Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

248/1997 DEKRETUA, azaroaren 4koa, diru bereizietarako diren kredituetako fondoak erabiltzeko aukera duten agintarien ondare­aitormenak jaso eta erregistratzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza; Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5763
  • Xedapen-zk.: 248
  • Xedapen-data: 1997/11/04
  • Argitaratze-data: 1997/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gastu bereizietarako kredituak nola erabili eta kontrolatu arautzeari buruzko maiatzaren 30eko 5/1997 Legeko 6. atalean jasotakoaren arabera, kreditu horietako fondoak erabiltzeko aukera duten agintariek euren ondare-egoerari buruzko aitormena egin behar dute, bai karguak hartzean bertan eta bai urtero ere.

Maiatzaren 30eko 5/1997 Legeko azken xedapenetatik bigarrenean esaten denez arautegian erabakiko da administazioko zein organoren ardura izango den ondareei buruzko aitormenak jaso eta erregistratzea. Justizi auzitegiek eta lege horretako 7. atalean xedatutakoaren arabera hautatutako legebiltzarkideek informazio horren berri izateko eskubidea eukiko dute.

Ondareen ondasun-erregistroa antolatzeak berme osagarria dakarkio kreditu horien kudeaketari buruz legebiltzarkideek egingo duten kontrolari. Beraz, kontrol hori egin behar duten legebiltzarkideek baino ez dute izango horretarako aukera. Ondorioz, erregistro horren ardura eta zaingoa, Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanak bereganaturik dituen organo administratiboak eskuratuko ditu.

Ondorioz, Jaurlaritzaren lehendakariordearen eta Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko azaroaren 4an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Helburua.

    Gastu bereizietarako kredituak nola erabili eta kontrolatu arautzeari buruzko maiatzaren 30eko 5/1997 Legeko 6. atalean aipatzen diren ondare-aitormenak burutu, jaso eta erregistratzea dekretu honen bidez arautzen da, lege horretako azken xedapenetatik bigarrena garatuz horretarako.

  2. atala.– Aitortu beharrekoa.

  1. – Herrizaingo sailburuak eta maiatzaren 30eko 5/1997 Legearen arabera kreditu horietako fondoak erabiltzeko aukera izango duten agintariek euren ondare-egoerari buruzko aitormena aurkeztu beharko dute; eta hori, karguak hartzen dituztenean, eta urtero ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean.

  2. – Hurrengo ataletan adierazten diren edukia eta forma aintzakotzat hartuz egingo dira aitormenak. Aitormena aurkeztu behar duena bera arduratuko da jar daitezen datuen egiatasunaz eta eguneratasunaz; idazki bidez egingo du hori.

  3. atala.– Aitormenaren edukia.

    Dituzten ondasunak, eskubideak, obligazioak, balore edo aktibo finantzario negoziagarriak, sozietateetako partaidetzak eta bere ondarekoak izan daitezkeen gainerako titulu ekonomikoak agertuko dira aitormenean.

    Ekonomi ekitaldi bakoitzeko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta, hala behar izanez gero, ondare-zergaren kopiak ere erantsiko zaizkio.

  4. atala.– Aitormena egiteko modua.

  1. – Gastu bereizietarako kredituak erabiltzeko ahalmena duten agintariek Herrizaingo sailburuaren aurrean egingo dituzte euren aitormenak, berorrek eskatu ostean. Egin eta gero, gutunazal batean sartu, itxi eta zigilatu egingo dute sailburuaren aurrean.

  2. – Herrizaingo sailburuak Jaurlaritzako idazkariaren aurrean egin beharko du aitormena. Gutunazal batean sartu, itxi eta zigilatu egingo da idazkariaren aurrean.

    Sailburuaren eta agintarien aitormenak gutunazal batean sartuko dira eta dekretu honetan aurrikusitako ondare eta eskubideen erregistroan aurkeztuko da gutunazala.

  3. – Aitormen guztiak eta, hala behar izanez gero, horietaz egin daitezen zuzenketak, erregistroan jasoko dira.

  1. atala.– Ondare-ondasunen eta -eskubiden erregistroa.

  1. – Gastu bereizietarako diren kredituetako fondoak erabiltzeko aukera duten agintarien ondare-ondasunen eta -eskubideen erregistroa sortzen da. Dekretu honetako 3. atalean adierazten diren aitormenak jaso eta erregistratuko dira berorretan.

  2. – Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren menpe dagoen Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzan egongo da Erregistroa.

  3. – Tratamendu automatizatua duten fitxategiak sortu eta ustiatzea Erregistroa artezteko, urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoan eta azaroaren 26ko 30/1992 Legean finkatutako mugak aintzat hartuz egingo da. Lehenengoko legea izaera pertsonaleko xehetasunen tratamendu automatizatuari buruzkoa da; eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoa bigarrena.

  1. atala.– Erregistroan sartzea.

  1. – Erregistroak izaera bereizia du. Beraz, maiatzaren 30eko 5/1997 Legeko azken xedapenetatik bigarrenean xedatutakoaren arabera, justiziko epaimahaiak eta lege horretako 7. atalean xedatutakoaren arabera hautatutako legebiltzarkideak baino ezingo dira erregistro horretan sartu.

  2. – Erregistro horretan lan egin dezaten langileek euren lanetik ezagutzen dituzten xehetasunak isilpean gorde behar dituzte beti.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENA

    Bakarra.– Sailburuak eta gastu bereizietarako kredituak erabiltzeko ahalmena duten agintariek, dekretu honek indarra hartzen duenetik gehiago hilabeteko epean, dekretu honetan araututako ondare-aitormena egingo dute.

«6.– Gastu bereizietarako diren kredituetako fondoak erabiltzeko aukera duten agintarien ondare-ondasunen eta -eskubideen erregistroa Zuzendaritza honi atxikitzen zaio.»

Vitoria-Gasteizen, 1997ko azaroaren 4an.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.