Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

213/1997 DEKRETUA, irailaren 30(e)koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko Dekretua hirugarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4930
  • Xedapen-zk.: 213
  • Xedapen-data: 1997/09/30
  • Argitaratze-data: 1997/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Legegintzaldi honen hasieran, asmo handiko proiektu bat prestatu zen Gizarte Arazoen arloan. Horren erakusgarri da, hain zuzen, legegintza-egutegia, arlo horretan sei lege onartzea aurreikusi baita bertan. Arlo hori Lan eta Gizarte Segurantzarenarekin batera inkardinatu zen.

Legegintzaldiaren erdia baino gehiago joan delarik, helburuetako batzuk beteta daude dagoeneko, baina une honetan Sailaren egitura organikoa berraztertu beharra dago, bi arrazoirengatik.

Lehenengo eta behin, legegintzaldi honetarako hartutako konpromisoak burutzeko ahaleginak gehitu behar direlako, alde batetik; eta bestetik, legegintza-iharduera horren ondorioz erregelamendu bidezko garapen luzea gertatu delako.

Bigarren, Euskal Lan Zerbitzua-Langai abian jarri delarik eta OSALAN bete-betean iharduten hasi delarik -Lan-Arriskuen Prebentzio Lege berria indarrean jarri dela gehitu behar zaio horri-, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza lanaz gainezka dabilelako.

Horiek horrela, Gizarte Arazoen gaiak berezitasun propioa berreskuratuko du -horixe gertatzen zen aurreko gobernuetan-, eta, horretarako, sailordetza autonomo bat sortuko da; sailordetza horren agindupean ihardungo dute orain arte gai horretaz arduratu diren bi organoek: Gizarte Ongizate Zuzendaritzak eta Droga Gaietarako Idazkaritzak.

Sailordetza honen sorrera, ordea, ezin balora daiteke Koalizio Akordioan egiturak sinplifikatu eta razionalizatzeko hartutako konpromisoak albo batera utziz. Horren ondorioz, lehendik zeuden sailordetzen iraupena aztertu behar izan dugu berriro.

Ildo horretatik, bi irizpide nagusitu dira Ekonomi eta Plangintza Sailordetza kentzeko erabakia hartzerakoan. Alde batetik, gestio-bolumena; ez urria edo garrantzi gutxikoa zelako, baizik eta beste bi sailordetzena oso handia zelako; eta bestetik, sailordetza horren eginkizunak erraz txerta zitezkeelako Sailaren egitura berrian. Horrela, Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza zuzenean sailburuaren agindupean egoteak ez lioke kalterik egingo gestioari.

Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Lehendakariaren oniritziaz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko irailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengo atala.¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 2. ataleko A) letrako 1. idazatia aldatu eta honela geratu da idatzita:

«1.¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua:

  1. Kabinetearen Zuzendaritza.

  2. Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza.

  3. Zerbitzu Zuzendaritza.

  4. Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza».

    Bigarren atala.¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 2. ataleko A) letrako 3. idazatia aldatu eta honela geratu da idatzita:

    «3.¿ Gizarte Arazoetarako Sailordetza:

  1. Gizarte Ongizate Zuzendaritza

  2. Droga Gaietarako Idazkaritza».

    Hirugarren atala.¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 2. ataleko A) letrako 4. idazatiko d) eta e) letrak kendu egin dira.

    .¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 7. ataleko lehenengo paragrafoa aldatu eta honela geratu da idatzita:

    «Ekonomi eta Plangintza zuzendaria, Zerbitzu zuzendaria eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria sailburuaren pean egongo dira artez eta hierarkikoki. Gainontzeko zuzendariak dagozkion sailburuordearen pean egongo dira. Honako egiteko hauek dagozkie guztiei oro har:»

    Bosgarren atala.¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuari 7 bis atal berria gehitu zaio; honela geratu da idatzita atal hori:

    «7 bis atala.¿ Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza.

    1. ¿ Dekretu honetako 7. atalean adierazten diren eginkizunez gain, honako hauek ere Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritzak bete behar ditu:

      1. Ekonomi Plangintzari dagozkionetan:

      1. Epe erdirako ekonomi plana formulatu, garatu eta prestatzea.

      2. Ekonomi plangintza egiteko bitartekoak zuzendu, taxutu eta prestatzea, eta bere aurrikuspenen jarraipen eta betetze ekintzak koordinatzea.

      3. Lurralde-antolaketarako bitartekoen, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurrikusitakoen, eratze-prozesuan parte hartzea, ekonomiaren aldetik garrantzizkoak diren eta eskualde-plangintzari eragiten dioten erabakietan.

      4. Euskal Autonomi Elkarteko gainerako instituzio publikoen ihardueren plangintzan esku hartzea, Jaurlaritzak erabakitzen duenari jarraiki.

      5. Ekonomian protagonista diren eragile sozial eta ekonomikoen partaidetza dinamizatu eta partaidetza hori gauzatzeko bideak bultzatzea, benetan itundutako plangintzara heldu ahal izateko.

      1. Ekonomi azterlanei eta metodoei dagozkienean:

      1. Ekonomiari buruzko azterlan, txosten eta argitalpenak, nahiz orokorrak nahiz sektorekakoak, egitea, ekonomi politika eraginkorra eta koherentea ahalbidetzeko.

      2. Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak egin eta ekonomi iharduerari eragiten dioten azterlan guztiak koordinatzea, Ekonomi Gaietarako Ordezko Batzordeak kasuan kasu ezartzen duenaren arabera.

      3. Jaurlaritzak ezarritakoaren ildotik ekonomi arloan diharduen zernahi organori laguntza teknikoa ematea.

      4. Ekonomi ikerketarako metodoak garatzea eta, bereziki, euskal ekonomiaren zein beronen sektoreen eta/edo segmentuen ereduak.

  3. Ekonomi koiuntura eta aurrikuspenari dagozkienetan:

  1. Euskal Autonomi Elkartearen urteko eta seihileko egoera ekonomikoari buruzko txostenak prestatzea, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko xedapen legalen testu bateratua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 61. atalean eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako Euskal Batzordeari buruzko ekainaren 27ko 9/1997 Legeko 3.3 atalean hurrenez hurren ezarritakoaren arabera.

  2. Euskal Herriko bertako nahiz Euskal Herrian eragina duen ekonomiaren eta politika ekonomikoaren egoera eta bilakaeraren jarraipena egitea, bai eta estatuko zein nazioarteko koiuntura ekonomikoarena ere.

  3. Koiuntura ekonomikoari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak prestatzea, euskal ekonomiaren bilakaera globala eta sektorekakoa nolakoa izan litekeen jakiteko aurrikuspen-teknikak landu eta erabiliz.

  4. Eskualde-politikari dagokionetan:

  1. Eskualde-Garapenerako Europar Fondoaren baliabideak Euskal Autonomi Elkartean kudeatu eta koordinatzea.

  2. Euskal Herriaren eremuan, Eskualde eta Gizarte Eraldaketarako Planaren proposamena aplika daitekeen araudi komunitarioaren arabera zuzendu, taxutu eta prestatzea.

  3. Euskal Autonomi Elkartearentzako Laguntza Komunitarioaren 2. Helburua lortzeko Esparruaren formulazioan esku hartzea, aplika daitekeen araudi komunitarioaren arabera.

  4. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak prestatu beharreko programak eta ekimenak izan ezik, Euskal Autonomi Elkarteko Eskuhartze Komunitarioko Programa eta Ekimenak prestatu, horien jarraipena egin eta programa zein ekimen beroriek zer-nola osatu eta gauzatzen diren begiratzea.

  5. Lurralde-eremu jakinetako eskualde-politikarako planak eta eskuhartze-planak formulatu, garatu eta gainbegiratzea.

  6. Jaurlaritzari europar politika ekonomikoaren eta, bereziki, eskualde-politikaren bilakaera eta garapenaren berri ematea.

  7. Eskualde-politikari dagozkionetan, Estatuko Administrazioarekin koordinatu, lankidetza-harremanak izan eta elkarlanean ihardutea.

    1. ¿ Aurreko atalean ezarritako eginkizunez gain, Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritzak Euskal Estatistika Erakundearenarekin bateratuko du bere iharduera».

      Seigarren atala.¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko bigarren atalburuko bigarren sekzioa aldatu eta honela geratu da idatzita:

      «2. SEKZIOA: GIZARTE ARAZOETARAKO SAILORDETZA»

    1. atala. ¿ Gizarte Arazoetarako Sailordetza.

    1. ¿ Gizarte Arazoetarako Sailordetzak, dekretu honetako 6. atalean zehaztutako eginkizunez gain, beste honako hauek ere bete beharko ditu:

      1. Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten erakunde publiko zein pribatuen iharduerak planifikatu, sustatu eta koordinatzea.

      2. Droga-menpekotasunen arloan iharduteko ildoak proposatu eta prestatzea.

    2. ¿ Gizarte Arazoetarako Sailordetzaren agindupean ihardungo dute bi zuzendaritza hauek:

      1. Gizarte Ongizate Zuzendaritzak.

      2. Droga Gaietarako Idazkaritzak.

        1. atala.¿ Gizarte Ongizate Zuzendaritza.

          Dekretu honetako 7. atalak orokorrean ematen dizkion eginkizunez gain, honako hauek ere Gizarte Ongizate Zuzendaritzak bete behar ditu:

          1. Gizarte Zerbitzuak planifikatu, antolatu eta garatzea.

          2. Gizarte Zerbitzuetako iharduerak koordinatzea eta administrazio publikoek zein erakunde pribatuek gizarte zerbitzuei buruzko oinarrizko araudia nola betetzen duten gainbegiratu eta kontrolatzea.

          3. Prebentzio-iharduera espezifikoak zein orokorrak prebentzio komunitarioaren eremuan planifikatu eta kudeatzea.

          4. Gizarte Zerbitzuetarako langile trebatuak prestatzea, HAEE ak arlo horretan dituen eskuduntzak kaltetu gabe.

          5. Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzarekin elkarlanean, premia eta baliabide sozialei buruzko azterlanak programatu, eta hala balegokio, prestatzea.

          6. Zuzeneko ekintzakotzat definitutako programak, Eusko Jaurlaritzaren aginpidekoak, kudeatzea.

          7. Gizarte Zerbitzuetako araudiaren garapena bultzatzea.

          8. Pobreziaren Aurkako Plana koordinatu, gainbegiratu eta kontrolatzea. Plan horretan dauden pertsonak eta familia-unitateak gizarteratzeko programak formulatu eta bultzatzea.

          9. Ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.4 atalak Ongintza eta Sorospen Fundazioen gainean ezartzen dizkion eginkizunak betetzea.

          10. Bere garaian ongintza partikularreko establezimendu bezala kalifikatu ziren elkarte eta erakunde pribatuei buruzko egintzak kalifikatu, inskribatu eta egiaztatzea, eta gizarte zerbitzuetan diharduten eta lurraldez gaindikoak diren erakunde lankideak kalifikatu eta inskribatzea.

            16 bis atala.¿ Droga Gaietarako Idazkaritza.

            1. ¿ Droga Gaietarako Idazkaritzaren eginkizunak honako hauek dira:

              1. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren bitartez, droga-menpekotasunei dagozkienetan Jaurlaritzari aholkuak ematea.

              2. Jaurlaritzaren laguntza eta sorospenerako organo legez ihardutea, hark, sailek drogamenpekotasunen arloan dituzten programak koordina eta gainbegira ditzan, eta helburuak eta programa horiek nola betetzen diren kontrola dezan.

              3. Droga-menpekotasunen arloko iharduerari buruzko arauak ezarri, aldatu eta aplikatzeari buruzko proposamen orokor eta espezifikoak egitea.

              4. Droga-menpekotasunen arloko ikerketa, azterlan eta dokumentazioari buruzko orientabideak prestatu eta proposatzea.

              5. Droga-menpekotasunen arloan egiten diren proiektu eta aurreproiektu guztien derrigorrezko txostena ematea.

            2. ¿ Droga Gaietarako Idazkaritzak, bere eginkizunak behar bezala betetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen argibide guztiak eskatuko dizkie Jaurlaritzako sailei eta gainontzeko herri-aginteei, bai droga-menpekotasunei buruz, eta bai, bereziki, sail eta aginte horiek arlo horretan burututako iharduerei buruz, eta komunikatzeko egokiak iruditzen zaizkion mekanismoak ezarriko ditu. Komunikazioak argibideetarako baino ez dira egingo eta, beraz, agintari nahiz organismo bakoitzak zerbitzuaren kudeaketan izan dezakeen erantzukizunari ez die eragingo».

              Zazpigarren atala.¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 17. atala aldatu eta honela geratu da idatzita:

              «17. atala.¿ Lan eta Gizarte Segurantza Sailordetza.

            1. ¿ Dekretu honetako 6. atalean orokorrean ematen zaizkion eginkizunez gain, honako hauek ere Lan eta Gizarte Segurantza Sailordetzak bete behar ditu:

              1. Lan-harremanetan iharduerak eragin eta koordinatzea.

              2. Enplegu eta prestakuntza arloko politikak eta programak prestatu eta proposatzea.

              3. Euskal Autonomi Elkarteko enpleguaren eta prestakuntzaren egoera eta bilakaera aztertzea.

              4. Gizarte ekonomian iharduerak bultzatu eta koordinatzea, batez ere honako alderdi hauei dagozkienetan: sustapena, aholkularitza, prestakuntza, kalifikazioa, inskripzioa eta kontrola.

              5. Gizarte Segurantzaren zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa, eta bere erregimen ekonomikoaren kudeaketa gainbegiratzea, Ogasun eta Herri-Administrazio Sailak dituen eskuduntzak kaltetu gabe.

              6. Gizarte Segurantza eta Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen arloan iharduerak programatzea.

            2. ¿ Lan eta Gizarte Segurantza Sailordetzaren menpe daude honako zuzendaritza hauek:

              1. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza.

              2. Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.

              3. Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza».

                Zortzigarren atala.¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 21. eta 22. atalak kendu egin dira.

                Atal horiek kendu direnez, aurrerantzean, dekretu horretako 23. eta 24. atalak 21. eta 22. atalak izango dira, hurrenez hurren.

                Bederatzigarren atala.¿ Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriko c) letra aldatu eta honela geratu da idatzita:

                «c) Zerbitzu Zuzendaritzari emandako eskuduntzak eta eginkizunak Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak beteko ditu, eta vice versa.

                Ekonomi eta Plangintza zuzendariaren eskuduntzak eta eginkizunak Zerbitzu zuzendariak beteko ditu.»

                GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko irailaren 30ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta

Gizarte Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.