Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

78/1998 DEKRETUA, 1998ko apirilaren 27koa, Begira / Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitza eratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 1914
  • Xedapen-zk.: 78
  • Xedapen-data: 1998/04/27
  • Argitaratze-data: 1998/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Eraikuntza prozesuetan eragiten duten elementu tekniko eta teknologikoen bilakaeraren ondorioz, alor horretan erabiltzen diren materialetan gero eta entseiu gehiago egiten da. Beraz, egokitzat jo da Administrazioaren eta ezaugarri jakin batzuk betetzen dituzten izaera pribatuko erakundeen arteko lankidetzarako egiterapideak gauzatzea, titulartasun publikoa duten laborategietako arlo zehatz batzuen kudeaketa egin dezaten, horrela, arlo pribatuak parte hartuko baitu horrelako jardueren garapenean.

Urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren bidez arautu zen eraikuntzaren kalitatea zaintzeko laborategiak kreditatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan erabili beharreko jardunbidea. Kreditazio hori administrazioaren berariazko onarpentzat jo daiteke, alegia, laborategi baten gaitasun teknikoari arlo berezi bati buruzko entseiuak egin eta horren emaitzak jasotzen dituen agiria emateko.

Xedapen horretan ohartemandako kreditazio erregimena aldatu gabe, Administrazio honi dagokiola laborategi bat gai den eta egiten dituen entseiuek balioa duten finkatzea, bidezko jo da administrazioaren laguntzaile egin daitezkeen erakundeen jarduera ahalbideratu eta sustatzea, hain zuzen, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entseiu-laborategietan espezializazio eta garapen teknologiko maila altua eskatzen duten zenbait alorreko ikerketa eta kudeaketa lanak garatzeko euren gaitasun teknikoa eta teknologia eskainiaz, helburu hori bete ahal izateko bidezko diren bideak finkatuta.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko apirilaren 21ean izandako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

Lehenengo atala.¿ Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entseiu-laborategietako zenbait alorren kudeaketa lanen garapena antolatzeko, Sail horren aginpidetzapekoa baita, Lankidetza-Hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu aipatutako alorretan gaitasun teknikoa eta kudeaketakoan izen ona duten erakunde publiko edo pribatuekin.

Bigarren atala.¿ 1.¿ Izenpetzen diren hitzarmenetan, parte hartzen duten erakundeen eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren arteko lankidetzaren baldintzak finkatuko dira, hala nola, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entseiu-laborategietako zenbait alorren kudeaketa; laguntza teknikoaren beharra entseiuen arloan; kasuan kasuko erakundearekin bere lankidetza jarduera behar bezala garatzeko ituntzen diren ekarpen, baliabide eta gainerako baldintzak bai eta itundutako egitekoak eraginkortasun handiagoz betetzen laguntzen duen besterik ere.

  1. ¿ Kasuan kasuko hitzarmenetan jaso ahal izango da erakundeak araupetze gai diren xedeak betetzeko erabil ditzakeela Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitako baliabide material eta instalazio teknikoak, horien titulartasunari eragingo ez diola, behin horrelako ondasunak emateari buruz indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen betekizunak betez gero beti ere.

  2. ¿ Hitzarmenek jaso egingo dituzte lankidetza harremana era egokian arautzeko beharrezkoak diren alde guztiak eta hitzarmenaren jarraipenerako batzorde iraunkorra beti ere eratu behar dela ezarriko du, parte hartzaile bakoitzaren ordekari gisa gutxienez bokal tekniko batek osatua eta Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria buru izango duena.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko apirilaren 21ean,

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSE ORMAZABAL ZAMAKONA.

Otsailaren 5eko 2/1988 Legearen, Emakumearen Euskal Erakundea eratzeari buruzkoa, 2. atalean ezarritakoaren arabera, Erakundearen beraren funtsezko helburua, gizonen eta emakumeen artean, Euskal Herriko bizitzako esparru guztietan, hots, politikoan, ekonomikoan, kultur mailakoan eta gizarte-mailakoan, berdintasun erreala eta eraginkorra lortzea da; horretarako, aipatu lege-arauaren 3. atalak, Erakundeak bete behar dituen funtzioak zeintzuk izango diren xedatzen du, besteak beste: emakumearen eskubideak, sexuarengatik diskriminatu, bortxatu edo behartu badira salaketak kanalizatzeko bidea izatea, eta hartu beharreko neurriak ezartzea.

Zentzu honetan azpimarratu behar da, nahiz eta azken hamarkadetan, emakumeek gizarteko esparru desberdinetan duten partehartzeari dagokionez aurrerapen handiak izan, komunikabideek ematen duten emakumeen irudi estereotipatua ez datorrela bat gaur egungo emakumeek bizi duten errealitatearekin.

Komunikabideek hedatzen dituzten edukien artean, azpimarragarria da publizitatea, kontsumorako hazturak eta gizarte-portaerarako modu berriak sortzeko duen eraginarengatik. Publizitatean, berez dituen arauengatik, batez ere sinplifikazioa eta laburtasuna dira nagusi, eta ondorioz, estereotipatzea da baliabide nagusia. Ondorioz, publizitateak ematen duen emakumeei buruzko irudiak ohiko rolak azpimarratzen jarraitzen du, horrela estereotipoei eustea sustatuz, eta kasu askotan, gure gizartean gizonen eta emakumeen paperek izan dituzten aldaketak kontuan hartu gabe.

Horrela, nagusi den publizitate-mota honetan, aurka jarririk dauden emakumeei buruzko bi irudi behin eta berriro errepikatzen dira: alde batetik, emakumearen izate sexuala, «objektu desiragarria», eta bestetik, etxekoandre eta ama pairamentsua, zeinen helburu nagusia etxea zaintzea den, gaur egun emakumeek bere gain hartzen dituzten paper desberdinak kontuan hartu gabe, eta etxekolanen erantzukizuna eta familiaren erantzukizuna emakumeena bakarrik ote den zalantzan jarri gabe.

Publizitate-mota honen aurrean, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan Emakumeentzat Ekintza Positiborako Planean planteatutakoarekin lotuta, beharrezkoa da biztanlegoarengan kontzientzia kritikoa sustatzea eta publizitatea egiteko modu berri bat bultzatzea, non emakumeak eta gizonak paper desberdinetan azalduko diren, eta emakumearen irudia izandako gizarte-aldaketekin bat etorriko den.

Zentzu honetan, EEEPP II. honen 2.3.5.3. Ekintzak, Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitza martxan jartzea aurreikusten du, arazo honen inguruan aholkularitza eskainiko duena, aldizka iragarkiak eta kanpainak aztertuko dituena eta estereotipatu gabeko irudiak eta ereduak azaltzen dituzten publizitate-aukera desberdinak planteatuko dituena.

Honelako Batzorde bat 1996. urtean jarri zen martxan, esperientzia pilotu bezala, Batzordeak zuen eraginkortasuna eta proposatu ziren helburuetara egokitzen ote zen baieztatzeko. Esperientzia ona eta egokia izan denez, Batzordea finkatzeko, araudia arautzeko beharra baloratu da.

Horren arabera, Lehendakaritzak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak, 1998ko apirilaren 27an egindako bilkuran aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. atala.¿ Xedea.

    Dekretu honen xedea, Begira / Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitza sortzea da. Aipatutako batzordea Emakunderi atxekita egongo da. Bere helburuak honako hauek izanik:

    • Erakundeei, elkarteei eta publizitate-agentziei, hala eskatzen dutenei, aholkularitza eskaintzea eta orientatzea.

    • Publizitate-mezuetan sexismoa desagertarazteko irizpide alternatiboak eskaintzea.

    • Pertsonen sexua dela eta, edonolako diskriminazioa desagertarazten lagunduko duten ekintza positiboak bultzatzea.

    • Komunikabideek eta publizitate-euskarri erabilienek azaltzen duten publizitatea aztertzea.

    • Iragarki hauen inguruan, hiritarrek baita erakundeek ere egiten dituzten salaketak kanalizatzea.

  2. atala.¿ Jarduketa-esparrua.

  1. ¿ Begira Batzorde Aholku Emailearen zeregina, Euskadiko Autonomia Erkidegoan dauden enpresentzat egiten den publizitatea, eta egoitza nagusia Elkarte honetan duten publizitate-euskarrien edota komunikabideen bidez ematen den publizitatze hori aztertzea da, baita beste esparru batzuetako komunikabideek Euskadin dituzten ordezkaritzen bidez ematen den publizitatea ere.

  2. ¿ Publizitateak Elkarte honetatik kanpora dauden enpresen produktuak eta zerbitzuak aipatzen dituen kasuetan, eta bereziki, estatu-mailako publizitate-kanpaina baten inguruan kexak sortzen badira, Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitzak / Begira, kexak eragin dituen iragarkiaren xedea aztertu ondoren, salaketak egingo ditu, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren Emakumearen Erakundeak horretarako eratutako Erakundean, hain zuzen.

  3. atala.¿ Funtzioak.

    Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitzari / Begira dagozkio honako funtzio hauek:

  1. Eskatzen den aholkularitza eskaintzea, planteatutako publizitate-ekimenetan sexismoa saihesteko irizpideak eta aukera desberdinak azalduz. Zeregin hau isilpeko zeregina izango da.

  2. Euskadiko Autonomia Erkidegoan ematen diren iragarkien eta kanpainen jarraiketa eta azterketa jarraia egitea estereotipatu gabeko irudiak eta ereduak azaltzen dituzten publizitate-aukera desberdinak planteatzeko asmoz. Horretarako, Emakumearen Euskal Erakundeak, aldizka, Batzordea osatzen duten pertsonei komunikabideetan azaltzen den publizitate-materiala bidaliko die, bai material grafikoa bai ikus-entzunezkoa ere.

  3. Publizitate sexistari dagokionez jasotzen diren salaketak kanalizatzeko bide bezala balio izatea, azaroaren 11ko 34/1988 Legean, Publizitatearen Lege Orokorra eta otsailaren 5eko 2/1988 Legean EMAKUNDE / Emakumearen Euskal Erakundea sortarazteari buruz, xedatutakoa betez.

  1. atala.¿ Osaketa.

  1. ¿ Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitza, Begira, honako pertsona hauek osatuko dute:

    1. Lehendakaria: Emakundeko Idazkari Nagusia.

    2. Batzordekideak:

      • Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza ordezkatuz, Sailarteko Publizitate Batzordean ordezkaria den pertsona bat.

      • Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila ordezkatuz pertsona bat.

      • Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila ordezkatuz pertsona bat.

      • Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio Zientzietako Fakultateko bi irakasle.

      • Batzorde Aholku Emaileko emakumeen Elkarteetako bi ordezkari, urtero azpiarloka txandakatuz.

      • Kontsumitzaileen Elkarteak edo bere Federazioek aukeratutako pertsona bat, urtero txandakatuz joango dena.

      • Publizitatean eta Komunikazioan aditua den pertsona bat.

      • Emakundeko Ikasketen, Plangintzaren eta Argitalpenen arduraduna.

      • Emakundeko Komunikazioa eta Prentsa arduraduna.

    3. Idazkaria: Emakundeko Komunikazioa eta Prentsa arduraduna izango da.

  2. ¿ Batzordea osatzen duten batzordekideak, gaiari buruzko iritzi eta ikuspuntu desberdinak azaltzen dituztenak, Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendariak izendatuko ditu.

  1. atala.¿ Saioen araubidea.

  1. ¿ Batzordea, gutxienez urtero lau aldiz bilduko da, behin hiruhileko bakoitzeko, eta salbuespen gisa, lehendakaritzak hala erabakita, bil daitezke, planteatutako arazoei erantzun azkarra ematea beharrezkoa bada.

  2. ¿ Akordioak gehiengoak hartuko ditu. Lehendakaritzaren kalitate-botua, berdinketa dagoen kasuetan erabakiorra izango da.

  1. atala.¿ Joan-etorriengatiko kalte-ordainak.

  1. ¿ Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitza / Begira osatzen duten pertsonek, euren partehartzearen ondorioz izandako joan-etorriek eragindako gastuen kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dute; zentzu honetan, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritako zenbatekoak aplikatuko dira, baita gainontzeko xedapen gehigarriak eta garapenerako xedapenak ere.

  2. ¿ Emakunde / Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendariak aitortuko eta zehaztuko ditu jasoko diren kalte-ordainak.

    .¿ Araudi osagarria.

    Dekretu honetan aurreikusten ez denari dagokionez, azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidearen Legea, xedatutakoa ezarriko da.

Lehena.¿ Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendariak Dekretu hau garatzeko eta ezartzeko beharrezkotzat jotzen dituen xedapenak eman ditzake.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.