Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

296/1997 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Euskal Autonomi Elkartearen eremuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 6282
  • Xedapen-zk.: 296
  • Xedapen-data: 1997/12/16
  • Argitaratze-data: 1997/12/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri-zorraren jaulkipena Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu behar duelakoa Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeak ezartzen du. Jaulkipena egitea dekretu bitartez beharko da erabaki, eta beronetan zenbatekoaren mugak ez eze jaulkipena egiteko epea ere zehaztuko dira, baina beste ezaugarri batzuk ere seinalatu daitezke. Beste batzuetan ezaugarriok Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren agindu batez finka daitezke, zein Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko baita.

Euskal Autonomi Elkartearen 1997ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 10/1996 Legeak bere zortzigarren ataleko bigarren idazatian honako hau ezartzen du: ekitaldi honetan zorpetzea ezin daitekeela igaro 38.955.000.000 pezetatik.

Koordinatzea den izapidea konplitutakoan, bidezkoa da Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorraren jaulkipena xedatzea. Jada aipatu legez jaulkipen horren ezaugarriak hauexek dira: barnekoa, amortizagarria eta hamazortzi mila milioi (18.000.000.000) pezetako zenbatekoduna.

Hortaz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak proposaturik eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko abenduaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartutakoan,

  1. atala.¿ Jaulkipenari eta zenbatekoari buruzko erabakia.

    Hamazortzi mila milioiko zenbatekoarekin (18.000.000.000) barneko eta amortizagarria izanik, Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorraren jaulkipena egitea.

  2. atala.¿ Ezaugarriak.

  1. ¿ Jaulkipenaren data, ordainketarenarekin bat egin behar duena, aurtengo abenduaren 15a eta 31ren bitartean egongo da.

  2. ¿ Baloreen jaulkipena parean egingo da.

  3. ¿ Jaulkipenaren egunean kontatzen hasita urtea betetzen denean sortu eta ordainduko dira korrituak.

  4. ¿ Baloreak jaulkipen egunetik aitzina hamargarren urtea konplitzen denean amortizatuko dira.

  1. atala.¿ Instrumentazioa.

    Bakoitzak milioi bat (1.000.000) pezetako balio nominala duen obligaziotan formalizatuko dira jaulkiko diren baloreak, eta anotazio bidez errejistratuko dira kontuan.

  2. atala.¿ Aseguratzea eta ordainketa.

  1. ¿ Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aseguratuko egingo du jaulkipeneko baloreen harpidetza; aseguratu ere balore-merkatuari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera, habilitaturik dauden entitateekin bidezko aseguratze-kontratuak sinatuaz.

  2. ¿ Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusiaren izenean eta jaulkipena egin dadin egunean, jaulkipena asegura dezaten entitateek euretariko bakoitzari dagokion kopurua sartu beharko dute, guzti hau aurreko idazatian aipaturiko jartze- eta aseguratze-kontratuan ezarrita baitago.

  3. ¿ Aipatu kontratuan beste hau ere hitzartuko da: entitate aseguratzaileek euren zeregina betetzearren jasoko dituzten komisioen zenbatekoak.

    5 atala.¿ Onura fiskalak.

  1. ¿ Heredentziaz edo legatuz, dekretu hau dela medio jaulkitako baloreen eskurapenek oinarri zergagarrian murriztapenak izango dituzte. Oinarri hori Dohaintza eta Oinordetzen gaineko Zergakoa da, eta aipatu murriztapenak zerga honen arauek finkatzen dituzte.

  2. ¿ Arau erregulatzaileak murriztapenik erasotzen badu, baina ez baditu berorren ezaugarriak esplizituki ezartzen eta orduan herri-zorraren jaulkipenaren baldintzetara jo beharra aipatzen badu, portzentaia ehuneko laurogeita hamarrekoa izango da; betiere gutxienez heriotza suertatu baino urte bat lehenagotik, baloreok hil denaren ondareko izan badira.

    .¿ Zenbagarritasuna.

    Beherago aipatzen diren sozietate eta entitateen koefiziente egokietan beharrezko inbertsioaren ondorioetarako ontzat joko dira dekretu hau dela medio jaulkitako baloreak: elkarrekiko bermedun sozietateak, borondatezko prebisio sozialeko entitateak eta Estatuaren herri-zorraren zenbagarritasuna automatikoki aitortua duten entitateak.

  1. atala.¿ Beste ezaugarri batzuk.

    Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. ataleko 3. lerroaldean ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokio dekretu honetan seinalatu ez eta jaulkipeneko diren ezaugarriak zehaztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den agindu batez.

    Vitoria-Gasteizen, 1997ko abenduaren 9an.

    Lehendakaria,

    JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

    Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzen dituen azaroaren 10eko 4/1995 Legeak, Autonomi Estatutuaren 10.38 atalean ezarritako eskumenaren barruan onartutakoak, 5.d eta 20.1 atalen bidez eskumena ematen dio Jaurlaritzari jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegi orokorra arauz zehazteko, honako hauek kontuan izanik: zein ikuskizun edo jarduera mota den, zein garaitan edo urteko zein sasoitan egiten den eta laneguna, jaiegun bezpera edo jaieguna den.

    Era berean, behin suposamenduak eta prozedura ezarri ondoren, 20. atal horren 2. idazatian ezarri denez, udalek ahalmena izango dute ordutegi bereziak baimentzeko herriko jaietan, jaiegun berezietan edo arrazoi turistikoak kontuan hartuz.

    Aniztasun hori beharrezkoa da tokian tokiko berezitasunetara egokitzeko, baina homogeneotasun, koherentzia eta oreka irizpide global batean sartu behar da Euskal Autonomi Elkarteko ezaugarri sozial, juridiko eta ekonomikoak kontuan hartuz. Era berean, saihestu egin beharko dira interesen gatazka ekar dezaketen jarduerak eta bidezkoak diren jolas eta dibertimenduzko jardueren berezko zentzua hutsaldu dezaketenak.

    Bestalde, gizarte harremanen eta ohituren dinamika ez dator beti bat beste herritar batzuen atseden beharrizanekin, hori dela eta, Administrazioak zenbait muga jarri behar izaten ditu elkarbizitza eta gizarte bakea bermatzeko, aisialdi jarduerak (guztiz bidezkoak) eta herritar guztiei zor zaien errespetua bateratuz.

    Azkenik, lehenago araudiak ezartzean jasotako esperientziak dioskunez, komenigarria da ordutegi eta jarduera talde ondo bereiztuak ezartzea, horrela, jarduera horien zaintza eta kontrol egokia egin ahal izateko.

    Ondorioz, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Euskal Herriko Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Ihardueretarako Kontseiluak eta Kontsumo Batzorde Aholkuemaleak aldeko irizpena eman dutenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko abenduaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Helburua.

    Dekretu honen helburua da Euskal Autonomi Elkartearen eremuan jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren ordutegiak arautzea, bai eta jarduera horien beste alderdi batzuk ere, ordutegiekin zerikusia dutenak hain zuzen.

  2. atala.¿ Ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunen lokalak.

    Ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunen lokal edo instalazio iraunkorrek, ondoko zerrendan agertzen direnek hain zuzen ere, honako ordutegi orokorra izango dute zarratzeko orduari dagokionez, beti ere establezimenduen udal lizentzietan ezarritako jardueren arabera, eta zergari dagokionez deklaratutako jarduera alde batera utzita:

  1. taldea.¿ Berariaz adin txikikoentzat baimendutako lokal eta instalazioak, edo, sukaldaritza jarduera izan barik, alkoholik gabeko edariak eta janariak emateko baimena dutenak, esaterako:

    • gazteentzako dantzalekuak eta diskotekak, dastalekuak, izozkidendak, txokolategiak, txurrodendak, kruasandendak, te aretoak eta asimilagarriak 22:30etan.

  2. taldea.¿ Alkoholdun edariak emateko baimena duten lokal eta instalazioak edo sukaldaritza jarduerak egiteko baimena dutenak, esaterako:

    • tabernak, ardandegiak, barrak, kafe-barrak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak, janari-etxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta asimilagarriak 00:30etan.

  3. taldea.¿ Dantzarako pista izan barik, jarduera berezi gisa, musika izateko baimena duten lokalak eta instalazioak, esaterako:

    • taberna bereziak, whiskytegiak, klub-ak, bar amerikarrak, pub-ak, disko-barrak, karaokeak eta asimilagarriak 02:00etan.

  4. taldea.¿ Dantzarako pista eta guzti musika izateko baimena duten lokal eta instalazioak edo ikuskizunak egiteko baimena dutenak, esaterako:

    • dantzalekuak, diskotekak, kafe-antzokiak, ikuskizundun jatetxeak eta asimilagarriak 04:00etan.

      1. atala.¿ Jokorako lokalak.

      1. Jokorako lokal edo instalazioak zarratzeko ordutegi orokorra hauxe izango da:

      1. taldea.¿ Jolas aretoak:. 22:30ean.

      2. taldea.¿ Joko aretoak: 00:30ean.

      3. taldea.¿ Bingo aretoak: 03:00etan.

      4. taldea.¿ Jokorako kasinoak: 04:00etan.

      1. Dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorriz, jolas aretoen ordutegia zabaltzeko baimena emanez gero, denbora tarte gehigarri horretan, adin-nagusikoak bakarrik sartu ahal izango dira, eta kanpoaldean ondo ikusteko moduan errotulo bat jarri beharko da hori adieraziz.

      2. Atal honetan aipatutako jokorako lokal eta instalazioen ordutegian berauen zerbitzu osagarriak sartzen dira. Lokal edo instalazio horiek zabaltzeko orduak jokoari dagokion sektoreko araudian ezarriko dira.

      1. atala.¿ Behin-behineko instalazioak.

      1. atalean azaldutako jardueraren bat garatzen duten behin-behineko instalazio edo egituretan, iraunkorretarako finkatu den erregimen berbera aplikatuko da, dagokien udal lizentzian eman zaien jardueraren arabera.

  5. atala.¿ Beste jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduera batzuk.

  1. ¿ Indarreko legeriaren arabera, baimen administratiboa behar duten jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren hasiera eta amaiera orduak, baimen erabakian zehaztuko dira.

  2. ¿ Dena den, 4/1995 Legearen 16. ataleko 2. zenbakiko a, b eta c hizkietan ezarritakoarekin bat etorriz, baimen administratiboa behar duten jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak amaitzeko ordua 02:00ak izango dira, dekretu honen 7. atalean xedatutakoaren kalterik gabe.

  1. atala.¿ Ordutegien publizitatea.

    Dekretu honen 2. eta 3. ataletan zehaztutako lokaletan, hain zuzen ere, dagokien establezimendu lizentziaren babespean egon eta geroko baimen administratiboa behar ez dutenetan, irekitzeko eta ixteko orduei buruzko informazioak agertu beharko du: ikusteko moduan, euskarri zurrunean, gutxienez 25 cm. x 14 cm.ko neurriak dituela eta dekretu honen I eranskinean dagoen ereduaren arabera egina.

  2. atala.¿ Ordutegi berezien erregimen orokorra.

  1. ¿ Lokal eta instalazioak zarratzeko orduei eta dekretu honetan azaldutako beste ikuskizun edo jarduera batzuen amaiera orduei dagokienez:

    1. Ordu bat beranduago zarratuko dira ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan.

    2. Ordu erdi beranduago ekainaren 1etik irailaren 30era.

    3. Dekretu honen 12. atalean ezarritakoaren kalterik gabe, ordu bi beranduago kasu hauetan:

      • Udal bakoitzeko zaindariaren jaietan. Ondorio hauetarako, zaindariaren jaitzat hartuko dira udal bakoitzak bere udal mugartean ofizialki ezarritakoak.

      • Aste Santuko ostegunetik astelehenera, Ihauterietako ostegunetik asteartera eta, Gabonetan, abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra.

      • Azoka, sariketa, erakusketa edo antzekoak daudenean, baldin eta udalak berak edo Autonomi Elkarteko organo eskudunak interes turistikodun gisa kalifikatu baditu; hori guztia, egun zehatz batzuetan eta urte bakoitzeko hamar egunean gehienez ere.

  2. ¿ Ordutegien luzapen orokorrak, atal honetako aurreko idazatietan aipatutakoak, metagarriak izango dira.

  1. atala.¿ Ikuskizun eta jardueren amaiera eta jendea kanporatzea.

  1. Zarratzeko ordua heltzean, dekretu honen 2, 4 eta 5. ataletan aipatutako lokal eta instalazioetan ez da bezerorik izango, eta bertan lokaleko langileak eta txukuntze eta garbiketa lanetan daudenak egon ahal izango dira.

  1. atalean aipatutako lokaletan, berauontzat ezarri den zarratzeko ordutik aurrera, jolas aretoetan eta joko aretoetan jokorako makina eta aparatu guztiek funtzionamendutik kanpo egon beharko dute. Bingo aretoetan eta jokorako kasinoetan, ezin izango da bingo partidarik edo kasinoetan baimendutako jokorik egin eta, hala badagokio, joko makinek zerbitzutik kanpo egon beharko dute.

    Ondorio horietarako, titularrek kontsumizioak emateari uzteko, ikuskizunak bukatzeko eta musika, jokorako makina eta aparatuak, bideoak edo antzerako makinak amatatzeko ordua finkatu ahal izango dute.

  1. Dekretu honen 5. atalean zehaztutako ikuskizun eta jolas jardueren kasuan, baldin eta lokal zarratuetan egiten badira, baimen erabakian bertan ezarriko da bukatu ostean jendea kanporatzeko epea, ikuskizun edo jolas jarduerarako baimendutako gehienezko aforoaren arabera.

  1. atala.¿ Derrigorrez ixteko epeak eta murrizketak.

  1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak ezin izango dira hasi 06:00ak baino lehenago, baldin eta sektoreko araudiek ez badute beste ordutegi bat ezarri.

  2. Dekretu honen 2. ataleko 3 eta 4. taldeetan azaldutako lokal edo jardueren kasuan, ixteko edo amaitzeko orduaren eta zabaltzeko edo hasteko orduaren artean gutxienez sei orduk igaro beharko dute.

  3. Dena den, debekatuta daude musika ekipo edo aparatuen funtzionamendua, ikuskizunak, dantzarako pistak edo antzekoak 09:00ak baino lehenago.

  1. atala.¿ Edariak hartzea lokalen kanpoaldean.

  1. Udal bakoitzak bere udal ordenantzetan edo terraza edo antzekoentzat emandako lizentzietan ezar litzakeen muga nagusiagoen kalterik gabe, debekatuta dago lokalen kanpoaldean edariak hartzea 22:00etatik aurrera, dekretu honen 7. atalean ezarritakoaren kalterik gabe.

  2. Horretarako, kontsumitzaile edo erabiltzaileek izan dezaketen erantzukizuna alde batera utzita, lokaletako titularrek, aipatutako ordutik aurrera, galarazi egin beharko dute bezeroek lokaletik kontsumizioak ateratzea, izan ere, Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 34 eta 33. atalak hausteagatik zigortu ahal izango dira.

  1. atala.¿ Eusko Jaurlaritzaren ahalmena ordutegi bereziak ezartzeko.

    Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak dekretu honetan ezarritako ordutegien erregimen orokorra zabaltzea baimendu ahal izango du, honako kasuetan eta dagokion erabaki administratiboan ezarritako mugekin:

  1. Hirigunetik kanpo edo errepideetan dauden lokal edo instalazioak.

  2. Aireportuetan, portuetan, tren eta autobus geltokietan edo antzeko lekuetan dauden lokal edo instalazioak, bai eta batez ere gaueko edo goizaldeko ordutegiak dituzten bidaiari edo langileei zerbitzua emateko lokal edo instalazioak ere.

  3. Jokorako jarduerak eta zenbait ikuskizun, jarduera edo gertakari, baldin eta berauon ezaugarri berezi edo apartekoak direla eta, ordutegi berezia izatea justifika badaiteke.

  1. atala.¿ Udalen ahalmenak ordutegi bereziak ezartzeko.

    7.1.c atalean azaldutako kasuetan, udal agintariek bertan ezarritako ordutegi berezia murriztu edo zabaldu ahal izango dute.

  1. Ordutegi bereziaren erregimena dagokion udalak argitaratu beharko du, beronen eremua eta egunak zehaztuz, bai eta, hala badagokio, ordutegi horrek izan litzakeen mugak ere.

  2. Udal agintariek lokalen kanpoaldean terrazak edo antzekoak jartzeko lizentzia bereziak eman dituzten kasuetan, udalak berak instalazio horietarako ezarri dituen ixteko ordutegiak bete beharko dira. Kasu guztietan dekretu honetan ezarritako mugen barruan egon beharko dute eta beste batzuei eragozpenik sortu gabe.

  1. atala.¿ Prozedura administratiboa.

  1. Dekretu honen 11 eta 12. ataletan bildutako baimenetarako prozedura laburtua izango da eta jardueren, enpresa elkarteen edo udalen titularrek eskatu ahal izango dute.

  2. Ordutegia zabaltzeko eskaria egin eta hamar egun baliodun igaro ondoren, eskudun Administrazioak ez badu erabakirik eman, baimena eman dela ulertuko da. Hori guztia, Administrazio horrek espedientea osatzeko egin ditzakeen errekerimenduen kalterik gabe.

  3. Ordutegiak zabaltzeko edo ordutegi bereziak baimentzeko beharrezkoa izango da hirugarren batzuei eragozpenak ez sortzea, ez eta osasun publikoari edo herritarren segurtasunari ere.

  4. Ikuskapena eta kontrola egiteko xedez, ordutegiak zabaldu edo murriztuz gero edo ordutegi bereziak ezarriz gero, dagokion Administrazioak, ordutegi horiek indarrean sartu baino lehen, gorabehera horiek jakinarazi egin beharko dizkie udalerrian herritarren segurtasun arloan eskumenak dituzten agintari polizialei.

  1. atala.¿ Ikuskapena, kontrola eta zigor erregimena.

  1. ¿ 4/1995 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, dekretu honetan araututako jardueren ordutegiei dagokienez, ikuskapen eta kontrolaren eskumena, bai eta zigorrak jartzekoa ere, lizentziak eta baimenak emateko eskumena duen Administrazioarena izango da, Eusko Jaurlaritzari dagozkion eta lege horren 38. ataleko 2 eta 5. idazatietan ezarri diren ahalmenen kalterik gabe.

  2. ¿ Arlo honetan egindako arau-hausteak, goian aipatutako 4/1995 Legearen 34.g atalean arau-hauste arin gisa tipifikatutakoak, berrehun mila pezatarainoko isuna jarriz zigortu ahal izango dira.

  3. ¿ Urtebete baino lehenago hirugarren arau-hauste bat eginez gero, aipatutako legearen 33 n) atalean ezarritakoarekin bat etorriz, larri gisa tipifikatuko da, eta honako zigorrak izango ditu: berrehun mila eta bat pezetatik bost milioi pezetarainoko isuna, jarduera edo jarduerak etetea gehienez ere urtebetean, lokala ixtea gehienez ere urtebetean eta jarduera hori egiteko desgaikuntza gehienez ere sei hilabetean. Zigor horiek modu alternatiboan aplikatu ahal izango dira edo metagarriak izan daitezke.

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen azaroaren 10eko 4/1995 Legearen eranskinean bildutako eta dekretu honetan azaltzen ez diren jendaurreko ikuskizun eta jardueren ordutegia berariaz arautzen ez den bitartean, berauok ixteko ordua dekretuaren 5. atalean agindutakora egokituko da.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Autonomi Elkartearen Eremuan jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituen ekainaren 17ko Dekretua eta dekretu horretan egindako akatsak zuzentzen dituen uztailaren 29ko 194/1997 Dekretua indargabetuta geratu dira, bai eta dekretu honetan adierazitakoaren aurka dauden xedapen guztiak ere, baldin eta maila berekoak edo beheragokoak badira.

N.º AGENTE: N.º AGENTE:

ESTABLEZIMENDUAREN IZENA ETA MAILA: KALEA: HERRIA: TFNOA:

NOMBRE Y CATEGORÍA DEL ESTABLECIMIENTO: CALLE: LOCALIDAD: TFNO:

AGERLIAREN IZENA, ABIZENAK: KALEA: HERRIA: NAN:

NOMBRE Y APELLIDOS DEL COMPARECIENTE: CALLE: LOCALIDAD: DNI:

TITULARRAREN IZENA, ABIZENAK: KALEA: HERRIA: TFNOA:

NOMBRE Y APELLIDOS DEL TITULAR: CALLE: LOCALIDAD: TFNO:

LEGEAK: abenduaren 16ko 296/1997 DEKRETUA eta azaroaren 10eko 4/1995 LEGEA.

LEGISLACIÓN: DECRETO 296/1997,de 16 de diciembre. LEY 4/1995 de 10 de noviembre.

MAKINARIK MARTXAN: BAI/EZ

MÁQUINAS EN FUNCIONAMIENTO: SI/NO

MOTA: MODELOA: SERIE ZK.: BAIMENA: TITULARRA:

TIPO: MODELO: N.º SERIE: PERMISO: TITULAR:

IKUS-ENTZUNEZKO EKIPORIK MARTXAN: BAI/EZ

EQUIPO EN FUNCIONAMIENTO: AUDIO-VISUAL: SI/NO

MARKA: MODELOA: SERIE ZK.:

MARCA: MODELO: N.º SERIE:

Ikuskapeneko unean, orduetan eta ................. minutuetan, lokala irekita zegoen eta barruan pertsona zeuden eta bezero berrien sartzea onartzen zen: BAI/EZ

eta edariak saltzen ziren BAI/EZ.

Bere tadea kontutan hartuz, lokalak etarako itxita egon behar zuela ere azpimarratzen da.

En el momento de la inspección, a las horas y ................. minutos, el local se encontraba abierto y en el interior del mismo había personas y se permitía el acceso de nuevos clientes SI/NO y se expedían nuevas consumiciones SI/NO.

Se reseña así mismo, que la hora de cierre del mencionado local atendiendo a su categoría, debería haber sido a las ............. horas.

OHARRAK / OBSERVACIONES:

Izpta.: agentearen zk.: Izpta.: agentearen zk.: Izpta.: interesduna

Fdo.: Agente n.º ............ Fdo.: Agente n.º ............ Fdo.: Interesado.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.