Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

62/1998 DEKRETUA, martxoaren 24koa, dekretu hauek aldatzen dituela, hots, gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzkoa; etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoa dena; etxebizitza arloko finantza neurriei buruzkoa; eta hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1369
  • Xedapen-zk.: 62
  • Xedapen-data: 1998/03/24
  • Argitaratze-data: 1998/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak, uztailaren 30eko 211/1996, 212/1996, 213/1996 eta 214/1996 Dekretuen bidez honako hauei buruzko arau-esparrua arautu zuen: gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoari, etxebizitza arloko finantza neurriei eta hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei.

Xedapen horiek ekainaren 3ko 131/1997 Dekretuak aldatu zituen. Aldaketa hori ekainaren 3ko 128/1997 Dekretuak zehazten zuen inguruan eman zen, hain zuzen, etxebizitza eta lur arloan, babesgarri izan daitezkeen egintzei dagokienez, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interesak ezartzen zituena.

Azken dekretu hau, etxebizitza eta lur arloan, babesgarri izan daitezkeen egintzei dagokienez, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasak ezartzen dituen martxoaren 24ko 61/1998 Dekretuak baliogabetu duenez eta Dekretu honek ezartzen duen interes-tasa aurrekoarena baino txikiagoa denez, bidezko da finantza neurriei buruzko aipatutako dekretuak aldatzea, neurri horien onuradunengan kasuan kasuko finantza hobekuntzek ondorioak izan ditzaten.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko martxoaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengoa atala.–

Gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzko uztailaren 30eko 211/1996 Dekretuaren 7. ataleko 2. azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

«2. Honako hau izango da interes-tasa lagundua, beti ere efektibotzat joko dena:

  1. Dekretu honen 1. ataleko a), b) eta c) lerroaldeetan jasotako kasuetan: 100eko 2ko interes garbia urteko.

  2. Dekretu honen 1. ataleko d) lerroaldeetan jasotako kasuan: 100eko 3ko interes garbia urteko, maileguaren lehenengo lau urteetan zehar. Bosgarren urtetik aurrera ezestu egingo da laguntza.»

    Bigarren atala.–

    1. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 7. ataleko bigarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

      «2.– Zatikako ordainketa hori, interesdun mailegutzat hartuko da, 100ko 2koa izango da urteko benetako interesa, hogei urtetarakoa eta hileko kuota konstanteak gehienezko amortizazio epea.»

    2. – Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 12. ataleko bigarren eta hirugarren azpiatalak aldatu egin dira eta aurrerantzean honelaxe diote:

      «2.– Hitzarmen bidez erregimen pribatupean sustatutako eta berri-berritan eskuratzen diren etxebzitza sozial eta eraskinen erosleentzako interes-tasa lagundua, beti ere benetakotzat hartuko dena, 100eko 2ko interes benetakoa urteko izango da.

      Interes-tasen laguntza atxikitako eta ez atxikitako eraskinei ere hedatuko zaie, beti ere eroslea sustaketa bereko etxebizitzarena ere izanez gero, azken kasu horretan.

      Interes-tasaren laguntza maileguaren gabezia-aldira ere hedatuko da, onuradunak gabezia horretaz baliatzen bada.

    3. – Jabari, gozamen edo azalera eskubidean emateko diren etxebizitza sozialen sustatzaileentzako interes-tasa lagundua, 100eko 2koa izango da, eta errentan emateko diren etxebizitza sozialen sustatzaileentzako, 100eko 0ko interes benetakoa urteko izango da.»

      Hirugarren atala.–

      Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 15. ataleko hirugarren eta laugarren azpiatalak aldatu egin dira eta aurrerantzean honelaxe diote:

      «3.– Erosleen interes-tasa lagundua, beti ere benetakotzat hartuko dena eta, Dekretu honen 3. atalak ezarritakoaren arabera, diru-sarrera neurtuen zenbatekoa kontuan izanik ezarriko dena, ondokoa izango da:

      • Etxebizitza-jabetza lehenengoz eskuratzeko egitamu berezian sarturiko onuradunak: 100eko 2ko interes benetakoa urteko.

      • Lanbide arteko gutxienezko soldataren 2,5 bider arteko diru-sarrera egiaztatuak dituzten onuradunak: 100eko 2ko interes garbia urteko.

      • Lanbide arteko gutxienezko soldataren 3,5, bider arteko diru-sarrera neurtuak dituzten onuradunak: 100eko 3ko interes garbia urteko.

        Interes-tasaren laguntza meaileguaren gabezia-aldira ere hedatuko da, onuradunak gabezia horretaz baliatzen bada.

    4. – Alokatzeko babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileentzako eta errentan emateko diren etxebizitzen erosleentzako interes-tasa lagundua, 100eko 3ko interes garbia urteko izango da. Laguntza hori gorde egingo da hala gabezia-aldian nola kitapen-aldian, berarizko maileguetan, eta indarrean dagoen bitartean, obraren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan, baldin eta etxebizitzen xedea mantentzen bada eta Dekretu honen 8.2 atalean jarririko baldintzak betetzen badira. Osterantzean, laguntzaren aurretiaz baliogabetuko da, kaltetu gabe horregatik 8.3 atalean jasoriko laguntzak itzultzeari buruz esaten dena.

      Dena dela, babespeko alogerarako erosten bada etxebizitza, interes-tasa lagundua 100eko 0koa izango da, beti ere maizterrek ordaindu beharreko gehienezko errenta finkatzeko oro har etxebizitza sozialetarako finkatua ezartzea hautatu badu onuradunak.»

    1. – Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren Gehigarrizko Xedapenetako Seigarrenaren azken lerroaldea aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

      «Ez da bidezko izango dirulaguntzak ematearen ebazpena, aipatutako dirulaguntzak eragozgarri zaizkion aurrekontuak lortu nahi den helburua betetzeko beharrezko eta nahikoa izan behar duen kreditua ez duenean. Kasu honetan Dekretu honen eta bera garatzeko arauen eraginkortasuna eten egingo da, dirulaguntza berriak emateari dagokionean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da hori».

      Laugarren atala.–

    1. – Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 26. ataleko bigarren eta laugarren azpiatalak aldatu egin dira eta aurrerantzean honelaxe diote:

      «2.– Honako hau izango da subsiatutako interes-tasa:

      1. Birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxieneko soldata 2,5 bider baino handiagoa ez denetan, beti ere egin beharreko obrak egitura edo eraikitzearen aldetiko egokipenerako edo etxebizitzen bizigaitasun baldintzen egokipenerako edo elebarriek erabiltzeko egokipenerako partidak jasoz gero, Dekretu honetako 3. ataleko 3., 4. eta 6. idazatietan ezarritakoaren arabera: urteko interes efektiboaren 100eko 2koa.

      2. Birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrera lanbidetarako gutxieneko soldata 3,5 bider baino handiagoa ez denetan: urteko interes efektiboaren 100eko 3koa.

        Amortizazio aldirako adierazitako termino berberetan hedatuko da subsidiazio gabezia aldira.

        1. – Pertsona fisikoek merkataritzarako lokaletan burutzen dituzten Osoko Birgaikuntzako babestutako iharduerak finantzatzeko kualifikatutako maileguen interes-tasen subsidiazioa, bertan burutzen dituzten edo burutuko dituzten ekintza edo negozioen arabera interes nagusiko ekintza edo negozioen katalogoan 1. edo 2. kategoria jasoa dutenen kasuan, subsidiatutako interes-tasa urteko interes efektiboaren 100eko 3koa izan dadineko eran ezarriko da.»

    2. – Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 31. ataleko hirugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

      «3.– Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, sustatzaileei diruz lagunduko die, mailegulariarentzako mailegutik sortutako interes-tasa honako hau izateko beharrezkoa den interes-tasa:

      1. Etxebizitzen sustaketa, emakida jabetzan egiten denean: 100eko 3ko urteko interes efektiboa.

      2. Etxebizitzen sustaketa, emakida alogeran egiten denean, dagoeneko atal honetan jasotako baldintzetan dauden etxebizitzak barne:

        • Osoko bereoneratzea denean: 100eko 2ko urteko interes efektiboa.

        • Bereoneratze isolatua denean: 100eko 3ko urteko interes efektiboa.»

    3. – Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren Gehigarrizko Xedapenetatik Lehenengoaren hirugarren lerroaldea aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:

      «Ez da bidezko izango dirulaguntzak ematearen ebazpena, aipatutako dirulaguntzak eragozgarri zaizkion aurrekontuak lortu nahi den helburua betetzeko beharrezko eta nahikoa izan behar duen kreditua ez duenean. Kasu honetan Dekretu honen eta bera garatzeko arauen eraginkortasuna eten egingo da, dirulaguntza berriak emateari dagokionean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da hori».

      GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 24an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.