Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

71/1998 DEKRETUA, apirilaren 7koa, Gizarte eta Kultura Suspertzaileen Eskolak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1667
  • Xedapen-zk.: 71
  • Xedapen-data: 1998/04/07
  • Argitaratze-data: 1998/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

EHAAren 67. zenbakian argitaratu zen agindu hori, 1998ko apirilaren 8koan hain zuzen ere, eta bertan hainbat huts egin zirela ikusi denez, ondoren egiten da bidezko zuzenketa.

  1. eranskineko koadroa txarto dagoenez, berriro argitaratzen da eranskin zuzena:

Orri-zk. / N.º de hoja: ....

Lurraldea / Territorio: ..............................................................

  • . . . . . . . . . . . . . . ..............................................................Lanbide-familiaren heziketa-ziklora sartzeko probaren akta

    Acta de la Prueba de Acceso al Ciclo Formativo de la Familia Profesional ..............................................................

    KALIFIKAZIOAK / CALIFICACIONES

    ORDENA ZK. IZEN-ABIZENAK ADINA P. OROKORRA P. ESPEZIFIKOA GUZTIRA

    N.º DE ORDENNOMBRE Y APELLIDOS EDAD P. GENERAL P. ESPECIFICA GLOBAL

    gai / apto gai / apto gai / apto

    ez gai / no apto ez gai / no apto ez gai / salbuetsia / exento no apto

    Akta honek ................................ ikasle ditu. Azkena .............................................................................. da.

    Este Acta comprende ........................... alumnos, finalizando con el alumno ..........................................................

    .................en, 199..ko .........ren ...(e)an, Epaimahaiko idazkaria

    El Secretario del Tribunal, ................. a ... de ......... de 199..

    E. Epaimahaiburua / V.º B.º El Presidente Epaimahaikideak / Vocales

    Zigilua / Sello

    Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 10.39 atalak eskumen esklusiboak onartzen dizkio gure autonomia erkidegoari garapen komunitarioaren arloan, besteak beste, eta urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuak Kultura Sailari ematen dio arlo horretaz arduratzeko zeregina.

    Bestalde, azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7. ataleko c) idazatiko 2. zenbakiak autonomi elkarte osorako erakundeek alor horri buruz duten legedia beren lurraldeetan betearazteko eskumena ematen die lurralde historikoei.

    Suspertzaile soziokulturalek gizarte eta kultura arloko animazio lanetan jardun ahal izateko prestakuntza berezia eta egokia izatea oso garrantzitsua zenez, martxoaren 1ean 47/1988 Dekretua onartu zen eta, horren bidez, gizarte eta kulturarako suspertze-eskolen onarpena arautu.

    Gizarte-heziketaren eta animazio soziokulturalaren inguruan eskaintza berriak agertu dira unibertsitatearen eta lanbide heziketaren eskutik eta, horien bidez bete da, neurri batean behintzat, onartutako gizarte eta kultura suspertzaileen eskolek orain arte egindako lana. Hala ere, badago oraindik ere animazio soziokulturaleko eskolen bidez bideratu beharreko hainbat eskaera mota.

    Horren harian, martxoaren 1eko 47/1988 Dekretu horretan ez bezala, dekretu honetan aipatzen diren suspertzaile soziokulturaleko eskolak bolondres entitateen agente eta bitartekarien heziketa eskaerei bideratuko zaizkie batik bat. Izan ere, bolondres mugimenduaren dinamizatzaile soziokulturalek, bereziki harremanezkoak diren partehartze estrategien bidez, komunitatearen gizarte-, kultura- eta heziketa-garapenaren aldeko eskuhartze prozesuak bideratzen dituzte.

    Beste alde batetik, aisialdi arloari bakar-bakarrik loturik ez dauden entitateek eta haur eta gazteen sektoreez gain bestelako biztanle-taldeak ere kontuan hartzen dituzten entitateek arian–arian garapen komunitarioaren arloan ekimenak martxan jartzeak zera eskatzen du: eskuhartze komunitarioko ekintzetan parte hartzen duten bolondres entitateek prestakuntza aldetik dituzten beharrei erantzutea.

    Ondorioz, animazio soziokulturaleko eskolen zereginean gutxieneko kalitate maila bermatzeko, elkartze mugimenduak eta komunitateak edozein biztanle-talde edo eskuhartze arloren garapenaren alde egiten duten lanerako zerbitzu eta euskarri diren aldetik, beharrezkoa da gizarte eta kultura suspertzaileen eskolak onartzeko ezarrita dauden baldintza zenbait aldatzea eta, horrela, aisialdiko pedagogian esperientzia egiaztatu behar izateko eskakizuna eta haur eta gazteen aisialdiko zuzendari titulua izan beharrekoa kentzea.

    Ondorioz, bada, Kultura sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko apirilaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehen atala.– Gizarte eta kultura suspertzaileen eskolak onartzen dituen martxoaren 1eko 47/1988 Dekretuaren ondoko atal hauek aldatzea: 2, 3.1 a) eta b), 6.1 eta 7.2. Eta honela berridaztea:

«Bigarren artikulua.– Aurreko atalean adierazitako onarpena edozein pertsona fisikok edo juridikok eskatu ahal izango du, pribatua nahiz publikoa dela.

  1. Eskaera egiten duen entitatearen nortasuna egiaztatzeko agiriak eta ikastetxea arautuko duten estatutuak. Eskaera egiten duena pertsona fisikoa izatea gertatuz gero, eskabidea izenpetzen duenaren NANaren fotokopia bidali beharko da, bai eta bere ordezkotza egiaztatzeko agiria ere.

  2. Eskolako zuzendariak unibertsitatean egindako erdi edo goi mailako ikasketen agiriaren kopia, eta gizarte eta kultura suspertzaile nahiz dinamizatzaile titulua edo diploma.

  1. Entitatearen arduradun nagusia izango da, eta eskolaren ordezkaria edozein erakunderen aurrean.

  2. Nahitaez unibertsitateko tituluduna beharko du izan, erdi edo goi mailakoa, eta gizarte eta kultura suspertzaile nahiz dinamizatzaile ere bai.

  1. Gutxienez 21 urte izatea edo ikasturtean zehar betetzea eta, beti ere, praktikak egin aurretik.

  2. Goimailako Batxilergoko edo bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, edo horren baliokidea, edo DBHko ikasketak bukatuak izatea. 25 urtetik gorakoek ez dituzte betekizun horiek bete behar.

  3. Bolondres entitate bateko partaide aktibo izatea.»

    Bigarren atala.– Gizarte eta kultura suspertzaileen eskolen onarpena arautzen duen martxoaren 1eko 47/1988 Dekretuaren 6.3. atala ezabatzea.

    ALDI BATERAKO XEDAPENA

    Bakarra.– Martxoaren 1eko 47/1988 Dekretuan ezarritakoaren arabera onartutako animazio soziokulturaleko eskolen artetik beren lanarekin jarraitu nahi dutenek, dekretu honetan ezarritakoa betetzen badute, gizarte eta kultura suspertzaile eskola gisa lan egiten jarraitzeko asmoa dutela jakinarazi beharko diote, idatziz, kokatuak dauden lurralde historikoko foru aldundiaren dagokion departamentuari nahiz Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzari. Horretarako sei hilabeteko epea izango dute, dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera, eta bertan ezarritakoa betetzen dutela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Jakinarazpen hori behar bezala aurkeztuz gero, eutsi egingo diote, bestelako tramiterik egin behar izan gabe, gizarte eta kultura suspertzaile eskola izateari. Aldiz, horrelako jakinarazpenik bidaltzen ez badute, zeukaten onarpena baliogabetu egingo zaie.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENA

    Bakarra.– 47/1988 Dekretuan Kultura eta Turismo Saila, Kultura eta Turismo sailburua eta lurralde ordezkaritza aipatzen den aldiro, beste hauek aipatzen ari dela ulertu beharko da: Kultura Saila, Kultura sailburua eta lurralde unitateak, hurrenez hurren.

Bakarra.– Dekretua hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko apirilaren 7an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.