Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

65/1998 DEKRETUA, martxoaren 31koa, Izki aldea parke natural deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 1781
  • Xedapen-zk.: 65
  • Xedapen-data: 1998/03/31
  • Argitaratze-data: 1998/05/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

  1. – Alde hau ahalik egoerarik onenean mantentzeko xedeaz, muga orokorrez gain, ondoko hauek aplikatuko dira alde honetan:

    1. Debekatuta dago eskonbrotegietan edozein jarduera edo lan egitea, eskonbrotegien egonkortasuna eta lehengoratzea bermatzeko egiten direnak salbu.

    2. Debekatuta dago eskonbrotegietatik mineralak biltzea, parkeko organo kudeatzailearen baimena eduki ezik.

  2. – Indarrean dauden lizentzien aprobetxamendua plan tekniko baten arabera egingo da, eta, horretarako, beharrezkoa da parkeko organo kudeatzaileak plana onets dezan.

  1. atala.– Hiri-lurzoruko eta azpiegituren zortasuneko aldea.

  1. – Alde honen barruan, hiri lurzorutzat edo lurzoru urbanizagaitzat hartutako aldeak eta jarraian adieraziko diren azpiegiturak —beraien zortasun-eremuak barne— sartzen dira:

    1. Errepideak.

    2. Ur-ekarketak eta ur-biltegiak.

    3. Ur-hartuneak.

    4. Linea telefonikoak eta elektrikoak.

    5. Telekomunikazioetako errepikagailuak.

  2. – Antolamendu-planoan ez da egin alde honen irudi kartografiko zehatza, aldearen mugak alda bailitezke Arraia–Maeztu udalerriak Korres herriguneko hiri lurzorua eta lurzoru urbanizagaia antolatzeko ezartzen dituen irizpideen arabera.

  3. – Aplikatzekoa den legeria espezifikoa aplikatuko da alde hauetan. Halako jarduketa batek zerikusirik ez badu arau espezifikoek xedatutakoarekin, orduan muga orokorrak aplikatuko dira.

Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Errege Dekretuan eta bera garatzen duten arauetan aurreikusitakoez gain, jarraian adieraziko diren jarduerak, obrak edo instalazio publiko zein pribatuak dekretu horretan eta bera garatzeko arauetan aurreikusten den ebaluazio–araubidera makurtuko dira:

  • Energia elektrikoa garraiatzeko lineak, erregai fosil fluidoak, lurrina eta ur beroa garraiatzeko lineak eta telefono–lineak eraikitzeko proiektuak.

  • Saihesbideak eta errepideen trazaketaren aldaketak, 500 m–tik gorakoak badira.

  • 2 km baino gehiagoko landabide eta basabideak.

  • Ibai eta erreken ubide, hegi edo urbazterren aldaketa dakarren edozein obra edo instalazio.

  • Ibai edo erreketako ur-emarien ohiko kopuruen aldaketa dakarten arauketa hidrologikoak.

  • Parke naturalean egun ez dagoen edozein basanimali espezie sartzea.

  • Abereen hazkuntza intentsiborako abeletxeen instalazioa, baldin 1.000 m.2-tik gorako azaleran badute eragina.

  • Arrain hazlekuen eta abere haragijaleak hazteko abeletxeen instalazioa.

  • Basoak berritzea eta baso-ustiapenak, eragina 5 ha-tik gorako azaleran badute eta zuhaitz-estalkia ezabatzea badakarte.

  • Kanpinak jartzea.

  • Udal plangintzaren aldaketak, aldaketa horien ondorioz lurzoru urbanizaezina lurzoru urbanizakor edo lurzoru urbanizagai bilakatzen bada.

Arauteria honen konplimendua, bere helburuena eta irizpideena egiaztatzeko, jarraipen-plan bat egingo da, zeinen helburua izango baita antolamendurako plan honekin erlazionaturiko jardueren kontrol eta jarraipena egitea.

Egindako jardueren emaitzari buruzko ondorioak aterako ditu jarraipen planak, eta sumatutako arazoak konpontzeko moduak proposatuko ditu. Plan hori urtean-urtean egingo da, eta zuzendari-artatzaileak jarduerei eta emaitzei buruz aurkeztu behar duen urteko memoriaren parte izango da.

Eskala / Escala: 1/25.000

Arabako Lurralde Historikoaren hegoekialdeko muturrean kokaturik dagoen Izki aldea oso-osorik sartzen da Arabako Mendialdea izeneko Eskualdean, non nekazaritza den jarduera ia bakarra eta populazio-dentsitatea oso urria den. Izki aldean izen bereko ibaiak eta ibaiadar ugariek moldaturiko erliebe gorabeheratsu, leuna, da nagusi; ibaiak eremu hareatsuak zeharkatzen ditu ibilbide osoan, Ega ibaian bukatu arte. Izki Mendiaren erdigunetik urrundu ahala, aldapak geroago eta handiagoak dira, eta landaredia geroago eta dibertsoagoa.

Inguruak kubeta-itxura du, eta bertako sakonean azpimarratzekoa da ia etenik gabe hedatzen den ameztia (Quercus pyrenaica), munduko zabalenetarikoa. Kubetaren itxitura gisa, Gasteizko Mendien jarraipena diren mendi garaiek eta amildegi malkartsuek mugatzen dute inguru guztia, hegoaldetik izan ezik, bertan, Ega ibaiaren arroak Izki eta Kantabria Mendiak banatzen baititu.

Landare-formazioak oso ezberdinak eta ugariak dira —batzuk oso hedadura txikikoak—, litologiak, topografiak eta orientazioak horretarako baldintzak sortzen dituztelako. Basoetan, esaterako: ameztia, artadiak, pagadi-mota ezberdinak, Q. robur-eko hariztiak, hagin-basoak eta ezkameztiak. Habitat berezien artean, berriz: zohikaztegiak eta ur karbonatuzko iturbegiak.

Izkiko harkaiztegietan hegazti interesgarriak bizi dira. Nabarmenenak: sai arrea (Gyps fulvus), arrano beltza (Aquila chrysaetos), sai zuria (Neophron percnopterus) eta belatz handia (Falco peregrinus).

Halaber, basoan fauna garrantzitsua babesten da; azpimarragarriena, okil ertaina (Dendrocopos medius): Izkiko populazioa penintsulan ezagutzen den garrantzitsuena da, eta hegazti honen banaketaren hego-muga markatzen du.

Ibai-ekosistemak ongi kontserbatzen dira, eta horren adierazgarri da bertako fauna ur garbietara aski espezializatua: desman piriniarra (Galemys pyrenaicus), bisoi europarra (Mustela lutreola) edo igaraba (Lutra lutra).

Azken batean, paisaia berezia edukitzeaz gain, garrantzi handiko landare-formazioak eta aniztasun botaniko handia dituen aldea denez gero, eta bertako hainbat habitatetan animali espezie ugari bizi direla kontuan hartuta, bidezkoa da inguru hau parke natural deklaratzea, Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen babesean, eta horretarako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan eta «Euskal Landa-Ingurunea garatzeko Jarduera Plana, 1997-2000» izenekoan jasotako aldeen zerrendan sartuz.

Horretarako, eta ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 18. atalean aurreikusitakoa betetzeko, Izki aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onetsi da martxoaren 31ko 64/1997 Dekretuaren bidez; bertan, Parke Naturalak hartuko duen eremua azaltzen da.

Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko martxoaren 31n egindako bileran aztertu ondoren, hauxe

  1. atala.– Xedea.

    Dekretu honen xedea, Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen III. idazpuruan ezarritakoaren itzalpean, Izki aldea babesteko araubide juridiko berezia ezartzea da, inguru hori parke natural deklaratuz.

  2. atala.– Helburuak.

    Izki alderako martxoaren 31ko 64/1998 Dekretuaren bidez onetsi den Natur Baliabideen Antolamendurako Planak ezarritako artezpideen barruan, araubide juridiko berezi horrek helburu hauek izango ditu:

    1. Parkearen eremuan dauden flora, fauna, gea, paisaia eta ekosistemak babestu, zaindu eta, behar denean, lehengo egoerara itzularaztea.

    2. Aldeko gizarte eta ekonomi alderdiak sustatzea, natur baliabideen arrazoizko erabileran oinarriturik.

    3. Ingurunea babesten eta zaintzen laguntzen duten nekazaritza, abelzaintza eta basogintza jarduera tradizionalak hobetzeko, berreskuratzeko eta ezartzeko ahaleginak suspertzea.

    4. Aldeko natur balioen ezagutza eta gozamen erazkoa suspertzea, hezkuntza, kultura, olgeta, turismo eta gizarte eta ekonomia aldetik interesgarriak diren jarduerak burutuz.

    5. Ikerketa zientifikoa eta funtsezko prozesu ekologikoen azterketa bultzatzea.

  3. atala.– Lurralde-eremua.

  1. – Martxoaren 31ko 64/1998 Dekretuaren bidez onetsitako Natur Baliabideen Antolamendurako Planean deskribaturiko eta irudikaturiko eremua hartuko du Izkiko Parke Naturalak bere baitan.

  2. – Izkiko Parke Naturalak 9.143 ha-ko eremua biltzen du bere baitan, Arabako Lurralde Historikoko Arraia-Maeztu, Bernedo eta Kanpezuko udalei dagokiena.

  1. atala.– Inguruko babes-aldea.

  1. – Natur baliabideen babes osoa bermatzeko, eta ekologiak eta paisaiak kanpoko eraginik jasan ez dezaten, Parkearen inguruko babes-aldea ezartzen da, Parke Naturalaren kanpoko mugaren inguruko 100 metroko lur-zerrenda alegia, beti ere Arabako Lurralde Historikoaren barruan. Hortik kanpo uzten dira: Arraia–Maeztuko Udalerriaren arau subsidiarioetan landa-lur urbano gisa deklaratutakoa, Bernedoko arau subsidiarioetan lur urbano gisa deklaratutakoa, eta Bujandako landa-gunea, Arabako Lurralde Historikoko arau subsidiarioetan xedatutakoarekin bat.

  2. – Inguruko babes-aldean, Izki parke natural deklaratzera bultzatu duten helburuak edota Natur Baliabideen Antolamenurako Planean ezarritakoak gauzatzeko oztopoa edo eragozpena izan daitekeen edozein jarduketa burutzeko, beharrezkoa izango da kudeaketarako organo arduradunaren baimena.

  3. – Inguru hau parke natural deklaratzera bultzatu duten eta 30/1992 Legearen 54.1.f) atalean biltzen diren helburuei dagokienez, Parkeko egoera fisiko edo biologikoa uki edo ezertan alda dezakeen edozein jarduera mugatu edo eten ahal izango du, inguruko babes-aldean, Parke Naturalaren kudeaketaz arduratuko den organoak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1.f) atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

  1. atala.– Eragin sozio-ekonomikoaren menpeko aldea.

    Arabako Lurralde Historikoko Arraia-Maeztu, Bernedo eta Kanpezu udalak hartuko dira eragin sozio-ekonimikoaren menpeko aldetzat, 16/1994 Legearen 22. atalean aurreikusitakoari dagokionez.

  2. atala.– Parkearen kudeaketa.

  1. – Izkiko Parke Naturalaren kudeaketa Arabako Lurralde Historikoko foru-organo eskudunari dagokio.

  2. – Parke Naturaleko organo kudeatzaileak Parkeko zuzendari–artatzailea izendatuko du. Zuzendari-artatzailearen eginkizunak 16/1994 Legearen 34. atalean ezarritakoak eta beren beregi esleitzen zaizkionak izango dira.

  1. atala.– Parke Naturaleko Patronatoa.

  1. – 16/1994 Legearen III. idazpuruko VIII. atalburuan aurreikusitakoa betez, patronato bat sortuko da, Izkiko Parke Naturalaren organo aholkulari eta kolaboratzaile gisa.

  2. – Patronatuak osoko bilkura eta batzorde iraunkorren bidez jardungo du.

  3. – Patronatuko kideak, lehendakari moduan jardungo duen Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritzako foru-diputatuaz gainera, honako hauek izango dira:

    1. Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkari bat.

    2. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren ordezkari bat.

    3. Arabako nekazaritzako erakunde profesionalen ordezkari bat.

    4. Izkiko Parke Naturalean jarduten diren ehiztarien elkarteetako ordezkari bat.

    5. Ingurunearekin zerikusia duten Arabako elkarte zientifikoen ordezkari bat.

    6. Arabako elkarte ekologisten eta naturzaleen ordezkari bat.

    7. Izki Garai eta Izki Behereko Batzen ordezkari bat.

    8. Izki Mendialdeko Nekazaritza Elkartearen ordezkari bat.

    9. Arraia-Maeztuko Udalaren ordezkari bat.

    10. Bernedoko Udalaren ordezkari bat.

    11. Arraia-Maeztuko Udalerriko Administrazio Batzordeen ordezkari bi.

    12. Bernedoko Udalerriko Administrazio Batzordeen ordezkari bi.

    13. Kanpezuko Udalaren eta Administrazio Batzordeen ordezkari bat.

    14. Arabako Mendi Federazioaren ordezkari bat.

    15. Zuzendari-artatzailea.

  4. – Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko funtzionario batek, Patronatoko zuzendariak izendatuak, jardungo du idazkari gisa.

  1. atala.– Batzorde Iraunkorra.

  1. – Patronatoaren baitan, eta haren menpean, Batzorde Iraunkorra eratuko da. Batzordekideak, lehendakariaz gainera, honako hauek izango dira:

    1. Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkaria.

    2. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren ordezkaria.

    3. Eragindako udalen ordezkari bat.

    4. Eragindako administrazio-batzordeen ordezkari bat.

    5. Zuzendari-artatzailea.

    6. Patronatoan parte hartzen duten gainerako taldeen ordezkari bat.

  2. – Patronatoko idazkariak jardungo du Batzorde Iraunkorreko idazkari.

  3. – Patronatoak bere barne araubidean eskuordetzen dizkion eginkizunak beteko ditu Batzorde Iraunkorrak.

  1. atala.– Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana.

    Natur Baliabideen Antolamendurako Plana garatzeko, Parke Naturalaren kudeaketaz arduratuko den foru-organoak Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana egingo du, 16/1994 Legearen 27., 28. eta 29. ataletan ezarritako epeen, epe-mugen, baldintzen eta prozeduraren arabera.

  2. atala.– Herri-onura eta kalte-ordainak.

  1. – Izki parke natural deklaratzeak ingurua herri-onuratzat hartzea dakar; ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeari dagokionez.

  2. – Natur Baliabideen Antolamendurako Planak eta Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak parke naturalaren eremurako ezarritakoak aplikatzearen ondorioz, jabetza pribatua edo legebidezko ondare-eskubide zein ondare-interesik kentzen bada, ukituriko titularrek kalte-ordain egokia jasotzeko eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

  1. atala.– Eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubidea.

  1. – Arabako Foru Aldundiari dagokio, eskuduna den organoaren bidez, eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideen egikeratzea Parkearen barruko lurrekin inter vivos egiten diren kostubidezko eskualdaketa guztietan.

  2. – Eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideen egikeratzea honako prozedura honen arabera gauzatuko da:

    1. Eskualdatzaileak eskualdaketaren funtsezko baldintzak sinesgarriro jakinaraziko dizkio Administrazioari, zeinek hiru hilabeteko epea izango baitu, eskualdaketaren jakinarazpenetik zenbatzen hasita, eroslehentasun eskubidea egikeratzeko. Epe hori eroslehentasun eskubidea erabili gabe igaroz gero, eskubide hori iraungi egingo da.

    2. Eskualdaketa egindakoan, bera bideratzen deneko eskritura publikoaren kopia sinesgarria bidaliko dio eskualdatzaileak administrazio-organo jarduleari; eskritura lehen aipatutako jakinarazpena obratu dela zehaztu beharko da, bera gabe eskualdaketa ezin inskriba baitaiteke Jabetza Errejistroan.

    3. Eskualdatzaileari dagozkion eginbeharretarik edozein bete gabe, Parkearen barruan kokaturiko lurren titulartasunean aldaketarik badago, foru-organo eskudunak atzera eskuratzeko eskubidea erabil dezake urtebeteko epean, eskualdaketaren edo eskualdaketa gauzatu zeneko baldintza errealen berri duenetik zenbatzen hasita.

  3. – Dagokien sailen baliabideen heinean, herri-administrazio eskudunak Parke Naturalaren barruko finken titulartasuna eskuratu ahal izateko, trukaketaren bidezko jabetza-aldaketak bultzatuko dira.