Arautegia
Inprimatu224/1998 DEKRETUA, irailaren 8koa, Garraio eta Herrilan Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 174
- Hurrenkera-zk.: 4101
- Xedapen-zk.: 224
- Xedapen-data: 1998/09/08
- Argitaratze-data: 1998/09/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Uztailaren 18ko 384/1995 Dekretuaren bidez, Garraio eta Herrilan Sailaren egitura eta egitekoak finkatu ziren.
Dekretu horren 5 atalaren e) lerroaldean Garraio eta Herrilan sailburuari kontratazio organo gisa zegozkion eskumenak deskontzentratu eta Saileko 5 zuzendarien artean banatu ziren.
Efikazia eta administrazio barruko koordinazioa hobetzeko ordea, komeni da hasiera hartan egindako eskumenen deskontzentrazioa berrikustea, eta Zerbitzu zuzendariaren esku uztea eskumen horiek guztiak, beti ere kontuan izanik zer ezartzen duten horri buruz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 3 atalaren bosgarren lerroaldeak eta Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 12 atalaren bigarren lerroaldeak.
Ondorioz, Garraio eta Herrilan sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onarpena eman eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko irailaren 8an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Atal bakarra.¿ Garraio eta Herrilan Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen uztailaren 18ko 384/1995 Dekretuaren 11. atalaren 1. lerroaldeari beste idazpuru bat eranstea. Honela dio idazpuruak:
«l) Garraio eta Herrilan Sailaren kontratazio organo gisa jardutea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 3. atalarekin bat».
Vitoria-Gasteizen, 1998ko irailaren 8an.
Jaurlaritzaren Lehendakariordea,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Garraio eta Herrilan sailburua,
ÁLVARO AMANN RABANERA.