Arautegia

Inprimatu

103/1998 DEKRETUA, ekainaren 9koa, Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundearen Aholku-Batzordea sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 2906
  • Xedapen-zk.: 103
  • Xedapen-data: 1998/06/09
  • Argitaratze-data: 1998/06/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea sortzen duen otsailaren 5eko 2/1988 Legeko 3. atalean, erakunde horrek garatu behar dituen egitekoen artean honako hau jartzen da, alegia, elkarte, fundazio eta beste entitate edo erakunde batzuekin harremanak eta partaidetza-moduak finkatzea, hau da, beren helburuak edo egitekoak direla medio, Emakundek dituen helburuak lortzeko languntzabide izan daitezkeenekin; bestalde, beste Autonomia Erkidego batzuetako, Estatuko eta nazioarteko komunitateetako beste instituzio eta erakunde batzuekin ere izan ahal izango ditu harremanak.

Horietaz aparte, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumezkoentzako ekintza positiboko II Planeko 3.1.2.5. jardunean, honako hau esaten da: «Euskal Autonomia Elkarteko emakumezkoentzako ekintza positiboaren aldeko politikak formulatzeko eta horien jarraipena egite-lanetan emakumezkoen elkarteek parte hartzeko beharrezkoak diren aukerak garatu behar direla.»

Ildo honetan, Aholku-Batzordeak emakumezkoen erkarteen eta Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundearen arteko komunikaziorako bide izatea nahi du, alegia, euskal gizartean emakumezkoek bete behar duten egitekoa aldatzeko proposamenak, kritikak eta aportazioak egiteko gune amankomun bat sortzeko posibilitateak ematea eta, horretarako, emakumezkoek partaidetza aktiboagoa izan dezatela bultzatu behar da.

1993. urtean gisa honetako batzorde bat jarri zen jardunean esperientzia piloto gisa, batzordearen operatibitatea ziurtatu ahal izateko eta lortzea nahi den helburuei zenbateraino egokitzen zaion jakin ahal izateko. Bestalde, esperientzia nahiko ona eta egokia izan denez, Aholku-Batzordea arautzea beharrezkotzat jo da beronen sendespena lortu ahal izateko.

Ondorioz, Lehendakaritzaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Xedea.

    Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundearen Aholku-Batzordea sortzea da dekretu honen helburua. Batzordea Emakunderi atxikita egongo da eta, bere egitekoei, kideei eta jardute-erregimenari dagokienetan, dekretu honetan xedatzen direnak bete beharko dira.

  2. atala.– Egitekoak.

    Honako egiteko hauek dagozkio aholku-batzorde horri:

    1. Emakunderen helburuak betetzeko beharrezkotzat jo daitezen neurriak hartzeko proposamena Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundeari egitea.

    2. Jardute plana, ebaluazio txostena eta botere publikoen ihardute memoria ezagutzea. Emakundek landuko ditu eta aholku-batzordeak horiei buruzko txostena emango du, baina ez da loteslea izango.

    3. Emakunderen kudeaketa, jardute-moduari buruzko memoria eta erakunde horren aurrekontuen aurreproiektua ezagutzea. Horiei buruzko txostena emango du, baina ez da loteslea izango.

    4. Giza-emakumeen arteko berdintasuna eta emakumezkoek, politika-, kultura-, ekonomi- eta gizarte-bizitzan izan behar duten partaidetza indartzeko eta sustatzeko komenigarritzat jotako neurriak Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundeari proposatzea.

    5. Emakundek eman diezaiokeen beste edozein egiteko.

  3. atala.– Partaidetza.

  1. – Honako hauek parte hartu ahal izango dute Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundearen Aholku-Batzordean: Euskal Autonomia Erkidegokoak izan eta eskabidea aurkeztu dezaten emakumezkoen elkarte eta fundazioek. Emakumezkoen defentsa eta sustapena egitea izan behar dute helburu bakarra eta Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundearen onarpena izan.

  2. – Horretarako sortzen diren lau arloetako bati atxiki beharko zaizkio elkarteak eta fundazioak, hala nahi baldin badute:

    1. Arlo sozio-kulturala.

    2. Hezkuntza arloa.

    3. Asistentzia-sanitate arloa.

    4. Feminismoari buruzko azterketa arloa.

      1. atala.– Kideak eta ihardute-modua.

      1. – Aholku-Batzordearen ihardute-modua, pleno eta azpibatzorde sektorialen bidezkoa izango da.

      2. – Honako hauek osatuko dute plenoa:

        1. Lehendakaria: Emakunde / Instituto Vasco de la Mujer erakundeko zuzendaria.

        2. Lehendakariordea: Emakunde / Instituto Vasco de la Mujer erakundeko idazkari orokorra. Honek, hala behar bada, haren ordezkotza egin ahal izango du.

        3. Bokalak: 12 bokal, Aholku-Batzordean parte hartzen duten elkarte eta fundazioen ordezkotza eginez, hau da, 3.2 atalean aipatzen diren ihardute-arlo bakoitzeko bat lurralde historiko bakoitzean. Azpibatzorde sektorial bakoitzeko lehendakariak izango dira kide.

          • Ikerketa, Planifikazio eta Agirien arduraduna eta Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundeko Hezkuntza-arduraduna.

        4. Idazkaria: Emakundeko Informazio eta Elkarteen arduraduna, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango duela.

      3. – Aholku-Batzordeko kide diren elkarte eta fundazioek osatuko dituzten azpibatzorde sektorialak 12 izango dira, ihardute-arlo bakoitzeko bat lurralde historiko bakoitzean. Lehendakari bat eta idazkari bat aukeratu beharko dituzte bertako kideen artetik. Lehendakaria, azpibatzordeak plenoan duen ordezkari-bokala izango da.

      1. atala.– Batzarren erregimena.

      1. – Plenoa, urte bakoitzeko, hiru aldiz bilduko da gutxienez, alegia, batzar bat lauhilabetetik lauhilabatera. Lehendakariak egingo du deialdia eta beronetan finkatu dira leku eta ordua. Eguneko gaizerrendan aipatzen diren gaiak aztertzea izango da, noski, helburua.

      2. – Azpibatzordeak hiru hilabetetik hiru hilabatera bilduko dira gutxienez. Plenoa egin baino lehen beti, plenorako gaizerrendan jasotzen diren arazoak aztertu ahal izateko.

      3. – Horiek horrela izan arren, bai batzordearen plenoa eta bai azpibatzorde sektorialak ere bildu ahal izango dira lehendakariak ontzat eman dezanean eta ezohiko izakeraz, nahiz beren iniziatibaz, nahiz beroiek osatzen dituzten heren baten proposamenez.

      1. atala.– Bokal-karguen iraupena eta aukeraketa.

      1. – Bi urtekoa izango da bokalen karguen iraupena. Erdiak berriztu egin beharko dira urtean-urtean, alegia, azpibatzordeek egin dezaten urteko lehenengo batzarrean.

      2. – Bokalen berriztapen-hautaketa, urtean urtekoa noski, Batzordean parte hartzen duten elkarteek, hain zuzen ere, azpibatzorde sektorialek egingo dute bokalen berriztapen-hautaketa, urtean urtekoa noski; horretarako, arlo eta lurralde historikoak hartu beharko dira kontuan.

      3. – Izendapena eskuratu eta bokaltzarako izendatua izan den ordezkariren batek ukoa aurkeztea gertatuz gero, ordezkari izateko izendatua izan dena karguan geldituko da denbora bete arte, hau da, ordezkatua izan denari legokiokeen epealdia amaitu arte hain zuzen.

      1. atala.– Erabakiak hartzea.

        Erabakiak, bai batzordearenak eta bai azpibatzordeenak ere, gehiengo soilez hartuko dira. Batzarrean daudenen arteko boto-berdinketa ematea gertatzen bada, lehendakariaren edo, hau egon ezean, lehendakariordearen edo idazkariaren kalitatezko botoz emango zaio ebazpena berdinketari.

      2. atala.– Harahonakoak ordaintzea.

      1. – Plenoetan eta azpibatzorde sektorialetan parte hartu behar izanaren eraginez egin beharreko harahonakoen gastuak ordaindu dakienaren eskubidea dute Aholku-Batzordeko bokalek. Gai horri dagokionetan, aplikagarriak izango dira otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan, osagarriak eta garapenerako diren gainontzeko xedapenetan ezartzen direnak.

      2. – Emakunde / Instituto Vasco de la Mujer erakundeko zuzendariak onartuko ditu ordaindu beharreko diruak eta bai zenbatekoak zehazki finkatu ere.

        GEHIGARRIZKO XEDAPENA

        Dekretu hau indarrean jarri eta hamar eguneko epearen barruan azpibatzorde sektorial bakoitzeko lehendakariak izendatu beharko dira. Lehendakari horiek izango dira bokal ordezkariak Aholku-Batzordeko plenoan.

Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatzen direnak aplikatuko dira dekretu honetan finkatzen ez direnetan.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 9an.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.