Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

213/1998 DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 4381
  • Xedapen-zk.: 213
  • Xedapen-data: 1998/08/31
  • Argitaratze-data: 1998/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuaren bidez finkatu egin ziren Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak.

Ondoren aipatzen diren xedapenak indarrean jarri dira: Euskal Autonomia Erkidegoaren Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legea; hau garatzen duen arauteria; Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarrenganako Bermedun Sozietateei buruzko uztailaren 16ko 178/1996 Dekretua eta aseguruen artekariei buruzko eskumenen transferentzia ere egikaritu da. Ondorioz, egokitu egin behar da 173/1995 Dekretua, finantzen arloan eskudunak diren organoei dagokienetan.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Lehendakariak aurrez onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abuztuaren 31n egin zuen bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengo atala.¿ Ogasun eta Finantza Sailordetza.

Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuko 13.2.b) ataleko 3)tik 6)ra arteko idazatiak honako era honetan idatzita gelditzen dira:

«3) Aseguruen artekari-jardunak burutu ahal izateko baimenak ematea eta baimenak kentzea.

  1. Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 25.2 atalean aipatzen diren aurrerakin-eskabideak egitea eta, hala behar izan dadinean, gerorapenak ematea. Euskal Autonomia Erkidego Osorako Instituzioen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanei buruzkoa da lege hori.

  2. Zorren gerorapen eta zatikapenen eskabideei izapideak eginarazi eta ebazpena emateari dagokienetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko Dirubilketari buruzko Erregelamenduan, diruzaintza arloan, Sailari ematen zaizkionak.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 41.1 atalean, bermeak eskaintze-arloan eskumena duen Sailari ematen zaizkionak, berme horiek formalizatu, aldatu eta sendeste arloei dagokienetan hain zuzen».

    Bigarren atala.¿ Finantza Zuzendaritza.

  1. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuko 16. ataleko b)tik f)ra arteko idazatiak honako era honetan idatzita gelditzen dira:

    «b) Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarrenganako Bermedun Sozietateei buruzko uztailaren 16ko 178/1996 Dekretuaren indarrez, finantza-politikaren eta finantza-entitateekiko harremanen arloetan eskumenak dituen Sailari emandako egitekoak. Ez dira horretan sartzen Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren Administrazioen egitekoak, hauek sailburuari baitagozkio.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Orokorrari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren indarrez diruzaintza arloan eskumenak dituen Sailari emandako egitekoak; eta bereziki honako hauek, hau da, ordainketak egin daitezeneko aginduak ematea eta azaroaren 8ko 8/1996 Legeko I. Idazpuruko II. Atalburuan xedatzen denari jarraituaz kontzertatutako diruzaintza-eragiketen kudeaketa burutzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzkoa da lege hori.

    2. Borondatezko aldiko dirubilketaren kudeaketaren zuzendaritza, hau da, zergapekoak izan eta zuzenbide publikopeko diru-sarreren gainekoa, baina ez prezio publikoena; horretaz aparte, honako beste egiteko hau ere bai, alegia, edozein kontzeptupeko diru-bilketen kudeaketa, horien zuzendaritza eta bai gainbegiraketa ere, baina exekuzio aldian bakarrik. Ondorio hauetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Dirubilketari buruzko Erregalemenduan diruzaintza arloan agintedun Sailari ematen zaizkion eskumen guztiak dagozkio, baina ez zorren gerorapen eta zatikapenen gainekoak.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 32.1 eta 34.2 ataletan aipatzen diren kreditu edo mailegu eragiketen erabateko kudeaketa eta bai Euskal Autonomia Erkidegoaren Zor Publikoarena ere; Sailburuak lege horretako 27. atalean xedatzen denaren arabera baimendutako eta zorpetzeekiko osagarrizko eragiketen ezaugarriak finkatzea; eta Zuzenbide Pribatupeko Entitate Publikoek eta Sozietate Publikoek, lege horretako 35. atalean xedatzen denari jarraituaz, eman dezakete zorpetze-eragiketetarako baimena.

    4. Prestatutako Bermeen Erregistroaren kudeaketa eramatea eta, ondorioz, bermeak emateari buruzko martxoaren 18ko 54/1997 Dekretuak erregistro horretako organo kudeatzaileari ematen dizkion egitekoak ere bai. Euskal Autonomia Erkidegoak bermeak emateari buruzkoa da dekretu hori. Hala ere, Zuzenbide Pribatupeko Entitate Publikoek eta Sozietate Publikoek eman beharreko bermeak eskaintzeko baimena sailburuak eman behar du. Azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 51. atalean aipatzen da baimen hori eta Zuzenbide Pribatupeko Euskal Autonomia Erkidegoaren Finantzei buruzkoa da legea».

  2. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuko 16. atalean, i) letradun idazatia gehitzen da. Hauxe da bere edukina:

    «i) Erregistroak eramatea, jardunen segimendua egitea, ikuskaketa, zigor-espedienteei izapideak eginaraztea eta aseguruen bitartekari-arloan burutu behar diren gainontzeko guztiak. Ogasun eta Finantza sailburuordeari dagozkionak ez dira horretan sartzen eta diplomak ematea, berriz, sailburuari dagokio».

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Honako hauek indargabetuta gelditzen dira:

    1. Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuko xedapen gehigarrietatik bigarreneko 2. eta 3. lerroaldeak.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoak eman beharreko bermeei buruzko martxoaren 18ko 54/1997 Dekretuko 12. ataleko 2. lerroaldea. Ondorioz, atal horrek gaur egun duen 1 lerroaldea zenbakirik gabe gelditzen da.

Indarrean jartzea.

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren hurrengo hileko lehenengo egunean jarriko da indarrean.

Donostia-San Sebastiánen, 1998ko abuztuaren 31n.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.