Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

40/1998 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1439
  • Xedapen-zk.: 40
  • Xedapen-data: 1998/03/10
  • Argitaratze-data: 1998/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua

Testu legala

Gizarte zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legearen helburua, herritar guztiek gizarte zerbitzuak izateko eskubidea sustatzea eta bermatzea da, erantzukizun publikoaren sistema egituratuz eta antolatuz. Beraz, Lege horren helburua ez da prestazio batzuk ematea bermatzea, baizik eta, erantzukizun publikoko sistema bat oinarri dela, eskubide bat antolatu, egituratu, sustatu eta bermatzea, herritarrek gizarte zerbitzuak jasotzeko duten eskubidea, hain zuzen.

Gizarte zerbitzuak baliabide, jarduera, prestazio eta ekipamendu multzo bat dira, baina guztiak ere antolatuta. Hau da, babes sistema berezia dira gizarte zerbitzuak, Gizarte Segurantzak ematen duen sistematik aldentzen dena, baina hori ere herri erantzukizunekoa da, bermatua dago eta denentzako da.

Sistema horrek, antolatuta egonik, bi helburu ditu. Batetik, «ongizate-estatuan» lortutako mailari eutsi eta maila hori hobetzea nahi du. Horretarako, zorrotz zaindu behar dira ongizate-estatuaren zutabeak, eta oraindik ere gabezia larriak dituzten biztanle-taldeentzako babesa lortu behar da herri-erantzukizunpean. Bigarren helburua, bestalde, premiarik larrienei laguntza eta babesa emango zaiela bermatzea da, eta, hartara, bereizkeria positiboa egin behar da txartoen aurkitzen direnekin eta gizarteak baztertuta dituenekin.

Horregatik guztiagatik, honakoak dira gizarte zerbitzuen sistemaren ardatz nagusiak: botere publikoen erantzukizuna, elkartasuna, berdintasuna, unibertsaltasuna, aurrezaintza, integrazioa, normalizazioa, herritarren parte hartzea, planifikazioa, koordinazioa, lankidetza eta deszentralizazioa.

1982ko testuan oharteman ez zirenez, berrikuntzak sartzen ditu aipatutako Legearen V. idazpuruak, baimenak, homologazioa, itunak eta ikuskapena arautzen dituelako. Hartara, orain sortutako sistema irekiagoa izango da, ekimen pribatuak ere gizarte zerbitzuak ematen parte har dezakeelako, maila egokiari eutsiko zaiola bermatuz.

Urriaren 18ko 5/1996ko Legearen 9.2 eta 10.3 atalek gizarte zerbitzuen alorrean Eusko Jaurlaritzari ematen dizkion arauak garatzeko eta zerbitzuak antolatzeko eskumenaren indarrez ematen da dekretua hau. Hori dela-eta, dekretu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte zerbitzuetan parte hartuko duten erakunde, zerbitzu eta zentroen antolarauak ezartzea da eta gizarte zerbitzuen Legean aurreikusitako ekintzak arautuko ditu horretarako, ondorengoak kontuan hartuz: zerbitzuei baimena ematea eta titulartasun pribatuko zentroak (22. atala); erregistroa (10.7 eta 11.10 atalak); zerbitzu eta titulartasun pribatuko zentroen homologazioa (25. atala, 11.9 atalari dagokionean) eta ikuskapena (23. atala, 10.5, 11.4 eta 13.6 atalei dagokienean).

Dekretu honetarako erabilitako arau teknikari buruz, esan, eginpideen (baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena) multzoketa ez dela zehaztasunez sektoreka arautu, hau da, materia jakinaren arabera espezifikoki arautuz. Eginpideen tratamendu juridiko-prozedurazkoa, ahal den neurrian, homogeneizatze aldera, dekretu honetan, arautzea, ikuspegi ahalik eta orokorrenetik egitea erabaki da. Eta beraz, etorkizunean, dekretu hau izango da gizarte zerbitzu oinarrizko eta espezializatuei emango zaien sektorekako arautzea egiteko gertueneko erreferentea.

Edukiari dagokionez, bost idazpuru, bi xedapen gehigarri eta bi azken xedapen ditu dekretu honek.

  1. idazpurua xedapen orokorrei buruzkoa da, eta ondorengoak arautzen ditu: helburua; lehenago aipatu ditugun antolaketa eginpideak ezagutzeko eskumena duten organoak; haien lurralde eta material aplikaziorako esparrua, erakunde, zerbitzu eta zentroari dagozkion kontzeptu aldeko mugak ezarriz; eta erabiltzaileen eskubideak eta atentzioaren kalitatea zaintzea bermatzeko betebehar material eta funtzionalak.

  2. idazpurua, titulartasun pribatuko zentro eta zerbitzuek duten administrazioaren baimenaren erregimenari buruzkoa da eta bere sei ataletan administrazioaren baimenaren eta komunikazioaren erregimen eta prozeduraren ingurukoak arautzen ditu alde batetik eta baita ere, baimenaren zabalera eta eraginak, errebokazioa eta errebokazio ezaren eragina.

  3. idazpuruan, erakunde publiko eta pribatuen, eta horien menpeko zerbitzu eta zentroen erregistroa arautzen da. Idazpuruaren sei ataletan, Legean ezarritako erregistroen tipologia, gizarte zerbitzuen Erregistro Orokor eta Foru Erregistroez gain, ondorengoak ere jasotzen dira: erregistroen helburu eta izaera; egitura, antolaketa eta erregistroko idazpen motak; izena emateko prozedura; izena ematea atzera egitea; eta azkenik, erregistroan izena ematearen ondorioak.

  4. idazpuruak, bere lau ataletan, Administrazio Publikoarekin hitzartu aurreko titulartasun pribatuko zerbitzu eta zentroen homologaziorako kontzeptua eta aplikazio baldintzak arautzen ditu. Horrez gain, dirulaguntzak jaso ahal izateko, gizarte zerbitzuetan aritzen diren irabazte xederik gabeko erakundeen kontzeptua eta aplikazio baldintzak arautzen ditu; homologaziorako betebeharrak eta ondoriozko baldintzak; eta homologazioa galtzearen prozedura, arrazoiak eta ondorioak.

  5. idazpuruak hiru atal ditu eta gizarte zerbitzuen erakunde publiko eta pribatuen eta horien menpeko zerbitzu eta zentroen ikuskapena arautzen ditu eta horretarako, beraien izaera, funtzioak eta esparrua; eskumena duten organo edo unitateak eta ikuskatzaileak; eta ikuskapen prozedura arautzen ditu.

    Gehigarrizko xedapenetan ikuskapen alorrean eskumena duten herri administrazioei plangintza burutzeko deia egiten zaie eta atentziorako modu ezberdin eta berritzaileak garatzea aurreikusten da. Azken hori lortu ahal izateko, eskumena duen administrazioak, salbuespen izaeraz, eta gehienez ere bi urteko eperako esperimentazio izaerako zerbitzu eta zentroak baimendu ahal izango ditu.

    Horiek horrela, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, aholkularitza organoei entzun ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta 1998ko martxoaren 10eko bileran onartu ondoren,

  1. atala.– Helburua.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte zerbitzuetan parte hartzen duten erakunde, zerbitzu eta zentroen antolaketarako arauak ezartzea da dekretu honen helburua.

  2. – Hori lortzeko, ondorengo eginpideak arautuko dira:

    1. Erabiltzaileei prestazioen kalitate egokia eta behar bezalako atentzioa bermatu ahal izateko betebehar eta baldintzak biltzen dituzten titulartasun pribatuko zerbitzu eta zentroen administrazioaren baimena.

    2. Erakunde publiko nahiz pribatuen eta beraien menpeko zerbitzu eta zentoen erregistroa.

    3. Administrazio Publikoarekin hitzartu aurreko baldintza bezala titulartasun pribatuko zerbitzu eta zentroen homologazioa eta dirulaguntzak jaso ahal izateko, gizarte zerbitzuetan aritzen diren irabazte xederik gabeko erakundeen homologazioa.

    4. Erakunde publiko nahiz pribatuen eta beraien menpeko zerbitzu eta zentroen ikuskapena.

      1. atala.– Eskumena.

        Aurreko atalean zehaztutako arautze ekintzak ezagutzeko eskumena, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek edo Udalek izango dute, dagokionaren arabera, Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996ko Legearen III. idazpuruan ezarritako eskumen banaketarekin bat etorriz.

      2. atala.– Aplikazio esparrua.

      1. – Dekretu hau Euskal Autonomi Erkidegoan aritu eta gizarte zerbitzuak eskaintzen dituzten erakunde, zerbitzu edo zentro publiko nahiz pribatuei izango zaie aplikagarri, 1.2 atalean ezarritako eran.

      2. – Horretarako honako kontzeptu muga erabakitzen da:

        1. Gizarte zerbitzu erakundea, gizarte zerbitzuko zerbitzu edota zentro bat edo gehiagoren titular den, legez eratuta dagoen, izaera publiko edo pribatua duen eta irabazte xedea duen edo ez duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa da. Eta baita ere, zerbitzu edo zentrorik izan ez baina izaera orokorreko informazioa ematen edota zerbitzuetako kideak laguntzen, bakarrik, aritzen dena.

        2. Gizarte zerbitzuetako zerbitzua, tekniko eta funtzional aldetik gizarte zerbitzu erakunde batek antolatutako, izaera orokor edo berezia duen, izaera erregular eta iraunkorrean ematen den edozein ekintza da. Ekintza hauek ez dira zertan zentro baten eman behar.

        3. Zentroa, unitate organiko edo funtzional bezala eraikitako edozein onibar edo onibar zatia da, kokapen autonomo eta bereizgarria duena eta bertan, gizarte zerbitzu prestakuntzak eman edo antolatzen dira.

          1. atala.– Betebeharrak.

          1. – Gizarte zerbitzuetako zentro edo zerbitzuak, edozein delarik ere beraien tipologia eta titulartasuna, zentro edo zerbitzu bakoitzarentzat ezartzen diren baldintza material eta funtzionalak bete egin beharko dituzte.

          2. – Erabiltzaileen eskubideak errespetatu eta atentzioaren kalitatea bermatzeko diren betebehar material eta funtzionalek ondorengo alderdi hauek zaindu beharko dituzte nagusiki:

            1. Baldintza fisiko eta arkitektura aldekoak: kokapena, eraikuntza eta diseinua.

            2. Instalakuntza eta ekipamendua.

            3. Higiene, sanitate eta segurtasun baldintzak.

            4. Erabiltzaileen eskubideen errespetua bermatzeko diren antolaketa jarraibideak eta atentziorako irizpideak bilduko dituen barne araudia.

            5. Zerbitzu edo zentroaren tipologiari jarraituz, erabiltzaileen betebehar eta eskubideak. Horien aplikaziorako, eta bereziki, parte hartze sistema eta erreklamazioetarako antolaketa jarraibideak.

            6. Langileen betebehar koantitatibo eta koalitatiboak.

            7. Bertan izan diren pertsonen erregistro liburua.

            8. Kontabilitate erregimena eta prezioen erregimena.

  1. atala.– Administrazioaren baimenari eta komunikazioari lotutako ekintzak.

  1. – Administrazioaren baimenari honako hauek egongo dira lotuta:

    1. Titulartasun pribatuko gizarte zerbitzuetako zentro edo zerbitzuak sortzea, eraikitzea edo jartzea eta abiaraztea.

    2. Hasierako egitura edo funtzionabideari buruzko aldaketak.

    3. Zerbitzu edo zentro bat lekuz aldatzea.

  2. – Baimena eman zuen administrazioko agintariari honakoak jakinarazi beharko zaizkio:

    1. Titulartasun pribatuko zentroak ixtea edo zerbitzuak etetea.

    2. Zerbitzu edo zentroaren titulartasun aldaketa.

      Erabiltzaileak kaltetuak izan ez daitezen, aipatutako bi jakinarazpen horiek, gutxienez ere, hiru hilabete aurretik egin beharko dira. Halere, administrazioak egoki joz gero epe hori labur dezake.

  1. atala.– Eskatzaileak.

    Zerbitzu eta zentroetako erakunde titularrek dekretu honen 5.1 atalean aurreikusitako balizkoetan eskatuko dute administrazioaren baimena eta 5.2 atalean ezarritakoetan egingo dute jakinarazpena.

  2. atala.– Baimen motak: aurretikoa eta funtzionamenduzkoa.

  1. – Hurrengo ekintza hauek egongo dira dekretu honetako 8. atalak aipatzen dituen aurretiko baimen erregimenari lotuta:

    1. Zerbitzu edo zentro bat sortzea, eraikitzea edo jartzea.

    2. Zerbitzu edo zentro bat lekuz aldatzea.

    3. Zentroetako aldaketa garrantzitsuak, hala nola, ordurarte ematen zen zerbitzu bera emateko onibarrean egindako egitura aldaketak, haunditzeak edo erreformak.

  2. – Dekretu honetako 9. atalak adierazten dituen funtzionamendurako baimen erregimenari lotuta egongo dira:

    1. Zerbitzu edo zentro bat abian jartzeko ekintzak. Hau da, gizarte zerbitzuen alorrean, eskatzen den kalitate mailari eutsiz aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabide material, tekniko eta langileen aldekoak izanik.

    2. Zerbitzu edo zentroaren funtzio eta helburu aldaketak.

      1. atala.– Aurretiko baimena.

      1. – Zerbitzu edo zentroak aurkeztutako proiektua sailkapenaren arabera bete behar dituen baldintza material eta funtzionaletara egokitzen den frogatzea da aurretiko baimenaren helburua.

      2. – Aurreko 7.1 atalaren a) eta b) idazatietan zehazten diren ekintzaren bat burutu nahi duen zerbitzu edo zentroaren erakunde titularrak aurretiko baimena eskatu beharko dio kasuan kasuko administrazioari eta horretarako, eskabideari ondorengoak erantsi beharko dizkio:

        1. Zerbitzu eta zentroek:

          • Eskatzailearen nortasunaren kreditazio agiria, eta dagokionean, ordezkatzen duenaren agiria. Pertsona juridikoa bada, eratze aktaren, dagozkion estatutuen eta eskatzen den baimenaren inguruan hartutako legezko akordioen kopiak erantsi beharko dira.

          • Burutu beharreko lanaren azalpen txostena, helburu orokorrak eta berariazkoak adieraziz, eta baita esku hartze egitarauak, erabiltzaileen perfila, zerbitzu edo zentroak izango dituen giza baliabideak eta materialak eta aurreikusten zaion edukiera ere.

        2. Zentroen kasuan, aurrekoaz gain honakoak aurkeztu beharko dira:

          • Exekuziorako proiektu teknikoa, planta berria edo erreforma denean, behar bezala bisatua aurkeztu behar da, eta bestela, ezaugarri fisikoen deskribapen txostena, aplikagarri zaion araudia betetzen dela justifikatuz eta dagozkion plano teknikoak erantsiz.

          • Ekipamendu proiektua.

      3. – Aurretiko baimenaren eskabidea 7.1 atalaren c) idazatian zehazten den erara zentroetan aldaketa garrantzitsuak burutzeko egiten denean, erakunde eskatzaileak aldaketa egin beharra zurituko duten arrazoien txostena ere erantsi beharko die aurretik aipatutako agiriei.

      4. – Eskumena duen administrazioak aurkeztutako agiriak egiaztatuko ditu, eta hala dagokionean, hutsegite edo gabeziaren bat dagoenean, interesatuari 10 eguneko epea emango dio zuzen dezan; interesatuak epe horretan zuzenketarik egiten ez badu, besterik gabe, eskabidea artxibatu egingo dela adieraziz.

      5. – Baimena emateko eskumena duten administrazioko zerbitzu teknikoek zentro edo zerbitzuak aurkeztutako proiektuaren bideragarritasunari buruzko txostena egingo dute, sailkapenaren arabera egokitzen zaizkien betebehar material eta funtzionalei begiratuz, beti ere. Beharrezkoa balitz, interesatuari epe zehatz bat emango zaio antzematen diren hutsuneak gainditzeko eta egun horietan erabakia emateko epea eten egingo da.

      6. – Eskumena duen administrazioaren baimena emateko edo ukatzeko erabakia, eskabide aurkezten dena hasi eta hiru hilabeteko epean emango da eta epe horretan adierazten ez bada ezetsitzat jo beharko da. Erabaki honen aurka errekurtsoa jar daiteke administrazio bidean, edo hala badagokio auzibidean, indarrean dagoen legediak ezarritako era eta epean.

      7. – Administrazioak aurretiko baimena ematea behar-beharrezkoa da obrak egiteko edo jardueretarako udal baimenak eskatzeko eta udalek administrazio espedientean sartua izatea exijitu egin beharko dute udal baimen horiek eman aurretik.

      1. atala.– Funtzionamendurako baimena.

      1. – Aurretiko baimena eta kasuan kasuko obrak egiteko edo jardueretarako udal baimenak lortu ondoren, jarduera hasi edo aldatu aurreko baldintza bezala, zerbitzuaren edo zentroaren erakunde titularrak administrazioaren funtzionamendurako baimena eskatu beharko dio eskumena duen administrazioari.

      2. – Eskabideari honako agiriak erantsi beharko zaizkio:

        1. Baimena eskatzen duen zerbitzu edo zentroaren pertsona fisiko edo juridiko titularraren identifikazio fiskalerako zenbakia edo kodea.

        2. Zerbitzu edo zentroaren jardunbiderako finantzaketa iturriak eta ekonomi plana zehazten dituen azterlan ekonomiko-finantzarioa.

        3. Onibarraren titulartasunari eta balizko kargen Jabetza Erregistroaren agiria; zerbitzuaren edo zentroaren erabilera zurituko duen uzte edo alokatze kontratua edo beste agiriren bat. Zentro bat bada, horiez gain, etxebizitza eta erantzukizun zibileko aseguru proposamena aurkeztu beharko du.

        4. Zerbitzu edo zentroaren barne araudia edo bere proiektua.

        5. Langileen plantilaren proiektua, ierarkia, antolaketa eta ordutegi sailkapena adieraziz; eta baita lanpostuen sailkapena; eta lanbide kategoria bakoitzaren funtzioen deskribapena ere. Hau guztia betetzeko, zerbitzu edo zentroari sailkapenaren arabera ezartzen zaizkion ratioekin bat etorriz behar dituen langileak izango ditu bai jardueraren hasieran bai ondorengo ekintzetan ere.

          Hala dagokionean, borondatezko langileak sartzeko aukera eta hauei egotzi ahal izango zaizkien ekintzak zehaztuko dira.

        6. Erabiltzaileen eskubide eta betebeharren eskutitzaren proiektua; eta parte hartze bideen eta erreklamazio prozeduren proiektuak.

      3. – Eskumena duen administrazioak, espedientearen agiriak eta aplikagarri diren baldintza material eta funtzionalak bete direla egiaztatu ondoren, zerbitzuaren edo zentroaren tipologia kontuan izanik, eta nolanahi ere, ikuskatzaileen bisitaren ondoren, eskabidea aurkezten denetik hiru hilabeteko epean, erabaki arrazoitua eman beharko du, eta ezetsitzat jo beharko da epe horretan erabaki adierazia ematen ez bada. Erabakiaren aurka errekurtsoa jar daiteke administrazio bidean, edo hala badagokio auzibidean, indarrean dagoen legediak ezarritako era eta epean.

      4. – Aldeko erabakia ematen denetik aurrera, zerbitzu edo zentroaren legezko ordezkari titularrak hiru hilabete izango ditu, jarduera abian jarri aurretik beti ere, ondoren aipatzen diren agiriak aurkezteko:

        1. irekitzeko udal baimena.

        2. erakunde titularraren eta bere langileen Gizarte Segurantzako alta.

        3. jarduera garatzeko aurreikusitako funtzioak burutzeko langileen kualifikazioa egiaztatzen duten agiriak.

        4. zerbitzu edo zentroa irekitzeko aurreikusitako eguna.

      5. – Agiriak ez balira aurreko idazatian aipatutako epean emango, eta behar bezala zuritutako arrazoiak tarteko ez direla, eskumena duen administrazioak interesatuarekin elkarrizketa izan ondoren, baimena amaitu egin dela adieraziko du ofizioz eta indarrik gabe utziko du.

      6. – Era berean, baimena eman dela jakinarazten den biharamunetik urtebeteko epean, baimendutako jarduerak abiaraziko ez balira edo urtebetez etengo balira, baimena amaitu egingo da.

  1. atala.– Titulartasuna aldatu delako jakinarazpena.

  1. – Zerbitzu edo zentroen titulartasun aldaketa beste erakunde batera pasatzerakoan emango da.

  2. – Titulartasuna aldatzeagatik egin beharreko jakinarazpena transmisioa baino gutxienez hiru hilabete lehenago adierazi behar zaio eskumena duen administrazioari eta ondorengo agiriak erantsi behar dira:

    1. Titular berriaren nortasunaren kreditagiria, pertsona juridikoa bada, erakunde berriaren estatutuen kreditagiria eta jakinarazpen horren inguruan hartutako akordioenak.

    2. Titulartasun aldaketak zerbitzu edo zentroari ez diola aldaketarik ekarriko adierazten duen zinpeko aitorpena.

  3. – Titulartasun aldaketak dekretu honetako 7. ataleko 1.c) eta 2.b) idazatietan zehaztutako aldaketaren bat eragingo balu, 8. eta 9. ataletan aurreikusitako baimen prozedura ezarriko da.

  1. atala.– Zerbitzuren bat etetzen dela edo zentroren bat ixten dela adierazteko jakinarazpena.

  1. – Behin-behineko edo behin betiko izaeraz, erabat edo parez, zerbitzu bat etetzeko edo zentro bat ixteko, erakundeak sortze eta funtzionamendurako baimena eman zuen administrazioari jakinarazi beharko dio eta jakinarazpenari ondorengo agiriak erantsi:

    1. Etetzea edo ixtea eragiten duten arrazoien azalpen txostena, prozesuari aurreikusten zaizkion faseak zehaztuz.

    2. Erabiltzaileengan izango duen eraginaren egoeraren azalpen txostena eta horien atentziorako hautazko proposamenak.

    3. Zerbitzu edo zentroaren ondasunen kitapen proposamena.

  2. – Jakinarazpena zerbitzua etetzeko edo zentroa ixteko aurreikusitako eguna baino gutxienez hiru hilabete lehenago egin beharko da.

  1. atala.– Baimenaren hedapena.

  1. – Zentro baten funtzionamendurako administrazioaren baimenak, titularrari eskatutako jarduera hasteko gaitasuna ematen dionak, berarekin dakar bertan emango den zerbitzuarena. Halere, hasiera batean zentro bat beharrezkoa ez duen zerbitzu baten baimenak ez ditu berarekin biltzen etorkizunean behar izango edo okupatuko dituenak eta horiek kasuan kasuko baimena beharko dute.

  2. – Onibar berdinean egonda ere zentro ezberdintzat joko dira talde ezberdinei atentzioa ematen dieten gizarte zerbitzuak edo talde berdinari atentzioa emanik ere behar dituzten zerbitzu ezberdinak ematen bazaizkie eta, nolanahi ere, baimen ezberdinak behar badituzte. Kasu hauetan aipatutako zentroek baimen ezberdinak beharko dituzte.

  1. atala.– Baimenaren eraginak.

    Beharrezkoak diren administrazioaren baimenak lortu ondoren zerbitzu eta zentroetako jarduerei hasiera eman ahal izango zaie.

  1. atala.– Ezeztatzeko arrazoiak.

    Emandako administrazioaren baimena ezeztatzea ondorengo arrazoiengatik gertatuko da.

    1. Baimendutako zerbitzu edo zentroaren erakunde titularraren nortasun juridikoa iraungitzea edo galtzea, edo pertsona fisiko titularra hiltzea edo ezgai dela aitortzea.

    2. Zerbitzua etetzea edo zentroa ixtea.

    3. Baimena ematea arrazoitu zuten betebehar material eta funtzionalak funtsean aldatzea.

    4. Gizarte zerbitzuen alorreko araudia ez betetzeagatik zigorra jaso izana, hala nola:

      • Zerbitzua edo zentroa aldi baterako edo betirako ixtea, erabat edo partez.

      • Zerbitzu edo zentroaren pertsona fisiko edo juridiko titularra aldi baterako gaitasunik gabe uztea.

  2. atala.– Ezeztatzeko prozedura.

    Baimena ezeztatzeko prozedura eman zuen Administrazioak berak gauzatuko du, aurretik horretarako espedientea ireki eta interesatuarekin elkarrizketa izan ondoren.

  1. atala.– Eraginak.

  1. – Administrazioaren baimena falta bada, eskumena duen Administrazioak jakiten duen bezain laster aginduko du zentroa ixtea edo zerbitzuaren jarduera etetzeko.

  2. – Dekretu honetan edo ondorengo arauetan ezartzen diren baldintzak ez betetzeak, zerbitzua edo zentroa erregistroan sartu ezina edo erregistrotik kanpo geratzea ekarriko du, erregistroan sartuta dagoen zerbitzu edo zentro baten sortze, eraikitze edo jartze prozesua; edo egitura edo funtzio aldaketa prozedura izatearen arabera, eta nolanahi ere, dagokion administrazio zigorraren kaltetan gabe.

  1. atala.– Gizarte zerbitzuen erregistro orokorra.

  1. – Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996ko Legearen 10.7. atalak dioenarekin bat etorriz, dekretu honen bidez gizarte zerbitzuen Erregistro Orokorra sortzen da eta Jaurlaritzaren ekintza zuzenaren eskumenez sortutako erakunde, zerbitzu eta zentro guztiak bertan sartuko dira. Horrez gain, Erregistro honek, jakinarazpen ondorioetarako, Foru Erregistroek egiten dituzten inskripzioak ere jasoko ditu.

  2. – Gizarte zerbitzuen Erregistro Orokorra Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera atxikituko da.

  1. atala.– Gizarte zerbitzuen Foru Erregistroak.

    Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996ko Legearen 11.10 atalak dioenarekin bat etorriz, Foru Aldundiek gizarte zerbitzuen Foru Erregistroak sortuko dituzte beren Lurralde Historikoetan, eta bertan, Aldundi bakoitzaren lurralde esparruan jarduten duten erakunde, zerbitzu eta zentro guztiak sartuko dituzte. Inskripzio hauen kopiak gizarte zerbitzuen Erregistro Orokorrera eta kasuan kasuko Udal edo udal erakundera ere bidaliko dituzte.

  1. atala.– Erregistroen helburua.

    Erregistrorako helburu izango dira gizarte zerbitzuen erakundeak, bai publikoak eta bai pribatuak, eta horien menpeko zerbitzu eta zentroak.

  2. atala.– Erregistroen izaera.

  1. – Erregistroak izaera publikoko tresnak dira eta herritarrek erregistro horietara duten sarbidea Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako era eta baldintzetan egingo da.

  2. – Erregistroak ezagutza, plangintza, antolaketa eta publizitate tresnak dira, eta horregatik, hain zuzen ere, ondorengo funtzioak dituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen esparruan jarduten duten erakunde, zerbitzu eta zentroen ezagutza zehatza ematea.

    2. Plangintza eta programaketa ondorioetarako baliabideak nahikoak ez diren zonalde geografikoak edo atentzio guneak antzematea, baliabide horien antolaketa arrazionala lortzeko beharrezkoa den informazioa erantsiz.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan jarduten duten gizarte zerbitzuak ezagutzera emateko tresna izatea.

  1. atala.– Erregistroaren egitura.

  1. – Gizarte zerbitzuen Erregistro Orokorra eta Foru Erregistroak hiru atal ezberdinetan egituratuko dira:

    1. Erakundeen atala.

    2. Zerbitzu eta zentroen atala.

    3. Zigorren atala.

  2. – Erakundeen atalean Erregistroa aplikatzen zaion lurralde eremuan jarduten duten erakunde publiko nahiz pribatu guztiak sartu beharko dira, zerbitzu edo zentroen titular izan ala ez izan, eta hurrengo datu hauek jaso beharko dira: identifikazioa eta ezaugarriak, datu ekonomikoak, ondasunenak eta dituen langileei buruzko datuak.

  3. – Zerbitzu eta zentroen atalean Erregistroa aplikatzen zaion lurralde eremuan jarduten duten zerbitzu eta zentro publiko nahiz pribatu guztiak sartu beharko dira.

    Inskripzioan, zerbitzu edo zentroaren identifikazioa eta ezaugarriak, bere gainetik dagoen erakundearen identifikazioa, datu ekonomikoak, langileei buruzkoak eta erabiltzaileen perfila jaso beharko dira.

  4. – Zigorren atalean arau-hauste ezberdinengatik eskumena duen administrazioak emandako erabaki irmoak jasoko dira.

  1. atala.– Erregistroaren antolaketa.

  1. – Gizarte zerbitzuen Erregistro Orokorra eta Foru Erregistroek Eguneroko Liburua eta Erregistro Liburua izango dituzte euskarri material eta aldi berean euskarri mekanoidatziak eta informatikoak. Agirien artxiboa ere izango dute.

  2. – Eguneroko Liburuan, erakunde, zerbitzu eta zentroen egitura edo funtzionamenduan ematen diren gora-beherak jasoko dira zenbakituta eta kronologia ordena gordez. Gora-behera horiek, dekretu honetan araututako funtzionamendu baimenaren eta jakinarazpenen erregimenarengan eragina dutenak eta eskubideak, betebeharrak edo aukerak sortzen dituzten edo sor ditzaketenak dira.

  3. – Erregistro Liburuak hiru izango dira, erregistroaren egiturak dituen hiru atalei dagozkienak:

    1. Erakundeen Erregistro Liburuak izena emandako erakundeak jasoko ditu, publikoak eta pribatuak bereziz, eta hauen artean irabazte xedea dutenak eta ez dutenak ere bereziz. Erakunde bakoitzari dagokion inskripzioan, bata bestearen ondorengo idazpenetan, baldin baditu, bere zerbitzu eta zentroak jasoko dira.

    2. Zerbitzu eta zentroen Erregistro Liburuak izena emandako zerbitzu eta zentroak jasoko ditu, oinarrizkoak eta berariazkoak bereziz. Zerbitzu edo zentro bakoitzari dagokion inskripzioan titularra den erakundea adieraziko da.

    3. Zigorren Erregistro Liburuak izena emandako erakundeei jarri zaizkien zigorrei buruzko informazioa jasoko du.

  4. – Gizarte zerbitzuen Erregistro Orokorrak eta Foru Erregistroek artxibo batean gordeko dituzte erregistroko idazpenaren oinarri diren agiriak eta baimena emateko eskumena duen administrazioak egiaztatutako agiri osagarriak.

  1. atala.– Erregistroko idazpenak.

  1. – Erakundeen Erregistro Liburuak eta Zerbitzu eta Zentroen Erregistro Liburuak honako idazpen motak izango dituzte:

    1. Izena emateak.

    2. Indargabetzeak.

    3. Alboko oharrak.

  2. – Izena emateek aurretik administrazioaren baimena edo jakinarazpena izan diren ekintzak jasoko dituzte.

    Oinarrizkoak edo berariazkoak izango dira.

    1. Oinarrizko izena emateak erakunde, zerbitzu edo zentro bat lehenengo aldiz Erregistrora sartzeko idazpena dira. Erregistro zenbakia, dagokion atalari atxikitzea eta zerbitzu edo zentroa denean, kasuan kasuko sailkapena adieraziko ditu.

    2. Izena emate osagarriek, erregistro zenbaki berria izatea eskatu gabe, hurrenez hurren ondorengoak bilduko ditu:

      • Oinarrizko izena ematearen ondoren eman diren eta baimena jaso behar duten edo jakinarazpen erregimenekoak diren gertakizunak.

      • Erakunde, zerbitzu edo zentroen homologazioa.

      • Kasuan kasuko herri administrazioarekin egiten diren hitzarmenak.

  3. – Indargabetzeen helburua oinarrizko izena ematea eraginik gabe uztea da eta erregistro zenbakia galtzea dakar.

  4. – Alboko oharren helburua Erregistroko informazioa osatzea da. Bi eratakoa izan daiteke:

    1. Alboko ohar informatzaileek interes orokorreko datu berriak jasotzen dituzte.

    2. Erreferentziako alboko oharren helburua Erregistroko hiru atalei edo atal bereko idazpen ezberdinei koordinazio eta batasun gehiago ematea, beharrezko diren igortzeak ezarriz.

  1. atala.– Ofiziozko izena ematea eta aldeek eskatutakoa.

  1. – Erakundeen, zerbitzuen eta zentroen Erregistroan izena ematea ofizioz edo aldeek eskatuta egingo da eta horretarako eredu normalizatu bat egongo da. Eredua, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren Agindu bidez arautuko da Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrerako eta Foru Aldundietan eskumena duten organoen bidez Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroetarako.

  2. – Titulartasun publikoa duten zentro eta zerbitzuetako izena ematea; eta aurretik administrazioaren baimena lortu duten titulartasun pribatukoena; eta zentro eta zerbitzu horien titular diren erakundeena ofizio egingo dira. Era berean, ofizioz jasoko dira, dekretu honetan adierazitako terminoetan, administrazioaren baimena behar duten edo jakinarazpen erregimenekoak diren ondoriozko ekintza guztiak.

  3. – Dekretu honetako 3.2.a) atalean adierazten dituen zerbitzu edo zentroen titular ez diren gizarte zerbitzuetako erakunde pribatuak direnean egingo da alde interesatuak eskatutako izena ematea, beti ere, titularrak edo legezko ordezkariak aurretik eskabidea eginez gero.

  1. atala.– Zerbitzu edo zentroen titular ez diren erakunde pribatuen izena ematea.

  1. – Dekretu honetako 3.2.a) atalean adierazten dituen zerbitzu edo zentroen titular ez diren gizarte zerbitzuetako erakunde pribatuen izena emateko bere titularrak edo legezko ordezkariak ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu:

    1. Eredu normalizatuko izena emateko eskabidea behar bezala beteta:

    2. Titularraren edo legezko ordezkariaren identitatearen kreditagiria.

    3. Entitatearen sortze akordioaren edo aktaren kopia, estatutuena eta bere izaerari dagokion Erregistroan izena eman denaren ziurtagiriaren kopia.

    4. Identifikazio fiskalaren txartelaren kopia.

    5. Ekintzen txostena.

    6. Ekonomi eta ondasun datuak.

  2. – Eskumena duen administrazioak aurkeztutako agiriak egiaztatu egingo ditu, eta hala badagokio, hutsegite edo gabeziaren bat dagoenean, interesatuari 10 eguneko epea emango dio zuzen dezan; interesatuak epe horretan zuzenketarik egiten ez badu, besterik gabe, eskabidea artxibatu egingo dela adieraziz.

  3. – Eskumena duen administrazioaren baimena emateko edo ukatzeko erabakia, eskabide aurkezten dena hasi eta hiru hilabeteko epean emango da eta epe horretan adierazten ez bada ezetsitzat jo beharko da.

    Erabaki honen aurka errekurtsoa jar daiteke administrazio bidean, edo hala badagokio auzibidean, indarrean dagoen legediak ezarritako era eta epean.

  1. atala.– Indargabetzeko arrazoiak.

    Izena emateak ondorengo arrazoiengatik indargabetuko dira:

    1. Erakunde titularraren nortasun juridikoa iraungitzea edo galtzea, edo pertsona fisiko titularra hiltzea edo ezgai dela aitortzea.

    2. Funtzionamendurako baimena atzera botatzea edo amaitzea.

    3. Izena emateko eskatutako baldintzak ez betetzea.

    4. Izena emandako erakundea aitortutako ez bestelako helburuetarako erabiltzea.

    5. Gizarte Zerbitzuen azaroaren 18ko 5/1996 Legeari arau-hausteak egitea, Legean bertan ezarritako zigor erregimenarekin bat etorriz aldi baterako edo betirako, erabat edo partez ixtea eragiten dutenak.

    6. Jarduerarik eza urtebete baino gehiagoz.

    7. Zentroa ixtea edo zerbitzua etetzea.

  2. atala.– Indargabetzeko prozedura.

  1. – Izena emateen erregistroko indargabetzea ofizioz edo interesaturiko aldeek eskatuta egingo da. Bi kasuetan indargabetze erabakia erakundearen titularrak edo legezko ordezkariak jakinaraziko du eta ematen den egunetik izango ditu ondorioak.

  2. – Izena emateen erregistroko indargabetzea ofizioz egingo da honakoetan:

    1. Bere zentro edo zerbitzuak baimenduak izan diren erakundeen kasuan, dekretu honetako 14. eta 15. ataletan adierazitako arrazoiengatik administrazioaren baimena eten denean eta bertan araututako prozedurarekin bat etorriz.

    2. Dekretu honetako 3.2.a) atalean adierazten dituen zerbitzu edo zentroen titular ez diren gizarte zerbitzuetako erakunde pribatuak direnean, 26. atalean aurreikusitako arrazoiren bat ematen denean.

  3. – Interesatutako aldeek eskatuta Izena emateen erregistroko indargabetzea erakundearen titularrak edo legezko ordezkariak aurretik eskabidea aurkeztuta egingo da.

  1. atala.– Izena ematearen ondorioak.

  1. – Erregistroan izena emateak jarritako datuen publizitatea eragingo du.

  2. – Izena emateak ez du eratze ondoriorik ez eta erregistratutako erakundeen menpeko zentro edo zerbitzuen baimen ondoriorik ere. Ez die interesatuei ekintza eta datuak jasota geratzea beste eskubiderik ematen.

  3. – Erregistroan izena ematea aurretiko beharrezko baldintza da erakunde, zerbitzu edo zentro batek Euskal herri administrazioetako dirulaguntza erregimenean aukera izateko eta baita, homologatu ondoren, administrazioekin hitzarmenak izenpetzeko ere.

  4. – Izena emateak horixe bera ebazten duen erabakiaren egunetik izango ditu ondorioak.

  1. atala.– Kontzeptua.

    Arrazoitutako erabaki baten bitartez, eskumena duen administrazioak, erakunde bat edo titulartasun pribatuko zerbitzu edo zentro bat, (hauek kasuan kasuko lurralde esparruan gizarte zerbitzuetan jarduteko baimena dutenak dira), dagoen plangintzarekin bat etorriz, erantzukizun publikoko gizarte zerbitzu sistemako jarduerak betetzeko egokia dela aitortzen duen ekintza da homologazioa. Beti ere, kontuan izango diren irizpideak kalitatea, eraginkortasuna eta kostu ekonomiko eta soziala izango direlarik.

  2. atala.– Aplikaziorako baldintzak.

  1. – Eskatzen diren baldintzak bete eta kontzertazioa eskatzen duten zerbitzu eta zentroei emango die homologazioa eskumena duen administrazioak.

  2. – Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legearen 25.4 eta 26.2 ataletan ezarritakoaren arabera, hitzarmenak izenpetzerakoan, eraginkortasuna, kalitatea eta kostua berdintsuak badira, irabazteko xederik gabeko erakundeek betetako gizarte zerbitzuei emango diete lehentasuna herri administrazioek, batez ere gizartean eta diruari dagokionez baldintza txarretan dauden erabiltzaileei jaramon egiten badiete. Gizarte zerbitzuak betetzen dituzten irabazteko xederik gabeko erakunde hauek lehentasuna izango dute dirulaguntzak eta laguntzak hartzeko garaian, helburu horiek betetzeko bada eta aldez aurretik homologatuta baldin badaude.

  1. atala.– Homologaziorako baldintzak.

    Homologazioa lortzeko behar-beharrekoa da aldez aurretik erakunde, zerbitzu edo zentroek:

    1. Aurretiko eta funtzionamendurako administrazioaren baimena izatea (zerbitzu eta zentroek) eta dagokien Erregistroan izena emana izatea.

    2. Zerbitzu edo zentro motaren arabera arauz garatuko diren dekretu honetako 38.2 e) atalak zehazten dituen kalitate, eraginkortasun eta kostu ekonomiko eta sozialen irizpideei egokitzea.

    3. Eskabidea egiterakoan, ogasun zergak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa eguneratu izatea, horretarako legediarekin bat etorriz.

  2. atala.– Homologazioaren ondoriozko betebeharrak.

    Homologazioa lortzeak ondorengo betebeharrak dakarzkie erakunde, zerbitzu eta zentroetako titularrei kasuan kasuko administrazioarekiko:

    1. Ekintzen txostena eta burututako interbentzioen ebaluazioa urtero aurkeztea.

    2. Langileen plantilan gertatzen diren kopuru aldaketak eta aldaketa koalitatiboak; lan txandengan eta zerbitzua ematerakoan duten eragina; eta, hala dagokionean, zerbitzu edo zentro bakoitzerako ezarritako arauen betebeharrei erantzunez, langile berriak kontratatzeko egin diren egiaztapenak ematen diren une berean jakinaraztea.

    3. Erabiltzaileen altak eta bajak gertatzen direnean jakinaraztea, arrazoiak adieraziz.

    4. Onartu ondorengo hamabost egun baino lehen, aurreko ekitaldiko balantze ekonomikoa, prezioen erregimenarena eta zerbitzu edo zentroaren urteko aurrekontuena aurkeztea.

  1. atala.– Eskabidea.

  1. – Homologaziorako eskabidea erakundearen, zerbitzuaren edo zentroaren titularrak edo legezko ordezkariak aurkeztuko du eskumena duen administrazioaren aurrean eta normalizatutako ereduaren bidez, baimena lortu eta dagokion Erregistroan izena eman ondoren.

  2. – Homologazioa eskatu ondoren, eskumena duen administrazioak berau eman ahal izateko ikuskapen bisita egingo du, zerbitzua edo zentroa abian jarri denetik edo zerbitzu edo zentroen erakunde pribatu ez titularra sortu denetik, gutxienez, lau hilabete igaro ondoren, beti ere. Eskabidea lau hilabete horiek igaro aurretik aurkeztuko balitz, izapidetza epe hori bete arte etengo da.

  1. atala.– Erabakia.

  1. – Eskumena duen administrazioak eskatzaileak aurkeztutako agiriak egiaztatu ondoren eta eskabideari buruzko txosten teknikoa eta ikuskapen akta aztertu ondoren, eskabidea aurkezten den egunean hasten den hiru hilabeteko epean emango du homologazioaren aldeko edo aurkako erabakia. Epe horretan erabaki adierazirik ez badago, ezetsitzat joko da.

  2. – Erabakia aurkakoa balitz, ematen denetik sei hilabete igaro beharko dira, gutxienez, erakundeak, zerbitzu eta zentroetako titularra izan ala ez homologazioa berriro eskatu ahal izateko.

  1. atala.– Homologazioaren indarraldia.

    Homologazioa hiru urterako emango da. Epe hori amaitutakoan, erakundearen titularrak edo legezko ordezkariak, zerbitzu edo zentroetako titular izan ala ez, berritzeko eskabidea egin beharko du bukatu baino hiru hilabete lehenago, gutxienez, eta hasierako eskabidea egiteko erabilitako prozedura berarekin.

  1. atala.– Homologazioa galtzeko arrazoiak.

    Erakunde, zerbitzu eta zentroek ondorengo arrazoiengatik galduko dute homologazioa:

    1. Baimena atzera botatzea (zerbitzu eta zentroen kasuan).

    2. Erregistroko baliogabetzea.

    3. Homologazioa ematea oinarritu zuten baldintzak edo bertatik ondorioztatutakoak ez betetzea.

    4. Gizarte zerbitzuen arautegia ez betetzeagatik erakundea zigortua izatea.

    5. Erakundeak eskatuta.

  2. atala.– Homologazioa galtzearen ondorioak.

    Homologazioa galtzea erabaki bidez jakinaraziko da, eta honek, zehazten den egunetik aurrera izango du ondorioa, baina, erabiltzaileei kalterik ez eragiteko burutzen ari diren egitarauei aurre eginez.

    Nolanahi ere, administrazioarekin dituen itun eta hitzarmenak deuseztea eragingo du.

  1. atala.– Izaera.

  1. – Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996ko Legearen 23. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, administrazioaren ikuskapen ahalmenak gizarte zerbitzuen alorreko lege xedapenen zaintza, kontrol eta egiaztatze lanak hartzen ditu bere baitan, gizarte zerbitzuen atentzioaren kalitatearen alde herritarrek duten eskubidea bermatzeko, hain zuzen ere.

  2. – Ikuskapen lanek honako irizpide hauek izango dituzte oinarri:

    1. Erabiltzaileen eskubideen errespetua zaintzea eta horixe bera izatea irizpide nagusi ezargarri diren arauak interpretatzerakoan.

    2. Zerbitzu edo zentro mota bakoitzari arauz ezartzen zaizkion betebehar material eta funtzionaletara zerbitzu edo zentro jakina egokitzen den egiaztatzeko tresna koantitatibo eta koalitatiboak erabiltzea.

    3. Ikuskapena egiterakoan, erabiltzaileen eta bere senitartekoen parte hartzeari; eta horren funtzionamendu eraginkorrari atentzio berezia ematea eta aldi berean, horiek adierazitako kexak aztertzea.

    4. Ikuskapenari izaera ebaluatzaile eta pedagogikoa ematea, zerbitzu eta zentroetako profesionalei funtzionamenduaren azterketan eta atentzioa emateko kalitatea hobetzean parte harraraziz.

    5. Ikuskapen bisita, ebaluazio koalitatiboen sistemak aplikatzearekin osatzea. Horren emaitzek atentzioa ematerakoan hartu beharreko norabideak argituko baitituzte.

      1. atala.– Funtzioak.

        Ikuskapen lanak honakoak hartzen ditu bere baitan:

        1. Gizarte zerbitzuen alorreko araudia betetzea zaintzea.

        2. Erabiltzaileen eskubideak zaintzea bermatzea eta eskubide hauetaz baliatzeko bideak egotea eta funtzionatzea egiaztatzea.

        3. Zerbitzu edo zentro mota bakoitzari arauz ezartzen zaizkion baldintza materialak eta funtzionalak betetzen direla egiaztatzea.

        4. Beren jardueretarako erakundeei eman zaizkien fondo publikoen zertarakoa eta erabilera gainbegiratzea.

        5. Ikuskapen lanak burutzerakoan, erakundeei, profesionalei eta erabiltzaileei beren eskubide eta betebeharren eta hauek erabiltzeko bide eraginkorren berri ematea eta aholkularitza eskaintzea.

        6. Ikuskapen bisiten ondorioz gizarte zerbitzuen alorreko araudiari egokitzen ez zaizkion baldintza materialak eta funtzionalak definitzeko txostenak egitea, bete ez diren aginduak zehaztuz eta betetzeko epea ezarriz. Txosten hauei, ebaluazio sistemak aplikatzearen ondorioz, araudiari erantzunda ere hobetu daitezkeen alderdiak erantsiko zaizkie, kasuan kasuko gomendioekin batera.

        7. Kasuan kasuko lurralde eremu bakoitzean, gizarte zerbitzuen beharren azterketan plangintza edota programaketa unitateekin lankidetzan aritzea.

        8. Zerbitzu eta zentroen betebehar material eta funtzionalak erabiltzaileen benetako beharretara eta atentzioaren kalitatearen hobekuntzara zenbateraino egokitzen direnaren inguruan eskumena duen administrazioari aholkularitza ematea.

        9. Jardunbide profesional egokien antzematea eta eskumena duen administrazioari zabal dezan jakinaraztea eta atentzio jarduera ezezkorrak antzemateko indikatzaileak jartzea, ikuskapen eginahalak beharra duten zerbitzu eta zentroetan trinkotu ahal izateko.

        10. Dekretu honek agintzen dizkion bestelako funtzioak betetzea.

      2. atala.– Aplikazio esparrua.

      1. – Eginkizun nagusia gizarte zerbitzuen egitarauak aplikatzea duten zerbitzu eta zentroen gaineko ikuskapena, bestelako administrazio ikuspenak egiteko eskumenei kalterik eragin gabe burutuko da.

      2. – Gizarte zerbitzuen esparruko ikuskapen eskumena, bestelako jardun esparruetan sartutako zerbitzu eta zentroetara zabaldu ahal izango da, atenzio izaerako jarduerak dituztelako erabiltzaileen ongizatea bermatzeko arauen betebeharra dela-eta egiaztapena eskatzen badute.

      3. – Atal honetako 1. eta 2. idazatietan ezarritakoa betetzeko, zerbitzu edo zentro berarengan ikuskapen eta ebaluazio lanak egin behar dituzten administrazio atal ezberdinek beren ekintzak koordinatu egin beharko dituzte funtzionamenduan eragozpenik ez sortzeko.

  1. atala.– Eskumena.

  1. – Gizarte zerbitzuen alorrean eskumenak esleituta dituzten Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Udalen esparruko Sailek beren egitura organikoan zehaztuta dituzten administrazio unitateen bitartez egingo dituzte ikuskapen lanak.

  2. – Ezin izango zaizkie ikuskapen lanik esleitu dekretu honetan ezarri bezala ikuskapena egingo zaien zerbitzu eta zentroen zuzeneko edo zeharkako kudeaketan eskumenak dituzten unitate organikoei, kudeaketa lanetan sartuko dituzten kontrolerako mekanismoen kaltetan gabe.

  1. atala.– Ikuskatzaileak.

  1. – Administrazio bakoitzean ikuskapen lanak egiten dituzten langileak agintearen agente kontsiderazioa izango dute, eta ierarkian gainetik dituenen eginduak betez, askatasunez egingo dute beren lana.

  2. – Ikuskatzaileek beren lana egiteko kreditagiri bat izango dute identifikatu ahal izateko. Agiri horretan, beti ere, zein unitate organikokoa den, izen eta abizenak, argazkia eta nortasun agiri nazionalaren zenbakia adieraziko dira. Lana burutzerakoan agiri hori erakutsi beharko du.

  3. – Ikuskatzileek beren lana egiteko beharrezkoa den ezagutza izango dute, nahiz eta beren funtzioak betetzerakoan, egin beharreko eskuhartzeari buruzko ezaguerak dituzten.

  1. atala.– Prozeduraren hasiera.

    Gizarte zerbitzuen ikuskapen lanak ofizioz hasiko dira beti, bai eskumena duen organoaren ekimenez bai gainetik dagoenak agindura bai bestelako organoek egindako eskabide arrazoituaz edo bai salaketa bidez.

  2. atala.– Ikuskatzaileen jarduera.

  1. – Ikuskatzaileek beren lana egiterakoan legezkotasun, ekonomia, bizkortasun eta eraginkortasun printzipioak izango dituzte gogoan eta ikuskapena egin beharreko erakunde, zerbitzu edo zentroko langile eta zuzendaritzekiko erabat aske jardungo dute.

  2. – Erabiltzaileen eskubideak bermatu ahal izateko, ikuskatzaileek gizarte zerbitzuen erakunde, zerbitzu edo zentro guztietara gabeedozein unetan azaltzeko ahalmena dute, behar bezala identifikatuta, noski, eta beharrezkoa joko balute jakinarazpen edo aurreko abisurik gabe.

  3. – Ikuskapen bisitak erakunde, zerbitzu edo zentroko titularraren edo arduradunaren, edo hau ez balego bere ordezkoaren aurrean egin beharko dira.

  4. – Ikuskatzaileek honako ahalmenak dituzte: zerbitzu edo zentroko gela guztietara sartzekoa; materialaren, agirien, erregistroen eta kontabilitate papelen edozein konprobazio egitekoa; profesional edo erabiltzaileekin edo beren legezko ordezkariekin elkarrizketa pribatuak izatekoa; edo gertakizunak hobeto ezagutzeko beharrezkoak diren ekintzak aurrera eramatekoa.

  5. – Ikuskatzaileek atentzio berezia emango diote beren lan egiterakoan ahalik eta eragozpen gutxien sorrarazteko.

  6. – Nolanahi ere, lanaren berezko eginkizunen ondoren ezagututako erabiltzaileen intimitatekoak diren datuen isilpekotasuna gordeko dute ikuskatzaileek.

  7. – Beren eginkizunak burutzerakoan interesatuei zor zaizkien errespetua eta kontsiderazioa zainduko dituzte ikuskatzaileek, gizarte zerbitzuen alorreko araubidearen arabera eta berau egoki betez, interesatuek dituzten eskubide eta betebeharren, eta horiek bideratzeko eginbideen berri emanez.

  1. atala.– Lankidetza betebeharra.

  1. – Erakunde, zerbitzu eta zentroetako arduradunak eta hauen ordezkari eta langileak ikuskapen lanak erraztera behartuak daude. Bulegoetarako, obretarako eta instalakuntzetarako sarbidea; eta agiri, erregistro, liburu eta estatistika datuen azterketa; eta orokorrean, gertakizunak hobeto ezagutzera eta ikuskapenaren helburua betetzera bideratutako edozer ahalbidetuz. Horrez gain, gizarte zerbitzuen alorreko araudia betetzen dela egiaztatzeko beharrezkoa den informazio guztia ere eman beharko dute.

  2. – Ikuskapen lanak galarazten, atzeratzen edo ekiditen duen edozein ekintza edo ez-egite eragozpentzat hartuko da, eta Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996ko Legearen VII.Idazpuruan ezarritakoarekin bat etorriz, zigortu egingo da.

  1. atala.– Ikuskapen akta.

  1. – Beharrezkoan diren egiaztapen eta ikerketak egin ondoren, ikuskatzaileek kasuan kasuko ikuskapen akta egingo dute, eta gutxienez, ondorengo datu hauek jasoko dituzte:

    1. Ekintzen eguna, ordua eta lekua.

    2. Ikuskatzaileen identifikazioa.

    3. Ikuskatu den erakunde, zerbitzu edo zentroa zein den eta noren aurrean egin den ikuskapena, azken honen edukiarekiko adostasuna edo ez adostasuna eta bere alegazioak jasoz.

    4. Egin diren balizko arau-hausteen gertakizun eta egoeren deskripzioa, eta dagokionean, hautsitzat jotzen den agindua jasoz.

    5. Gizarte zerbitzuen araudia hautsi gabe ere, dekretu honen 38.2.e) atalean aipatzen diren kalitate, kostu eta eraginkortasun indikatzaileak jarraituz hobetu daitezkeela ematen duten alderdien deskripzioa.

  2. – Ikuskapen lanen lekuko izan denak akta izenpetu nahi ez badu, ikuskatzaileek hori ere jaso egingo dute aktan bertan, eta baita lekuko horri aktaren kopia bat eman zaiola ere. Aipatutako lekukoak kopia jaso nahiez badu ere aktan jasoko du ikuskatzaileak eta hori gertatuz gero, hiru egunen buruan eta jakinarazpen ondorioetarako kopia bat igorriko zaio lekukoari indarrean dauden xedapenetan aurreikusitako bideren baten bitartez.

  3. – Ikuskatzaileek egiaztatzen dituzten eta aktan jasotzen diren ekintzak froga balioa izango dute, herri administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992ko Legearen 137.3 atalean ezarritakoarekin bat etorriz, administratuek beraiek eskubide edo interesen defentsarako aurkez ditzaketen frogen kaltetan gabe.

  1. atala.– Ikuskapen txostena.

  1. – Ikuskapen bisitan jasotako aktak dekretu honetako 39 f) atalean aipatzen den txostena egiteko balioko du eta honakoak adierazi beharko dira: aginduzko aplikazio neurriak eta horiek betetzeko epeak; eta hala dagokionean, bete ez diren arauak espreski zehaztuta; eta borondatez bete beharrekoak diren dekretu honetako 46.1 e) atalak aipatzen dituen kalitatea hobetzeko gomendioak.

  2. – Ikuskapen txostenen publizitatea egiten dela bermatu beharko da. Eta aldi berean, egokien jotzen diren bideetatik administrazioei, erabiltzaileei eta hauen senideei eta herritarrei orokorrean txostenen berri ematea zabaltzea ere bermatu beharko da.

  1. atala.– Kautelazko neurriak.

    Ikuskapenak erabiltzaileen osasunarentzat edo segurtasunarentzat arriskua dagoela edo egon daitekeenaren zantzurik antzemango balu, eskumena duen administrazioak arrazoitutako erabaki bidez arrisku egoerara egokitutako kautelazko neurriak hartuko ditu. Neurri hauek ez dute zigor izaerarik izango eta beraiekin dakartzaten mugek, kasu bakoitzaren helburuaren proportziozkoak izan beharko dute.

  2. atala.– Ikuskapenaren ondorioak.

  1. – Ikuskatzaileek gizarte zerbitzuen alorreko araudia zerbaitetan bete ez dela erakusten duten ekintzak aktan jasotzen badituzte, eskumena duen organoak Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legean aurreikusitako zigor prozedurari hasiera emango dio.

  2. – Beren eginkizunak betetzerakoan ikuskatzaileek bestelako eskumen esparruetan hutsegite, hoben edo arau-hauste izan daitezkeen ekintzen berririk izango balute, aginte judizialari, Ministerio Fiskalari edo jardute eremu horretan eskumena duen organoari jakinaraziko liokete.

  3. – Ikuskatu den erakunde, zerbitzu edo zentroko titularrak edo arduradunak ikuskapena egiterakoan antzeman diren arau ez betetzeak zuzentzeko beharrezko diren neurriak hartuko ditu, eskumena duen aginteak ezarritako epearen barruan.

  4. – Erakunde, zerbitzu edo zentroko titularra edo arduraduna ikuskatzaileek egindako gomendioetara egokitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen saiatuko da, ematen den atentzioa hobetzeko helbuarekin.

  5. – Indarrean dagoen arauak betetzeko hartu beharreko neurrientzako ezarritako epe edo epeak pasatakoan, eskumena duen aginteak erakunde, zerbitzu edo zentroa berriro ikuskatuko du aipatutako neurriak hartu diren egiaztatzeko.

  1. atala.– Ikuskapenaren maiztasuna.

  1. – Erregistroetan dauden zerbitzu eta zentro guztiek urtean behin gutxienez ikuskapena izango dute.

  2. – Dagokion aldian aldiko ikuskapen bisitaren kaltetan gabe, eskumena duen aginteak zerbitzu do zentro baten ikuskapen osoa edo partezkoa egin dezake egoki jotzen duenean, eta beti ere, horrela gomendatzen duen salaketaren bat dagoen bakoitzean.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Eskumenak dituzten administrazioek gizarte zerbitzuen egungo sarea osatzen duten erakunde, zerbitzu eta zentro multzoen ikuskapen prozesuaren plangintza egingo dute.

Guztien intereserako eta atentzio era hautazko eta berritzaileak garatzea ahalbideratzeko helburuarekin, eskumena duen administrazioak, salbuespen izaeraz eta gehienez ere 2 urteko epearekin, esperimentazio izaerako zerbitzu eta zentroak baimendu ahal izango ditu.

Epea amaitutakoan eta azterketa kolitatibo baten ondoren, garatutako atentzio emate mota hautazkoa egokia eta bideragarria dela uste bada, dagozkion betebehar material eta funtzionalak arautu beharko dira.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dekretu hau betearazteko eta garatzeko hartu beharreko erabakiak hartzeko ahalmena ematen zaio.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 10ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta

Gizarte Segurantza sailburua

FRANCISCO EGEA GARCÍA.