Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

63/1998 DEKRETUA, martxoaren 31koa, justiziaren zerbitzu publikoaren eraberritzeari buruz eta horrek justizi administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren lan­baldintzetan izango duen eraginari buruz sindikatuekin izenpetutako Hitzarmena onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 1746
  • Xedapen-zk.: 63
  • Xedapen-data: 1998/03/31
  • Argitaratze-data: 1998/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 atalean xedatzen denez, Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio–mahai eratuko ditu Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Herri Administrazioen Kontratuen 13/1995 Legearen 82. atalean adierazitakoa kontuan izanda.

Horregatik, zuzendaritza nagusi honek, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 1998ko otsailaren 13ko baimena jaso ondoren, eta legeak ematen dion ahalmena erabiliz, hauxe

Lehendakaria:

  • Titularra: Andrés Villar Pizarro, eskualdeko gestio ekonomikorako zuzendaria.

  • Ordezkoa: Amaya de Allende Achalandabaso, eskualdeko pertsonaleko zuzendaria.

    1. bokala:

  • Titularra: M.ª Soledad Martín Alvarez.

  • Ordezkoa: Julia Zalbibar Quintana.

    1. bokala:

  • Titularra: Ana Madariaga Ibarguchi.

  • Ordezkoa: Isabel Landeta Abascal.

    Bokal-idazkaria:

  • Titularra: Maite Yeregui Huarte.

  • Ordezkoa: Fernando González Ausín.

    Erabaki honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote interesatuek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean argitaratzen denetik hara, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. ataletan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 13a.

    Osakidetzako zuzendari nagusia,

    LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.

    Uztailaren 19ko 7/1990 Legeak (Administrazio Publikoetako langileen ordezkaritza-organoak, lan-baldintzak eta parte hartzea arautzen dituen ekainaren 12ko 9/1987 Legea, zati batean, aldatzen du lege horrek) negoziazio kolektiboa eta langile publikoen lan–baldintzak eta parte hartzea arautzen ditu. Bertan ezarritakoaren ildotik, 1995eko abenduaren 18an, orduko Justizia eta Barne Ministerioak hitzarmen bat sinatu zuen sindikatuekin Justizia Administrazioaren langileen lan-baldintzen gainean. Hitzarmenarekin, botere publikoak herritarren irismenetik gertuago jarri nahi ziren, administrazio arinago, eraginkorrago eta egunerokotasunetik hurbilago baten bidez.

    Justizi Administrazioa jardunean ipintzeko bidezko langileen aldaketak eginez gero (martxoaren 1eko 410/1996 eta martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretuak, eta martxoaren 26ko Eusko Jaurlaritzaren 59/1996 eta 60/1996 Dekretuak), 1995eko abenduaren 18ko Hitzarmena aurrekari garrantzitsua da, ezinbesteko abiapuntua, Justizi Administrazioa eraberritzeko, —orain Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumeneko gaia den aldetik, bereziki Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarena— bultzatu nahi den prozesuan. Izan ere, hainbat sindikaturekin (CCOO-Justizia, ELA-STV eta UGT-Euskadiko Zerbitzu Publikoen Federazioa) negoziatu ostean, Sailak hitzarmen bat lortu du justiziaren zerbitzu publikoaren eraberritzeari buruz eta horrek justizi administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren lan–baldintzetan izango duen eraginari buruz, lehen aitatutako legeek ezarritakoaren markoan.

    Ondorioz, 1997ko azaroaren 11n, Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman zion Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari Hitzarmen hori sinatzeko; eta halaxe egin zen joan den abenduan. Eta, 9/1987 Legean ezarritakoaren arabera, hitzarmenak balioa izan dezan Autonomia Erkidegoko Administrazioko Jaurlaritzaren Kontseiluaren onarpen adierazia eta formala behar denez gero, bidezko lege-maila duen dekretu honen bitartez horixe gauzatu nahi da.

    Halaber, Hitzarmenaren 14. atalburuko 1. idazatian ezarritakoa betetzeko, zerbitzu-arrazoiengatik eman beharreko kalte-ordainak arautu beharra dago, lehen aipatutako eskualdatzeek eragindako egoera berriarekin bat. Hala ere, gehigarrizko xedapenaren bidez orain aldatzen den otsailaren 2ko 16/1993 Dekretua ematerakoan aintzat hartu ziren uniformitate-arrazoiek, ordea, bere horretan jarraituko dute, erabateko operatibitatearekin.

    Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko martxoaren 31n egindako bilkuran aztertu ondoren, hau

Atal bakarra.– Justiziaren zerbitzu publikoaren eraberritzeari buruz eta horrek justizi administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren lan–baldintzetan izango duen eraginari buruz sindikatuekin izenpetutako Hitzarmena onartzea. Hitzarmena dekretu honen eranskinean adierazita dago.

GEHIGARRIZKO XEDAPEN BAKARRA

16/1993 Dekretuaren 1. atalaren aldaketa.

Zerbitzu-arrazoiengatik eman beharreko kalte-ordainak arautzen dituen otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren 1. atala aldatu egiten da; alegia, f) letra eransten zaio:

«f) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, martxoaren 26ko 60/1996 Dekretuan ezarritakoarekin bat».

Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 31n.

Lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizi, Ekonomi, Lan

eta Gizarte Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.

Gasteizen, 1997ko uztailaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Justizi Saileko ordezkariek, eta CCOO-Justizia, ELA-STV, UGT- Euskadiko zerbitzu publikoen Federakuntza Sindikatuetako ordezkariek, Bulego Judizialaren eta Justizi Administrazioaren Zerbitzura dagoen Pertsonalaren Estatutu Juridikoaren Erreformari buruzko Talde Nagusietan eta Lan Taldeetan burututako bileren ondoren, negoziazio horietan lortutako hitzarmenak agiri batean jasotzea erabaki dute, izan ere, sinatu duten alderdi guztientzat loteslea izango da.

  1. – Zenbait adierazpen sinesgarriren bidez, orain dela zenbait urte aditzera eman da bulego judizialaren gaur egungo diseinuak ez diela zerbitzatzea helburu duen gizarte modernoaren beharrizanei erantzuten. Honako agiri hauek garrantzi handiko aurrekariak dira errealitate hau aztertzeko orduan: Justizi Ministerioari eta Eusko Jaurlaritzaren Justizi Sailari Seintex enpresak 1989an bulego judizialaren diseinu berriari buruz egindako txostena, 1990ean bulego judizialaren erreformarako azpibatzordean Justizi Saileko kideek eta sindikatuetako ordezkariek batera egindako hitzaldiak eta Lan Talde horren ondorioak; horrez gain, Justizi eta Barne Ministerioak sindikatuekin duen Hitzarmena Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren lan-baldintzei buruz, 1995eko abenduaren 18koa hain zuzen.

  2. – 1996an Euskal Autonomia Erkidegoko Aginte Judizialaren Lege organikoan eta ofizial, laguntzaile, agente eta auzitegi mediku kidegoen arau organikoetan aipatutako Justizi Administrazioaren zerbitzura dauden baliabide pertsonalen aginpideak eskualdatzeak (martxoaren 26ko 59/1996 eta 60/1996 Dekretuak) baliotasuna (zehaztutako helburuak betetzeko maila gisa ulertuta) eta eraginkortasuna (zehaztutako emaitzak lortzeko erabilitako baliabideen erabilera ezin hobea) helburu dituen baliabide publikoen kudeaketa egokiagoa ahalbidetzen du.

    Nolanahi ere, ofizialak, laguntzaileak, agenteak eta auzitegi medikuak biltzen dituzten kidego nazionalen izaerak Autonomia Erkidegoaren kudeaketa-ahalmenak murrizten ditu eta pertsonal hori Administrazio Autonomoaren lan-baldintzetara egokitzea oztopatzen du. Hori dela eta, Administrazioak nahiz Sindikatuek bere gain hartzen dute hori lortzeko egon litekeen izaera juridikokoedo beste motako edozein oztopo saihesteko beharrizana.

  3. – Aginpideak onartzeko prozesua amaitu zenetik, Administrazioaren eta Sindikatuen arteko elkarrizketei eutsi zaie Administrazio Orokorrean dagoeneko sartuta dagoen pertsonalaren lan-baldintza eraginkorretara hurbiltzeko dituzten eginkizunen eta hauek garatzen diren arloaren berezitasunari kalterik egin gabe; horren ondorioz, lan-baldintzak hobetuko dira, besteak beste, ordainketa-baldintzak.

    Elkarrizketa horien eta aurreko apirilean eta maiatzean sortutako gatazka kolektiboaren ondorioa da ekainaren 3an Justizi Sailak eta Comisiones Obreras sindikatuak sinatutako aurrehitzarmena, izan ere, I. eranskin gisa agertzen da Hitzarmen honetan.

  4. – Aurrehitzarmen horrek eragindako lan plana betetzeko asmoz, ekainean Administrazioak eta Sindikatuek ekin diote Bulego judizialaren birrantolaketari eta estatutu juridikoari dagozkien zehaztasunak eztabaidatzeari. Zehaztasun hauek Hitzarmen honetan jasotzen dira eta honako helburuok dituzten alderdi bientzat elkarrekiko konpromezuak dira:

    • Justizi Administrazioarekin harremanean jartzen den Autonomi Erkidegoko herritarrak jaso dezala oinarrizko giza eskubideak zein eskubide kolektiboak errespetatzen dituen gizarte modernu eta garatu batean esigitu daitekeen atentzioa

    • Justiziaren errealitateari buruzko informaziobideak bilatzea ondorengo xedeak ahalbidetzeko aukera izan dadin:

      > Herritarrek Justiziaren errealitatea uler dezaten eta beraz jabe daitezen.

      > Justiziapean daudenek justiziaren berariazko arazoetan gehiago parte hartzea, iradokizun eta proposamenen bidez, herritarren arteko elkarrizketen bidez, eta, horrez gain, sortzen diren kexak bilduta.

      > Konstituzioak babestutako balore eta printzipioen hedapen egokia; horretarako, gizarte, hezkuntza, politika agenteek, etab.ek parte hartzea lortu behar da.

    • Hizkuntzen koofizialtasuna bermatzea.

    • Gure Autonomia Erkidegoko gainerako administrazioetako oinarrizko ezaugarrietara hurbilduko dituen Justizi Administrazioko langileen kudeaketa burutzea.

    • Hitzarmena sinatu dutenekin negoziatuz, pertsonala egokitzeko bide malguak ahalbidetzea, pertsonala beharrizan eraginkorretara egokitzeko; horretarako, borondatea sustatuko da.

    • Dauden baliabide materialak optimizatzea, batez ere Justizi Administraziorako informatizazio-planei eta errealitate berrira egokitzeari dagozkienak.

    • Transferitutako pertsonalaren heziketa espezializatua eta profesionaltasuna bultzatzea.

    • Justizi Administrazioren zerbitzura dauden langile titularrak eta behin-behinekoak jaso beharreko ordainketak gainerako euskal funtzio publikoaren langileenak bezalakoak izatea; hartara, gauzatzen duten eginkizunaren esanahia eta euren eginkizunak betetzeak dakarren benetako erantzukizuna nabarmenduko dira.

  5. – Administrazioaren eta sindikatuen artean lortutako Hitzarmenen edukin zehatza honako artikuluetan jasotzen dena da:

  1. – Hitzarmen honek Euskal Autonomia Erkidegoko bulego judizialaren eraberritze-prozesua garatzeko beharrezko gutxieneko baldintzak ezartzea du helburu, hala antolakuntzari begira nola pertsonal-kudeaketari begira.

  2. – Hitzarmen hau eskuarki aplikatuko zaie Justizi Administrazioaren zerbitzura dauden ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoen funtzionariei eta bitarteko funtzionariei bertan xedatutakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren Justizi Sailaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza zabalena duten sindikatuen artean gauzatutako negoziazio kolektiboan kokatzen da.

    Auzitegi medikuen kidegokoak ere biltzen ditu hitzarmen honek, indarrean dagoen legeriaren arabera eurei ezarri beharreko alderdietan.

  3. – Hitzarmena sinatu eta hurrengo egunean indarrean egongo da, eta indarrean jarraituko du 2000 urteko urtarrilaren 1era arte, esanahi berdineko edo pareko beste hitzarmen batek ordezkatzen ez badu. 13. atalburuan, plusaren sortzapen eta jasotzeari dagokionez, ezarritakoari kalterik egin gabe.

  4. – Justizi Administrazioaren zerbitzura dauden kidegoen izaera juridikoa aldatzeak edo euren estatutu juridikoa arautzean gertatutako funtsezko arau-aldaketak hitzarmen hau berriskutea ekarriko du.

  1. – Xede guztietarako, Hitzarmen honek gutxieneko izaera zatiezina du, bertan hitzartutako baldintzek osotasun organiko bakarra osatzen baitute, eta bere ezarpena gauzatzeko orduan, osotasunari oso-osorik eta batera lotuta egongo dira; beraz, ezin izango dira artikulu batzuk ezarri gainerakoak saihestuz, baizik eta bere osotasunean ezarri eta aztertu beharko da.

  2. – Hitzarmenean ezarritako baldintzen zentzua eta irismena bere osotasunean ulertu eta ezarri beharko dira, izan litzakeen ez-aipatze, hutsune, iluntasun eta anbiguotasunek hitzartutakoaren zentzu zuzena nahas ez dezaten

  3. – Hitzarmena sinatu duten alderdiek elkarrizketa-bidea agortzeko konpromisoa hartzen dute, disziplinazko neurriak edo gatazka kolektiborako jarrerak hartu baino lehen.

  1. – Justizi Administrazioaren zerbitzura dauden baliabide guztien bidez lortu beharreko xedeak zerbitzuaren kalitatea bilatzea du helburu, eta, honen ondorioz, hartzailearen poza, eta, horretarako, zenbait baldintza betetzean oinarritzen da: batzuk barrukoak, besteak beste ondo egindako lana ahalbidetzen dutenak, eskumeneko jardueraren euskarri gisa; esaterako, zerbitzu orokorrak edo tresna informatikoak; eta, beste batzuk kanpokoak, besteak beste egitura judizial modernoak, etengabeko euskalduntzea, langile judizialen prestaketa egokia, informaziobide egokiak eta jendea hartzeko era egokiak, eta azken finean, zerbitzua arintasunez, eraginkortasunez eta normaltasunez ematea.

  2. – Hitzarmen honek erasandako pertsonalaren profesionalizazioak sindikatuetan eta Justizi Administrazioan sortzen duen kezka etengabea, eta justiziaren zerbitzu publikoaren kalitatea direla eta, II. Eranskinean hiritarrarekin zerikusia duten jokabide batzuk ezartzen dira, izan ere, ohiko jokabide–arauek bezala jokatzen dute, eta era berean, Administrazioak bere burua mugatzeko moduak ezartzen dira. Izan ere, lan egiteko orduan saihestezinak dira eta komenigarria litzateke Justiziaren zerbitzura dauden kolektibo guztietara hedatzea.

  1. – Hitzarmen honetan datzan bulego judizialaren ereduak ezin du garapen osoa lortu, aldi berean organo judizialen edo auzitegien kopurua gehitzen ez bada, aurreikusitako planta judiziala agortu arte ezezik, aurreikusita ez dauden beste batzuk sortuz ere. Hartara, zabalagoa den egitura judizialaren alde egingo da, baina Idazkaritza Judizialak gaur egunekoak baino murriztuagoak izango dira eta zerbitzu hobearen beharrizanetara egokituagoak egongo dira. Hori dela eta, alderdi biek Instantzia aginpidedunei eraberritze hori eskatzeko konpromisoa hartzen dute, eta euren erantzukizunari badagokio, bultzatu egin beharko dute.

  1. – Gaur egungo antolakuntza-egitura gizarteak eskatzen dituen beharrizanetara egokitzen ez dela jakin badakitenez, Administrazioak eta Sindikatuek zerbitzu orokorrek gaur egunekoagoak diren lan-sistemak eta antolakuntza-azpiegitura arina ezartzea ahalbidetzen dutela uste dute. Horregatik, hitzarmen honen indarraldian zehar asko eta asko garatuko dira, Hitzarmen hau sinatzen duten alderdien parte hartzeari eta bultzapenari esker.

  2. – Zerbitzu Orokorrak lan jurisdikzionalean laguntzen duten egiturak dira. Justizi Auzitegi Nagusiko Presidentearen, Probintzi Auzitegietako Presidenteen edo Epaile Dekanoen, edo dagokion Justizi Administrazioetako erakunde eta zerbitzuen menpe daude, eta bere baitan egiteko homogeneoak eta bere partaideen espezializazioa biltzea ahalbidetzen dute. Horrez gain, zerbitzua ematen diete Justizi Auzitegi Nagusiaren eremuko, barruti judizialeko edo hiriburuko organo judizial eta sala guztiei edo zenbaiti, kasu bakoitzean zehazten den hedapen geografikoaren arabera.

  3. – Zerbitzu orokor berriak ezartzeak edo daudenak hobetzeak eta garatzeak honako fase hauetan eratutako plangintza eskatzen du:

    1. Zerbitzuaren gaitasunen azterketa sakona.

    2. Ezarri behar den errealitateari buruzko azterketa, beharrezko datuak bilduta.

    3. Bere diseinua: bildutako informazioaren, pertsonal–beharrizanen, bere dotazioaren eta ezarpen-egutegiaren ikerketaren bitartez.

    4. Bere xedapena eta lanpostuen hornidura.

  4. – Berezko egitura gisa, Zerbitzu hauek guztion zerbitzuetan eratu ahal dira, zehazten den organoaren menpean egongo delarik: Justizi Auzitegi Nagusia, Probintzi Auzitegia, Dekanatoa, Epaitegi Dekanoa edo dagokion erakundea; edo arestian aipatutako berezko gobernu-egitura judizialetan unitate berezi gisa sartu ahal dira. Aukera bat edo bestea lan-kopuruak eta ezarri beharreko zerbitzuaren berezko izaerak zehazten dute.

  5. – Plantilak dira Zerbitzu Orokor hauen edo gobernu-organoen tresna definitzaileak eta osatzen dituzten postuen baldintza teknikoen eta funtsezko betekizunen ezarpena, kontuan hartuta plantila birrantolaketa hori zenbait alditan malgutasunez eta aldizka lotzea ahalbidetzen duen bide mekaniko gisa eratzen dela.

  6. – Zerbitzu Orokor bakoitzaren, bere plantilaren, etb.en egituraketa alderdien arteko negoziazioaren bidez burutuko da, Administrazioari dagozkion antolakuntza-ahalmenei kalterik egin gabe.

  1. – Euskal Herriko Justizi Administrazioaren zerbitzura dauden ofizial, laguntzaile eta agente kidegoen plantilak sortzea eta egituratzea gaur arte bulego judizialean egindako aldaketen eta eurak sakontzeak eta orokortzeak eragindakoen ondoriozko antolakuntzara egokituko da.

  2. – 1997 ekitaldian ofizial, laguntzaile eta agente Kidegoen funtzionari-kopuruak ez du inolako aldaketarik izango 1996ari dagokionez. Halaber eta 1997rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretarako Legeak xedatutakoaren arabera, lanpostu berriak sortzea, beharrezkoa den lekuan, beste batzuen egokitzapenen bidez finantzatuko da. Hitzarmena sinatu duten alderdiek dagokion pertsonal-dotazioa negoziatzeko konpromezua hartzen dute.

  3. – Batez ere zerbitzu orokorretan, baina baita zenbait organo jurisdikzionaletan eta Fiskaltzatan ere, posible da funtzionamendurako banakako egitura eta sistema behar duten arlo bereziak zehaztea. Izan ere, jokabide iragazkaitza ez izanik, garatutako lanaren espezializazio eta kontrol hobeaz gain, Justizi Administrazioan ezohikoak diren teknikak eta lan-egitasmoak ezartzea ahalbidetuko dute.

    Batetik, arlo bereizi horiek egoteagatik; bestetik, bitarteko eginkizunetarako arduradunak egotea egokia izateagatik; eta Fiskaltzen kasuan, idazkari judizialik ez egoteagatik, beharrezkotzat jotzen da arlokako arduradunak jartzea, kargu hau dagoen lekuan, Idazkari Judizialaren, edo ondoko nagusiaren menpean eta zuzeneko kontrolpean egongo direlarik.

    Lanpostu hauek Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalarentzat izango dira eta talde batzuenak edo besteenak izango dira dagokion arloaren arabera.

    Besteak beste, honako hauek izango dira euren eginkizunak, dagokion lanpostu zehatzerako eskatutakoez eta Idazkari Judizialak edo nagusi hierarkikoak emandako argibideen jarraipenaz gain: arduradun diren arloan dauden funtzionariei agindutako egitekoen jarraipena —horretarako, beharrezkotzat jotzen dituen hobekuntza-neurriak hartzea proposatuko du—, bere arloaren funtzionamenduari buruzko txostenak egitea, eskuordetze edo gaikuntza bidezko eginkizunak betetzea, estatistikak eta lan-metodoak ikuskatzea, eta zerbitzurako interesgarria den arrazoitutako edozein proposamen gauzatzea.

  4. – Bulego ofizialeko eginkizunak argitzeko prozesu horretan aurrera egiteko beharrizana dagoela jakin badakitenez, alderdi biek lanpostu zerrenda bat negoziatzeko konpromisoa hartzen dute.

  5. – Aurrean aurreikusitako lanpostuetarako, plantilek horiek gauzatzeko baldintza teknikoak eta funtsezko betekizunak bilduko dituzte.

    Honako hauek izan daitezke baldintza tekniko eta funtsezko betekizun horiek:

    • Lanpostuaren izena.

    • Merezimendu-lehiaketa bidez hornitzeko modua.

    • Justizi Administrazioan izandako esperientzia, egindako zerbitzuen denboraren arabera neurtuta. Lehiakide batek ere betekizun hau betetzen ez duenean, lanpostua horra gehien hurbiltzen denari esleituko zaio.

    • Ezagutza bereziak (lanpostuari eta hasierako heziketari edo dagokion jurisdikzioan, Zerbitzuan edo Lanpostuan egindako birziklatzeari dagokien heziketa informatikoa).

    • Euskararen ezagutza lanpostu zehatz batzuetan.

    • Indarrean dagoen araudian aurreikusitako beste edozein inguruabar.

  6. – Ondoriozko plantila eraginkortasunez ezartzea, plangintza-tresna dela kontuan hartuta, guztion zerbitzuetarako eta, hala badagokio, sortu berri diren organoetarako zehaztutako ezarpen-erritmora egokituko da .

  7. – Hitzarmen honek bulego judizialaz xedatutakoa betearazitakoan, eta lanpostu zerrenda ezarrita, hauexek Batzorde Parekideak balioztatuko ditu, hitzartutako eskuliburuaren arauen arabera. Eusko Jaurlaritzak, bere esku dagoen neurrian, Hitzarmenaren indarraldian zehar hori egiteko beharrezko pausuak emateko konpromisoa hartzen du.

  1. – Gaur egun erabilgarriak diren giza baliabideak plantila berrietara eta lanpostu zerrendetara egokitzeak beharrezkotzat jotzen du langileen egokitzapen egokia.

  2. – Langileen egokitzapena Hitzarmen hau sinatutako sindikatuekin negoziatutako prozesu zorrotz baten bidez burutuko da, Administrazioaren antolakuntza-ahalmenei kalterik egin gabe; horrez gain, ahalik eta kostu txikiena izango du erasandako pertsonalarentzat.

  3. – Langileak egokitzeko orduan, indarrean dagoen legeria ezartzean, borondate-printzipioa lehentasunez aplikatuko da lanpostuak hornitzeko orduan; era berean, espezialitatearena, betegabeko lanpostuak egon litezkeen zenbait orden eta zerbitzutan.

  4. – Langileen egokitzapen-prozesua Euskal Autonomia Erkideagoan lanpostua duen pertsonal osoarentzat irekita egongo da. Horretarako, honako lehentasunok ezarriko dira zenbait organo judizialetan eta zerbitzu orokorretan lanpostuak hornitzeko:

    1. Sortu berri diren zerbitzu orokorrak, euren eginkizunak jurisdikzio guztietara edo batzuetara hedatzen badira.

      Lehentasuna:

      Amortizatuko diren lanpostuek erasandakoak. Sortutako zerbitzuak hedatzen diren Ordenetako Pertsonala.

      Udalerri esparrua

      Barruti judizialaren esparrua

      Autonomia Erkidegoaren esparrua

    2. Jurisdikzio bakar batean eragina duten zerbitzu sortu berriak.

      Lehentasuna:

      Amortizatuko diren lanpostuek erasandakoak. Dagokion ordeneko pertsonala.

      Udalerri esparrua

      Barruti Judizialaren esparrua

      Autonomia Erkidegoaren esparrua

    3. Lanpostuak amortizatzen diren Auzitegi eta Organo Judizialak:

      Betegabeko lanpostuak eskatzeko lehentasuna:

      Amortizatuko diren lanpostuek erasandakoak.

      Lantokia

      Udalerri esparrua

      Barruti Judizialaren esparrua

      Autonomia Erkidegoaren esparrua

  5. – Zerbitzu edo organo berrietako lanpostuak betetzeak langileen berezko egokitzapenarekiko adin berekoa izan beharko du erasandako organoetan, bertan egon litezkeen betegabeko lanpostuetan izan ezik.

  6. – Langileen egokitzapen-prozesuaren ondorioz, erasandako pertsonala duten lanpostuak betetzeak horiexek pertsonal horri behin betiko esleitzea ekarriko du.

    Langileen egokitzapen-prozesuaren ondorioz ere, honek erasandako pertsonalak lanpostu sortu berriak betetzeak beronen behin-behineko lantokia ekarriko du eta hurrengo lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko betebeharra ere bai; horrez gain, udalerri horretan kokatutako lanpostua eskuratzeko lehentasunezko eskubidea izango du.

    Halaber, aurrean xedatutakoa erasanda ez dagoen pertsonalari aplikatuko zaio lanpostu sortu berrietara doan egokitzapenaren bidez.

  1. – Ukaezina da Euskal Autonomia Erkidegoko informatika judizialaren garapena oso aurreratua dela eta bulego judizialean pentsaezina dela kudeatzea eta izapideak egitea tresna informatiko hauek egon ezean. Izan ere, errealitatea da Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonal guztiak informatika erabiltzen duela bere eginkizunak betetzeko, bere taldeetara zehatz-mehatz esleitutakoen artean berau adierazita edo ez adierazita agertzen den kontuan hartu gabe.

    Alabaina, egia ere bada gaur egungo egoera askoz gehiago hobetu daitekeela, eguneroko lanean oraindik ezohikoak direla-eta zenbait funtzionaltasun lortzen ez direlako. Izan ere, langile publiko guztiek eta Administrazio kudeatzaileak garatu beharreko jardueretan zehazten dira.

  2. – Zerbitzuaren kalitatea hobetzen gehien laguntzen duen alderdietako bat izanik, neurri egokiak eman beharko dira funtzionaltasun horiek lortze aldera. Neurriok langile publiko guztiek eta administrazio kudeatzaileak berak mamitutako jerduketetan izan beharko dute isla.

    1. Dagokien eginkizunetan Justizi Administrazioaren zerbitzura dauden funtzionari guztiak tresna informatikoa erabiltzera behartuta daudela behin eta berriz adierazten da. Kasu batzuetan kudeaketa-informatika izango da eta beste batzuetan izapide-informatika.

    2. Auziaren datuak, delituen kodifikazioa erregistratzeko sistema hobetzea, eskuhartzaileen erregistroan.

    3. Izapidea hobetzea: agiri-bildumak erabiltzea, prozedurak eguneratzea, jakinarazpenen eta agirien egoeren kontrola sartzea.

    4. Epaiak eta Betearazpenak behar bezala erresgistratzea.

    5. Epaiketak eta epaiketa-egunak jartzeko agenda eskuarkierabiltzea; izan ere, ahozko epaiketak ezezik, frogetarako, aitorpenetarako, testigantzetarako, etb.etarako deiak ere sartuko dira.

    6. Errekerimenduen, aldizkako aurkezpenen zentralizazio informatikoa.

  3. – Hobekuntza-prozesuak bideratzeko, Administrazioak honako hau egingo du:

    1. Heziketa orokorrerako fase berri bat burutu, 1997ko azken hileetan eta 1998ko hasieran aplikazioaren bertsio berria ezartzen denean.

    2. Justizi Administrazioko Idazkaritzetan, Zerbitzuetan edo erakundeetan aldizkako banakako laguntzarako neurriak inplementatu.

    3. Auzi, partehartzaile, delitu, etb. Erregistroan sartu beharreko datu-protokoloa egin, funtzionari guztiek bete dezaten eta datu-basean sartutako informazioaren kalitatea kontrolatzeko bideak eskaini.

    4. Aukera-katalogo zabala saihestera eta automatismoei laguntzera zuzendutako izapide-sistema inplementatu, horrela, erabiltzaileek ahalegin txikiagoa egingo dute.

  4. – Gaur egun informatika oinarrizko tresna dela onartuta, bi alderdiek tresna kontzeptua nabarmentzen dute; horretarako, ondo egindako lanaren azken erantzukizuna langile erabiltzailearena dela azpimarratzen dute. Datuak ondo sartzea, izapideak eguneratzea, etb., tresna ondo erabiltzeko ezinbesteko elementuak, alegia, erabiltzailearen erantzukizuna dira, izapide–automatizazioak ordezkatzen ez duelarik, garapen-maila edozein dela ere.

  5. – Informatikaren erabileraz gain, badaude beste modernizazio-neurri batzuk Justizi Administrazioa herritarrarekin harremanak izateko moduan. Hartara, hauxe egin egin beharko da:

    • Jendea hobeto informatzea ahalbidetzen duten sistemak hartu.

    • Agiri judizialak herritarrei bidaltzeko prozesuak eta euren modernizazioa eta bizkortzea aztertu.

    • Bulego ofizialetako eremuei eta antolakuntza-sistemekin duten harremanari buruzko azterketa burutu.

    • Isilpekotasuna babesteko eremuak berriz planteatu, jendea hartzerakoan kalitate hobea eskaintzeko.

    • Zerbitzua hobetzeko iradokizunak jasotzea bideratu.

  1. – Konstituzioak, Autonomi Estatutuak eta Euskara Aruzkotzeko Oinarrizko Legeak onartutako euskararen ofizialtasuna eta Euskal Autonomia Erkidegoan Justizi Administrazioarekiko harremanetan herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidea eraginkortasunez betetzea lortzeko, ezinbestekoa da eremu honetan normalizazio–prozesuari ekitea eta, hortaz, Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren euskalduntzeari ekitea.

  2. – Prozesu honen beharrezko plangintzan aurrera egiteko asmoz, erasandako talde guztien eskubideak bateragarri egiteko asmoz, 1997ko bigarren seihilekoan garatzen hasiko diren lanerako oinarrizko lerroak ezartzen dira eta honela gauzatzen dira:

    1. Sindikatuek honako hau biltzen duen Justizi Administrazioan Euskara Erabiltzeko Egitasmoa egiteko parte hartzea:

      • Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalak duen ezagutzaren gaur egungo errealitatearen ebaluaketan eskuhartzea, «ad hoc» galdetegiak betetzea, etb.

      • Justizia Administraziorako plangintzan eta bertako erabileraren sustapenean parte hartzea, dauden eredu informatikoak erabiliz, eta jurisdikzio guztietan ezartzea.

      • Euskara sustatzea herritarrarekiko harremanetan.

        Atariko prozesu honetan dagoeneko euskaldunduta edo euskalduntzen dagoen pertsonalaren laguntza izango da.

      • Euskara zenbait lanpostutarako oinarrizko betekizuntzat ezartzea alde geografikoaren arabera.

      • Euskara ikasteko mesedegarri diren neurriak inplementatzeko beharrizana, euskalduntzeko aurrekontuak gehituz, barnetegiak sustatuz; horrez gain, aurreko ahapaldian aipatutako lanpostuak betetzen dituzten pertsonek lehendabizi ikastea erraztuko duten neurri bereziak.

    2. Organo judizial, idazkaritza edo zerbitzu bakoitzeko lanpostuen hizkuntz-eskakizuna biltzen duen Justizi Administraziorako Normalizazio Plangintzan parte hartzea.

      Justizi funtzionarien sindikatu-ordezkaritzarekin negoziatu eta Hizkuntz Politikarako Sailordetzak eskuhartuko duen Plangintza horrek honako hau bilduko du:

      1. – Normalizazio plangintzarako epea.

      2. – Faseak.

      3. – Derrigorrez bete beharreko indizeak zehaztu.

      4. – Ebaluaketa eta jarraipen metodoak.

        Plangintza Hitzarmenaren indarraldian zehar garatu beharko da eta hitzartuko den egutegia honako faseotan egituratuko da:

        • Lehentasuna duten jarduketa-arloen azterketa zehatza.

        • Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren artean eta premia duten arloetan euskarak duen ezarpenaren errealitatearen azterketa erkatua.

        • Erasandako lanpostuak zehazten dituen normalizaziorako jarduketa-proposamena.

        • Justizi Administrazioan Euskara Normalizatzeko Plana egitea.

  3. – Hitzarmen honek Justizi Administrazioa euskalduntzeko politika orokorra aipatzea helburu ez duen arren, badirudi bidezkoa dela Justizi Administrazioaren sektore guztien eta zuzenean edo zeharka zerikusia duten kolektiboen ahaleginak arlo honetan bateratzeko nahitaezko beharrizana aditzera ematea.

  4. – Euskal Herriko Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonala euskalduntzeko plangintzarik ez dagoen bitartean, Autonomia Erkidegoko zenbait eremu geografikotan antzematen diren gabeziei aurre egiteko neurriak aldi baterako hartuko dira, berak aukeratutako hizkuntza ofizialean jendeari laguntzeko bermeari dagokionez. Hori dela eta, Euskal Herriko Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren artean euskara ikastea sustatuko da.

    Horretarako, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-mapako alde geografiko bakoitzaren beharrizanei irizpideen arabera erantzunez, hizkuntz eskakizun zehatza duen pertsonalak bete beharreko lanpostuak zehaztuko dira.

  1. – Lanaldiaren banaketa eta ordutegien ezarpena lan–egutegiaren arabera egingo da, Justizi Estatu Idazkariaren 1996ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bigarren puntuan xedatutakoaren arabera.

  2. – Honako hauek zehaztuko dira 1997. urteari dagokion lan-egutegian:

    • Hilero eta urtero egin beharreko ordu-kopurua.

    • Nazio mailako jaiak.

    • Erkidego Bakoitzeko jaiak eta tokian tokiko jaiak.

    • Ordutegi bereziak eta ordutegi berezia duten lantokien zerrrenda.

    • Barruti judizialen lanegunetako festak direla eta egindako bost eguneko lanaldi murriztua.

    • Uztailaren 1etik irailaren 15era bitarteko asteroko 35 orduko udako lanaldia.

    • Hilabeteko urteroko oporraldia.

    • Egiteko pertsonalak direla-eta 9 eguneko baimena; izan ere, gainerako baimen, lizentzia eta egiaztatutako arrazoiengatiko bajei kalterik egin gabe gozatu ahal izango dira.

    • Benetan lan egindako urteroko orduak guztira.

      Sailak eta Sindikatuek interesa eta aldeko jarrera adierazten dute Erakunde aginpidedunen aurrean beharrezko neurriak hartzea sustatzeko, sortutako premiazko bezain luzaezinak diren beharrizanak beteta, larunbata Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalarentzat laneguna izan ez dadin.

  3. – Benetan lan egindako orduen neurketa hilabete naturalen bidez egingo da, Araudi Organikoaren arabera.

  4. – Hitzarmen honetan aipatzen den ordainketa-plusa sortzea, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionarientzat eskuarki ezarritako urteroko ordu-kopurua eraginkortasunez betetzeari lotuta dago. Horiek horrela, urteroko ordu-kopuru hori betetzen ez duen langileari benetan lan egindako urteroko ordu–kopuruaren araberako zati proportzionala aplikatuko zaio.

  5. – Enplegua sortzea eta lanaren banaketa laguntzeko asmoz, bi alderdiek ezohiko orduak kentzeko beharrizana baieztatzen dute. Organo edo zerbitzu judizialaren beharrizanen ondorioz ezinbestekoak direnak eta bestela aurre egiterik ez badago, aisialdiaz berdinduko dira zerbitzuaren beharrizanen arabera.

  6. – Lan-orduen banaketa eta egokitzapenerako neurriak bideratzeko, Justizi Sailak Hitzarmen honen ezarpen-eremuan sartutako pertsonalari lanaldiaren murrizketa eskaini ahal izango dio soldata gutxitzea batera ekarriko duelarik, indarrean dagoen legeriaren arabera eta beti ere lanpostuaren eginkizunek, zerbitzuaren beharrizanek, giza baliabideen plangintzak eta aurrekontu-mugek ahalbidetzen badute.

    Aipatutako murrizketa betearazteko baldintzak Eusko Jaurlaritzak arautuko ditu, aldez aurretik Hitzarmena sinatu duten alderdiekin negoziatu ondoren.

  1. – Organo judizialei egindako zenbait zerbitzuren berezitasunek hala aholkatzen dutenean, Justizi Sailak ordutegi bereziak ezartzeko ekimena betearaziko du, ordezkaritza zabalena duten sindikatuekin aldez aurretik negoziatu ondoren eta Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta, hala badagokio, Bulego Judizialaren edo dagokion organoaren arduradunen txostena aldez aurretik jaso ondoren.

    Halaber, ekimen honek betetze-kontrolerako eta sor litezkeen berdinketetarako sistema biltzen du, izan ere, berdinketak Batzorde Parekidean zehaztuko dira.

  2. – Ordutegi berezi hauek betetzeko orduan pertsonalaren borondatea sustatuko da eta besteak beste, honako hauei eragingo diete:

    1. Erregistro Zibila.

      • Zerbitzuaren kalitatea hobetzea da oinarrizko helburua; horretarako, herritarrentzako ordutegia luzatuko da.

      • Bilboko Erregistro Zibilean eta Gasteizen, Donostian eta Barakaldon Erregistro Zibila daramaten Lehen auzialdiko epaitegietan izango du eragina .

    2. Jakinarazpen Egintzetarako Zerbitzuak.

      Jakina denez, baliabide material eta pertsonalak gehitzeak eta zerbitzu orokor hau sortzeak organo judizialen jakinarazpen-izapideak bizkortzea ekarri du. Hori dela eta, auzien ebazpen-epea murriztea lortu da; hala ere, gaur egun badago konpondu gabeko arazoa, hau da, une horretan erasandakoak euren bizilekuan ez egoteagatik egin ezin diren jakinarazpen–kopuru handia.

    3. Jendea Hartzeko Zerbitzua.

      Sailak zenbait eraikin judizialetan jendea hartzeko ordutegia luzatzea beharrezkotzat jotzen badu ere, proposamen hau dagokion egunean jendea Hartzeko eta Informaziorako Zerbitzuak egiten duen zehaztapenaren zain egongo da.

  1. – Indarrean dagoen legeria garatzeko, Justizi Sailak lanaldia eta ordutegia betetzeko kontrolerako argibide egokiak ezarriko ditu. Argibide hauek kontrolerako mekanizatutako baliabideak erabiltzeko eta gertakariak egiaztatzeko arau egokiak bilduko dituzte. Halaber, baliabide mekanizatu hauek jarri ez diren egoitza judizialetako kontrol-sistema ezarriko dute.

  2. – Aipatutako argibideetan bilduko diren ordutegia betetzeko ohiko kontrolez gain, Justizi Sailak presentziako kontrol zehatzak burutu ahal izango ditu egoki deritzon eran.

  3. – Ordutegia egiaztatutako arrazoirik gabe ez betetzeaz gain, fitxatzeko betebeharrari edota funtzionariak txartel magnetikoa erabiltzeari iruzur egiteak dagokion araudian jasotakoa eta sor litezkeen gainerako erantzunkizunak ezartzea ekarriko du.

  1. – Garatzea proposatzen diren lanpostuen zerrenda-ereduaren arabera, euren hornidura-sistema eta funtzionarioen barruko igoera eta guzti, Euskal Herriko Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonala prestatzeko eredua lanpostuaren beharrizanetara egokitu behar da.

  2. – Lehen lanpostuaz jabetu edo bere aldaketa baino lehen gertatzen den hasierako prestaketarekin batera, jurisdikzio edo zerbitzu desberdineko kasuetan edo prozesu-erreformetan, funtzionarioari bere karrera adminitratiboa zehazteko aukera emango dion etengabeko prestaketa eskainiko da. Prestaketa hau plantila organikoko betegabeko lanpostua betetzen duen bitarteko pertsonal funtzionariei zabalduta egongo da, aurrekontu eta lanpostuen arabera.

  3. – Hitzarmen honetan aurreikusitako Batzorde Parekideak ordu-berdinketa eramango duten ikastaroak ezarriko ditu.

  1. – Euskalduntze Plangintza egiten den bitartean, eta euskarazko hizkuntz gaitasuna sustaztea eta bultzatzea helburu duen Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren euskalduntze-programari jarraituz, Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritzak HAEEren bidez 97/98 ikasturterako prestaketa–programan aurreikusitako euskara-ikastaroak kudeatuko ditu.

  2. – Etorkizunerako programei begira, eta aurrekontu eta lanpostuen arabera, ikastaroak plantila organikoko betegabeko lanpostua betetzen duen bitarteko pertsonal funtzionarioei zabalduta egongo dira.

  3. – Honela egingo dira euskara-ikastaroak:

    • Lanorduetan: 8:00etatik 10:00etara eta 15:00/ 15:30etatik 17:00/17:30etara.

    • Lanorduz kanpo: 17:00etatik aurrera.

  4. – Lanorduetan eskolara doazenek zazpi ordu eta hogeita hamar minutuko eguneroko lanaldia bete arte lan egin beharko dute; izan ere, euskara-eskoletara joatea egindako lantzat hartuko da. 15:00etatik 17:00etara euskara-eskoletara Gasteizen joaten direnak 14:00etan irten ahal izango dira, era berean, zazpi ordu eta hogeita hamar minutuko eguneroko lanaldia bete behar dutela kontuan hartuta.

    Lanorduz kanpo doazenek arrazoi horrengatik ordu-berdinketa izateko eskubidea izango dute, beti ere betekizun hauek betetzen badituzte:

    • Ikastaroek gutxienez 2 orduko trinkotasuna izan beharko dute eta HABEk homologatutako euskaltegietan egin beharko dira.

    • Euren aprobetxamendua eskatuko da, une bakoitzean HAEEk zehazten dituen irizpideen arabera.

      Baimenaren iraupena ikastarora joandako orduen laurden baten baliokidea izango da eta inola ere ez du bost lanegun gaindituko; halaber, ez da emango ikastaro bakoitza amitutakoan HAEEk aprobetxamendu-irizpideak betetzeko informazioa bidali arte, eta, hala badagokio, zerbitzuaren beharrizanen menpe egongo da.

Arrisku profesionalak prebenitzeari buruz indarrean dagoen araudiak eta Hitzarmen honek agindutako betebeharrak bete beharko ditu Administrazioak.

  1. – Kontsulta eta Parte Hartzea.

    Administrazioak prebentzio zerbitzua eratuko du. Halaber, Sindikatuekin kontsultatu ondoren, zehaztuko du arrisku profesionalei aurrea hartzeko betebeharra betetzeko antolatu edo hitzartu beharreko prebentzio zerbitzu-mota.

    Langile batzordeei eta sindikatuetako ordezkariei dagokie prebentzioan parte hartzeko eginkizuna betearaztea, Segurtasun eta Osasun Batzordeak dituen ahalmenei kalterik egin gabe.

  2. – Prebentziorako Ordezkariak.

    1. Prebentziorako ordezkariak ordezkaritza duten Sindikatuek izendatutako langileak izan ahal dira, langile ordezkariak edo sindikatuetako ordezkariak izan ez arren, ezargarria den legeriak agindutako kopuruan.

    2. Lan-arriskuak prebenitzeko eginkizunak betetzeko prebentziorako ordezkariek erabiltzen duten denbora ordezkaritza-eginkizunetarako jarduketatzat hartuko da, ezargarria den legerian eta eskubide sindikalen Hitzarmen Markoan aurreikusitako ordaindutako hileroko ordu-kreditua erabiltzeko orduan. Nolanahi ere, hala badagokio, lan egindako denboratzat hartuko da, Seguritate eta Osasun Batzordearen bilerei eta arriskuak prebenitzeko administrazioak deitutako beste edozein bilerari dagokien aipatutako ordu-kredituari egotzi gabe.

    3. Administrazioak prebentziorako ordezkariei euren eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren prebenitzeko baliabide eta heziketa eman beharko die. Heziketan emandako denbora kasu guztietan lan egindako denboratzat hartuko da.

  3. – Segurtasun eta Osasun Batzordea.

    1. Segurtasun eta Osasun Batzordea parte hartzeko organo parekide eta kolegiatua da, eta arriskuak prebenitzeko sistemaren osagai desberdinen proposamen eta aldizkako kontsulta arrunta du helburu (arriskuak prebenitzeko neurri eta planak, larrialdi-planak eta premiazko sorospenak, heziketa-plana identifikatu eta balioztatzea, pertsonalaren osasuna zaintzea, etb.).

    2. Segurtasun eta Osasun Batzordea eratuko da Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren eremuan. Sindikatuek eta Administrazioak erdi bana osatuko dute. Alderdi sindikalaren kideen aukeraketa proportzionaltasun-printzipioaren arabera egingo da, hartara, ordezkaritza duten sindikatu guztiak Hitzarmen honen eremuan agertzea bermatuko da.

  1. – Kalitatea eta Justizi Administrazioaren eraginkortasuna hobetzea duen Hitzarmenean zehar adierazitako xedeen ondorioz, —giza baliabide eta baliabide materialen erabilera eta kualifikazio hobearen bidez—; horrez gain, produktibitatea sustatzeko programen bidez, eta, Hitzarmenaren eremuak erasandako pertsonala hauexek betetzera derrigorrez behartuta dagoenez, lan-baldintzen aldaketa dakarrenez, ordainketa-plusa ezartzen da.

  2. – Helburu den kalitatearen hobekuntzaren ordainetan, zenbateko aldakorra duen ordainketa-plusa sortzen da, nahiz eta talde berekoak izan zerbitzua ematean kalitatea hobetzearen aldeko antzeko erantzukizunak edo konpromiso beretsuak bere gain hartzen dituztenek ordainketa beretsuak jaso ditzaten.

  3. – 1996ko taldeko, udalerriko eta organo judizialeko zenbatekoa pezetatan dagokion eranskinean zehazten dena da.

    Zenbateko horiek mailaka jasotzea 1997ko urtarriletik 2000ko urtarrilera bitarteko epean burutuko da, izan ere, une horretan honako kadentzia hau izango du:

    1997 (urtarrilak 1 - uztailak 1) %10

    1997 (uztailak 1- abenduak 31) %15

    1998 (urtarrilak 1) %25

    1999 (urtarrilak 1) %25

    2000 (urtarrilak 1) %25

  4. – Plus horrek honako kontzeptuok bilduko ditu:

    • Ezartzen diren ordutegi-betebeharrak eta kontrolbideak betetzea.

    • Tresna informatikoen erabilera, Hitzarmen honen bigarren tituluaren bosgarren atalburuan ezarritakoaren arabera.

    • Eurak egon ezean, lantokiko lankideen lana egiten laguntzea.

    • Zerbitzuen zerrendan sartutako neurri-katalogoa betetzea.

    • Hobekuntza-taldeetako kideek emandako agindu eta ohartarazpenak betetzea.

    • Euskararen erabilera normalizatzeko hitzartutako neurriak betetzea.

  5. – Aurreko idazatian aipatutako ordainketak, aldez aurretiko negoziaketa kolektiboaren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretarako Legearen arabera eskuarki ezarri ahal diren urteroko gehikuntzen arabera eguneratuko dira.

    Aldi berean, gehikuntza hauek Estatuko Aurrekontuetarako Legean onartutakoek hartuko dituzte. Azken hauek Autonomia Erkidegoak baino handiagoak izango balira, arautu egingo lirateke Atalburu honetan aipatzen den plusa txikituz.

  6. – Aurrehitzarmena sinatu arte jasoko diren zenbatekoak «antzinatasun» ordainketa-kontzeptuak sendotzen ditu.

    Administrazio Autonomoko funtzionariek jasotakoei dagokienez sor litezkeen aldaketek plusean eragina izango dute.

    Hitzarmen hau sinatzen denetik betetzen diren hirurteko berrien zenbatekoaren eta Administrazio Autonomoan kontzeptu bera dela eta egokituko liratekeen zenbatekoen arteko aldea plusetik kenduko da.

  7. – Hala ere, gaur egun SCAC eta Guardia Zerbitzuetan jasotzen diren ordainketa-gehigarriei eutsiko zaie.

  8. – Adierazitako plusak aipatzen dituen 4. ataleko kontzeptuen osagai diren betebeharrak ez betetzeak aipatutako ez betetzea gertatu den hilabete edo hilabeteetan galtzea ekarriko du; hala ere, honako zehazpenak egin behar dira:

    • Ordutegia egiaztatutako arrazoirik gabe ez betetzeak edo betetzean iruzur egiteak gertatu den hilabete edo hilabete horietan plus hori galtzea ekarriko du, nominan egindako deskontuari edo sor litezkeen diziplinazko erantzukizunei kalterik egin gabe.

    • Hutsegite larri edo oso larriagatiko zigorrak plusa galtzea ekarriko du, funtzionariak birgaitzea lortu arte. Halaber, diziplinazko edo hutsegite oso larriagatik hasitako espedientera makurtutako funtzionariaren behin-behineko gabetzeak plusa gabetzea ekarriko du.

    • Zerbitzuaren hobekuntza egokira zuzendutako tresna informatikoak eta eman dizkioten argibideak eta neurriak erabiltzeko etengabeko arreta ezak plusa jasotzea etengo du, izandako jarreran aldaketa baikorrik agertzen ez den bitartean.

      Halaber, Hitzarmenaren eremu geografikoa gainditzeagatik, funtzionariek plus hori jasotzaeri utziko diote Autonomia Erkidegoko plantilak osatzaeri uzten diotenean.

  1. – Dagokion araudiaren bidez, Hitzarmen hau aplikatzeko eremuan sartuta dagoen pertsonalaren zerbitzuagatiko kalte-ordainak arautuko dira.

  2. – Pertsonal honek hemendik aurrera azaldutako eta ekitaldi ekonomiko bakoitzean dauden aurrekontu-kredituen murriztapenetara makurtutako gizarte-arretarako sistemaz onuratzeko eskubidea izango du.

  3. – Funtzionariek interesik gabeko ohiko aurrerakinak jasotzeko eskubidea izango dute, hileroko soldata likidoaren %100 bada ere, beti ere hilabetea amaitu aurretik administrazio edo kontratu harremana amaitzea aurreikusten ez bada. Aurrerakin hori eskatutako hilabetearen ondorengo nominan berdindu behar izango da.

  4. – Nomina aurreratzea:

    1. Nomina aurreratzea izango da ez egindako lanari dagozkion ordainketen bidez egindako zenbatekoen ordainketa. Gehienezko zenbatekoa 571.900 PTAkoa izango da eta, horretarako, ondoren zehaztutako premiazkotzat jotako inguruabarrak agertuko dira. Nolanahi ere, aipatutako gehienezko mugaren barruan, muga gastu-ziurtagirietan agertutako zenbatekoak zehaztuko du; izan ere, premiazko beharrizanaren egiaztagiri gisa eskaerari erantsi beharko zaio.

    2. Itzultzeko gehienezko epea 24 hilerokokoa izango da. Aurrerakin hauek ez dute inolako interesik sortuko. Ezin izango da aurrerakin berririk eman, aldez aurretik bere gain hartutako izaera bereko konpromisoak kitatuta ez dauden bitartean.

    3. Halaber, 6 hilabeteko gutxienezko epea igaro beharko da nomina aurreratzea kitatu zenetik beste bat jasotzeko eskaera egin arte.

      6. ataleko f) g) atalean bildutako arrazoiak bateraezinak izango dira eta 10 urteko epean aurrerakin bakar bat jasotzeko eskubidea emango dute.

    1. Mailegu-onuradunei borondatezko lan-utzialdiak emateak, emandako nomina aurreratze osoa aldez aurretik itzultzea eskatuko du.

    2. Premiazko beharrizanak:

    1. – Eskatzailearen ezkontza.

    2. – Eskatzailearen dibortzioa, bananketa edo ezkontzaren baliogabetasuna.

    3. – Ezkontidea edo seme-alabak hiltzea.

    4. – Seme-alabak jaiotzea.

    5. – Eskatzailearen gaixotasun edo ebakuntza kirurgiko larria.

    6. – Ohiko etxebizitza erostea. Suposizio honetan aurrerakinaren zenbatekoa 1.000.000 PTAkoa ere izan daiteke; era berean, 48 hilerokotan itzuli behar izango du.

    7. – Kreditu bankarioen amortizazioa, ohiko etxebizitza erosi dela eta.

    8. – Etxebizitza zaintzeko beharrezko bezain ezinbesteko lanak egitea.

    9. – Altzariak erostea.

    10. – Lantokia kokatuta dagoen udalerrira etxebizitza aldatzea.

    11. – Ibilgailua erostea. Ibilgailua lan-tresna gisa erabiltzeko erosi bada, aldez aurretik egiaztatuta badago, maileguaren zenbatekoa 687.340 PTAkoa izan daiteke. Era berean, 36 hilerokotan itzuli beharko du.

    12. – Kalifikazio hau merezi duten izaera bereko beste inguruabar batzuk, gizarte ekintzako programetan bilduta ez badaude.

    1. Nomina aurreratzeko eskaerak aurkezteko gehienezko epea bi hilabetekoa izango da egitate eragilea gertatu zen egunetik hasita. Nolanahi ere, ezohiko suposizioetan egitate eragilea gertatu aurretiko hilabetean datatutako eskaerak onartuko dira nomina aurreratzea onartu zen egunetik bi hilbetera dagozkion egiaztagiriak aurkezteko konpromisoa lagunduta azaltzenbadira, behar bezala egiaztatutako suposizioetan izan ezik. Konpromiso hau ez betetzeak aurrerakinaren berehalako deuseztapena ekarriko du.

  5. – Justizi Sailak zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretua aldatzeko eskatuko du, Euskal Herriko Justizi Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonala bere ezarpen-eremuan sartzeko.

  6. – Eskualdatutako pertsonal funtzionarioa gaur egun Administrazio Autonomoko pertsonalak dituen bizi eta istripu aseguruen estalduran sartuko da.

  7. – Beste prestazio batzuk:

    1. Arestian ez erantzundako gizarte-arretak eta ezohiko izaera duten beste arrazoi batzuk finantzatzeko gizarte-fondoa eratzen da. Sindikatuek eta Administrazioak osatutako Gizarte Ekintzarako Batzordeak aldez aurretik honen berri izango du eta laguntza–programak egin eta esleitzeko parte hartuko du. Horrez gain, ebazpena Giza Baliabideak Ordenatzeko Zuzendariari proposatuko dio.

    2. Honako hauek dira 1997rako Gizarte Ekintza programari dagozkion laguntzak:

      • Seme-alabengatiko laguntza: seme-alaba bakoitzeko 40.000 PTAko laguntzak ditu edo 60.000koak bi seme-alaba edo gehiagorengatik, izan ere, haurtzaindegiak, jantokiak eta 18 urtetik beherakoen ikasketek eragindako gastuak neurri batean ordaintzea du helburu.

      • Elbarrituentzako laguntza. Gehienez 150.000 PTAko laguntzak ditu; izan ere, adin-mugarik gabe %33tik gorako elbarritasun fisikoa edo psikikoa duten seme-alabak edo neba-arrebak bere kargu dituzten funtzionariek ordaindutako gastuak neurri batean ordaintzea du helburu.

      • Funtzionariek ikasteko laguntzak. Zuzenbidea ikasteagatik gehienez 75.000 PTA jasoko dira eta gainerako ikasketak egiteagatik gehienez 45.000 PTA; izan ere, ikasketak edo ikastaroak (matrikula, kuotak, liburuak, etb.) funtzionario eskatzaileak ordaindutako gastuak neurri batean ordaintzea du helburu.

  8. – Atalburu honetan bildutako laguntzen gozamena ezin da bateratu Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrak eta erregimen bereziek eragindakoekin.

  1. – Hitzarmen honen indarraldiak eta ezarpenak eragindako gorabehera guztiak aztertu, konpondu eta interpretatzeko, Batzorde Parekidea eratzen da eta bere ebazpenak lotesleak izango dira alderdi sinatzaileentzat.

  2. – Batzorde Parekidea alderdi bakoitzeko kide-kopuru beretsuak osatuko du; era berean, sindikatu bakoitzari ordezkari bat dagokio. Halaber, bi alderdiek gehienez bi aholkulari izendatu ahal izango dituzte.

  3. – 1. atalean adierazitako gorabehera guztiak Batzorde Parekidearen menpean daude lehentasunez.

  4. – Batzorde Parekidearen deialdia osatzen duen edozein alderdik idatziz eskatuko du; gutxienez 15 eguneko aurrerapena izan beharko du eta hizpide izango diren kontuak zehaztasunez adieraziko dira. Deialdiek gai-zerrenda, bilera eguna eta tokia jasoko dituzte eta derrigorrezkoa izango da bi alderdiak agertzea.

    Deialdiaren eta bilera egunaren arteko epea elkarrekiko adostasunez murriztu ahal izango da.

  5. – Batzorde Parekideak funtzionamendu-sistema zehaztuko du horretarako deitzen den lehen bileran.

  6. – Batzorde honen menpean beharrezkotzat jotzen diren bezainbeste azpibatzorde sortuko dira; era berean, jarraitzeko asmoa edo indarraldian zehar eta pertsonalari eragin diezaioketen lan egoeraren araberako gorabeherei erantzuteko asmoa izan dezakete. Batzorde Parekideak eraketa eta funtzionamendu-araudia zehaztuko ditu eta bere ebazpenek bertan sortutakoen balio lotesle bera izango dute alderdientzat.

  7. – Atalburu honen 3. atalean xedatzen denaren arabera, bi alderdiek lehentasunez Batzorde Parekidearen ezagutzara eta ebazpenera makurtuko dituzte interpretazioari, indarraldiari, ezarpenari eta Hitzarmen honen ezarpen-eremuan sartuta dagoen pertsonalari eragiten dioten beste lan-gorabehera batzuei buruzko tira-bira guztiak.

  8. – Batzorde Parekidean adostasunik lortzen ez bada, bi alderdiak bitartekaritzara makurtuko dira.

  9. – Bi alderdiek Hitzarmenaren interpretazioak, indarraldiak eta ezarpenak eragindako gatazkak konpontzeko bide berriak aztertzeko konpromisoa hartzen du.

    LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

    EAEko organo eta zerbitzu judizialen beharrizanetara egokitutako bitarteko funtzionarioen aukeraketaren, proposamenaren eta izendapenaren legezko araudiaren beharra dagoela jakin badakitenez, bi alderdiek negoziazioak berehala hasteko konpromisoa hartzen dute, gaur egungo araudia aplikatu zenetik urtebete igarota, funtzionamenduari begira, berrikuspena gauzatzeko.

    Hitzarmen hau sinatzea, Lan Boltsa deitzea eta Lekualdatze Lehiaketak ebaztea aldi berean gertatu dela kontuan hartuta, horren ondorioz lana uzten duten bitarteko funtzionariak gaur egungo Boltsan sartuko dira euren puntuazioaren arabera hasieran egokitu zitzaien ordenean.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Hitzarmen honetako atalen edozein aldaketa beste Hitzarmen baten bidez burutuko da.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Hitzarmen hau sinatu duten alderdiek edozein instantziaren aurrean bertan jasotakoa defendatzeko konpromisoa hartzen dute.

    Eta hala ager dadin, eta dagozkion xedeetarako, Hitzarmen hau sinatzen da idazpuruan azaldutako tokian eta egunean.

Eusko Jaurlaritzaren Justizi Sailak eta Justizi Administrazioko langileen ordezkari sindikalek iaz hasitako bileretan egiaztatu dute justizi administrazioko langileak administrazio autonomokoekin parekatzerakoan ordainsariez gain bulego judizialaren erreforma, langileen estatutu juridikoaren eta lan baldintzen aldaketak ere kontutan izan behar direla.

Honetan oinarriturik, bi alderdiek erabaki dute:

  1. – Bi lan talde osatzea, Osoko Lan Taldeari ondorengo eremuetako proposamenak aurkezteko:

    • Bulego judizialaren berrantolaketa.

    • Estatutu juridikoa. Besteren artean honako gaiak jasoko ditu: plantila organikoak; egutegia, lanaldia eta ordutegia; orduen kontrola; langileen berrantolaketa; euskalduntzea.

      Proposamen hauek 1997ko ekainaren 30erako Osoko Lan taldeari igorri beharko zaizkio, aztertuak izan daitezen eta, hala balitz, aurtengo uztailaren lehenengo egunetan onartuak.

      Bi talde hauez gain, beste bi sortuko dira aurrekoen osagarri; talde hauek Akordioa izenpetzen den datan lanean jarrai dezaketenek, honakoak izango dituzte zeregin:

    • Ematen den zerbitzuaren kalitatea hobetu

    • Giza ekintza, Prestaketa eta Lan Osasuna

  2. – Soldaten parekatzea.

    Aurreko puntuetan adostasuna lortu ondoren, ordainsarien parekatzea osagarri baten bidez gauzatuko da; osagarria, kidegoaren araberakoa, funtzionarioak gaur egun jasotzen duen ordainsaria eta hurrengoaren arteko aldekoaren adinakoa izango da:

    Ofizialen kidegoa 2.779.663 PTA gordinak urteko 1996 urtea

    Laguntzaileen kidegoa 2.487.649 PTA gordinak urteko 1996 urtea

    Agenteen kidegoa 2.205.642 PTA gordinak urteko 1996 urtea

    Aipatutako kopuruak progresiboki jasoko dira 1997ko urtarriletik 2000ko urtarrila bitarteko epean, ondorengo kadentziaz:

    1997an (urtarriletik Akordioa izenpetu arte) %10

    1997an (Akordio izenpetzen denetik abendura) %15

    1998an %25

    1999an %25

    2000ko urtarrilean %25

    Administrazioak hitz ematen du, edozelan ere, 2000ko urtarrilean ordainsarien parekatzea burutua izango dela. Negoziaketan zehar, parekatzeko diren ordainsariak hobetuak izan daitezke.

    Ordainsari hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien Legean oinarrituta orokorki ezar daitezkeen urteko gehikuntzekin eguneratuko dira.

    Soldaten parekatze prozesuaren ondorioz, antzinatasuna eta gainontzeko kontzeptu ordaingarrien batuketa izaera berdintsuko Administrazio Autonomoko funtzionarioentzat ezarritakoa baino handiagoa balitz, alde hori Aurreakordio honen xedea den osagarri berezitik kenduko litzateke.

    Edozelan ere, Guardia zerbitzua edo KEZ dela eta, indarrean dauden lantoki-osagarriak mantendu egingo dira eta, beraz, ordainsarien parekatze prozesu honetan ezin izango da asimilatu.

  3. – Bulego judizialaren baitan funtzioak mugatu eta argitu beharra dagoela, eta ondorioz kontuan hartzen diren lanpostuen titularrek koordinazioarako eskuduntzak eta erantzukizunak bereganatu behar dituztela jabeturik, bi alderdiek hitza ematen dute batzorde parekide batek, hitzartutako manualaren ildoari jarraiki, baloratutako lanpostu zerrenda bat negoziatuko dutela. Lanpostu zerrendaren prozesua eta bere balorazioa berehala hasiko da eta bere emaitza ekonomikoak, beranduen jota ere, aurreakordio honen aurreko puntuak adierazten duen ordainsarien homologazioa burutzen den datan ezarriko da.

    Testu honen bidez iragartzen den Akordioa egikaritzerakoan justizi administrazioko langileak kidego nazionalen parte izateak sor ditzakeen zailtasun tekniko eta juridikoetaz jabeturik, bi alderdiek hitz ematen dute bakoitzak bere eremuan beharrezkotzat jotzen dituen jardunak sustatuko dituztela akordio hau benetan gauzatu dadin.

Besteak beste, honako jarrera hauek izango dira Zerbitzu Kartaren osagai:

  • Justiziarako eskubidea ahalik eta begirune handienean garatuko da, Justizi Administrazioaren aurrean aurkezten denaren egoera kontuan hartu gabe.

  • Hitzarmen honek eragiten dien funtzionarien esku dagoen neurrian, ahozko epaiketak jartzeko eguna, frogak, agerpenak, etb. itxarote-denborak murrizteko eran planifikatuko dira.

  • Adierazitako ordutegia bete egingo da, herritarren alferrikako itxaronaldiak saihesteko.

  • Epaitegira hurbiltzen den herritarren beharrei berehala erantzutea.

  • Kafea hartzeko atsedenaldiak egiteko txandak ezartzea, hartara, jendea hartzeko beti izango da norbait goizeko erdiko orduetan.

  • Organoetako pertsonalaren arteko lankidetza, gai zehatz batez arduratzen den lankidea ez balego.

  • Señalamenduen publizitatea.

  • Zerbitzuarekin zerikusirik ez duten telefono-deiak jendaurreko ordutegitik kanpo egingo dira.

  • Justiziarako eskubidea duenari eman beharreko informazioa argi eta garbi eta modu ulergarrian eskainiko zaio; horretarako, komenigarria da hizkuntza juridikoa erraztea eta zehaztea.

  • Herritarra inolako diskriminaziorik gabe hartzea.

  • Informaziorako foiletoa eta iradokizun eta kexa orria entregatzea; horrez gain, non azaldu ditzaketen zehaztuko zaie.

    Agerikoa da «jendea ongi hartzea» kontzeptua aise neurtu ezin den kontzeptua dela. Beraz, kalitate horri eusten zaiola etengabe balioztatzeko, honako kontrol-modulu hauek ezarriko dira, besteak beste:

    1. Zeharkako metodoen bidez: kexarik ez egotea, etb.

    2. Zerbitzua erabiltzen dutenen arteko inkestak.

      15. Atalburuan aurreikusitako Hitzarmenaren jarraipenerako batzordearen bidez.

    1. Justizi Jauregi bakoitzean ezarri litezkeen Hobetzeko Taldeen lanaren bidez; izan ere, euren sorrera, eraketa eta eginkizunak zehazteko Hitzarmen hau sinatu duten sindikatuekin adostuko da.

Agiango Zerbitzu Orokorren azterketa:

Aztertuko diren Zerbitzu Orokorrak, ezarriko diren tokiaren arabera behin betiko osatu behar izango dira bere garaian, batez ere bete behar izango dituzten lanak guztiz ezberdinak izan daitezkeelako batetik bestera eta, beraz, «a priori» jokabide orokorra ezartea korapilatsua delako.

  1. Informazioa eta jendearen harrerako zerbitzua

    Zentralizatutako informazio zerbitzu honek bi helburu ditu:

    • Bulegoetan jendearen joan-etorriak aldendu, horretara bulegoetako langileak bere zereginetan buru belarri sartuta egotea erraztuz.

    • Kalitatezko zerbitzua eskeini, informaziogune bakar batean erantzun egokia eman, argibide zehatzak eskaini eta jendea egoki bideratu, egotaldiak murriztu, etab.

      Eskeintzok egokitasunez bilaka daitezen, bereiztutako hiru bide erabili behar dira, baina egokitasunez koordinatuta.

      1. bertoko informazioa eta harrera

        1. telefonozko argibidea eta erantzuna

        2. idatzizko informazioa eta erantzuna.

          Justizi Administrazioaren erabiltzaileek egoki erizten dioten iradokizun eta kexak jasoko dituzte eta dagokien organoetara bideratuko dituzte.

  2. Ondasunen Arakatze Zerbitzua

    Zerbitzu hau kokatzen den udalerriko organo judizialetan erantzukizun zibila eskatzen zaien pertsonen ondareari buruzko xehetasunak erregistroetan eta administrazio-bulegoetan bilatzea izango da bulegoaren eginkizuna. Zerbitzu honen bitartez, inprimaki bakar batez behar den guztia eskatu ahal izango da eta honela funtzionarioek ez dituzte hainbeste inprimaki bete behar izango, eta erantzuna jasotzeko epea laburtu egingo da.

  3. Kutxa judizialaren kontu-zerbitzua

    Epaitegi guztien kontularitza zeregina bilduko duen Zerbitzuaren eraketa gauzatu nahi da, horretara Epaitegietako idazkari judizialekek eginkizun burokratiko hori egitetik arinduz, eta erakunde judizialetan izaten diren gordailu eta kontsignazioen bataz-bestezko egotaldia murriztuz Justizi Administrazioaren zerbitzu publikoa hobetu.

    (Auziaren kontrola idazkari bakoitzari dagokio eta baita ordainketa-agindua ere).

  4. Enkanteen argibide-zerbitzua

    Ezarriko den barruti judizialeko edozein Epaitegik enkantatuko dituen ondasun higiezinei buruzko argibideak eskeiniko dituen bulegoa izango da, herritarrak aitatutako ondasunen baten erosketara joan daitezen eta baita aitatutako bizilekuek dituzten zamarekiko ahal denik eta noranzkorik zabalena emanaz.

  5. Kanpo-eta barne-mezularitza zerbitzua

    Barne erabiltzaileei epaile-agenteen ihardukizuna razionalizatuz zerbitzu eragingarria emon gura zaie. Dekanotzari atxikitako agente-talde batekin Epaitegietako mezularitza-betebehar guztiak hornituko lirateke.

    Kanpo-mezularitzaren atal gisa, postakutxak bezala, fax zerbitzuari buruzko zentralizazioa aurrikusita dago.

  6. Jakinarazpen eta Bahikuntzetarako Zerbitzua. Prokuradoreentzako Jakinarazpenak

    Zerbitzu honek berau ezarriko den udalerriko (hiriburua ez) organo judizial guztien kale-zeregina razionalizatu nahi du eta baita Eskuordekoentzako jakinarazpenak zentralizatu ere.

  7. Gasteizko Probintzi Auzitegiko izapidaketa Zerbitzua.

    Auzitegi Probintzialaren Jurisdikziopeko Sekzio biei zerbitzua emateko bideratutako zerbitzuaren gauzatzea, Auzitegiaren baliabide pertsonalak razionalizatuz, eta Sala bien errepikatutako zereginak bilduz beraien espezializazioa errentabilizatuz.

    Atal bitan eratzen da: Izapideketa eta Betearazpenak

  8. Estadistika-Zerbitzua.

    Lurralde guztiko Organo Judizialen bilakaeraren jarraipen egokirako beharrezkoak diran xehetasun guztiak zentralizatuko dituen Auzitegi Nagusiaren menpeko zerbitzua. Bulego honek aldiz–aldikako txostenak bideratu eta datuak tratatuko ditu.

    Zerbitzu bakar bezala antolatzen bada ere, Auzitegi eta Epaitegi-Dekano bakoitzean barruti judizial horretan estadistika–kudeaketaren arduraduna egon ahal izango da eta organo judizial guztien aholkularitza lanak egin.

  9. Aurkezpen, baldintzapeko askatasun eta deietara Goardiako Informatika Zerbitzuaren Hedapena.

    Bulego honen zerbitzuaren hedapenak hiru helburu ditu:

    • Jurisdikzio penaleko organo guztien barne-erabiltzaileei zerbitzua eman, inputatuen, inkulpatuen edo kondenatuen aurkezpen guztiak bateratuz, funtzionarioei sortzen dizkien etenaldiak alboratuz. Bulego honek aurkezpenen hileroko txostenak bialduko ditu eta aurkezte ezaren oharrak berehala. Bulego honek aurkezpen guztiak jasoko ditu, horretara ez dute egoitzan zehar ibili beharko eta epaitegi bakoitzeko egotaldiak laburtuko dira.

    • Organo judizialei aurrekin penalen txostenak eskuratu, kondenatu eta auzi iheslarien Erregistro Nagusiaren bidez, eta Espetxe Erakundearen bitartez espetxeratuen zerrendaren bitartez.

    • Ohiko ordutegietatik kanpo, organo judizialen eta Auzitegien Sekzioetako deialdien bateraketa.

  10. Artxibo eta konbikzioko piezen zerbitzua

    Auzitegietako sekzio eta organo judizial guztietako espediente judizialen zaingo informatizatua eta zentralizatua, eta egoitzaren organo judizialen esku dauden justizi jauregi barruko uste sendoko piezak.

    Pieza guzti-guztiak sailkatuta eta zenbatuta egongo dira kontrola eta zainketarako eta sistema informatikoaren bidez kontrolagarriak izango dira.

    Lege Prozesalek mugatutako eremuetan efektuen aldiz-aldiko enkanteak egitea azter daiteke.

  11. Epai-Aretoen, areto-polizi eta bulego orokorren kudeaketa-zerbitzuak.

    Hurrengo zereginak kudeatzeko erantzukizunaz arduratuko litzateke zerbitzu hau:

    • Epai-Aretoak.

    • Gaixotasun, lekualdatze, etab. lako kasuetarako epai aretora joateko Epaitegiko agente gehiagoren laguntza.

    • Kanpo- eta barne-mezularitza

    • Gutuneria.

    • Espediente judizialen eta konbikzio piezen Igorketa, entrega eta sailkakepena.

    • Agintzen zaizkion beste batzuk.

K.A.Z.. AGENTEA 606.468

LAGUNTZAILEA 584.309

OFIZIALA 376.649

LLODIO BAKE EPAITEGIAK AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

IRUÑA DE OCA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

LAGUARDIA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

BAKE EPAITEGIA 420.113

AGURAIN BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE EPAITEGIA 420.113

GIPUZKOA

TOLOSA DEKANOTZA OFIZIALA 398.381

LEHEN AUZIALDIA ETA INSTRUKZIOA AGENTEA 628.200

LAGUNTZAILEA 606.041

OFICIAL 398.381

AZPEITIA LEHEN AUZIALDIA ETA INSTRUKZIOA AGENTE 628.200

LAGUNTZAILEA 606.041

OFIZIALA 398.381

BERGARA DEKANOTZA LAGUNTZAILEA 606.041

OFIZIALA 398.381

FISKALTZA AGENTEA 606.468

LAGUNTZAILEA 584.309

LEHEN AUZIALDIA ETA INSTRUKZIOA AGENTEA 628.200

LAGUNTZAILEA 606.041

OFIZIALA 398.381

EIBAR LEHEN AUZIALDIA ETA INSTRUKZIOA AGENTEA 628.200

LAGUNTZAILEA 606.041

OFIZIALA 398.381

LAN ARLOKO EPAITEGIA AGENTEA 606.468

LAGUNTZAILEA 584.309

OFIZIALA 376.649

DONOSTIA PROBIN AUZIT ERREG. BANAK BUL.. AGENTEA 606.468

LAGUNTZAILEA 584.309

PROBINTZI AUZITEGIA AGENTEA 606.468

IDAZKARITZA ETA SEKZIOA LAGUNTZAILEA 584.309

OFIZIALA 376.649

AUZITEGI MEDIKUAREN KLINIKA AGENTEA 478.236

LAGUNTZAILEA 477.809

DEK.INFORMATIKA BULEGOA LAGUNTZAILEA 584.309

OFIZIALA 376.649

DEKANOTZA AGENTEA 606.468

LAGUNTZAILEA 584.309

OFIZIALA 376.649

FISKALTZA AGENTEA 606.468

LAGUNTZAILEA 584.309

OFIZIALA 376.649

GAIKUNTZA LAGUNTZAILEA 584.309

AUZITEGI ANATOMIA INSTITUTUA AGENTEA 499.968

LAGUNTZAILEA 477.809

LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA AGENTEA 606.468

LAGUNTZAILEA 584.309

OFIZIALA 376.649

INSTRUKZIOKO EPAITEGIA AGENTEA 563.004

LAGUNTZAILEA 540.845

OFIZIALA 333.185

PENAL ARLOKO EPAITEGIA AGENTEA 563.004

LAGUNTZAILEA 540.845

OFIZIALA 333.185

LAN ARLOKO EPAITEGIA AGENTEA 606.468

LAGUNTZAILEA 584.309

OFIZIALA 376.649

ADIN TXIKIKOEN EPAITEGIA AGENTEA 606.468

LAGUNTZAILEA 584.309

OFIZIALA 376.649

PENAL IZAPIDE ETA BETEARAZPEN BUL. AGENTEA 563.004

LAGUNTZAILEA 540.845

OFIZIALA 333.185

KEZ AGENTEA 606.468

LAGUNTZAILEA 584.309

OFIZIALA 376.649

IRUN DEKANOTZA OFIZIALA 398.381

LEHEN AUZIALDIA ETA INSTRUKZIOA AGENTEA 628.200

LAGUNTZAILEA 606.041

OFIZIALA 398.381

ANDOAIN BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

ARRASATE BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

AZKOITIA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

BEASAIN BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

DEBA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

ELGOIBAR BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

HERNANI BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

HONDARRIBIA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

LASARTE-ORIA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

LAZKAO BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

LEGAZPIA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

OÑATI BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

ORDIZIA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

OIARTZUN BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

PASAIA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

RENTERIA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

URNIETA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 802.056

OFIZIALA 572.237

BAKE IDAZKARIA 550.505

USURBIL BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

VILLABONA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

ZARAUTZ BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

ZUMAIA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

BAKE IDAZKARIA 420.113

ZUMARRAGA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

BIZKAIA

DURANGO DEKANOTZA LAGUNTZAILEA 606.041

OFIZIALA 398.381

LEHEN AUZIALDIA ETA INSTRUKZIOA AGENTEA 628.200

LAGUNTZAILEA 606.041

OFIZIALA 398.381

BARAKALDO DEK. INFORMATIKA BULEGOA LAGUNTZAILEA 562.577

DEKANOTZA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

FISKALTZA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

INSTRUKZIO EPAITEGIA AGENTEA 541.272

LAGUNTZAILEA 519.113

OFIZIALA 311.453

PENAL ARLOKO EPAITEGIA AGENTEA 541.272

LAGUNTZAILEA 519.113

OFIZIALA 311.453

KEZ AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

GERNIKA-LUMO DEKANOTZA LAGUNTZAILEA 606.041

LEHEN AUZIALDI ETA INSTRUKZIOA AGENTEA 628.200

LAGUNTZAILEA 606.041

OFIZIALA 398.381

BILBAO PROBINTZI AUZITEGIA. SEKZIOA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

PROB. AUZITEG. ERREG. BANAK. BUL. AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

AUZITARAKO ERITEGIA AGENTEA 478.236

LAGUNTZAILEA 456.077

DEK. INFORMATIKA BULEGOA LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

DEKANOTZA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

FISKALTZA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

GAIKUNTZA LAGUNTZAILEA 562.577

AUZITARAKO ANATOMIA INSTITUTUA AGENTEA 499.968

LAGUNTZAILEA 477.809

LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

INSTRUKZIOKO EPAITEGIA AGENTEA 541.272

LAGUNTZAILEA 519.113

OFIZIALA 311.453

PENAL ARLOKO EPAITEGIA AGENTEA 541.272

LAGUNTZAILEA 519.113

OFIZIALA 311.453

LAN ARLOKO EPAITEGIA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

ADIN TXIKIKOEN EPAITEGIA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

ESPETXERATUEN ZAINTZARAKO EPAITEGIA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

ERREGISTRO ZIBILA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

KEZ AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

JAN ZIBIL -PENAL SALA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

JAN ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIB. SALA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

JAN LAN ARLOKO SALA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

JAN GOBERNU IDAZKARITZA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

JAN LAGUNTZA ZERBITZUA AGENTEA 584.736

LAGUNTZAILEA 562.577

OFIZIALA 354.917

BALMASEDA LEHEN AUZIALDI ETA INSTRUKZIOA AGENTEA 628.200

LAGUNTZAILEA 606.041

OFIZIALA 398.381

GETXO DEKANOTZA LAGUNTZAILEA 606.041

LEHEN AUZIALDI ETA INSTRUKZIOA AGENTEA 628.200

LAGUNTZAILEA 606.041

OFIZIALA 398.381

ABADIÑO BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

ABANTO-ZIERBENA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

AMOREBIETA- BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

ETXANO LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

ETXEBARRI D.E. BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

ARRIGORRIAGA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

BAKE IDAZKARIA 420.113

BASAURI BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

BERMEO BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

BERRIZ BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

DERIO BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

ELORRIO BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

ERANDIO BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

ERMUA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

GALDAKAO BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

IGORRE BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

LEIOA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

LEKEITIO BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

MARKINA XEMEIN BAKE EPAITEGIA AGENTEA 802.056

BAKE IDAZKARIA 550.505

MUNGIA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

ONDARROA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

ORTUELLA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

PORTUGALETE BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

SANTURTZI BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

SESTAO BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

LAGUNTZAILEA 649.505

OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

SOPELANA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

UGAO-MIRAVALLES BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

VALLE DE BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

TRAPAGARAN OFIZIALA 441.845

BAKE IDAZKARIA 420.113

ZALLA BAKE EPAITEGIA AGENTEA 671.664

BAKE IDAZKARIA 420.113

ADDENDA

«Eusko Jaurlaritzaren Justizi Saila eta Sindikatuen arteko hitzarmena justizi zerbitzu publikoa ematean gertatuko de eraberritzeari eta Euskal Herriko justizi administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalaren lan-baldintzetan izango duen eraginari buruz» hitzarmenaren alderdi izenpetzaileek lan-taldearen bileretan hitz egindako pentsio osagarrien sistema antolatzeko azterketari buruzko kapitulua hitzarmenaren testuan sartu ez dela ikusirik, negoziaketetan horrela adostuta, erabaki dute hitzarmenean atal berri bat sartzea, hitzez hitz ondorengo testua izango duena:

«Bi alderdiek hitzartzen dute Justizi Administrazioko langileentzako borondatezko pentsio osagarrien sistima antolatzeko aukerei buruzko azterketak eta elkar hizketei hasiera ematea; bai intentsitatean baita ezarpen epetan ere mailakatua izan daitekeen sistema eta bere kudeaketarako bereziki Elkarkidetza E.P.S.V. hartzen dakontutan».

Bereziki azpimarratu eta nabarmentzen da atal honek Hitzarmena osatzen duela eta ondorio juridiko guztietarako dokumentu bakar bat osatzen duela.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.