Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

97/1998 DEKRETUA, ekainaren 2koa, Urkiola parke natural deklaratzeari buruzko Dekretuko 6. atala indargabetzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2762
  • Xedapen-zk.: 97
  • Xedapen-data: 1998/06/02
  • Argitaratze-data: 1998/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren bidez, parke natural deklaratu zen Urkiola, deklarazioa, gune naturalak eta basoetako flora eta fauna kontserbatzeari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legean oinarri hartuaz egin zen deklarazio hori. Horretarako, aipatu den lege horretako 15. ataleko 2. lerroaldean aipatzen den presako bidea erabili zen, izan ere, hondatze eta degradatze prozesu batean murgilduta baitzegoen gune hori. Halaxe ematen zen aditzera dekretu horren zioen adierazpenean ere.

Geroago, Urkiola parke naturaleko errekurtso naturalak antolatzeko plana onartzen da otsailaren 22ko 102/1994 Dekretuaren bidez eta 275/1989 Dekretuko 6. atalean ad hoc ezarritako prozedurari jarraitzen zaio gaiari dagokionetan. Gune naturalak eta basoetako flora eta fauna kontserbatzeari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legean definitzen diren parametroen barruan egin zen hori.

Arauketa horren helburuak bete direnez eta Euskal Autonomia Erkidegoko natura kontserbatzeari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko II. Idazpuruan errekurtso naturalak antolatzeko planei izapideak eginarazteko prozedura orokorra finkatu denez, bidezkotzat jotzen da, 275/1989 Dekretuko 6. atala indargabetzea. Errekurtso naturalen antolakuntza-modua aztertzen da idazpuru horretan.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 2an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.– Urkiola parke natural deklaratzen duen abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuko 6. atala indargabetzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Gernika-Lumon, 1998ko ekainaren 2an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.