Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

12/1998 DEKRETUA, otsailaren 3koa, Kontratisten Erregistro Ofizialari eta sailkapena ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 738
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 1998/02/03
  • Argitaratze-data: 1998/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legean jasotzen da autonomi elkarteek Kontratisten Erregistro Ofizialak sor ditzaketela. Halabeharrez inskribatzekoak diren datu sailkatu beharrekoak sartuko dira bertan.

Urriaren 14ko 223/1986 Dekretuz sortu zuen EAEk Kontratisten Erregistroa. Horren helbururik nagusiena kontratisten gaitasuna kreditatzeari buruzko datuak biltzea da, eta kontratazio administratiboaren prozedurak azkarragoak izan daitezen saiatzea. Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 13/1995 Legeko 29. atalean aukera eman zitzaien autonomi elkarteei kontratistak sailkatzeko erabakiak hartzeko.

Kontratisten Erregistro Ofiziala, Euskal Autonomi Elkarte honek emandako sailkapenen sistema benetan ezarri behar denez, batez ere kontratistak sailkatzeko sistemari atxikitako baliabide berri lez eratzen da, izan ere, kontratistok nahitaez inskribatu behar baitira. Enpresen beste datu batzuk, hots, kontratazio administratiboan eragina izango dutenak, jasotzea ahalbideratuko duten mekanismoak inkorporatu eta koordinatzen saiatu behar da Erregistroa. Erregimenarekin jarraitzea da horren helburua, lortutako emaitzak era positiboan baloratu behar baitira.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak aldez aurretik txostena aurkeztu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko otsailaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Helburua eta izaera.

    Euskal Autonomi Elkarteko Kontratisten Erregistro Ofiziala ¿aurrerantzean Erregistroa- da Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legez aitortutako baliabide publikoa. Sailkapenei buruzko datuak sartzen dira erregistroan, baita kontratatzeko gaitasuna kreditatzeari buruzkoak ere, hots, kontratazio administratiboaren prozedurari azkartasun eta segurtasun handiagoa eman diezaiotenak, alderdi horiei buruzko fedea ematen baitu. Publikoa izango da erregistroa, horren berri izan nahi dutela kreditatzen dutenentzat.

    Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrean, bere erakunde autonomoetan eta zuzenbide publikoko gainerako entitateetan ezingo da beste erregistrorik eta antzeko baliabiderik jarri, ez eta dagoenari eutsi ere, baldin eta Erregistro Ofizialerako aurrikusitako ondorioak badakartza.

  2. atala.¿ Eraginkortasuna.

  1. ¿ Sailkapenaren eremuan Erregistroak duen eragina: EAEko Administrazioa, EAEko Administrazio Forala eta Lokala, horien erakunde autonomoak eta zuzenbide publikoko beste entitate batzuk.

  2. ¿ Erregistroak, kontratatzeko gaitasuna kreditatzeko orduan, EAEko Administrazioa, horren erakunde autonomoak eta horiei atxikitako zuzenbide publikoko gainerako entitateak hartuko ditu bere eraginpean. Beste administrazio publikoek era fakultatiboan erabil dezakete.

  3. ¿ Eraginkortasun, ekonomi, berdintasun eta konkurrentzia askeko printzipioen gauzatze praktikoa sendotzeko, baliabide baliokideak dituzten administrazio publikoekin lankidetza hitzarmenak egin daitezke eskumen propioen eremuaren baitan.

  1. atala.¿ Inskripzioa.

  1. ¿ Enpresario bat inskribatzen bada, bai kontratatzeko gaitasuna kreditatzeko prozedura ebatzi delako, baita ere sailkapen prozeduraren ondorio izan delako, enpresario erregistroan zenbaki bat eta bakarra asignatuko zaio modu korrelatiboan. Zenbaki hori, Kontratisten Erregistro Ofizialean aurrerantzean egin daitezen prozeduretan, beharrezko erreferentzia izango da.

  2. ¿ Honako egoera hauetan ezabatu ahal izango da inskripzioa eta erregistroko erreferentzia: interesatuak eskatuta; jarduera bertan behera utzita; nortasun juridioa ezabatuta; eta, inskripzioaren berri eman zenetik edo azken espedientea ebatzi zenetik hamar urte igaro ondoren, kontratazio gaitasuna sailkatzeko edo kreditatzeko kontratistak prozedurarik ez badu sustatu. Azken kasu honetan kontratistari entzun egin beharko zaio.

  1. atala.¿ Datuen frogatzea.

    Sailkapenaren eta kontratatzeko gaitasun kreditazioaren prozedurak izapidatzeko ardura duten unitateen bidez, aurkeztutako datuen egiatasuna frogatzeko beharrezkoak diren kreditagiriak, agiriak eta argibideak eska dakizkieke, nahi denean, enpresei.

    Unitate horiei atxikitako pertsonalak, ahalmen horretaz baliatuz, eskuratu dituen argibideak kredita ditzake.

  1. atala.¿ Erregistratzeko eta kreditatzeko beharkizunak.

  1. ¿ Kontratatzeko gaitasuna kreditatzeari dagokionez, honako beharkizun hauek bete ditzake Erregistroak:

    1. Jarduteko gaitasuna.

    2. Sailkapena.

    3. Zerga obligazioak edo Gizarte Segurantzako obligazioak, indarreango xedapenetan ezarritakoak alegia, beteta izatea. Erregistroak eta kreditazioak, zerga obligazioak betetzeari dagokionez, 390/1996 Errege Dekretuko 7.1 ataleko a), b), c) eta d) idazatietan jasotako zernolakoak ere izango ditu kontuan; areago, inskribatuak hala eskatuko balu, atal horretako e) idazatian jasotako zernolakoa ere aintzat har dezake.

    4. Jarduteko behar diren baimen administratibo bereziak.

      1. atala.¿ Prozedura eta organo eskumenduna.

      1. ¿ Kontratatzeko gaitasuna kreditatzeko prozedura, interesa duen enpresarioak eskatuta hasiko da; eta borondatezko izaera izango du.

      2. ¿ Estatu espainiarreko edo Espaniako Estatuaz besteko enpresarioek eska dezakete prozedura, baldin eta euskal administrazioekin, hauen erakunde autonomoekin eta horien menpeko zuzenbide publikoko beste entitate batzuekin kontratuak egin badituzte edo egin baditzakete.

      3. ¿ Prozedura Ondare eta Kontratazio zuzendariak ebatziko du hiru hilabeteko epean. Epe horretan ez bada ebazten, eskabidea ukatutzat joko da.

      1. atala.¿ Ondorioak.

      1. ¿ Kontratatzeko gaitasuna kreditatze-ndorioetarako enpresa inskribatzeak, beharrezkotzat jo daitezen eguneratzeak eta aldakuntzak aintzat hartuz hain zuzen, berarekin dakarrena da lizitazioetan eta kontratazio prozeduretan ez direla aurkeztu beharko gaitasun- eta kaudimen-zernolakoen ziurtagiriak, hots, Erregistroak emandako Ziurtagiriak hartzen dituenak, betiere, horretaz indarrean dagoen ziurtagiria aurkezten bada.

      2. ¿ Kontratatzeko gaitasunaren kreditazio erregistraletik ez dator ezelango abantailarik, izan ere, berdintasunaren eta agiango lizitatzaileen arteko diskriminaziorik ezaren printzipioaren aurkakoa izango baita. Kontsulta eta prozedura bermatzeko EAEko Administrazio Publikoaren prozedura negoziatuetan, ziurtagiria indarrean duten enpresei eskaintza eskatuko zaie, baina ez legez exigitzen dena baino kopuru txikiagoan, eta betiere, enpresok egokiak badira prestazioak era zuzenean zertzeko. Halere, salbuetsi egingo dira espedientean justifikatutako kasuak.

      1. atala.¿ Aldaketa eta eguneratzea.

      1. ¿ Erregistroko datuei eusteari edo horiek aldatzeari buruzko kreditagiriak aurkeztu beharko ditu kontratistak; batik bat, inskribatutakoaren nortasuna ezabatzea eta Administrazioarekin kontratatu ahal izatea galarazten duen zernolakoren bat agertzea.

      2. ¿ Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legea zati batetan garatzeari buruzko 390/1996 Errege Dekretuko 9. atalaren 1. lerroaldean jasotzen diren agiriak eta ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu kontratistak. Interesatuek, horri dagokionez, agiri horiek aurkeztu beharko dituzte; horrela, Kontratisten Erregistro Ofizialeko ziurtagiriak lau hilabetetik gorako epealdietarako eman daitezen.

      1. atala.¿ Ofizioz jardutea.

        Aurreko ataleko 2. idazatian aurrikusitako obligazioaren kaltetan gabe, Erregistroak, inskripzioa ezabatzea eskatzen ez den bitartean, aipatutako zernolakook bere horretan dirauten edo aldatu egin diren ofizioz ikertu dezake, eta organo eskumendunetatik bidezkoak diren kreditagiriak eskatu, inskribatutakoen aldez aurretiko baimena izan ondoren. Agiri horiek Erregistroak eskatu eta eskuratzen baditu, inskribatuak ez ditu Erregistroan aurkeztu beharko.

      2. atala.¿ Behin-behinekoz eta behin-betikoz indargabetzea.

      1. ¿ Ondare eta Kontratazio zuzendariak, interesatua entzun ondoren, 7. atalean jasotako ondorioak behin-behinekoz edo behin¿betikoz indargabetzea deklara dezake, honako egoera hauetan:

        1. Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeko 20. atalean jasotzen diren kontratatzeko debekuetakoren batek hartzen badu kontratista, behin-behinekoz edo behin-betikoz indargabetzea deklaratuko da. Indargabetzearen eragina Legearen 21. atalean zehazten diren ezaugarrien araberakoa izango da. Debekuaren iraupen-aldia, edo epai irmoan debeku horren eragin deklaratua, edo 21. atal horrek aipatzen duen arau-prozeduraren arabera deklaratuaren iraupen-aldia lau urtetik gorakoa bada, behin¿betiko indargabetze-aldia deklaratuko da. Geroakarrenean, enpresarioak, berriro ere alta eska dezake, debekuaren aldia igaro ostean.

        2. Behin-behineko indargabetze-aldia deklaratu ahal izango da, enpresarioaren nortasuna, baltzuaren helburua, ordezkaritza enpresariala edo kaudimena, gaitasun ekonomikoa, finantzarioa, teknikoa edo profesionala, kontratazio erregimenari eragin diezaiona, funtsean aldatzen bada, baldin eta Erregistroan ez badira behar bezala eguneratu. Behin-behinekoz indargabetuko da, halaber, egiazkoak ez diren edo faltsuak diren datuak eta agiriak antzematen badira Erregistroan; zernolako horiek dirauteno jarraituko du indargabetze-aldiak.

  1. atala.¿ Organo eskumendunak eta erregimena.

  1. ¿ Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 13/1995 Legeko 29.3. eta 4. ataletan aipatzen diren akordioak, sailkapenari buruzkoak, eta emandako sailkapenak berraztertzea Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak hartuko ditu. Errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio, horien aurka, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari.

  2. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak proposamena egin eta, interesatuari entzun ondoren, administrazio espedientea irekita, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeko 34. atalean zehazten diren kausengatik, emandako sailkapenak indargabetzea agindu dezake.

  3. ¿ Sailkapenak sailkatu, indargabetu eta berraztertzeko erabakiak Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legean eta hori garatzen duten xedapenetan jasotakoaren arabera hartuko dira.

  1. atala.¿ Prozedura.

  1. ¿ Interesatutako enpresek eskatuta hasiaraziko dira sailkapen espedienteak, lortu nahi dituzten sailkapenak zehatz¿mehatz adierazi beharko dituztela.

  2. ¿ Euren helburuen artean honakoak dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak izango dira sailkatu daitezkeen enpresak: eskatzen den sailkapena euki, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeko 20. atalean ezartzen diren kausetan sartu gabe egon eta erakunde eskumendunek emandako berariazko baimen administratiboak, hots, jarduera burutzeko enpresei ahalmena emango dienak, izatea.

  3. ¿ Lau hilabeteko epea du Administrazioak sailkapen espedienteak ebazteko. Epe horretan ez bada erabaki espresorik hartzen, ezetsitzat joko da eskabidea. Interesatuek, aldez aurretik, 20 eguneko epea izango dute eskabideko hutsak zuzentzeko; epe hori, bidezkoa balitz, 10 egunetan luza daiteke.

  4. ¿ Sailkapen erabakiak enpresario interesatuari jakinaraziko zaizkio. Horren ondorioz Erregistroan egin dadin ohartarazpena edo inskripzioa ofizioz egingo du Erregistroak, bidezkoak diren agiriak eskuratu ostean.

  1. atala.¿ Kreditazioa.

    Kontratisten Erregistro Ofizialak emandako indarreango ziurtagiri kreditatzaileak aurkeztuz kreditatuko da sailkapena.

  2. atala.¿ Berraztertzea eta luzapena.

    Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeko 30. atalean jasotako epeak, saikapenen iraupenari buruzkoak alegia, amaitzen direnean, kontratistek berrazterketa eska dezakete.

    Zuzenketarik behar ez duten sailkapenen epea amaitu aurretik eskatutako berraztertze prozeduretan sailkapenaren luzapena eskatu eta lau hilabeterako eman daiteke, hau baita ebazteko Administrazioak duen epea. Interesatuei kalteak eragotzi nahi zaizkie horrekin.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak izan daitezen maila bereko edo beheragoko xedapenak indargabetu egiten dira; eta batez ere, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko 26. eta 27. atalak.

  1. ¿ Dekretu hau garatzeko eta Erregistroaren antolaera eta jardunerako beharrezkoak diren xedapenak emango ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak.

  2. ¿ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabete geroago hartuko du indarra dekretu honek.

    Vitoria-Gasteizen, 1998ko otsailaren 3an.

    Lehendakaria,

    JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

    Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.