitezkeen tokietan daude kokatuta.

        Hirigune historikoak babesteko eta birgaitzeko politikak bateragarria izan beharko du kasu horietan uholdeak prebenitzeko ubiderapenak egiteko, ubideak errektifikatzeko, zabaltzeko edo irekitzeko beharrezko jarduketekin.

        Ohikoak izaten dira ubideetatik gertuegi eraikitako eraikinak, zenbaitetan zalantzan jarri ezin den interes kulturala eta monumentu-balioa dutenak, hurbilegi egoteagatik oztopo hidrauliko direnak.

        Kasu horietan, udal-plangintza idazteko prozesuan zehar ondarea zaintzeko helburuen eta uholdeen aurrean babesteko arazoak konpontzearen arteko konpromisorako formulak aurkitzeko beharrezko berariazko azterketa hidraulikoak eta hirigintzazkoak egin beharko dira. Hirigune historikoei dagokienean ez dira kontuan hartuko LAParen araudian ezarritako eraikuntza-erretiroen parametroak. Aitzitik, puntu bakoitzerako berariazko arazoa hartuko da aintzat, bildutako aukera alternatiboak ebaluatuko dira eta egokien irizten den irtenbide partikularra onartuko da.

        LAParen dokumentazio grafikoan ibaiaren ubidearekiko mugakide direla eta berariazko arazoa duten monumentu-multzotzat deklaratutako hirigune historikoak eta inbentariatutako gainerakoak guneak adierazi ditugu.

        C.3.– HORNIDURA-URTEGIAK ETA UR-KAPTAZIOAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIA

        Babes-area gisa definituko dugu presaren goiko aldean eta bere isurialde-arroaren barruan duen gehienezko ohiko urtegi-mailari dagokion lerrotik abiatuta neurtutako 200 metroko banda perimetrala. Aipatutako area horri buruzko plan berezi bat, LAP honen zehaztapenak zehatz garatuko dituena, idatzi beharko da. Urtegi baten babes-arearen barruan egin nahi den edozein jarduketa- edo erabilpen-mota egin ahal izateko dagokion plan berezian jasotako berariazko araudiari jarraitu beharko zaio.

        Urtegi bakoitzari dagokion plan bereziaren onarpenaren ordezkatzaile gisa erabileren inguruko honako arautzea ezartzen da Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan zehaztutako erabileren sistematikari eta definizioari jarraiki:

        1. Erabilera bultzatuak:

          Artapena.

          Ingurugiroaren hobekuntza.

        2. Araudi honen E eta F kapituluetan eta C.4 epigrafean ezarritakoa betetzearen menpeko erabilera onargarriak:

          Jolas-jarduera zabalak.

          Ehiza- eta arrantza-jarduerak

          Nekazaritza.

          Negutegiak.

          Abeltzaintza.

          Basozaintza.

          Garraiobideak

          Aireko lineak.

          Lurpeko lineak.

          Nekazaritza-jarduerari lotutako egoitza-erabilera isolatua.

        3. Erabilera debekatuak:

          Jolas-jarduera trinkoak.

          Nekazaritza-industriak.

          Erauzketa-jarduerak.

          Zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoak, A motakoak, urtegiaren funtzionaltasunarekin zerikusia dutenak izan ezik.

          Zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoak, B motakoak, urtegiaren funtzionaltasunarekin zerikusia dutenak izan ezik.

          Erabilpen publikoko eta gizarte-intereseko eraikinak, urtegiaren funtzionaltasunarekin zerikusia dutenak izan ezik.

          Hondakin solidoen zabortegiak eta hondakindegiak.

          Egoitza-erabilera isolatua.

          Instalazio arriskutsuak.

          Ur-kaptazioak babesteari buruzko araudiari dagokionez Uren Legearen, Iparra III Plan Hidrologikoaren eta gai horren inguruko aginpidea duen aginteak ezarritako zehaztapenen arabera jardungo da.

          Udal bakoitzeko hirigintza-plangintza orokorrean, lurzoru urbanizaezinaren zehaztapenetan, dauden ur-kaptazio esanguratsuenak jaso beharko dira eta dagozkion babes-neurriak ezarri beharko dira.

          C.4.– UBIDEETATIK HURBIL DAUDEN AZPIEGITUREI BURUZKO ARAUDIA

          Ubideekiko mugakide diren lurrazpiko azpiegitura linealak, hala nola, kolektoreak, ur-hodiak, gasbideak, telekomunikazioetarako sareak, instalatzeko honako erretiro-erregimena aplikatuko da:

  • Landa-eremua: 15 metro, jada badagoen toki-bide baten azpian kokatuko direnean izan ezik. Kolektoreak eta beste hodi hidrauliko batzuk mugapen horretatik salbuets daitezke behar bezala justifikatutako kasuetan.

  • Garatutako eremuak: Azpiegiturak toki-bideen edo espaloien azpian edo ubiderapenen arktubarneran instalatzen ahaleginduko gara.

  • Hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten eremuak: Azpiegiturak urbanizazio berriko bideen edo espaloien azpian instalatzen ahaleginduko gara.

    Ez dira baimenduko, behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik, landa-eremuko ubiderapenak azpiegitura linealak kokatzeko. Ubideen gurutzatzeak, hala dagokionean, behar-beharrezkoak diren ubiderapenak eginez konponduko dira. Azpiegiturak ezartzearekin, berariazko azterketa batean ebaluatutako ezintasunik ezean, aurretik zeuden interes naturaleko elementuak eta erriberako landaredia artatu beharko dira eta horien diseinuak jada desagertu den lekuetan landaredi hori birsortzea ahalbidetu beharko du.

    D.– BERARIAZKO ARAUDIA INGURUGIRO-OSAGAIAREN ARABERA

    D.1.– OINARRIZKO ARAUDIA

    1. – Aplikatu beharreko irizpide orokorra ahal den neurrian ertzetako baldintza naturalak zaintzea izango da, dagoen padurako edo erriberako landarediari eusten lagunduz eta paduren birsortzearen edo zuhaizgabetutako erriberak birlandatzearen bidez degradatutako ertzak berreskuratzea sustatuz.

      Uholdeen aurrean babesteko, azpiegiturak eraikitzeko edo hirigintza-garapena sustatzeko ubiderapenak edo errektifikazioak beharko dituzten ubideei dagokienean, eskuhartze horiek ibaiaren ubidea haran osoaren marko espazialean integratzea erraztuko duten tratamenduekin egiten ahaleginduko gara, araudi honetako E.2 puntuan jasotako irizpideen arabera.

    2. – Landa-eremuko ertzen oinarrizko arau gisa erabileren inguruko honako erregulazioa ezartzen da Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan zehaztutako erabileren sistematikari eta definizioari jarraiki:

      1. Erabilera bultzatuak:

        Artapena.

        Ingurugiroaren hobekuntza.

      2. Araudi honen E eta F kapituluetan eta C.4 epigrafean ezarritakoa betetzearen menpeko erabilera onargarriak:

        Jolas-jarduera zabalak.

        Jolas-jarduera trinkoak.

        Ehiza- eta arrantza-jarduerak

        Nekazaritza.

        Negutegiak.

        Abaltzaintza.

        Basozaintza.

        Erauzketa-jarduerak.

        Garraiobideak

        Aireko lineak.

        Lurpeko lineak.

        Zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoak, A motakoak.

        Zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoak, B motakoak.

        Erabilpen publikoko eta gizarte-intereseko eraikinak.

        Nekazaritza-jarduerari lotutako egoitza-erabilera isolatua.

      3. Erabilera debekatuak:

        Nekazaritza-industriak, arrain-haztegiak izan ezik.

        Hondakin solidoen zabortegiak eta hondakindegiak, 3 Km.2 baino gutxiagoko adar-arroa duten erreketan izan ezik.

        Egoitza-erabilera isolatua.

        Instalazio arriskutsuak.

    3. – Landa-eremuko erabileren oinarrizko arautze hau dagozkion administrazioek idatzitako LAPetan garatutako berariazko arautzeekin osatuko da.

      D.2.– LEHENTASUNEZKO INTERES NATURALISTIKOKO ZONETAKO ERTZETARAKO ARAUDIA

    1. – Lehentasunezko interes naturalistikoko zona gisa katalogatutakoetan babeserako irizpide nagusia ubidea babesteko area bat ezartzean datza. Area horretan debekatuta egongo da ingurunearen alterazioa dakarten eragiketak egitea.

      Ondoren adierazitako kasuetan ubidea babesteko arearen definizioa eta ertzetan baimendutako, onartutako edo debekatutako erabilera eta jardueren finkapena jada onartu diren edo etorkizunean onartuko diren antolamendu-agirietan, kasu horiei dagozkienetan, ezarritakoak izango dira. Hona aipatutako kasuak: Urdaibai Biosfera Erreserba, parke natural edo babestutako biotopo deklaratutako espazioren bat, Txingudiko Baliabide Naturalen Plan Berezia, «Natura 2000» Europako Sare Ekologikoan barne hartutako lekuren bat edo LAAen interes naturalistikoko areen zerrendan barne hartutako zonaren bat.

      Ibaiertzetan eta errekaertzetan kokatutako zona hezeak Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan definitutako Zona Hezeak Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren arabera antolatu ahal izango dira.

      Plan honi dagokionean, lehentasunezko interes naturalistikoko zonatzat joko dira indarrean dagoen araudian aurreikusitako tresnen arabera etorkizunean nabarmenduko diren espazioak.

      Eremu horiek berariazko antolamendu-agiririk ez duten artean, lehentasunezko interes naturalistikoko beste zona batzuetan kokatutako landa-eremuko ertzetan herri-ubidearen mugabanaketa-lerroan 50 metroko gutxieneko erretiroa errespetatuko da. Erretiro hori lur naturalaren alterazioa dakarten eskuhartze guztietan aplikatuko da (eraikuntzetan, mota guztietako instalazio edo eraikitzeetan, finko nahiz desmuntagarrietan, lur-berdinketa edo -mugimenduetan eta abarretan). Salbuespen izango dira obra publikoei edo azpiegitura-instalazioei dagozkienak edo ondare kulturala babestera bideratutako ekintzak, behar bezala justifikatutakoak.

    2. – Lehentasunezko interes naturalistikoko zonetako lurzoru urbanizaezinari dagozkion ertzetan D.1.2. puntuko erabileren oinarrizko erregulazioa aplikatuko da, ondorengo aldaketak egin ondoren:

      1. Erabilera debekatuak:

        Nekazaritza-industriak, baita arrain-haztegiak ere.

        Erauzketa-jarduerak.

        Zerbitzu ez-linealen instalazio teknikoak, A eta B motakoak, uraren ziklo integralarekin erlazioa dutela behar bezala frogatzen denetan izan ezik.

        Hondakin solidoen zabortegiak eta hondakindegiak, baita 3 Km.2 baino gutxiagoko adar-arroa duten erreketan ere.

        D.3.– ONDO ARTATUTAKO LANDAREDIA DUTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

        1. – Ertz horietan dagoen landaredia zaindu nahi da ekosistema bere egoera klimatikotik gertu dagoenean, edo klimaxerako bilakaera erraztu izaera biguna duten birsortzeko eskuhartzeen bidez, landaredia baliotsuari eusteko ahaleginean.

          Beren ingurugiro-osagaiaren arabera ondo artatutako landaredia duten ertzatzat eta hirigintza-osagaiaren arabera landa-eremuko ertzatzat jotzen diren ertzetan, kasu guztietan eta F.1 atalean xedatutakoa xedatu, 10 metroko gutxieneko erretiroa errespetatuko da erriberako landaredi-orlaren kanpoaldetik hasita. Erretiro hori lur naturalaren alterazioa dakarten eskuhartze guztietan aplikatuko da (eraikuntzetan, mota guztietako instalazio edo eraikitzeetan, finko nahiz desmuntagarrietan, lur-berdinketa edo -mugimenduetan eta abarretan). Salbuespen izango dira obra publikoei edo azpiegitura-instalazioei dagozkienak edo ondare kulturala babestera bideratutako ekintzak, behar bezala justifikatutakoak.

          Beren ingurugiro-osagaiaren arabera ondo artatutako ertza gisa eta beren hirigintza-osagaiaren arabera hiriarteko komunikazioetarako azpiegiturek betetako ertz, garatutako eremuetako ertz eta hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten ertz gisa hartutakoetan araudi honetako F.2, F.3 eta F.4 epigrafeetan ezarritako erretiroak aplikatuko dira hurrenez hurren.

        2. – Ondo artatutako landaredia duten lurzoru urbanizaezineko ertzetan D.1.2. puntuko erabileren oinarrizko erregulazioa aplikatuko da, ondorengo aldaketa egin ondoren:

  • Erriberako landarediko zuhaitzen eta zuhaisken mozketa berariazko arloko araudiak aurreikusitako erregimenaren menpekoa izango da.

    D.4.– HIGADURA- ETA LERRADURA-ARRISKUA EDO/ETA AKUIFEROEN URRAKORTASUNA DUTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA.

    1. – Zona horietan aintzat hartu beharreko irizpide orokorra landare-estalkiari eustea izango da, baita narriatuta dagoen kasuetan edo existitzen ez den kasuetan hori hobetzea edo ezartzea ere, higadura-prozesuen garapenari aurre egiteko funtsezko tresna gisa. Halaber, landare-estalkiaren narriadura dakarten edo lur-mugimenduak berekin dakartzaten jarduerak ekidingo dira. Bereziki zainduko da akuiferoak polui ditzaketen isurketak sortzeko aukera.

      Zona horietan lurzoruaren ezarpen-propietateen arabera hautatutako zuhaitz-espezieak edo zuhaitz-formakoak landatzea edo ereitea erraztuko da, higadura-prozesuak ekiditeko kultur prozedurarik egokienei jarraiki.

    2. – Higadura- eta lerradura-arriskua edo/eta akuiferoen urrakortasuna duten zonetako lurzoru urbanizaezinei dagozkien ertzetan D.1.2. puntuko erabileren oinarrizko erregulazioa aplikatuko da, ondorengo aldaketak egin ondoren:

      1. Erabilera debekatuak:

        Zehazki debekatuko dira lurpeko akuiferoetako urak poluitzen dituzten mota guztietako isurkinak (solidoak nahiz likidoak).

        Hondakin solidoen zabortegiak eta hondakindegiak, baita 3 kkm.2 baino gutxiagoko adar-arroa duten erreketan ere.

        D.5.– BERRESKURATZEKO PREMIA DUTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

        1. – Ertz horietan aplikatu beharreko irizpide orokorra hondakindegiak eta zabortegiak direla eta degradatutako, edo ubiderapenak edo beste mota batzuetako obrak direla eta alteratutako enklabeen berreskuratzeari eta zaharberritzeari heltzea izango da.

          Ingurugiroa hobetzeko jarduerak sustatuko dira, ubidearen morfologia naturala berreskuratzeko eta erriberetako landaredia edo padurak lehengoratzeko eskuhartzeen bidez.

        2. – Berreskuratzeko premia duten lurzoru urbanizaezinei dagozkien ertzetan D.1.2. puntuko erabileren oinarrizko erregulazioa aplikatuko da.

          E.– UHOLDEAK PREBENITZEARI ETA JARDUKETA HIDRAULIKOEI BURUZKO BERARIAZKO ARAUDIA

          E.1.– URPEAN GERA DAITEZKEEN ZONEI BURUZKO BERARIAZKO ARAUDIA

        1. – Araudi hau 10, 100 eta 500 urteko errepika-denbora duten uholde-orbanei, 1/25.000 eskalara hidraulika-osagaiaren alderdien orrialdeen bilduman grafikoki adierazitakoei, dagokiena da. Uholde-lerro horiek ditugun lanen homogeneizazioari esker kalkulatu dira. Hona lan horiek: Euskal Herriko Uholdeak Prebenitzeko Plan Integralean (UPPI) eta Erkidegoko Ibaien Azterketa Hidraulikoa.

          LAPean Uholdeen Prebentziorako Plan Integraletik (UPPI) eta Iparra III Plan Hidrologikotik datozen irizpide batzuk zehaztu dira uholdearen arriskuaren ikuspegitik sentikorrak diren zonetarako.

          Mapetan islatutako uholde-lerroak ez ditugu barne hartu eraikuntza-erretiroen lerroak ezartzeko asmoz, uholdeen aurreko babes-neurrien helburu izan behar duten urpean gera daitezkeen zonei buruzko informazioa eskaintzeko baizik.

          Bestalde, grafikoki adierazitako uholde-lerro horiek egungo egoerari dagozkionak direla gehitu behar dugu. Hori dela eta, horiek une oro ubideetako obrak egin ondoren horretarako egingo diren berariazko azterketen bidez definituko dira.

        2. – Landa-eremuko ertzetan ondorengo oharpenak beteko dira:

          Oro har eta azpiegiturak gauzatzeko ez bada, debekatuta egongo da 0,5 Km.2 baino gehiagoko adar-arroa duten ubideak estaltzea. Hori baino isurialde-azalera txikiagoa duten ibaitarteetan ere estalitako ubiderapenak ekidingo dira, batez ere, solidoak eta flotatzaileak arrastatuko direla aurreikusten denean. Salbuespen izango dira behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasu nabarmenak.

          Hala badagokio, landa-eremuan baimendutako eraikuntzak, Iparra III Plan Hidrologikoaren 2.1.5.1.11. arauan, urpean gera daitezkeen zonetako eraikuntzei buruzkoan, xedatutakoari lotuko zaizkio.

          Ildo horretatik, urpean gera daitezkeen zonetan baimentzen diren behin-behineko eraikuntzak eta instalazioak (negutegiak...) hidraulikaren ikuspegitik komenigarriena den norabidean kokatu beharko dira, flota dezaketen edo hustuketa-bideak oztopa ditzaketen material edo elementuen pilaketa mugatuko da eta zorrotz murriztuko da hiri- edo industria-jatorriko inerte edo hondakin solidoen metaketa.

        3. – Hiriarteko komunikazioetarako azpiegiturek betetzen dituzten ertzetan ondorengo oharpenak beteko dira:

          Ibaietako ertzetan proiektatutako hiriarteko komunikazioetarako bide berriak 500 urteko errepika-denborako ur-boladek ez eragiteko moduan diseinatuko dira eta ibai-gurutzaguneak Iparra III Plan Hidrologikoko 2.1.5.1.12. arauan, komunikabideei buruzkoan, xedatutakoari lotuko zaizkio.

        4. – Garatutako eremuetako ertzetan ondorengo oharpenak beteko dira:

          Urpean gera daitezkeen zonetan uholdeen aurrean babesteko obrak Iparra III Plan hidrologikoaren 5. atalean, Muturreko Egoera Hidraulikoak deritzanean, xedatutakoaren arabera egingo dira.

          500 urteko ur-boladen eraginez urpean gera daitezkeen zonetan, planta berriko eraikinetan debekatu egingo da 500 urteko uholde-kotatik behera pertsonen egoitza iraunkor izateko etxebizitzak eta lokalak gaitzea.

          10 urteko ur-boladen eraginez urpean gera daitezkeen zonetan uholderen bat gertatuz gero erabili ezinik gera daitezkeen segurtasuneko edo/eta larrialdiko ekipoak instalatzea debekatuta egongo da.

          Gaur egun 10 urteko ur-boladen uholde-kotatik behera kokatuta dauden merkataritza eta industriako guneetan hondakin solidoak edo edozein motatako konposatuak, arrastatuz edo disolbatuz gero baliabide naturalak polui ditzaketenak edo/eta pertsonentzat eta ondasunetarako arriskutsuak izan daitezkeenak, metatzea ekidingo da.

          Hirigintza-ikuspegiari dagokionean nahitaez zentroan egon behar dutelako edo interes kulturaleko eraikinetan kokatu behar dutelako urpean gera daitezkeen areatan kokatu behar duten zerbitzu eta ekipamendu komunitarioetarako eta beren instalazioak uholde-kotatik behera dituzten edo kota horietatik igarotzen diren garraio publikoko zerbitzuetarako, pertsonak eta ondasunak zaintzeko egoki irizten diren neurriak bermatuko dituen Barne Larrialdiko Plan bat prestatuko da, administrazioarekiko lankidetzan.

          Urpean gera daitekeen area baten perimetroaren barruan kokatzen diren lurpeko aparkalekuen kasurako, pertsonak arriskutik kanpo dauden puntuetarantz ateratzeko beharrezko neurriak hartuko dira.

        5. – Hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten ertzetan ondorengo oharpenak beteko dira:

          Hirigintza-garapen berri guztiak urpean gera ez daitezkeen zonatan kokatuko dira lehentasunez eta nahitaez Iparra III Plan Hidrologikoaren 5. atalak ezarritako irizpideen arabera babesteko moduan. Horri jarraiki, LAPean ubidearen tarte horietarako ezartzen diren eraikuntza-erretiroak eta urbanizazio-plataformaren erretiroak Iparra III Plan Hidrologikoaren 2.1.5.1.11. araua betetzea ahalbidetzeko moduan kalkulatu dira, dagokion ubiderapen-plana egin ostean.

          Hirigintza-bilbe berrien diseinuak eta morfologiak beti hartuko dituzte aintzat ur-boladaren emariarekiko gutxieneko erresistentzia hidrodinamikoaren hirigintza- eta egitura-osaketaren irizpideak, gisa horretan emariaren fluxua eta drenajea erraztuz.

          Ibaia bakoitzari dagozkion agirietan UPPIaren eta Erkidegoko Ibaien Azterketaren lanetan lortutako uholde-orbanak adierazi dira informazio gisa, izan ere, horiek garrantzitsuak dira ertzak eta ubideak antolatzeko. Nolanahi ere LAP honen helburua ez da inola ere bere garaian UPPIan proposatutako irtenbideak biltzea. Beti irekita utziko dugu etorkizunean beste azterketa batzuek irtenbide bideragarriagoak aurkitzeko aukera. Irtenbide horiek zehatz-mehatz justifikatu beharko dira hirigintzaren, ingeniaritzaren eta ingurugiroaren ikuspegitik aurreko proposamenak baino bideragarriagoak eta hobeak direla frogatzeko.

          E.2.– JARDUKETA HIDRAULIKOEI BURUZKO BERARIAZKO ARAUDIA

        1. – Ibaiertzetan egingo diren jarduketa hidraulikoak Iparra III Plan Hidrologikoaren 5. ataleko 1. azpiatalaren, «Uholdeen, ur-boladen eta bestelako obra hidraulikoen ondorioz sortutako kalteak prebenitzeko eta ekiditeko azterketei, jarduketei eta obrei buruzko irizpideak» izenekoaren, 2.1.5.1.1. eta 2.1.5.1.17 arteko Arauetan ezarritako irizpideen arabera arautuko dira.

        2. – Oro har estalitako ubiderapenak ekidingo dira. Ubide bat estaltzea ezinbestekoa bada, drenatutako arroa 0,5 Km.2 baino gehiagokoa bada, sekzioa bisitagarria izango da, gutxienez 1,80 metrokoaltuerakoa eta 1,50 metroko zabalerakoa. «Ezinbestekoa» izateko baldintza azpiegituren eta Km.2 1 baino gutxiagoko azalera drenatzailea duten urbanizazio handiko areetako arroetako goi-ibarren kasuetan onartu ahal izango da, betiere dagokion justifikazio hidraulikoaren azterketaren bidez.

          Pixkanaka-pixkanaka dauden estaldurak kentzen ahaleginduko gara, batez ere 5 Km.2 baino gehiagoko arro drenatzaileak dituzten ubideei dagokienean. Jada hiri-garapen intentsibo oso finkatua duten 5 Km.2 baino gutxiagoko arro drenatzaileak dituzten ubideetan dauden estaldurei bagagozkie berriz, horiek egoki dimentsionatzen saiatuko gara.

        3. – Km.2 1 baino gutxiagoko arro drenatzailea duten ibaibideei eragiten dieten urbanizazio-prozesuetan edo ibarretako betelanerako eta lur-berdinketarako jarduketetan ubidearen trazaduraren errektifikatzea edo, hala badagokio estaltzea, planteatzen bada, beharrezkoa izango da alternatiba hidraulikoei eta ingurugiroaren eraginen zuzenketari buruzko azterketa bat, adar-arro guztia kontuan izango duena, egitea.

        4. – Hirigintzako plangintza edo okupazio berriko prozesuetan, arroen goi-ibarrei eragiten dieten eta (5 Km.2 baino gehiagoko arro drenatzaileak) eta arro osoaren azaleraren %25aren berdina edo handiagoa den azaleraren iragazkortasuna/urbanizazioa eskatzen dutenetan, hirigintza-eskuhartzea garatu ostean behealdean urak husteko ahalmena bermatuko duen azterketa hidrauliko bat egin beharko da.

        5. – Ibaietako ubideen mozketak edo errektifikazioak egin aurretik, araudi bidez ezarritako izapide hidraulikoez gain, eskuhartzetik eratorritako ingurugiroaren, hidraulikaren eta hirigintzaren inguruko eraginen ebaluazioaren berariazko azterketa bat egin beharko da eta, hala badagokio, hirigintza-plangintza orokorrean barne hartzeko dagozkion izapideak egin beharko dira.

        6. – Hirigintza-garapen berriko areetan, ibaien bizitasun ekologikoa errazteko, uholdeen prebentzioa eta erriberako landarediaren zaintza bateragarri egingo dituzten ubideen ubiderapenetarako eta errektifikazioetarako irtenbide bigunak (ezponda berdeak, berriz landa daitezkeen harri-lubetak, ubide bikoitzak eta abar) hartzea proposatzen da. Zona horietan ubide bikoitzeko formulak erabiltzea gomendatzen da, izan ere, horiek hobeto egokitzen dira ibaiko uren maila baxuetako baldintzetara eta ibaietako dinamika hidraulikora. Ubide bikoitzeko formula hartzen bada, plan honek definitutako erretiroak ubiderapen sinple baliokideari dagozkionak izango dira.

        7. – Hiri-zonetan dauden ubiderapenen kasuan ere ibaiaren ibilgua ubide bikoitzaren bidez tratatzeko formulak aztertuko dira.

          F.– BERARIAZKO ARAUDIA HIRIGINTZA-OSAGAIAREN ARABERA

          F.1.– LANDA-EREMUKO ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

        1. – Hirigintza-osagaiaren arabera landa-eremuko ertz gisa hartutako ertzetan ubide publikoko mugabanaketa-lerroarekiko edo itsasoko erriberako barruko mugarekiko gutxienekiko erretiro bat errespetatuko da. Erretiro hori honakoa izango da:

          50 metrokoa urtegietarako eta A>100 Km.2-ko adar-arroa duten ibaitarteetarako (III, IV, V eta VI mailetako ibaitarteetarako)

          30 metrokoa 10 < A ² 100 Km.2-ko adar-arroa duten ibaitarteetarako (I eta II mailetako ibaitarteetarako).

          15 metrokoa 1 < A ² 10 Km.2-ko adar-arroa duten ibaitarteetarako (0 mailako ibaitarteetarako).

          Km.2 1 baino gutxiagoko adar-arroa duten isurketa edo ibaibideei (00 mailako ibaitarteei) dagokienean, Uren Legeak ezarritakoa izango da aplikagarri.

          Erretiro horiek lur naturalaren alterazioa dakarten eskuhartze guztietan aplikatuko dira (eraikuntzetan, mota guztietako instalazio edo eraikitzeetan, finko nahiz desmuntagarrietan, lur-berdinketa edo -mugimenduetan eta abarretan). Salbuespen izango dira nekazaritzako eta basozaintzako zereginak, obra publikoei edo azpiegitura-instalazioei dagozkienak edo ondare kulturala babestera bideratutako ekintzak, behar bezala justifikatutakoak.

          Dena dela, udal-plangintzak jada badauden baserrien laguntza-eraikinak eraikitzeko kasuei dagokienean eta goian aipatutako zerrendetatik kanpo eraiki daitezkeela frogatzen denean, eraikuntza hori zein baldintzatan gauzatu ahal izango den ezarri ahal izango du, ubidera lehendik dagoen eraikina baino gehiago ez hurbiltzeko irizpidean oinarrituta.

        2. – 1. puntuan ezarritako mugapen orokorren osagarri gisa, ubidearen bi aldeetako 100 metroko zabalerako banda batean lurzoru urbanizaezinak berezko dituen eraikuntzak, jarduerak eta lurzoruaren erabilerak bakarrik ahalbidetuko dira.

        3. – Lehentasunezko interes naturalistikoko zonetan edo ondo artatutako landaredia duten zonetan kokatutako landa-eremuko ertzetan egun dituzten baldintza naturalak alda ditzaketen eskuhartze guztiek ingurune fisikoaren ezaugarriak artatzea bermatu beharko dute. Kasu guztietan ingurune naturala, eta hala dagokionean interes kulturaleko ondarea, ahalik eta gehien errespetatzeko eskatu behar da, baita sor daitezkeen kalteak zuzentzeko neurriak hartzea ere, 1. puntuan ezarritakoari jarraituz.

        4. – Landa-eremuko ertzak dituzten ubideetan ez da trazaduraren alteraziorik, estaldurarik edo errektifikazio artifizialik egingo. Salbuespen izango dira aginpidedun autoritate hidraulikoak, hala dagokionean, erabaki ditzakeen uholdeak prebenitzeko edo obra publikoak eraikitzeko eskuhartzeak. Kasu horretan, proiektuak sor daitezkeen eraginak konpontzeko azterketa bat izan beharko luke lagun. Arau orokor gisa kasu horietan ingeniaritza «biguneko» irtenbideak hartzen ahaleginduko gara, erriberako landaredia galtzea, uraren lamina gehiegi zabaltzea eta dispertsatzea eta ibaiaren ibilguaren homogeneizazioa ekiditeko.

        5. – Arroen goi-ibarretan eta, hala badagokio, lur-berdinketak eta inerteen zabortegiak sortzea ahalbidetzeko 3 Km.2 baino gutxiagoko adar-arroa duten erreken errektifikazioa baimendu ahal izango da, aginpidea duen autoritate hidraulikoak ezartzen dituen baldintzen arabera. Nolanahi ere den, adar-arro guztiaren azterketa hidrauliko bat beharrezkoa izango da, baita zuzenketa-neurrien proiektu bat ere.

        6. – Plan honek ezarritako ertzen erregulazioari dagokionean, landa-eremuko ertzak hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten ertz gisa hartuko dira, horiek beren hirigintza-garapenari ekiteko hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizagarri gisa birsailkatzen diren unean.

          F.2.– HIRIARTEKO KOMUNIKAZIOETARAKO AZPIEGITUREK BETETZEN DITUZTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA.

        1. – Hirigintza-osagaiaren arabera hiriarteko komunikazioetarako azpiegiturek betetzen dituzten ertz gisa hartutako ertzetan landa-eremuko ertzetarako ezarritako gutxieneko erretiro-erregimena aplikatuko da. Alabaina izango dute berezitasunik, izan ere, kasu honetan onartu egin beharko dira hiriarteko komunikazioetarako sare orokorrei dagozkien azpiegiturak ezartzetik eratorrirako ingurune naturalaren gaineko eraginak.

          Dena dela, udal-plangintzak azpiegituraren entitatea ikusita, Plan honek ezarritako mugapenak kendu ahal izango ditu arloko legeriaren arabera azpiegiturak ezar ditzakeen mugapenen mesedetan.

        2. – Obra publikoen ubideei eta hiriarteko komunikazioen sare orokorreko elementuei dagokienean honakoak izango dira erretiro-irizpideak:

  • Iparra III Plan Hidrologikoaren 5. atalean, Muturreko Egoera Hidrologikoak izenekoan, jasotako irizpideak.

  • Ezintasun bereziren batengatik ez bada Uren Legeak ezarritako 5 metroko zortasun-zerrendari eustea.

  • Justifikatutako berariazko ezintasunen batengatik ez bada, interes naturaleko elementuak edo erriberako landaredia artatzea.

    F.3.– GARATUTAKO EREMUETAKO ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

    1. – Ertz-zona honen erregulazioari dagokionean nagusi den irizpidea ibaia ibai gisa hartzeaz gain, hiri-paisajearen konfigurazioan garrantzi handia duen elementu gisa eta ingurune naturala hirien barruan integratzeko bitarteko pribilegiatu gisa hartzea da.

      Helburu horrek bateragarri izan beharko du uholdeak prebenitzeko erabakiko diren eskuhartze hidraulikoekin eta ibaien ubideetatik gertu kokatutako interes kulturaleko ondarearen elementuen zaintza bermatzeko diseinatuko diren konpromisozko irtenbideekin.

    2. – Garatutako eremuetako ertz gisa hartutako ertzetan gutxieneko eraikuntza-erretiroek eraikuntzaren eta ibaiaren arteko bat egite espazial aski handia bermatuko dute eta, hala badagokio, baita uholdeen aurrean defendatzeko etorkizunean beharrezko izango diren obren bideragarritasuna ere.

      Bi egoera desberdin planteatzen dira:

  • Mugabanaketa duten ibaitarteetan edo jada ubiderapen-obrak egin edo proiektatu eta definitu dituztenetan, ubidearen lerroa jada finkatuta dagoenez, eraikuntza-erretiroak zehatz ezar daitezke.

  • Ubiderapen-obrak oraindik egin edo proiektatu ez diren ibaitarteetan eraikuntza-erretiroek oraingo ubide publikoaren kanpoko lerroa hartu beharko dute aintzat.

    Garatutako eremuetako ertzetako eraikuntzei dagokienez honakoak izango dira ubide publikoaren mugabanaketa-lerroaren gutxieneko eraikuntza-errtiroak, adar-arroaren azaleraren arabera:

    UBIDE-TARTEEN

Km.2

mugabanaketa-lerro* mugabanaketa-lerro edo

edo ubiderapen definituarekin ubiderapen definiturik gabe

VI 600 < A 15 m. 30 m.

V 400 < A ² 600 Km.2 15 m. 25 m.

IV 200 < A ² 400 Km.2 15 m. 22 m.

III 100 < A ² 200 Km.2 12 m. 16 m.

II 50 < A ² 100 Km.2 10 m. 14 m.

I 10 < A ² 50 Km.2 10 m. 12 m.

0 1 < A ² 10 Km.2 10 m. 12 m.

  • edo itsasoaren erriberaren barneko muga.

    Erretiro horiek lotesleak izango dira eraikuntza berrien kasuan eta izaera adierazgarria izango dute jada egindako eraikuntzak artatzeko, birmoldatzeko eta ordezteko eragiketen kasuan. Proposamen hau lurzoru bakoitzaren berariazko hirigintza-sailkapenarekiko independente izango da alderdi bati dagokionean izan ezik: lurzoru urbanizagarrietan erretiro-zonak lurzoru-lagapentzat, derrigorrezko nahiz doakotzat, hartu ahal izango dira sistema lokal gisa.

    1. – Eraikuntza berrirako ezarritako erretiroen koadro orokorrera egokitzen ez diren garatutako eremuetako ertzetako ubideetako eraikuntza-erretiroak modu xehekatuan finkatu eta justifikatuko ditu udalerri bakoitzeko plangintza orokorrak, ondoren adierazitako irizpide orokorrei jarraiki:

      • Udalerriko hiri-eremuak zeharkatzen dituzten ubide guztien, ireki nahiz estalien, funtzionamendu hidraulikoa identifikatzea eta justifikatzea uholdeak prebenitzeko neurriei dagokienean.

      • Finkatutako hiri-bilbeetako eraikuntza-erretiroak:

      • Hirigune historikoekin bat egiten duten ubideen ertzetan erretiroak Plan Bereziaren araberakoak izango dira.

      • Oro har, jada finkatutako hirigintza-antolamendua duten ubideetako ertzetan eraikuntza-erretiroak bat etorri ahal izango dira lehendik dauden eraikuntzekin, betiere iragaiterako zortasun-zona errespetatzen den bitartean.

      • Kasu berezietan, arrazoi topografikoak, hidrografikoak edo interes kulturaleko ondarea (hirigune historikoak, interes kulturaleko eraikinak...) artatzearen ingurukoak direla eta, salbuespen gisa, iragaiteko zortasun-area aldatu ahal izango da Uren Legerian ezarritakoari jarraiki.

      • Hiri-birmoldaketako zonetako eraikuntza-erretiroak:

      • Dagoen hiri-garapena zaharkituta dagoela eta eraikuntzak eraberritzea komenigarria izan litekeen ertzetan (oro har hiri-lurzoru industriala izan ohi denetan) eraikuntza-lerroa koadro orokorrean ezarritakora egokitu da, kasu berezi batzuetan, hau da, dagokion Hirigintzako Planaren (PERI) bidez eraikuntza berriaren lerroa lehendik zegoen lerrora hurbiltzeko beharra eta egokitasuna eta, agian, baita horrekin bat etortzekoa ere, justifikatzen den kasuetan, izan ezik.

      • Gainerako eraikuntza berriei dagokienean eraikuntza-erretiroak koadro orokorraren araberakoak izango dira.

    2. – Hirigintza-plangintza edo -okupazio berriko prozesuetan, arroen (5 Km.2 baino gutxiagoko arro drenatzaileen) goi-ibarrei eragiten dietenetan eta arroaren guztizko azaleraren %25aren berdina edo handiagoa den azaleraren iragazkortasuna/urbanizazioa eskatzen dutenetan, hirigintza-eskuhartzea garatu ostean behealdean urak husteko ahalmena bermatuko duen azterketa hidrauliko bat egin beharko da.

      Hala badagokio, ubideen estaldura E.2.2. epigrafean xedatutakoaren arabera arautuko da.

    3. – Eraikuntza berri guztietan lurrazpiko aparkalekuekin eta sotoekin okupatzeko mugak ez du gaindituko ubide publikoarekiko 5 metroko gutxieneko erretiroa.

    4. – Isurketen edo ibaibide txikien erretiroen antolamendua Uren Legearen xedapenen arabera arautuko da.

      F.4.– HIRI-GARAPEN BERRIAK EGITEKO POTENTZIALA DUTEN EREMUETAKO ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

    1. – Araudi hau hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten eremuetako ertzetan ez ezik, une honetan landa-eremuko ertz gisa hartzen diren baina etorkizunean hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizagarri edo urbanizatzeko egoki gisa berriz sailkatuko diren ertz guztietan ere aplikatu da.

    2. – Hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten eremuetako ertz gisa kategorizatutako ertzak batez ere gutxieneko azalera-entitatea duten lurzoru urbanizagarriko edo urbanizatzeko egoki den lurzoruko sektoreei dagozkie. Horietan ubidearekiko mugakide den lurzoru hutsa erabilgarri izateak ertzen antolamendu espazial zabalagoa ahalbidetzen du, hidraulikaren, hirigintzaren zein ingurugiroaren ikuspegitik.

      Ertz horietan, dagoen erriberako landarediari eusten lagunduko duen eta, hala dagokionean, uholdeen aurrean babesteko beharrezko ubiderapen-obren bideragarritasuna bermatuko duen eraikuntza-erretiroetarako araudia planteatzen da.

      Ertz horiek tratatzeko obren diseinurako konfigurazio «bigunak» hartzea gomendatzen da, eraikitako ezpondak ezarriz edo, egingarri bada, ubide bikoitzaren formularen bidez.

    3. – Hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten eremu gisa definitutako ertzei dagokienean, jada garatutako hiri-zonetako ertzetako eraikuntza- eta urbanizazio-erretiroak baino exijenteagoak planteatzen dira.

      Ubiderapenerako eta ertzak tratatzeko obrak oraindik definitu gabe daudela eta kasu guztietan erretiroak ubide publikoaren mugabanaketa-lerro teorikoari dagozkiola hartu da abiapuntutzat.

      Eraikuntzarako eta urbanizazio-plataformarako plantatutako gutxieneko erretiroak ondoren adierazi ditugunak dira:

      UBIDE TARTEEN KATEGORIAK

      ADAR-ARROAREN AZALERA

      Km.2

metroak

metroak

VI 600 < A 35 20 (25)

V 400 < A ²600 Km.2 30 15 (20)

IV 200 < A ²400 Km.2 26 11 (16)

III 100 < A ²200 Km.2 20 8 (10)

II 50 < A ²100 Km.2 16 6 (8)

I 10 < A ²50 Km.2 12 2 (4)

0 1 < A ²10 Km.2 12 2 (4)

Erretiro horiek lotesleak izango dira eraikuntza berrien kasuan eta izaera adierazgarria izango dute jada egindako eraikuntzak artatzeko, birmoldatzeko eta ordezteko eragiketen kasuan. Proposamen hau lurzoru bakoitzaren berariazko hirigintza-sailkapenarekiko independente izango da alderdi bati dagokionean izan ezik: lurzoru urbanizagarrietan eta urbanizatzeko egoki direnetan erretiro-zonak lurzoru-lagapentzat, derrigorrezko nahiz doakotzat, hartu ahal izango dira sistema lokal gisa.

Hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten eremuetako ertzen hirigintza-zona ondo artatutako landaredia duten ertzen ingurugiro-zonarekin bat etorriko balitz, gutxieneko urbanizazio-erretiroaren parametroa koadroan parentesi artean adierazitako zenbakira arte zabaldu ahal izango da, erriberako landaredia artatzea ahalbidetzeko helburuarekin.

  1. – Hirigintza-plangintza edo -okupazio berriko prozesuetan, arroen (5 Km.2 baino gutxiagoko arro drenatzaileen) goi-ibarrei eragiten dietenetan eta arroaren guztizko azaleraren %25aren berdina edo handiagoa den azaleraren iragazkortasuna/urbanizazioa eskatzen dutenetan, hirigintza-eskuhartzea garatu ostean behealdean urak husteko ahalmena bermatuko duen azterketa hidrauliko bat egin beharko da.

    Hala badagokio, ubideen estaldura E.2.2. epigrafean xedatutakoaren arabera arautuko da.

  2. – Eraikuntza berri guztietan lurrazpiko aparkalekuekin eta sotoekin okupatzeko mugak ez du gaindituko ubide publikoarekiko 5 metroko gutxieneko erretiroa.

  3. – Hirigintza-garapen berriak egiteko potentziala duten eremuetako ertzetan ubide publikoaren mugabanaketa-lerroaren eta gutxieneko urbanizazio-erretiroaren lerroaren arteko lurzoru-azalerak espazio libreen sistema lokalaren izaera eduki ahal izango du eta Lurzoruaren Legearen Plangintza Erregelamenduaren Eranskinean definitutako espazio libreen lagapenetarako estandarrei dagokienean zenbatu.

  4. – Isurketen edo ibaibide txikien erretiroen antolamendua Uren Legearen xedapenen arabera arautuko da.

    F.5.– ARAUDI OSAGARRIA

    Hidraulika-ikuspegiaren arabera ibaiak ibaitartetan banatzearen edo ingurugiroaren eta hirigintzaren arabera zonatan banatzearen ondorioz izan daitezkeen bat etortzeak direla-eta erretiroen distantziak ubideetara erregulatzerakoan sortzen diren bat-bateko jauziak ebazteko, ibaian bere zabalera baino handiagoa izango ez den luzeran zehar arautuko diren distantzien artean pixkanakako iragaite-tarteak ezartzea baimenduko da.

    G.– LAP APLIKATZEKO ARAUDIA

    G.1.– AGIRIAREN OSAKETA

    EAEko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana osatzen duten agiriak honakoak dira:

    1. agiria: Memoria

    2. agiria: Araudia

    3. agiria: Mapak

    • Mapa orokorra

    • Arro bakoitzaren mapa orokorra

    • Ertzen antolamenduaren mapak

      2.– EAEko IBAIERTZAK ETA ERREKAERTZAK ANTOLATZEKO LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN (Isurialde Kantauriarra) ZEHAZTAPENEN IZAERA LOTESLEA EDO/ETA ORIENTATZAILEA

      Ondoren Lurraldearen Arloko Planaren zehaztapenen izaera loteslea (irizpideak) edo/eta orientatzailea (iradokizunak) sistematizatuta ezarriko ditugu.

      G.2.1.– IDATZIZKO DOKUMENTAZIOA: ARAUDIA

      1. – Aplikazio-irizpideak

        A.– ALDERDI OROKORRAK

        B.– ERTZAK ZONATAN ETA IBAITARTETAN BANATZEA

        C.– ARAUDI OROKORRA

        C.1.– UBIDE GUZTIETAN APLIKATZEKO ARAUDIA

        C.3.– HORNIDURA-URTEGIAK ETA UR-KAPTAZIOAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIA

        C.4.– UBIDEETATIK HURBIL DAUDEN AZPIEGITUREI BURUZKO ARAUDIA

        D.– BERARIAZKO ARAUDIA INGURUGIRO-OSAGAIAREN ARABERA

        D.1.– OINARRIZKO ARAUDIA

        2.– LEHENTASUNEZKO INTERES NATURALISTIKOKO ZONETAKO ERTZETARAKO ARAUDIA (atal horretan beren aplikaziotik salbuetsitako eremuak izan ezik)

        D.3.– ONDO ARTATUTAKO LANDAREDIA DUTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

        D.4.– HIGADURA- ETA LERRADURA-ARRISKUA EDO/ETA AKUIFEROEN URRAKORTASUNA DUTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

        D.5.– BERRESKURATZEKO PREMIA DUTEN ERTZETARAKO BERARIAZKO ARAUDIA

        E.– UHOLDEAK PREBENITZEARI ETA JARDUKETA HIDRAULIKOEI BURUZKO BERARIAZKO ARAUDIA

        F.– BERARIAZKO ARAUDIA HIRIGINTZA-OSAGAIAREN ARABERA

      2. – Udal-plangintzarako iradokizunak

        C.– ARAUDI OROKORRA

        C.2.– INTERES KULTURALEKO ELEMENTUAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIA

        G.2.2.– DOKUMENTAZIO GRAFIKOA: MAPAK

    • Mapa orokorra

      Izaera arautzailerik gabeko mapa, informazioa eskaintzen duena.

    • Arro bakoitzaren mapa orokorra

      Izaera arautzailerik gabeko mapak, informazioa eskaintzen dutenak.

    • Ertzen antolamenduaren mapak

      1. Ingurugiro-osagaiaren alderdiak.

      2. Hidraulika-osagaiaren alderdiak.

      3. Hirigintza-osagaiaren alderdiak.

        Izaera arautzailea duten mapak, idatzizko dokumentazioaren araberakoak.

        G.3.– XEDAPEN GEHIGARRIAK

        BAKARRA.– JADA BADAUDEN INSTALAZIOAK ETA ERAIKITZEAK

        Jada badauden instalazioak edo eraikuntzak, udal-plangintzaren arabera egindakoak, Lurraldearen Arloko Planean ezarritakoaren aurkakoak direnak, ez dira antolamendutik kanpoko gisa kalifikatuko, aitzitik, udal-plangintza izango da kasu bakoitzean, dagokion azterketaren ondoren, egoki irizten diren zehaztapenak ezarriko dituena.

        G.4.– ALDI BATERAKO XEDAPENAK

        LEHENA

        Izaera loteslea eta LAPek hirigintzako udal-plangintzarekiko duen nagusitasuna kontuan hartu gabe, eta gauzatze-epea igarotzen ez den bitartean, indarrean egongo da barne-erreformako zatiko planetan eta plan berezietan aurreikusitako antolamendua, baita bere zehaztasun-maila dela eta garatzeko beste plangintza-tresnaren baten beharrik ez duen plangintza orokorrean barne hartutakoa ere.

        BIGARRENA

        1. – Hiri-antolamendurako plan orokorrak, plangintzako arau osagarriak eta subsidiarioak, baita horien berrikuspenak eta aldaketak ere, formulatzeko eta onartzeko jardunbideak, Lurraldearen Arloko Plana indarrean sartu zeneanoraindik hasierako onarpena ez zutenak, planean barne hartutako zehaztapenetara egokitu beharko dira.

        2. – Zatiko planak, plan bereziak eta ibaiertzetan eta errekaertzetan birrantolamendu nabarmena dakarten aldaketak, Lurraldearen Arloko Plana indarrean sartu zenean oraindik hasierako onarpena ez zutenak, planean barne hartutako zehaztapenetara egokitu beharko dira.

          HIRUGARRENA

          Lurraldearen Arloko Plana indarrean sartu zenean indarrean zegoen plangintza orokorra planean xedatutakora egokituko da.

          G.5.– PLANAREN JARRAIPENAREN MEMORIA

          Lau urtetik behin Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Lurraldearen Arloko Planaren betetze-maila, udal-plangintzan izan duen eragina eta identifikatutako bat ez etortzeak ekiditeko beharrezko ekintzak baloratuko dituen memoria bat egingo du. Memoria hori Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeari aurkeztuko zaio onar dezan.

          G.6.– LURRALDEAREN ARLOKO PLANAREN BERRIKUSPENA

        1. – LAP indarrean jarri eta handik zortzi urtera Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak egiaztatuko du plana berrikustea egoki den.

        2. – Dena dela, berrikuspena, edozein unetan, aurreko atalean aurreikusitakoa baino lehen eta ondoren, egin ahal izango da lurraldearen antolamendurako beste tresna batzuk onartzeak edo beste edozein egoera sortzeak LAParen osotasuna berriz aztertzea eskatzen badute.

          7.– LAParen ALDAKETA

          LAParen aldaketatzat joko ditugu bere zehaztapenetan modu puntual eta isolatuan eragiten dutelako plana bere osotasunean berriz aztertzea eskatzen ez duten dokumentazioaren edo zehaztapenen inguruko aldaketa edo gehitze guztiak.

          8.– LAParen INTERPRETAZIOA

          Lurraldearen Arloko Plan honetan barne hartutako zehaztapenen interpretazioa Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeari dagokio.