Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

263/1998 DEKRETUA, urriaren 6koa, Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakaspostuetarako Hizkuntz Eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa; Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 4736
  • Xedapen-zk.: 263
  • Xedapen-data: 1998/10/06
  • Argitaratze-data: 1998/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Plangintza sektoriala garatzea eta tresna sektorialak artikulatzea. JA.S.E.G.E.-a, bera oinarritzen duen legearen arabera, egitamu sektorialetan garatzen da, eta egitamuok Administrazio eskudunek idatzi eta Eusko Jaurlaritzak onartzen ditu. Era berean, jarduketak administrazio hauek finantzatzen dituzte. Ezinbestekoa da, beraz, egitamu sektorialak egiten hastea; izan ere, JA.S.E.G.E.-ak egitamu horiei buruzko agiri bat egin du, eta agiri horren balio nagusia partehartzearen oinarria izatea eta bertako ikuspegia nahiz proposamenak biltzea da. Sektore bakoitza kudeatuko duen gune bat egongo da (eta ez badago, sortu egingo da). Gune horren buru Administrazio eskuduna izango da, eta gune horrek aukera eman beharko du barrukoek parte hartzeko eta sektore hori garapen ekonomikoan sartzeko.

JA.S.E.G.E.-aren jarraipenerako batzordea. Erakundeen arteko koordinazio tresna da. JA.S.E.G.E.-aren egitamuei nahiz garapen egitarauei buruzko informazioa ematen du, baita Biosfera Erreserba barruko gizarte nahiz ekonomi edukia duten jarduketa sektorialen koordinazioari buruzkoa ere. JA.S.E.G.E.-aren Jarraipenerako Batzordea ondokoek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Urdaibaiko Udalek, JA.S.E.G.E.-aren Jarraipenerako Taldean parte hartzen duen ordezkaritzan oinarrituz. Urdaibaiko Patronatuak proposamen hau aurrera eramateko euskarria jarriko du, horretarako egitura berriak itxuratu barik; horrela, JA.S.E.G.E.-aren Ebaluaziko Agendarekin osatuko da. Agenda hau partehartze eta azterketa foro izango da, eta, bertan, Egitarauan parte hartu duten agenteak egongo dira (profil teknikoko erakundeetako langileak, elkarteak, enpresak, etab.). Hori guztia adierazleen ebaluazioko aldizkako txosten batean jasoko da, eta txosten hori kanpoko jendea kontratatuz eginiko batzar batean egiaztatuko da.

Euskaltzaindiaren D tituluaren jarraipen gisa Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) sortu zenetik (1982/4/22ko Agindua, 1982/5/4ko EHAAn argitaratua eta 1982/9/20ko Agindua, 1982/11/6ko EHAAn argitaratua) hainbat baliokidetza ezarri izan zaizkio urteetan zehar Agiri honi, beste hainbat arau-xedapenen bidez, esate baterako Euskal Filologiako karrerarekin, hizkuntza eskola ofizialetako euskal ikasketen gaitasun-mailarekin eta abar. Xedapen horiek data desberdinetako testuetan barreiaturik daude, ordea, eta gertaera horrek bilatze-lana zaildu egiten du. Horregatik, arauzko erabaki horiek bildu egin dira dekretu honetan, erreferentzia bakar bat eskaintzeko. Biltzeaz gainera, zenbait kasutan eguneratu ere egiten da oraingoan baliokidetza horien balio-esparrua.

Bestetik, Euskal Irakasleen Kidegoei buruzko 2/1993 Legeak bere 53.2 atalean ezarritakoaren arabera Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ematen dituen hizkuntzazko egiaztagiri desberdinak irakasleen hizkuntz eskakizunekin baliokidetzeko eta parekatzeko sistema egoki bat ezarri beharra zegoen. Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren bidez egin zen lehenik baliokidetze hori. Dekretu horren indar-hartze eguna, 1993ko apirilaren 3a, baliokidetza horien azken muga-egun ere bilakatu zen ordea. Gero, muga horrek zekartzan arazoak konponbidean jartzeko martxoaren 10eko 42/1998 Dekretua eman zen, aurrekoa (47/1993koa, alegia) aldatuz eta EGAren eta bere parekoen baliokidetzarako muga-egun berri bat ezarriz: 1998ko abenduaren 31koa hain zuzen ere.

Era berean, kontuan hartzekoa da apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko prozesua arautzen duenak, bere 41. atalean baliokidetza batzuk ezartzen dituela bere esparruan.

42/1998 Dekretuak agintzen duenaren ildotik, bestalde, HE2ko curriculuma eta irizpideak berrikusteko azterlana egin berria du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Horren ondorioz, egoki ikusi da aurreko bi dekretuek ezartzen zuten EGAren eta Irakasleen HE2ren arteko baliokidetza berretsi eta finkotzat ematea.

Bestetik, garai bateko IGA, GUMA eta EIT ez dira dekretu honen xedapen-zatian aipatzen. Horiek irakasleen kasuan kasuko hizkuntz eskakizunarekin baliokidetzeko aukera 47/1993 Dekretuan finkatu zen, 42/1998 Dekretuaren idazkuntzaren arabera zehaztu zelarik, eta zehaztapen-lan horri jadanik amaiera eman zaio. Gaur egun ez da, gainera, ez IGArik eta ez GUMArik luzatzen.

Azkenik, HE1en kasuan ere oinarrizko baliokidea finkatu nahi izan da dekretu honen bidez.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko urriaren 6an egindako bilkuran berariaz aztertu eta onartu ondoren hauxe

  1. atala.– Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) baliokide dira ondoko multzootan zehazten diren titulu eta egiaztagiriak (dekretu honetan izartxo bidez adierazten direnak balio-aitormenak dira):

  1. multzoa: EGA eta bere aurrekoak.

    • Euskaltzaindiaren D titulua.

    • Nafarroako Gobernuaren EGA agiria (eta Nafarroako Gobernuak bere aginte-esparruan finkaturik dituen EGAren baliokideak).

    • Labayru Ikastegiko 3. mailako agiria (1982ko irailaren 19a baino lehen emana).

  2. multzoa: EAEko eta Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizialak.

    • EAEko hizkuntza eskola ofizialetako euskal gaitasun-maila.

    • Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizial Nagusiko euskal gaitasun-maila.

  3. multzoa: euskal filologiako ikasketak.

    • Euskal Filologiako lizentziatura*.

    • Euskal Filologiaren alorreko irakasle-diplomatura*.

  4. multzoa: euskarazko irakasle-tituluak.

    • Bizkaiko Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan euskal adarren batean egindako irakasle-diplomatura, 1985ean edo handik aurrera lortua denean*.

    • Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan euskal adarren batean egindako irakasle-diplomatura, 1985ean edo handik aurrera lortua denean*.

    • Donostiako OHOko Irakaslegoaren Elizbarrutiko Irakasle Eskolan euskal adarren batean egindako irakasle-diplomatura, 1984an edo handik aurrera lortua denean* (Eskola hau itxita dago gaur egun).

    • Eskoriatzako OHOrako Irakaslegoaren Unibertsitate Eskolan euskal adarren batean egindako irakasle-diplomatura, 1984an edo handik aurrera lortua denean*.

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lau irakasle-eskolotako tituludunei baliokidetza hori aitortu ahal izateko, EHAAk zehazten duen tramitazioa (1984/6/26ko Aginduaren lehen atala, 1984/7/9ko EHAAn, eta 1985/3/4ko Aginduaren lehen atala, 1985/5/8ko EHAAn) edo bere ordez ezartzen dena burutu behar dute kasuan kasuko irakasle-eskola horiek.

  5. multzoa: Hizkuntz Eskakizunak.

    • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren irakasleen 2. Hizkuntz Eskakizuna (HE2) (azterketa bidez lortua denean).

    • EAEko Administrazio Orokorreko 3. Hizkuntz Eskakizuna (HE3) (azterketa bidez lortua denean).

      1. atala.– Euskal irakas-sisteman ezarri diren hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko, baliokidetzat joko dira honako hauek:

      1. – Irakasleen 2. Hizkuntz Eskakizunaren baliokidea:

        EGA (eta bere baliokideak).

      2. – Irakasleen 1. Hizkuntz Eskakizunaren baliokidea:

        EAEko hizkuntza eskola ofizialetako euskal ikasketen 4. maila gainditua izatea.

      3. atala.– Dekretu honen 1. atalean aipatzen diren baliokidetzei dagokienez, titulu eta egiaztagiri horiek ziurtatzen duten euskara-maila egokia dela bermatzeko beharrezko neurriak har ditzake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Maila hori egokia ez dela egiaztatuz gero, handik aurrerako titulu-egiaztagirien kasuan dagokion baliokidetza indargabeturik utzi ahal izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

Lehena.– Baimena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dekretu honetan ezarritakoa bete eta garatzeko xedapenak emateko.

  • 42/1998 Dekretuaren atal bakarraren 2. puntua (EHAA: 1998/3/24);

  • 1982/9/20ko Aginduaren 30. atalaren 1. puntuaren lehen pasartea eta 32. atalaren lehen pasartea (EHAA: 1982/11/6);

  • 1984/1/12ko Aginduaren 1. atala (EHAA: 1984/3/23);

  • 1984/6/26ko Aginduaren 2. atala (EHAA: 1984/7/9);

  • 1986/2/19ko Agindua (EHAA: 1986/3/10);

  • 1991/11/15eko Aginduaren 1. atala (EHAA: 1991/12/4);

  • 1996/1/5eko Agindua (EHAA: 1996/2/8);

  • 1997/2/14ko Aginduaren 1. atala (EHAA: 1997/3/24).

    Hauetaz gain, dekretu honetan xedatutakoaren aurka leudekeen neurrian maila bereko edo apalagoko beste arau guztiak indargabetuta uzten dira.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko urriaren 6an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.