Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

5/1998 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, 2.000 metro karratutik gorako salmenta-lekua duten saltokiak jartzeko, aldatzeko eta handitzeko baimena arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 495
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 1998/01/20
  • Argitaratze-data: 1998/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko printzipio orokorrak ezarri zituen. Dekretu horren 20. atalean, lehentasuna duten printzipioak jasotzen dira: bizilekuaren gertutasuna, familia-unitateko urteko errentak eta ikastetxean beste anai-arrebaren bat matrikulatuta izatea.

Aipatu lege organikoaren azken xedapenetatik lehenengoan agindutakoaren babesean, otsailaren 4ko 14/1997 Dekretua eman zen, ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko zein printzipio erabili arautu zuena. Dekretu horren eranskinean irizpide bakoitzari jarritako puntuazioaren baremoa jasotzen da, beharrezko gertatzen den kasuetan erabiltzeko.

Berdintasun printzipioa eta familia sustatzeko printzipioa bermatzeko asmoz, aipatu dekretua aplikatzerakoan, familia¿unitateko urteko errentei izendatutako puntuazioa aldatu egiten da; horrela, irizpide horrek maila guztiak hartuko ditu, goian aipaturiko printzipioei jarraituz.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko urtarrilaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.¿ Otsailaren 4ko 14/1997 Dekretuaren 2. idazatia aldatzea. Testu berria dekretu honen eranskin legez ageri da.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko urtarrilaren 27an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

  1. ¿ Familiaren urteko errentak.

    Hori egiaztatzeko, familia-unitateko kideen Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren azkenengo deklarazioaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

    Zergei buruzko legeriaren arabera familiaren batek ez badu deklaraziorik egin beharrik, hori horrela dela erakusten duen agiria, Ogasunak egina, aurkeztu beharko du.

    «E» familia-unitatearen urteko errenten guztirakoa izango da eta «G» lanbide arteko gutxieneko lansaria deiturikoa. Horiek horrela, puntuazio hauek emango dira:

    1. E < 2G 2,00 puntu.

    2. 2G < E < 3G 1,50 puntu.

    3. 3G < E < 4G 1,00 puntu.

    4. 4G < E < 5G 0,50 puntu.

    5. 5G < E 0,00 puntu.

      Gainera, aurreko kasu guztietan, 0,25 puntu gehituko da eskatzailearen seme-alaba bakoitzeko, 3 puntu gehienez atal guztirako.

      Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz onartutako Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 10.27. atalean ezartzen denez, Autonomi Elkarteak baino ez du barne merkataritzaren alorreko eskumena, prezioen politikari, Estatuan ondasunak libreki zirkulatzeari eta lehia babesteari buruzko legediari kalterik eragin gabe, betiere.

      Eskumen horren indarrez, Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legea onartu zen. Lege horretan ezartzen denez, lehia aske eta leialaren printzipioei eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko printzipioei jarraituz burutuko da merkataritza jarduera, merkatu-ekonomiaren eta bere plangintza orokorraren barruan.

      Saltokien baimenei dagokienez, aipatu legearen Aldibaterako Xedapenetatik Bigarrenean agindutakoa oinarri hartuta, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak urtarrilaren 31ko 82/1995 Dekretua argitaratu zuen. 2.000 m2 baino salmenta-leku handiagoa duten saltokiak jartzeko baimena emateko bete beharreko eskakizunak arautu ziren dekretu horretan.

      Txikizkako Merkataritza Antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legeak (96-1-17ko EBO), I. idazpuruko I. atalburuko 2. eta 6. ataletako 1. eta 2. puntuetan, saltoki handiak jartzeko oinarrizko araubidea ezarri zuen; horretarako babesa ematen baitio, hain zuzen ere, ekonomia-jardueraren plangintza orokorrerako oinarriak eta koordinazioa ezartzeko eskumenak Estatuak baino ez izateak, Espainiako Konstituzioaren 149.1.13 atalean agindutakoaren arabera.

      7/1996 Legearen 6.1. atalean saltoki handiak irekitzeko merkataritza-lizentzia bat beharko dela ezartzen da eta hori ematea autonomi elkarteei dagokiela.

      1. atalean jartzen duenez, aipatu lizentzia emateko nahiz ukatzeko kontutan hartuko dira: batetik, saltokia jarriko den aldean merkataritza-ekipamendu egokia egotea ala ez, eta, bestetik, jarri nahi den saltoki berriak lehengo merkataritza¿egiturari ekarriko dizkion ondorioak.

        Saltoki handietarako baimen-eskabideak merkataritza¿politikarako irizpideen arabera ebatziko dira, ondorioz.

        Aipatu legearen 2. atalean ahalmena ematen zaie autonomi elkarteei saltoki handiaren kalifikazioa emateko betekizunak ezartzeko.

        Aipatu diren aginduak lege bakar batean biltzeko asmoz, saltoki handiak irekitzeko berariazko merkataritza-lizentzia emateko bete beharreko betekizunak zehaztea beharrezkoa da. Eta horren barruan sartzen da 7/1994 Legean jasotzen den baimena, zeinak, aurreikusitako lurralde-antolamenduko araubideak onartu ondoren, indarra galduko duen.

        Bestalde, hipermerkatuen eta azalera handien sektore espainiarraren nukleoa osatzen duten enpresen erabakietan eragina izan du nazioarteko egoerak eta horrek bultzatu du, hain zuzen ere, saltoki horiek jartzeko espero zitekeen prozesu naturala bizkortzea.

        Egoera horrek, 7/1996 Legeak hartutako eskumenarekin batera, 82/1995 Dekretuan bildutako orientabideak gehiagotzen uzten du. Orientabide horiek azalera handiko saltokiak Euskal Autonomi Elkartean jartzeko erreferentzia bat osatzen dute, honako hauek oinarri hartuta: lehia eta kontsumitzaileak babestea eta ingurugiro, lurralde antolamendu, hirigintza eta merkataritzako gaiak.

        Araututako esparru horrek beharrezkoak diren gardentasuna eta publizitatea ematen dizkio administrazioko prozesu guztiari. Izapideak eta publizitatea arautzea bermerik behinena da lehiarako eskubidea babesteko.

        Izan ere, Merkatuak liberalizatzeak merkatuetan sartzeko eskubidea arautzea eskatzen du, saltoki berriak eragina duen eremuan dagoen ekipamenduaren egokitasuna neurtzeko.

        Horretarako, saltoki handiak zabaltzeko berariazko merkataritza-baimen eta lizentziak emateko erreferentzia izango den eredu bat ezarri da. Baimen eta lizentziok udalek eman behar dituztenak baino lehenago ematekoak dira eta horietatik independenteak; ukatu egiten badira, lotesleak izango dira, noski. Horiek emateko eskumena Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzak dauka.

        Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-egitura lurralde integratu batez osaturik dago, non biztanlerik gehienek 15 minutu baino gutxiagora baitituzte merkataritza-gune handiak.

        Lurralde-egitura horrek eta populazioan dentsitate desberdinak izateak irizpide ordenatzaile jakin batzuk eskatzen dituzte, hain zuzen ere, lurralde-ordena eta merkatuko lehiatze-baldintzak gordetzen lagunduko dutenak, horiek saltokien tamainuekin bateratuz, posible denean. Horrek guztiak dakar dekretu honetan irizpide batzuk ezartzea, toki jakin batean merkataritza¿ekipamendu egokia dagoela esateko, eta, aldi berean, saltoki berria jartzeak lehendik zegoen merkataritza-egiturari ekarriko dizkion ondorioak neurtzeko.

        Estatuko Kontseiluarekin bat etorriz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko urtarrilaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Merkataritza-lizentzia.

  1. ¿ Txikizkako Merkataritza Antolatzeari buruzko 7/1996 Legearen 6.1. atalean agindutakoaren arabera, saltoki handiak irekitzeko ezinbestekoa izango da berariazko merkataritza¿lizentzia lortzea. Ondorio horietarako, saltoki handiak sartzea, aldatzea eta handitzea irekieratzat joko dira Euskal Autonomi Elkartean.

    Estatuko nahiz Autonomi Elkarteko lagezko aginduekin bat etorriz (Txikizkako Merkataritza Antolatzeari buruzko 7/1996 Legearen 6.1. atala eta Merkataritza Jarduerari buruzko 7/1994 Legearen aldibaterako xedapenetatik bigarrena), titularitatea aldatzen den kasuetan, titularrak aldez aurretik merkataritza¿lizentzia eskuratuta izatea ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomi Elkartean saltoki handiak ireki ahal izateko.

  2. ¿ Merkataritza-lizentzia hori ematea nahiz ukatzea Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzari dagokio.

  1. atala.¿ Saltoki handiak.

  1. ¿ Txikizkako Merkataritza Antolatzeari buruzko 7/1996 Legearen 2.3. atalean eta Merkataritza Jarduerari buruzko 7/1994 Legearen 13. atalean agindutakoaz bat etorriz, Euskal Autonomi Elkartean hauek izango dira saltoki handiak: 2.000 m.2-tik gorako salmenta¿lekua dutenak edota azalera hori handitzeak eginez lortzen edo gainditzen dutenak.

    Aurreko lerroaldeko ondorioetarako, saltoki handitzat joko dira bai taldekakoak bai banakakoak.

    Taldekako saltokitzat hauek joko dira: salmentarako lokalen multzo batez ¿barruti berean egon edo ez¿ osatuta daudenak, batera proiektatu direnak edota elementu komunak eduki eta erabiltzen dituztenak, eta, enpresaren alorretik begiratuta, nork bere jarduera, independentea, dutenak.

  2. ¿ Salmenta-lekua hau izango da: produktuak ikusteko, erosi nahi dituenak hartzeko, salerosketa egiteko eta saltokitik irtetzeko eroslea ibiltzen deneko lekua; bai eta merkataritza¿jarduerarekin zuzenean loturik dauden zerbitzu osagarriak ematekoa ere.

    .¿ Helburuak.

    Saltoki handiak jartzeko merkataritza-lizentziak helburu hauek izango ditu:

    1. Enpresen arteko lehia eta merkataritza-ekipamendu egokia bermatzea, merkatuan nagusitasun-egoerak ekiditeko bakoitzaren eraginpeko eremuetan.

    2. Kontsumitzaileak saltokietara iristeko bide luzeak egin beharra ekiditea.

    3. Natura eta hirietarako nahi ez diren ondorioak ekiditea.

    4. Eskaintza larregi pilatzearen ondorioz, sarbideetarako azpiegituren gehiegikeria ekiditea.

    5. Merkataritzak duen izaera duala mantentzen laguntzea, elikagaien saltoki handiak ezartzeko erritmoa graduatuz, merkataritza txikia eta ertaina modernizatzen lagunduko duen denbora-tartea handiagotzeko.

      1. atala.¿ Baloratzeko irizpideak.

      1. ¿ Lizentziarako eskabideak ebazteko kontutan hartuko dira: naturan izango diren ondorioak eta saltoki horien azpiegiturak; demandaren estaldura-mailarekiko eragina; eskaintzan dagoen merkataritza-ekipamenduaren egokitasun-mailaren neurria; eta eraginpean dauden udalerrien planeamenduarekiko eragina. Aintzat hartuko diren puntuak hauek izango dira:

        • Merkataritza-ekipamendu egokia izatea, gaurko biztanleei eta epe ertainera aurreikusitakoei produktuen eskaintza on bat bermatuko diena, kalitate, aldaera, zerbitzu, prezio eta ordutegiari dagokienez; eta enpresen arteko lehia izatea, merkatuan nagusitasun-egoerak ekiditeko bakoitzaren eraginpeko eremuetan.

        • Kontsumitzaileek egin beharreko bidea saltokietara iristeko.

        • Proiektatutako merkataritza-ekipamenduaren eta hori jarriko deneko lurraldearen ezaugarrien arteko koerlazioa, horren eraginpeko eremuari dagokionez.

        • Prezioen mailak jeisten eta inguruko kontsumitzaileari zerbitzua hobetzen zenbateraino laguntzen duen.

        • Eraginpean dagoen eremuko enpleguaren maila mantentzen nahiz hedatzen zenbateraino laguntzen duen.

        • Naturarekiko eraginak.

        • Lurraldearen planeamendu partzialean, merkataritza indartzeko planetan eta, oro har, hirigintza planeamenduetan jasotako aurreikuspenei eta irizpideei zenbateraino egokitzen zaien.

        • Saltokia jartzeak bide-sisteman izango duen eragina, aparkatzeko plazen kopurua eta proiektatutako saltokirako sarbidea, garraio publikoak dituen baliabideen bitartez.

        • Proiektatutako saltokiak merkataritzaren izaera dualean eta inguruko merkataritza-egituren lehiakortasunaren hobekuntzan izango duen eragina.

      2. ¿ Elikagaien eta elikagaiak ez diren eguneroko gaien saltoki handien (1. eranskina) baimenetarako, alderdi batek eta bere eraginpeko eremuak merkataritza-ekipamendu egoki bat dutela joko da baldin eta: hor bizi diren familiek elikagaietan eta elikagaiak ez diren eguneroko gaietan sortutako merkataritza¿gastu orokorraren %45era heltzen diren salmenta¿bolumena badute. Eraginpeko eremua, bestalde, hauxe izango da: bide-tarte bakoitzerako indarrean den gehienezko abiaduraz, gehienez ere 15 minututan kotxez sarbidea daukaten herriek osatzen dutena.

      3. ¿ Elikagaien eta elikagaiak ez diren eguneroko gaien saltoki handien kasuan, saltoki handi bat irikitzearen ondorioz bere eraginpeko eremuan nagusitasun-egoeran egongo da enpresa, baldin eta: inguru horretako familiek produktu horietan sortutako merkataritza¿gastu orokorraren %20aren pareko edo goragoko partaidetzarainokoa bada saltoki handien bitartez lortzen duen salmentaren bolumena.

      1. atala.¿ Merkataritza-gastua eta merkatuaren itxarobideak.

      1. ¿ Aurreko atalaren ondorioetarako, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak erabakiko du, agindu bidez, zein den halako eremuan bizi diren familien merkataritza-gastu orokorra. Horretarako, estatistika datu publiko asimilagarriak hartuko ditu oinarritzat.

      2. ¿ Merkatuaren itxarobidea honela kalkulatuko da: gastu orokorraren gainean, arloka banatuta, saltokian espero diren salmentak aplikatuta. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak erabakiko du, agindu bidez, zein diren salmenta horiek zehazteko parametroak.

      3. ¿ Aurreko bi idazatietako eragiketak direla eta, behin parametroak zehaztu eta urtebetea pasatzen denean, KPIren aldaketa erantsiz doituko dira.

      1. atala.¿ Hirietako saltoki handiak.

        Argitaratutako azken erroldaren arabera 50.000 biztanletik gora dituzten udalerrietako udalek, duten biztanle-dentsitatea dela eta, euren salbuespenezko perimetro bat ezarri ahalko dute, non gehienez 4.000 metro karratuko elikadurako hiri-saltoki handiak, autozerbitzu erakoak, jarri ahalko diren.

      2. atala.¿ Eskabidea.

        Merkataritza-lizentzia eta gainerako agiriak proiektua kokatzen deneko probintziako Merkataritzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, bai zuzenean bai Herri¿Administrazioen Lege¿Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako edozein eratan ere.

      3. atala.¿ Agiriak.

      1. ¿ Eskatzaileak ondoren zehazten diren agirien bi kopia aurkeztuko ditu, dagokion lekuan horretarako jarriko diren formularioak erabiliz:

        1. Merkataritza-lizentziaren eskaria, Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzara zuzendua.

        2. Eskatzailea identifikatzeko datuak:

          • Eskatzailea pertsona fisikoa bada: izen-abizen osoak, identifikazio fiskalaren zenbakia eta jakinarazpenetarako helbidea edo modua.

          • Eskatzailea pertsona juridikoa bada: ordezkariaren izena eta bere ordezkaritzaren izaera; erakundearen izena, egoitza soziala eta identifikazio fiskalaren zenbakia.

        3. Lurzoru-jabetzaren eskrituraren fotokopia konpultsatua edo saltokia kokatuko den lurzoruaren jabearen adostasuna egiaztatzen duen agiria.

        4. Ordezkariari aginpidea ematen dion notario¿eskrituraren fotokopia konpultsatua.

        5. Sozietatea sortzeko egin zen notario-eskrituraren fotokopia konpultsatua eta, hala badagokio, azkenengo kapital zabalkuntzaren notario-eskriturarena. Agiri horretan dagokion erregistroan jasota dagoen akziodunen egungo kopurua zehaztuko da. Eskriturarik ezean, bera jasotzen duen ziurtagiria aurkez daiteke.

        6. Jarri edo handitu nahi den saltokiaren deskribapena, zein motatakoa den azalduz. Hauek ere jasoko dira bertan: kokapena, eraikitako azalera osoa eta salmentarako erabiliko den azalera netoa.

        7. Saltoki berrian salduko diren produktuen deskribapena. Lehengo saltoki bat handitu edo bere jarduna aldatu nahi bada ere egin beharko da deskribapen hori.

        8. Hirigintza-zedula; beren-beregi aipatuaz eremuaren merkataritza-erabilera eta legeak proiektuari esleitzen dion estaldura urbanistikoa.

        9. Proiektuaren bideragarritasuna eta beharra aztertzeko oinarritzat hartu den merkatu-azterketa eta horren ezaugarriak (besteak beste, 5, 10 eta 15 minututara dauden eremuen fakturazio-bolumena, hiru kopiatan).

        10. Saltoki berriak bide-sarean izango duen eragina jasotzen duen trafiko-azterketa; halaber, azterketan adierazten diren proiektuak finantzatzeko eta burutzeko konpromezua eta horretarako epeak.

        11. Oinen plano orokor akotatuak (1:250 eskalan); altxaeren, ebakiduren eta kokapenarenak (1:10.000); eta bertara iristeko bideen eta aurreikusten den aparkalekuarenak (1:2.000). Denak hiru kopiatan.

        12. Proiektuak eskatzen duen inbertsioari buruzko azterketa eta inbertsio hori finantzatzeko plana, bai enpresaren beraren baliakizunei dagokienez bai besterenei dagokienez. Saltoki berria bada, horiekin batera enpresaren hedapen-plana eta jardunaren lehenengo bost urteetarako aurreikusten diren ustiapen-kontuak ere aurkeztu beharko dira. Saltokia handitzeko bada, aurrekoez gain, azken hiru urteetako ustiaketa-kontuak ere aurkeztu beharko dira.

        1. Lanpostuen kopurua eta sailkapena.

        2. Ingurugiroan eta paisaian izan dezakeen eraginari buruzko azterketa.

        3. Proiektua burutzeko aurreikusten den egutegia.

      2. ¿ Dena dela, Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzak baimena emateko beharrezkotzat jotzen dituen agiri edota informazioa eskatu ahalko dizkio eskatzaileari.

        .¿ Izapideak.

      1. ¿ Espedientea, Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzan jaso edo bertan bete ondoren bost egun baino lehen, Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordera bidaliko da; honek espedientea jaso eta hiru hilabeteko epearen barruan bere irizpena emango du; hortik aurrera, bost eguneko epea izango du erabakia emateko aginpidea duen organoari igortzeko.

      2. ¿ Aurreko 8.1.i) atalean aipatzen den trafiko-azterketa aurkeztu ondoren, Herrizaingo Sailera bidaliko da, honek, hiru hilabete baino lehen, bere irizpena eman dezan. Irizpen hori eman ezean, aurrera joko da lizentzia emateko jardunbidearekin.

      3. ¿ Behin lizentzia-eskaria aurkeztuz gero, eskariak Lehia Babesteko Auzitegiaren irizpena jaso beharko du, Txikizkako Merkataritza Antolatzeari buruzko 7/1996 Legearen 6.2. atalean agindutakoari jarraituz. Irizpen hori hiru hilabeteko epean eman ezean, aurrera joko da lizentzia emateko jardunbidearekin.

      1. atala.¿ Ebazpena.

      1. ¿ Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzak sei hilabeteko epea dauka bere ebazpena emateko, eskabidearen espedientea osorik dagoen egunetik aurrera kontatuta.

      2. ¿ Epe hori amaituta erantzunik jaso ez bada, lizentzia eman egiten dela ulertuko da administrazioaren isilbideagatik, Herri¿Administrazioen Lege-jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. eta 44. ataletan ezarritakoaren arabera.

      3. ¿ Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzak dekretu honen arabera emandako erabakiek ez dute administrazio bidez amaitzen; beraz, horien aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordetzari.

      1. atala.¿ Iraungitzea.

      1. ¿ Merkataritza jarduera baimenean bertan zehazten den egunean hasten ez bada, lizentzia iraungitzat joko da.

        Isilbidearen bitartez onetsitako baimenen kasuan, jarduera eskabidean zehazten den egunean hasten ez bada, eta edozein kasutan ere eskabidea aurkeztu eta 18 hilabete baino lehen, emandako baimena iraungitzat joko da.

      2. ¿ Udalaren hirigintza-lizentzia lortzeko beharrezkoa da udaletxean lizentziaren egiaztapena eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. atalean zehazten den ustezko egintzaren egiaztagiria aurkeztea, zein Merkataritzako Administrazio eta Politikarako zuzendariak eman behar duen.

        GEHIGARRIZKO XEDAPEN BAKARRA

        Lehengo 5. atalean aipatzen diren ahalmenak gauzatu bitartean, merkataritza-gastua eta merkatuaren itxarobideak kalkulatzeko 2. eta 3. eranskinetan adierazitako bideak erabiliko dira.

        ALDI BATERAKO XEDAPENAK

Indargabetu egiten dira dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo txikiagoko lege-xedapenak, bereziki 82/1995 Dekretua, «2.000 metro karratutik gorako saltokia duten merkataldegiak jartzeko, aldatzeko eta azalera hori iristen edo gainditzen duten handiketak egiteko baimenak» arautzen zituena.

  • Sendagaiak.

  • Osasun gaiak eta norbere garbitasunekoak.

  • Drogeria, lurringintza eta kosmetika gaiak.

  • Garbiketa gaiak, dekoratzeko erabiltzen diren paperak eta beste gai batzuk, eta gai kimikoak.

  • Norbere higienerako eta garbitasunerako gaiak.

Araba 220.673 37.058 257.731

Gipuzkoa 211.765 37.324 249.089

Bizkaia 204.296 34.137 238.433

EAE 214.479 35.584 250.063

HIPERMERKATUA (5.000 m.2-tik behera) 850.000 %85

HIPERMERKATUA (5.000 m.2-tik gora) 1.250.000 %65

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.